1596-garreneko errefranak

 

        Berebizikoak dira errefranak erri baten izakerea eta, batez bere, erri baten jakituria ikusteko.

        Bizitzeak berak sortu ditu errefranak: Zer ikasi, a ikasi; zaarren esaerak, guztiak jazoerak. Eta bizitzearen leena, oraiña ta geroa, batera erakusten deuskuez.

        Erriaren jakituri ariña ta sakona, barregarria ta negargarria, orixe dira errefranak.

        Ia laureun urte dira leenengo euskal-errefran liburua argitaratu zala. Ara zein dan:

        «Refranes y sentencias comunes en vascuence, declaradas en romance con números sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas. Impreso con licencia en Pamplona por Pedro Porralis de Amberes. 1596» [1].

        Egillea nor dan ez dakigu. Baiña, dana dala, liburu ederra da, benetan.

        Bosteun eta ogetaemeretzi errefran dakarz [2]. Eta ondasuntegi bat dira izkuntzalari, historilari ta folklorelarientzat.

 

 

Lora eder batzuk

        «Barria eder egik»

        «Abenduko lañoa, euria edo egoa»

        «Laarrik ez onik»

        «Andia da ene miña, esan nai ta esan eziña»

        «Andia ederra, etxean gerra»

        «Larrak gitxitara lekarke»

        «Arrausi luzea, loa edo gosea»

        «Direanak direanegiño»

        «Ardura, enok ire gura»

        «Argalok ideko eiten badira, aek indartsuen izango dira»

        «Beluko ezkontza deunga, goizetikoa ez oba»

        «Ez ardao bitzdunik, ez andra bizartsurik»

        «Txiroak dirudi intxausti, guztiok arrika beti»

        «Urak dakarrena urak daroa».

 

        [1] Ikusi, oraintsu argitaratuta: «Refranero vasco». Editorial Auñamendi.

        [2] Geiago ei dira. Ikusi: Textos arcaicos vascos, 174-garren orrialdean.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizkaiko euskal-idazleak" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia