Idazle txarrak errekara!
Ba,
ba, ba...! Gauza ez diren idazleak kalte egiteko bakarrik
dira. Entzun dozu? Horrexetarako! Bestetarako ez. Hara: ba dakizu zer egingo
neuskioen holakoei...? Errekara bota. Haraxe botako neukez, bai, ezertarako
balio ez daben idazle txar guztiak esan eustan lehengo baten nire lagun
idazle batek Bilbo irribarrez idazten hasi nintzela ta, alkarrizketan
gengozalarik Askatasun kaleko Mikoleta liburu-dendan.
Baina ba al dakizu zuk igeri (uger) egiten? erantzun neutsan bilbotarren ironiaz.
© Mikel Zarate