Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XIV

 

      Gaur nere aurretik pasa zara eta ez nazazun ikus, zuhaitz atzean jarri naiz, goizean goizik. Beldugarri benetan zure begien lasaitasuna!

 

      Ez nekien etorriko zinenik; inork ez nau ohartarazi. Ilargiarekin hitzegiten ari naizenean, itsasoko olatuen hotsa entzutea gustatzen zait. Bainan besteek —zure elkarrizketa hautsiek— bakea kentzen didate. Bihar zurekin egotera joango natzaizu. Nere iluntasuna zure siltasunarengana joango da; eta norbaitek biok maitasunez batuko ditu.

 

      Gaur arratsaldean ikusi zaitut eta pozik irriparre atsegingarri bat eskaini dizut, bainan ez

nauzu ikusi.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980