Abade frantses baten sermoia

 
Bilboko Mikel Garikoitz santuaren elizako parrokoa Frantzia aldean urte asko egindakoa da. Gizon jatorra ta jakituna, benetan. Eta euskaltzale gartsua.

        Frantziako abade lagun bati euskeraz ere irakatsi eutson, han egon zenean. Ta, hain zuzen ere, lehengo domeka baten egon zen Bilbon abade frantses hori, ta berak emon eban hamabietako meza, Mikel Garikoitz santuaren elizan, ta euskeraz emon ere. Sermoia ere euskeraz egin eban.

        —Ondo ulertu deutsazu sermoia gaurko abade frantses horri? —galdetu eutson, mezatik urteeran, gizon batek beste bati.

        —Tira! Dan-dana ez baina, berba asko bai. Ez nuen uste izango nik frantsesa hain erreza zenik.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia