Hego Haizearen ipuinak
Lurdes Iriondo

Gero, 1973

 

 

SARRERA

 

      Ilunabarrean, denen etxetako leihoetan ehun telebisio tresna berdinek zarata berdina ateratzen dute. Gaueko ordu berean, baita ere, ehun tresna haiek batera isiltzen dira.

      Etxeak eta pertsonak berdin eta aspergarri dira; holako multzoaren tartetik eguzkia doi-doian ikus liteke.

      Baina neri berdin zait.

      Nik gizonei aske bizitzearen alaitasuna kantatzen diet. Badakit nerekin asko haserretuko direla; baina badakit bai eta haurrei eta bihotzean pena bat sentitzen duten guztiei nere abestia atsegingarri izango zaiela ere.

      Agian ni entzutean askeago izateko desio ederra piztuko zaie barruan: haizea bezala, ipurtargia bezala, xomorroak bezala.

      Gau eta egun askeago, nekatu gabe, bere apar gazia hondartzara bultzatzen duen itsaso aldakorra bezala.

 

 

MARRAZKIAK

      Koro Berasategi Iriondo (12 urte)

      Belen Berasategi Iriondo (10 urte)

      Joxe MĒ Berasategi Iriondo (9 urte)

      Inmakulada Berasategi Iriondo (7 urte)

      Iņigo Berasategi Iriondo (5 urte)

      Jabier Segurado Iriondo (6 urte)

      Karlos Iriondo Lizarralde (6 urte)

 

Hego Haizearen ipuinak
Lurdes Iriondo

Gero, 1973