Ostrazale amorratua

 
—Ostrarik ba daukazue?

        —Bai. Ba daukaguz bai.

        —Dozenatxo bat atera orduan.

        —Ederto.

        —Baina ostra onak gura ditut gero! Ostra handiak, fresko-freskoak, lodi-lodiak, hotz-hotzik, zabalik, limoiagaz, piperrauts apur bategaz, eta...

        —Perla ta guzti ala perla barik?

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bilbo irribarrez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia