Iturzaeta Andres

1838-1912

 

        Nor zan

        Otxandion jaio zan Iturzaeta Andres. Eta abadea izan zan. Otxandion bertan emon zituan bere bizitzako urterik geienak.

        Gure literaturan ezezaguna da. Baiña idazlan asko egin ebazan. Eta ariñeketa baten baiño ez bada bere, ezagutu daiguzan bere idazlanak, lau liburu andi egin dituan gizona ez da baztartu bearrekoa-ta.

 

        Idazlanak

        Iturzaetak idatzi ebazan lau liburuak oneixek dira:

        «Urtearen domeka guztiñetarako (sic) berbaldiak». Liburu bi dira. Berbaldi batzuk gipuzkoeraz dagoz. Aita Unzueta, sermolari famauaren sermoi batzuk bere agiri dira, liburu bakotxaren azkenaldian.

        «Esaldiak, santuen eta eskutapen miragarrizkoen gañean eta gaztetxoak lenengo konfesionera prestetako argibideak».

        «Aita Gaspar Asteteren ikasbide kristiñaukorraren azalduera laburrak».

        Gai aldetik astuna da Iturzaeta gaurko irakurleentzat, antxiñako sermolarien usaiña dabelako bere idazlanak.

        «Guk gure amaren bularragaz batera iruntsi genduan euskerazko izketa gozo ta ederrean» [1] argitaratu gura ditu bere liburuak. Baiña, itzulpenak diralako edo, erdera usaiña darioe, an-or-emen.

        Dana dala, euskera asko daki Iturzaetak. Eta teoloji-gaiak erabilli bear diranean, laguntasun ona dira bere liburuak.

 

 

Lora eder batzuk

 

        Damua:

 

        —Zetan dezbardinduten dira damu osoa eta damu ez ain osoa edo bildurrezkoa?

        —Euren eragintzalletan eta egitadetan.

        —Zelan dezbardinduten dira euren eragintzalletan?

        —Maitasuna edo amodioa dalako damu osoaren eragintzallea eta damu ez ain osoarena edo bildurrezkoarena dalako bildurra.

        —Azaldu eta argitu al zinaike ori irudi edo jazoera bategaz?

        —Bai: Aita batek bialduten dituz bere seme bi ardiak zainduten. Eurak ardura gitxigaz dagozan une baten, otsoak eroaten dituz ardi batzuk. Anaia biak emoten deutse negarrari. Batak diño: «Nire errukarria. Zelango kastigu gogorra emongo deuskun aitak!». Onek eukan damu bildurrezkoa edo ez ain osoa, kastiguaren bildurretik sortu eta jaioten zalako. Besteak esan eban: «Ni ez nau minduten aitaren kastiguak, ezpada guk geure aitari emongo deutsagun atsekabeak». Onek eukan damu osoa edo maitetasunekoa, bere aitari eutsan amodiotik sortu eta jaioten zalako [2].

 

 

        Esakerak:

 

        «Zein da Jaungoikoaren izatea? Bere berez izatea, izatez izatea...».

        «Baña, Jauna, egiñak egin, damuturik nago».

        «Izango dira arako nagolorarik nagolorara bakarrik konfesetan direanak?».

        «Egin egizue alegin guztia zeuen seme-alaba ta mendekoai al dozuen besteko azierarik onena emoteko».

        «Zelan mututuko ezta nire min motel ta ezetako eza?»

 

        [1] «Aita Gaspar Asteteren... azalduera laburrak», itzaurrean.

        [2] «Aita Gaspar Asteteren... azalduera laburrak», 140-garren orrialdean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizkaiko euskal-idazleak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia