Olerti / Euzkel-Pizkundiaren olerkirik onenak
Gabona
(Miren'en abestija)
Arana-Goiri'tar Sabin
«Ederto eritxi dautsat zuk argitalduriko «Euskal-Olerki Bikañenak» atalari. Nik 300 olerki baño geyago batuta daukadaz, baña ez idaztijetan argitaldubak ixan diranak, idaztijetan-barik izparringijetan eta aldizkingijetan, pillatu-barik, agertu ziranak. Eurekin iru idatzi egin dodaz (argitaldu-bakuak, jakiña). Batz orreri «Euzkel-Pizkundia'ren olerkiririk onenak» deritxot eta idazpuru berorrekin lau olerki bidaltzen dautzudaz, zure aldizkingijan argitaltzeko, atsegin ba-yatzuz eta biarra badozu.
Eurok dira:
«Gabona». Arana-Goiri'tar Sabin
«Izkillu-Deya». Eleizalde'tar Koldobika
«Mois'en abestija». Arriandiaga'tar Imanol, M. B. S.
«Tori nere edontzia». Zaitegi'tar Jokin
Geyagorik gura ba-dozu, bidalduko dautzudaz, idaztijetan eztagozanak, eta gitxi ezagunak diranak».
Auxe idatzi digu Jemein'dar Keperin euzkaltzale onak eta pozik andienaz aurrerantzean atal au bere kisa uzten dugu, ta irakurleak oro atsegiñez onartuko dutelakoan gaude.
Jemein'dar Keperin
I
¡Ene semetxu maite-maitia,
Ene Jaun-Goiko bixija!
Ona zeure bijotz-amatxuna
Goi ta beko Jaun andija.
II
Mendi ta murubetan edur da,
Leitu iparrak latsak ditu...
Gixonen bular-barruban, bere,
Lei-bijotza aurkitukozu.
III
Illun-illun gaurko gaba dago,
Ezta zeruban ixarrik:
Gixonen adimenak bere bai
Dagoz illun-illundurik.
IV
Baña Ludija poz ixan bedi
Eguzkija urten dalako:
Argitzeko gixonen burubak
Eta bijotsak suzteko.
V
¡Ene odolaren odol deuna!
¡Ene begijen betseña!
¡Ene bijotzaren bijotzuba!
¡Ene sabelaren Seña!
VI
Artzaintxu zerutar laztantxuba:
Nik, be, lagunduko zaitut;
Artxuren bat igesten ba-yatzu,
Neuk eratorriko dautzut.
VII
Zeure begi ederretan dakust
Zeure bijotza osoro:
Zeure bixitz gustija dakust or...
¡Ai, ene, lo, kutuna, lo!
(Jainkotiar olerki au autetsi dogu, aberkoyak ezagunaguak diralako. Olerki au gitxi ezaguna da, baña oso ederra ta samurra. Onez gañera «Artzañen abestija» be, bai-dauka, baña luzegija dalako, ezin dogu emen argitaldu. Baleiteke beste egunen baten argitaltzia).
|