Azkenean...
Puntaren puntan
punta zorrotza
zuen
lapitzak.
Baina puntaren puntan
punta zorrotzagoa
behar omen
zen.
Eta zorroztu
ta zorroztu...,
lapitza txirlora
bihurtu zen.
© Mikel Zarate