L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-2 (1998-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Mozkorra—

 

Farolaren argitan

(mingain trabatuaz irakurtzekoa)

 

J.B. Garziarena

 

Sindikatuek garaipentzat jo dute Eroski Espainiako Konstituzioaren egunean ixtera behartu izana. Biba sindikatuak!

        Nire gorputz alkoholizatua sostengatzen duzun farola maitea, argi emaidazu, ez baitut ezer ulertzen: sindikatu abertzale mendikoi horiek ez al zuten ba egun horretan konstituzio arrotz horren aurrean intsumiso agertu behar, lanera pozik eta euskaldunki joanez? Bai, bai, badakit koherentzia ez dela lur honetan erraz hazten den landarea; baina ekintza iraultzaile bezala hogei gurditxo erre ordez, zergatik ez zuten negoziatu zuzendaritzarekin, egun horretan ireki nahi bazuten, edo igandero eta jaiero ireki nahi badute ere, ni bezala lanik gabe dauden pertsonak har ditzaten? Ez al dute esaten lanorduak murriztu eta lana banatu behar dela? A, bai, bai, langileen eskubidea da atsedena, bai. Langileen eskubidea da lanpostu finkoa edukitzea, bai, eta soldata duina izatea, eta oporrak eta zubiak, eta funtzionarioak badira goizez bakarrik lan egitea, eta mutua baten onurak gozatzea, eta elkarkidetzak eta pentsio osagarriak metatuz joatea, eta betaurrekoak berritzeko laguntzak edo etxea erosteko mailegu apalak eskuratzea... Biba sindikatuak!

        Eskerrak egun horretan tabernak irekita zeuden. Elorrieta eta Diez jaunak, nire botila altxatu eta zuengatik egiten dut topa, zuekin ez nadin topa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.