Irudi bizia

 

Berrogei mila oilo ikusi nituenean,

berrogei mila oilo, granjako elkartean,

beldur haundi bat sartu zitzaidan bihotzean.

 

Epelkeriaren giro neurtua gerizpetan

eta arriskurik gabe kaiolako paketan...,

uztarpetuen tristura oiloen begietan.

 

Berrogei mila oilo ikusi nituenean,

berrogei mila oilo, granjako elkartean,

beldur haundi bat sartu zitzaidan bihotzean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia