Pintadak

 

Hortz zorrotzezko arrozkeriaren basamortu jendetsuan ezinaren atsekade hertsi itoak indarkeriaren eta gogorkeriaren beldur larriz luzaturiko urte lakar huts luzeen, luzaturiko urte lakar huts gorri luzeen, luzaturiko urte lakar huts gorri hotz luzeen, luzaturiko urte lakar huts gorri hotz higuingarri luzeen, luzaturiko urte lakar huts gorri hotz higuingarri luze luzeen..., luze luzeen..., luze luzeen..., luze luze luze luzeen

ondorengo okada garraztuaren lore beltzak,

gauaren laguntza ilunez egindako matxinada isila,

gure herri ta hirietako apainkeria nabarmena,

Euskal Herriaren isilpeko barne zimikoaren agerbidea,

askatasun egarriaren garrasi mailukariak,

zuzentasun gosearen oihu telegramatuak,

iraun nahiaren korroka...,

GORA EUSKADI ASKATUTA!!!

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Bizipenen bultzadaz" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia