Hitzatze gisa

 

Eraman ezazu haizetara,

eraman ezazu eguzkitara,

eraman ezazu baserrira

eta hirira,

ikastoletara,

etxeetara,

irratira,

telebisiora...,

edonora.

Baina ez sartu,

mesedez,

faborez,

inongo bitrinatan;

ez lurperatu

sekulan santan.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia