Ene lagun hori!

        Krimenak berekin duen oparotasuna oinaztargia bezala da, zeinaren su tronpagarriek ez baitute une batez argituko atmosfera, non eta ez den txunditu dituen dohakabeak heriotzaren leizera amilarazteko.

 

* * *

 

Nire adiskide on horri

 

        Bai, Constance, zuri zuzentzen dizut lan hau; aldi berean zure sexuaren exenplu eta ohore zaren horri, arimarik sentikorrenean izpiriturik zuzenena eta argituena bilduta daukazun horri. Zuri baino ez dagokizu zorigaiztoko Bertuteak erauzten dituen malkoen eztitasuna ezagutzea. Haragikoikeriaren eta irrelijioaren sofisma guztiak gaitzetsiz, zure ekintza eta zure mintzaldien bidez horiei etengabe erasoz, ez dut zugatik hainbat beldur nola dudan Oroitzapen hauetan azaldutako pertsonaiak behar izan dituztenengatik; zenbait marrazkiren zinismoak (ahal izan den beste goxatuak) ez zaitu gehiago izutuko; Galdukeria bera da, argitua izango ote den beldurrez, garrasi bizian hasten dena eraso egin orduko. Tartuferen auzia santujaleek burutu zuten; Justinerena lizunkoien lana izango da, ez dut dudarik egiten: zuk argitu dituzun nire arrazoi hauek, ez dira inondik ere ezetsiak izango; zure iritzia aski izango da nire gloriarentzat, eta zu atseginarazi ondoren, edo unibertso guztia atseginarazi behar dut, edo zentsura guztietatik kontsolatu.

        Elaberri honen helburua (ez da uste bezain elaberria) berria da ezbairik gabe; Bertuteak Galdukeriaren gainean duen eragina, ongiaren saria, gaizkiaren zigorra, horixe duzu molde honetako idazlan guztien ohiko iharduna; ez al genioke aurka egin behar?

        Baina Galdukeria garaile eta Bertutea haren sakrifizioaren biktima bezala noranahi zabaltzea, zorigaitzetik zorigaitzera errari dabilen dohakabe bat aurkeztea; dongekeriaren jostailu, gehiegikeria guztien xede, gurari basati eta izugarrienen mende, sofismarik ausartenek eta nabarmenek asaldatua; limurkeriarik abilenaren eta zimarkurik ukaezinen gatibu, halako neurrigabekeriei eta halako ezbeharrei aurka egiteko eta hainbeste ustelkeria urrunarazteko arima sentikor bat besterik izan gabe, izpiritu natural bat eta adoretik asko. Hitz batean, pinturarik ausartenak, egoerarik ikaragarrienak, jokarau beldurgarrienak eta pintzelkadarik bortitzenak azaltzen ausartzea, horretatik guztitik gizonak inoiz jaso duen moral-ikasgairik bikainenetako bat erdiestea beste asmorik gabe. Hartara, aitortuko didazu, orain arte oso gutxi urratutako bide batetik iritsiko gara helmugara.

        Lortuko ote nuen, Constance?, zure begietako malko batek baiezta al dezake nire garaipena? Justine irakurri ondoren, esango al duzu: «Ene! Krimenaren irudi hauek zein harro sentiarazten nauten Bertutea maitatzeaz! Zein bikaina den malkoen erdian! Nola edertzen duten zorigaitzek!»

 

        Ai Constance!, jaulki itzazu hitz horiek eta nire lanak sarituak izango dira.

 

* * *

 

        Filosofiaren egiteko nagusiena, Probidentziak gizakiarentzat dituen asmoak lortzearren hark darabiltzan bitartekoak garatzea izango litzateke, eta horren arabera, zoritxarreko hankabiko horri bizitzako bidezidor malkartsuetatik barrena ibiltzen erakutsiko dioten zenbait jokabide-eredu proposatzea, horiezaz baliaturik eragotziko baititu hamaika izen desberdin eman zaizkion zorigaitz horren apetaldi bitxiak, nahiz oraindik ez den lortu berau ezagutzerik eta ez mugatzerik ere.

        Baldin eta, gure gizarte konbentzimenduekiko errespetu osoz, eta hauek ezartzen dizkiguten mugetatik sekula ere aldendu gabe, arantza baizik topatu ez badugu, gaizkileek larrosak bakarrik jaso dituztenean, ez al da inortxo ere izango pentsatzen duenik, gogoeta hauen gainetik jartzeko beharrezko diren bertute ezingarbiagoak ez dituelako-edo, hobe dela olatu horren zurrunbiloak eraman dezala, haren aurka hasi beharrik gabe? Ez al dago inortxo ere esango duenik bertutea, ederra izanagatik ere, likiskeriaren aurka borroka egiteko ahulegia denarentzat egin dezakeen aukerarik okerrena bihurtzen dela, eta ustelkeriak jota dagoen mende honetan, seguruena besteek bezala jokatzea dela? Heziketa hobea izanik, eta bereganatutako argitasunez baliatuz ere, ez al du inork esango, Zadig-eko Jesrad aingeruak bezala, ez dagoela gaitzik onik ez dakarrenik, eta ondorioz, gaizkiaren alde egin dezakeela, azken batean, ongia egiteko moduetako bat delako? Ez al du inork gaineratuko, plan orokorrarentzat berdin dela hau edo hura ona edo txarra den; zorigaitzak bertutea astintzen duenean, oparotasunari erantsirik gaizkia doanean, eta bi gauza horiek berdinak badira naturaren begietan, inondik ere hobe dela gora egiten dutenen gaiztoen sailekoa izatea eta ez hondamendira doazen bertutetsuen ildokoa? Beraz, eginkizun garrantzitsua da filosofia baten sofisma arriskutsu hauei aurrea hartzea; funtsezkoa da zorigaitzak jotako bertutearen adibideek, zenbait borondate on gordetzen dituen arima ustel bati aurkezturik, arima hori ongibidera erakar dezaketela erakustea, bertutearen bilakuntza horretan estimurik zinezkoenak eta saririk goresgarrienak jasotzeak emango liokeen segurtasun berberaz. Dudarik ez dago latza dela bertutea ahal duen modurik onenean errespetatzen duen emakume atsegin eta bihozbera batek jasandako zoritxar piloa azaldu beharra, eta bestetik, emakume hori bera zapaltzen edo nahigabetzen dutenei dakarkien onura piloa agertzea. Baina, halere, zorigaitz horien azalpenetik ongia sortzen bada, inork eduki al lezake aztoratzeko arrazoirik horiek azaldu izanaren garraztasunagatik? Mindu egin al daiteke inor, baldin eta, berak adierazitakoari zukua ateratzen dakien pertsona zentzudunak ikasten badu Probidentziaren agindutara meneratu beharra dagoela —balio handiko ikasgaia benetan—, edota, sarritan, bere eginkizunak ongien bete dituen izakiari zuzentzen dizkiola Zeruak bere haserreak, zoritxarraren iragarpen bezala, gainerakook gure egitekoez oroit gaitezen?

        Sentimendu horiexek izango dira gure ahaleginen gidari, eta hain zuzen ere, horregatik eskatuko genioke irakurleari eskuzabal joka dezala gure zenbait pertsonaiaren ahotan jartzen ditugun okerreko sistemekin, eta halaber, egiarekiko leialtasunez, zuen begien aurrean jarri behar izan ditugun egoera, batzuetan gordin samar, horiekin ere.

 

 

        Lorsangeko kondesa Venusen ordenako lekaime horietakoa zen, begitarte eder bati eta bere jokabide kaskarinari esker aberastua, eta zeuzkan tituluak, entzute handikoak ziren arren, Citeres-eko artxiboetan baizik ez ziren aurkitzen, halakoak onartzen dituen arduragabekeriak betikoturik eta ematen dituen sineskortasun ergelak bermaturik: gaztaina kolorekoa zuen ilea, gorputz ederra, eta begiak begiratu berezi batez hornituak: modan zegoen sinesgaiztasun hori igar zitekeen haren begietan, pasioei gatz pitin bat emanez, horren jabe liratekeen emakumeak arreta handiz bilatzera bultzatuz; bihurri samarra agian, printzipiorik gabea, ustez inori gaitzik egin ez ziona, eta halere, ez zeukan bihotzean nahikoa ustelkeriarik bere sentiberatasuna itzalaraziko zionik; harroa, lizunkoia, horrelakoxea zen Lorsangeko Anderea.

        Emakume honek, dena den, hezkuntzarik onena jaso zuen; Pariseko bankagizon handi baten alaba, bera baino hiru urte gazteagoa zen Justine izeneko ahizparekin abiarazi zuten ikasbidean, hiriburu horretako abatetxe ospetsuenetako batean, eta bertan, hamabi eta hamabost urteetaraino, aholkurik, maisurik edo libururik ez zitzaien debeku izan ez ahizpa bati eta ez besteari.

        Bi neskatxa gazteen bertuterako bolada txar honetan, den-dena galdu zuten egun batetik bestera: sekulako porrotaren ondorioz, egoera benetan lazgarrian murgildu zitzaien aita, eta tristezia horrek eraman zuen heriotzara. Bere emaztea ere, handik hilabetera, haren ondotik joan zen hilobira. Urruneko bi senitarteko bihozgabe zalantzan izan ziren gazte umezurtz haiekin zer egin; zorrek irentsitako herentziaren zatia ehun ezkutukoa izango zen bakoitzarentzat. Inork ez zuenez beren kargu egin nahi, zabalik aurkitu zituzten Komentuko ateak, doteak eman zitzaizkien, eta askatasun osoa eduki zuten aurrerantzean nahi zutena izateko.

        Lorsangeko Anderea, garai hartan Juliette izena zuena, eta izaeraz nahiz izpirituz, garrantzi gutxiko zenbait xehetasun gora-behera, hogeita hamar urterekin bezain garatua zegoena, azalduko dugun historiaren garaian adin hori baitzuen, soilik libre izatearen plazerraren aurrean ageri zen sentikor, bere kateetatik askatzen zuten nahigabe ankerrei buruzko gogoetetan erreparatu gabe. Justinek berriz, eta esan bezala, hamabi urte zeuzkalarik, izaera goibela eta iluna zuen, bere egoeraren laztura guztia askozaz hobeto sentiarazten ziona. Samurtasun eta sentikortasun harrigarriaz jantzia, ahizparen trebetasun eta doitasunik gabe, hainbat amarrutan eroraraziko zuten tolesgabetasun eta sotiltasuna besterik ez zuen barrenean. Hainbat dohainez hornitutako neskatxa hau gorpuzkera goxokoa zen, naturak Julietteri eskaini zion edertasunaren aldean arrunt desberdina; baten ezaugarrietan itxurakeria, zurikeria eta limurkeria ikus zitezkeen moduan, bestearenean ahalkea, prestutasuna eta herabetasuna mirets genezakeen. Birjinaren irudikoa, begi urdin handiak, arimaz eta eztitasunez beteak, larmintz zoragarria, gorputz-eite arin eta malgua, ahotsa benetan hunkigarria, marfilezko hortzak eta inon den adats hori ederrena, horixe litzateke ahizpa gazte xarmangarri honen antzirudia, nahiz bere dohain xalo eta ezaugarri samurrak gure pintzelek ezin ditzaketen osoki harrapa.

        Biei hogeita lau ordu eman zitzaizkien komentua uzteko, eta beren kontu geratu zen, ehun ezkutu horiekin egokien iruditzen zitzaien moduan konpontzea. Juliette, bere buruaren jabe izatearen txorabioan, Justineren malkoak xukatzen ahalegindu zen une batez, baina gero, ikusirik ez zuela lortuko, errietan hasi zitzaion samina arindu beharrean. Bere bihotz-samurtasuna aurpegiratu zion; adierazi zion, bere gaztetasunari ez zegokion filosofia batez, mundu honetan gugan eragin zuzena duenak bakarrik nahigabetu behar gintuzkeela; norberaren baitan aurki zitezkeela sentsazio fisikoak, oinazea sor lezaketen aldarte moral guztiak ezabatu ahal izateko bezain lohikeria lizunak; prozedura hori praktikan jartzea biziki funtsezkoa zela, benetako jakituria nork bere plazerrak ugaritzean zetzala, atsekabeak biderkatzean bainoago; hitz batez, ez zegoela ezer egin behar ez zenik sentikortasun elezuri hori nork bere egiteko, zeren besteek bakarrik baliatzen duten bitartean, guri nahigabea besterik ez baitakarkigu. Baina zaila izan ohi da bihotz onekoa gogortzea; gogo gaiztokoen arrazonamenduei aurre egiten baitie, eta bere gozamenek, izpiritu eder baten distira faltsuetatik kontsolatzen baitute.

        Juliettek, beste baliabide batzuetara joaz, ahizpari esan zion, batak zein besteak zuten adina eta gorputza edukita, ezinezkoa zela gosez hiltzea. Beren bizilagunen alaba aipatu zion, aitaren etxetik alde egin ondoren aberastuta zegoela egun, eta zalantzarik gabe, bere familiaren baitan jarraitu izan balu baino askozaz zoriontsuagoa zela; ondo gorde beharra zegoela ezkontzeak neskatxa baten zoriona ekar zezakeela uste izatetik; eztei-legeen menpe haserrealdi ugari jasan beharko lituzkeela, eta plazer kopuru txiki bat soilik espero ordainetan; baina aldiz, haragikerietara emanez gero, beti beren maitaleen haserrealdietatik libro egon zitezkeela, edo bestela, haietatik kontsolatu ugaritasun hura zela medio.

        Justine erabat izututa geratu zen kontakizun haiekin: esan zuen nahiago zuela heriotza lotsaizun gertatzea baino, eta ahizpa berriro ere saiatu zen arren, behin eta berriz uko egin zion berarekin ostaturatzeari, dardara batean jartzen zuen jokabide hori hartzera horren deliberatuta ikusi zuenez geroztik.

        Horrela, bi neskatxa gazteak aldendu egin ziren, berriz elkar ikusteko inolako hitz-eskaintzarik egin gabe, beren asmoak arrunt desberdinak izaki. Juliette, berak nahi bezala, andere handi bat bihurtzera zihoanez, nola onartuko zuen bada neskato bat bere altzoan, haren joera bertutetsu bezain xumeek desohoratu egin zezaketenean? Eta, bere aldetik, nahi izango al zuen Justinek bere ohiturak arriskuan jarri, galdukeria eta lasaikeria publikoaren xede bihurtuko zen izaki makur haren aldamenean? Hortaz, biek betiko agur esan zioten elkarri, eta hurrengo egunean bertan atzean utzi zuten komentua.

        Justinek uste zuen amaren jostuna izan zen emakumea errukitu egingo zela bere zorigaitzaz, umezaroan haren magalean hazi zela gogoan izanik. Haren bila abiatu zen, bere zorigaitzen berri eman zion, baita lana eskatu ere... baina hark kostata ezagutu zuen neskatxa, eta zakar bidali zuen.

        — Ai ene!, hasi zen intzirika gaixoa. Munduan ematen ditudan lehen urratsak nahigabeez josita egongo direla esan nahi al du horrek? Lehen maite ninduen emakume honek, zergatik baztertzen nau gaur? Ene! Umezurtza eta pobrea naizelako, ez dudalako ezertxo ere munduan, eta pertsona batengandik ordainik edo bestelako esker onik espero denean bakarrik laguntzen zaiolako.

        Justine, negar batean, bere abadearen etxera inguratu zen. Zein egoeratan zegoen azaldu zion bere edadearen berotasun suharraz... Soineko zuri neurri-neurrikoa zeraman, bere adats ederra kapela baten azpian bilduta nahasian; bularra apenas nabarmentzen zitzaion gasazko bi edo hiru kukuluren azpian; bere begitarte ederra zurbil samarra zegoen barrua jaten zioten atsekabeengatik, eta malkoak zerizkion begietatik, are itxura goibelagoa emanez.

        — Ikusten nau, jauna, esan zion elizgizonari... ikusten nau benetan egoera tristean gazte batentzat. Aita eta ama galdu ditut... Beren laguntza inoiz baino gehiago behar dudan adin honetan kendu dizkit Zeruak... Dirurik gabe hil dira, jauna. Ez zaigu ezertxo ere geratu... Hauxe da utzi didaten guztia, jarraitu zuen bere hamabi luisak erakutsiz... eta gaixo honek ez dauka non lo egin... Erruki da nitaz ezta, Jauna? Erlijioaren ordezkari da berori, eta erlijioa betidanik izan da estimu handiko bertutea nire bihotzarentzat. Zinez maite dudan eta berorrek ordezkatzen duen Jaungoiko horren izenean, esan biezat arren, bigarren aita batek bezala, zer egin behar dudan, zein bide hautatu behar dudan.

        Abade errukiorrak erantzun zion, zeharka begiratuz, parrokiak zama handiak zituela, zail zela berriro erruki-saririk banatu ahal izatea, baina Justinek zerbitzu egin nahi baldin bazion, berarekin atsegina izan nahi baldin bazuen, sukaldean beti izango zuela ogi-koskorren bat berarentzat. Eta, hau esaterakoan, jainkoen hitzaren adierazle hark eskua lepondoan bermatuz, elizgizon batentzat mundutarregia zen musu bat eman zion, eta Justinek, haren asmoez sobera jabeturik, uko egin zion esanez:

        — Jauna, ez diot erruki-saririk eskatu, ezta zerbitzari batentzako lanik ere; orain berriki alboratu dut, bi mesede horiek erregutu behar izatearen gainetik dagoen egoera bat. Nire gaztetasunak eta nire zorigaitzek beharrezkoak dituzten aholkuak eskatu dizkiot, eta berorrek ordea, oso prezio altuan ordainarazi nahi dizkit.

        Abadeak, modu horretan harrapatu izanaz lotsaturik, bet-betan bota zuen neskatxa gaixoa bertatik, eta zorigaitzeko Justine, bizitza bakartira kondenaturik aurkitutako lehenengo egunean bi aldiz baztertua sentitu ondoren, paper-orri bat ikusi zuen etxe batean sartu zen, bosgarren etxebizitzan gela bat alokatu, aurretik ordaindu, eta bertan, bere saminduraren negar-malkoak askatu zituen, oso sentibera baitzen eta bere urguilua egoera krudel batek astindu berria baitzuen.

        Baimena emango digu orain irakurleak denbora batez Juliettez mintzatzeko, eta azaltzeko nola, hasierako egoera hura gainditu ondoren, bere ahizpak zituen baliabide berberak izanik, hamabost urtetan maila oneko andere bilakatu zen, bere ondasunen artean errentatik hogeita hamar mila libera baino gehiago, harribitxi ederrak eta bi edo hiru etxe hirian eta hiritik kanpora zituelarik, eta une honetan, baita Corville Jn.aren bihotza, ondasunak eta konfiantza ere, Estatuko kontseilari, ospe handieneko gizon eta une batetik bestera ministro izendatuko zutena. Bide hori oztopoz betea suertatu zen, ez dago zalantzarik: andereño hauek ikaskuntza lotsagarri eta gogorrenari jarraiki egiten zuten aurrera, eta gaur, printzipe baten ohean aurkitzen denak, agian oraindik gordeko ditu bere larruazalean, gaztaroan eta ezjakintasunean beren atzaparretan hartu zuten gizon haragikoien zakarkeriaren aztarna itsusgarriak.

        Komentutik irten zenean, Juliette, auzoko lagun bati entzuna zion emakume bat ikustera joan zen. Emakume horrek galbideratu zezan irrikitan zegoenez, harengana jo zuen beso azpian fardel txiki bat zeramala, longain urdin mordoilotuaz, ileak nahasian eta munduko aurpegi ederrenaz, baldin eta lotsagabekeria inoren begietan edertasunaren ezaugarri izan bazitekeen. Bere bizitza azaldu zion emakumeari, eta babesa eman ziezaiola eskatu ere bai, bere lagunarekin egin zuen bezalaxe.

        — Zenbat urte dituzu?, galdetu zion Duvergier andereak.

        — Hamabost beteko ditut egun batzuk barru, andere, erantzun zuen Juliettek.

        — Eta inoiz kristaurik ez zaitu... jarraitu zuen andereak.

        — Ez, ene! Zin dagizut, andere, erantzun Juliettek.

        — Baina, batzuetan komentu horietan, esan zuen emakume zaharrak... aitor-entzuleren batek, mojaren batek, lagunen batek... Froga ziurrak behar ditut.

        — Zure esku dago horiek lortzea, andere, erantzun zuen Juliettek gorri-gorri.

        Eta etxekoandreak, betaurreko batzuk jarri eta zehatz-mehatz gorputz-atal guztiak alde guztietatik ikertu ondoren:

 

        — Ea bada, hemen geratuko zara. Oso kontutan izan behar dituzu nire aholkuak, eta nirekiko eta nire iharduerekiko atsegin eta meneko agertu, garbitasunez, ekonomiaz eta goxotasunez jokatu, zure lagunekin arretaz eta gizonekin maltzurkeriaz. Hamar urte baino lehen, hirugarren solairura erretiratzeko aukera emango dizut, komoda bat, ispilu bat eta zerbitzari bat dituzula. Nire etxe honetan ikasiko duzun artea aski izango duzu gainerakoa eskuratzeko.

 

        Gomendio hauek eman ondoren, Duvergier anderea Juliettek zeraman fardelaz jabetu, eta dirurik ba al zuen galdegin zion, eta honek zintzotasun osoz ehun ezkutu zituela aitortu zionez, bihotz oneko andereak diru haiek bahituran hartu zituen, bere izeneko loterian jarriko zituela ziurtatuz maizter berriari, neskatxa batek ez baitzuen dirurik eduki behar:

        — Dirua gaizkia egiteko modua da, esan zion, eta mende usteldu honetan, neska gazte zuhur eta familia oneko batek kontu handiz baztertu behar du amarru batean erorarazi dezakeen oro. Zure mesederako ari natzaizu, neska, eta egiten ari naizena eskertu behar zenuke.

        Sermoia amaiturik, iritsi berriak bere lagunak ezagutzeko parada izan zuen, gela erakutsi zioten, eta hurrengo egunean bertan, salmentan jarri zituzten bere xarmak.

        Lau hilabetetan, ehun pertsona ingururi eskaini zitzaien salgai hura. Batzuek aski zuten larrosarekin, kuperagoak edo makurragoak zirenek (oraindik argitu gabe baitago auzi hori) aldamenean loratzear zegoen botoia zabaltzen saiatzen ziren. Aldi bakoitzean, Duvergier andereak bildu eta doitu egiten zuen, eta lau hilabetetan zehar, andere maltzurrak behin eta berriz eskaini zizkien haren xarmak bezeroei. Ikasketaldi latz honen amaieran, Juliettek ahizpa konbertituaren agiriak lortu zituen; ordutik aurrera, benetako etxeko neskatzat hartua izan zen. Harrezkero, atsekabe eta atsegin guztietan hartu zuen parte. Beste ikaskuntza bat ere izan zuen: lehen eskolan, salbuespenak salbuespen, Juliettek naturaren zerbitzura ihardun bazuen ere, bigarrenean erabat ahaztu zituen haren legeak, goitik behera lohitu zituen bere ohiturak. Galbidetik lortu nahi zuen garaipenak arras itsusitu zion arima. Gaizkiarako jaioa zela sentitzen zuen, amaiera arte iritsi behar zuela eta menpekotasunezko egoera batean zahartzetik libratu behar zuela, izan ere, akats berberak egin eta modu berean ematxartuz ere, ez zizkiolako etekin berak ekarriko, ezta hurrik eman ere. Gizon zahar hezigabe bat laketarazi zuen, hasiera batean soilik une batez alaitzeko deitzen ziona. Handikien gisara mantendu zezan abildadea izan zuen. Azkenik, ikuskizunetan azaldu zen, paseoetan, Citeres Ordenako goretsienen artean. Ikustera zetozkion, ahotan zerabilten, inbidia zioten, eta neskatila sotil hark oso ongi moldatzen jakin zuen, lau urteren buruan sei gizon xahututa utzi zituen, zeinetatik pobreenak ehun mila ezkutuko errenta baitzuen. Ez zuen beste laguntzarik behar izan izen bat erdiesteko. Munduko jendeen itsutasuna horrenbesterainokoa da, non gizon batek zenbat eta gehiago dastatu duen haren lizuntasuna, orduan eta gogo biziagoa baitu haren zerrendan sartzeko. Badirudi beren gizatxarkeria eta ustelkeriaren maila hari eskaintzera ausartzen diren sentimenduen neurri bilakatzen dela.

        Juliettek hogei urte bete berriak zituen, Lorsangeko konde delako batek, berrogei urte inguruko Anjou-ko aitoren semea zenak, berarekin txoratu eta bere izena ematea erabaki zuenean... Hamabi mila libera eman zion errenta gisara eta bere gainerako ondasun guztiak ziurtatu zizkion bera baino lehen hiltzen bazen. Etxe bat eman zion, zerbitzariak, ospea eta hainbat ohore munduan, bizpahiru urtetan bere lehen urratsak ahaztuarazi zizkiotenak.

        Horrek bultzatu zuen Juliette gaixoa, bere familia eta hezkuntza gorenaren sentimendu guztiak ahaztuz, aholku makurrek eta liburu arriskutsuek galbideraturik, eta bere buruaz gozatu, izen bat eduki eta kateetatik libro egoteko irrikak hartaraturik, senarraren egunak laburtzeko ideia maltzurra gogoan ibiltzera. Proiektu gaitzesgarri hori ongi baino hobeto hausnartu zuen eta alderdi fisikoak alderdi moralaren akatsekin bat egiten duen une arriskutsu horretan burutu zuen, zoritxarrez; une horretan ez da ezertxo ere baztergarritzat jotzen, ezer ez dagoelako gurarien jarioari edo desioen oldarrari aurre egiteko gauza denik, eta erdietsitako plazerra bizia bada, urratzen diren debekuen ugaritasun edo deuntasunagatik soilik delako bizia. Amets hori ezabaturik, zentzudun bilakatuko bagina berriro, okerra erdipurdikoa litzateke, horixe baita izpirituaren hutsegiteekin gertatu ohi dena: jakina da ez dutela inor nahigabetzen, baina zoritxarrez gauzak urrunago doaz. Zer izango litzateke, ausartuko ginateke esatera, ideia hau gauzatzea, pentsatze hutsa aski bada hain biziki asaldatzeko, bihotza erdiratzeko? Ditxosozko eztabaida pizten da eta bere existentzia krimen bihurtzen da.

        Lorsangeko Andereak, zorionez berarentzat, sekreturik ezkutuenean burutu zuen ekintza hura, eta horrela, jazarpenetatik salbu geratu zen, bere senarra hilobira bultzatu zuen gaiztakeria beldurgarriaren aztarna guztiak ere lurperatu egin baitzituen harekin batera.

        Bere burua berriz ere aske eta kondesa mailara igota ikusi zuenean, Lorsangeko anderea bere antzinako ohituretara itzuli zen, baina munduaren aurrean zerbait bazela uste eta, bere jokabidea zertxobait zuzenagoa izan zedin saiatu zen. Handik hara, ez zen emagaldua izan, baizik afari ederrak ematen zituen alargun aberats bat, eta bai Gortea eta bai gainerako herritarrak zorionekoak ziren haren etxean onartuak zirenean. Hitz batez, emakume zuzena, baina halere, berrehun luisengatik oheratu, eta hilean bostehunengatik saltzen zena.

        Lorsangeko andereak, hogeita sei urte betetzerako, aipu handiko konkistak zituen eginak; xahututa utzi zituen hiru enbaxadore atzerritar, lau zergabiltzaile, bi gotzain, kardinal bat eta erregeren Ordenako hiru zaldun; baina lehen okerra egin ondoren gelditzen zail izaten denez, batik bat espero bezala irten denean, ondikozko Juliette hura, lehenengoaren antzeko beste bi hoben larriz lohitu zen; lehenik, maitaleak bere kontu utzi zion dirutza handi samarra ostuz, gizon honen familiak deusen berririk jakin gabe, Lorsangeko andereak ekintza gaitzesgarri horri esker beretzat gorde ahal izan zuena; bestetik, bere miresle batek, hirugarren baten bidez, hil ondoren eskaini nahi zion ehun mila frankotako jaraunspena garaia baino lehen eskuratuz. Izugarrikeria hauekin batera, Lorsangeko andereak hiruzpalau haur-hilketa burutu zituen. Bere irudi ederra narrasteko beldurrak eta joku bikoitz hura ezkutatu nahiak, horrek guztiak bultzatu zuen gehiegikeria haien froga bere altzoan ezabatzeko erabakia hartzera. Eta inoiz jakin ez ziren makurkeria hauek, gainerako guztiak bezala, ez ziren eragozpen izan emakume abil eta handinahi honek egunero gizagaixo berriak topa zitzan.

        Beraz, egia da oparotasuna eta jokabiderik maltzurrena biak eskutik joan daitezkeela, eta nahasmenduaren eta ustelkeriaren erdi-erdian, gizon-emakumeek ontasuna izendatzen duten horrek goitik behera kutsa dezakeela bizimodua; baina egia anker eta ezinbesteko honek ez gaitzala larritu, bertuteari noranahi jazarka ari zaion zorigaitzaren testigantzak, luze gabe aurkeztuko dugun moduan, ez ditzala gehiago ikara borondate oneko pertsonak. Ekintza gaiztoek dakarten zoriona ez da benetakoa, azal-hutsezkoa baita. Lorpen hauen lilurak txoratuta gelditu direnentzat Probidentziak hain ziur gorde duen zigorra alde batera utzirik, ez al daukate beren arimen zolan etengabe barrua jaten ari zaien har bat, gezurrezko dirdira horretaz gozatzea galarazten diena, eta beren ariman, gauza atsegingarrien ordez, dauden lekura eraman dituzten gaiztakerien oroitzapen mingarria besterik uzten ez diena? Ordea, halabeharraren jazarpena jasaten duen zoritxarreko horrek bihotza du kontsolagarri, eta bere bertuteek ematen dizkioten barne-gozamenek, gizonen bidegabekerietatik arintzen dute berehala.

        Horixe zen, beraz, Lorsangeko andereak zeuzkan kontuen egoera, berrogeita hamar urteko Corville jaunak, gorago azaldu dugun omenaren eta ospearen jabe zelarik, emakume horri bere bizitza guztia eskaini eta harekin betiko uztartzeko deliberoa hartu zuenean. Lorsangeko andereak bere adeitasun, abilezia edo jokabideari esker zuen bereganatua, eta izan ere, lau urte lehenagotik harekin bizi zen, legez osoki haren emazte litzatekeen baten gisara, Montargis aldean landalur ederra eskuratu izanak probintzia horretan denboraldi bat igarotzera eraman zituenez geroztik.

        Arrats batez, giroaren epeltasunak animaturik, luzatu egin zuten beren ohiko txangoa bizilekutzat zuten landetxetik Montargiseraino, eta biak nekatuegi zeudenez etorritako bide beretik itzultzeko, Lyongo zalgurdia gelditzen zen ostatuan gelditu ziren beraiek ere, bertatik zaldizko bat kotxe baten bila bidaltzeko asmotan. Etxe honetako patiora ematen zuen beheko gela ospelean zeuden atseden hartzen, arestian aipatu dugun zalgurdia ostatura ailegatu zenean.

        Gurdi batetik jendea jaisten begira egotea oso denborapasa atsegina da; bertan bidaiatzen doazenen izaerari buruz apustu egin liteke, eta mari-urdanga bat, ofizial bat, zenbait abade eta lekaideren bat izango direla esanez gero, ia seguru da irabaziko dugula. Lorsangeko anderea altxa egin zen atzetik Corville jauna zuela, eta biek, segizio zalapartatsu hura ostatura sartzen ikusten pasa zuten denbora. Ez zirudien zalgurdian inor geratzen zenik, baina halako batean, jendarmeriako zaldizain bat jaitsi zen erlaitzetik, eta leku berean zegoen lankide batengandik, hogeita sei edo hogeita zazpi urte inguruko neska bat hartu zuen besoetan, indioen modura arlote itxurako txamarra zeramala soinean eta tafetan beltzezko dafaila batek begietaraino estaltzen zuelarik. Gaizkilea bailitzan zihoan lotuta, eta bere ahulezia horrenbesterainokoa zen, non ziurraski lurrera jausiko baitzatekeen bere zaindariek eutsi izan ez baliote. Lorsangeko andereari itzuri zitzaion oihu ikaratia entzun zuenean, jiratu egin zen neska gaztea, eta munduan den gorputzik ederrena, begitarterik politena, atseginena, kilikagarriena erakutsi zuen, hitz batez, lañotasunak edertasunaren ezaugarriei ematen dien samintasun ezti eta hunkigarria zela medio, are mila aldiz kitzikagarriagoak diren xarma zoragarrienak.

        Corville jaunak eta bere maitaleak ezin zezaketen neskatxa gaixo honenganako ardura albotik uxatu. Hurbildu eta zorigaiztokoaren hutsegitea zein izan zen itaundu zioten zaindarietako bati.

        — Hiru krimen leporatzen zaizkio, erantzun zuen zaldizainak, hilketa, lapurreta eta sutea eragin izana. Baina aitortu beharrean nago nire lagunak eta biok sekulan ez dugula errudun bat horren gogoz kontra gidatu; inon den izakirik eztiena duzu, eta antza, baita zintzoena ere.

        — Ene bada!, dio Corville jaunak. Ezin al liteke izan herri-auzitegietako ohiko hanka-sartze horietako bat?... non burutu da lege-haustea?

        — Lyondik legoa batzuetara dagoen ostatu batean. Lyongo herriak berak epaitu du; ohi den bezala, Parisera doa bere epaia berrestera, eta berriro Lyonera itzuliko da heriotzeratu dezaten.

        Lorsangeko andereak, kontakizun hori entzutera gerturatua zelarik, isilka adierazi zion Corville jaunari irrika bizia zuela neskatxa horren ahotik bere zorigaitzen historia ezagutzeko, eta Corville jauna, irrika horrek berak bultzaturik, bi zaindariei zuzendu zitzaien, bere burua ezagutzera eman ondoren. Hauek ez zuten beharrik ikusi horri uko egiteko, gaua Montargisen igaro beharko zutela erabaki baitzuten. Logela eroso bat eskatu ostean, Corville jaunak atxilotua bere ardurapean hartu eta askatu egin zuten; zertxobait janarazi ondoren, Lorsangeko andereak, harekiko jakinmin bizia sentitzea ezin eragotziz, eta honakoa zioelarik berekiko: «neskatxa gaixo hau, agian errugabea izaki, eta halere, gaizkile baten moduan darabilte, nire inguruan, ekintza makurrez eta izugarrikeriez zikinduta dagoen honen inguruan, oro aberastasuna den bitartean...»; Lorsangeko andereak, nioen, ikusi zuenean neska gaixoa pitin bat suspertu zela, alde guztietatik egiten zizkioten lausenguek pixka bat arindu ziotela nahigabea, arren eskatu zion konta zezala zein ustegabekok bultzatu zuen horrelako egoera negargarrira, horren gorpuzkera samurrekoa izanik.

        — Nire bizitzaren historia kontatzea, andere, esan zuen zoritxarreko eder hark kondesarengana zuzenduz, lañotasunak berarekin dakartzan zorigaitzen adibiderik garbiena eskaintzea da, Zeruaren eskua salatzea da, Izaki gorenaren eginahiak gaitzestea, bere asmo sakratuen aurkako nolabaiteko jazarkundea litzateke... eta ez naiz ausartzen... Orduan, malkoak errezkan isuri ziren neska zoragarri haren begietatik, eta une batez negarrari eman ondoren, hitz hauexekin ekin zion bere kontakizunari:

        — Nire izena eta nire jatorria ezkutatzeko baimena emango didazu, andere; maila goren-gorenekoa izan gabe ere, etorki jatorrekoa naiz bederen, eta ez naiz jaio honen abailduta eta gutxietsita ikus nazazun. Oso gazte nintzelarik galdu nituen aita-amak; haiek utzi zizkidaten ondasun pizarrekin bizibide egokia lor nezakeela uste izan nuen, eta egokiak iruditzen ez zitzaizkidan guztiak arbuiatuz, konturatu ere egin gabe, neuzkan apur horiek xahutu nituen Parisen, neure sorterrian. Zenbat eta behartsuago izan, orduan eta baztertzenago ninduten. Zenbat eta laguntza premia handiagoa izan, orduan eta itxaropen gutxiago neukan halakorik neureganatzeko; baina nire tamalezko egoeraren hastapenetan jasan behar izan nituen lazkeria guztietatik, esan zizkidaten proposamen beldurgarri guztietatik, hiriburuko tratulari aberatsenetakoa zen Dubourg jn.arenean gertatu zitzaidana besterik ez dizut aipatuko. Ostatu hartu nueneko etxeko andereak harengana bidali ninduen, zeukan itzala eta aberastasuna zela medio nire zoriaren garraztasuna arindu zezakeelakoan. Gizon honen gelaren aitzinean luze egon ondoren, sartzeko esan zidaten; Dubourg jauna, berrogeita zortzi urte zeuzkana, ohetik jaiki berria zen eta txabusina batean lardaskan bildua zegoen, bere nahaspila ezin ezkutaturik. Bera orraztekotan ziren zerbitzariak. Haiei alde egiteko esan eta zer nahi nuen galdetu zidan.

        — Ai, ene!, erantzun nion zertan ari nintzen jakin gabe, hamalau urte oraindik bete gabeak dituen umezurtz urrikarri bat naiz, eta jada ezagutzen ditut zorigaitzaren xehetasun guztiak. Arren eskatzen dizut zure errukia, joka ezazu bihotz zabal nirekin, zinez erregutzen dizut. Eta orduan, nire ezbeharrak oro adierazi nizkion, bizibide bat aurkitzeko zailtasunak, eta beharbada, nolabait ere, hori bilatu beharrak sortzen zidan etsipena, izan ere, ez bainintzen horrela ibiltzeko jaioa. Bitarte horretan neuzkan pizarrak ahitu izanaren nahigabea... ogibiderik eza, bizibide bat eskainiko zidaten itxaropena; azken batean, zorigaitzaz mintzatzeak dakarren guztia, hunkigarria beti arima sentikor batentzat, baina beti gogaikarria aberatsentzat... Arreta gehiegi gabe entzun ondoren, beti zintzoa izan al nintzen galdetu zidan Dubourg jaunak.

        — Ez nintzateke horren behartsua izango, ezta larritasun honetan egongo, jauna, ihardetsi nuen, zintzo izateari utzi izan banio.

        — Baina, horrela esan zidan Dubourg jaunak, nolatan nahi duzu jende aberatsek zuri laguntzea, ezertan zerbitzatzen ez badituzu?

        — Zein zerbitzuz mintzo zara, jauna?, erantzun nuen. Nire xahutasun eta adinaren arabera bete dezakedana baino hoberik ez dut eskatzen.

        — Zu bezalako neskatxa baten zerbitzuak gutxi erabiliak dira etxe batean, ihardetsi zidan Dubourgek; ez duzu ez edaderik eta ez mailarik eskatzen duzun moduko bizibidea erdiesteko. Hobe zenuke gizonak laketarazten saiatzea eta bere ardurapean onartuko zaituen baten bat bilatzen ahalegintzea. Horrenbeste goresten duzun bertute horrek ez du deusetarako balio munduan. Horren aldarearen oinetan belaunikatu arren, bere irudizko intsentsuak ez dizu jaten emango. Gizonek gutxien estimatzen duten gauzetako bat, beraiengan ardura txikienik ere pizten ez duen gauzetako bat, eta ororen gainetik mesprezatzen dutena, zure sexuaren neurritasuna da. Hemen behean, neskatxa maitea, onura ekartzen edo gozarazten duen hori baizik ez da estimatzen. Eta zer onura lor dezakegu guk emakumeen bertutetik? Horretatik aldentzea, horixe da laketarazten eta gozarazten gaituena, baina bere xahutasuna ordea, piperrik ere ez zaigu axola. Hitz batean, gure moldeko jendeek zerbait ematen dutenean, beti jasotzeko izan ohi da; hortaz, nola eskertu dezake zu bezalako neska gazte batek berarengatik egindakoa, ez baldin bada bere gorputzari eskatzen zaion horri guztiari amore emanez?

        — Ene! jauna, erantzun nuen bihotza erditurik, jadanik ez da geratzen ontasunik eta zintzotasunik gizonengan.

        — Nekez, ihardetsi zuen Dubourgek. Nola nahi duzu izatea bada, horrenbeste baldin badarabilgu geure solasetan? Besteak musutruk atseginarazteko ohitura hori galduta dago honezkero. Konturatu gara onginahiaren atseginak urguiluaren gozamenak baizik ez zirela, eta ezer ez dagoenez horren agudo ezabatzen denik, sentsazio errealagoetara jo da. Zu bezalako neskatxa batekin, esaterako, ohartu gara askozaz ere hobe litzatekeela likiskeriak eskain ditzakeen plazer guztiak egindako mesedeen opari gisa jasotzea, haren nahigabea ezeren truke arintzeak ekar ditzakeen plazer hotz eta ziztrinak jasotzea baino. Gizon liberal, erremusin-emale eta eskuzabal batek lor dezakeen itzalak, hartatik etekin handiena ateratzen ari den unean ere, ez du balio zentzumenen plazerrik xumeenaren laurdenik.

        — Ene! jauna, horrelako printzipioak izanik, derrigorrez hil behar zorigaiztokoak!

        — Zer axola du horrek? Frantzian behar baino jende gehiago dago. Makinak beti malgutasun bera gordetzen duen bitartean, zer inporta zaio Estatuari berau bultzatzen duten gizakiak gutxiago edo gehiago diren?

        — Baina uste al duzu seme-alabek begirunea edukiko lieketela beren gurasoei beraiekin era horretan jokatuko balute?

        — Zer axola zaio guraso bati nekarazi besterik egiten ez duten seme-alaben maitasuna?

        — Hortaz, hobe genukeen sehaskan bertan ito bagintuzte.

        — Halaxe da. Jokaera hori dute herri askotan; grekoen ohitura zen eta orain txinatarrena ere bada. Han bota egiten dituzte etxetik zorigabeko haurrak, edo bestela, kendu egiten zaie bizia. Zertarako utzi behar diegu bizitzen, bada, babesik eman nahi ez edo seme-alabatzat onartzen ez dituztelako, gurasoengandik laguntzarik jaso ez duten haurrei, Estatuak gehiegi duen horretatik zamatu eta zamatu besterik egiten ez dutenean? Sasikumeak, umezurtzak, gaizki sortuak, heriotzara zigortu behar lirateke jaiotzatik bertatik. Lehenak eta bigarrenak, haiezaz arduratu nahi duen edo ardura litekeen inor ez daukatenez, egunen batean zoritxarrez arrunt kalterako bihurtuko den zabarkeriaz zikintzen dutelako gizartea, eta besteak, ezin daitezkeelako harentzat erabilgarri izan. Bi mota hauek haragi mokor horiek bezalakoak dira, osorik dauden soin-adarretako mamitik bazkatzen direnean haiek hondatu eta ahuldu baizik egiten ez dutenak; edo, nahiago baduzu, landare bizkarroiak bezalakoak, lore osasuntsuei atxikitzerakoan, beren elikadurarako beharrezko izerdia zurgatuz ihartzen eta karraskatzen dituztenak. Horrelako zaborreria elikatzeko erremusina horiek ikaragarrizko gehiegikeriak dira, baita batzuen zentzugabekeria dela medio aberastasun guztiez eraikitako etxetzar horiek ere, gizakion espeziea bertako kiderik doilorrena ere zaindu behar izateko bezain bitxi eta baliotsua bailitzan. Baina utz dezagun albo batera deus ulertuko ez zenukeen politika hau, ene neskatxa. Zergatik agertu behar dugu ordea zoriaz kexu, hori konpontzeko aukera norberaren esku baizik ez dagoenean?

        — Baina zein garesti ordainduta, alajainkoa!

        — Huskeria baten prezioan, urguiluak ematen dion balorea besterik ez baita kosta. Osterantzean, jarraitu zuen basatiak zegoen lekutik altxatuz eta atea irekiz, hori da zuregatik egin dezakedan guztia. Onartu edo bestela alde egizu nire begibistatik. Ez ditut gogoko eskaleak...

        Malkotan urtu nintzen, ezinezkoa izan zitzaidan negarrari eustea. Sinetsiko al duzu andere, horrek gizon hau samurtarazi beharrean, are gehiago sutu zuela? Atea itxi eta soinekoaren lepotik helduz, nik borondate onez eman nahi ez niona indarrez eginaraziko zidala esan zidan zakarki. Une latz horretan, adorea eman zidan neure zorigaitzak. Bere eskuetatik libratu eta aterantz arrapaladan abiatu nintzen:

        — Gorrotagarria zara, esan nion ihesaldian, horren larriki iraindu duzun Zeru horrek zigortuko ahal zaitu egunen batean, merezi duzun bezala, egin duzun lazkeria higuingarri horregatik!. Ez zara duin horren xede maltzurretarako darabiltzazun aberastasun horiek edukitzeko, ezta zure basakeriak lohitutako mundu honetan arnasarik hartzeko ere.

        Arin abiatu nintzen nire ostalersari azaltzera zein eratako harrera egin zidan berak bidali ninduen etxeko jaunak. Baina harri eta zur geratu nintzen, emakume zeken hura errietan hasi zitzaidanean, nire oinazean lagun egin ordez.

        — Memel hori!, esan zidan haserreak hartuta, benetan uste al duzu gizonak zu bezalako neskatxei erremusinik emateko bezain ergelak direla, beren diruagatik inolako interesik eskatu gabe? Dubourg jauna onegia izan da jokatu duen bezala jokatu duelako. Bere lekuan, nik ez nizuke etxetik irteten utziko nire nahia ase arte. Baina eskaintzen dizudan laguntzaz baliatu nahi ez duzunez, zeure kasa konpon zaitez. Dirua zor didazu: bihar ordaindu, edo bestela presondegira zoaz.

        — Andere, erruki zaitez nitaz...

        — Bai, bai, errukia; errukia izan eta gosez hil.

        — Baina zer nahi duzu egitea?

        — Dubourgenera itzuli behar duzu, atseginarazi egin behar duzu, eta dirua ekarri behar didazu. Ikustera joango natzaio eta aurrez esango diot, eta ahal badut, zure tentelkeria horiek konponduko ditut. Barkatzeko esango diot zure partetik, baina jakin ezazu txintxoago jokatu behar duzula.

        Etsipenera arte lotsaturik, zein erabaki hartu jakin gabe, neure burua mundu guztiak gogor baztertzen zuela nekusalarik, eta baliabiderik gabe ia, edozertarako prest nintzela esan nion Desroches andereari (hori izaki nire ostalersaren izena), bera nolabait gogobetetzearren. Finantzariaren etxera joan zen, eta itzulitakoan esan zidan suminduta topatu zuela oso; ikaragarri kostatu zitzaiola nire aldera tolestaraztea; halere, erreguka ihardutearen poderioz biharamun goizean berriz ni ikustera plegatzea lortu zuela, baina neure jokaera begiratu behar nuela, berriro ere hari desobeditzea bururatzen bazitzaidan, bera arduratuko zela bizitza guztirako giltzapera nintzaten.

        Asaldaturik iritsi nintzen. Bakarrik zegoen Dubourg, bezperan baino are egoera traketsagoan. Basakeria, likiskeria eta haragikeriaren ezaugarri guztiak islatzen ziren bere azeri-begiradan.

        — Eskerrak emaizkiozu Desroches andereari, esan zidan gogorki, berarenganako begirunez nahi izan baitizut nire ontasunen une bat eskaini. Ohartu ere ongi ohartuko zara zenbateraino zaren ez-duin atzo agertutako jokaeragatik. Erantz itzazu arropak, eta nire desioei muzinik txikiena egiten badiezu, zain dauzkazu bi gizon gelaren aitzinean bizi guztian irtengo ez zaren toki batera eramateko.

        — Ene, jauna —esan nuen negar-malkotan eta gizon basa honen belaunetara makurtuz—, etsi ezazu, arren eskatzen dizut. Izan zaitez bihotz-zabal, lagun iezadazu, eta ez nazazu behartu horretara, nahiago baitut nire bizia eskaini hartara meneratu baino... Bai, nahiago dut mila aldiz hil, neure haurtzaroan jaso ditudan printzipioak hautsi baino... Jauna, Jauna, ez nazazula bortxa, mesedez eskatzen dizut. Pozik senti al zaitezke gogaitzaren eta negarraren erdian? Imajina al dezakezu plazerrik, nazka besterik ikusiko ez duzun lekuan? Zure krimena osoki burutu aurretik, nire etsipenaren ikuskizunak egindakoaren damua piztuko du zure baitan...

        Baina Dubourgek egin nahi zituen zitalkeriek aurrera segitzea eragotzi zidaten. Nire oinazea bere pasio izugarrietarako pizgarri bat gehiago bezala ikusten zuen gizon haren bihotza samurtzeko gauza izan al ninteke? Sinetsiko al didazu andere, nire kexuzko garrasi zorrotzek harrotuta, eta haietaz ankerki gozatuz, doilorra asmo makur haiek betetzera zihoala? Zutitu egin zen, eta azkenik, arrazoia nekez nagusitzen den egoera batean murgildurik, eta galbidera daraman objektuaren ukoa zorabio hori gehitzen duen gauza bat gehiago besterik ez den une horretan, bortxaz heldu zidan, bere egarri suharraren xedea ezkutatzen zuten beloak zabarki erantzi zizkidan, eta tarteka, iraindu egin ninduen, tarteka lausengatu... tirabiraka ibili eta laztandu egin ninduen... Hura bai ikuskizuna, ene Jainkoa! Zein zoramen beldurgarria, gogortasuna eta lizunkeria nahasirik! Bazirudien, nire bizitzako lehenengo gorabehera honetan, Izaki Gorenak nigan betiko ezarri nahi izan zuela halako krimen batekiko beldur guztia, mehatxatuko ninduten gaitz guztien sorburu. Baina beharrezkoa al nuen, hortaz, aieneka ihardutea? Ez, zalantzarik ez. Bere gehiegikeriei zor diet nire salbazioa. Horren gordinki jokatu ez balu, lohituta geratuko bainintzatekeen. Dubourg jaunaren sugarra bere ahaleginen aparretan beheititu zen, Zerua mendeku izan zitzaidan munstro hark egin zituen irainetatik, eta sakrifizioa burutu baino lehen indarrak galtzeak, bere harakai izatetik libratu ninduen.

        Horrek gehiago sumindu zuen Dubourg; bere ahuleziaren ondorioak leporatu zizkidan... Irain eta ekintza berri are larderiatsuagoen bidez konpondu nahi izan zuen. Ez zen ezertxo ere izan esan ez zuenik, saiatu ez zuenik, bere irudimen maltzurrak, bere izaeraren gogortasunak eta bere ohituren bihurrikeriak haren bila bultzatu ez zutenik. Nire trakestasunak artegarazi egiten zuen, ez nuen inondik ere hartan ekiteko asmorik, aski nuen amore ematearekin, oraindik ere ez dira nire arrangurak ezabatu. Halere, ez zuen deus lortzen, nire menpekotasunak ez zuen gehiago sutzen; goxotasunetik zorroztasunera igaro arren, esklabutzatik agintera..., lañotasun kaltetutik galdukeriaren gehiegikerietara, gaindituta aurkitu ginen biak, eta berak ezin izan zuen zorionez behar zuenetik aski bereganatu niregana are eraso arriskutsuagoak zuzentzeko. Etsi egin zuen, eta biharamunean beregana etortzeko zin eginarazi ondoren, horretaz ziurrago egoteko, ez zidan eman nahi izan inola ere Desroches andeareari zor niona baino diru gehiago. Emakume honen etxera itzuli nintzen beraz, horrelako gertakizun batek zeharo lotsaturik, eta hirugarren aldiz egoera horretara behartuko ez nindutela erabat etsiturik, edozer gertaturik ere. Halaxe esan nion ordaintzeko garaian, nire zorigaitzaz horren krudelki baliatzeko gauza izan zen maltzur hura madarikazioz josten nuen bitartean. Baina nire biraoek, Jainkoaren haserrea harengana zuzendu beharrean, zortea baizik ez zioten ekarri; zortzi egun geroago jakin nuen gizon lohi honek, lohirik bada, Gobernutik aberaspidea eskuratu berria zuela, eta errentetatik laurehun eta gehiago mila libera gehitu zirela haren dirusarrerak. Gorabehera hauetatik ezinbestean sortzen diren hausnarketetan murgilduta nintzen, nire begien aurrean une batez itxaropen argia dir-dir eginez ikusi nuenean.

        Desroches anderea, egun batean, atseginez onartuko ninduten etxe bat aurkitu zuela esatera etorri zitzaidan, baldin eta zintzo jokatzen banuen.

        — Ai ene, andere!, esan nion, pozez txoratuta bere besoetara oldartzen nintzaiolarik, baldintza hori jarriko nuke neuk ere; ez dut beraz atseginez hartuko?

        Zerbitzatu behar nuen gizona Pariseko lukurrero ospetsu bat zen, bahiturei esker nola bere bezeroei lotsagabeki ostuz aberastu zena, ziurtasunez hala egin zezakeela uste izan zuen bakoitzean. Quincampoix kalean bizi zen, bigarren bizitzan, bere emaztea zela zioen berrogeita hamar urteko izaki batekin, bera bezain gaiztoa bai behintzat.

        — Teresa, esan zidan zeken alaenak (izen hori hartu nuen neurea ezkutatzearren), Teresa, etxe honetako lehen bertutea prestutasuna duzu. Inoiz jornal baten detxema bat zeure sakelera eramaten baduzu, atzeman zaitzatela aginduko dut, zuk ikusi, ene neskatxa. Emazteak eta biok ditugun atsegin apurrak, gure lan ikaragarrien eta gure zuzentasun erabatekoaren fruitu dira... Asko jaten al duzu, ume?

        —Ogi zati batzuk egunero, jauna, erantzun nion, ura eta zopa pixka bat, lortzeko zoriona daukadanean.

        —Zopa?, zopa diozu? Ikusten duzu, maitea, esan zion lukurreroak emazteari, erne ibili oparotasunak dakartzan aurrerapenekin, lanbide baten bila dabil, urtebete darama goseak akabatzen, eta zopa jan nahi du orain. Apenas egiten dugun geuretzat igandetan, leher gaizto egin arte lanean ibiltzen garenok. Hiru ogi zati izango dituzu egunean, neskatxa, botila erdi iturriko ura, nire emaztearen soineko zahar bat hemezortzi hilabetero, eta hiru ezkutu bahituran urte amaieran, baldin eta zure zerbitzuekin pozik bagaude, zure ekonomia eta gurea egokitzen badira, eta azken batean, etxea aurrera ateratzen laguntzen baduzu ordenaren eta txukuntasunaren bidetik. Egin behar duzun zerbitzua txikikeria bat da, aitaren batean egingo duzu: astean hiru aldiz sei gelatako etxetxo honi hautsa kendu eta garbitzea da kontua, gure oheak egin, atea zabaldu, nire ileordea hautseztatu, emaztea orraztu, zakurra eta perikitoa zaindu, sukaldeari kontu egin, ontziak garbitu, emazteari lagundu mokadutxo bat prestatzen digunean, eta egunean lauzpabost ordu eman arropa zuria, galtzerdiak, txanoak eta etxeko beste gauza txiki batzuk egiten. Ikusten duzu ez dela ezertxo ere, Teresa. Astia izango duzu soberan, gure baimena duzu, nahi duzuna egiteko, beti ere, neska zuhurra, apala eta batez ere, aurrezlea izatekotan; funtsezkoa da hori.

        Erraz imajinatuko duzu, andere, nire egoera tamalgarrian egon beharra zegoela horrelako ogibidea onartzeko. Indarrak oro ahitu arteko lana zegoen han, eta are gehiago ere bai, baina gainera, bizi al ninteke eskaintzen zidatenarekin? Edonola ere, neska zailarena egitea alboratu, eta arratsalde hartan bertan jarri nintzen etxe hartan bizitzen.

        Atsegin bazenu nire egoera latzak une batez entzutea, andere, zure bihotza nola samurtu besterik pentsatu behar ez dudan une honetan, beldurrik gabe kontatuko nizkizuke etxe horretan ikusi ahal izan nituen zikoizkeriaren adibide batzuk. Baina bigarren urtean horren ezbehar ikaragarria jazo zitzaidan, non benetan zaila gertatzen baitzait xehetasun alaietan zu geraraztea, neure zorigaitzen berririk eman gabe.

        Jakingo duzu, haatik, andere, M. du Harpinen etxean ez zegoela beste argirik bere gelako leihoaren aurrean zorionez zegoen farolatik osten zuena baizik. Ez batak eta ez besteak erabili zuten inoiz arropa zuririk. Nik egiten nuena gorde egiten zuten eta sekula ez zuten ukitzen. Jaunaren jantziaren mahukek, eta anderearen soinekoarenek ere bai, eskumutur zahar pare bat zeuzkaten oihalaren gainean josita, larunbat arratsero garbitzen nituenak. Han ez zen maindirerik eta ez esku-oihalik, garbiketarik egin behar ez izateko. Inoiz ez zen edango ardorik etxe hartan, Mme. du Harpinen esanetan ur garbia zelako gizonaren edaririk naturalena, sanoena eta arrisku gutxien zekarrena. Ogia erdibitzen zuten guztietan, otartxo bat jartzen zuten labanaren azpian erortzen zena bertara joan zedin. Horri guztiari, otorduan bil zitezkeen ogi-papur guztiak gehitzen zizkioten artatsuki, eta jaki goxo hau, gurin pixka batez igandean frijitua, atseden egun horretako orrits bakarra zen. Inoiz ez zitzaien jantziei eta armairuei hautsa kendu behar, hondatuko ote ziren beldurrez, baizik eta mustuka batez arinki igurtzi. Jaunaren oinetakoak, baita anderearenak ere, burdinaz sendotuta zeuden, eta beren ezteietan erabili zituzten berberak ziren. Baina astean behin, gauza harrigarriago bat eginarazten zidaten: etxetxo hartan bazen gela handi samar bat hormak tapizatu gabe zituena. Hara joan behar izaten nuen eta labana batez horma haietatik igeltso mordoska bat karraskatu, berehala bahe fin batetik iragarazten nuelarik. Ariketa horretatik, goizero jaunaren ileordea eta anderearen mototsa apaintzeko hautsa lortzen nuen. Ai! Jainkoak nahi baleza erokeria hauek gaizkile horiek egindako bakarrak izatea! Geure ondasunak gordetzea baino gauza naturalagorik ez da. Baina ez ordea, auzoaren bizkarretik hura gehitu nahi izatea. Eta ez zen denbora asko igaro M. du Harpin modu horretan bakarrik aberasten zela konturatu nintzenerako.

        Gure goikoan, harribitxi ederrak zeuzkan gizon bat bizi zen erosotasunean, eta bere ondasunak, auzoko bizilagunek esandakoagatik edo nire nagusiaren eskuetatik igaro zirelako, ongi aski ezagutzen zituen. Maiz entzuten nion bere emaztearekin hogeita hamar eta berrogei luis bitarteko urrezko kutxa batekin damututa, zeren eta, bere esanetan, abilago jokatu izan balu, berea izango baitzatekeen hutsik gabe. Kutxa hau itzuli izanaz kontsolatzeko, M. du Harpin zintzoak hura ebasteko asmoa eduki zuen, eta nire gain utzi zuten lan hura.

        Lapurretaren axolagabeziaz hitzaldi luze bat egin ondoren, eta halaber, munduan horrek zuen balioaz, aberastasunen desproportzioa goitik behera aldatuz oreka moduko bat berrezartzen baitzuen, edo zigorren ez-ohikotasunaz, frogatuta baitzegoen hogei lapurretatik soilik bi hiltzen zirela; halakorik egiteko gai zenik uste ez nuen erudizio batez Grezia guztian lapurreta ekintza ohoragarritzat jotzen zela erakutsi ondoren, eta oraindik herri askok onartzen eta errazten zutela, ausardiazko ekintza bezala saritzen zutela, aldi berean balorea eta abilezia frogatzen baitzuen (herri borrokalari guztientzako funtsezko bi bertute), hitz batez, atzemango banindute gauza guztietatik libratzeko zeukan eragina goraipatu ondoren, M. du Harpinek bi giltza faltsu eman zizkidan, bata pisuko atea irekitzen zuena, eta bestea, kutxa hura zegoen idazmahaia. Kutxa hura berehala ekartzeko agindu zidan, eta horrelako zerbitzu garrantzitsu bategatik, bi urtetan zehar soldataz gain ezkutu bat gehiago jasoko nuela.

        — Ai! Jauna, oihu egin nuen proposamen hark eragindako dardarizoan, eduki al lezake jaun batek bere neskamea horrela galbideratzeko atrebentziarik? Nork galarazten dit nire esku uzten dituzun arma berberak zure aurka ez itzularaztea, eta zer esan zenezake egunen batean zure printzipioen biktima egiten bazaitut?

        Du Harpinek, harri eta zur, ihespide trakets baten babesera jo zuen. Ni frogatzeko asmotan baizik ez zuela egin esan zidan; zorionekoa nintzela bere proposamenei uko egin izanagatik... joko maltzur horretan erori banintz, nireak egin zuela... Ez nuen gezur hura sinetsi, baina berehala ohartu nintzen hain irmoki erantzuterakoan egin nuen hutsegiteaz: gaizkileek ez baitute gogoko limurtu nahi dituztenengan erresistentziarik aurkitzea. Tamalez, ez dago erdibiderik beren proposamenak jaso izanaren zorigaitza izan dutenentzat: orduz geroztik, beraien hobenkide bihurtu behar derrigorrez, arriskutsua izanik ere, edo bestela, beraien etsai, oraindik okerrago dena. Eskarmentu zertxobait gehiago izan banu, une horretan alde egingo nukeen etxetik, baina zeruan idatzita zegoen nigan ernetzen zen mugimendu zintzo bakoitzak zorigaitza izango zuela saritzat.

        M. du Harpinek hilabete inguru utzi zuen igarotzen, etxe hartan eman nuen bigarren urte amaieraren garaira arte ia, eman nion ezezkoagatik txintik ere esan gabe eta erresumin txikienik ere agertu gabe, harik eta arrats batez nire gelara erretiratu nintzelarik atseden ordu batzuetan bertan lasaitzera, halako batean nire atea barrualdera botatzen zutela entzun, eta ikararen ikaraz, hara non ikusten dudan M. du Harpin, polizi-buru bat eta lau agoazil nire oheraino gidatzen zituela.

        — Egizu behar duzuna, jauna, esan zion justizia-gizonari, errukarri honek mila ezkutuko diamante bat ostu dit, bere gelan aurkituko duzu, edo aldean daramala, ziur naiz horretaz.

        — Nik zuri ostu, jauna?, esan nuen asaldaturik ohetik jauzi eginez. Nik? Jainko maitea! Nork daki zuk baino hobeki hori ez dela horrela? Nork ezagutzen du zuk baino hobeto zenbateraino arbuiatzen dudan delitu hori, ezinezko egiten duelarik neuk egin izana?

        Baina M. du Harpin, zarata handia eginez nire hitzak aditu ez zitzaten, miaketa lanak jarrai zezatela agintzen zien, eta azkenik, nire koltxoi azpian aurkitu zuten eraztun madarikatua. Tankera horretako frogen aurrean ez zegoen ezer eztabaidatzerik. Bet-betan atzitu, lotu eta presondegira eraman ninduten, nire alde hitz bakar bat ere adierazteko aukerarik izan gabe.

        Ez omenik eta ez babeslerik duen errukarri baten auziari agudo aski ematen diote amaiera txirotasuna bertutearekin bateraezina dela uste duen herri batean, ezbeharra salatuaren aurkako erabateko froga den herri batean. Bada aurreiritzi zentzugabe bat, zeinaren arabera, krimen bat burutzeko arrazoia duenak benetan burutu duela esaten baita. Sentimenduak, erruduna aurkitzen den egoeraren arabera neurtzen dira. Eta urrerik edo bere errugabetasuna ziurtatzen duen titulurik ez bada tartean, frogatuta geratzen da ezin daitekeela errugabea izan.

        Deusetarako ez zuen balio izan neure burua defendatzeak, deusetarako ez izendatu zidaten txandako abokatuari datu zehatzenak emateak, nire jaunak salatu egin ninduelako, diamantea nire gelan aurkitu zutelako. Argi zegoen nik ostu nuela. M. du Harpinen asmo makurrak aipatu nahi izan nituenean, eta gertatu zitzaidan ezbehar hura bere mendekuaren emaitza besterik ez zela adierazi, baita sekretu hura jakitean bere jabe egin zen neska urrunarazteko zuen gogoaren ondorio ere, salaketa hauek haserrealditzat jo zituzten, hogeita bost urte lehenagotik ezagutzen zutela M. du Harpin gizon prestutzat, eta ezin zezakeela horrelako izugarrikeriarik egin. Conciergerieko presondegira eraman ninduten, eta bertan ikusi nuen neure biziarekin ordainduko nuela krimen batetan parte hartzeari uko egin izana. Hil egingo ninduten. Soilik lege-hauste berri batek salba nintzakeen. Probidentziak nahi izan zuen krimena bertutearen babes gerta zekidala behingoz, epaileen ergelkeriak jaurti ninduen amildegi hartatik libratuz.

        Nigandik hurbil berrogei urte inguruko emakume bat neukan, bere edertasunagatik nola bere ekintza gaiztoen modu eta ugaritasunagatik arrunt ospetsu egin zena. Dubois zeritzon, eta zoritxarreko Teresa hura bezala, heriotza-zigorra ezagutzearen bezperatan zegoen. Zein modutan burutu, horixe zen epaileak kezkarazten zituen gauza bakarra. Imajina daitezkeen krimen guztien errudun zenez, berarentzat pairamen berri bat asmatzera behartuta zeuden ia, edo gure sexukoak salbuetsi ohi dituzten horietako batez zigortzera. Halere, nolabaiteko irrika piztu nuen emakume honengan, irrika kriminala zalantzarik gabe, geroago jakin nuenez, bere jarraitzaileetako bat egin nahi baininduen funtsean.

        Arrats batez, batak eta besteak bizia galduko genuen eguna baino bi egun lehenago agian, ez oheratzeko esan zidan Dubois zelako hark, eta nabarmendu gabe, presondegiko ateetatik ahalik gertuena jar nendila, bere aldamenean.

        — Zazpiak eta zortziak bitartean, jarraitu zuen, sutan lehertuko da Conciergeriea, horretaz arduratu naiz. Jende asko kiskaliko da, dudarik ez, baina bost axola du horrek, Teresa, esan zidan arima galdu hark, besteen zoriak inoiz ez gaitu bigundu behar gure ongizatea jokoan dagoenean. Gauza bat da segurua, guk ihes egingo dugula: lau gizon, nire taldeko lagunak denak, gurekin elkartuko dira, eta askatasunera eramango zaitut.

        Lehen ere esan dizut, andere: nigan errugabetasuna zigortu berria zuen Zeruaren esku hura bera, nire jagolearen krimenaren eragile bilakatu zen. Sua hasi zen, ikaragarria izan zen, hogeita bat pertsona kiskali ziren, baina gu onik irten ginen. Egun horretan bertan, Bondy oihaneko ezkutuko ehiztari baten etxolara ailegatu ginen, gure taldearen lagun handia omen zena.

        — Libre zara orain Teresa, esan zidan Dubois izenekoak, nahi duzun bizimodua hauta dezakezu orain, baina aholku bat ematekotan, bertutearen bidetik iharduteari uzteko esango nizuke, ikusi duzun legez, behin ere ez dizulako onurarik ekarri. Lekuz kanpoko samurtasun batek urkabearen oinetara eraman zaitu, eta ni berriz, krimen izugarri batek libratu nau hartatik. Ikus ezazu zertarako balio duen munduan jator ibiltzeak, eta ea merezi al duen horregatik lepoa jokatzeak. Gaztea eta ederra zara, Teresa, bi urtetan zu aberasteaz arduratuko naiz. Baina ez dezazula pentsa aldare horretara bertutearen bidezidorretatik eramango zaitudanik. Bide bat urratu nahi denean, neskatxa maitea, ogibide bat baino gehiagotara jo eta azpikeria bat baino gehiagotan sartu beharra dago. Erabaki ezazu beraz, ez baikaude seguru etxola honetan, eta beharrezkoa da ordu batzuk barru bertatik alde egitea.

        — Ai! Andere, esan nion neure ongileari, zorrak handiak ditut zurekin, eta ez dut desio inola ere zugandik urruntzea. Bizia salbatu didazu. Beldurgarria da niretzat krimen baten bidez egin izana, baina sinetsidazu halakorik egin behar izango banu, hartan parte hartzearen oinazea baino mila aldiz nahiago nukeela hil. Jabetzen naiz nolako arriskuak pasa ditudan nire bihotzean betiko egongo diren sentimendu zintzoei jarraitzeagatik. Baina direnak direla ere, andere, nahiago izango ditut beti bertutearen arantzak, krimenak dakartzan mesede arriskutsuak baino. Nire baitan hainbat printzipio erlijioso daude, Zeruari eskerrak, sekula utziko ez nautenak. Probidentziak neketsua egiten baldin badu nire bizitzaren arrastoa, mundu hobe batean horren ordaina jasotzeko egiten du. Kontsolatu egiten nau itxaropen horrek, arindu egiten ditu nire atsekabeak, goxatu nire kexuak, ezbeharrean indartu egiten nau eta Jainkoak bidali nahi dizkidan gaitz guztiei aurre egiteko kemena ematen dit. Poz hau berehala itzaliko litzateke nire arimatik, baldin eta krimenek lohituko balute, edota mundu honetako zigorren beldurrez, beste munduko zigorren ikuskera mingarria izango banu, horrek ez bailidake utziko irrikatzen dudan lasaitasunean une batez ere atseden hartzen.

        — Horra laster batean eritetxera eramango zaituzten sinesmen txepelak, neska, esan zuen Duboisek kopetilun. Sinetsidazu, utzi alde batera Jainkoaren justizia eta bere geroko zigor eta sariak. Txorakeria horiek guztiek gu gosez hiltzeko beste ezertarako ez dute balio eta. Ene Teresa, dirudunen gogortasunak zilegitu egiten du behartsuek makurki jokatzea. Ireki ditzatela beren sakelak gure premietara, nagusitu dadila gizatasuna beren bihotzean, eta hartara, ezarri ahal izango dira bertuteak gurean. Baina gure zorigaitzen, sufrikario horretarako dugun egonarriaren eta gure fede garbiaren gatibu garen bitartean, gure kateak bikoizteko baizik ez da izango, gure krimenak beren mesedetarako izango dira, eta aski inozoak ginateke uko egingo bagenie, beren krudeltasunak ezartzen digun uztarritik laxa gaitzaketenean. Naturak denak berdinak egin gaitu jaiotzez, Teresa, zorteak lege orokorren lehen osaera hau zapuztu nahi baldin badu, guri dagokigu bere apetaldiak zuzendu eta indartsuenaren gehiegikeriak onbideratzea. Atsegin zait entzutea eta ikustea jende aberats horiek, izen handiko jende horiek, legegizon eta apaiz horiek nola goresten duten bertutea. Aski zaila gertatzen da lapurreta egitetik babestea, bizitzeko behar dena baino hiru aldiz gehiago duzunean; oso nekeza hilketarik ez imajinatzea, zure borondatea legetzat duten lausengari edo esklabuez bakarrik inguratuta zaudenean; aski nekagarria, benetan, zuhur eta neurriduna izatea ordu oroz jakirik oparoenez inguratuta zarenean; arrunt gaitza da zintzoa izatea, gezurrik esatea bost axola zaizunean... Baina gu, Teresa, zure ideia eroek idolo bihurtu duten Probidentzia izugarri hori dela medio lotsaren lotsaz sugea belarretan bezala arrastaka ibiltzera kondenatuta gaudenok; gu, ahulak garelako destainaz baizik ikusten ez gaituztenok; gu, ezpainetako egarria behazunaz baizik asetzen ez dugunok eta gure bidean sasia besterik aurkitzen ez dugunok, zuk nahi duzu krimenetik gorde gaitezela, bere eskuak bakarrik ireki diezazkigukeenean bizitzaren ateak, horri atxikita mantentzen gaituenean, hori gordetzea ahalbidetzen eta galtzea eragozten digunean. Zuk nahi duzu, guk, etengabe oinperatuta eta azpiratuta gaudenok, bere menean gaituen gizatalde horrek fortunaren fabore guztiak bere alde dituen bitartean, atsekabea, ahalkea eta oinazea, beharra eta malkoak, desohorea eta urkamendia baizik ez dezagula gorde geuretzat. Ez, ez, Teresa, ez. Zuk goresten duzun Probidentzia hori gu mesprezatzeko egina dago, edo bestela, ez dira horiek bere nahiak. Hobeto ezagutu behar zenuke, neskatxa maitea, eta jabetu zaitez, gaizkia egitea beharrezkoa bihurtzen den egoera batean jartzen gaituen unetik, eta aldi berean, berau burutzeko aukera ematen digun unetik bertatik, gaizkiak bere arauei darraikiela, ongiak egiten duen bezalaxe, eta batak besteak adina irabazten duela horretan. Berdintasunezko egoeran sortu gaitu, eta beraz, oreka bilatzen saiatzen dena ez da egoera hori eraldatu duena baino errudunago. Batak zein besteak, jasotako eraginen arabera jokatzen dute, batak zein besteak haiei jarraitu eta gozatu behar dute.

        Aitortzen dut, inoiz ezerk nire barrena astindu badu, emakume abil honen liluramendua izan dela; halere, hura baino ahots ozenago bat borrokatzen zen nire bihotzean haren sofismen aurka. Horri jarraiki, Dubois andereari esan nion deliberoa hartua nuela eta sekula ez nuela galbidera nintzaten utziko.

        — Ongi, erantzun zidan, nahi duzuna izan zaitez, zeure zoritxarraren mende utziko zaitut. Baina noizbait harrapatzen bazaituzte, ezin eragotzi ahal izango duzuna, bertutearen kaltetan krimena ezinbestean zigorrik gabe geratzen baita halabeharrez, oroit zaitez, behinik behin, gutaz inoiz txintik ere ez esatea.

        Arrazoiketan ginen bitartean, Dubois anderearen lau kideek zurrutean ziharduten ehiztariarekin, eta ardoak krimen berriak egiteko tentuan jarri ohi dituenez gaizkileen arimak, lehenagokoak ahaztaraziz, gupidagabe hauek, nire erabakiaz jabetu orduko, taldekide egitea lortu ez eta, beraien biktima egin nahi izan ninduten. Beren printzipioek, beren ohiturek, geunden ezkutalekuko ilunpeak, ustezko segurtasun hark, beren mozkorraldiak, nire adinak eta nire lañotasunak, horrek guztiak adorez bete zituen. Mahaitik altxa, bileratxo bat egin, Duboisi aholku eskatu, ahopeko misterio horrek ikaraz dardararazten ninduelarik, eta azkenik, lauetatik bakoitzaren desioak une hartantxe asetzera presta nendila agindu zuten, modu onez izan nahiz indarrez izan. Modu onez egiten baldin banuen, bakoitzak ezkutu bat emango zidan noranahi joateko. Indarrez jokatu behar izango balute, berdin gertatuko litzateke, baina sekretu hori hobeto gordetzeko, labankadaz hilko ninduteken bapo egin ondoren, eta zuhaitz baten errondoan lurperatuko.

        Ez dizut azaldu beharrik, andere, proposamen anker honek zenbaterainoko eragina izan zuen nigan, erraz ulertuko baituzu. Duboisen belaunetara makurtu nintzen, bigarren aldiz nire jagole izan zedila erregutu nion. Izaki maltzurrak, ordea, barre besterik ez zuen egin nire malkoengatik.

        — Ene bada!, esan zidan, konturatzen naiz zein dohakabea zaren... Hauek bezalako lau mutil sendo eta ederri jarraian zerbitzatu beharraz al zaude dardarak, ala? Ondotxo jakingo duzu ordea, Parisen hamar mila emakume direla beren urrearen edo beren harribitxien erdia emango luketenak zure lekuan egoteagatik. Entzun, gaineratu zuen hausnarketan une batez egon ondoren, hala eta guztiz ere, zure grazia erdiesteko adina botere badut lau axeri hauengan, horrelakorik merezi baldin baduzu behintzat.

        — Ea! andere, zer egin behar da?, egin nuen oihu malkotan blai, esaidazu, prest nago eta.

        — Guri jarraitu, gure taldean sartu eta gauza berdinak burutu muzinik egin gabe. Prezio hori ordainduz bakarrik salba zaitzaket gainerako guztitik.

        Ez nuen uste zalantzarik egin nezakeenik. Baldintza anker hori onartuz gero, arrisku berriak izango nituzke, aitor dut, baina beste hauek baino urrunago zeuden. Agian, hartatik babestu ahal ninteke, baina aldiz, mehatxatzen ninduten hauengandik ezin nintzakeen ezerk libra.

        — Edonora joango naiz, andere, esan nion bat-batean Duboisi, edonora, zin dagizut, salba nazazu gizon horien herio horretatik eta ez zaitut utziko nire bizitza guztian.

        — Mutilak, esan zien Duboisek lau gaizkileei, neska hau taldekoa diagu, taldekotzat onartu eta taldearen barne sartu baitut. Arren eskatzen dizuet ez dezazuela zuen bortxa-egarria ase berarekin. Ez dezagula lehendabiziko egunetik bere ogibideaz nazkarazi. Ikusten duzue bere adina eta bere edertasuna baliozkoak izan dakizkigukeela, aprobetxa ditzagun beraz gure asmoetarako, eta ez dezagun gure plazerren mesedetan sakrifikatu.

        Baina gizonarengan halako neurriraino iristen dira pasioak, non ezinezkoa baita bere baitan kateatzea. Egokitu zitzaizkidan jende haiek, ez zeuden deus entzuteko, inguruan zebilzkidan laurak, beren begiratu suharrek irentsi egiten ninduten, eta are ikaragarriago zen modu batez mehatxatzen ninduten, harrapatu eta galbidera eramateko prest.

        — Horretara makurtu beharko din, esan zuen haietako batek, jadanik ez zegon arrazoirik barkazioan edukitzeko. Ez al dute esaten bertutearen frogak erakutsi behar direla ohoin-talde batean sartzeko? Eta ez al du balio bera izango lohitua nahiz birjina?

        Bigundu egin ditut hitzak, ulertuko duzu andere, eta azalpenak ere samurtuko ditut. Ene! Hitz horien lizuntasuna horrenbesterainokoa zen, non zure xalotasunari min egingo bailioke beren gordintasunak, nire herabetasunari bezainbeste bai gutxienik.

        Biktima ezti eta dardaratia, ikara nintzen. Arnasa hartzeko ere indarrik ez nuen ia. Belauniko lauon aurrean, nire beso ahulak goratzen nituen, noiz haiei otoi egiteko, noiz Dubois anderearen bihotza samurtzeko.

        — Egon pixka bat, esan zuen taldeko burua zirudien Bihotz-gogor ezizenekoak, zezenaren indarra eta likits itxura zuen hogeita hamasei urteko gizonak, egon pixka bat ene lagunak. Denon gustorako zerbait egin zitekek. Neskatxa gazte honek bertutea horren estimutan baldin badu, eta Duboisek garbi aski esan duen bezala, dohain hau ondo erabiliz gero beharrezko izan badaiteke guretzat, utz dezagun. Baina ase egin behar diagu gure egarria. Burua galdua zeukanagu dagoeneko, Dubois, eta gauden egoeran, lepoa moztuko geniken herorri ere agian, gure plazerrei uko egingo bahie. Biluztu dadila Teresa berehala, mundura etorri zen egunean bezain gorri jar dadila, eta eskatzen dizkiogun jarrera desberdinak har ditzala, Duboisek gure sugarra baretu eta izaki honek sarrera galarazten digun aldare horretako intsentsuari su ematen dion bitartean.

        — Biluztu ni?, egin nuen garrasi, ene Jainkoa!, zer ari zarete eskatzen? Era horretan zuen begien aurrean naizenean, nork ziurtatuko dit...

 

        Baina Bihotz-gogor ez zirudien niri deus gehiago eskaintzeko edo bere desioak geldiarazteko umorez zegoenik, eta agiraka egin zidan hain modu basatian joaz, non argi ikusi bainuen nire azken aukera obeditzea zela. Duboisen eskuetan jarri zen, nirearen antzeko trantzean jarria zuelarik gutxi gora-behera, eta berak nahi zuen bezala ezarrita nintzenean, pizti baten gisara besoak lurrean jar nitzala agindu ondoren, Duboisek haren sugarra jabaldu zuen naturako aldare baten nahiz bestearen arkupeetara positiboki munstro itxurako bat hurbilduz, halako eran non astinaldi bakoitzean emakumeak alderdi horietan bortizki jo behar baininduen esku betean, antzina hiri setiatuetako ateen aurka aritzen ziren arieteen modura. Lehen kolpaldien bortxak atzerarazi egin ninduen. Bihotz-gogorrek, ordea, amorrazioaren suaz, gogorrago ihardungo zuela mehatxatu ninduen, baldin horiei ihes egiten banien. Duboisek erasoak bikoizteko agindua jaso zuen, gizon lohi horietako batek nire bizkarrei eusten zien eta hartara astinaldi bakoitzean oreka gal nezala eragozten zuen. Hain bortitzak izatera iritsi ziren non hebaindua eta halakorik eragotzi ezinean gertatu nintzen.

        — Benetan, esan zuen Bihotz-gogorrek totelka, bere lekuan nahiago nikek ateak zabaldu horrela jipoituak ikusi baino, baina berak ez dik nahi eta guk ez diagu emandako hitza jango... Emaion gogor, Dubois, gogor...

        Eta zorabio honen sua, tximistarena bezain bortitza ia, zigortutako zaurietan lehertu zen, haietan zirrikiturik ireki gabe.

        Bigarrenak belauniko ezarrarazi ninduen bere izterren artean, eta Duboisek bestea bezala jabaltzen zuen bitartean, bi zereginek hartua zuten osoki: batzuetan esku betean baina oso modu urduritsuan jotzen ninduen masailetan edo bularretan, eta besteetan bere aho lizuna nirearekin nahastera hurbiltzen zuen. Nire bularraldeak eta aurpegiak berehala hartu zuten gorri biziaren kolorea... Sufritzen ari nintzen, barkatzeko eskatzen nion, eta nire malkoak bere begietara isurtzen ziren. Horrek sumindu egin zuen. Are bortitzago ihardun zuen. Une horretan kosk egin zion nire mihiari eta nire bi bular-sagarrak halako eran mindu zituen, non atzerantz egin bainuen, baina eutsi egin zidaten. Berriz berarengana jaurtia izan nintzen, are indartsuago estutua alde guztietarik, eta azkenik, estasia iritsi zuen...

        Hirugarrenak, aparte zeuden bi aulkiren gainera igoarazi ninduen, eta bera azpian eseriz, izterren artean ezarrita Dubois kitzikatzen ari zitzaiolarik, makurtzeko esan zidan harik eta bere ahoa Naturaren tenpluarekiko perpendikularki egon arte. Ez duzu imajinatuko, andere, zer desiratzeko atrebentzia izan zuen likits alaenak. Nahitanahiez, premia txiki horiek egin behar izan nituen... Ene Jainkoa! Zein gizon bihurrik senti lezake gozamenik horrelako plazerraldi batean? Nahi zuena egin nuen, blaitu egin nuen, eta nire erabateko menpekotasunari esker sekulako mozkorraldia erdietsi zuen gaizkileak, halako itsuskeriarik gabe ezerk eskainiko ez liokeena bezalakoa.

        Laugarrenak, sokaz lotu ninduen egokiera izan zuen leku guztietatik, eta muturrak eskuan gorde zituen, nire gorputzetik zazpi edo zortzi oinetara eserita, Duboisen laztanek eta musuek nabarmenki aztoratzen zutelarik. Ni zutik nintzen, eta gizon basa hark, hede haietako bakoitzetik banan-banan gogor tira eginez pizten zituen bere plazerrak. Zanbuluka nenbilen, eta behin eta berriz galtzen nuen oreka. Behaztopo egiten nuen bakoitzean estasiatu egiten zen. Azkenik, halako astinduaz tira egin zien soka guztiei batera, non berarengandik hurbil lurrera erori bainintzen. Horixe zen bere helburu bakarra, eta nire kopetak, nire bularrek eta nire masailek, grina bizi horri zegokion zoramenaren frogak jaso zituzten.

        Horra hor nik sufritu nuena, andere, baina nire ohorea gutxienez errespetatu zuten, nahiz ez nire ahalkea. Pixka bat lasaiago, gaizkileak bideari berrekiteari buruz mintzatu ziren, eta gau hartan bertan, Trenblaira iritsi ziren Chantillyko basoetara gerturatzeko asmoz, zenbait kolpe on ematea espero baitzuten bertan.

        Jende haiei jarraitu beharrak nigan sortzen zuen etsipenarekin ezin liteke deus pareka, eta soilik, arriskurik gabeko uneren batean, ahal zela, haiengandik hanka egingo nuela erabaki izanak bultzatu ninduen aurrera egitera. Hurrengo egunean Louvres inguruetan lotaratu ginen, belar onduaz egindako bi piloren gainean. Duboisen altzoan bermatu nahi izan nuen eta gaua haren aldamenean igaro, baina iruditu zitzaidan nire bertuteak paira zitzakeen erasoetatik babesten baino gehiago beste zerbaitetan igaro nahi zuela hark gaua. Hiru gizonek inguratu zuten, eta izaki higuingarri hura, hiru haiei eman zitzaien aldi berean geure begien aurrean. Laugarrena, nigana hurbildu zen; buruzagia zen.

        — Teresa, eder hori, esan zidan, gaua zugandik hurbil igarotzeko plazerra ez didazu ukatuko, hala espero dut, bederen. Eta nire egundoko nazkaz ohartu zenez: ez zaitez deusen beldur izan, esan zuen, hitz egingo dugu, eta ez naiz ezertan hasiko zure gogokoa ez bada. Ene Teresa!, jarraitu zuen berak, bere besoen artean hartuz, ez al da sekulako erokeria gure aldamenean garbi gorde nahi izate hori? Horrelakorik onartu behar izango bagenu ere, taldearen asmoekin bat etor al liteke hori? Alferrik da hori ezkutatzen saiatzea, neska; zeren hirietan bizitzen hasten garenean, inozoenak izango baitira zure xarmen sareetan erortzen ikusiko ditugunak.

        — Hortaz, jauna, erantzun nuen, egia denez nahiago dudala heriotza izugarrikeria horiek guztiak baino, zer balio izan dezaket nik zuentzat eta zergatik ez duzue nahi nik ihes egiterik?

        — Horixe ez dugula nahi, aingerutxo maitea, erantzun zuen Bihotz-gogorrek, gure asmoetarako edo gure plazerretarako zaude zu. Zeure zorigaitzek ezarri dizute uztarpe hori, eta jasan beharra daukazu. Baina zuk badakizu, Teresa, ez dagoela ezer mundu honetan konpontzen ez denik, entzuidazu beraz, eta zerorrek urra ezazu zeure etorkizuna. Onar ezazu nirekin bizitzea, neska, onar ezazu nirea izatea, eta halabeharrez egokitu zaizun bizimodu triste horretatik libratuko zaitut.

        — Ni? jauna, oihu egin nuen, zera baten... maitale bihurtu?

        — Esan, Teresa, esan. Zital baten maitale, ezta? Aitor dut, baina nik ezin dizut beste titulurik eskaini, eta ondotxo jakingo duzu gu ez garela ezkontzen. Ezkontza sakramentu bat da, Teresa, eta sakramentu guztiei mesprezu bera diegunez, inoiz ez dugu nahi izaten bat bera ere gugandik hurbil. Halere, erabil ezazu zentzua pixka bat eta pentsa, zuretzat horren garesti den hori galtzeko zorian zaudela ezinbestean. Ez al da hobe aurrerantzean zure euskarri eta zure jagole bihurtuko den gizon bati eskaintzea, denekin lohian hondatzea baino?

        — Baina zergatik ezin dut, erantzun nuen, beste hautabiderik eduki?

        — Gure menpe zauzkagulako, Teresa, eta indartsuenaren arrazoia delako beti onena, hala esan zuen La Fontainek antzina. Egiatan, jarraitu zuen berehala, ez al da egundoko zentzugabekeria gauzarik nimiñoenari horrenbesteko balioa ematea, zuk dagizun bezala? Nola izan liteke neska bat horren lañoa eta nola sinetsi dezake bertutea bere gorputz atal bat zabalxeagoa edo meharxeagoa izatearen menpe dagoela? Eta zer axola zaie gizonei edo Jainkoari atal hori ukigabea edo higatua dagoen? Gehiago esango dut: baldin eta naturaren xedea norbanako bakoitzak hemen behean bere izatasunaren egiteko guztiak betetzea bada, eta emakumeak gizonen gozamenerako besterik ez badira, zuretzat duen asmoari horrela uko egitea hura nabarmenki iraintzea da. Munduaren aurrean izaki ezdeus, eta ondorioz, mesprezagarri bat bezala azaldu nahi izatea da. Zentzugabeki bertute baten gisara aurkeztu nahi izan dizuten irudizko zuhurtzia hori, haurtzaroaz geroztik ez da inondik ere baliagarria gertatu naturarentzat eta gizartearentzat, biak laidoztatu baititu, bata zein bestea, egosgogorkeria gaitzesgarri bat besterik ez delako, eta zurea bezalako arima duen pertsona batek ez luke horren errudun izan behar. Ez du axola, jarrai ezazu entzuten, ene neskatxa, zu atseginarazteko eta zure ahuldade hori errespetatzeko dudan borondatea erakutsiko dizut eta. Teresa, ez dut ukituko amets hori, zeinaren jabetza edukitzeak gozamenez betetzen baitzaitu. Neska batek mesede bat baino gehiago du eskaintzeko, eta horren bidez tenplu bat baino gehiagotan ospatu daiteke Venusen festa. Erdipurdikoenarekin kontent nintzateke. Badakizu, laztana, Cyprisen aldareen ondoan, bada gela ilun bat, nora baitoaz amodioak isolatzera, are indar gehiagorekin limur gaitzaten. Aldare horretan erreko dut nik neure intsentsua. Hor, ez dago eragozpen txikienik ere, Teresa. Izorra geldituko zaren beldurrez bazara, era horretan ezinezkoa da, zure gorpuzkera eder hori ez da inoiz hondatuko. Hain zureak dituzun xarma horiek ukiturik gabe iraungo dute, eta nahi diezun erabilera emanik ere, garbi eta xahu eskaini ahal izango dituzu. Ezerk ezin dezake neska bat traditu beste alderdi honetatik, inon den erasorik bortitzena eta ugariena izanda ere. Erleak zukua xurgatu orduko, larrosaren kaliza itxi egiten da. Inork ez luke imajinatuko inoiz ireki ahal izan zenik ere. Badira zenbait neska modu horretan hamar urtez jokatu dutenak, baita zenbait gizonekin ere, eta gero, berriak bailiran ezkondu dira. Zenbat aita eta zenbat anaia ez dira beren alaba edo arrebez horrela gozatu, horregatik eztei-legeen menpe jartzeko lehen bezain duin izateari utzi gabe! Zenbat aitorpen-entzule ez dira baliatu bide horrezaz atsegin hartzeko, gurasoek hartarako susmorik izan gabe! Hitz batean esateko, berau duzu misterioaren gordelekua, hortxe kateatzen baitira Amodioak eta zuhurtziaren lokarriak... Gehiago esan behar al dizut, Teresa? Tenplu hau ezkutukoena bada, haragikoiena ere bera duzu. Bertan baizik ez da aurkitzen zorionerako beharrezko dena, eta auzokoaren handitasun zabal hori lekutan geratzen da, gela honek dituen atsegin lizunen aldean, asko saiatu ondoren bakarrik erdietsiko baitugu hura eta nekez kabituko baikara bertan. Emakumeak ere irabazian gertatzen dira, eta arrazoiak bultzaturik, plazer mota hauek ezagutzeko parada izan dutenek ez dute inoiz besteen faltarik sumatuko. Saia zaitez, Teresa, saia zaitez, hartara biok izango baikara zoriontsu.

        — Ene! jauna, erantzun nuen, nik ez dut inolako esperientziarik zuk diozun horretan. Baina entzuna dut jauna, zuk goresten duzun galbide horrek are modu lazgarriagoan laidoztatzen dituela emakumeak... Are larrikiago iraintzen du natura. Zeruaren eskuak mendekua hartuko du mundu honetan, eta Sodoma horren adibide duzu.

        — Hori lañokeria, ene bihotza, hori umekeria!, ihardetsi zuen lizunkoiak. Nork irakatsi dizu hori? Jar ezazu arreta pixka bat gehiago, Teresa, eta zure ideia horiek zuzenduko dizkizut. Giza espeziearen ugalpenerako hazia galtzea duzu, neskatxa, litekeen krimen bakarra. Kasu honetan, hazi hori ugalketaren helburu horretarako bakarrik ezarria bada gugan, ados nago zurekin, hura galtzea iraina da. Baina aldiz, frogatuta badago hazi hori gure giltzurrinetan jartzerakoan, naturak ez zuela nahi izan inondik ere den-dena ugalketarako erabiltzea, zer axola dio Teresa, leku batean edo bestean galtzeak? Berau alferrikaltzen duen gizonaren hobena ez da, inola ere, erabiltzen ez duen natura horrena baino larriagoa. Eta naturazko galera horiek, nahi izanez gero geurok ere egin ditzakegularik, ez al dira askotxotan gertatzen? Lehenik, aukera hori izatea duzu hura iraintzen ez duen seinale nagusiena. Berau irainduko lukeen zerbait onartzea gauza guztietan aitortzen diogun berdintasunezko eta goi-jakintzazko lege guztien aurkako litzateke. Bigarrenik, galera horiek ehundaka eta ehundaka milioi aldiz gertatzen dira egunaren buruan. Gauetako jarioak, emakumearen haurdunaldietan haziaren baliorik eza, ez al dira akaso bere legeek zilegitutako galtzeak?, eta horrek ez al digu erakusten, bada, gure eromenez horrenbesteko balioa demaiogun likore horretatik lortzen dena kontutan izan gabe, onartu egiten duela galera hori, egunero berragertu ohi den axolakabetasun berberaz? ugaltzea onartzen duela, baina oso urrun dagoela ugalketa bere egitasmoetatik; zinez nahi duela gu ugaritu gaitezen, baina horietako ekintza batekin guztiz aurkakoarekin baino gehiago irabazten ez dugunean, berdin zaiola zein aukera egiten dugun; sortzeko, ez-sortzeko eta desegiteko aukeraren jabe egin gaituenez, ez dugula gehiago poztuko eta ez gehiago irainduko ere hautabide horietatik gehien komeni zaiguna aukeratzen badugu; eta hautatzen duguna, bere ahalmenaren eta gugan duen eraginaren emaitza baizik izango ez denez, gogokoagoa izango duela berau irain dezakeena baino. Ai! Sinets ezazu Teresa, natura ezer gutxi kezkatzen da gure zentzugabekeriak gurtzen dituen misterio horiengatik. Eskaintzaren tenplua edozein izanik ere, intsentsuak bertan su har dezala onartzen duenean, seinale du gorazarre horrek ez duela iraintzen. Sorkuntza ukatzea, sorkuntzarako balio duen hazia galtzea, ernaldutako hazi hori desegitea, ernaldu eta denbora luzera hozi hori ezabatzea, horiek guztiak, Teresa, irudimenezko krimenak dira, naturari bost axola zaizkionak, eta horretaz trufatzen da, zerbitzatu ordez laidoztatu besterik egiten ez duten gure gainerako erakundeez trufatzen den bezala.

        Bihotz-gogor gogoberotu egiten zen bere pentsakera elezuri horiek azaltzean, eta berehala ikusi nuen bezperan horren saminki izutu ninduen egoera berean. Ikasbide hari sendotasun gehiago ematearren, praktika arauarekin lotu nahi izan zuen berehala, eta bere eskuak, aurkako ahaleginetan ihardun banuen ere, azpisuge hark sartu nahi zuen aldarerantz bideratzen ziren... Aitortu egin behar al dizut, andere? Gizatxar haren limurkeriek itsututa nindukaten, pozik, apur bat amore ematerakoan funtsezkoena iruditzen zitzaidan hura salba nezakeelako, ohartu ere egin gabe bere sofismen eragabekerian eta zein arriskutan sartzen ari nintzen, zeren eta neurri gaitzeko gizon zantar hark, zeina ez baitzen emakume bat lekurik onartuenean ere bisitatzeko gauza, berezko gaiztotasunak gidaturik, ez zuelako seguruenera ni hondatzea beste asmorik izango. Nire begirada hango gauza guztiekin txundituta neukalarik, nioen, amore ematekotan nintzen, eta bertutez gaizkile bihurtzear. Nire ahaleginak ezabatzen ari ziren. Tronuaren jaun eta jabe jadanik, irabazle mutiri hark bertan kokatzea beste gauzarik ez zerabilen gogoan, baina hara non, halako batean entzun genuen zalgurdi baten zaratotsa zetorrela bide nagusitik. Bihotz-gogorrek bet-betan utzi zituen plazerrak bere eginbeharrei ekiteko. Bere gizonak bildu eta krimen berriak egitera abiatu zen agudo. Beranduxeago, garrasi batzuk entzun genituen, eta bihozgabe haiek garaileen moduan odoleztatuta eta harrapakinak eurekin zituztela itzuli ziren.

        — Ospa egin dezagun lehenbailehen, esan zuen Bihotz-gogorrek, hiru gizon hil ditiagu, gorpuak bidean zaudek eta ez zagok hemen segurantzarik guretzat.

        Banatu egin zuten harrapatutakoa. Bihotz-gogorrek nik neure zatia izan nezala nahi zuen, hogei luis ziren guztira, eta behartu egin ninduten hartzera. Horrelako dirutza neurekin eduki beharrak izua sortzen zidan, baina halere, agudo ibiltzeko esan ondoren, nork bere gauzak bizkar gainera bota, eta handik hanka egin genuen.

        Hurrengo egunean segur ginen Chantillyko oihanean. Afalorduan, azkeneko ekintzan zer probetxu atera zuten zenbatzen aritu ziren gure gizonak, eta guztira, harrapaketa hartatik berrehun luis baino gehiago erdietsi ez zituztenez:

        — Benetan, esan zuen haietako batek, ez dik merezi hiru lagun hiltzea horren sari txikiaren truke.

        — Astiro, ene lagunak, erantzun zuen Duboisek, bidaiari horiengatik inolako gupidarik ez izateko aholkatu badizuet ez duk izan dirutza horregatik, baizik eta gure segurtasunagatik, besterik ez. Krimen horiek legearen erruz gertatu dituk, ez gure erruz. Hiltzaileak eta lapurrak berdin hiltzera zigortzen dituzten bitartean, inoiz ez duk izango lapurretarik hilketarik gabe. Bi lege-hausteak berdin zigortuta zaudek, beraz, zergatik egin behar diogu uko bigarrenari, lehenengoa estaltzeko balio baldin badu? Bestetik, zer dela eta diozue, jarraitu zuen izaki beldurgarriak, berrehun luisek ez dutela hiru hilketa merezi? Gauza oro gure xedeekin duen erlazioaren arabera kalkulatu behar dik beti. Hildako hauetako bakoitzaren bizitza eteteak ez ziguk ezertarako balio. Ziurtasun osoz guk ez genikek sosik ere emango horko horiek bizirik edo hilobian egoteagatik. Hortaz, bi aukera horietako bat zertxobait bederen axola bazaigu, geure alde erabaki behar diagu inolako arrangurarik gabe. Zeren eta garrantzirik ez duen gauza bat denez, zentzudunak eta egoeraren jabe garenok probetxu atera dezakegun aldera egitea lortu behar baitugu, etsaiak gal dezakeen guztia aintzat hartu gabe. Zeren eta ez baitago inolako konformidaderik egokitu zaigunaren eta besteei egokitu zaienaren artean. Bat fisikoki sumatzen diagu, eta bestea moralki baizik ez zaiguk ailegatzen, eta sentsazio moralak engainagarriak gerta zitezkek. Benetakoa den gauza bakarra sentsazio fisikoak dituk. Horrela, hiru hildakoengatik lortu ditugun berrehun luis horiek ezezik, hogeita hamar sos ere aski izango lituzkek, zeren hogeita hamar sos horiek poza emango baitziguketen, gutxi izanda ere, hiru hilketa horiek baino bizikiago hunkituko gintuzkeelako behinik behin, horiek ez baitira deus ere guretzat, eta horien suntsipenak ez baitigu urradurarik txikiena ere sortzen. Gure organoen ahulezia, hausnarketarik eza, jaso dugun hezkuntzaren aurreiritzi madarikatuak, erlijioarekiko edo legeekiko alferrikako beldurrak, horrexek geldiarazten ditik txepelak krimenaren karreran, horrexek eragozten ziek handi izatea. Baina indarrez eta kemenez beterik, eta behar duen bezala, berea besteena baino nahiago duen arima sendo antolatu batez hornitua dagoen gizabanako orok, jakingo dik besteen nahiak beretarren aldera balantzan haztatzen, Jainkoaz eta gizon-emakumeez trufatzen, herioari aurre egiten eta legeak arbuiatzen, eta zeharo konbentziturik bere buruari bakarrik ekarri behar diola onura, sentituko dik gainontzekoen oinazeen ugaritasun handiena ere ezin daitekeela konpara zitalkerien kateaketa beldurgarri horri esker erdietsitako gozamen xumeenarekin, ezin baitezake haiengatik fisikoki deus ere sentitu. Atsegin dik gozamena, bere barrenean zaukak, krimenaren ondorioek ordea ez ditek kezkatzen, urruti ikusten ditik. Neure buruari galdetzen zioat ba ote den gizon zentzudunik, arrotza zaiona atseginarazten duena baino nahiago duenik, eta nork ez ote duen burutuko batere higuinik sortzen ez dion gauza arrotz hori, atseginez erdiragarria zaiona bereganatze aldera.

        — Ene! andere, esan nion Duboisi, bere sofisma ikaragarri horiei ihardesteko baimena eskatuz. Ez al zaizu iruditzen itzuri berria zaizun horretan zure zigorra idatzirik dagoela? Besteengandik ezeren beldurrik ez izateko nahikoa boteretsu den izaki batek bakarrik har ditzake ontzat horrelako printzipioak. Baina guk, andere, etengabe izuturik eta umilduta bizi garenok, bizibide oneko jendeengandik zokoratuta eta lege guztiek kondenatuta gaudenok, onartu egin behar al ditugu sistema horiek, gure buru gainean esekita dagoen ezpata zorrozten baizik ez dihardutenean? Egoera triste honetan ez bageunde ere, gizartearen baitan txertatuta bageunde ere... azken batean, gure jokabide txarrak eta gure zorigaitzak ahaztuz egon behar genukeen lekuan bageunde ere, uste al duzu horrelako pentsamoldeek komenigarriagoak izan litezkeela guretzat? Nola nahi duzu bada, berekoikeriak itsuturik gainontzeko guztien nahien aurka bakarrik borrokatu nahi duena hil ez dadin? Ez al du gizarteak baimenik bere aurka dabilena bere baitan ez onartzeko? Eta horrela isolatzen den pertsona hori borrokatu al daiteke ororen kontra? Zoriontsu izateaz eta lasai bizitzeaz harro egon al liteke baldin eta, gizarte-ituna onartu gabe, bere zorionetik ez badu ezertxo ere ematen gainerakoena ziurtatzeko? Onginahien etengabeko elkartrukeen gainean eraikita dago gizartea, horiexek dira bere euskarriak. Onegintza hauen ordez krimenak baizik eskaintzen ez dituena, une horretatik aurrera beldurra izango diotenez, halabeharrez erasopean gertatuko da baldin eta bera bada indartsuena, edo bestela, ahulena bada, hark iraindutako lehenengoak hilko du. Baina edonola ere, gizakiok geure atsedena segurtatzera eta gogaitu nahi gaituztenak deuseztera bultzatzen gaituen arrazoi sendo horrek suntsitu egingo du. Arrazoi horregatik ia ezinezko gertatzen da gaizkile taldeek irautea, izan ere, besteen asmoen aurka akuiluaz baizik ekiten ez diotenez, denek batu egin behar baitute berehala eztenak kamustera. Gure artean ere, andere, ausartu nintzen esatera, nola espero duzu adostasunari eustea, zerorrek ere nork bere nahiak besterik ez entzuteko aholkatzen diezunean? Une horretatik aurrera izango al duzu deus zentzuzkorik esateko, taldekideen zatiez jabetzearren gainerakoak labankadaz josi nahi dituen gutako horri? Eta ba al da bertutearen gorazarre ederragorik bere beharraren froga baino, are gaizkileez osatutako gizarte batean? ...edo bertuterik gabe gizarte horrek ez lukeela une batez ere zutik iraungo ziurtasun osoz jakitea baino?

        — Aurpegira jaurti dizkiguzun horiek, Teresa, horiek dira sofismak, dio Bihotz-gogorrek, eta ez Duboisek aurrez aipatu dituenak. Ez da bertutea gaizkile taldeei eusten diena, interesa da, geurekoikeria. Ez da egia beraz, zure alegiazko hipotesi horretatik lortu duzun bertutearen gorazarrea. Uste dudan bezala, taldeko indartsuena banaiz ere, nire lagunei beren zatiak kentzeko asmoz labankadaz ez erasotzearen arrazoia ez datza bertutean, ez horixe, baizik eta hartara bakarrik geratuko nintzatekeenez, ez nukeelako izango beren laguntzari esker espero ditudan dirutzak segurta diezazkidakeen bitartekorik. Arrazoi horrexek ditu beren besoak nireen aurrez aurre mantentzen. Eta arrazoi hori, Teresa, zuk dakusazun moduan, geurekoikeria hutsa da, bertutearen itxurarik ez du batere. Gizartearen nahien aurka bakarrik borrokatu nahi duenak, diozu, heriotzaz beste itxaropenik ez du. Ez al da akaso ziurrago hilko, bizitzeko bere txirotasuna eta besteen utzikeria besterik ez badu? Gizartearen nahia deritzogun hori, norbanakoen nahi guztien bilduma baizik ez da, baina soilik horri uko eginez egokitu eta lotu daiteke norbanakoaren interesa interes orokorretara. Baina ezertxo ere ez duenak zeri uko egitea nahi duzu? Hala egiten badu, aitortuko didazu, are okerrago ibiliko da, jasotzen duena baino askozaz ere gehiago ematen duelako, eta horrelakoetan, hitzarmenaren desoreka horrek halakorik gertatzea eragotzi behar du. Egoera horretara ailegaturik, horrelako gizon batek egin dezakeen gauzarik onena ez al da gizarte bidegabe horretatik urruntzea, eta bide batez, gizarte desberdin bateko eskubideak soilik onartzea, berea bezalako egoera batean egonik, eta bere botere txikiak bilduz, dohakabeak gainerakoetatik ezer jaso ez eta zeukan apurra ematera behartu nahi zuen aginte boteretsuenaren aurka borroka egitera bultzatuko duena? Baina hortik, esango duzu, etenik gabeko gerra egoera bat sortuko da. Hala izan bedi. Ez al da bada hori naturaren egoera? Ez al da egoera hori benetan komeni zaigun bakarra? Gizonak oro isolatuta jaio ziren, bekaizti, anker eta basa; den-dena nahi zutela, besteentzat ezer utzi gabe, eta beren nahiak edo beren eskubideak defendatzearren elkarrekin borrokan, amore eman gabe. Legegizona iritsi eta hona zer esan zuen: utziozue borroka egiteari, biok zerbaitetan amore ematen baduzue, bake-giroa nagusituko da berriro. Nik ez dut itunaren jarrera hori gaitzesten, baina uste dut sekula ez zutela hartara meneratu behar bi gizaki mota horiek. Beren ustez indartsuenak zirenek ez zeukaten ezertan amore eman beharrik zoriontsu izateko, eta ahulenak zirenek berriz, zirenak eta ez zirenak utzi beharrean aurkitu ziren, deus ez zitzaielako ziurtatzen. Halatan, gizartea indartsuek eta ahulek bakarrik osatzen bazuten, eta itun horrek batzuk nahiz besteak nahigabetu behar bazituen, ez zitzaion inondik ere komeni gizarteari, eta lehenago zegoen gerra egoera hura, anitzez ere hobea izango zatekeen, bakoitzari bere indarrak eta eginkizunak libreki gauzatzeko aukera ematen baitzion, eta aldiz, gizarte baten itun bidegabeak eragotzi egiten zion hori; batzuei beti gehiegi kendu eta besteei inoiz aski eman ez. Beraz, benetan pertsona zentzuduna, itunaren aurretik bazter guztietara barreiatuta zegoen gerra egoera hura berrezartzeko arriskuaz jabeturik, itun horren kontra atzera egiterik gabe altxatzen dena da, ahal duen guztietan hura hertsatuz, jakinaren gainean ekintza oker horietatik erdiesten duena ahulena izanik gal zezakeena baino handiagoa izango dela. Zeren ituna errespetatuz ere gauza bera izango baitzen. Hura bortxatuz ordea, indartsuena bera bilaka daiteke, eta legeek, berak atzean utzi nahi zuen gizamailara bultzatzen badute berriro, gerta dakiokeen gauzarik okerrena bizitza galtzea da, eta hori, lotsaizunean eta txirotasunean bizitzea baino askozaz ere gaitz txikiagoa da. Horra, beraz, dauzkagun bi aukerak: zoriontsu egiten gaituen krimena, edo bestela, dohakabe izatea eragozten digun urkamendia. Eta galdegingo nuke, ba al dago konparaziorik, Teresa eder hori, eta aurkituko al du zure izpirituak horren aurka ihardun ahal izango duen argudiorik?

        — Ai! Jauna, erantzun nuen nik egin-nahi on batek berekin duen sugarraz, milaka dira, baina bestalde, bizitza honek izan behar al du gizakiaren xede bakarra? Bestela esanda, ez al da igarobide bat bezala, maila bat igotzen den bakoitzean, arrazoizkoa izanez gero, betiereko zorion horretarantz eramaten gaituena, bertutearen sari seguru? Bat nator zurekin (harritzekoa bada ere, arrazoiaren argitzapen guztiekin topo egiten badu ere) baina ez dio axola, une batez onartuko dizut krimenak zoriontsu egin dezakeela hemen behean bide hori hautatzen duen bihozgabea. Uste al duzu Jainkoaren justiziak ez diola gizon doilor honi beste munduan itxarongo horren mendeku hartzeko? Ai! Ez dezazula kontrakorik uste, jauna, ez dezazula uste, gehitu nuen malkotan, zorigabekoaren kontsolamendu bakarra horixe duzu, ez diezaguzula ken. Gizonek bazterrean uzten bagaituzte, nork mendekatuko gaitu bestela, Jainkoak ez bada?

        — Nork? Inork ez, Teresa, inortxok ere ez. Ez da inola ere beharrezkoa dohakabea mendekatua izatea. Horrela uste du hala izan dadin nahi duelako, eta pentsamendu horrek kontsolatu egiten duelako, baina halere berdin-berdin segitzen du faltsu izaten. Eta are gehiago, funtsezkoa gertatzen da zorigabekoak sufritzea, bere umiliazioak, bere oinazeak naturako legeen izenean eginak dira, eta bere existentzia erabilgarria da plan orokorrarentzat, berau zapaltzen duen oparotasunarena bezainbat. Horixe duzu zapaltzailearen edo gaizkilearen arimako aladurak samurtu behar dituen egia. Ez dezala bere barne-gogoa geldiarazi, bere baitan pizten diren ekintza gaiztoetara lerra dadila itsu-itsuan. Naturaren ahotsa da horretara bultzatzen duena. Bere legeen betetzaile bilakatzeko modu bakarra da hori. Bere ezkutuko xedeek gaizkira bideratzen gaituztenean, seinale du gaizkia beharrezkoa dela, hala nahi duela, hori eskatzen duela, eta krimen kopurua betea ez dagoenez, bere arau bakarrak diren oreka-legeentzat nahikoak ez izaki, krimen horiek eskatzen ditu balantza berdintzeko. Ez dadila ikara, hortaz, eta gaizkiarako joera duen arima ere ez dadila gera. Beldurrik gabe burutu dezala hartarako bulkadarik senti dezanean. Hari uko egitean baizik ez du laidoztatuko natura. Baina utz dezagun alde batera morala une batez, teologiaz mintzatu nahi duzu eta. Ikas ezazu, beraz, gazte tolesgabe horrek, babesleku duzun erlijio hori gizakiak Jainkoarekin duen harremana besterik ez denez, gizakiak bere sortzaileari egin behar uste dion gurtza besterik ez denez, deuseztatuta geratzen dela existentzia hori itxurazkoa dela frogatu orduko. Lehendabiziko gizakiek, inguruko gertakariek izuturik, beharrezko ikusi bide zuten izaki goren eta beraientzako ezezagun bat, beren ibilbidea eta eragina gidatuko ziena. Ahuleziak berezkoa du indarrari men egin edo beldurra izatea. Gizakiaren izpirituari, zeina naturaren baitan mugimenduaren legeak bilatu eta aurkitzeko oraindik ere bere haurtzarotik irten ezinean baitzebilen, bere harridura sortzen zuen mekanismo guztiaren giltza horixe izaki, errazagoa iruditu zitzaion naturaren atzean eragingailu bat zegoela sinestea, natura bera eragile zela uste izatea baino, eta jaun erraldoi hau eraiki eta zehaztea naturaren azterketan harridura sortzen zionaren arrazoia bilatzea baino askozaz ere zailagoa izango al zitzaion gehiegi pentsatu gabe, gauza guztien gaineko izaki hau onartu eta gurtzen hasi zen. Aurrerantzean, herri bakoitzak bere ohiturekin, bere ezagutzekin eta bere klimarekin lotutako izakiak gorpuztu zituen. Berehala izan ziren lurrean hainbat erlijio nola herri, agudo aski hainbat Jainko nola familia. Hala eta guztiz ere, idolo hauen guztien atzean, erraz atzeman zitekeen alegiazko mamua, giza-itsutasunaren lehen fruitu. Nork bere erara jantzia, baina beti bera. Esaidazu orain, Teresa, ameskeria desegoki baten eraikuntzari buruz eta berau zerbitzatzeko moduari buruz zenbait memelok zentzugabekeriak esateagatik, hortik atera behar al dugun gizon zentzudunak uko egin behar diola bere bizitzan ziurki eta benetan duen zorionari? Esoporen zakurrak bezala, berak ere hezurra utzi egin behar al du itzalaren truke? Eta benetako gozamenak baztertu ametsezkoen ordez? Ez, Teresa, ez, ez dago Jainkorik, naturak aski du bere buruaz. Ez du egile baten beharrik inola ere. Ustezko egile hori bere indar propioen zatiketa bat besterik ez da, eskolan printzipioen eskaera bat esaten duguna besterik ez da. Jainko batek sorkuntza bat esan nahi du, alegia, noizbait deus ez zegoen une bat izan zela, edo bestela, oro kaosa zen une bat izan zela. Bi egoera hauetako edozein, bata nahiz bestea izan, txarra bazen, zergatik utzi zuen zure Jainko horrek halakorik izan zedila? Aitzitik, ona bazen, zergatik aldatu zuen? Baina orain dena ongi baldin badago, zure Jainko horrek ez dauka zer eginik. Eta alferrik badago, izan al daiteke boteretsu? Eta ez bada boteretsu, izan al daiteke Jainko? Natura bere kasa mugitzen baldin bada, zertarako behar du eragingailurik? Eta eragingailu horrek materiak mugiarazten baldin baditu, nolatan ez da berau materia? Konpreni al dezakezu izpirituak materiaren gain eragina izatea edo materiak izpirituarengandik mugimendua jasotzea, hark mugimendurik ez izan arren? Azter ezazu, une batez eta odol hotzean, ameskeria gaitzesgarri horren sortzaileak zein ezaugarri barregarri eta aurkaesanezko erabiltzera behartuta egon diren hura zertxobait janztearren. Ikus ezazu nola hutsaltzen diren, nola elkar deusezten duten, eta aitortuko duzu batzuen beldurretik eta denon ezjakintasunetik sortutako mamu jainkotu hori sinplekeria zital bat besterik ez dela, ez duela merezi gure partetik horretan gure fedearen une bat ere eman dezagun, ezta gure azterketaren minutu bat ere; zentzugabekeria deitoragarria, izpirituaren gorrotagai, bihotzaren samingarri, inoiz ilunpeetatik irten behar ez zuena, non eta ez den hara sekula betiko itzultzeko.

        Lehen gezur horien emaitza den geroko mundu baten itxaropen edo beldurrak ez zaitzala larritu, Teresa, eta etsi ezazu guri oztopoak jarri nahi horretan. Materia ziztrin eta moldagabe baten zatiki ahulak gara hildakoan, betiko ezabatuak masa orokorraren elementuekin batzen garenean, edozein izanik ere gure ordura arteko jokamoldea, naturaren arragotik igaroko gara une batez, eta beste itxura batez agertuko gara, eta bai bertutea itsu-itsuan goratu zuenak nola gehiegikeria lotsagarrienetara eman zenak ere barkapen bera izango dute, zeren ez baitago ezertxo ere natura irainduko duenik, eta haren altzotik sortu ondoren, beren barne-gogoek bultzaturik jokatu duten gizon guztiek helmuga bera eta xede bera aurkituko baitute bizitzaren ostean.

        Ele gaizto ikaragarri horiei berriz erantzutekotan nintzen, noiz eta zaldiz zetorren gizon baten zarata entzun baikenuen gugandik oso hurbil.

        — Armetara!, oihu egin zuen Bihotz-gogorrek, nahiago zuelarik bere sistemak gauzatu, oinarriak sendotzen ihardun baino.

 

        Hegan irten ziren... eta une baten buruan, bidaiari dohakabe bat ekarri zuten gure kanpamendua zegoen sastraka artera.

        Galdetu ziotenean zerk bultzatu zuen bidaiatzera, zertan zebilen horren goiz horrelako bide apartatuetan, zer edade zuen, zer lanbide, zaldunak erantzun zuen Saint-Florent zuela izena, Lyongo negoziogizonik lehenenetakoa zela, hogeita hamasei urte zituela, Flandesetik zetorrela bere negozioei buruzko afera batzuk zirela medio, eta diru gutxi zeramala aldean, baina paper asko. Gaineratu zuen bere morroiak bezperan utzi zuela, eta egun-argiz izaten zen beroari ihes eginez, gauez zihoala goiz hartan bertan Parisa iristeko asmoz, non mutil berri bat hartu eta bere negozioen zati bat amaituko baitzuen. Eta gainera, bideska bakarti batetik joatea, zaldi gainean loak harturik galdu izanaren ondorio zela. Eta hori guztia esan ondoren, bizirik utz zezatela eskatu zuen, zeukan guztia emango ziela. Bere diru-zorroa miatu zuten: ezin zitekeen deus hoberik harrapa saritzat. Saint-Florentek ia milioi erdia zeukan hiriburuan ageriko ordaingarrietan, zenbait harribitxi eta ehun luis inguru...

        — Adiskidea, esan zion Bihotz-gogorrek, sudur azpian pistola baten ahoa jartzen ziolarik, ulertuko duzu horrelako lapurreta egin ondoren ezin zaitugula bizirik utzi.

        — Ai, jauna!, egin nuen garrasi bihozgabearen oinetara oldartuz, arren eskatzen dizut ez diezadazula eskaini, zuen taldeak harrera egin didan une honetan, zorigabe honen hilketaren ikuskizun beldurgarria. Utz ezazue bizirik, eta ez dizut ukatuko eskatzen didazun lehen mesedea.

        Eta amarru nahikoa bitxi bati helduz, gizon honek nigan jarrita bide zuen arreta sendotzearren:

        — Jaun honek aipatu berria duen izenak, gaineratu nuen berotuta, pentsarazten dit balitekeela bere hurbileko senidea izatea. Ez zaitez harritu, jauna, jarraitu nuen bidaiariarengana zuzenduz, ez zaitez harritu senide bat egoera honetan aurkitzeaz. Dena argituko dizut. Horregatik, berrekin nion gure buruzagiari erregutuz, horregatik eskatzen dizut jauna, barkaiozu dohakabe honi bizia. Zure gogoko izan daitezkeen gauza guztietan nire eskaintzarik erabatekoenaz ordainduko dizut mesede hau.

        — Ondotxo dakizu zein baldintzatan onar dezakedan eskatzen didazun mesede hori Teresa, erantzun zidan Bihotz-gogorrek, badakizu zer eskatuko dizudan.

        — Ongi da, jauna, den-dena egingo dut, esan nuen ozenki dohakabearen eta zintzurra mozteko beti prest zegoen gure buruzagiaren artera brastakoan hurbilduz... Bai, dena egingo dut, jauna, den-dena, salba ezazu.

        — Utzi bizirik, esan zuen Bihotz-gogorrek, baina gure taldeko egin ezazue. Azken baldintza hori nahitaezkoa da, bestela ezingo nukeelako ezertxo ere egin, nire taldekideek kontra egingo lukete eta.

        Negoziogizonak, harri eta zur, ez zuen deus ere ulertzen nik adierazitako lotura hartaz, baina proposamen horiek onartuz gero bere bizia salbu ikusten zuenez, ez zuen uste izan une batez ere zalantzarik egiteko arrazoirik zegoenik. Atseden hartzen utzi zioten, eta gure taldekideek hurrengo eguna argitu arte inguru hura uzteko asmorik ez zutenez:

        — Teresa, esan zidan Bihotz-gogorrek, emandako hitza gogorazten dizut, baina gau honetan nekatuegi nagoenez, lasai gera zaitez Duboisen aldamenean, eguna argitzen duenean deituko dizut, eta zalantzarik egiten baduzu, gizatxar honi bizia ebatsiz mendekatuko dut zure iruzurra.

        — Lo egizu, jauna, lo egizu, erantzun nion, eta sinets ezazu esker onez bete duzun honek ez duela ordaina ematea besterik desio.

        Halere, hori ez zen, ezta gutxiago ere, nire asmoa, baina inoiz uste izan badut zilegi zela zurikeriatan ibiltzea, orduantxe izan zen. Gure azeriok, konfiantzaz beterik erabat, berriro edan eta lo hartu zuten, Duboisen aldamenean askatasun osoz utzi nindutelarik, zeinak, besteak bezain horditurik, bet-betan itxi baitzituen bere begiak era berean.

        Orduan, inguratuta ginduzkaten gupidagabeen lehen loaldiaz azkar-azkar baliatuz:

        — Jauna, esan nion lyondar gazteari, hondamendirik beldurgarrienak bultzatu nau gogoz kontra ohoin hauen artera. Gorroto ditut, eta gorrotu dut halaber, beren taldera ekarri ninduten egun beltz hura. Egiaz, ez dut zure senide izateko ohorerik. Amarru horretaz baliatu naiz zu salbatu eta, ongi baderitzozu, doilor hauen eskuetatik zurekin batera ihes egiteko. Une aproposa da, gehitu nuen, goazen ihesi!. Han dakusat zure diru-zorroa, har dezagun, utz dezagun eskudirua, beren sakeletan baitago, eta gainera, ezingo genuke hura berreskuratu arriskurik gabe. Abia gaitezen, jauna, abia gaitezen. Ikusten duzu zugatik zer egiten ari naizen, zure eskuetan jartzen naiz. Erruki zaitez nire zoriaz. Ez zaitez jende horiek bezain bihozgabea izan. Otoi, errespeta ezazu nire ohorea, zure esku uzten dut, nire altxor bakarra baita, ez diezadazula honda, beraiek ez didate kendu eta.

        Zail litzateke Saint-Florenten esker-nahia azaltzea. Ez zekien zein hitz erabili hura adierazteko. Baina ez genuen hitzegiteko astirik. Ihes egiten saiatu beharra genuen. Abilki bere diru-zorroa eskuratu nuen, berari eman eta sasi arte hura astiro gaindituz, zaldirik hartu gabe, egin zezaketen zaratak jende haiek iratzar zitzakeen beldurrez, oihan hartatik kanpora eraman behar gintuen bideskara iritsi ginen berehalakoan. Zorionez, eguna argitzerako kanpoan ginen, eta ez genuen inor atzetik jarraika. Goizeko hamarrak baino lehen Luzarchesen sartu ginen, eta han, beldurrak oro uxaturik, atseden hartzea besterik ez genuen buruan.

        Badira zenbait une bizitzan, benetan aberats izan gintezkeenak, eta halere ez eduki zeretik bizi. Horixe zen Saint-Florenti gertatzen zitzaiona. Bostehun mila libera zeuzkan bere diru-zorroan eta ezkutu bakar bat ere ez poltsan. Horren oroitzapenak geldiarazi zuen ostatuan sartu aurretik...

        — Lasai zaitez, jauna, esan nion nahasmendu hartan ikusi nuenean, atzean laga ditugun lapur horiek ez naute sosik gabe utzi, hona hemen hogei luis, har itzazu, mesedez eskatzen dizut, erabili eta sobratzen zaizuna emaiezu behartsuei. Nik ezingo nuke, inola ere, hilketen bidez lortutako urrea aldean gorde.

        Saint-Florentek, gizatasunez jokatu bai baina, nire usteen aurka halakotik ezer gutxi zuelarik, ez zuen inondik ere hartu nahi izan eskainitakoa. Zer egiteko asmotan nenbilen galdetu zidan, nire nahia betetzeko premian sentitzen zela ere esan zidan, eta nirekikoak kitatu ahal izatea besterik ez zuela desio:

        — Zuri esker gorde ditut fortuna eta bizitza, Teresa, gaineratu zuen, eskuetan muin eginez. Zer hoberik egin dezaket zuri bata eta bestea eskaintzea baino? Har itzazu zeuretzat, otoi, eta utziezu ezkon-Jainkoei gure adiskidetasunaren lokarri hau estutzen.

        Ez dakit, baina susmoagatik edo gogo-hoztasunagatik, ezin nezakeen sinetsi gizon gazte horren alde egin nuenak haren baitan halako sentimendurik itzar zezakeenik, eta horrela, hitzez esaten ausartu ez nintzen ezezkoa ikusarazi nion neure aurpegieran. Ulertu zuen, ez zen gehiago ahalegindu, eta soilik niregatik zer egin zezakeen galdetzera mugatu zen.

        — Jauna, esan nion, nire jokaerak ez badu zure iritziz nahikoa merezimendurik izan, zurekin Lyonera eraman nazazula besterik ez nizuke eskatuko ordain gisa, eta bertan, nire ahalketasuna galtzeko beldurrik izango ez dudan etxe jator batean enplegarazi nazazula.

        — Ezin asmatuko zenuke gauza hoberik, esan zidan Saint-Florentek, eta ez duzu inor aurkituko ni baino egokiagorik zerbitzu hori eskaintzeko. Baditut hogei senitarteko hiri honetan. Eta orduan, negoziolari gazteak galdegin zidan ea zer arrazoik eraman ninduen nire jaioterria zela esan nion Paris hartatik urruntzera. Halaxe azaldu nion konfiantza eta lañotasun osoz.

        — Ai ene, besterik ez denean!, esan zuen gizon gazteak, Lyonera iritsi aurretik ere izan ninteke zuretzat baliagarri. Ez ezazu ezeren beldurrik izan, Teresa, zure auzia betiko itzaliko baita. Ez zaizkizu atzetik ibiliko, are gutxiago enplegatuko zaitudan etxearen babespean. Badut ahaide bat Bondytik hurbil, landetxe zoragarri batean bizi dena, hemen inguruan. Harentzat pozgarria izango da zu bere ondoan edukitzea, ziur naiz. Bihar eramango zaitut berarengana.

        Nik neure aldetik, esker onez ezin kabiturik, horrenbeste komeni zitzaidan proiektu hura onartu nuen. Eguna Luzarchesen igaro genuen, eta biharamunean, Bondyra iristea zen gure asmoa, handik sei legoara bakarrik baitzegoen.

        — Eguraldi ona dago, esan zidan Saint-Florentek, nitaz fio bazara, Teresa, oinez joango gara nire ahaide horren gaztelura, eta bertan kontatuko diogu geure abentura, modu horretan iritsita zurekiko arreta gehiago izango duela iruditzen zaidalako.

        Munstro honen asmo gaiztoak urrutitik ere usnatu gabe, eta berarekin, utzi berriak nituen bidelagun maltzurrekin baino arrisku gehiago nuela ere jakin gabe, baietz esan nion, inolako beldurrik eta susmo txarrik gabe. Elkarrekin afaldu genuen. Gauerako beste logela bat, berak zuenetik bereizia, hartuko nuela eta, ez zuen inolako ezetzik esan. Bero gehieneko uneak igarotzen utzi ondoren, eta berak ziur esan zuen bezala, nahikoak zirenez lauzpabost ordu ahaidearen etxera ailegatzeko, Luzarches atzean utzi eta Bondyrantz abiatu ginen oinez.

        Arratsaldeko bostak-edo izango ziren basoan sartu ginenean. Ordura arte, Saint-Florentek ez zuen gezurrik esan: beti jatortasunez, beti bere sentimenduen frogak erakusteko desioaz. Nire aitarekin egonda ere, ez dut uste seguruago sentituko nintzatekeenik. Gauaren itzalak hasiak ziren basoan halako laztura ekidinezin bat barreiatzen, arima xumeenetan beldurra errotuz eta bihotz sarraskiz goseetan krimenaren sua piztuz. Bideska batetik gindoazen. Ni nindoan aurretik eta jiratu egin nintzen Saint-Florenti galdetzeko ea bide baztertu haiek al ziren benetan jarraitu beharrekoak, ea ez ote zen ustekabean galdu, eta ea ba al zekien, azkenik, aurki iritsiko ote ginen.

        — Iritsi gara, putatzarra, erantzun zidan arimagabeak, buruan jotako makilakada batez lurrera botatzen ninduelarik, konortea galduaraziz...

        Ai, andere, ez dakit gizon horrek zer gehiago esan edo egin zuen. Baina neure onera itzuli nintzenean, nire egoerak argi ikusarazi zidan zenbateraino izan nintzen hartaz laidotua. Zentzuaz jabetu nintzenerako, gau itxia zen. Zuhaitz baten oinean nintzen, bide guztietatik urrun, zauritua, odolez betea... desohoratua, andere. Dohakabe horrengatik egin nuen guztiaren saria horixe izan zen. Eta zitalkeria hura muturreraino eramanez, arimagabeak, nirekin nahi izan zuen guztia egin ondoren, nire gorputzaz era guztietara baliatu ondoren, baita natura gehien laidoztatzen duen era horretan ere, poltsa ostu zidan... hain bihotz onez eskaini nion diru hori bera. Nire jantziak zarratatu egin zituen, gehienak nire alboan zeuden erabat zarpildurik, larrubizitan nintzen ia, eta kolpeak nituen gorputzeko zenbait lekutan. Juzka ezazu nire egoera: ilunpearen erdian, baliabiderik gabe, ohorerik eta itxaropenik gabe, arrisku guztien menpe. Nire egunak amaitu nahi izan nituen. Arma bat eskumenean izan banu, hura hartu eta ezbeharra besterik ekarri ez zidan bizitza tamalgarri hau laburtu egingo nukeen... «Munstroa alaena! Zer egin nion bada nik, nioen neurekiko, berarengandik horrelako jokaera krudela merezi izateko? Bizia salbatu diot, bere fortuna eskuratu diot, eta berak berriz, gehien maite dudan hori kendu dit! Basapizti odol-gose batek ere ez luke horren ankerki jokatuko! Ene gizona, halakoxea baitzara zure grinei bakarrik entzuten diezunean! Deserturik basatienen barrenean bizi diren tigreak ere ikaratu egingo lituzke zure gehiegikeriak.» Nire oinazearen lehen bulkada haien ondoren, minutu batzuez lur jota egon nintzen. Nire begiek, malkoz beterik, zerurantz egin zuten nahigabe. Nire bihotza, han bizi den Jaunaren oinetara makurtu zen... Sabai garbi eta distiratsu hark... Gaueko isiltasun izugarri hark... Zentzumenak izozten zizkidan beldur hark... Naturaren bake-irudi hark, nire arima galduaren aztoramenaren ondoan,... horrek guztiak beldur ikaragarri batez astindu ninduen, eta berehala piztu zuen nigan otoitz egin beharra. Bet-betan belaunikatu nintzen Jainko ahaltsu horren oinetara, fedegabeek ukatua eta behartsu nahiz nahigabetuen itxaropen dena.

        — Izaki saindu eta gorena, oihu egin nuen malkotan blai, Zu, une lazgarri honetan nire arima zeru-pozez betetzen duzuna, eta zalantzarik gabe nire egunei amaiera ematea eragotzi didazuna. Nire babesle eta nire gidari zaren hori, zure onginahia nahi nuke neuretzat, eta barka diezadazula erregutzen dizut. Begiraiezu nire gabezia eta pairamenei, nire etsipen eta nahiei. Jaun Ahalguztiduna!, badakizu errugabea eta ahula naizela, traditua eta jipoitua izan naizela. Ongia egin nahi izan dut zure irudira, baina zure nahiak zigortu egin nau. Hala izan dadila, ene Jauna! Zinez maite ditut bere ondorio sakratu guztiak, denei diet errespetua eta ez naiz gehiago horiezaz arranguratuko. Baina hemen behean arantza baizik ez badut topatu behar, zu iraintzea al da, ene Jaun guztiz ahaltsua, zeuregana eraman nazazun eskatzea, soseguan zuri otoitz egitera, zu gurtzera, kaltea baizik ekarri ez didaten gizon maltzur horiengandik urrun, beren esku makur eta odoltsuek ez ditzaten ito nire egun ilun hauek malko-jarioka edo oinazeen amildegian.

        Otoitz egitea dohakabearen kontsolamendurik eztiena da. Indartsuago bilakatzen da eginkizun hori gauzatutakoan. Adorez beteta zutitu nintzen, gizon zital hark utzi zizkidan arropa zirtzilak jaso, eta sastrakadi batean ezkutatu nintzen gaua bertan igarotzeko, arriskutik urrun. Eduki uste nuen segurtasunak, nire Jainkoarengana hurbilduz gozatu berria nuen atseginak, erraztu egin zidan zenbait orduz atseden hartzea, eta begiak ireki nituenerako, eguzkia goi-goian zegoen. Esnatzeko unea beldurgarria izan ohi da zorigaiztokoentzat; loaren eztialdian indartutako irudimena azkarrago eta saminago betetzen dute sasi-atsedenaldi horrek ahantzarazi dizkion gaitzek.

        Beraz, esan nuen neure golkorako egoera aztertuz, egia da beraz badirela zenbait gizaki, naturak basapiztien maila berberaraino beheititzen dituenak. Beren gordelekuan ezkutaturik, haiek bezala gizonengandik ihesi, ba al dago alderik orain haiek eta nire artean? Merezi al du horren zorte tamalgarrirako jaiotzea? Eta gogoeta horietan nintzelarik, malkoak oparo isuri ziren nire begietatik. Baratu orduko, soinu bat entzun nuen inguruan. Pixkana-pixkana bi gizon begiztatu nituen. Belarria erne jarri nuen:

        — Hator, lagun maitea, esan zuen haietako batek, ikaragarri ongi egongo gaituk hemen. Gorroto diodan izeba baten presentzia krudel eta zoritxarrekoak ez zidak galaraziko une batez hirekin plazer samur hauek gozatzea.

        Hurbildu egin zitzaizkidan, horren gertu jarri ziren nigandik, non ezin bainezakeen beren esaldietarik eta beren mugimenduetarik bat ere gal, eta ikusi nuen... Jainko maitea!, esan zuen Teresak bere kontakizuna etenez. Ba ote liteke zorteak beti ni horren egoera larrietan ezartzea, non halakorik entzutea bertuteari bezain zail gertatzen baitzaio herabetasunari kontatzea? Natura eta gizarte konbentzimenduak berdin laidoztatzen dituen krimen beldurgarri hori, hitz batez, Jainkoaren eskuaren zigorra hainbestetan jasan duen bidegabekeria hori, Bihotz-gogorrek onetsia, zoritxarreko Teresari proposatua, eta bere nahiaren kontra, arestian lohitu zuen borreroak berarengan gauzatua, itsuskeria doilor hura ikusi nuen neure begien aurrean finezia likits guztiez burutzen, eta halaber, galdukeriarik hausnartuenak eskain ditzakeen pasarterik beldurgarrienak. Gizon horietako batek, hartara prestatuta zegoenak, hogeita lau bat urte izango zituen, eta bere mailaren gorentasuna uste izateko moduan zegoen jantzia; besteak, aldiz, edade bertsukoa zelarik, haren zerbitzarietako bat zirudien. Benetan ikaragarria eta amaierarik gabea izan zen. Eskuak lur-tontor txiki baten gainean bermaturik, ni nengoen sastrakadiaren aurrez aurre, ugazaba gazteak, bere gehiegikeria horretan lagun zuenari, sakrifizioaren aldare lizuna erakusten zion gorririk, eta berau, ikuskizun horren su gorian, idoloa ferekatuz, Bondyko bidelapurren buruzagiak mehatxu gisa erabili zuena baino aizto beldurgarriago eta itzelago batez hura galbideratzeko prest zegoen. Baina ugazaba gazteak, izugabe, aurkezten zitzaion azkonari desafio egiten ziola zirudien. Xaxatu egiten zuen, zirikatu, musukatu, eta hura bereganatuz, bere barnean hartu zuen, hura irenstearekin batera atsegin hartuz. Bestearen laztan dongeez liluratuta, doilorrak burdinaren pean ziharduen, eta bazirudien are bikainagoa ez izatea deitoratzen zuela. Desafio egiten zien haren kolpeei, aurrea hartzen zien, saihestu egiten zituen... Benetako bi senar-emazte maiteminduk ere ez liokete elkarri horrenbesteko grinaz laztanik egingo... Beren ahoak estutu egiten ziren, beren hasperenak elkarrekin nahasi, beren mihiak kiribildu, eta haragikoikeriaz hordi ikusi nituen, gozamen haien erdian beren izugarrikeria makurren asegarria bilatzen. Omenaldia berregin zuten, eta intsentsua berpiztu nahian, hura eskatzen zuenak ez zuen deus ere bazter uzten: musuak, laztanak, hazi-isurketak, gordintasun nabarmeneneko fineziak, oro zen erabilgarri ahitzen ari ziren indarrak itzul zitezen, eta horri guztiari esker, bost aldiz jarraian berrindartzea lortu zuten, bietarik inork beren betekizuna aldatu gabe. Ugazaba gaztea emakume izan zen beti, eta noizbait, aldi berean gizon izatearen aukera ikus bazitekeen ere, hark ez zuen inoiz desio hori gauzatzeko asmorik agertu. Bere baitan sakrifikatzen zenaren antzeko aldarea bisitatzen bazuen, beste idoloaren mesedetan behar zuen izan, eta sekulan ez zen erasorik izan, antza, hura mehatxa zezakeenik.

        Zeinen luzea iruditu zitzaidan bitarte hura! Ez nintzen ausartzen mugitzera, ikusiko ninduten beldurrez. Azkenik, ikuskizun lizun hura burutu zuten gaizkileak, bapo aseta dudarik gabe, zutitu egin ziren etxera eraman behar zituen bidea hartzeko, non eta halako batean, nire ezkutaleku zen sasiartera hurbildu baitzen ugazaba gaztea. Bonetak salatu ninduen... Ikusi egin zuen...

        — Jasmin, esan zion morroiari, ikusi egin gaitiztek... Neskatxa batek ikusi ditik gure ezkutukoak... Hurbildu hadi, atera dezagun ematxar hori hortik, eta jakin dezagun zergatik dagoen hor.

        Ez nien neure babeslekutik ateratzeko aukerarik ere eman. Nerau irten nintzen bat-batean, beren oinetara makurtuz.

        — Ai jaunak!, egin nuen oihu, besoak haiengana zabalduz, erruki zaitezte dohakabe honezaz, imajina dezakezuena baino urrikalgarriagoa baita bere zortea. Zorigaitz gutxi dira nireekin aldera daitezkeenak. Aurkitu nauzuen egoera honek ez zaitzatela eraman nitaz susmo txarrik egitera. Nire lazerien ondorio da, nire hutsegiteena bainoago. Abailduta naukaten ezbeharrak areagotu ez, baizik arindu itzazue, jazartzen nauten gaitzetatik ihes egiteko baliabideak erraztuz.

        Bressaceko Kondeak (hori zen ugazabaren izena), zeinaren eskuetara erori bainintzen, zitalkeriaz eta haragikeriaz lizundua zuen bere arimaren zola, eta ez zeukan gizatasun larregirik bere bihotzean. Tamalez gehiegitan ikusi ohi da haragikeriak gizonei errukia ezabatzen diela. Bere ondorio arruntena berauek gogortzea da, bai bere makurdura gehienek beharrezkoa dutelako arimaren axolagabekeria eta bai grina horrek nerbioei eragiten dien bortxazko astinaldiak gutxitu egiten duelako bere ekintzaren indarra, gizon haragikoia gutxitan baita gizon sentibera. Baina, bere izaera azaltzen saiatzen ari naizen jende mota honengan berezkoa den gogortasun honekin batera, Bressaceko jaunarengan bazen gure sexuarekiko halako aiherkunde errotu bat, bere ezaugarri guztiengatik halako gorroto indartsu bat, non arrunt zaila baitzen bere arima samurtzearren bertan nahi nituen sentimenduak ezartzea.

        — Usapal gaixoa, esan zidan Kondeak gogorki, inozoen bila bazabiltza, egokiago bidera itzazu zeure urratsak. Ez nire laguna eta ez ni ez gara inoiz sakrifikatuko zure sexukoen aldare lizun horretan. Erremusin eskean bazabiltza berriz, egintza onak gogoko dituzten jendeengana joan zaitez, guk ez baitugu sekula horrelakorik egiten... Baina mintza, ezdeus hori, ikusi al duzu zer gertatu den jaun honen eta nire artean?

        — Solasean ikusi zaitut belarrean, erantzun nuen, besterik ez, jauna, zin dagizut.

        — Sinetsi egin nahi dizut, esan zuen Konde gazteak, zure onerako izango baita. Besterik ikusi ahal izan duzula imajinatuko banu, ez zinateke inoiz sasiarte horretatik irtengo... Jasmin, goiz duk oraindik eta badiagu astirik neska honen abenturak entzuteko. Gero ikusiko diagu zer egin.

        Bi gazteak eseri egin ziren, ni ere beraien ondoan eser nendila agindu zidatelarik, eta nik, mundura jaio nintzenetik gertatu zitzaizkidan ezbehar guztiak kontatu nizkien tolesgabeki.

        — Ea, Jasmin, esan zuen Bressaceko Jaunak zutituz, nik amaitu ondoren, izan gaitezen zuzenak behingoz. Themis zuzen-egileak zigortu egin dik izaki hau, ez dezagun utzi Jainkosa honen xedeak horren krudelki zapuztuta gera daitezen. Eragin diezaiogun lege-hausle honi dagokion heriotza-zigorra. Hilketa txiki hau, inola ere krimena izan gabe, moral mailako konponketa bat besterik ez duk izango. Batzuetan, zoritxarrez, berau nahigabetu egiten dugunez, adoretsuki atsegin eman diezaiogun hartarako aukera egokitzen zaigunean...

        Eta bihozgabe haiek, nengoen lekutik altxa ondoren, basorantz eraman ninduten, nire negar eta auhenei barrezka erantzunez.

        — Lotu diezazkiogun gorputzaren lau atalak lau zuhaitzetara, karratu handi bat eginez, esan zuen Bressacek ni biluztuz.

        Gero, beren gorbatak, musuzapiak eta galtzariak batuz, lokarriak egin zituzten, eta haiek erabiliz, lotu egin ninduten berehala, nahi zuten moduan, alegia, imajina daitekeen modurik doilor eta mingarrienean. Ezinezkoa da jasaten ari nintzena azaltzea: gorputz atalak errotik erauziko zizkidatela iruditzen zitzaidan, eta nire urdaila, zintzilik, bere pisuaz lurrerantz eroria, une batetik bestera erdibitu egingo zela uste nuen. Izerdia zetorkidan kopetatik behera, eta jada, oinazearen bortizkeriarako baizik ez nintzen bizi. Nire nerbioak hertsatzeari utzi izan baliote, samindura hilgarri batek astinduko nindukeen. Zital haiek jostagarria zeritzoten nire jarrerari, eta niri beha zeuden, elkarri zorionak emanez.

        — Aski duk, esan zuen azkenik Bressacek, oraingo honetan ez dadila izualdi horretatik haratago joan. Teresa, jarraitu zuen, nire lokarriak askatuz eta janzteko aginduz, zentzuduna izan zaitez eta jarraiguzu atzetik. Leiala bazara nirekin, ez zaizu damutuko. Nire izebak bigarren emakume bat behar du, berarengana eramango zaitut, zuk esandakoari fede emanez. Ni izango naiz zure jokaeraren arduradun, baina nire ontasunetik etekin atera nahi baduzu, nire konfiantzaz amarruz baliatzen bazara, edo nire nahietara makurtzen ez bazara, begiraiezu lau zuhaitz hauei, Teresa, begiraiozu beren artean biltzen duten lur-eremuari, hilobitzat izango baituzu. Gogora ezazu inguru galgarri hau eramango zaitudan gaztelutik legoa batera besterik ez dagoela, eta huts txikiena egindakoan, bertara berriro ekarriko zaitudala.

        Une hartan, ahaztu egin nituen neure zorigaitzak oro, Kondearen oinetara plegatu nintzen, negar-malkotan ongi portatuko nintzela agindu nion. Baina nire oinazearekin bezain soraio agertu zen nire pozarekin.

        — Goazen, esan zuen Bressacek, zure jokabideak esango du nolakoa zaren, berak bakarrik gidatuko du zure zortea.

        Aurrera egin genuen. Jasmin eta bere ugazaba ahapetik ari ziren hizketan. Nik atzetik jarraitzen nien umilki, txintik ere esan gabe. Handik ordubete eskasera, Bressaceko Markesaren gazteluan ginen, eta bertan bilduta zegoen mirabe taldearen handitasunak eta ugaritasunak erakutsi zidaten, etxe horretan bete beharreko lana edozein izanik ere, Harpin emaztearen etxezain izatea baino onuragarriagoa izango zela dudarik gabe. Sukal-aurrean itxaroteko esan zidaten, eta bertan, suspertzeko behar izan nezakeen guztia eskaini zidan Jasminek adeitasunez. Konde gaztea izebarenean sartu zen, jakinaren gainean jarri zuen, eta handik ordu erdira bera etorri zitzaidan, Markesaren aurrera azal nendin.

        Bressaceko anderea berrogeita sei urteko emakumea zen, oso ederra oraindik, eta zintzoa eta sentibera iritzi nion, nahiz bere printzipio eta esaldietan zorroztasun apur bat igar zitekeen. Izen polit hura kenduta beste fortunarik utzi gabe Konde gaztearen osabarekin ezkondua eta bi urte lehenago alargun geratua. Beraz, Bressaceko jaunak espero zitzakeen ondasun guztiak izeba honen esku zeuden. Aitarengandik jaso zuenarekin, doi-doi ase zitzakeen bere plazerrak. Bressaceko andereak kontutan hartzeko pentsio bat gehitzen zion horri, baina ez zen aski: Kondearen maitasun-grinak baino gauza garestiagorik! Bazitekeen besteenak baino prezio txikiagoa izatea, haiek baino askoz ugariagoak ziren, ordea. Berrogeita hamar mila ezkutu zeuzkan etxe horretan errenta gisa, eta Bressaceko jauna bakarrik bizi zen. Inoiz ez zuten armadara bideratzerik izan. Bere haragikoikeriatik aldentzen zuten gauza guztiak horren jasanezinak zitzaizkion, non ezin baitzitekeen uztarpe hartara moldatu. Markesa urtean hiru hilabetez bizitzen zen lurralde honetan. Gainerako denbora Parisen ematen zuen. Eta ilobari berarekin igarotzeko eskatzen zizkion hiru hilabete hauek, nolabait ere sufrikario bilakatzen ziren izeba gorroto zuen gizon honentzat, bere plazerren bilgune zen hiri hartatik urrun igarotako une guztiak alferrikakoak iruditzen baitzitzaizkion.

        Konde gazteak, berari adierazitako gauzak Markesari kontatzeko agindu zidan, eta bukatutakoan:

        — Zure xalotasun eta lañotasunak, esan zidan Bressaceko andereak, zalantzarako biderik gabe ziurtatzen didate kontatu didazuna egia dela. Azaldu didazun gizon horren alaba benetan zu al zaren jakiteaz beste informaziorik ez dut eskatuko zuri buruz. Hala baldin bada, zure aita ezagutu nuen, eta arrazoi bat gehiago izango dut zure ardura neure gain hartzeko. Harpinenean izandakoaz, Kantzelariaren etxera bi bisita eginez konponduko dut, utzi nire kontu, aspaldidanik laguna baitut. Munduan den gizonik prestuena duzu bera, eta aski da zure errugabetasuna frogatzea, zure kontra egindako guztia ezaba dezan. Baina ongi hausnartu ezazu, Teresa, agintzen dizudan hori jokaera ezin xahuago baten trukean baizik ez duzu izango. Ikusiko duzu nola izango diren beti zure probetxurako eskatzen dudan esker onaren emaitzak. Markesaren oinetara belaunikatu nintzen eta nirekin pozik izango zela ziurtatu nion. Adeitasunez zutiarazi, eta berehala, bere zerbitzuko bigarren gelazainaren lanpostuaren jabe egin ninduen.

        Hirugarren egunerako, Bressaceko andereak Parisera eskatu zituen informazioak han ziren. Nik desio nituen bezalakoak izan ziren. Markesak laudatu egin ninduen gezurrik ez esateagatik, eta azkenik, zoritxarrari buruzko ideia guztiak desagertuak ziren nire arimatik, eta haiek utzitako lekua, espero nitzakeen kontsolamendu eztienen itxaropenak bete zuen. Baina Zeruan idatzita zegoen Teresa dohakabe hura ez zela inoiz zoriontsu izango, eta noizean behin, berarentzat lasaitasunezko une batzuk izaten baziren ere, jarraian etorriko ziren laborri-uneak are garratzagoak izan zekizkion baino ez zen.

        Parisa ailegatu orduko, Bressaceko anderea azkar abiatu zen niretzako lan baten bila. Lehen epaileak ni ikusi nahi izan ninduen, eta adi-adi entzun zuen nire zorigaitzen kontakizuna. Du Harpinen gaiztakeriak frogatuta geratu ziren, baina alferrikakoa suertatu zen hura zigortu nahi izatea. Diru-paper faltsuen negozio bati esker, du Harpinek hiruzpalau familia xahututa utzi zituen, berak bi milioi inguru irabazi zuelarik, eta Ingalaterrara aldegina zen ordurako. Jauregiko presondegietako suteari buruz, konbentzituta geratu ziren, nahiz nik gertaera hartatik probetxu atera, ez nuela deusetan parte hartu bederen, eta nire auzia baliorik gabe geratu zen, hala ziurtatu zidaten behinik behin, eta hartan ziharduten legegizonek ez zuten uste izan beste inolako eginbiderik gauzatu beharrik zegoenik. Ez nuen gehiago ezer jakiterik izan, eta kontent geratu nintzen esan zidatenarekin. Luze gabe ikusiko duzu zeinen oker nenbilen.

        Aise imajina daiteke horrelako jokaerek Bressaceko anderearekiko atxikimendua itzarri zutela nigan. Nirekiko era guztietako onginahiak ez izanda ere, nola ez ninduten bada halako jokamoldeek horren babesle zoragarriarekin betiko lotuko? Tokitan zeuden, ordea, konde gaztearen asmoak bere izebarekin ni horren estuki lotuta geratzea nahi izatetik... Baina garaia da munstro hau nolakoa zen azal diezazudan.

        Bressaceko jaunak, gaztetasunaren xarma eta begitarterik zoragarriena zeukan. Bere gorpuzkerak edo bere aurpegierak akatsen bat baldin bazuen, emakumeek berezkoa duten nagikeria edo bigunkeria horretara gehitxo eman izanaren ondorio baizik ez zen. Bazirudien naturak, sexu horren ezaugarriak eman zizkionean, haren nahikundeak ere eragin zizkiola... Baina nolako arima ezkutatzen zen lilura eme-antzeko haien pean! Arima doilorren ezaugarri diren galdukeria guztiak aurki zitezkeen bertan. Inoiz ez dira horren muturreraino eramanak izan gaizkia, neurrigabekeria eta eginbehar guztiekiko mesprezua, eta batez ere, naturak gure gozamenerako eman dizkigun haiekikoa. Bere akats guztien artetik, Bressaceko jaunak izeba gorrotatzearena zuen nabarmenena. Markesak, eginahalak egiten zituen bere iloba bertutearen bideetatik lerrarazteko. Agian zorrotzegi ere jokatzen zuen. Eta zorroztasun horren ondorioek halako eran sutzen zuten Kondea, non geroz eta suharkiago lotzen baitzitzaien bere nahikundeei, eta Markesa gaixoak, bere jazarpenen emaitza gisa, bera are gehiago gorrotatzeaz beste atarramendurik ez zuen ateratzen.

        — Ez uste, esaten zidan oso maiz Kondeak, nire izebak bere kabuz diharduenik zurekiko guztietan, Teresa. Jakin ezazu une oro haren atzetik ibiliko ez banintz, nekez akordatuko litzatekeela zuri hitzemandako gauza guztiez. Bereak bezala ikusarazten dizkizun egintza guztiak, nire lanaren fruitu besterik ez dira. Halaxe da, bai, Teresa, niri bakarrik zor didazu zeure esker ona, eta zugandik espero dudana, huskeria irudituko zaizu, bai baitakizu, ondotxo jakin ere, ederra izanagatik, ez ditudala zure mesedeak nahi. Ez, Teresa, zugandik espero ditudan zerbitzuak bestelakoak dira erabat, eta zure lasaitasunaren alde egin dudanaz osoki jabetzen zarenean, zure ariman aurkitu nahi nuke eskubidez itxaron dezakedan hura.

        Mintzaldi hauek hain ilunak iruditzen zitzaizkidan, non ez bainekien haiei nola erantzun, baina halere, badaezpada erantzun egiten nien, eta agian errazegi ere bai. Aitortu egin behar al dizut? Zoritxarrez, bai. Nire hutsegiteak mozorrotzea zure konfiantzaz trufatzea litzateke, eta nire zorigaitzek eragin dizuten arretari oker erantzutea. Jakin ezazu beraz, Andere, neure buruari gaitzetsi diezaiokedan nahitazko hutsegite bakarra... Nolatan diot hutsegitea? Erokeria, zentzugabekeria... inoiz izan ez den bezalakoa. Baina gutxienez, ez da krimena, akats bat besterik ez da, neuri beste inori kalterik ekarri ez diona. Badirudi Zeruaren esku zuzen-egileak hartaz baliatu nahi izan zuela zertxobait geroago nire oinen azpian ireki zen amildegiaren hondora ni eraisteko. Bressaceko Kondearen jokabideari desegokia iritzi banion ere bere ezaguera izan nuen lehendabiziko egunean, alabaina, ezina izan zitzaidan harenganako erakarpenik sentitu gabe ikustea, ezerk ezin garaitu zezakeen samurtasunezko bulkada batek hartaratua. Nahiz gogoeta ugari egin haren ankerkeriaz, emakumeengandik baztertze horretaz, bere nahikundeen galdukeriaz, urruntzen gintuzten bereizkuntza moralez, ez zegoen deus ere munduan grina zirraragarri hura bare zezakeenik, eta Kondeak bizia ematea eskatu balit, mila aldiz emango nukeen haren alde. Berak ordea, ez zeukan susmatzerik ere zeintzuk ziren nire sentimenduak... Eskergaiztoko hark ez zeukan jakiterik, ezta urrutitik ere, egun oroz isurtzen nituen malkoen arrazoia zein izan zitekeen. Baina haatik, ezinezkoa zitzaion atsegin eman ziezaioketen gauza guztietan aurrea hartzeko nuen irrikaz ez ohartzea, ezinezkoa zen nire arretarik ikusi ere ez egitea; itsuturik erabat, ezbairik gabe, bere hobenei zerbitzu egiteraino iristen nintzen, neure eratsutasunak uzten zidan eta izebari ezkuta niezaiokeen neurrian, jakina. Jokaera honi esker, nolabait ere, bere konfiantza irabazi nuen, eta beragandik ailegatzen zitzaidan guztia horren zoragarria iruditzen zitzaidan, halako moduz itsutu nintzen haren bihotzak eskaintzen zidan apurrarekin, non batzuetan, neure ahuldadeak engainaturik, uste izan bainuen ez nintzaiola erabat axolagabea. Baina haren narraskerien gehiegikeriek berehalakoan irekitzen zizkidaten begiak; halakoak ziren, bere osasuna ere irabiatu egiten zitzaion. Zenbaitetan bere jokaera haien eragozpenak azaltzeko atrebentzia hartzen nuen, higuinezko keinurik gabe entzuten zidan berak, eta gero esaten zidan, burutu ohi zuen makurkeria mota hura ezin zitekeela zuzendu.

        — Ah, Teresa!, oihu egin zuen egun batez gogoak piztuta, ezagutuko bazenitu fantasia horren atseginak, konprenitu ahal bazenu soilik emakume izatearen amets gozoak sentiarazten diguna! Hau bai izpirituaren okerkeria sinestezina; sexu hori gorrotatu eta horretan haragitu nahi! Ene! Zein gozagarria den hori erdiestea, Teresa, zein asegarria den desio zaituzten guztien mari-urdanga izatea, eta puntu horren inguruan, egun berean eta hurrenez hurren, zamaketari baten, markes baten, morroi baten eta lekaide baten maitalea izatearen eromen eta galdukeria azken muturreraino eramatea, ondoz ondo maitatua, laztandua, jelostua, mehatxatua, garaitua izatea, bai garaile bezala beren besoetan nola biktima bezala ere beren oinetan, laztanen bidez haiek bigunduz, gehiegikerien bidez susperraraziz... Oi! Ez, ez, Teresa, zuk ez duzu ulertzen plazer horrek zer dakarkion nirea bezalako buru antolatu bati... Baina morala alde batera utziz, gozamen jainkotiar horren sentipen fisikoak nolakoak diren imajinatuko bazenu... Ezinezkoa da horri eustea, hain da kilikagarri bizia, hain dira kitzikagarriak zimiko lizun horiek... zentzua ere galtzen da... burua ere galtzen da. Milaka musuk ere, zein baino zein eztiagoak, ez lukete nahikoa sugarrez asaldatuko agente horrek amilarazten gaitueneko hordialdia. Bere besoetan korapilaturik, ahoak bata bestearekin estekaturik, gure izate guztiak berearekin bat egin lezan nahiko genuke. Harekin batera izaki bakarra osatu. Kexatzera ausartzen bagara, guganako arreta galdu dutelako besterik ez da. Nahiko genuke Herkulesek baino indartsuago zabaldu gintzala, gure barnean sar ledila; hazi eder horrek, gure erraien barrenera jaurtirik eta suak harturik, bere berotasun eta indarraren eraginez, gurea ere bere eskuetan lehertzea eragin lezala... Ez uste, Teresa, gainerako gizonen antzera eginak gaudenik. Gure osakera arrunt desberdina da, eta Zeruak, gu sortzean, zeuenean Venusen tenplua janzten duen mintz kilikabera berberaz apaindu zituen Zeladonek sakrifizioa burutzeko darabiltzan aldareak: zu ernalketaren santutegian zaren bezain emakume gara gu ere leku horretan. Ez dago zuen plazerren artean bakar bat ere ezezaguna zaigunik, ez dago bat bera gozatzen ez dakigunik, baina guk badauzkagu, gainera, geureak, eta elkarketa zoragarri honek bihurtzen gaitu pailardiza kontuetan munduko gizonik sentikorrenak, hura sentitzeko hornituenak. Elkarketa miresgarri honek ezinezko egiten du gure nahikundeak onbideratzea, horrek bihurtuko gintuzke atseginzale eta aseezin, gu zigortzeko asmo ergel hori gauzatuko ez balitz... eta horrexek eramaten gaitu kateatuta gauzkan jainko liluragarri hori heriotzaraino gorestera.

        Horrela mintzo zen Kondea, bere makurkeriak aldarrikatuz. Ni saiatzen nintzen den-dena zor zion Izakiaz eta halako bidegabekeriek izeba errespetagarriari eragiten zizkioten atsekabeez mintzatzen, baina ez nuen harengan erdeinua eta destaina besterik sumatu, eta batik bat, zioen bezala, berari legozkiokeen aberastasunak horren denbora luzean beste esku haietan ikusteak sorrarazten zion ezinegona; emakume zintzo harenganako gorrotorik biziena, naturaren sentimendu guztien aurkako iraultzarik nabarmenena besterik ez nekusan. Egia izango ote da beraz, nork bere nahikundeetan lege honen funts sakratua horren erdiz-erdi haustera ailegatutakoan, lehen krimen honen halabeharrezko ondorioa jarraian gainerako guztiak betetzeko grina beldurgarria dela?

        Batzuetan erlijioaren bitartekoez baliatzen nintzen. Ia beti hark kontsolaturik, bere onberatasunak txertatzen saiatzen nintzen gizatxar honen ariman, ia erabat ziur bainintzen lokarri horiek geldiarazi egingo zutela, haren liluramenduez konbentzitzea erdietsiz gero. Baina Kondeak ez zidan luzaz arma haiek erabiltzen utzi. Gure hainbat misterio santuren etsai ezaguna, gure dogmen xahutasunaren maiseatzaile amorratua, Izaki goren baten existentziaren aurkari erabatekoa, Bressaceko Jaunak, nik bera konberti nezan utzi beharrean, ni galbideratzea bilatzen zuen areago.

        — Erlijio guztiek printzipio faltsu batetik abiatzen dira, Teresa, esaten zidan. Denek beharrezkotzat jotzen dute Izaki sortzaile baten gurtzapena, baina halako sortzailerik inoiz ez da izan. Oroit itzazu horren inguruan, Teresa, aipatu didazun Bihotz-gogor delako horrek emandako zentzuzko arrazoiak, zeinak zure izpiritua landu baitzuen, nik egiten dudan bezala. Ezer ez dago gizon horren printzipioak baino gauza zuzenagorik, eta nahiz ergelkeriaz gaizpidean hondoratu duten, horrek ez dio zentzua ongi erabiltzeko eskubidea galarazi.

        Baldin naturaren emaitza guztiak berau arautzen duten legeen ondorio baizik ez badira, eta bere etengabeko akzio eta erreakzioek beharrezko mugimendua badakarkiote bere izateari, non da ergelek arrazoi gabe egiletzat duten jaun subiranoa? Horixe da zure irakasle jakintsu horrek zioena, neska maitea. Hortik abiatuta, zer da erlijioa, indartsuenaren aginte-nahiak ahulena gatibu edukitzeko darabilen motelgarria baizik? Xede hori gauzatutakoan, bere menpe eduki nahi zuen horri ausartu zitzaion esatera Jainko batek lantzen zituela krudelkeriaren burdina hertsagarriak. Eta honek, bere gabeziak gogorturik, itsu-itsuan sinetsi zuen besteak nahi zuen guztia. Amarru hauetatik sortutako erlijioek merezi al dezakete errespeturik? Ez al dago bakar bat ere, Teresa, iruzurraren eta zorakeriaren aldarria ez daramanik? Zer ikusten dut nik denetan? Arrazoia dardararazten duten misterioak, natura laidoztatzen duten dogmak, eta iseka eta nazka baizik eragiten ez duten ospakizun zantarrak. Baina, horien guztien artean, gure mesprezua eta gorrotoa bestek baino gehiago merezi duenik baldin bada, ez al da gu biok jaio garen Kristautasunaren lege basa hori? Ba al da gorrotagarriagorik... bihotza eta arima, biak berdin erdiratzen dituenik?

        Nola sinets ditzakete gizon zentzudunek gurtzapen beldurgarri horren kreatzaile maltzurraren hitz ilunak, balizko mirariak? Izan al da inoiz jendea sumintzeko iruzurti aproposagorik? Nola liteke judu legenardun bat, unibertsoaren zokorik ziztrinenean emagaldu baten eta soldadu baten artetik jaioa, mundua sortu omen duen haren organo bihurtu nahi izatea? Halako asmo handinahiekin, aitortuko duzu Teresa, behar lituzkeela titulu batzuk bederen eduki. Zeintzuk dira enbaxadore lotsagarri honenak? Zer egingo du bere eginkizun hori frogatzeko? Lurrak aurpegia aldatuko al du? Berau atsekabetzen duten izurriteak ezabatu egingo al dira? Gau eta egun argituko al du eguzkiak? Ez al dute gehiago galdukeriek zikinduko? Ongiaren erresuma denean nagusi ikusiko al dugu?... Inondik ere ez; Jainkoaren mezularia jukutria, itzulika eta hitz-jokoen bidez aurkeztu zaio unibertsoari. Zeruaren ministroak eskulangileen, artisauen eta bizitza lasaiegiko nesken gizarte errespetagarrian azaldu du bere handitasuna. Mozkorkerian batzuekin, oheratuz besteekin, Jainkoaren lagun horrek, bera ere Jainko izaki, bere legeetara makurrarazi nahi izan du bekatari porrokatua. Amarruen bidez bere irriskeria eta haragikoikeria ase dezakeen hura bakarrik asmatuz frogatu du doilorrak eginkizuna. Edozein dela ere, fortuna egin du, zenbait mezalagun inozo batu egin baitzaizkio zitalari. Sekta bat sortu da. Maltzur honen dogmak zenbait judu limurtzea lortu du. Erromatar nagusitasunaren menpeko zirelarik, gogo beroz besarkatu zuten erlijio hori, erlijioaren uztarriaz beste mugarik gabe beren burdinetatik askatzen zituelako. Beren zioa igarri egin da, beren moldakaiztasuna agerian geratu da. Bazter-nahasleak atxilotu egin dituzte. Buruzagiak bizia galdu du, baina haren heriotza eztiegia da ezbairik gabe horrelako krimenetarako, eta hausnarketa akats barkaezin bat dela medio, arlote haren jarraitzaileei sakabanatzen utzi diete, harekin batera lepoa moztu besterik ez zutenean. Itsutasuna izpirituen jabe egin da, emakumeak oihuka ari dira, eroak asaldatuta dabiltza, memeloek sinetsi egiten dute, eta izakirik mesprezagarriena, gizatxarrik traketsena, inoiz izan den gezurtirik handiena, Jainko da bilakatu, Jainko-seme, bere aitaren irudira. Bere amets guztiak gauzaturik, berak esandako guztiak dogma bihurturik, eta bere trakeskeria guztiak mirari. Alegiazko bere aitaren altzoa ireki egiten da hari abegi egiteko, eta Sortzaile hau, lehen bakuna, orain hirukoitz bihurtu da, bere handitasunaren duin den semeari atsegin emateko. Baina horrekin aski izango al du Jainko santuak? Ez, dudarik gabe, bere zeruko boterea askozaz mesede handiagoetarako ere eskainiko baitu. Apaiz baten borondatez, alegia, gezur eta krimenez jositako iruzurti baten borondatez, ikusten dugun ororen Jainko kreatzaile handi hori halako neurriraino beheitituko da, non goizero hamar edo hamabi milioi aldiz jaitsiko baita lurrera ore zati baten itxurapean, elizkoiek irentsitakoan hondakinik higuingarrienera bihurtuko delarik beren erraien zuloan, eta hori guztia, dongekeria ikaragarri hori kabaret gau batean asmatu zuen seme gorrotagarri eta milikaren gozamenerako. Hala esan zuen, beraz hala behar du. Honela esan zuen: «ikusten duzuen ogi hau nire haragi izango da; eta horrela hartuko duzue. Ni naiz Jauna, hortaz, Jauna hartuko duzue; hortaz, zeru-lurren Kreatzailea, giza-gorputzak jario dezakeen materiarik higuingarriena bilakatuko da, nik hala esan dudalako, eta gizonak Jauna jango du, Jauna ona eta ahalguztiduna delako». Eta gainera, horrelako ergelkeriak entzun behar. Beren zabalkundea errealitate horri egozten diote, beren handitasunari, beren gorentasunari, bide horretan jarri zituenaren botereari, arrazoi sinpleenek beren existentzia bikoizten duten bitartean, hutsegiteez lortutako omen horri esker batetik iruzurgileak eta bestetik tentelak besterik batzen ez dituen bitartean. Azkenik, erregetzara iristen da erlijio zital hau, eta enperadore ahul, anker, ezjakin eta burubero batek lohitzen ditu lurreko bazter guztiak, errege kutsu bat emanez. Ene Teresa, zenbateko pisua eduki behar dute arrazoi hauek izpiritu hausnarkor eta aztertzaile batengan? Beldurrezko alegia pilo honen barnean ikusi al dezake jakitunak beste deus, zenbait gizonen azpikeriaren emaitza eta gehienen sinesmen faltsua ez bada? Jaunak nahi izan balu guk erlijioren bat edukitzea, eta benetan ahaltsua izan balitz, edo hobeto esan, Jainkorik izan balitz, horren era traketsean jakinaraziko al zizkigukeen bere aginduak? Gaizkile mesprezagarri baten bidez erakutsiko al zigukeen nola zerbitzatu beharko genukeen? Zuk diozun Jainko hori gorena balitz, ahaltsua balitz, zuzena balitz, ona balitz, uste al duzu hitz ilun eta gezurren bidez erakutsi nahiko zidakeela bera zerbitzatzen eta ezagutzen? Astroen eta gizonaren bihotzaren eragingailu subirano horrek, ezin hezi al gaitzake lehenengoez baliatuz, edo gu konbentzi bigarrenean txertatuz? Ezartzen ahal du egunen batean eguzkiaren erdian, suzko arrastoen bidez, bere gogokoa izan daitekeen eta eskaini nahiko ligukeen lege bat. Unibertsoaren mutur batetik besteraino, gizaki guztiek hura irakurriz, denek batera ikusiz, errudunak izango dira hari jarraitzen ez diotenak. Baina, soilik Asiako bazter ezezagun batean bere nahiak adieraztea, sektaritzat herririk ustelena eta ameslariena hautatzea, bere ordezkaritzat artisaurik doilorrena, zentzugabekoena, zitalena aukeratzea, ikasbidea ezin ulertzeko neurriraino nahaspilatzea, ezagupenak gizabanako kopuru txiki batera mugatzea, gainerakoak herraturik uztea, eta horrela geratzeagatik zigortzea... Ez, Teresa, ez, ez, izugarrikeria hauek guztiak ez dira gu gidatzeko eginak: nahiago nukeen mila aldiz lehenago hil hori sinetsi baino. Ateismoak martiriak nahi ditzanean, izendatzen ahal ditu, gertu daukat-eta odola. Gaitzetsi ditzagun lazgarrikeria horiek Teresa, galdukeriarik frogatuenak izan daitezela ederki aski zor zaien mesprezuaren oinarri... Begiak ireki nituen orduko, arbuiagarri gertatu zitzaizkidan amesgaizto zantar hauek. Ordudanik, haiek hankapean zapaltzea izan dut lege, haietara gehiago ez itzultzeko zina egin nuen. Zuk ere berdin egizu, zoriontsu izan nahi baduzu. Nik bezala, gurtzapen izugarri honen xede gorrotagarria gaitzetsi eta arbuia ezazu, baita ameskeriek sortu duten eta, horiek bezala, jakintza bereganatu nahi duen orok mesprezatzekoa den gurtzapen hori bera ere.

        — Ai, Jauna, erantzun nuen nik negarrez, dohakabe honi bere itxaropenik eztiena kenduko zenioke, baldin eta bere bihotzaren kontsolamendutzat duen erlijio hau zimelduko bazenu. Jaso dudan hezkuntzara irmoki lotuta egonik, nagoen bezala, eta jasandako kolpe guztiak lizunkeriaren eta galdukeriaren ondorio baizik ez direla konbentziturik, sakrifika al nezake nire izpirituaren ideiarik maitatuena, nire bihotzaren asegarririk eztiena, beldurra sorrarazten didaten birao eta sofisma horien ordainetan?

        Beste milaka arrazonamendu gehitu nizkion horri, Kondeari barrea besterik eragin ez ziotenak, eta zeuzkan printzipio maltzurrek, are hitz-jario kementsuago batez jaulkiak eta zorionez nik sekula egin ez nituen irakurketetan oinarrituta zeudenak, egunero nireen aurka ziharduten arren, ez zuten haietan artesirik irekitzen. Bressaceko andereak, bertutez eta ontasunez beterik, ondotxo zekien ilobak garaiko paradoxa guztiekin gauzatzen zituela bere desbideraketak. Sarritan, nirekin batera egiten zuen erosta, eta gainerako neskameak baino zentzudunagoa nintzela ikusten zuenez, laket zitzaion bere nahigabeak niri aitortzea.

        Haatik, ilobak izebarenganako zuen jokabide gaiztoak ez zuen mugarik. Kondeak gehiago ez ezkutatzera deliberatu zuen. Halatan, bere plazerren zerbitzura zegoen gizatxarreria arriskutsu harekin izeba inguratu ezezik, halako neurriraino eraman zuen bere ausardia non nire aurrean esan baitzion bere nahikundeen aurka agertzen bazen liluramendu haiez konbentzituko zuela, bere begien aurrean halakoren bat burutuz.

        Adiaka nintzen, jokaera horrek beldurtu egiten baininduen. Arazo pertsonalak ezabatzen saiatzen nintzen, nire arima sutzen zuen zorigaitzeko samindura hura bigundu nahirik, baina ba al du sendabiderik maitasun minak? Haren kontra asmatzen nituen gauza guztiek, sugarra bizkortu besterik ez zuten egiten, eta Konde zitala ez zitzaidan inoiz iruditu horren maitagarri, bera gorrotatzeko elementu guztiak nire aurrean bildu zituenean bezala.

        Baziren lau urte etxe hartan nintzela, beti atsekabe berberek jazarria, beti eztitasun berberek samurtua, non eta halako batean, gizon higuingarri honek, nitaz segur zela uste izanik, bere egitasmo ilunak jakinarazteko ausardia izan zuen. Landan ginen orduan. Bakarrik nintzen Kondesaren aldamenean, bere lehen gelariak Parisen geratzea lortu baitzuen uda parterako, bere senarraren afera batzuk zirela eta. Arrats batez, ni erretiratu eta geroxeago, gelako balkoi batean arnasa hartzen ari nintzelarik, eta bero saparengatik ezin ohera nintekeelarik, bapatean Kondeak atea jo eta nirekin mintzatzen uzteko erregutu zidan. Ene! Nire gaitzen egile krudel honek eskaintzen zizkidan une guztiak ederregiak iruditzen zitzaizkidan bakar bati ere uko egin niezaion. Barrura sartu, atea kontu handiz itxi, eta nire alboan besaulki batean eseri zen:

        — Entzuidazu, Teresa, esan zidan nahikoa asaldaturik... garrantzi handieneko gauza batzuk dauzkat zuri esateko; zin egidazu ez dizkiozula inoiz inori esango.

        — Ai, jauna, ihardetsi nuen. Zure konfiantzaz horren baldarki baliatzeko gauza naizela uste al duzu?

        — Ezin duzu imajinatu ere egin zertara menturatzen zaren, nire konfiantza eskaintzera herrarazten banauzu!

        — Izan nezakeen nahigaberik izugarriena litzateke zure konfiantza galtzea, ez dut mehatxu handiagorik behar...

        — Ongi da, Teresa, hiltzera kondenatu dut izeba... eta zure eskuaz baliatu beharra daukat.

        — Nire eskuaz!, egin nuen garrasi ikaraz atzera eginez... Ai, jauna! Nola liteke halako proiekturik bururatzea?... Ez, ez; balia zaitez nire bizitzaz, hala behar izanez gero, baina ez pentsa proposatu didazun izugarrikeria hori nigandik inoiz lortuko duzunik.

        — Entzun Teresa, esan zidan Kondeak lasaiaraziz. Susmoa hartua nuen higuingarri iritziko zeniola, baina adimentsua zarenez, espero dut horiek gaindiaraziko dizkizudala... krimen hori, izugarria irudituagatik ere, sakonean gauza zeharo sinple bat besterik ez dela frogatuko dizut eta.

        Bi ekintza makur ditugu, Teresa, gogoetara emanegiak ez diren zure begi horien aurrean. Gure irudiko izaki baten suntsipena, eta suntsipen hori areagotzen duen samina, izaki hori hurbilekoa dugunean. Gure irudiko bat suntsitzearen krimen horri dagokionez, ziur izan zaitez, neska maitea, amets hutsezkoa besterik ez dela. Suntsitzeko ahalmena ez da gizonari emandako gauza bat, gehienez ere formak aldatzeko ahalmena izango du, baina ez horiek desegiteko. Forma guztiak berdinak dira naturaren begietara, ezer ez da galtzen aldaerak gauzatzen diren arragoa itzelean. Bertara erortzen diren materia zati guztiak beste itxura batez jalgitzen dira etengabe, eta horri buruz dugun jokaera edonolakoa izanik ere, ez du hura laidoztatuko inola ere, ezingo luke iraindu. Gure suntsitzeek biziagotu egiten dute bere boterea, mantendu egiten dute bere energia, baina ez dago ezer hura urrituko duenik, aurka egingo dionik... Zer axola zaio bere esku beti-sortzaile horri, egun hankabiko izakia osatzen duen haragizko masa hori bihar mila zomorro desberdinen itxurapean birsortzen bada? Ausartuko al ginateke esatera bi hankatako animalia horren osakuntza xixaretxo bat sortzean baino gehiago kosta zaiola, eta hortaz, arreta gehiago eskaini behar diola? Baldin eta atxikimendu maila, edo hobeto esan, axolakabetasun maila bera bada, zer axola zaio gizon baten ezpatak beste gizon bat euli edo belar-izpi bihurtzen badu? Gure espeziearen gorentasunaz konbentzitzen nautenean, naturarentzat hain garrantzizkoa dela erakusten didatenean, non horrelako itxuraldaketen aurrean bere legeak derrigorrez aztoratzen diren, orduan sinetsi ahalko dut hilketa bat krimena dela. Baina azterketarik hausnartuenak erakusten badit mundu honetan bizi den orok, naturaren obrarik desegokiena izanda ere, balio berbera duela haren begietan, ezin onar dezaket izaki horietako bat bestelako mila bilakarazteak ezertan aztora ditzakeenik haren xedeak. Nire baitarako diot: gizon guztiak, animalia guztiak, landare guztiak hazi, elikatu, desegin eta birsortu egiten dira bitarteko berak erabiliz, eta sekula ez dute heriotza errealik ezagutzen, baizik eraldatzen dituen aldaketa sinple bat. Denak, nioen, forma batez ageri dira gaurko egunean, eta urte batzuk geroago, beste itxura batez, aldarazi nahi dituen izakiaren arabera, milaka eta milaka aldiz alda daitezke egun baten buruan, naturaren lege bakar bat ere horregatik kaltetuta geratu gabe, baina zer diot?, indar eraldatzaile horrek ongia baizik egin ez duenean, zeren eta naturarentzako beharrezko osagaiak dituzten izaki batzuk deskonposatzerakoan, okerrez krimentzat daukagun ekintza honen bidez, energia sortzaile hori itzultzen baitzaio, hain zuzen ere, bere axolagabetasun ergelarengatik inolako aztoramendurik gauzatzeko ausardiarik ez duen horrek galarazten dion energia hori bera. Ai, Teresa, gizonaren harrotasunak ez bestek bihurtu du krimen hilketa. Izaki ezdeus horrek munduko izakirik gorena dela imajinatzen du, bere burua funtsezkoenatzat dauka, eta aurreiritzi faltsu horretatik abiatzen da berau suntsitzen duen ekintza oro txarkeria bat izango dela ziur egoteko. Baina bere harrotasunak, bere zoramenak, ez ditu ezertan aldatzen naturaren legeak; ez dago izakirik bere bihotzaren zolan sentitu ez duenik gogaikarri zaiona edo bere heriotzak onurarik ekar diezaiokeena deseginda ikusteko irrika bizia. Eta irrika hori edukitzearen eta gauzatzearen artean halako alderik dagoela uste al duzu, Teresa? Inpresio horiek naturatik jasoak baditugu, sinestekoa al da hura amorrarazi dezaketenik? Endekatuko duen zerbait iradokiko al liguke? Zaude lasai, laztana, bere zerbitzutan ez den deusetan ez baikara hasiko. Gugan ezartzen dituen zaletasun guztiak bere legeen adierazpide dira; gizonaren grinak bere xedeak erdiesteko darabiltzan bitartekoak besterik ez dira. Gizabanakoen premiarik duenean, maitasuna pizten du gugan, eta horrela, sortuz goaz. Suntsipenak beharrezkoak zaizkionean, gure bihotzetan mendekua ezartzen du, bekaizgoa, likiskeria, handinahia, eta horrela gertatzen dira hilketak. Baina beti bere buruarentzako lanean aritu da, eta gu, ezertxo ere susmatu gabe, bere apetaldien mandatari sinesberak bihurtu gara.

        Ez, Teresa, ez, naturak ez du gure esku uzten bere ekonomiarako kaltegarri liratekeen krimenak egiteko ahalmena. Benetan, ahulenak irain al lezake indartsuena? Zer gara gu harekiko? Litekeena al da gu sortzean, kalte egin liezaiokeen zerbait gugan txertatu izana? Bat etor al daitezke uste ergel hau eta bere asmoak lortzean igartzen diogun gailentasun eta ziurtasun hori? Ai, hilketa ez balitz bere asmoak ongien betetzeko darabiltzan giza-ekintzetako bat, onartuko al luke halakorik egitea? Bere kaltetan al da hori eredutzat hartzea? Irainduta senti al liteke berak egunaren buruan milaka aldiz egiten duena gizonak bere hurkoari egiten ikusteagatik? Frogatuta dagoenez gero ezin daitekeela birsortu suntsipenaren bidez ez bada, ez al gara bere xedeetara egokitzen ari halakoak etengabe ugaritzerakoan? Alde horretatik, horretara suharkien lerratzen den gizona izango da ezbairik gabe hura ongien zerbitzatuko duena, zeren bera izango baita hark une oro agertzen dituen asmoentzat mesedegarriena. Naturaren bereiztasun lehena eta ederrena, beroni etengabe eragiten dion mugimendua da, baina mugimendu hau krimenen segida jarraia besterik ez da, krimenei esker bakarrik dirau: hortaz, haren antzik handiena duen izakia, eta horrenbestez, izakirik perfektuena, bere mugikortasun biziaren ondorioz krimen kopuru ugariena eragiten duena izango da halabeharrez, eta aldiz, berriro diot, izaki geldo edo nagia, izaki bertutetsua alegia, haren begietara akastunena izango da dudarik gabe, zeren eta bere eragina nagusituz gero oro kaosean murgilaraziko duen soraiokeria eta nagikeriarako isuria baitu. Ezinbestekoa da oreka gordetzea. Eta soilik krimenen bidez lor daiteke. Krimenek, beraz, zerbitzu egiten diote naturari, eta zerbitzu egiten badiote, hark hala eskatzen badu, desiatzen badu, irain al dezakete? Eta zein senti daiteke iraindua, bera hala sentitu ezean?

        Baina suntsituko dudan izakia izeba dut... Ene, Teresa, zein hutsalak diren lotura horiek filosofo baten begietan! Barkatuko didazu halakoez mintza ez nakizun, hain dira xumeak! Katea mesprezagarri horiek, gure legeen eta gure instituzio politikoen fruitu baizik ez direnak, ba al dute izatasunik naturaren begietara?

        Utz itzazu bazterrera zure aurreiritziok, Teresa, eta saia zaitez nire zerbitzuan; hortik etorriko zaizu-eta fortuna.

        — Ai, Jauna!, ihardetsi nion ikara batean Bressaceko Kondeari, naturan igartzen duzuen axolakabetasun hori, zure izpirituko sofismen ondorio baizik ez da. Entzuiozu mesedez zeure bihotzari, eta ikusiko duzu nola kondenatzen dituen galdukeriaren arrazonamendu faltsu horiek guztiak. Bihotz hori, zeinaren aitortegira bidaltzen zaitudan, ez al da bada laidoztatzen duzun natura horren santutegia, non beroni entzun eta beronekiko errespetuz joka dezagun nahi duen? Gogoan darabilzun krimen horrekiko den lazturarik handiena zizelkatu nahi izan badu bertan, onartuko didazu kondenagarria dela, ezta? Pasioek, badakit, itsututa zauzkate orain, baina horiek isildu orduko, ez al dizu damuak bihotza zarratatuko? Zenbat eta handiagoa izan zure sentikortasuna, hainbat eta alatzenago zaitu bere eztenkadak... Ai, Jauna! Kontserba eta errespeta itzazu adiskide bihozpera eta leial horren egunak, ez dezazula sakrifika. Atsekabeak hilko zintuzke. Egunero... une oro ikusiko zenuke zeure begien aurrean amorru itsu horrek hilobira eraman duen izeba maitearen gorpua. Bere ahots marrutia entzungo zenioke zure umezaroaren pozgarri izan diren izen ezti horiek esaten. Zure beilaldietan azaldu eta zure ametsetan asaldatuko zaitu. Egindako zauriak bere atzapar odolduez irekiko dizkizu. Harrezkero, ez zenuke atsegin unerik izango munduan, zure plazer guztiak lohituta geratuko lirateke, zure asmo guztiak uhertuta, norainoko boterea duen ezagutzen ez duzun esku zerutar batek zuk ezabatutako egunak mendekatuko lituzke zureak ere pozoituz, eta eginiko gaizkiaz gozatzeko betarik eman gabe, halakorik egitera ausartu izanaren aladura hilgarriak eramango zintuzke heriotzara.

        Negar-malkotan nintzen hitz horiek esan nituenean, Kondearen oinetara belaunikaturik. Erreguka ari nintzaion, santutik eduki zezakeen guztiagatik ahal zuen guztia egin zezala halako eldarnio zitala ahanzteko, nire bizitza guztian isilpean gordeko nuela... Baina ez nuen benetan ezagutzen aurrean nuen gizona; ez nekien zenbateraino zeukaten pasioek krimena itsatsia arima donge haren barrenean. Kondea hotz altxatu zen.

        — Argi dakusat oker nenbilela, Teresa, esan zidan, zuregatik bezain saminduta nago neronengatik ere. Ez du axola, aurkituko ditut beste bitarteko batzuk, baina zuk anitz galdua izango duzu, hargatik zure ugazabandreak ezer irabazi ez badu ere.

        Mehatxu honek goitik behera aldatu zituen nire ideia guztiak: proposatu zidaten krimena ez onartzekotan asko arriskatzen nuen neure aldetik, eta gainera, ezinbestean hilko zen nire ugazabandrea. Ni ere errukide izatea onartuz gero, Kondearen hegigoaz salbu geratuko nintzen, eta seguruenik bere izeba ere salbatuko nuen. Une bateko ondorioa izan zen gogoeta honek dena onartzera bultzatu ninduen, baina horren bat-bateko itzulia susmagarria gerta zitekeenez, denbora batez isilpean eduki nuen neure porrota: bere sofismak behin eta berriz errepikatzeko aukeran jarri nuen Kondea, eta zer erantzun ez dakienaren plantak egin nituen apur bat. Bressacek garaitua izan nintzela uste zuen, bere abildadearen aitzakia eginez agertu nuen nire ahulezia, eta azkenik, amore eman nuen. Kondea besoetara oldartu zitzaidan. Zeinen poz-betegarria izango zitzaidakeen keinu hori beste arrazoi batzuen ondorio izan balitz!... Baina, zer diot? Beranduegi zen ordurako, bere jokabide beldurgarriak, bere egitasmo basatiek ezabatu egin baitzituzten nire bihotz samurrak ernatu ahal izan zituen sentimenduak oro, eta jada ez nuen harengan munstro bat besterik ikusten...

        — Besarkatu dudan lehen emakumea zara, esan zidan Kondeak, eta benetan diotsut, bihotz-bihotzez egin dudala... Zoragarria zara, laztana, jakituriazko argi-izpi batek hartua du zure izpiritua! Ba al liteke adimen xarmangarri hori horren luzaro ilunpetan amilduta egon izana?

        Segidan adostu genuen zer egin. Bi edo hiru egunetan, gutxi gora-behera, horretarako aurkitzen nuen erraztasunaren arabera, Bressacek emandako pozoi poltsatxoa bota behar nuen Andereak goizetan hartu ohi zuen txokolate katilura. Kondeak ondorio guztiak ziurtatzen zizkidan, eta bi mila ezkutuko kontratua eskaintzen zidan errentan, hilketaren egun berean. Han zin egindakoa sinatu zidan, ondasun hartaz jabearaziko ninduena zer izango zen argitu gabe, eta urrundu egin ginen elkarrengandik.

        Bien bitartean, gauza benetan bitxia gertatu zen, aurka nuen munstroaren arima beldurgarri hura lausorik gabe ikusteko aukera nabarmena emango dizuna; hain bitxia, non ez baitaukat une batez ere eteterik nahastuta nintzeneko abenturaz dudarik gabe irrikaz espero duzun korapilo-askatzea.

        Gure itun kriminala gauzatu eta handik bi egunetara, Kondeak jakin zuen osaba batengandik inondik ere espero ez zuen ondorengotza utzi berria ziola, laurogei mila liberako errenta guztira. Ene Jainkoa!, esan nuen neure baitarako berri hori jakin nuenean, horrela zigortzen al du zuzentasun zerutarrak maltzurkerietan aritzea? Eta Probidentziaren aurkako irain honengatik berehala damuturik, belauniko jarri nintzen, barkamena eskatuz, eta poztu egin nintzen ezusteko gertaera horrek Kondearen egitasmoak aldatuko zituelakoan... Zeinen oker nenbilen ordea!

        — Ai, ene Teresa, esan zidan gau hartan nire gelara etorririk, aberastasunak trunbilka datozkit! Sarritxotan esana dizut krimen baten ideia edo berau burutzea zoriona erakartzeko modurik seguruena duzula. Honezkero, gaizkileentzat baino ez dago...

        — Eta orain, Jauna, erantzun nion, ezustean etorri zaizun fortuna honek ez al dizu deliberaraziko garaia baino lehen nahi zenuen heriotza hori patxadaz itxarotera?

        — Itxaron?, erantzun zuen Kondeak zakarki, ez dut bi minutu gehiago ere itxarongo, Teresa. Pentsatu al duzu hogeita zortzi urte ditudala, eta zein zaila den nire adinean itxarotea?... Ez, horrek ez ditu ezertan gure egitasmoak aldatuko; arren eskatzen dizut, dena amaitua ikustearen poz hori emaidazu, gu Parisa itzuli aurretik... Bihar, edo gehienera jota, etzi... Zure errenten hiruhileko bat ordaintzeko irrikitan nago... horiek ziurtatuko dizkizun aktaren jabe egiteko irrikitan...

        Ahal izan nuen hobekien saiatu nintzen hegigo hark nigan sortzen zuen lazeria ezkutatzen, eta bezperako erabakietara jo nuen berriro, ondotxo bainekien ezen nire esku utzi zuen krimen izugarria burutzen ez banuen, Kondea berehala ohartuko zela amarrutan nenbilela, eta Bressaceko Anderea horren jakinaren gainean jartzen banuen, egitasmo hori agertarazteak eragiten zion jarrera edonolakoa izanik ere, Konde gaztea, bere burua atzipetuta ikusirik, izeba berdin-berdin hiltzeko bitartekorik eraginkorrenez baliatuko zela bet-betan, eta ni berriz, ilobaren mendekupean geratuko nintzela zeharo. Justiziara jotzeko beste aukera hori ere banuen, baina munduan ezerk ez ninduen aukera hori egitera bultzatuko. Hortaz, Markesa jakinaren gainean jartzea erabaki nuen, neuzkan aukera guztietatik horri iritzi bainion onena, eta egin ere halaxe egin nuen.

        — Andere, esan nion Kondearekin izandako azken elkarrizketaren biharamunean, benetan garrantzi handiko gauza bat dut zuri esateko, baina ardura handikoa izango zaizun arren, isilik egotera deliberatuta nago, ez baldin badidazu aurretik hitz ematen zure ilobarenganako inolako arrangurarik ez duzula azaleratuko bere egitasmoen artean halakorik pentsatzeko izan duen ausardiagatik... Zure esku dago, Andere, nahi duzun bezala joka ezazu, baina nire ahotik ez da txintik ere aterako. Zin egidazu, otoi, edo isilik geratuko naiz.

        Bressaceko Andereak, ilobaren ohiko bitxikeriak besterik izango ez zirelakoan, nik eskatutako zinegitea onartu zuen, eta den-dena azaldu nion. Emakume dohakabea malkotan urtu zen zitalkeria hura jakin zuenean.

        — Munstroa halakoa!, oihukatu zuen, egin dudan guztia beti bere onerako izan da-eta! Bere makurkerietatik babestu edo haiek zuzendu nahi izan baditut, zerk behartu nintzakeen horrelako zorroztasunez ihardutera bere onginahiak baizik? Eta egokitu berria zaion jaraunspen hori, zeri zor dio nire arretei ez bada? Ai Teresa, Teresa... frogaidazu egitasmo hori egia dela... horren zalantzarako biderik ez izateko egoeran jar nazazu. Nire bihotz itsutu honek munstro horrenganantz oraindik gordetzen dituen sentimenduak itzaltzeko lagungarri den oro zait beharrezko...

        Orduan, pozoiaren poltsatxoa erakutsi nion. Froga hoberik eskaintzea zaila zen. Markesak entseiu bat egin nahi izan zuen: dosi txiki bat irenstarazi genion zakur bati, hesi baten barrenean sartu, eta bi orduren buruan akabatu zen, gorputz-ikara beldurgarriek hartua zutelarik. Bressaceko Andereak jada ez zeukan zalantzarako biderik eta horretara deliberatu zuen: gainerako pozoi guztia emateko agindu zidan, eta ahal bezain agudo, Sonzevalgo Dukeari gutun bat idatzi zion, senitartekoa izaki, sekretuan ministroa ikus zezan, une batetik bestera bere biktima egin nahi zuen ilobaren izugarrikeria jakinarazi, hura atxilotzeko gutuna luzatu eta ahalik eta agudoen bere lurretara etor zedin, bere bizitzaren kontra horren asmo ankerrak zituen gaizkilearengandik libratzeko.

        Baina krimen higuingarri hura burutu egingo zen halere. Beharrezkoa izan zen, Zeruaren baimen ulerkaitz baten erruz, gaizkiaren ahaleginen aurrean bertuteak amore ematea. Gure entseiuaren xede izan zen animaliak jarri zuen Kondea horren guztiaren jakinaren gainean. Ainurika entzun zuen, eta bazekienez zakur hura izebaren gogokoena zela, zer egin zioten galdetu zuen. Berarekin mintzatu zirenek deus ez zekitenez, ez zioten ezer argirik erantzun. Susmo txarra hartzen hasi zen orduan. Ez zuen hitzik esan, baina nik kezkaz ikusi nuen. Haren egoeraren berri eman nionean Markesari, larriagotu egin zen, ezin zezakeelarik pentsa posta bizkortzeaz beste gauzarik, eta bere egitekoaren xedea hobeto nola ezkuta zezakeen, ahal izanez gero. Ilobari esan zion Parisa bildaltzen zuela Sonzevalgo dukeari mesede bat eskatzeko, alegia, osabarengandik jarauntsi berria zuten herentziaz lehenbailehen jabetu beharra zegoela, zeren inor agertzen ez bazen, beldur zela ez ote zuten auziren bat jarriko. Gaineratu zuen gauza guztien berri ematera etortzeko eskatzen ziola Dukeari, eta gai hark hala eskatzen bazuen, ilobak eta biak bertara joateko erabakia hartuko zutela. Kondeak, keinu-igarle arrunt ona zenez, izebaren begitartean larritasuna ikusteko eta nirean ere nahasmen txiki bat antzemateko bezain ona bederen, itxurak egin eta bere arreta-lanak areagotu egin zituen. Txango baten aitzakian, gaztelutik urrundu egin zen. Postariak ezinbestean pasa behar zuen toki batean itxaron zion. Izebari baino leialago zitzaion gizon horrek ez zuen inolako eragozpenik jarri gutunak emateko, eta Bressacek, dudarik gabe, nire traizioa iritzi zionaz konbentziturik, ehun luis eman zizkion postariari, izebarenetik inoiz gehiago ez azaltzeko agintzearekin batera. Bihotza amorrazioak hartuta zuela itzuli zen gaztelura. Halere, bere buruaren jabe agertu zen. Nirekin topatu zenean, ohi bezala lausengatu ninduen, eta biharamunean izango zenentz galdetu zidan. Dukea etorri baino lehen gertatzea funtsezkoa zela ikusarazi zidan, eta gero, lasai-antzean oheratu zen, ezeren beldurrik gabe. Orduan ez nintzen ezertaz konturatu, guztiz erori nintzen bere amarruan. Krimen lazgarri hura gauzatu bazen, Kondeak beranduago jakinarazi zidan legez, berak bere kabuz burutu zuen ezbairik gabe, baina ez dakit nola. Era guztietako susmoak egin nituen. Balio al du nik zuri halakoak kontatzea? Hobe izango da ardura hura hartu nahi ez izateagatik zigortua izan nintzeneko modu ankerra erakustea. Postaz jabetu eta hurrengo egunean, Andereak bere txokolatea hartu zuen ohi bezala, jaiki, apaindu, urduri zegoela iritzi nion, eta mahaira eseri zen. Kanpora ginen orduko Kondeak horrela eraso zidan:

        — Teresa, esan zidan lasaiarren, proposatu nizuna baino modu seguruago bat aurkitu dut gure egitasmoak azken burura eramateko, baina xehetasun berriak eskatzen ditu horrek. Ez naiz ausartzen zure gelara horren maiz joatera. Egon zaitez bostetan parkearen izkinan, han bilduko naiz zurekin, basora joango gara paseoan, eta dena argituko dizut.

        Aitor dizut, Andere, Probidentziak hala nahi izan zuelako, lañoegia nintzelako edo itsututa nintzelako, ezerk ez zidala iragarri zetorkidan zorigaitz beldurgarria. Hain ziur nintzen sekretuaz eta Markesaren arduraz, non ez bainuen sekula imajinatu ere egingo Kondea hartaz kontura zitekeenik. Baina halere, artega nintzen.

        «Zina haustea bertutea da krimen-agintzaren aldean», gure poeta trajikoetako batek esana da. Baina zina haustea beti gorrotagarria da horretara behartuta dagoen arima bihozpera eta sentikorrarentzat. Neure betekizunak kezkatzen ninduen.

        Edonola izanik ere, deialdi hartara azaldu eta handik gutxira ailegatu zen Kondea. Niregana ibilera solte eta alai batez hurbildu zen, eta biok, basoan barneratu ginen, barre egin eta jolasean ibiltzeaz beste gauzetan pentsatu gabe, nirekin ohi zuen bezala. Gure enkontru hartara bultzatu zuen arrazoira bideratu nahi izan nuenean elkarrizketa, itxaroteko esaten zidan beti, beldur zela gu han ikusteaz, eta oraindik ez ginela toki seguruan. Ohartzeke, horren krudelki estekatu ninduten lau zuhaitzen paraje hartara iritsiak ginen. Asaldatu egin nintzen leku hura berriz ikustean. Nire patuaren lazeria guztia neukan begien aurrean, eta pentsa ezazu nola bikoiztu zen nire izua, zorigaiztoko leku hark agertzen zuen gertuera ikusi nuenean. Lokarri batzuk zeuden zintzilik zuhaitz batetik; hiru dobatxakur ingeles ikaragarri zeuden beste hiruetan lotuta, eta bazirudien nire zain zeudela, beren ahutz ireki eta lerde-jarioek iragartzen zuten gosea noiz aseko. Kondearen begikoetako bat ari zitzaien kontu egiten.

        Orduan, azpisuge hark irain-hitz lohienak jaulki zituen nire kontra:

        — Ea... esan zidan, oroitzen al zara nola atera zintudan sasiarte honetatik basapizti bat bezala, galtzea merezi zenuen bizitza berreskuratzeko?... Ezagutzen al dituzu zuhaitz hauek, zeinetan mehatxu egin nizun bertara itzularaziko zintuzkedala, baldin eta inoiz nire ontasunez damutzeko bide emango bazenit? Zergatik onartu zenituen izebaren aurka eskatu nizkizun zerbitzuak, ni traditzeko xedea baldin bazenuen, eta nola pentsatzen zenuen bertutea zerbitzatzea, zure zoriona zor zenion haren askatasuna arriskuan jarriz? Halabeharrez bi krimen horien artean egonik, zergatik hautatu duzu higuingarriena?

        — Hara! Ez al dut txikiena hautatu, ala?

        — Uko egin behar zenion, jarraitu zuen Kondeak haserre, beso batetik helduz eta bortxaz astinduz, bai, uko egin behar zenion dudarik gabe, eta niri traiziorik egitea ez onartu.

        Orduan, Bressaceko Jaunak azaldu zidan Anderearen postaz jabetzeko zer egin zuen, eta nola ernatu zitzaion eskuhartzera eraman zuen susmoa.

        — Zer lortu duzu faltsukeria horrekin, ume ezdeus hori?, jarraitu zuen. Zure bizia arriskutan jarri duzu izebarena gorde gabe: kolpea emanda dago, gaztelura itzulitakoan jasoko ditut fruituak, baina zuk hil egin behar duzu, ikasi egin behar duzu azken arnasa eman aurretik bertutearen bidea ez dela beti seguruena, eta badirela munduan egoera batzuk zeinetan hobe baita krimen batean errukide izatea hura salatzea baino.

        Eta erantzuteko astirik ere eman gabe, nire egoera eramanezinarekiko erruki txikienaren zantzurik agertu gabe, xedetzat ezarri zidan zuhaitzetarantz eraman ninduen arrastaka, bertan haren begikoa zain neukalarik.

        — Hemen daukak, esan zuen, nire izeba pozoitu nahi zuena, eta agian, krimen hori gauzatuta duena dagoeneko, eragozteko ahaleginak egin ditudan arren. Hobe nian dudarik gabe Justiziaren eskuetan jarri izan banu, baina bizia galduko zian, eta nik bizirik nahi diat luzaroago sufri dezan.

        Orduan, bi bihozgabe haiek beren mende hartu eta bet-betan larrugorritan utzi ninduten.

        — Zein ipurmasail ederrak!, zioen Kondeak ironia gordineneko doinu batez zabarki eskuztatzen zituelarik, zein haragi mardulak!... Hau jaki paregabea nire dobatxakurrentzat!

        Arroparik gabe geratutakoan, zuhaitzean lotu ninduten gerritik heltzen zidan lokarri batez, besoak aske utziz hobeto defenda nendin, eta lokarriari eman zioten luzerari esker, sei oin inguru egin nezakeen aurrera nahiz atzera. Horretara iritsirik, Kondea, zeharo aztoratua, nire egoera aztertzera hurbildu zen. Nire inguruan jiraka eta biraka ibili zen. Ukitzen ninduen moduaren zakartasunagatik iruditu zitzaidan bere esku hiltzaileek are bere zakurren hortzeria ezin-zorrotzagoak baino amorrazioz goseago agertu nahi zutela.

        — Ea, esan zion bere laguntzaileari, jaregin diezaiegun zakurrei, bada garaia-eta.

        Askatu ondoren, Kondeak axa-axa egin zien, eta hiruek nire gorputz errukarriaren gainera jauzi egin zuten. Esan liteke hiruek beren artean banatu nindutela eta ez zela zatirik gelditu beren erasoaldietatik salbu. Zenbat eta ahalegin gehiago egin haiek uxatzen, orduan eta biziagoa zen beren sarraski-gosearen herioa, eta ikuskizun beldurgarri honek iraun zuen bitartean, Bressac doilorra, nire estuasunek bere haragi-grina piztu izan balute bezala... zital hura, niri beha zegoelarik, bere begikoaren laztan lohietara makurtu zen.

        — Aski duk, esan zuen, minutu batzuen buruan, lotu itzak berriro zakurrak, eta utz dezagun dohakabea bere zoritxarraren menpe.

        — Ongi da, Teresa!, esan zidan ahapeka nire lokarriak askatuz, bertutea garestiegi ateratzen zaigu askotan, ikusten duzu. Zinez uste al duzu bi mila ezkutuko errentak ez duela balio han eta hemen ageri dituzun aginkada horiek baino gehiago?

        Baina aurkitzen nintzen egoera tamalgarri hartan, apenas entzun nezakeen ezer. Zuhaitz baten oinean etzan nintzen eta konortea galtzeko zorian ere egon nintzen.

        — Oso ona izan naiz zuri bizia salbatzean, esan zidan nire ezbeharrek sututako traidoreak, aurrerantzean kontu gehiago izan ezazu mesede hori nola erabiltzen duzun...

        Gero, zutitzeko agindu zidan, nire arropak jasotzeko eta lehenbailehen inguru haietatik hanka egiteko. Alderdi guztietatik odoletan nintzenez, geratzen zitzaizkidan arropa bakarrak zikindu ez zitezen, belar pixka bat bildu nuen freskatzeko eta garbitzeko, Bressac harat-honat pentsaketan zebilen bitartean, nire kontuetan bainoago bere ideietan murgilduta.

        Nire larruazaleko hanturek, oraindik haietatik zeridan odolak, jasaten ari nintzen oinaze beldurgarriek, horrek guztiak ia ezinezko egin zidan berriz janztearen zeregina, eta egoera gupidagarri hartan utzi berria ninduen gizatxarrak... zeinaren alde nire bizia emango bainukeen beste garai batean, ez zuen inoiz errukitzeko asmo txikienik ere agertu nirekiko. Prest egon nintzenean:

        — Zoaz nahi duzun lekura, esan zidan, diru apur bat eduki behar duzu oraindik, ez dizut ostuko, baina ez zaitez berriro azaldu hiriko edo landako nire ezein etxetara. Badituzu bi arrazoi aski sendoak hori ez egiteko. Jakin beharra daukazu lehenik, amaitua uste zenuen auzi hura ez dela oraindik bukatu. Esan dizute ez zegoela hartaz gehiago zertan kezkaturik, baina uste okerra sinestarazi dizute. Dekretu hura ez zuten baliogabetu. Egoera horretan utzi zintuzten zer jokabide hartzen zenuen ikusteko. Bigarrenik, Markesaren hiltzaile bezala azalduko zara jendearen aurrean. Bizirik badago oraindik, ideia hori berarekin hilobira eramanaraziko diot, etxeko guztiek jakingo dute. Horra hor, beraz, baten faltan, bi auzi zure aurka, eta areriotzat, lehenagoko lukurrero maltzurra izan beharrean, gizon aberats eta boteretsua izango duzu orain, infernuraino jarraitzeko prest dagoena, baldin eta errukiz barkatu dizun biziaz nahierara baliatzen bazara.

        — Ene Jauna, erantzun nuen, nirekiko izan dituzun zorroztasunak gora-behera, ez zaitez nire eginbideen beldur izan. Zure izebaren bizia jokoan zegoenean zerbait egin beharrean nintzela iruditu zitzaidan, baina ez naiz ezertan hasiko zoritxarreko Teresa honen bizia auzitan dagoenean. Adio, Jauna, zure ankerkeriek nigan sortzen duten lazeriaren adinakoa izan dadila krimenek eragiten dizuten zoriona. Eta Zeruak niretzat duen etorkizuna edozein dela ere, ondikoz betetako bizitza hau gordetzen didan bitartean zure alde otoitz egiten emango dut.

        Kondeak burua altxa zuen; hitz haiek entzunda ezinezkoa zitzaion nirekiko estimurik ez agertzea, eta zalantzaz josita eta malkotan blai ikusi ninduenez, hunkitzeko beldurrez dudarik gabe, urrundu egin zen gizon zital hura, eta ez nuen berriro gehiago ikusi.

        Zeharo nire oinazearen menpe nintzelarik, zuhaitzaren oinetara erortzen utzi nion neure buruari, eta hantxe, nire oinazeari ate guztiak zabalduz, baso ilunean barrena barreiatu ziren nire intzirien oihartzunak. Nire gorputz jipoituaz igurtzi nuen lurra eta nire malkoez belazeak ihinztatu.

        Ene Jainkoa, oihukatu nuen, halaxe nahi izan duzu. Zure betiereko nahien artean dago errugabea errudunaren ehizaki bihurtzea. Eraman nazazu zugana, Jauna. Gugatik pairatu behar izan zenituen ezbeharren aldean nireak xumeak dira oso. Zu gurtuz pairatzen ari naizen gaitzek agian, egunen batean, bere otoitzen xedetzat zauzkan eta bere neke-saminetan gloria dizun ahulari agindu dizkiozun sarien duin egingo naute.

        Gauaren iluna bazter guztietara zabaltzen ari zen. Ezinezkoa gertatzen ari zitzaidan urrunago joatea. Nekez egon nintekeen zutik. Lau urte lehenago loak hartu ninduen sastrakadira zuzendu nituen begiak, orduko hura bezain zorigaiztoko egoeran nintzelarik ia. Ahal izan nuen bezala arrastaka iritsi nintzen, eta leku berean nintzenean, oraindik odoletan nituen zaurien saminak jota, nire izpirituko gaitzek eta nire bihotzeko atsekabeek abaildua, imajina daitekeen gaurik beldurgarriena igaro nuen.

        Eguna argitu zuenean, nire adinaren eta nire izaeraren zangartasunak indar pixka bat eman zidan, eta gaztelu krudel hura auzoan edukitzeak beldurturik, berehala urrundu nintzen bertatik. Basoa atzean utzi eta, zer gerta ere, eskaintzen zidaten lehen logela hartzeko prest, Saint-Marcel herrira iritsi nintzen, Paristik bost bat legoara. Medikuaren etxeaz galdegin nuen eta non zegoen adierazi zidaten. Nire zauriak bendaz estal zitzan eskatu nion. Azaldu nion nola, amodio kontuengatik, amaren Parisko etxetik ihes egin nuen, eta nola harrapatu ninduten gaizkile batzuek gauez basoan, eta beren nahikundeei egin nien ukoez mendekatzeko, beren zakurrak xaxatu zizkidatela.

        Rodinek, horixe izaki artista honen izena, arreta handienaz aztertu ninduen, eta ez zuen ezer arriskutsurik aurkitu nire zaurietan. Bere esanetan, nire abentura aurretik bezain oso utziko nindukeen hamabost egun baino lehen, une hartan bertan iritsi izan banintz bere etxera. Baina gauak eta egonezinak gaiztotu egin zituzten zauriak, eta hilabete beharko nuen berriro osatzeko. Rodinek berean ostaturatu ninduen, har zitezkeen kontu guztiak izan zituen nirekiko, eta hogeita hamargarren egunerako, ez zen geratzen nire gorputzean Bressaceko Jaunaren basatikerien inolako aztarrenik.

        Nire egoerak haize pixka bat hartzeko aukera eman zidan unetik, neska gazte bat bilatzen saiatu nintzen herrian, nik alde egin nuenez geroztik Markesarenean zer berri izan zen jakitera joateko bezain abil eta irudimentsua. Nahi hori betetzera bultzatu ninduen egiazko arrazoia ez zen jakinmina. Jakinmin hori, benetan arriskutsua zena, lekuz kanpo zegokeen ziurtasun osoz. Baina Markesaren etxean irabazi nuena nire logelan geratu zen. Sei luis eskas neuzkan gainean, eta berrogeitik gora neuzkan gazteluan. Ez nuen uste legez zegokidana ukatzeko bezain krudela izango zenik. Bere lehendabiziko haserrea gainditurik horrelako bidegabekeriarik ez lidakela egin nahi izango iritzirik, ahal izan nuen gutunik zirraragarriena idatzi nion. Nire bizilekua ardura handiz ezkutatzeko eta nire arropak bidaltzeko erregutu nion, nire gelan neukan diru apurrarekin batera. Hogeita bost urteko neska landatar bizi eta sentibera bat arduratu zen nire gutunaz, eta hitz eman zidan, bera itzulitakoan, nahikoa informazioa bilduta izango zuela, erakutsi nion bezala argitu beharrezkoak zitzaizkidan alderdi desberdinei buruz nuen jakinmina asetzeko. Gauza guztien gainetik gomendatu nion ni nengoen inguruaren izena ezkuta zezala, ez zezala niri buruz deus esan ahal zuen gauzetan, eta adieraz ziezaiola gizon batek emandako gutuna zekarrela hamabost legoa baino urrunagoko leku batetik. Jeannette abiatu eta hogeita lau ordu geroago, erantzuna ekarri zidan. Oraindik neurekin gorde dut, hona hemen, Andere, baina arren, berau irakurri baino lehen, jakin ezazu zer gertatu zen Kondearen etxean, nik alde egin eta gero.

        Bressaceko Markesa, zeina arrisku larriko gaitz batek jo baitzuen gaztelutik irten nintzen egun berean, bi egun geroago hil zen oinaze eta astinaldi ikaragarrien erdian. Senitartekoak hara joanak ziren, eta ilobak, samindurarik handienean zirudienak, egun hartan bertan ihesi joandako neska gelari batek pozoitu zuela sinestarazi nahi izan zien. Ikerketak egin zituzten eta zorigabeko hori aurkituz gero, hiltzera zigortzeko asmoa agertu zuten. Gainerantzean, Kondea, jaraunspenari esker, berak uste zuena baino askozaz aberatsago bihurtu zen. Markesaren kutxa gotorrari, karterari eta harribitxiei esker, ezagutzen ez ziren gauzak zirenez denak, seiehun eta gehiago mila liberatako jabetza bereganatu zuen ilobak efektu edo esku-dirutan, errentak kontutan hartu gabe. Irudizko samindura hartan, gizon gazte honek nekez ezkuta zezakeen bere poza, eta Kondeak eskatu bezala, gorpuaren irekierara deitutako senitartekoak, Markesa dohakabearen zortea deitoratu eta erruduna beren eskuetan harrapatzen bazuten mendekatu egingo zutela zin egin ondoren, hantxe utzi zuten gizon gaztea, bake-giroan eta maltzurkeria haren menpe erabat. Bressaceko Jauna bera mintzatu zitzaion Jeannetteri, eta halako zintzotasunez eta irmotasunez erantzun zien neska gazteak hark egindako galdera desberdinei, non bere erantzuna ematea erabaki baitzuen gehiago hertsatu gabe. Torizu zorigaitzezko gutun hau, esan zion Teresak Lorsangeko Andereari gutuna eskainiz, bai, har ezazu, Andere, zenbaitetan beharrezkoa zaio nire bihotzari eta heriotzaraino gordeko dut. Irakur ezazu, ikaratu gabe, ahal baldin baduzu.

        Lorsangeko Andereak, gure menturazale ederraren eskuetatik papera jaso ondoren, honako hitzak irakurri zituen:

        «Nire izeba pozoitzeko gai izan den neska zitalak niri idazteko ausardia erakutsi du horren legehauste gaitzesgarria gauzatu arren. Oso ondo egin du, haatik, bere bizilekua ezkutatzean. Ziur egon daiteke jazarri egingo dugula halakorik jakinez gero! Baina, halakorik eskatzera ausartzea ere! Zer diruz ari da hizketan ordea? Etxean emandako denboraldian ala bere azken krimena burutzerakoan eginiko lapurretei dagokie bertan utzitakoa? Hobe du halako bigarren mezulari bat ez bidaltzea, bestela bere mezularia ere atzipetzeari ekingo baitzaio, harik eta Justiziak erruduna ezkutatuta dagoen lekua jakin arte; beraz, jakinaren gainean dago.»

        — Jarrai ezazu, neska maitea, esan zuen Lorsangeko Andereak papera Teresari itzuliz, jokabide hori benetan beldurgarria da. Urrez ase bizi eta halere, krimenik burutu nahi izan ez duen dohakabeari legez irabazi duena ukatzea, konparaziorik ez duen zitalkeria da.

        — Ai, Andere, jarraitu zuen Teresak, bere historiaren hariari berriro helduz, bi egun eman nituen zoritxarreko gutun honen kontura negarrez. Eta jokaera izugarri harengatik ari nintzen negarrez, bertan islatzen zen ezezkoagatik baino gehiago. Orain ni naiz beraz erruduna, egin nuen garrasi, ni salatu naute bigarren aldiz justiziaren aurrean bere legeak zorrotzegi errespetatzeagatik! Hala izan bedi, ez dut damurik; zer gerta ere, nire arima garbia den bitartean ez dut barne-kezkarik ezagutuko, eta sekula nigandik aldenduko ez diren sentimendu zuzen eta bertutetsuei hurbiletik jarraitzeaz beste gaitzik ez dut egingo.

        Halere, ezinezkoa zitzaidan sinestea Kondeak esandako ikerketa haiek benetakoak izan zitezkeenik. Egiatik hain gutxi zeukaten, hain arriskutsua zen berarentzat justiziaren aurrean ni agertzera bultzatzea, non uste izan bainuen bere barren-barrenean askoz beldurtuagoa izango zela ni ikusteaz, bere mehatxuen aurrean ni izan nintzena baino. Gogoeta hauek nintzen lekuan geratzera deliberarazi zidaten, eta ahal banu, nonbait lanean hastera harik eta nire diru haiek zertxobait gehitu eta handik aldegiteko aukera izan arte. Asmo hura Rodini azaldu nion, eta berak ontzat emateaz gainera, bere etxean geratzea proposatu zidan. Baina egin nuen aukeraz mintza nakizun baino lehen, beharrezkoa da gizon honi eta bere inguruneari buruzko xehetasun batzuk ematea.

        Rodin berrogei urteko gizona zen, gaztain koloreko ilea zuena, bekain oparoak, begirada ernea, eta ikusi batera, indarrez eta osasunez betea, baina baita lizunkerietara emana ere. Bere benetako maila baino askoz gorago jotzen zuen, eta errentan hamar-hamabi mila libera zeuzkanez, kirurgiaren artea gustoz bakarrik burutzen zuen. Oso etxalde ederra zuen Saint-Marcelen, eta zenbait urte lehenago emaztea galdu zuenetik, zerbitzuko bi neska eta bere alaba baizik ez ziren bizi bertan. Rosalie izeneko neska gazte honek, hamalau urte bete berriak zituen eta zirrara sor zezaketen xarma guztiak zituen bere baitan; lamia baten liraintasuna, aurpegi biribila, garbia, bizi-pozez guztiz betea, hazpegi samur eta kilikagarriak, izan litekeen ahorik ederrena, begi beltz handiak, arimaz eta sentimenduz beteak, gerriraino iristen zitzaion adats gaztainkara, bere azala leuntasun, samurtasun... sinestezinezkoa, munduan den bularralderik ederrena zuen ordurako, eta bestetik, halako izpiritua, halako bizitasuna, naturak sekula sortu duen arimarik ederrenetakoa. Etxe hartako zerbitzu-lanetan lankide neuzkan beste bi neskak nekazarien alabak ziren, bata etxeko giltzaria, eta bestea, sukaldaria. Lehen kargua betetzen zuenak hogeita bost bat urte izango zituen, eta besteak hemezortzi edo hogei bat, eta biak, arrunt politak ziren. Hautapen horrek, Rodinek ni han geratzeko nahiari buruzko zenbait susmo ernarazi zizkidan.

        «Zergatik du hirugarren emakume baten premia, nioen neure buruarekiko, eta zergatik nahi ditu hain ederrak? Seguruenik, jarraitu nuen, badago zerbait horretan guztian, inoiz baztertuko ez ditudan ohitura zuzen horiekin gehiegi bat ez datorrena; azter dezagun.»

        Horrenbestez, Rodin Jaunari eskatu nion astebete gehiagoz bere etxean egoten utz ziezadala arren, indarrak hartu bitartean, eta epe hori igaro baino lehen, egin asmo nuenari buruzko erantzuna jakinaraziko niola.

        Tarte hori aprobetxatu nuen Rosalierekiko harremana are gehiago estutzeko, mesfidantzarik sor ziezadakeen ezer ez zegoen neurrian bere aitarenean geratuko nintzela deliberaturik. Dena xede horren arabera ikusiz, hurrengo egunean ohartu nintzen gizon horrek bazuela halako konponketaren bat, ordu geroztik bere jokabideari buruzko susmo larriak eragin zizkidana.

        Rodin Jaunak neska-mutilen pentsio bat zuen bere etxean. Horretarako baimena emaztea bizi zela lortu zuen, eta alargundu zenean, ez zuten uste izan hura kentzeko arrazoirik zegoenik. Rodin Jaunaren ikasleak gutxi ziren, baina hautatuak. Guztira hamalau neska eta hamalau mutil bakarrik zeuzkan. Behin ere ez zuen inor onartu hamabi urtetik beherakorik, eta hamasei urte betetakoan hura uztera behartzen zituen beti. Rodinek onartzen zituen neska-mutilak baino gauza politagorik deus ez zen. Akatsak zituenen bat edo gorputz ederra ez zuenen bat aurkezten baldin bazioten, sofismez apaindutako hamaika aitzakiatan oinarrituz bidaltzen zuen bertatik, inork ezer erantzuteko aukerarik eman gabe. Horrela, bere pentsioiliar kopurua, edo betegabea zegoen, edo zeudenak ezin zoragarriagoak ziren. Haur hauek ez zuten etxe hartan jaten, baina bi aldiz etortzen ziren egunean, goizeko zazpietatik hamaiketara, eta arratsaldeko lauetatik zortzietara. Ordura arte horrelakorik ikusi ez banuen, gizon honen etxera oporraldi garaian iritsi nintzelako izan zen, eskola-umeak hara azaltzen ez ziren sasoian. Osatzen ari nintzen garaian agertu ziren berriro.

        Rodinek berak ematen zituen eskolak, bere giltzaria arduratzen zen neskez, eta hauengana igarotzen zen mutikoen irakaspenak amaitutakoan. Ikasle gazte horiei idazten irakasten zien, aritmetika, historia pixka bat, marrazkigintza, musika, eta bera izan ezik inor ez zen aritzen irakaskuntza-lan horietan.

        Hasieran, neure harridura azaldu nion Rosalieri, bere aitak kirurgilariaren lana eta horrekin batera eskola-maisuarena bete ahal izateagatik. Esan nion bitxia iruditzen zitzaidala, bi egoera horietatik bat ere burutu beharrik izan gabe erosotasunez bizitzeko aukera izanda, nola hartzen zuen hari ekiteko nekea. Rosaliek, zeinarekin oso ongi moldatzen bainintzen, barre egin zuen nire gogoeta harengatik; esan niona hartu zuen moduak jakinmina areagotu besterik ez zidan egin, eta erreguka eskatu nion bere bihotza ireki ziezadala oso-osorik.

        — Entzuidan, esan zidan neska zoragarri honek bere adinaren sugarraz eta bere izaera atseginaren lañotasun guztiaz, entzun, Teresa, dena esango dinat, argi zakusanat neska zintzoa haizena... aitortuko dinadan sekretuari traiziorik egiteko kapaz ez haizena. Benetan, ene adiskidea, aitak hori guztia utz zezaken, baina hik ikusi dizkionan lanbide horiek burutzearen arrazoia berehala jakinaraziko dizkinadan bi gauzari zor zaien. Kirurgian bere gustoz zihardun, bere artean asmakuntza berriak egitea gogoko duelako. Horrenbeste zeuzkan eginak dagoeneko, horrenbesteko onespena merezi izan duten lanak ditin gauzatuak, non egun Frantzian den gizonik trebeenatzat baitaukate. Hogei urte eman ditin Parisen lanean, eta hain zuzen ere, atsedena hartzeko erretiratu dun herriska honetara. Saint-Marcelgo benetako kirurgilaria Rombeau izeneko bat dun, bere babespean onartu eta bere esperientzien arlora etorrarazi duena. Orain, Teresa, nahi al dun jakin zerk bultzatu duen pentsioa edukitzera?... haragikoikeriak, neska maitea, haragikoikeriak beste ezerk ez, muturreraino eraman duen grina horrek. Nire aitak, bere makurkerien menpe egotera bultzatzen duten objektuak aurkitzen ditin sexu bateko nahiz besteko bere ikasleengan, eta horretaz aprobetxatzen dun... Baina begira, jarraidan, esan zidan Rosaliek, gaur ostirala dun, hain zuzen ere, hutsak egin dituztenak zuzentzen dituen hiru egunetako bat. Horrelako zuzenketetan aurkitzen din plazerra. Jarraidan, esan dinat, eta ikusiko dun nola jokatzen duen. Nire gelako kabinetea bere ekinaldiak burutzen dituenaren aldamenean zagon, eta bertatik dena ikus ziteken. Goazeman hara zaratarik egin gabe, eta batez ere, ez ezan hitz bakar bat ere errepika esan dinadan eta ikusiko dunanaren gainean.

        Oso garrantzitsua zen niretzat ostatu eskaini zidan pertsonaia berri haren ohiturak ezagutzea, hain garrantzitsua non ezin bainintekeen gera haien berri eman ziezadakeen zernahiri jaramonik egin gabe. Rosalieren urratsei jarraituz, gaizki itsatsitako tabike baten ondora iritsi nintzen, eta berau osatzen zuten oholen artean zeuden hainbat zirrikitutatik, aldameneko gelan gertatzen zen guztia ikus zitekeen.

        Bertan kokatu orduko sartu zen Rodin, hamalau urteko neska gazte bat berarekin zekarrela, maitasuna bezain garbia eta polita. Izaki gaixoak, malkotan blai, zoritxarrez egokituko zitzaionaren berri ondotxo zekielarik, bere irakasle bihozgabeari aieneka jarraitzen zion, oinetara amildu zitzaion, grazia erregutu zion, baina Rodin, aldagaitz, hasia zen ordurako zorroztasun berberaz bere plazerraren lehenengo distirak erakusten, bere bihotzetik ernatzen hasiak ziren begirada beldurgarrien itxurapean...

        — Ai, ez, ez!, egin zuen oihu, ez, ez, gehiegitxotan egin duzu gauza bera, Julie, ondo damutu zaizkit nire ontasunak, hutsegite berriak egin ditzazun beste ezertarako ez dute balio izan, baina honako honen larritasunak akaso uzten al dit errukiaz baliatzen, hala nahi izanda ere?... Ikasgelara sartzerakoan mutil bati paper bat eman diozunean?

        — Jauna, zin dagizut ez dela horrela!

        — Ene! Neronek ikusi dut-eta, neronek, bai.

        — Ez ezan deus ere sinetsi, esan zidan Rosaliek, bere aitzakiak sendotzeko asmatzen dituen hutsegiteak ditun. Izaki samur hori aingerutxo bat dun, eta uko egiten diolako jokatzen din hain gogor berarekin.

        Bitarte horretan Rodinek, arrunt aztoraturik, neska gaztearen eskuei heldu, eta zuzenketa-gelaren erdian zegoen pilare baten uztaira lotu zituen. Juliek ez zeukan nola defendaturik... ezertxo ere ez... abailduraren eraginez bere borreroarengana itzulita zuen buru eder hura izan ezik, bere adats ezin ederragoaren nahaspila, eta munduan den begitarterik ederrena, eztiena, interesgarriena... basitzen zuten malkoak. Rodin, koadro hura ikuskatutakoan, sutu egin zen. Erreguka ari zitzaizkion begien gainean zapi bat jarri zion. Juliek ez zuen gehiago ikusten. Rodinek, aukeraren aukeraz, ahalkearen estalkiak kendu zizkion, eta atorra, gerruntzearen azpitik, gerri pareraino goratua zuen... Hura bai zuritasuna, hura bai edertasuna! Graziaren eskuek lilien gainera orriuldutako larrosak ziruditen. Ba al dago inor hain xarma atsegin eta... liluragarriak halako estirak pairatzera zigortzeko bezain gogorra denik? Zein basapiztik aurki dezake plazerrik negar-malkoen eta oinazearen erdian? Rodin beha zegoen... bere begi galduek goitik behera arakatu zuten, bere esku ausartak lore haiek narriatzen hasi ziren, ondoren bere krudelkeriek higatuko zituztenak. Ezin hobeto kokaturik, ezin zekigukeen xehetasunik itzuri. Bizkitartean, lizunkoiak, horren txoratuta zuten liluramendu kutun haiek tarteka erdi-ireki eta tarteka erdi-itxi egiten zituen. Forma guztietara ikusarazi zizkigun, baina horiek bakarrik ardura zitzaizkion. Nahiz amodioaren benetako tenplua eskueran eduki, Rodinek, bere sinesmenekiko leial, ez zion begiratu bakar bat ere eskaini nahi izan, eta bere itxurak bakarrik izutu egiten zuen. Gorputzaren jarrerak begien bistan uzten bazion, ez-ikusiarena egiten zuen. Oharkabetze txikienak eragotzi egin ziezaiokeen bere omenaldia, eta beraz, ez zuen ezertxo ere nahi arreta galduaraziko zionik... Azkenik, gainezka egin zion bere haserreak; lehenik, ahakar eginez agertu zuen, mehatxu eta irainez josi zuen neskatxa dohakabea, zeina dardarizoak baitzegoen txikitu egingo zuten kolpeen beldurrez. Rodin bere onetik aterata zegoen. Ontzi batean zegoen zigor-makila mordoska bat hartu zuen, bertako ozpinetan bustita, saminagoak eta mingarriagoak bihurtzen baitziren... «Ea, esan zuen, biktimarengana hurbilduz, presta zaitez, sufritu beharra dago-eta», eta gizon zitalak, bere beso indartsuaren bidez aurkezten zitzaizkion alderdi guztien gainera berunezko zigor-makila sorta erortzen utziz, hogeita bost kolpe eman zizkion lehenik, hain azal guri horren zuri-gorriska eztia bet-betan gorri bizi bilakarazi zutenak.

        Julie garrasika ari zen... nire arima zarratatzen zuten txilio zorrotzak eginez. Zapiaren azpitik negar-malkoak isurtzen ari zitzaizkion, eta bere masail ederretara perla bihurturik erortzen ziren. Haserreagotu egin zuten Rodin... Minberatutako alderdietara eraman zituen eskuak, ukitu egin zituen, estutu, erasoaldi berrietarako prestatzen ari zela zirudien. Lehenengoen atzetik beste batzuk etorri ziren segidan. Berriro ekin zion Rodinek. Ez zuen kolpe bakar bat ere eman aurrez ahakarrik, mehatxurik edo errietarik egin gabe... odola zerion... estasiak hartuta zegoen Rodin. Bere odol-gosearen froga nabarmen horiei behatuz gozatzen zen. Ezin zion luzaroago eutsi bere buruaren jabe izateari. Egoerarik lizunenak salatzen zuen bere sukarrezko zorabio hura. Ez zen beldur dena erakusteko. Juliek ezin zion begiratu... Une batez zirritu hari ekitekotan egon zen, bere meneko egin nahi izango zukeen, garaileen modura, baina ez zen ausartu. Zitalkeria berrietan hasiz, Rodinek bere indar guztiez zigortzen zuen, eta zigorkadei esker, grazien eta haragikerien babesetxe hori erdi-irekitzea lortu zuen azkenean... Ez zekien zertan ari zen ere. Bere hordikeriak, arrazoiaz baliatzea eragozten zion. Biraoka, irainka, oihuka ari zen, ezerk ezin zezakeen bere ukaldietatik ihes egin, zorroztasun berberaz ekiten zien aurrean zeuzkan gauza guztiei, baina edonola ere, bihozgabea pausatu egin zen. Sentitu zuen ezin zitekeela haratago joan, ekitaldi berrietan erabili zitzakeen indarrak ahitzeko arriskua zegoen-eta.

        — Jantzi zaitez, esan zion Julieri, lokarrietatik askatuz eta bera ere apailatuz, eta berriro horrelakorik egiten baduzu, pentsa ez zaitudala utziko horren agudo.

        Julie bere klasean sartu zen ostera eta Rodin mutilenera joan zen. Handik ere hamabost urteko eskola-mutil bat ekarri zuen, egunsentia bezain ederra. Rodinek errieta egin zion. Harekin are aiseago sentitzen zenez, lausengatu eta musukatu egiten zuen, sermoia botatzeari utzi gabe:

        — Zigortzea merezi duzu, esan zion, eta zigortua izango zara...

        Hitz hauek esandakoan, ahalkearen muga guztiak gainditu zituen mutiko horrekin. Baina honako honetan, dena zuen gogoko, ez zuen deus bazter uzten. Errezelak altxa eta den-dena ukitzen zuen bereizketarik egin gabe. Rodinek mehatxatu egin zuen, laztandu, musukatu, iraindu. Bere hatz lizunek, mutil gazte honengan sentimendu lohiak sorraraztea bilatzen zuten, beretzat ere nahi zituenak.

        — Ea bada, esan zion gizon likitsak lorpen hura ikusita, debekatu dizudan egoera horretara iritsi zarenez gero... Apostu egingo nuke bi mugimendu gehiago eginez, dena nire gainera eroriko dela...

        Eragiten zizkion kilikez erabat ziur zegoelarik, gizon likitsak aurrera egin zuen omenaldia jasotzeko, eta bere ahoa, intsentsu ezti horri eskaintzen zion tenplu bilakatu zen. Bere eskuek zorrotak tirriarazi, erakarri egiten zituen, irentsi, eta bera ere lehertzeko zorian zegoen, baina nahiago izan zuen azkeneraino joan.

        — Ai! Zigorra jasoko duzu txorakeria horregatik, esan zuen zutituz.

        Gizon gaztearen bi eskuei heldu eta atxiki zien. Osoki eskaini zitzaion bere haserrea sakrifikatu nahi zuen aldareari. Erdizka ireki zuen, musuka bete zuen, bere mihia haren barnera sartu eta bertan galdu zen. Rodin, maitasun-plazerrez hordi eta sarraskiz gose, bi eratako adierazpenak eta sentimenduak nahasten zituen...

        — Ai! gaixto bihurri hori!, hotsegin zuen. Eragin didazun zoramen horregatik mendeku hartu beharra daukat.

        Zigor-makilak hartu eta horiekin astindu zuen Rodinek. Neskutsarekin zegoenean baino are gogoberotuago dudarik gabe, bere kolpeak dezentez indartsuagoak eta askozaz ugariagoak bilakatu ziren. Mutikoa negarrez ari zen, Rodin estasiak hartuta zegoen, baina plazer berriak ate joka ari zitzaizkion jada. Mutikoari jaregin eta sakrifizio berrien bila abiatu zen hegan. Hamahiru urteko neskato bat etorri zen mutikoaren ondotik, eta honi beste ikasle batek jarraitu zion, eta atzetik beste neska gazte batek. Rodinek bederatzi haur jipoitu zituen zigorraz, bost mutiko eta lau neskato. Azkena, hamalau urteko mutil gazte traza ederreko bat izan zen. Rodinek hartaz gozatu nahi izan zuen; ikasleak, ordea, buru egiten zion. Irriskeriaren zorabioan, jipoitu egin zuen, eta zitalak, bere buruaren jabe ez izaki, bere saminaren zorrota apartsuak jaurti zituen ikasle gaztearen alderdi minberatuen gainera, eta bizkarretik orpoetaraino blaitu zuen. Amaiera arte hari eusteko nahikoa indarrik ez izateagatik amorrazio betean zegoen gure zuzentzaileak askatu egin zuen mutikoa haserre, eta ikasgelara bidali zuen berriro, beste batean kontu eman beharko ziola ziurtatuz. Horiexek izan ziren nik entzundako hitzak eta hunkitu ninduten gertaerak.

        — Ene Jauna!, esan nion Rosalieri ikuskizun beldurgarri horiek amaitu zirenean, nola joka lezake horrelako gehiegikeriez? Nola aurki lezake plazerrik eragiten dituen oinazeetan?

        — Oraindik ez dakin dena, ihardetsi zidan Rosaliek, entzuidan, esan zidan nirekin batera bere gelara atzera itzuliz, ikusi dunan guztiak ulertaraziko zinan nire aitak ikasleen artean erraztasunak topatzen dituenean, askoz harantzago eramaten dituela bere izugarrikeriak. Nola mutikoez hala baliatzen dun neskatoez ere (Rosaliek jakitera eman zidanez, era benetan izugarrian, alegia, Conciergerieko ziegetatik ihes egin ondoren beren eskuetan hartu ninduen gaizkile taldeko buruzagiak bere egingo ninduela uste nuen eran eta Lyongo negoziolariak lohitu ninduen modu berean). Modu horretan, jarraitu zuen neska gazteak, neskatoak ez ditun lohituta geratzen, ez dinate beldur izan behar izorra geldituko ote diren, eta ezerk ez zien eragozten senargairik bilatzea. Ez zegon urterik ia mutiko guztiak, eta gutxienez gainerako ikasleen erdiak, horrela galbidean jartzen ez dituenik. Ezagutu ditunan hamalau neskato horietatik, dagoeneko zortzi ditun era horretan lohituak, eta bederatzi mutikoez gozatua dun jada. Zerbitzatzen duten bi emakumeak lazeria berdinen menpe zeuden... Ai, Teresa, gaineratu zuen Rosaliek nire besoetara amilduz, ai, neskatxa maitea, ni ere beretzat hartu izan nain, bai, ni ere bai, nire haurtzaro samurrean. Hamaika urte eskas besterik ez neukanan bere biktima egin ninduenean... eta gainera, hari gogor egiteko aukerarik ez izaki...

        — Baina ene andereño, eten nuen beldurraren beldurrez... eta erlijioa? Okerrenean ere bide hori heukanan... Ezin al hunan zuzendari batengana joan eta hari dena konta?

        — Ai! Hik ez al dakin galbidean jarri ahala, erlijio kutsuko ernamuin oro ezabatzen duela gure baitatik, eta debekatu egiten digula ekitaldi guztietan? Eta gainera, zer egin nezakeen nik? Apenas jaso dudan heziketarik. Jakintza horiei buruz esan didan apurra, soilik nire ezjakintasunak bere dongekeria salatuko ote zuen beldurrez egin din. Baina nik ez dinat sekulan aitorpenik egin, ez dinat oraindik nire lehen jaunartzea egin. Berak hain ongi zakin gauza horiek guztiak lotsaizun bihurtzen, hain ongi gugandik ideia xumeenak ere uxatzen, non egiteko horietatik betiko urrunarazten baititu galbideratuak. Edo familiaren eraginez horrelakorik bete beharrean aurkitzen direnek, halako epeltasunaz eta halako ganoragabeziaz jokatu ohi diten, ezen ez baita haien salaketen batere beldur. Baina sinetsi ezan, Teresa, sinetsi ezan dakusanana, jarraitu zuen irten berriak ginen gelara kementsu bultzatuz, hoa horra, bere ikasleak zuzentzen dituen gela hori gutaz gozatzen duen berbera baita. Eskola amaitua denez, orain dun garaia: aurrekoekin susperturik, zenbaitetan bere zuhurtziak ezarri ohi dion neurritasun horri ordaina hartzera etorriko dun. Itzul hadi hengoen lekura, neska maitea, eta hire begiez ikusiko dun.

        Izugarrikeria haiekiko inolako jakinminik sentitzen ez nuen arren, hobe nuen halere kabinete hartan geratu eskola-garaian Rosalierekin batera atzematea baino. Ezinbestean susmoak eragingo zizkiokeen horrek Rodini. Beraz, hantxe jarri nintzen, eta hara nintzen orduko, Rodin sartu zen bere alabarenean, eta solasgai izan genuen beste hartara eraman zuen. Zerbitzuko bi emakumeak ere hara joan ziren. Eta han, Rodin haragikoiak, lotsa guztia ezabaturik, bere galdukeriaren bihurrikeria guztietara libratu zen, bere gogara eta inolako erreparorik gabe. Bi landatarrak, larru bizirik zeudela, indar guztiez zigorkatu zituen. Batekin ziharduen bitartean, besteak berari ekiten zion, eta tartean, besaulki batera igota zegoen Rosaliek apur bat makurtuta erakusten zion aldare hura laztanik lohienez, grinatsuenez eta zabarrenez betetzen zuen. Azkenik, dohakabearen txanda ailegatua zen. Rodinek zutoinera lotu zuen, ikasleak bezalaxe, eta batzuetan batek bestearen atzetik, eta bestetan biek aldi berean, emakume haiek zigorraz jo zuten, berak alaba jipoitzen zuen bitartean, hasi bizkarraren erdiparetik eta izterren behealderaino, plazerrak gainezka egiten ziolarik. Bere aztoramena sekulakoa zen, uluka eta irainka ziharduen, joka ari zen. Bere zigor-makilek non jo, hantxe itsasten ziren bet-betan bere ezpainak. Baita aldarearen barnealdean ere, eta biktimaren ahoan... oro, aurrealdea izan ezik, bere aho-grinaren harakai bilakatu zen. Baina berehala, haren jarrera aldatu gabe, eta aproposago egongo zelakoan pozik, Rodin plazerren babesleku meharrean barrena sartu zen. Bien bitartean, aldare hura giltzariaren musuei eskainia izan zen, beste neska zigorkatzen ihardun zuelarik indarrek iraun zioten artean. Rodin hodei artean zebilen, alderik alde erdibitzen, zarratatzen zuen, milaka musuk, zein baino zein beroagoak, likiskeria hartan sentitutakoak sortzen zion sua islatzen zuten. Eztanda egin zuen, eta lizunkoia, horditurik, plazerrik eztienak dastatzera ausartu zen intzestuaren eta doilorkeriaren erdian.

        Rodin mahaian eseri zen. Halako balentrien ondoren, indartu beharra zeukan. Arratsaldean eskolak eman eta zuzenketak egin beharrak zeuzkan berriro, eta nik eszena berriak ikusi ahal izango nituzkeen nahi izan banu, baina aski nuen hartaz konbentzitzeko eta gizon zital haren eskaintzei eman beharreko erantzuna ebazteko. Hori egiteko unea geroz eta hurbilago neukan. Gertaera haiek ikusi eta handik bi egunetara, bera etorri zitzaidan gelara hura eskatzera. Ohean harrapatu ninduen. Oraindik zaurien aztarnaren bat geratzen ote zitzaidan ikusteko aitzakiaz, biluztuta aztertzeko parada izan zuen, nik hari uko egiteko aukerarik gabe, eta nola hilabetea baitzeraman egunean bi aldiz gauza bera egiten, nire ahalkea mindu zezakeen deus ere antzeman gabe, ez nuen uste izan hari buru egin beharrean nengoenik. Baina honako honetan, Rodinek beste egitasmo batzuk zeuzkan: bere gurtzen xedera iritsi zenean, bere zangoetako bat nire gerriaren gainetik pasa zuen, eta halako indarrez bermatu zuen, ezen, nolabait esateko, neure burua defendatu ezinik aurkitu bainintzen.

        — Teresa, esan zidan bere eskuez halako moldez laztantzen ninduelarik non ez baitzidan zalantzarako biderik ere ematen, osatua zaude laztana, zure bihotz-nahiak bete ditudanez gero erakuts iezadakezu jada zure esker ona. Samurra duzu, hori besterik ez dut behar, jarraitu zuen sugegorriak nire jarrera ahal zuen indar guztiez behartuz... Bai, horrek bestek ez nau aseko, sari hori besterik ez diet eskatzen emakumeei... baina, jarraitu zuen, nire bizitzan ikusi dudan ederrenetakoa da hau... Bai biribila!... Bai guria!... Hori bai azal leuna, ene...! Erabat gozatu nahi dut horretaz...

        Hori esatean, Rodin, bere egitasmoa azken bururaino eramateko prest zegoela irudi, une batez ni laxatu beharrean aurkitu zen asmo horiek betetzen bukatzearren. Utzi zidan abagunea aprobetxatu eta bere besoetatik libratu nintzen.

        — Jauna, esan nion, arren eskatzen dizut konbentzitu zaitezen munduan ez dagoela ezertxo ere desiatzen bide dituzun izugarrikeria horietara bultzatuko nauenik. Nire esker ona zorretan da zurekin, ados nago horretan, baina ez dut zor hori kitatuko krimen baten prezioan. Pobrea naiz eta dohakabea dudarik gabe, ez dio axola, hona hemen dauzkadan diru apurrak, jarraitu nuen neure poltsa xixtrina eskainiz, har ezazu egoki deritzozuna, eta utz iezadazu etxe honetatik alde egiten, otoi, horretarako gauza naizen unean.

        Rodinek, baliabidez hornitu gabeko neskatxa batengandik espero ez zuen aurkako jokaerak harriturik, eta gizonen artean arrunt zabalduta dagoen aurreriritzi bati jarraiki, beharrean dagoenak zantarra izan behar duela uste zuenez, Rodinek, nioen, arretaz behatu zidan:

        — Teresa, jazarri zitzaidan une baten buruan, ez da batere egokia nirekin Neskutsarena egitea. Uste nuen banuela eskubiderik zure aldetik atseginezko erakutsiak merezi izateko, ez dio axola, gorde ezazu zeure dirua, baina ez nazazu utzi. Atsegin dut neska zintzo bat edukitzea etxean, hain dira eskasak inguruan dauzkadanak... Oraingo honetan horren bertutetsu jokatu duzunez, espero dut berdin jokatuko duzula beste guztietan ere. Nire interesak horretan dautza eta nire alabak atsegin zaitu. Eskatu berria dit oraintxe bertan konbentzi zaitzadan ez gaitzazula utzi. Gera zaitez beraz gurekin, gure gonbidatua zara.

        — Jauna, ihardetsi nion, ez nintzateke zoriontsu izango bertan. Zerbitzatzen zaituzten bi emakumeek, beraienganako dituzun sentimendu guztien jabe nahi dute bihurtu. Ez nindukete jelosiarik gabe ikusiko, eta gaur edo bihar, zu utzi beharrean izango nintzateke.

        — Ez zaitez horren beldur izan, erantzun zidan Rodinek, ez zaitez ikara emakume horien jeloskortasunak izan ditzakeen ondorioengatik, nik jakingo baitut haiei beren lekuan eusten zu zurean zauden bitartean, eta zuk bakarrik izango duzu nire konfiantza, eta ez duzu horregatik arriskurik izango. Baina horren duin izaten jarraitu nahi baduzu, on litzateke jakin dezazun eskatuko dizudan lehen dohaina, Teresa, gauza guztien gainetik zuhurtziaz jokatzea dela. Anitz gauza gertatzen dira hemen, bertuteari buruz dituzun printzipioen kontrakoak direnak asko, dena ikusi behar duzu, ene neskatxa, dena entzun eta sekula ezer esan ez... Gera zaitez nirekin, Teresa, gera zaitez hemen, neskatxa, pozik emango dizut ostatu. Nire izakera suharrak, mugarik gabeko grinak eta ohitura makurreko bihotz honek eragin dizkidaten galdukeria ugarien erdian, kontsolagarri gertatuko zait gutxienez nire alboan pertsona bertutetsu bat edukitzea, zeinaren magalean babestera joko dudan, jainko baten oinetara bezala, neure gehiegikeriez nazkatuta nagoenean...

        «Ene Jainkoa!, pentsatu nuen une horretan, hortaz, beharrezkoa da bertutea, ezinbestekoa zaio gizonari, gizon likitsa ere behartuta baitago beronen bidez lasaitzera eta berau babesgarritzat hartzera.» Segidan, Rosaliek ez uzteko egin zizkidan erreguak gogoratuz, eta Rodinen baitan zenbait printzipio on ikusi uste nituelarik, etsi-etsian etxe hartan ostatu hartzea erabaki zuen.

        — Teresa, esan zidan Rodinek zenbait egunen buruan, nire alabaren aldamenean jarriko zaitut. Era horretan, ez duzu nire beste bi emakumeez zertan kezkaturik izango, eta hirurehun liberako soldata emango dizut.

        Zeregin horrek nolabaiteko fortuna zekarkion nire egoerari. Rosalie onbideratu nahiak gogoberoturik, eta agian, baita bere aita ere, berarengan eragina izatea lortuz gero, ez nuen damu hartu egin berri nuenaz... Rodinek janzteko agindu zidan eta une hartan bertan alabarengana eraman ninduen, esanez aurrerantzean haren esanetara nengoela. Rosaliek ez-ohiko poz-erakutsiak eginez egin zidan harrera, eta berehala hartu nuen ostatu bertan.

        Ez ziren zortzi egun igaro eta jada hasia nintzen desio nituen onbideratze-lan haietan, baina Rodinen zurruntasunak apurtu egin zuen nire doitasuna.

        — Ez dezazula uste izan, erantzun zien nire aholku zentzuzkoei, zure baitako bertuteari eskaini nahi izan diodan omenaldi mota hori froga bat denik, ez bertutea estimatzen dudanik, ezta galdukeria baino nahiago dudanik ere. Ez dezazula halakorik pentsa, Teresa, zeure burua engainatuko zenuke. Zurekin egin dudan horretan oinarriturik, jokaera horretatik bertutearen garrantzia edo premia defenda lezaketenek egundoko akatsa egingo lukete, eta benetan nahigabetu egingo ninduke zuk halako pentsamoldea dudala uste izateak. Ehiza-egunetan eguzkiaren errainu kiskalgarriak nire gainera beruna bezala erortzen direnean babeslekutzat dudan etxola ez da berez monumentu erabilgarria, bere premia unean unekoa besterik ez da. Arrisku mota baten mende jartzen naizenean, babestuko nauen zerbait bilatzen dut eta hartaz baliatzen naiz, baina arrazoi hori nahikoa al da zera horrek alferrikako edo mesprezagarri izateari utzi diola esateko? Erabat galdua dagoen gizarte batean bertuteak ez luke deusetarako balio izango: gurea era horretakoa ez denez, ezinbestekoa da horren itxurak egitea edo beronetaz baliatzea, bere jarraitzaileen inolako beldurrik ez izateko. Inork ez balu aintzat hartuko, alferrikako bihurtuko litzateke. Beraz, ez dut hutsegiten esaten baldin badut horren premia iritzi kontua besterik ez dela, eta egoeraren arabera dagoela. Bertutea ez da prezio ukaezina duen bizi-lege bat, klima bakoitzaren arabera aldatuz doan jokamoldea baizik, eta hortaz, egiatik ezer gutxi du. Aski da hori bere ezerezaz ohartzeko. Iraunkorra bezalakorik deus ez da benetan ona denik. Etengabe aldatzen ari denak ezin dezake ontasun ezaugarririk desio, eta horregatik ezarria izan da aldaezintasuna Betierekoaren perfekzioen artean. Baina bertuteak ez du inondik halako ezaugarririk: mundu zabalean ez daude bi herri era berean bertutetsuak direnik. Hortaz, bertuteak ez du ezer egiatik, ezer ez ontasun hutsetik, eta ez du inola merezi berau gurtzen ari gaitezen. Helduleku bat bailitzan baliatu beharra dago hartaz, eta bizi garen herriak duena politikoki geure egin, beren gustoz horretan dihardutenek edo beren egoera dela medio berau gurtu behar dutenek bakean utz gaitzaten, eta halaber, gauden lekuan errespetagarria den bertute horrek, konbentzitzeko duen indarragatik, galdukerietan dabiltzanen gaizkinahizko ekintzetatik babes gaitzan. Baina berriro diot, oro unearen araberakoa da, eta horretatik guztitik ezerk ez dio benetako meriturik ematen bertuteari. Gainera, badira bertuteak zenbait gizonentzat ezinezko direnak. Hortaz, nola sinestaraziko didazu grinen aurka borrokan diharduen bertutea Naturaren zati izan daitekeela? Eta ez baldin bada, nola izan liteke ona? Ziurrenik, gure solasaren xede diren gizonek nahiago izango dituzte bertute horien aurkako makurkeriak, hauek izango baitira modu bakarrak... era bakarrak..., beren gorpuzkerarekin edo beren organoekin ongien lotzen direnak. Hipotesi honen arabera, beraz, baleudeke makurkeria biziki onuragarriak. Eta nola izan daiteke bertutea onuragarri, bere aurkakoak hala izan daitezkeela frogatu didazunean?

        Esan dizute bertutea besteen onerako dela, eta zentzu horretan, ona dela; alegia, besteentzat ona dena baizik ez egitea erabakiz gero, ongia besterik ez dudala jasoko ordainez. Arrazonamendu hau sofisma bat besterik ez da. Bertuteari jarraiki dihardutenengandik jasotzen dudan ongi apur hori neureganatzeko, nik ere neure ingurukoen artean halamoduz ihardun beharragatik, hamaika sakrifizio egin beharrean aurkitzen naiz, inondik ere haien trukean asetzen ez nautenak. Eman baino gutxiago jasotzen dudanez gero, lantegi txarra bihurtzen da niretzat, eta bertutetsu izateko jasan behar ditudan gabeziek ekartzen dizkidaten gaitzak askoz ere handiagoak dira hala jokatzen dutenengandik jasotzen ditudan onurak baino. Konponketa hori inondik ere berdintasunezkoa ez denez, ez dut hartara meneratu beharrik, eta ziur nagoenez ezen, bertutetsu izanez gero, ezingo niekeela besteei hainbat ongi egin nola horretara behartuz jasango ditudan atsekabeak, ez al da hobe izango horrenbeste kostako zaidan ongi egite hori bertan behera uztea? Orain, gizon makurra banintz gainerakoei egin niezaiekeen mina dago bestetik, eta mundu guztia nire antzeko balitz nire ingurutik jasoko nukeen zorigaitza ere bai. Makurkeriak beren gisara ibiliko liratekeela onartuz, arrisku hori izango nuke, aitor dut. Baina nire arriskuagatik paira nezakeen nahigabea, besteei eragingo niekeen arriskuaren plazerrak berdinduko luke. Hortik aurrera, berdintasuna berrezarrita legoke, ordutik aurrera mundu guztia berdintasunean gutxi-asko zoriontsu izango litzateke: eta hori ez da gertatzen eta ezin gerta liteke batzuk onak eta besteak gaiztoak diren gizarte batean, zeren eta nahasketa honetatik amarru amaigabeak sortuko bailirateke, bestela sortuko ez liratekeenak. Gizarte nahasian, interes guztiak desberdinak dira, eta horretan datza makina bat atsekaberen jatorria. Beste erako elkartean berriz, interes guztiak berdinak dira, berau osatzen duten norbanakoetako bakoitzak nahikunde berberak ditu, joera berberak, denak helmuga beraren bila dabiltza eta denak dira zoriontsu. Baina tentelak dira gaizkiak zorionik ez dakarrela diotenak. Ez dakar, ongia laudorioztatzea adostu baldin bada, baina mesprezatu edo okertzat jo ezazu ongia deritzozun hori, eta orduan, txepelkeriaz gaizkia deitu ohi zenuena baino ez duzu goretsiko. Eta gizaki guztiek gaizkia egitean atsegin hartuko dute, eta ez da izango baimenduta dagoelako (zenbaitetan bere xarma murrizteko arrazoi izango baita hori), baizik legeek ez dutelako halakorik gehiago zigortuko, eta hauek, eragiten duten beldurragatik, gutxitu egingo dute Naturak krimenean ezarri duen plazerra. Jo dezagun badela gizarte bat, intzestua (onar dezagun lege-hauste hau beste edozein bezalakoa dela), intzestua nioen, krimena dela hitzartu duena. Hartara lerratzen direnak dohakabe izango dira, zeren eta jendeen iritziak, legeek, sinesmenek, orok beren plazerrak deuseztuko bailituzkete. Gaizkia egin nahi bai, baina muga horien kariaz horretarako ausardiarik ez dutenak ere dohakabeak izango dira berdin-berdin. Eta horrela, intzestua zigortzen duen legeak zorigaiztokoak baizik ez ditu sortuko. Jo dezagun auzoko gizarte batean intzestua ez dela krimena. Halakorik desio ez dutenak ez dira dohakabe izango, eta desio dutenak berriz zoriontsu izango dira. Gizakiei halako ekintzarik baimenduko duen gizartea komenigarriagoa izango zaie ezen ez ekintza hori bera krimentzat duena. Gauza bera gertatzen da zabarkiro krimentzat iritzitako gainerako ekintza guztiekin ere. Ikuspegi horretatik begiratuz gero, egundoko zorigabeko pila egingo duzu, baina zilegituz, inor ez da kexu izango, izan ere, horrelako edozein ekintza gogoko duenak bakean burutuko baitu, eta hargatik larritzen ez dena, aldiz, batere mingarria ez den halako axolakabekeria batean geldituko da, edo bestela, jasan lezakeen nahigabeaz mendekatuko da, kexu izateko bide eman dioten guztiei bestelako kalte pila eraginez. Gaizkileez josiriko gizarte batean, edo mundu guztia zoriontsua da oso, edo bestela, inondik ere penagarria ez den kezkarik gabeko egoera batean biziko da. Horrenbestez, bertutea deitu ohi zaion horrek ez du ezer onetik, ezer ez errespetagarritik eta ezertxo ere ez benetan zoriontsu egin gaitzakeen horretatik. Horren jarraitzaileak ez daitezela beraz harrotu gure gizarteen eraketa motak eginarazten dizkigun omenaldi motez. Aldarte edo itun kontua da huts-hutsean, baina berez, gurtzapen hori alegiazkoa da, eta une batez hark lortzen duen bertutea, ez da hargatik ederragoa.

        Horixe zen Rodinen grina makurren lojika ankerra. Baina Rosalie, eztiagoa zena eta inondik ere horren ustelduta ez zegoena, Rosalie, meneratuta zeukaten izugarrikeriak gorrotatuz, otzanago lerratzen zen nire aholkuetara. Erlijiozko bere lehen egitekoak bete zitzan desiatzen nuen suharki. Horretarako beharrezkoa izango zen apaizen bat ezkutuan ekartzea, baina Rodinek ez zuen halakorik nahi bere etxean. Aldarrikatzen zuten erlijioari adinako beldurra zien haiei ere. Rodinek ez zukeen munduan ezergatik onartuko halako bat bere alabaren ondoan, eta neska gazte hura zuzendari batengana eramatea ere ezinezkoa zen hein berean. Rodinek ez zion Rosalieri kanpora irteten uzten norbaitek lagunduta ez bazen. Beraz, itxaron beharra zegoen abagunea noiz aurkezten zen, eta bien bitartean, neska gazte hori ikasbidean barneratu nuen; bertuteekiko oniritzia landuz, erlijioarekikoa ernarazten nuen haren baitan; dogma santuak eta misterio gorenak ikusarazi nizkion, halako eran kateatu nituen bi sentimendu horiek bere bihotz gaztean, non ezinbestekoak bilakarazi bainituen haren bizi-ongizaterako.

        — Oi, ene andereño!, esan nion egun batez bere arranguraren malkoak bilduz, horrenbesteraino itsutu al daiteke gizona ezen uste baitu ez duela xede hoberik merezi? Ez al du aski bere Jauna ezagutzeko ahalmenaz eta gaitasunaz hornitu izana jakiteko mesede hori ez zaiola eman Hark ezarritako eginkizunak betetzeko baizik? Orain, zein izan liteke Betierekoari zor zaion gurtzapenaren oinarria, bertutea ez bada, horren exenplu Bera delarik? Horrenbeste mirariren Sortzaileak eduki al lezake beste legerik ongia egitea ez denik? Eta gogoko izan al ditzake gure bihotzak, baldin eta ongia ez bada beren osagaia? Iruditzen zaidan arima sentikorrek Izaki goren honekiko eduki behar dituzten maitasunezko arrazoiak ezin daitezkeela izan begiruneak eragiten dituenak baizik. Ez al da bada mesede bat unibertso honetako edertasunez gozatzeko aukera eskaini izana? Eta ez al diogu guk inolako esker onik zor halako onegintzagatik? Baina gure egitekoen katea unibertsala are arrazoi indartsuago batek ezartzen din eta egiaztatzen; zergatik egin behar diogu uko bere legeak eskatzen dizkigunak betetzeari, gizakiekiko dugun onginahia sendotzen duten berberak baldin badira? Ez al da ederra sentitzea, Izaki gorenaren duin izateko, lurrean atsegina emango diguten bertuteak gauzatu besterik ez dugula egin behar, eta jakitea, gure kidekoekin bizitzeko duin egiten gaituzten bideak, bizitza honen ostean Jaunaren jargoiaren aldamenean berpiztuko garen ziurtasuna ematen diguten berberak direla? Ai, Rosalie, zein itsututa dauden itxaropen hori ebatsi nahi digutenak! Erratuta, beren grina zekenek liluratuta, nahiago diten betiereko egiak ukatu, horren duin egin ditzakeena alboratu baino. Nahiago diten esan: engainatu egin gaituzte, beraiek beren burua engainatu dutela aitortu baino. Beren buruari kalte egitearen ideiak beren gehiegikeria lohiak zapuztuko litizken. Ez zaien horren beldurgarri iruditzen Zeruko itxaropena ezabatzea nola hura lortzeko bidean jarri behar dituena alboratzea. Baina beren baitan grina anker horiek apaltzen direnean, errezela zarratatzen denean, beren zorabioan ezagutzen ez zuten Jainkoaren ahots itzaltsuak beren bihotz galduetan zalantzarik sortzen ez dienean, nolakoa behar du izan, ene Rosalie, lehengora itzultze krudel horrek? Eta beren barnean daramaten damuak zein garesti ordainarazi behar dien itsututa zeudeneko errakuntza-une hori! Horra hor zein egoeratan epaitu behar den gizakia bere jokaera zuzentzeko: ez dinagu sinetsi behar mozkorraldian edo sukarraldi kiskalgarri batean dioena, baizik eta arrazoia bareturik eta indarraldi betean, egia bilatu, horren zantzua hartu eta beren begietan ikusten dutenean. Orduan, lehen ezezaguna genuen Izaki saindu hori desiatuko dinagu; guk otoitz egin eta Berak kontsolatu egingo gaitin; guk erregutu eta Berak entzun egingo zigun. Eta hortaz, zer dela eta ukatuko nuke nik, zergatik ez nuke onartuko zorionerako horren beharrezkoa den objektu hori? Zergatik nahiago izango dut gizaki alderraiek bezala Ez dago Jainkorik esan, gizaki zentzudunaren bihotza une oro Izaki jainkotiar baten existentziaren frogak eskaintzen ari zaidanean? Hobe al da eroekin batera amets egitea, jakitunekin batera zuzen pentsatzea baino? Halere, lehen printzipio horretatik den-dena ondorioztatzen dun: Jainko bat dagoen unetik, Jainko horrek gurtzea merezi din, eta gurtzapen horren lehen oinarria Bertutea dun ezinbestean.

        Lehen egia hauetatik aise ondorioztatu nituen gainerakoak, eta Rosalie, jainkozale izaki, berehala egin zen kristau. Baina nola uztartu ditzaket, berriz diot, praktika pixka bat eta morala? Rosalie bere aitari obeditzera behartuta zegoenez, ezin ziezaiokeen hari nahigabea baizik erakutsi, baina Rodin bezalako gizon batekin, ez al zen hori arriskutsu bihurtuko? Zaputz agertzen zen ororekin; nire sistemetako bakar batek ere ez zuen harengana hurbiltzerik lortzen, baina bera konbentzitzea erdiesten ez banuen ere, berak ez ninduen kordokarazten behinik-behin.

        Haatik, halako eskola batek, hain etengabeko arriskuek eta hain benetakoek, Rosalierengatik dardarizoka jarri ninduten, etxe donge hartatik ihes egin zezan aholkatu izanaz inolako errurik ez nuela sinesteraino. Iruditzen zitzaidan bere aita intzestuzalearen magaletik erauztea, han izan zitzakeen arrisku guztien zoriaren menpe uztea baino oker txikiagoa zela. Ukitua nuen lehendik ere gai hori, eta agian ere, ez nintzen urrutiegi lortzetik, baina bat-batean, Rosalie desagertu egin zen etxetik, ezinezkoa izan zitzaidalarik non zegoen jakitea. Itaundu nien Rodinen etxeko neskameei, baita Rodin berari ere, eta ziurtatu zidaten denboraldi eder batez joana zela senitarteko baten etxera, handik hamar legoara. Berrien bila abiatu nintzen auzune-ra; lehenik harritu egiten ziren etxeko batek halako galdera egiteagatik, eta gero, Rodin eta bere zerbitzariek bezala erantzuten zidaten: ikusi eta besarkatu egin zutela bezperan, irteeraren egun berean. Eta erantzun berberak jasotzen nituen alderdi guztietan. Rodini galdetu nionean zergatik ezkutatu zitzaidan irteera hura, zergatik ez nion neure andereari jarraitu, berak ziurtatu zidan horren arrazoi bakarra batarentzat nahiz bestearentzat egoera mingarri hura ekiditea zela, eta nire maitea aurki ikusiko nuela berriro ziurrenik. Halabeharrez, erantzun haiekin konformatu beharra neukan, baina hartaz konbentzitzea zailagoa zen. Sinestekoa al zen Rosaliek, horrenbeste maite ninduen Rosalie hark, nigandik urruntzea onartu izana hitzik esan gabe? Eta, Rodinen izaeraz ezagutzen nuena ezagututa, ez al zen bidezkoa dohakabe haren zorteaz beldur izatea? Orduan, erabaki nuen gauza guztiez baliatzea berari zer gertatu zitzaion jakiteko, eta hori lortzeko, egoki iritzi nien bitarteko guztiei.

        Hurrengo egunetik aurrera, egoitzan bakarrik nintzelarik, bazter guztiak miatu nituen arreta handiz. Iruditu zitzaidan zenbait intziri entzun nituela gaua bezain ilun zegoen sotoaren hondotik... Gerturatu egin nintzen, bazirudien egur pilo batek ate estu eta urrundu bat eragozten zuela. Aurrera egin nuen oztopo guztiak gaindituz... hots berriak aditu nituela uste izan nuen. Ahots hura ezagutzen nuela iruditu zitzaidan... Belarria erne-erne jarri nuen... ez nuen zalantza gehiago izan.

        — Teresa, entzun nuen azkenik, oi Teresa, hi al haiz?

        — Bai, ene lagun maitea, oihu egin nuen, Rosalieren ahotsa ezagututakoan.. Bai, zeruak Teresa bidali din hi sorostera...

        Eta nire galdera ugariek apenas uzten zioten neska zoragarri hari erantzuteko betarik. Azkenik jakin nuen bera desagertu baino ordu batzuk lehenago, Rombeauk, Rodinen lagun eta adiskide zenak, biluzik aztertu zuela, eta aitarengandik agindua jaso zuela ezen, Rombeau honekin ere, Rodinek egun oroz berari eskatzen zizkion izugarrikeria berberetara presta zedila; berak gogor egin ziola, baina Rodinek, haserre bizian, heldu eta bere adiskidearen ekintza makur gainezkatuetara bultzatu zuela; jarraian, bi lagunak luzaz mintzatu zirela ahapeka, bera betiere larrugorritan zegoen bitartean, eta tarteka etorri zirela berriro aztertzera, era kriminal horretaz gozatuz beti, edo mila modu desberdinetan jipoituz; azken buruan, lauzpabost ordutako saio baten ondoren, Rodinek esan ziola landara bidaliko zuela bere senitarteko baten etxera, baina bet-betan abiatu behar zuela, Teresari txintik ere esan gabe, biharamunean landetxean argituko zizkion arrazoiengatik, bertara joango baitzen berarekin elkartzera. Rosalieri jakinarazi zion berarentzako ezkontza batez ari zela, eta arrazoi horregatik aztertu zuela bere lagun Rombeauk, ama izateko baldintzak betetzen al zituen ikustearren. Rosalie, hain zuzen ere, emakume zahar baten gidaritzapean abiatu zen. Herria alderik alde zeharkatu zuen, pasaeran adio esan zien ezagun askori, baina arrastu bezain agudo, bere gidariak aitaren etxera ekarri zuen atzera, gauerdiz iritsi zelarik bertara. Bere zain zeukan Rodinek heldu egin zion, eskuaz ahotsaren organoa eragotziz, eta hitzik esan gabe, soto horretara jaurti zuen, non halere, nahikoa ongi elikatu eta zaindu baitzuen hara iritsi zenez geroztik.

        — Ororen beldur naun, gaineratu zuen neska gaixoak, nire aitak aspaldian nirekiko daraman jokaerak, bere mintzaldiek, Rombeauren azterketaren aurretikoak, denak, Teresa, denak erakusten din munstro horiek beren esperientzia baterako nahi nautela, eta horrekin, hire Rosalie gaixoarenak egin din.

        Nire begietatik negar-malkoak ugari isuri ondoren, neska gaixoari galdetu nion ea ba al zekien non gordetzen zuen soto hartako giltza. Ez zekien, baina nolanahi ere, ez zuen uste aldean eramateko ohiturarik zuenik. Zoko guztietan bilatu nuen, alferrik izan zen ordea; eta berriro itzultzeko garaia iritsi zen, neskatxa maite hari kontsolamenduak, zenbait itxaropen eta intziriez gain beste sorospenik ezin niezaiokeelarik eskaini. Biharamunean berriz itzuliko nintzela zin eginarazi zidan; halaxe agindu nion, eta horrekin batera ziurtatu nion ezen, ordurako ez banuen deus pozgarririk jakin han gertatzen zenaz, une hartan bertan alde egingo nuela etxetik, nire kexuak justiziaren aurrera eramango nituela, eta mehatxatzen zuen zori beldurgarri hartatik aterako nuela, horren prezioa edozein izanik ere.

        Berriro igo nintzen; Rombeau Rodinekin batera afaltzekoa zen arratsean. Nire anderearen zortea argitu nahi horretan edozertara deliberaturik, bi lagunak zeuden gelaren aldamenean ezkutatu nintzen, eta beren berriketaldiak are gehiago konbentzitu ninduen elkarrekin zerabilten egitasmo beldurgarriaz.

        — Inoiz ez duk iritsiko, zioen Rodinek, anatomia perfekzioaren azken mailaraino, harik eta hodien azterketa heriotza krudel batez hildako hamalau edo hamabost urteko haur batengan egiten ez den artean. Laburtzapen horri esker bakarrik lor zezakeagu hain atal interesgarria den horren analisi osoa.

        — Berdin gertatzen duk, erantzun zuen Rombeauk, birjintasuna ziurtatzen duen mintzarekin ere; behar-beharrezkoa duk neska gazte bat halako azterketarako. Zer ikus daiteke pubertaroan? Ezer ez; hilekoek urratu egiten ditek hymena, eta ikerketa guztiak zehazgabeak dituk. Hire alaba duk hain zuzen ere guk behar duguna; hamabost urte izanagatik ere, oraindik ez zaiok hilekoa iritsi. Hartaz gozatu dugun erak ez ziok inolako kalterik egin mintz horri, eta gustoz aztertuko diagu. Pozik nagok oso azkenik horretara deliberatuta hagoelako.

        — Horixe nagoela!, erantzun zuen Rodinek; higuingarria duk hain burutapen axalekoek zientzien aurrekuntzak horrela geldiaraztea. Akaso egon al dira inoiz gizon handiak horren katea mesprezagarrien menpe? Eta Migel Anjelek Kristo bat berez den tamainan egin nahi izan zuenean, eduki al zuen inolako kontzientziazko damurik mutil gazte bat gurutziltzatu eta larritasun hartan kopiatzeagatik? Baina gure artearen aurrerapenez ari garenean, ez al dute bitarteko hauek besteentzat bezain beharrezko izan behar, ala? Eta zenbateraino da gaitz erdi horrelakoetarako baimena ematea? Milioi bat pertsona salbatzeko sakrifikatzen den pertsona bat duk; zalantzarik egin al daiteke prezio horretan? Naturaren legeek eragindako heriotza eta guk burutuko duguna oso desberdinak al dira? Eta lege horien, horren zintzoak iruditzen zaizkigun lege horien xedea, ez al da bada norbait sakrifikatzea mila salbatzeko?

        — Ikasteko modu bakarra horixe duk, esan zuen Rombeauk, eta nire gaztaro guztia lanean eman dudan ospitale horietan, horrelako milaka esperientzia egiten ikusia nauk. Baina neskatila horrekiko dituan lotura estuak direla medio, uste nian, beldurrez, aitortzen diat, ez hintzela horretara deliberatuko.

        — Zer? Nire alaba delako? Horixe bai arrazoi ederra!, egin zuen oihu Rodinek, eta ze maila uste duk hik eduki behar duela titulu horrek nire bihotzean? Nire plazer-atseginetan galarazten nauen xulotxo horretatik (gutxi gora-behera) ernaldutako hazi pixka bat bezala ikusten diat. Inoiz ez zioat bati besteari baino kontu gehiago egin. Norbera, emandakoa berreskuratzeko jabe duk. Inoiz munduko ezein herritan ez duk okertzat hartua izan nork bere haurrez baliatzeko eskubidea. Pertsiarrak, Mediarrak, Armeniarrak, Greziarrak haiezaz gozatu ohi zituan nahi bezain zabal. Likurgoren legeek, legegileen ereduek, gurasoak beren seme-alabekiko eskubide guztien jabe egin ezezik, gurasoek elikatu nahi ez zituztenei edo gaizki osatuta zeudenei heriotza-zigorra ezartzen zietean. Basati askok eta askok beren umeak hiltzen ditiztek jaio orduko. Asia, Afrika eta Ameriketako ia emakume guztiek abortatu egiten ditek horregatik erruduntzat jo beharrik gabe. Cookek usadio hori aurkitu zian hegoaldeko itsasoko irla guztietan. Romulok haur-hilketak zilegitu zitian; hamabi oholen legeak ere berdin-berdin baimendu zitian, eta Konstantino arte, Erromatarrek beren seme-alabak kale gorrian utzi nahiz hil egiten zitiztean zigorgabeki. Aristotelek berak ere gomendatu egiten zian krimen hori. Estoikoen sektak laudagarritzat ikusten zian. Gaur egun oraindik ere oso bizirik dagoen ohitura duk Txinan. Egunero hamar mila pertsonatik gora aurki litezkek Pekingo kale eta ubideetan barreiatuak, beren gurasoek sakrifikatuak edo abandonatuak, eta haur baten adina edozein izanik ere, inperio jakintsu horretan, guraso batek hura bazter uzteko, epailearen eskutan jarri besterik ez dik egin behar. Erditze-legeen arabera, semea, alaba edo haren neba hiltzen zitean, baita ezkon-adinean ere. Zesarrek ohitura hau Galian oso hedatua zegoela ikusi zian. Pentateukoko pasarte askotxotan frogatuta zagok zilegi zela haurrak Jainkoaren etxean hiltzea; eta Jainkoak berak ere hala eskatu zioan Abrahami. Luzaroan jendeak uste izan dik, gaur egungo gizon ospetsu bati jarraiki, inperioen oparotasuna haurren gatibutzaren konformidadean zegoela; iritzi honek, zentzumenik zuhurrenaren printzipioak zauzkaan oinarritzat. Eta zer! Errege batek uste izango dik hogei edo hogeita hamar mila pertsona hiltzeko eskubidea duela egun bakar batean bere arrazoietan oinarrituta, eta aldiz, guraso batek ezingo dik, berak komenigarria irizten dionean, bere haurren bizitzaren jabe bihurtu! Hori bai zentzugabekeria! Hori bai funsgabekeria eta ahulezia, halako kateek estekatuta daudenena! Aitak seme-alabekiko duen agintea, benetakoa den bakarra, gainerako guztien oinarri izan den bakarra, Naturaren ahotsak ezarri ziguk, eta naturako ekintzei buruzko azterketa hausnartu batek horren adibideak eskaintzen zizkiguk une oro. Pedro tsarrak ez zian inolako zalantzarik egiten eskubide horretaz; izan ere, horretaz baliatzen zuan, eta adierazpen publiko bat igorri ziean bere inperioko Ordena guztiei, zeinak, lege jainkotiar eta gizatiarren arabera, guraso batek bere seme-alabak hiltzera zigortzeko eskubide oso eta erabatekoa zuela esaten baitzuen, egin beharrekoaz inori aurrez deus esan beharrik gabe. Gure Frantzia basati honetan baizik ez zagok horrelakorik, non sasi-erruki funsgabe baten arabera uste izan baita eskubide hori ukatu beharra dagoela. Ez, jarraitu zuen Rodinek gogoberoturik, ez, adiskide, ez diat sekula konprenituko norbait bizitzara ekarri nahi izan duen aita bat zergatik ez den libre hura heriotzara bultzatzeko. Bizitza honi ordaindu behar diogun prezio ulertezina duk hori, gizon batek kidekoarengandik libratzeko burutzen duen ekintza motaz amaierarik gabe eztabaidatzera bultzatzen gaituen ihardun eroa. Bizitza ondasunik preziatuena dela uste dugularik, okerrez imajinatzen diagu krimen bat egiten dugula daukanari kentzen badiogu; baina bizitza hau, edo behinik behin bertatik lortzen duguna etetea, ez duk galera, bizitza bera ere ondasun bat ez den bezala; edo hobeto esanda, deus ez bada hiltzen, deus ez bada suntsitzen, deus ez bada Naturan galtzen, edozein gorputz deskonposaturen alderdi guztiak noiz disolbatuko ote diren zain badaude itxura berrien pean berragertzeko, nola ez da bada axolakabekeriarik izango hilketaren ekintza horrekiko? Eta nola ausartuko gara horrelako ekintzetan gaitzik dagoela uste izatera? Ezin litekek beraz soilik nire irudimena izan, zeren bestela, oso modu sinplean ikusiko bainuke nik oro, izan ere, ez baitago arrazoi indartsuagorik, gizonentzat hain erabilgarria den arte baterako beharrezkoa dena baino... Hainbesteko argia eskaini dezakeen unetik, jada ez duk gaitz bat, adiskidea, jada ez duk hobena, egin daitezkeen gauzetatik onena duk, zuhurrena, baliotsuena, eta horri uko eginez bakarrik eduki zezakek krimenak izaterik.

        — Ah!, esan zuen Rombeauk, horren pentsamolde beldurgarriek adorez bete zutelarik, onespena ematen diat, lagun maitea, heure jakituriaz liluraturik naukak, baina hire axolakabekeriak harritu egiten naik, maiteminduta hengoela uste nian.

        — Ni? Neskatxa batez zaletua?... Ai Rombeau, uste nian hobeto ezagutzen ninduala; haur horiezaz baliatzen banaiz beste gauza hoberik ez daukadalako duk. Eta hik gozatzen ikusten nauan plazer motagatik sentitzen dudan jaidura bizi horrek, estimatzekoak egin zizkidak intsentsua eskain daitekeen tenplu guztiak, eta horiek ugaritzearren, zenbaitetan neska gaztea zein mutil ederra pareko bihurtzen ditiat; baina gizabanako eme hauetako batek zoritxarrez nire gogoa luzaroegi elikatu orduko, atsekabea indarrez iragartzen duk, eta ez diat sekula modu bat baizik ezagutu hori atsegingarriro asetzeko... Ulertzen didak, Rombeau; Chilpéricek ere, Frantziako Erregeetarik lizunkoienak, berdin pentsatzen zian. Ozenki esaten zian, besterik ezean emakume batez balia gintezkeela, baina ezinbesteko baldintza zela harekiko jolasa amaitu orduko hura deuseztea. Jada badituk bost urte mari-urdanga hau nire plazerren zerbitzuan dagoela, eta beraz, baduk garaia nire hordialdiaren amaiera bere existentziaz ordain dezan.

        Azalpena bukatzen ari zen; bi zital haien egitasmoengatik, beren nahikundeengatik, beren ekintzengatik, beren prestakuntzengatik, eta azken batean, beren eroaldiak bultzatu zituen egoeragatik, argi ikusi nuen ez zegoela galtzeko astirik eta Rosalie gaixoaren suntsipen ordua arrats hartarako finkatua zutela. Hegan, sotora abiatu nintzen, Rosalie askatu edo bertan hiltzera deliberaturik.

        — Ai ene laztana!, egin nion oihu, ez zagon une bakar bat ere galtzerik... munstro horiek... gaur arratserako prestatu diten... hona etorriko ditun...

        Hori esanik, nire indar guztiez ahalegindu nintzen atea behartzen. Nire astinaldietako batek zerbait erorarazi zuen. Eskua luzatu nuen. Giltza zen. Hartu eta, presaka, atea irekitzeari ekin nion... Rosalie besarkatu, ihes egitera presarazi, eta nire urratsen atzetik jarrai ziezadala esan nionerako, abiatua zen bera... Ene Jainkoa! Idatzita zegoen bertutearen patua oinperatuta egotea zela, eta amultsutasun samurrenaren sentimenduak gogorki zigortuak izango zirela. Rodin eta Rombeau, giltzariak gaztigaturik, bat-batean agertu ziren; lehenak bere alabari heldu zion ate-brinbela iragaten ari zen unean, zeinaz harantzago ez baitziren urrats batzuk besterik eman behar libre izateko.

        — Nora zoaz, dohakabe hori?, oihu egin zion Rodinek, geldiaraziz, Rombeauk ni preso hartzen ninduen bitartean... Ene, ene!, jarraitu zuen niri beha, ematxar honek lagundu al dizu ihesaldian? Teresa, horra bertuteari buruzko printzipio handi horien emaitza: alaba bat bere aitarengandik aldendu nahi izatea ere!

        — Horixe baietz, erantzun nuen irmoki, eta hala egin behar gainera aita bat bere alabaren bizitzaren aurka horren jukutria maltzurrez jokatzeko gauza denean.

        — Ene, ene! Espioitza eta limurkeria, jarraitu zuen Rodinek; horiexek dira mirabe batengan egon litezkeen gaiztakeriarik arriskutsuenak; goazemak, goazemak gora, auzi hau dena orain bertan ebatzi behar baitugu!

        Rosalie eta biok, gizatxar hauen eskuetatik arrastaka gindoazelarik, logeletara ailegatu ginen. Ateak itxi egin ziren. Rodinen zorigaiztoko alaba ohe baten zutabeetara lotu, eta haserreak hartuta zeuden bi haiek nire kontra zuzendu zuten beren amorrua, ahakarrik bortitzenez eraso zidaten, eta asmorik beldurgarrienak adierazi. Goitik behera erdibitu nahi ninduten bizirik, nire bihotzaren taupadak aztertzearren, eta atal horretan, hilotz batekin ezinezkoak liratekeen oharrak hartu. Bien bitartean, biluztu egin ninduten, eta ferekarik lohienen gatibu bilakatu nintzen.

        — Ezer baino lehen, esan zuen Rombeauk, zure jokabide zintzoak babestu duen gotorleku horri bortizki erasotzearen iritzikoa naiz... Izan ere, zein bikaina den! Miretsi ezak nolako guritasuna, sarrera aldezten duten bi ilargi-erdi horien zuritasuna, inoiz ez duk birjinarik izan hain haragi uxterrekorik.

        — Birjina! Halaxe duk-eta ia, esan zuen Rodinek... Behin bakarrik izan duk bortxatua, bere gogoz kontra, eta harrezkero, ez duk ezertxo ere izan. Utzidak une batez leku hori...

        Eta ankerrak tartekatu egin zuen laztan zabar eta krudelen omenaldia, gurtzapenaren xedea ohoratu beharrean zapuztuz. Han neskutsik izan balitz inor, krudelki erabilia izango zatekeen. Hartaz mintzatu ziren, baina ez zuten alerik ere aurkitu, eta beraz, beren eskuez egin zezaketeenaz etsi behar izan zuten; sua piztu zuten nigan... zenbat eta gehiago lehiatzen nintzen neure buruaren alde, orduan eta estutzenago ninduten; halere, gauza serioagoetan hasiko zirela ikusi nuenean, nire borreroen oinetara amildu nintzen, neure bizia eskaini nien, eta ohorea gorde ziezadatela erregutu.

        — Baina ez bazara birjina, esan zuen Rombeauk, zer axola dio? Zu ez zara deusen errudun izango, bortxatu egingo zaitugu lehen ere egin dizuten bezala, eta hortaz, ez dugu bekatu txikienik ere egingo zure kontzientziaren aurka; indar horrexek kenduko dizu oro...

        Eta gizon zitalak, modu anker hartan kontsolatzen ninduelarik, zizeilu baten gainean etzanarazi ninduen.

        — Ez, esan zuen Rodinek bere adiskidearen susperraldia geldiaraziz, zeinaren biktima bihurtzear bainengoen, ez, ez dezagun indarrik galdu izaki honekin, pentsa ezak ezin ditzakegula gehiago berandutu Rosalierekiko ditugun egitasmoak, eta beharrezkoa diagu kemena hari ekiteko: zigor dezagun beste modu batez dohakabe hau.

        — Hori esan ostean, Rodinek sugaldatan jarri zuen burdina bat.

        — Bai, jarraitu zuen, zigor dezagun bizitza kentzea baino mila aldiz okerragoa den modu batez; markatu dezagun, seinalatu dezagun. Halako doilorkeria batek, bere larru-azalean dituen gaitz guztiei gehituta, alderrai ibiltzera edo gosez hiltzera eramango baitu. Gutxien-gutxienik, sufritu egingo dik ordura arte, eta gure mendekuak luzaroago iraungo duenez, are atsegingarriagoa bilakatuko duk.

        Hori esan ondoren, Rombeauk oratu, eta Rodin higuingarriak, lapurrak markatu ohi direneko burdin goria itsatsi zidan bizkarraren atzeko aldean.

        — Ausartu dadila agertzera orain, mari-urdanga hori, jarraitu zuen munstroak, ausartu dadila, eta letra laidogarri hau erakutsiz, hain ezkutuan eta hainbesteko presaz bidaltzera behartu nauten arrazoiak aise frogatuko ditiat.

        Sendatu eta jantzi egin ninduten, pattar tanto batzuez zertxobait suspertu, eta gauaren iluna aprobetxatuz, bi lagunek, baso ertzera gidatu eta bertan abandonatu ninduten gupidagabeki, berriro ere ikusaraziz ezen salakuntza batek arriskua zekarrela ondotik, baldin eta nire egoera tamalgarrian hartara deliberatzen banuen.

        Ni ez beste edozein, larritu egingo zatekeen apur bat mehatxu horren aurrean. Pairatu berria nuen tratu hura ezein auzitegiren erabakia ez zela frogatu ahal nuenez, zeren beldur izan nintekeen? Baina nire lañotasunak, nire naturazko herabetasunak, Parisen eta Bressac jaunaren gazteluan izandako zorigaitzen beldurrak, horrek guztiak zorabiatu egin ninduen, ikaratu egin ninduen. Nola ihes egin besterik ez nuen buruan, neska gaixoa harakai bihurtzeko prest zeuden gizatxar haien eskuetan abandonatu beharraren oinazeak minduta, neure ezbeharrek baino are gehiago. Saminduta eta nahigabetuta, fisikoki laidoztatua bainoago, une hartan bertan jarri nintzen abian; baina noraezean nenbilenez, deusen galde egiten ez nuenez, Parisen inguruan jiraka ibili besterik ez nuen egin, eta bidaiaren laugarren egunean, Lieusaint izeneko herrira baino ez nintzen iritsi. Jakinik ezen bide hark hegoaldeko probintzietarantz eraman nintzakeela, hari jarraitzea erabaki nuen, eta horrela, ahal nuen heinean, urruneko herri haietara ailegatuko nintzen, neure jaioterrian horren krudelki ukatuak izan zitzaizkidan bake-atsedenak Frantziatik kanpora topatuko nituelakoan; okerra galanta! Izan ere, zenbat eta zenbat atsekabe nituen bizitzekoak oraindik!

        Ordura arte hamaika zoritxar pasea banintzen ere, orbanik gabe gordetzen nuen neure tolesgabetasuna. Soilik zenbait munstroren txarkerien biktima nintzelarik, artean neska zintzoen sailean ikus nezakeen nire burua. Izanez ere, bost urte lehenago jasandako bortxaketak bakarrik lohitu ahal izan zuen nire omena, eta jadanik horren aztarnak ahaztuak nituen... Nire zentzumen sorgortuek halakorik sentitzeko gaitasuna ezabatua zidaten une batean bortxatu ninduten. Hortaz, eduki al nezakeen ezer neure buruari aurpegiratzeko? Ezer ez, ezertxo ere ez, inolako dudarik gabe; nire bihotza garbi zegoen oraindik, ni loriatsuegia nintzen, baina nire harrotasunaren muina zigortua izango zen, eta zain neuzkan zitalkeriak halakoak izango ziren, non ezinezko izango baitzitzaidan, neure aldetik ahalegin txikiena egiterako, neure bihotzaren zolan antzeko kontsolagarririk ernaraztea.

        Orduko hartan, aldean neraman neukan fortuna guztia. Ehun ezkutu ingurura iristen zen, eta horixe zen Bressacenetik atera ahal izan nuenari Rodinenean irabazitakoa gehituz lortu nuen diru guztia. Neure zorigaitzaren gailurrean, artean zoriontsu sentitzen nintzen neuzkan baliabideak kendu ez zizkidatelako. Poztu egin nintzen pentsatuz ezen jan-edanerako ohi nuen gartxutasuna, neurritasuna eta urritasuna nuelarik, diru horiek aski izango nituela bizibideren bat aurkitzeko moduan egon arte behinik behin. Egin berria zidaten doilorkeria hura ez nuen inola ere agertuko, iruditzen zitzaidan une oro ezkutatu ahal izango nuela, eta narriadura horrek ez zidala bizimodua aurrera ateratzea galaraziko. Hogeita bi urte neuzkan, osasun ezin hobea, eta nire zoritxarrerako, gorespen gehiegi egiten zizkioten gorpuzkera; baita zenbait bertute ere, kaltea besterik ekarri ez zidaten arren, horien kontsolagarri zitzaizkidanak, berriki esan dizudan legez, eta horiei esker espero nuen egunen batean zeruak zegokidana emango zidala, sariak emanez ez bazen ere, bai gutxienik egokitu zitzaizkidan ezbeharrak etenaraziz. Itxaropenez eta adorez beterik, neure bideari jarraitu nion Sens herrira iritsi nintzen arte, eta bertan zenbait egunetako atsedena hartu nuen. Astebete aski izan nuen indarberritzeko; agian ogibideren bat aurki nezakeen herri horretan, baina urrundu beharraz jabeturik, abian jarri nintzen Dauphiné aldean fortuna bilatzeko asmotan. Gauza asko nituen entzunak herri horri buruz, eta bertan zoriona aurkituko nuela iruditzen zitzaidan. Ikus dezagun bada, nola erdietsi nuen.

        Erlijioarekiko neuzkan sentimenduak ez ziren inoiz nigandik urrundu nire bizitzako ezein pasartetan. Izpiritu gogorrekoen sofisma hutsalak alboratuz —nik uste likiskeriatik eratorriak gehienak, konbentzimendu sendo batetik bainoago—, neure gogoa eta bihotza ematen nituen horien aurka, eta bataren nahiz bestearen bidez horiei aurre egiteko behar nuen guztia neureganatzen nuen. Sarritan, nire zoritxarren kariaz karitatezko eginkizunak uztera behartuta egon nintzelarik, hutsegite horiek konpontzeari ekiten nion horretarako parada izan orduko.

        Auxerretik irten berria nintzen abuztuaren 7an eta ez dut sekula ahaztuko egun hura. Bi legoa eginak nituen gutxi gora-behera, eta unatzen hasia nintzen sargoriaren eraginez. Zuhaizti batek estalita zuen muino baten gainera igo nintzen, bidetik urrun samarturik, bertan freskatu eta ordu pare bateko lo-kuluska egiteko asmotan, ostatu batean baino gastu gutxiago egin eta bide nagusian baino seguruago egongo nintzelako esperantzaz. Haritz baten itzalean jesarri nintzen, eta mokadutxo bat jan ondoren, loaren gozoak irentsi ninduen. Luzaz egon nintzen lasai lo-zorroan, eta begiak zabaldu nituenean, atseginez egon nintzen begira urrutitik zetorkidan ikusmirari. Eskuinera zabaltzen zen basoaren erdi-erdian, nigandik hiru edo lau legoara, kapandorre txiki bat nekusan, airean gora sotilki altxatzen zena... Bakardade zoragarria, nioen neurekiko, zenbat estimatzen dudan zure egoitza hori, Jainkoaz eta beren egitekoez beste ezertaz arduratzen ez diren hainbat lekaime atsegin eta bertutetsuren babesetxe behar duzu izan... edo soilik erlijiorako isuria duten eremutar santu batzuena... gizarte galdu honetatik betiko urrunduak, non krimena errugabearen zelatan baitabil etengabe, hura uzkurtarazi eta ezabatu nahirik... Ai! Hortxe bizi dira bertute guztiak, ziur naiz horretaz, eta gizakien krimenek lurrazpira deserriratzen dituztenean, horra, bakarleku horrexetara joango dira, egun oroz bertuteak gurtzen eta maitatzen dituzten izaki zoriontsuen altzoan hobiratzera.

        Gogoa pentsamendu horietan lausotuta nuelarik, ordekan ardi zaintzen ari zen nire adin bertsuko neskatxa bat agertu zitzaidan bat-batean begien aurrera. Egoitza hartaz itaundu nion, eta berak esan zidan nekusana Beneditarren komentua zela, eta erlijiotasunez, eratsutasunez eta irmotasunez parerik ez zeukaten lau bakarzale bizi zirela bertan. «Hara joan ohi gaitun urtean behin erromerian, esan zidan neska gazteak, Ama Birjina miraritsu batengana, eta bertan, jende errukarriek nahi duten guztia erdiesten diten.» Bereziki harrituta nintzelarik halako Ama Birjina baten oinetara laguntza eske joateko desiotan, nirekin otoitz egitera etorri nahi al zuen galdegin nion neskatxari, eta berak ezinezkoa zuela erantzun zidan, ama zain zeukala, baina aise iritsiko nintzela bertara. Berak adierazi zidan, ziurtatu zidan, etxe horretako jaun gorenak, gizonen artean errespetagarriena eta santuena zenak ezin hobeto hartuko ninduela berean, eta beharrezkoak izan nitzakeen laguntza guztiak eskainiko zizkidala; «On Severino deitzen zionagu, jarraitu zuen neskatxak, italiarra dun, Aita Santuaren hurbileko senitartekoa, ongi-egitez betetzen duelarik; oso dun adeitsua, zintzoa, zerbitzaria, berrogeita hamabost urte ditin, bizitzaren bi herenak Frantzian iraganak... pozik izango haiz harekin, neska, jarraitu zuen artzainak; hoa bakardade horretara gogoeta egitera eta askoz hobeto itzuliko haiz bertatik.»

        Kontakizun honek are gehiago sutu zuen nire jorana, eta ezinezko gertatu zitzaidan eliza santu hura bisitatzera joateko neukan irrika oldarkorra geldiaraztea, baita neure erruz egin nituen zabarkeriak zenbait ekintza errukitsuren bidez bertan zuzentzeko desioa ere. Ni neu ere erruki premian egon arren, ezkutu bat eman nion neska gazteari, eta bet-betan jarri nintzen Oihaneko Andre Mariarako bidean; hori baitzen komentu haren izena, nire urratsen helmuga.

 

        Ordekara jaitsi nintzenetik, ez nuen kanpandorrea gehiago ikusi; basoa besterik ez neukan gidari, eta ordurako sinesten hasia nintzen, egin behar nuen bide-tarte hura, egindako balioespenaz oso bestelakoa zela; baina ezerk ez ninduen atzerarazi. Baso ertzera iritsi nintzen, eta ikusirik banuela oraindik zati bat egun-argiz egiterik, bertan barneratzera deliberatu nuen, ilundu baino lehen komentuan izango nintzela uste nuelarik. Hala eta guztiz ere, ez nuen ikusi inolako giza arrastorik... etxe bakar bat ere ez, eta bide guztian zehar, aski gutxi ibilia zegoen bidezidor bat, zoriaren menpe jarraitzen nintzaiona. Bost legoa eginak nituen ordurako gutxienez, eta ez nuen oraindik deus ikusi, harik eta halako batean, Goiko Izarrak unibertsoa argitzeari erabat utzi zionean, kanpai baten hotsa entzuten ari nintzela uste izan nuen arte... Adi jarri nintzen, zarataren aldera abiatu nintzen, bai presaka abiatu ere; bidezidorra pixka bat zabaldu zen, azkenik zenbait heskai atzeman nituen, eta handik gutxira komentua. Deus ez zegoen bakardade hura baino oihanez hertsiagorik. Beste egoitzarik ez zegoen eremu hartan, hurbilena sei legoara zegoen, eta sekulako basoek inguratzen zuten etxe hura alde guztietarik; sakonune batean zegoen; beraz, asko jaitsi behar izan nuen haraino iristeko, eta horrexegatik galdu nuen bistatik kanpandorrea, ordekara ailegatu nintzenez geroztik. Lorazainaren etxola zegoen komentuaren harresietan; bertara zuzendu beharra zegoen sartu baino lehen. Atezain moduko honi galdetu nion ba al zegoen lekaide-buruarekin hitzegiterik. Zertarako nahi nuen galdegin ondoren, adierazi nion erlijiozko eginbehar batek ekarri ninduela babesleku zerutar hartara, eta hara iristeko pairatu behar izan nituen nahigabe guztiez kontsolatuko nintzatekeela baldin eta Ama Birjina miraritsuaren eta irudi jainkotiar hori gorde duen etxeko elizgizon santuen oinetara makurtzeko aukera izango banu. Lorazaina, dei egin ondoren, komentu barrura sartu zen, baina berandu zenez eta lekaideak afaltzen ari zirenez, denboratxo bat eman zuen itzuli baino lehen. Azkenik, elizgizonetako batekin azal-du zen:

        — Andereño, esan zidan, hona On Clément, etxeko jaurlea, zure borondate horrek lekaide-burua arduraraztea merezi ote duen jakitera dator.

        Clément, bere gorpuzkerarekin inondik ere bat ez zetorren izena zuelarik, berrogeita zortzi urteko gizona zen, ikaragarri gizena, tamaina gaitzekoa, begirada ilun eta beldurgarria zuena, ahots marrantatsu batek jaulkitako hitz gogorrez soilik mintza zitekeena, benetan gizon zital baten eitea, bihozgabe baten itxura zuena; dardararazi egin ninduen... Halatan, defendatzeko aukerarik izan gabe, jasandako zorigaitzen oroitzapenak etorri zitzaizkidan aztoramenduz jositako neure oroimenera, odol arrastoetan gorpuztuta...

        — Zer nahi duzu, esan zidan lekaideak, modurik mukerrenean, hau al da garaia eliza batera etortzeko?... Hau piura, menturazale bat dirudizu!

        — Gizon santu hori, esan nion burua beheitituz, uste nuen beti zela garaia Jaunaren etxera azaltzeko; urrundik heldu naiz, irrikaz eta debozioz beterik, bertan sartzeko asmotan, eta ahal balitz aitor-entzulearengana jo nahi nuke, nire gogo-barrenak ezagututakoan ikusiko baitu berorrek irudi santuaren oinetara belaunikatzeko duin naizen ala ez.

        — Baina orain ez da aitortzak egiteko tenorea, esan zuen lekaideak bere iharduna goxatuz; non igaroko duzu gaua? Hemen ez dugu zuretzako ohantzerik... Hobe zenuen goizean etorri bazina.

        Halatan, hori eragotzi zidaten arrazoiak azaldu nizkion, eta erantzunik eman gabe, Clément bere lekaide-buruari kontuak ematera joan zen. Minutu batzuk geroago, elizako ateak zabaldu ziren, eta On Severino bera etorri zen nigana, lorazainaren etxola ondora, eta berarekin batera gurtokian sartzeko gonbidapena egin zidan.

 

        On Severino, bide batez egoki litzatekeelarik berari buruzko idea bat ematea, berrogeita hamabost urteko gizona zen, arestian esan zidaten legez, baina gorpuzkera ederra zuen, begitarte liraina, gizon sasoitsuaren planta, Herkules bezain gihartsua, eta hori guztia, inolako gogortasunik gabe; halako dotoretasun eta samurtasun bat nabarmentzen zitzaion bere osotasunean, eta ezagun zuen bere gaztaroan gizon lerdenaren edertasun guztiak eduki bide zituela. Munduko begirik ederrenak zituen, noblezia igar zitekeen haren hazpegietan, eta ahots-doinurik zintzoenaz, zoragarrienaz, adeitsuenaz hornitua zegoen. Inoiz hitz gordinik jaulki ez zuen ahoskera atsegin horretan, bere sorterria ezagut zitekeen, eta aitor dut erlijio gizon honen dohain hauek guztiek pixka bat arindu zidatela besteak eragin zidan beldurra.

        — Neska maitea, esan zidan amultsuki, desgaraian bazabiltza ere, eta guk horren berandu inori harrerarik egiteko ohiturarik ez daukagun arren, zure aitortza entzungo dut, eta gero, gaua behar den moduan nola igaro pentsatuko dugu, hona ekarri zaituen irudi santu hori bihar goizean agurtzeko aukera izan dezazun arte.

        Elizan sartu eta ateak itxi ziren. Aitortegiaren ondoan kriseilu batek argia egiten zuen. Severinok jesartzeko esan zidan; bera ere eseri zen, eta konfiantza osoz mintzatzeko erregutu zidan.

        Biziki atsegina iritzi nion gizon haren aldamenean zeharo lasaiturik, eta umildu ondoren, ez nion ezertxo ere ezkutatu. Neure hoben guztiak aitortu nizkion, neure zorigaitz guztien kontu eman nion, eta Rodin zitalak nire larruazalean utzitako arrasto laidogarria ere erakutsi nion. Severinok adi-adi entzun zuen dena, eta zenbait pasarte errepikarazi zidan errukiaren eta jakinminaren xedetan. Baina mugimendu batzuk, esaldi batzuk, nabarmenarazi egin zuten: Ene! Hura hobeto hausnartu nuen arte ez nuen jakin ordea. Gertakari hartaz lasaiagotu nintzenean, ezinezkoa suertatu zitzaidan ez ohartzea lekaideak sarritxotan hainbat keinu eginak zituela, zeintzuek berak egindako galderek grinatik asko zeukatela erakusten baitzuten, eta galdera horiek ez zirela xehetasun lizunenetara gustoz bakarrik mugatzen, baizik eta are gogo biziago batek eraginda ekiten ziela ondoko bost puntuei:

        1.—Ea benetan egia al zen ni umezurtza eta Parisen jaioa nintzela. 2.—Ziur al nintzen ez nuela senitartekorik gehiago, ez lagunik, ez babesik, azken batean nik idatz niezaiokeen inor. 3.—Komentuaz mintzatu zitzaidan artzain-neska hari bakarrik adierazi al nion bertara etortzeko nuen desioa, eta ea ez al nion elkar ikusteko aipurik egin itzultzen nintzenerako. 4.—Egia al zen bortxatu ninduten egunetik ez nuela inor ikusi, eta ea ziur al nengoen nitaz plazer hartu zuen gizonak naturak gaitzesten duen alderditik nola baimentzen duenetik egin zuela. 5.—Ea uste al nuen ez zidala inortxok ere jarraitu eta ea inork ikusi al ninduen komentuan sartzen.

        Galdera hauei aldarterik umilenaz, zintzoenaz eta lañoenaz erantzun ostean:

        — Ea bada, esan zidan lekaideak bere lekutik altxatuz eta eskutik oratuz, zatoz, ene neskatxa, bihar ahaleginduko naiz bisitatzera etorri zaren irudi horren oinetan jaunartzearen poz-atsegina izan dezazun: has gaitezen orain zure lehen eginbideak betetzen; eta elizako sakongune batera gidatu ninduen...

        — Baina zer?, esan nion ezin menderatu nezakeen halako ezinegon batek astintzen ninduelarik... baina zer, ene jauna, barrura sartu behar al dugu?

        — Nora bestela, erromes xarmangarri hori?, erantzun zidan lekaideak, sakristian barnerarazten ninduelarik... Zer da? Lau bakarzale santurekin gaua pasatzeko beldurrez, ala? Ene! Ikusiko duzu nola aurkituko dugun zu ez gogaitzeko moduren bat, aingerutxo hori; eta ez badizugu plazer handirik ematen, behinik behin gureei zerbitzatuko diezu beren hedadura osoan.

        Hitz hauek ikararen ikaraz inarrosi ninduten; izerdi hotz batek hartu ninduen eta kordokarazi; gau berandua zen, ezein argik ez zituen gure pausoak gidatzen, eta izuak jotako nire irudimenak Herioaren itzala ikusarazten zidan neure buruaren gainean sega astintzen; belaunek huts egin zidaten... Hona iritsitakoan, lekaidearen mintzaera goitik behera aldatu zen bat-batean, eta iraintzearekin batera, heldu egin zidan:

        — Emagaldu hori, esan zidan, ibili beharra dago, ez hasi kexuka eta ezezka, dena alferrik izango baituzu.

        Hitz zantar hauek indarra eman zidaten. Etsiz gero galduta nintzela sentitu nuen, eta hortaz, suspertu egin nintzen...

        — Ene Jainkoa!, esan nion sugegorri hari, neure sentimendu onen biktima izan behar al dut berriro? Eta erlijiorik errespetagarrienera hurbiltzeko dudan desioak berriro krimen bezala zigortua izan behar al du?

        Aurrera jarraituz, zokogune ilunetan barnatu ginen, non ezerk ez baitzidan gure kokaeraren edota irteeren aztarrenik ere ezagutzeko aukerarik ematen. On Severinoren aurrean nindoan; bera arnasestuka zihoan atzetik, eta hitzak lardaskan jaulkitzen zituen: hordituta bezala zegoela esan zitekeen; tarteka, ezkerreko besoaz geldiarazten ninduen gerriaren inguruan atxikiz, eskuineko eskua soinekoaren atzealdetik lerratzen zuen bitartean, alderdi lizun hori zabartasunez eskuztatuz, hain zuzen ere, gizonen pareko bihurtzen gaituen puntu hori, zeina beren plazer lotsagarrietan sexu hau nahiago dutenen omenaldi-xede bakarra baita. Maiz gizon lizunkoi honen ahoa bera ere alderdi horietan pausatzen zen, gordeleku ezkutuenera ere iristen zelarik; jarraian, ibilerari berrekin genion. Eskailera bat topatu genuen; hogeita hamar edo berrogei maila ondoren, ate bat ireki zen, argi-distirek itsutu egin ninduten gela zoragarri eta bikainki argitu batean sartzean; han hiru lekaide eta lau neskato ikusi nituen, biluzik zeuden beste lau emakumek zerbitzatutako mahai baten inguruan: ikuskizun horrek dardarizoka jarri ninduen. Severinok aurrera bultzatu ninduen eta halaxe gertatu nintzen gelan berarekin.

        — Jaunak, esan zuen sartzean, utzidazue benetako fenomeno baten aurkezpena egiten: hona hemen Lukrezia bat, bere bizkar gainean bizimodu okerreko nesken aztarna darama, baina bere kontzientzian Birjina baten xalotasun eta lañotasun guztia du... Behin bakarrik izan da bortxatua, lagunak, eta harrezkero, sei urte dira jada; beraz, neskutsa da ia... egiatan, hala bailitzan eskaintzen dizuet... bestetik ederrena da... Ai Clément, zein ederki jostatuko zaren mami eder horiekin... Hori guritasuna, adiskidea, horiek haragiak!

        — Ai!, esan zuen Clémentek erdi-mozkorturik, zegoen lekutik altxatuz eta niregana hurbilduz: bai enkontru laketgarria! Ziurtatu egin nahi ditut egitateak.

        Ahalik eta denborarik gutxienaz egonaraziko zaitut, Andere, esan zuen Teresak, nire egoeraren berri jakin gabe, baina han topatu nituen pertsona berriak azaltzeko dudan premiak kontakizunaren haria une batez etetera behartzen nau. Zuk ezagutzen duzu On Severino, igar ditzakezu bere gurariak; ai ene! Horrelakoetan zuen galdukeria hainbesterainokoa zen, ez zen sekula bestelako plazerrez gozatua. Hura bai naturaren egitateen zentzugabekeria; izan ere, bidezidorrak baizik ez hautatzearen fantasia bitxia izanik, munstro hau hain dohain itzelez zegoen hornitua, non biderik ibilienak ere estuegiak iruditzen baitzitzaizkion.

        Clémenten antzirudia lehendik eginda dago. Gehi iezaiozu marraztu dudan irudiari basakeria, isekazalekeria, azerikeriarik arriskutsuena, gauza orotarako neurrigabekeria, izaerarik eztenkari eta iraingarriena, bihotzik ustelena, Rodinek bere ikasleekiko zeuzkan nahikari krudel berberak, sentimendu eta erlijio eza, bost urte lehenagotik ankerkeriak dastarazten zizkion atseginak bakarrik bilatzera eraman zuen adiurrea, eta gizon zital honen irudirik osatuena izango duzu.

        Antoninek, orgia gaitzesgarri hauetako hirugarren aktoreak, berrogei urte zeuzkan; txikia, argala eta oso kementsua zen, Severino bezain beldurgarriki antolatua eta Clément bezain gaiztoa ia; bere adiskideak zeuzkan plazerren miresle zen, baina behintzat hain krudela ez zen tentu batez libratzen zen haietara; zeren Clémentek, horren grina bitxiaz baliatuz, emakume bat laidoztatu eta oinperatzea beste xederik ez zuen bitartean, hartaz beste modu batera gozatzeko aukerarik gabe, Antoninek berriz, naturaren xahutasun guztian eztiki baliatzen zelarik hartaz, bere faboreen bidez ohoratzen zuenari sugar eta adore gehiago ematearren bakarrik erabiltzen zuen zigorra. Hitz batez, bata gustoz zen basatia, eta bestea, fineziaz.

        Jérôme, lau bakarzale hauetarik zaharrena, denetan haragikoiena zen. Lekaide honen ariman guraririk, grinarik eta desegokitasunik ikaragarrienak zeuden bilduta; besteen apetaldiekin batera, bere adiskideek neskatxen artean banatzen zuten huraxe jaso nahi izaten zuen beregan, eta inoiz berak ematen bazuen (maiz gertatu ohi zena) berarekin ere modu berean jokatzeko baldintzaz izaten zen beti; bestetik, Venusen tenplu guztiak berdin zitzaizkion, baina bere indarrak ahultzen hasiak ziren, eta orain, zenbait urtetatik hona, nahiago izaten zuen bera ekintzaile izatea eskatzen ez zuen bat, harengan utziz zentzumenak piztearen eta estasia sortzearen ardura. Ahoa zen gehien estimatzen zuen tenplua, eta hautazko plazerretara libratzen zen bitartean, bigarren emakume bat zeukan, makilaren laguntzaren bidez supizten zuena. Bestalde, gizon honen izaera arrunt nardagarria zen, besteena bezain dongea, eta galdukeria edozein itxurapean agertuta ere, ziur zen berehala aurkituko zituela sektariak eta tenpluak etxe infernutar hartan. Anitzez errazago ulertuko duzu, Andere, nola eraikia zegoen azaltzen badizut. Bakarleku lizun hura arta handiz gobernatzeko zenbait eskuarte miragarriz baliatzen ziren, ehun eta gehiago urte lehenagotik bere horretan zirautenak, eta beti, lau erlijio-gizon aberatsenak, Ordenan aitzindarienak, jatorri onenekoak, ezkutaleku ilun horretan hobiratuak izan zitezela eskatzeko adina jareitasun zutenak egiten ziren etxearen jabe, eta sekretu hori ez zen sekula santan bertatik irtengo, emateko dauzkadan gainerako azalpenen arabera ikusiko duzun moduan; itzul gaitezen beraz irudien deskribapenera.

        Afaltzera bildutako zortzi neskak hain ziren edadez desberdinak, non ezingo bainizuke oro har denen hurbilpenezko imajina bat egin. Zenbait xehetasun ematera behartuta nago, ordea. Halako berezitasunak harri eta zur utzi ninduen; has gaitezen bada, gazteenarengandik, eta ordena horri jarraiki azalduko dizkizut banan-banan.

        Nesketan gazteenak apenas zuen hamar urte: aurpegitxo sotil bat, hazpegi politak, bere zoriaren eite umila, goibel eta ikaratia.

        Bigarrenak hamabost urte zeuzkan: neurritasunarekiko eragozpen berbera, ahalke gaiztotuaren itxura, baina gorpuzkera liluragarria, eta xarma ugari bere osotasunean.

        Hirugarrenak hogei urte zeuzkan: margotua izateko sortua, horaila, ilajerik ederrena, hazpegi xume, doi eta eztiak; otzanagoa zirudien.

        Laugarrenak hogeita hamar urte zituen: inon ikus zitekeen emakumerik ederrenetakoa zen; xalotasuna, zintzotasuna, eratsutasuna nabarmentzen ziren bere jokaeran, eta arima ezti baten bertute guztiak.

        Bosgarrena hogeita hamasei urteko emakumea zen, sabelean hiru hilabeteko haurra zeramana; gaztain koloreko ilea, txit bizia, begi ederrekoa, baina iritzi nionez, lotsa guztia, moduzkotasun guztia, neurritasun guztia galdua zuena.

        Seigarrena adin berekoa zen; upela bezain gizena, neurriz itzela, hazpegi ederrekoa, betetasunak antzaldatutako benetako handitzarra; larru bizirik zegoen nik ikusi nuenean, eta erraz ikusi ahal izan nuen ez zeukala bere gorputz lodiaren atal bakar bat ere gizatxar haien basatikeriaren aztarrenik gabe, halabeharraren zoritxarraz haien plazerrei zerbitzatzera behartuta egotearen ondorio.

        Zazpigarrena eta zortzigarrena berrogei urte inguruko bi emakume eder askoak ziren.

        Jarrai diezaiogun orain leku lohi honetara iritsi nintzeneko istorioari.

        Lehen ere esana dizut sartu orduko haietako bakoitza nigana hurbildu zela; Clément izan zen ausartena. Bere aho lizuna supituan itsatsi zitzaion nireari; atzera egin nuen beldurrez, baina ulertarazi zidaten aurkako ekintza guztiak alferrikako milikakeriak besterik ez zirela, eta egin nezakeen gauzarik onena nire adiskideek egiten zutena egitea zela.

        — Aise imajinatuko duzu, esan zidan On Severinok, ez duela deusetarako balio zauden bakarleku garaitezin honetan ukoka saiatzeak. Diozunez, zorigaitzak aski ezagunak dituzu; halere, neskatxa bertutetsu batentzat orotan handiena falta da oraindik zure ezbeharren zerrendan. Ez al da garaia bertute harrosko hori hondora dadin? Eta izan al liteke ia birjina hogeita bi urtetan? Ikusten dituzu zenbait adiskide, zuk bezala, sartzerakoan muzin egin nahi izan zutenak, eta zuk zuhurki egingo duzun bezala, azkenik men egin dutenak, beren defentsak tratu txarra besterik ez dakarkiela ikusi dutenean. Onena horrela aitortzea duzu, Teresa, jarraitu zuen lekaide-buruak, zigorrak, arbastak, zartailuak, ziriak, sokak eta zigortzeko bestelako milaka tresna erakutsiz... Bai, komeni da zuk jakitea; horiek dira neska hezikaitzekin erabiltzen ditugunak; zerorrek ikusi konbentzituta egoteko gogorik baduzun. Gainera, zer eskatuko zenuke hemen? Berdintasuna? Ez dugu horrelakorik ezagutzen; Gizatasuna? Gure atsegin bakarra legeak urratzean datza; Erlijioa? Hutsala da guretzat, gehiago ezagutzen dugun heinean handituz doa berarekiko dugun mesprezua. Gurasoak..., lagunak..., epaileak? Ez dago horrelakorik paraje honetan, neska maitea; hemen ez duzu aurkituko norberekeria, bihozgabekeria, gehiegikeria eta errukigabekeriarik muturrekoena baizik. Men egitea, horixe da zure patua, ez besterik; zauden babesleku menperaezin honetan josi itzazu begiak, inoiz ez da kristaurik agertu toki hauetan; komentua hartuko dute, arakatuko dute, kiskaliko dute, baina inola ere ez dute aurkituko ezkutaleku hau. Gela isolatu hau lurpean dago, eta lodiera sinestezinezko sei hormek inguratzen dute alde guztietatik, eta zu hementxe zaude, ene neskatxa, lau gizon haragikoion erdi-erdian, ziurrenik zu sorosteko inolako gogorik ez dutenak, eta zure eskeek, zure malkoek, zure erreguek, zure belaunikatzeek eta zure garrasiek are gehiago sutu baizik egingo ez dituztenak. Nori eskatuko diozu orduan laguntza? Horrenbesteko jelosiaz otoitz egiten diozun eta halako gartsutasuna eskertzeko ziega honetara pixka bat gehiago amilarazi zaituen Jainko horri izango ote? Bere alferrikako legeak irainduz une oro laidoztatzen ari garen alegiazko Jainko horri ote?.. Jainko hori zure buruan oldoztua da, Teresa, ez dago inolako indarrik, zuk imajina dezakezun edozein izatekoa izanda ere, zu gure eskuetatik ebastera etor daitekeenik, eta ez litezkeen gauzen artean, ezta mirarien artean ere, ez dago inolako bitartekorik estimu handitan daukazun bertute hori luzaroago iraunaraziko dizunik, ezta gu lauok zurekin burutuko ditugun gehiegikeria lohien harakai bihurtzea, zentzu guztietan eta era guztietan, eragotziko dizunik ere... Biluztu zaitez beraz, mari-urdanga hori, eskain iezaiozu zeure gorputza gure haragi-egarriari, instant batean narriatua izan dadila, edo bestela, traturik bihozgabeenek erakutsiko dizute zu bezalako zorigaiztokoak zein eratako arriskutan jartzen diren guri obeditu ezean.

        Berba horiek... agindu ikaragarri horiek ez zidaten beste irtenbiderik uzten, damu nuen, baina, ez al nintzateke errudun izango, nire bihotzak esaten eta nire egoerak oraindik baimentzen zidan hura egin ez banu? On Severinoren oinetara makurtu nintzen, etsipenak jotako arima baten hitz-jario guztia erabili nuen nire egoeraz ankerki balia ez zedin erregutzeko; negar-malkorik garratzenak isuri nituen haren belaunen gainera, eta imajina nezakeen gauzarik latzenak, nire iduriz esan nitzakeen gauzarik sarkorrenak, oro saiatu nuen gizon horrekin... Zertarako balio zuen ordea horrek guztiak, Jainko handia? Ukatu egin behar al nuen malkoek lizunkoi honen begietara xarma bat gehiago zutela? Zalantzarik egin al nezakeen gizon zital horiek samurtzearren egin nezakeen ahalegin orok sutu baizik ez zituela egingo?...

        — Atxikiozu zera honi..., esan zuen Severinok haserre bizian, helduiozu Clément, biluzik gera dadila minutu batean, eta ikas dezala gu bezalakoen etxeetan errukiak ez duela Natura itotzerik.

        Clément, aparra zeriola, suspertu egin zen nire jazarpenekin, eta besotik lehor eta urduri heldu zidan; bere hitzak eta ekintzak irain izugarriekin nahastuz, airean bota zituen nire arropak minutu batean.

        — Horra neska ederra, esan zuen lekaide-buruak bere hatzak nire gerrian gora ibiliz, Jaunak suntsi nazala inoiz hobeto eginik ikusi baldin badut: lagunok, jarraitu zuen lekaide honek, antola dezagun geure eginbidea; ondo ezagutzen dituzue harrera egiteko darabiltzagun erak, denak paira ditzala, bakar bat ere ahaztu gabe; bitarte horretan beste zortzi emakumeak gure jiran egon daitezela, beharrak asetzeko, edo ernarazteko.

        Bat-batean zirkulu bat egin zen, erdian jarri ninduten, eta bertan, bi ordu baino denbora luzeagoan, lau lekaideek aztertua, behatua eta ukitua izan nintzen, banan-banan bakoitzak bere gorespenak edo gaitzespenak jaurtitzen zituen bitartean.

        Utziko didazu, Andere, esan zuen gure gatibu ederrak gorri-gorri, ekinaldi arbuiagarri honetako zenbait xehetasun lizun zuri isiltzea; zure irudimenak imajina dezala horrelakoetan neurrigabekeriak gizon zitalei iradoki diezaiekeen guztia; imajina itzazu nire adiskideengandik niregana batera eta bestera ibili zirela, erkatzen, hurbiltzen, aurkatzen, eztabaidatzen, eta halere, orduko lehen orgia arin haietan gertatu zenaz ideia ahul bat besterik ez duzu izango oraindik, aurki probatuko nituen izugarrikeria guztiekin parekatuz.

        — Ea bada, esan zuen Severinok, harrigarriki asaldatuta zeuzkan gurariak ezin bareturik, eta egoera beldurgarri hartan bere biktima irensteko prest zegoen tigre baten itxuran, gutako bakoitzak probarazi diezaiola bere desiorik gogokoena.

        Eta doilorrak, zizeilu baten gainean bere egitasmo gaitzesgarrietarako jarrera apropos batean ezarriz, eta bere bi lekaidek eusten zidatelarik, dugun sexua arbuiatuz ez dugunaren antzeko egiten gaituen modu zital eta makur horretan asetzen saiatu zen nirekin; baina, edo gizon likits hori indartsuegi hornitua zegoen, edo Natura irauli egin zen nire baitan plazer horien pentsakizunetan, zeren ezin izan baitzituen eragozpenak gainditu; agertu orduko iraitzia suertatu zen... Banandu, hertsatu egin ninduen, baita larrutu ere, ahalegin guztiak hutsalak gertatu ziren ordea; munstroak, bere desioek ezin erdietsi zezaketen aldarearen gainera zuzendu zuen haserrea, jipoitu, zimikatu, hozkatu egin zuen; froga berriak sortu ziren bortxakeria horien barrutik; haragi beraztuak prest ziren berriro, bidea erdi-irekitzen hasi zen atzera, ahari-burua barneratu zen; garrasi beldurgarriak jaulki nituen; masa hori berehala irentsia izan zen, eta sugea, indarrak ahitu zizkion pozoi bat jaurtiz, jabaldu egin zen azkenik, beragandik urruntzeko egiten nituen mugimenduengatik amorruz negar eginez. Nire bizitzan ez nuen sekula hainbeste sufritu.

        Clémentek aurrera egin zuen; dardoz armaturik zegoen; bere xede maltzurrak leher egin zuten bere begietan.

        — Neu izango naiz, esan zuen Severinok, neu izango naiz mendekatuko zaituena, aita nirea, neu izango naiz sugekume hau zuzenduko duena zure plazerrei muzin egitetik.

        Ez zen beharrezko izan niri inork eusterik; bere besoetako batek heldu eta bere belaunetako baten kontra estutu ninduen, zeinak nire sabelari bultza eginez, ageriago utzi baitzion bere gurariak laketaraziko zituena. Lehenik bere kolpeak probatu zituen, eta bazirudien aitzin-saio bat egiteaz beste asmorik ez zeukala; baina berehala, haragi-gosez hordi, ankerra joka hasi zen indarrak iraun zioten arte; deus ez zen haren basakeriatik libratu; bizkarraren erdialdetik izterren zati mamitsuetaraino, traidoreak den-dena astindu zuen: une horietan amodioa ere nahastera ausartuz, bere ahoa nireari itsatsi zion eta oinazeak eragiten zizkidan intziriak arnastu nahi izan zituen... Malkoak isurtzen ari nintzen, berak irentsi egiten zituen, tarteka musukatu tarteka mehatxu egiten zidan, baina jotzen segitzen zuen. Hartan ziharduela, emakume batek kitzikatu egiten zuen; belauniko bere aurrean, modu desberdinean zerabiltzan eskuak harekin: zenbat eta lan hobea egin, orduan eta bortitzagoak ziren ematen zizkidan kolpeak; sarraskitua izateko prest nintzen baldin eta ezerk ez bazuen nire ezbeharren amaiera iragartzen: alderdi guztiak zeharo hebaindu arren, alferrik zen; itxaroten nuen amaiera bere zorabioa baizik ez zen izan; krudelkeria berri batek hartaratu zuen: nire zintzurra gizon basa haren mende zegoen, sutu egiten zuen, eta berak hara zuzendu zituen hortzak, kosk egin zidan gizajaleak, eta izugarrikerria horrek erabaki zuen krisia, ihes egin zion intsentsuak. Garrasi beldurgarriak, irain izugarriak nagusitu ziren herio hartan, eta lekaide indargeak Jéromêren eskuetan utzi ninduen.

        — Ni ez naiz zure bertutearentzat Clément baino arriskutsuagoa izango, esan zidan haragikoiak beste lekaideak sakrifizioa burutu berria zuen aldare odoldua laztanduz, baina nahi nituzke erretentxo horiek musukatu; ni ere horiek irekitzeko besteak bezain duin naizenez, ohore apur bat zor diet; nik gehiago nahi dut, jarraitu zuen gizon likits zaharrak bere hatzetako bat Severino kokatu zen lekuan sartuz, oiloak errun dezala nahi dut, eta bere arrautza jan nahi dut... egingo al du?... Bai, noski!... Ene, zein guria dagoen!...

        Hatzek ahoari leku utzi zioten... Zer egin behar zen esan zidan, eta gogoz kontra, halaxe egin nuen. Nire egoera hartan, ene! Uko egin al nezakeen? Doilorra bapo geratu zen... arrapazka jan zuen dena, eta gero, bere aurrean beluniko ezarraraziz, niri erantsita paratu zen jarrera berean; kexu oro debeku zaidan leku batean ase zuen bere grina laidogarri hura. Hala ziharduen bitartean, emakume lodia jipoika ari zitzaion, eta beste batek, bere ahoaren parean jarririk, arestian egin beharrean aurkitu nintzen eginkizun berbera bete behar izan zuen bertan.

        — Ez da nahikoa, esan zuen doilorrak, beharrezkoa da nire eskuetako bakoitzean... ez baikenekien gehiegi nola berretu litezkeen...

        Bi neskatxa ederrenak hurbildu eta esandakoari obeditu zioten: hortxe adibide argia, aseezintasunak nolako gehiegikerietara bultzatzen zuen Jéromê.

        Edonola izanda ere, lohiaren lohiaz, pozik zegoen bera, eta nire ahoak, ordu erdi baten buruan, gizon zitalaren omenaldi okaztagarria jaso zuen azkenik, igartzea erraza izango zaizun higuin batez.

        Antonin azaldu zen: «Ikus dezagun, esan zuen, horren garbia den bertute hori; eraso bakar batek zauritu badu, nekez antzeman ahal izango zaio». Armak gertu zeuzkan, gogo onez ekingo ziekeen Clémenten episodioei. Esan dizudan bezala, zigorra dantzaraztea beste lekaide horri bezain gustokoa zitzaion, baina presaren presaz zebilenez, bere adiskideak jarri ninduen egoera aski zitzaion, eta egoera hori aztertu, hartaz gozatu, eta haien guztien jarrerarik gogokoenean ezarriz, sarrerako zaindari diren bi ilargi-erdiak eskuztatu zituen une batez; tenpluaren ateaurrea oldarka birrinduz, berehala izan zen santutegiaren barnean, eta erasoa, Severinok burututakoa bezain bortitza izanagatik ere, horren ildo meharretik egin ez zenez, ez zen hain jasangaitza gertatu; atleta zangarrak bi aldaketatik heldu zidan, eta ezin egin nitzakeen mugimenduak nire ordez berak egiten zituelarik, bere kontra astindu ninduen indarrez; Herkules honen ahalegin berretuengatik esan liteke ezen, leku haren jabe izatearekin aski ez eta, hauts bihurtu nahi zuela. Halako eraso beldurgarriek, niretzat berriak zirenak, abailduta utzi ninduten, baina garaile bihozgabeak, nire oinazeengatik batere larritu gabe, bere plazerrak nola bikoiztu besterik ez zerabilen gogoan; oro zebilkion jiraka, oro zitzaion kitzikagarri, oro zitzaion mesedegarri bere haragizalekeriarako; bere aitzinean, nire bizkarren gainean altxata, hamabost urteko neskatxak, zango-zabalik, nigan sakrifikatzen ari zen aldarea eskaintzen zion haren ahoari, eta bertatik, aspaldi ez zela neska gazte honi Naturak emandako zuku zoragarri eta jario berrikoa zurgatu zuen bere gogara; nire garailearen bizkarraren aurrean belauniko zegoen zaharretako batek astindu egiten zuen, eta bere mihi likitsaz desioak suspertzen zizkion, estasia eragin zion arte, lizunkoiak esku bakoitzean emakume bana supizten zuen bitartean, bera ere su hartan are hobeto urtzearren. Ez zen sentimenik suak hartuta ez zeukanik, alerik ere ez bere zoraldiaren perfekzioa bilatzen ez zuenik. Iritsi zen ukitzera, bai, baina zitalkeria haiengatik guztiengatik une oro sentitzen nuen beldurrak eragotzi egin zidan partekatzea... Berak bakarrik erdietsi zuen; bere astinaldiak, bere oihuak, denak iragarri zuen, eta zoritxarrekoa ni, batxilergoan baizik piztu ez nuen sugar baten frogek blaitu ninduten; azkenik, orduantxe inmolatu berria izan zen tronuaren gainera erori nintzen, nire oinaze eta malkoei esker, nire etsipen eta arrangurei esker bakarrik jabetzen nintzelarik neure existentziaz.

        On Severinok, alabaina, niri jaten emateko agindu zien emakumeei, baina ardura horiei ekiteko asmotik aski urrun, sumindurazko erasoaldi garratz batek asaldatu zuen nire arima. Nik, neure gloria guztia eta neure zorion guztia bertutean jarrita nuen honek, zoriaren gaitz guztientzako kontsolamendua zintzotasunean bilatzen nuen honek, ezin nezakeen hain krudelki laidoztatua ikustearen ideia neure buruan oldoztu, batez ere, sorospen eta kontsolamendu gehien jasotzeko itxaropena nuen haien eskuetan: malkoak erruz isuri nituen, nire aieneek sotoan durundatu zuten; zilipurdika ibili nintzen lurrean, nire bularraldeari joka, ileak erauzka, nire borreroei erreguka, herioztu nintzaten eskatzeraino... Sinetsiko al didazu, Andere, ikuskizun beldurgarri horrek are gehiago sutu zituela?

        — Ai!, esan zuen Severinok, ez dut sekula halako ikuskizun ederrik gozatzeko aukerarik izan; ikus ezazue, lagunak, zein egoeratan jarri nauen; sinestezina da emakumeen oinazeek nigan lortzen dutena.

        — Egin dezagun gure azpiko berriro, esan zuen Clémentek, eta zoriari aldarri egiten ikas dezan, joka dezagun are ankerkiago mari-urdangarekin bigarren erasoaldi batean.

        Egitasmo hori oldoztu orduko gauzatu zuten; Severinok aurrera egin zuen, baina nork esango zukeen! Bere grinak are sumindura maila handiago baten premian zeudelarik, Clémenten eginbide ankerrak gauzatu ondoren bakarrik lortu zuen behar adinako indarra krimen berria betetzeko. Hura bortizkeriaren latza, ene Jainkoa! Posible al zen jasaten ari nintzen indarkeriaren oinaze moralaren krisi-unea erdietsi arteraino eramatea krimen hura, halako oinaze fisiko basatia eragitearren?

        — Ez litzateke bidezkoa izango episodio gisa hain egokia zaiguna nobizia honekin ez erabiltzea, esan zuen Clémentek hari ekiteko hastapenetan, eta aitortzen dizuet ez dudala zuek baino hobeki tratatuko.

        — Egon pixka batean, esan zion Antoninek niri berrekiteko prest zekusan bere nagusiari; zure sugar hori neska zoragarri honen atzeko alderdietan asaskatzen duzun bitartean, nik, ene iduriz, intsentsuz bete nezake kontrako aldeko Jainkoa; bion artean ipiniko dugu.

        Halako jarreran paratu ninduten non oraindik neure ahoa Jéromêri eskain bainiezaiokeen; hartara hertsatu ninduten. Clément nire eskuetan jarri zen eta kitzikatzera behartua izan nintzen; lekaime guztiak talde beldurgarri honen inguruan zeuden jiran; guztiek kitzigarrien zitzaiena eskaintzen zieten ekintzaleei, ongi aski zekiten bezala; edonola ere, nik den-dena jasan nuen; nire gainean zegoen pisu guztia; Severinok seinalea egin eta beste hirurek gertutik jarraitu zioten, eta halaxe gertatu nintzen ni, bigarren aldiz, gizatxar haien likiskeria nardagarriaren frogek zitalki lohitua.

        — Aski da lehen egunerako, esan zuen lekaide-buruak; orain erakutsi egingo diogu bere adiskideak ere ez direla bera baino hobeto tratatuak.

        Besaulki garai baten gainean kokatu ninduten, eta bertatik, orgia haiei amaiera emango zieten izugarrikeria berriak ikustera behartu ninduten.

        Lekaideak errenkan ziren; lekaime guztiak beren aurretik pasarazi zituzten, bakoitzaren zigorkadak jasoz; beren borreroak ahoaz sutzera derrigortu zituzten berehala, alatuak eta irainduak ziren bitartean.

        Gazteena, hamar urte zituena, zizeiluaren gainean ezarri zen, eta abade bakoitzak, harengana hurbilduz, bere hautazko sufrimendu bat eragiten zion; aldamenean, hamabost urteko neskatxa zegoen, eta aurrekoari zigorra dastarazi berri ziona honekin gozatzen zen nahierara; bera zen plastroia; zaharrenak berriz, horretan ziharduen lekaideari atzetik jarraitu behar zion zerbitzatzeko, hala eginkizun hartan nola amaitzeko zeukan ekintzan. Severinok eskua baizik ez zuen erabiltzen eskaintzen zitzaiona gogaitzeko, eta alboan zegoenak aurkeztutako santutegi atsegin-betegarria irenstera abiatu zen hegan. Zaharrenak, asun sorta batez armaturik, arestian egindakoa itzuli zion; izan ere, kilika mingarri horien baitatik pizten zen lizunkoiaren hordialdia... Galdegiozu; uste al duzu krudeltzat eduki dezakeela bere burua? Ez du sekula ezertxo ere egin berak jasan ezin dezakeenik.

        Clémentek arinki atximurkatu zituen neska txikienaren haragiak: aldamenean eskaintzen zitzaion gozamena debeku zitzaion, baina bera tratatua izan zen bezala tratatu zuen, eta idoloaren oinetara isuri zuen santutegiraino jaurtitzeko indarrik ez zuen intsentsu hura.

        Antonini dibertigarria zitzaion bere biktimaren gorputzeko alderdi haragitsuak bortizki istikatzea; neskak egiten zituen jauziei besarkaturik, bere hautazko plazerrei eskainitako alderdirantz amildu zen. Bide batez bera ere istikatua, jipoitua izan zen, eta haren mozkorraldia, hainbat aladuraren emaitza izan zen.

        Jéromê zaharra hortzez baizik ez zen baliatzen, baina bere hozkada bakoitzak utzitako arrastotik berehala zerion odola; dozena baten ondoren, plastroiak ahoa aurkeztu zion; hantxe jabaldu zuen bere jorana, berak ere arestian egin zuen bezain gogorki hozkatua izan zelarik.

        Lekaideak edatearekin batera berrindartu egin ziren.

        Hogeita hamasei urteko emakumea, hiru hilabetez izorra zena, lehen ere esan dizudan bezala, zortzi oineko altuera zeukan idulki baten gainera igoarazi zuten; ezin zezakeenez bertan zango bat besterik berma, bestea airean edukitzera behartuta zegoen; inguruan lahar, gorosti eta arantzaz jositako lastaira bat zeukan, hiru oinbeteko lodierakoa. Arbasta malgu bat eman zioten euskarri gisa; aise ikus zitekeen batetik ez erortzeko zuen gogoa, eta bestetik orekari eusteko ezina; azken alternatiba horixe zen lekaideek laket zutena. Laurak bere inguruan paraturik, emakume bana edo bina zeuzkan bakoitzak ikuskizun hark irauten zuen bitartean gutiziak bizituko zizkiotenak; gizena baino gizenagoa izan arren, dohakabea ordu laurden batez egon zen han goian; azkenik indarrak ahitu egin zitzaizkion, arantzen gainera jausi, eta gure gizon zitalek, likiskeriaz hordi, beren izaera basatien omenaldi gaitzesgarria eskaini zioten azken aldiz gorputzaren gainera... Aldendu egin ziren.

        Lekaide-buruak, arestian aipatu dizudan hogeita hamar urteko neskaren eskuetan utzi ninduen. Omphale deitzen zioten, eta bera arduratu zen nire irakaspenez eta egoitza berrian kokatzeaz; baina lehen gau hartan ez nuen ezertxo ere ikusi, ez entzun: deuseztua, etsipenez betea, atseden pixka bat hartzea besterik ez nuen buruan. Ezarri ninduten gela hartan, afaritan izan ez ziren beste emakume berri batzuk ikusi nituen; hurrengo egunerako utzi nuen gauza berri horien guztien azterketa eta atseden apur bat bilatzen saiatu nintzen. Omphalek lasai utzi ninduen; bera, ondoko ohean etzan zen; baina neurean sartu orduko, are saminago azaldu zitzaidan nire zortearen garraztasun guztia: ezin nituen burutik kendu, ez neure azalean jasandako doilorkeriak eta ez lekuko izan nintzeneko haiek ere. Ene! Inoiz nire irudimena plazer hauetara lerratu bazen, halakoak ernarazten dituen Jauna bezain xahu zirela uste izan nuen, Naturak gizakioi emanak zirela kontsolagarri gisa erabil genitzan, eta maitasunetik eta samurtasunetik sortuak zirela neritzon. Ez nuen asko uste nik, gizonak, basapizti odol-goseen modura, ezin zitezkeela goza beren kidea dardararaziz baizik... Gero, neure patuaren zorigaitzera itzuliz... «Ai, Jainko maitea!, esan nuen neure baitarako, egia osoa da beraz ez dela nire bihotzean bertutezko ekintzarik sortuko atzetik atsekaberen batek gertu-gertutik jarraituko ez dionik! Baina zer oker egin dut nik, Jaun gorena, komentu honetara erlijiozko zenbait egiteko betetzera etorri nahi izan badut? Zerua laidoztatzen al dut otoitz egin nahi honekin? Probidentziaren dekretu ulertezinak; onar ezazue orduan, jarraitu nuen, ager zaitezte nire begietara, zuen aurka jazartzerik nahi ez baduzue». Negar-malko mingotsek jarraitu zieten gogoeta hauei, eta eguna argitu zuenean artean blai nintzen; Omphale nire ohera hurbildu zen orduan.

        — Adiskide maitea, esan zidan, adore har dezanan ahalegintzera natorkin; hik bezala, nik ere negar egin ninan lehenengo egunetan, baina orain neurria hartua zionat; hi ere horretara ohituko haiz, nik egin dudan bezalaxe; hastapenak beldurgarriak ditun, ez dun lizunkoi hauen grinak ase beharra gure bizitzako aladura bakarra, askatasunik eza bera dun, etxetzar beldurgarri honetara ekarri gaituzten modua bera.

        Zorigabeak beren aldamenean beste batzuk ere badaudela ikusiz kontsolatzen dira. Nire oinazeak biziki mingarriak gertatu bazitzaizkidan ere, instant batean apaldu nituen, eta adiskideari otoiztu nion han gerta zekizkidakeen gaitzen berri eman ziezadala arren.

        — Itxaron pixka bat, esan zidan nire eskolatzaileak, jaiki hadi, ibil gaitezen lehenik gure bakarleku honetan barrena, ikus itzan heure lagun berriak; berehala mintzatuko gaitun horretaz.

        Omphaleren aholkuei jarraiki, ikusi ahal izan nuen areto itzel batean nintzela, eta bertan, kotoi-oihalezko zortzi ohe txiki zeudela garbi samarrak; ohe bakoitzaren alboan gelatxo bat zegoen, baina gelatxo hauek eta areto nagusia argitzen zuten leiho guzti-guztiak lurretik bost oinetara zeuden eginak eta barrutik nahiz kanpotik burdin hagez babestuak. Areto nagusiaren erdian bazen lurrean tinkaturiko mahai handi bat, bazkaltzeko eta lanerako erabiltzen zena; burdinaz gotortutako beste hiru atek ixten zuten gela hura; gu ginen aldean ez zegoen burdineriarik; beste aldean berriz, sekulako morroiloak.

        — Hortaz, hau al da gure presondegia?, esan nion Omphaleri.

        — Hauxe, bai, lagun maitea, erantzun zidan berak; hauxe dun gure gela bakarra; beste zortzi neskatxa horiek antzeko gela bana diten hementxe bertan, eta ez dinagu sekula elkarrekin hitzegiten, salbu eta lekaideek bilduta ikusi nahi gaituztenean.

        Izendatu zidaten gelatxora sartu nintzen; zortzi oin karratu izango zituen. Egun-argia, beste geletara bezalaxe, burdinaz zeharo josita zegoen goi-goiko leiho batetik sartzen zen. Bideta, konketa eta aulki zulodun bat, beste armairurik ez zen han. Itzuli egin nintzen; nire lagunek, ni ikusteko irrikitan, inguratu egin ninduten. Zazpi ziren: ni nintzen zortzigarrena. Omphalek aldameneko gelan hartua zuen ostatua, eta niri irakasteko asmoz baizik ez zegoen han. Han geldituko zen nik hala nahi banuen, eta begien aurrean neuzkan haietako batek beteko zuen berak utzitako gela. Konponketa hura eskatu nuen, eta eskatu bezala, gauzatu zen. Baina Omphaleren kontakizunari ekin baino lehen, funtsezkoa iruditzen zait zoriak aurkeztu zizkidan zazpi adiskide berri haien azalpen bat egitea; edadearen arabera azalduko dizkizut, besteekin egin dudan bezalaxe.

        Gazteenak hamabi urte zeuzkan, gorpuzkera arrunt bizia eta arima hutsezkoa, adatsik ederrenak eta ahorik politena.

        Bigarrenak hamasei urte zituen; inoiz ikusi ahal izan den ile horailik ederrena, hazpegi benetan gustagarria, eta bere baitan, zeukan adinaren grazia guztiak, sotiltasun guztiak zeuzkan bilduta, bere tristeziaren fruitu zen halako xarma batez nahastuak, are mila aldiz ederragoa egiten zuena.

        Hirugarrenak hogeita hiru urte zeuzkan; oso polita izatez, baina gehiegizko lotsagabekeria batek, gehiegizko likiskeria batek itsusitu egiten zizkion nire aburuz Naturak eman zizkion xarmak.

        Laugarrena hogeita sei urteko emakumea zen. Venusen irudira egina zegoen; halere, honen formak markatuegiak ziren beharbada; zuritasun itsugarria, gorpuzkera ezti, ireki eta alaia, begi ederrak, ahoa handi samarra aukeran, baina harrigarriki taxutua, eta adats horail zoragarriak.

        Bosgarrenak hogeita hamabi urte zeuzkan eta lau hilabeteko haurra zeraman sabelean. Traza biribildua, betilun samarra, begi handiak jakinguraz mukuru, oso zurbila, osasun ahulekoa, ahots gozoa eta samurtasun eskasekoa; likitsa naturaz, eta esan zidatenez, bera ari zen bere burua suntsitzen.

        Seigarrenak hogeita hamahiru urte zeuzkan; emakume handia zen, lerdena, munduko begitarterik politena zuen, eta haragi mardulak.

        Zazpigarrena hogeita hemezortzi urtekoa zen; benetako eredu zen bai gorpuzkeraz eta bai edertasunez ere; nire gelako burua bera zen. Omphalek honen gaiztotasunaren berri eman zidan, eta batez ere, emakumeenganako zuen jaiduraz gaztigatu zidan.

        — Bere gurariei amore ematea dun atseginarazteko modu bakarra, esan zidan nire adiskideak; gogor egitea aldiz, etxe honetan nahigabetu gaitzaketen gaitz guztiak geure buruen gainera botatzea dun. Hire esku daukan zirt edo zart egin.

        Omphalek, nire irakaspenez arduratzeko baimena eskatu zion Ursulari, hori baitzen gelaburuaren izena; Ursulak baiezkoa eman zuen baldin eta ni musu ematera joaten banintzaion. Beragana hurbildu nintzen. Bere mihi lizunak nirearekin bat egin nahi izan zuen, eta bere hatzek, bitartean, nekez lortuko zuten sentsazioen bila ihardun zuten. Beraz, gogoz kontra, gauza guztiei men egin behar izan nien, eta garaipena erdietsi uste zuenean, neure gelatxora igorri ninduen, eta bertan, ondoko eran mintzatu zitzaidan Omphale.

        — Atzo ikusi hituen emakume guztiak, ene Teresa, eta ikusi berri ditunanak, launa neska biltzen dituzten lau klasetan banatzen ditun. Lehenak haurtzaroko klasea din izena; adin lañoenetik hasi eta hamasei urte bitarteko neskatxak zauden bertan; soineko zuria diten bereizgarri.

        Bigarren klaseari, kolore berdea duena, gazteriaren klasea zeritzon; hamasei eta hogeita bat urte bitarteko neskak biltzen ditin.

        Hirugarren klasea zentzuaz jabetzen garen adinari zegokion. Urdinez janzten ditun eta hogeita batetik hogeita hamarrera bitartekoak zauden bertan. Honetantxe gauden gu biok, hi eta ni.

        Laugarren klasekoek urrekara diten soinekoaren kolorea, eta adin nagusikoentzat xedatuta zegon; hogeita hamar urtetik gorako guztiek osatzen diten.

        Neska hauek nahas-mahas biltzen ditun Aita Agurgarrien afarietan, edo bestela, klaseka azaltzen ditun bertara: lekaideen gogoa nolakoa, halakoa dun prestaera, baina otorduetatik kanpora, bi geletan nahastuak egoten ditun, gurean bizi direnen bidez pentsa dezakenan moduan.

        Emango dizkinadan irakaspenak, esan zidan Omphalek, lau artikulu nagusiren arlora mugatuko ditun; lehenengoan, etxe honi dagozkion gaiak jorratuko ditinagu; bigarren tokian, nesken jokaera, zigorrak, elikadura, etab... aztertuko genitizken; hirugarren artikuluak lekaide hauen plazerren antolabideaz eta neskek zerbitzatzen dituzten moduaz zenbait irakaspen emango ditin; laugarrenak, berrikuntzen eta aldakuntzen historiari buruzko bilakaera eskainiko din.

        Ez dizkinat etxetzar beldurgarri honen inguruak azalduko, Teresa, hik nik bezain ongi ezagutzen baititun. Soilik barrualdeaz mintzatuko natzain; erakutsi zidatenean, nire hezkuntza-ardurapean izango ditudan etorriberriei etxe honek zer itxura duen azal niezaien asmo bakarrarekin egin zitenan, eta halaber, azalpen honekin ihes egiteko gogo guztia ezaba niezaien. Atzo, horren alderdi bat azaldu zinan Severinok eta, ene laztana, ez zinan deusetan gezurrik esan. Elizak eta bertan dagoen pabilioiak osatzen diten berez komentua deritzona; baina ezezaguna zain gu bizi garen egoitza honen egitura zein eratara dagoen antolatua, nola irits daitekeen bertara. Entzuidan: sakristiaren hondo-hondoan, aldarearen atzean, bazagon ate bat zurajean ezkutatua, bultzagailu batek irekitzen duena. Ate hau pasabide mehar eta ilun bezain luze baterako sarbidea dun, zeinaren bihurguneez jabetzea ezinezko gertatuko zitzainan ziurraski, sartzean pasatako izuaren eraginez. Lehenik, pasabide honek beherantz egiten din, sakonean hogeita hamar oin dituen zanga baten azpitik igaro beharra baitago, eta jarraian zanga honen luzera osoan gora egiten din, zoruaren azpitik sei oinetara igo arte. Horrela iristen gaitun gure pabilioiaren lurpeko sotoetara, lehengotik legoa laurden batera urrunduta. Sei hesitura zarratuk eragozten diten egonleku hau kanpotik igarria izatea, elizaren kanpandorrera igota ere; horren arrazoia sinplea dun; pabilioia oso baxua dun, ez zaukan hogeita bost oin besterik, eta hesitura horiek, batzuk murruz eta besteak heskai sarriz osatuak, bata bestearen gainean ezarririk, berrogeita hamarretik gora oin diten bakoitzak: edozein alderditatik begiratuta ere, ez zagon berau erdiesterik, basoko txaradi batetik ez bada, baina inola ere ez gela batetik. Horrelaxe beraz, esan berria dudan bezala, lurpeko sotoetara ematen duen sabaizuloa dun halamoduz azaldu dinadan pasabide ilun horretarako irteera, nahiz hi horretaz oroitzea ezinezkoa den berau zeharkatzean zein aldarte eduki bide huen kontutan izanik. Honako pabilioi honek, ene maitea, lurpeko sotoak, beste gela bat solairu berean, solairuarteko bat eta lehen solairu bat besterik ez din; goiko sabaia oso lodia dun, berunezko geruza batek babestua eta lurrez betea zagon, eta bere gainean, beti lerden dauden zuhaiskak zauden landatuta, inguratzen gaituzten heskaiekin bat eginez, are errealagoa den itxura benetan trinkoa ematen diotelarik; lurpeko sotoek areto handi bat osatzen diten, jiran zortzi gelatxo zauden, eta horietako bi ziegatarako erabili ohi ditizten zigor hori merezi izan duten neskatxekin, eta gainerako seiak, hornigeletarako. Goian, afaritarako gela zagon, sukaldeak, komunak, eta bi gelaska, zeinetara sartzen baitira lekaideak beren plazerretara isolatu eta gurekin gozatu nahi dutenean, beren adiskideen begiradetatik at; solairuartean zortzi logela zauden, eta horietatik lauk gela bana zaukaten; lekaideak oheratzen diren gelak ditun, eta bertan sarrarazten gaitizten, beren haragi-grinak direla eta oheak partekatzera hertsatzen gaituztenean. Beste lau logelak anaia zerbitzarienak ditun; bat gure giltzaria dun, bigarrena lekaideen morroia, hirugarrena kirurgilaria, bere gelan premia larrietarako beharrezko den oro gordetzen duelarik, eta laugarrena, sukaldaria. Lau anaia hauek gor-mutuak ditun; nekez espero liteken hauengandik, dakusanan moduan, kontsolamendurik edo laguntzarik. Inoiz ez ditun gurekin tratuan gelditzen, eta erabat debeku zaigun horiekin solas egitea. Solairuarteko gela hauen goiko aldean zauden bi andere-gelak; bata eta bestea, oso antzekoak ditun biak; hortaz, ikusten dunan moduan, areto handi bat eta zortzi gelaska zauden. Horrela jabetuko haiz, neskatxa maitea, gure leihoetako burdin hagak hautsi eta leihotik bera jaitsi arren, oraindik urrun izango dunala ihes egiteko aukera, bost heskai zarratu, harresi sendo bat, eta zanga sakon bat gainditu beharko hituzkeelako: oztopo horiek iragan ondoren ere, non izango ginateke? Komentuko atarian, zeina arreta handiz itxita dagoenez, ez bailuke hasiera-hasieratik irteera ziurrik. Ihespide bat, agian arrisku gutxiagokoa, aitor dinat, izan liteken lurpeko sotoetan bide horretara eramango gintuzkeen sabaizuloa aurkitzea; baina nola irits gaitezke lurpeko soto horietara, une oro giltzapean bagaude, gauden bezala? Horra iristea lortuta ere, ez geniken irekiera hori aurkitzerik izango, zoko galdu batean egongo baita, guretzat ezezaguna, eta burdin-hesi batek eragotzia, horretarako giltza beraiek bakarrik daukatelarik. Edonola izanik ere, oztopo horiek guztiak gainditu eta sabaizulora iritsi arren, bidea ez luken askozaz ziurragoa izango guretzat; beraiek bakarrik ezagutzen dituzten lakioez josia baitago, eta beren laguntzarik gabe hortik zehar ibili nahi luketen pertsonak bertan eroriko bailirateke ezinbestean. Beraz, ihesik ez egitera etsi beharra zaukanagu, ezinezkoa delako, Teresa; sinetsidan, litekeena balitz, aspaldi hanka egina izango nindukenan egonleku gorrotagarri honetatik, baina ezinezkoa dun hori. Hemen daudenak ez ditun inoiz irtengo, nolatan ez den hilik; eta hortik zatorkien gizatxar horiei guregana sentitzen duten ahalkegabekeria, ankerkeria eta nagusikeria; ezerk ez ditin hainbeste adoretzen, ezerk ez zien halako eran irudimena suspertzen nola bakarleku garaitezin honek segurtatzen dien zigorgabetasunak. Jakitun inoiz ez dutela beren gehiegikerien beste lekukorik izango asebetetzen dituzten biktima horiek berak baino, ziur daudelarik sekulan ez direla beren joera makurrak ezagutzera emango, muturrik gaitzesgarrienetaraino eramaten ditizten; legearen manuetatik jare, erlijioarenak urraturik, damua zer den ere ezagutu gabe, ez zagon bihozgabekeria bakar bat ere hartara lerratuko ez direnik, eta krimenekiko soraiokeria horrek eraginda, beren grina higuingarriak are likiskeriaz kitzikatuagoak aurkitzen ditun, zeren, beraiek diotenez, ezerk ez ditin hainbat sutzen nola bakardadeak eta isiltasunak, nola ahuldadeak batetik eta zigorgabetasunak bestetik. Lekaideak normalean pabilioi honetan oheratzen ditun gauero, arratsaldeko bostetan iristen ditun, eta biharamun goizean bederatziak aldera itzultzen ditun komentura, txandaren arabera eguna hemen ematen duena kenduta: goardiako jagolea esaten zioten. Aurki ikusiko dinagu zein den bere eginkizuna. Lau anaiei dagokienez, ez ditun inoiz mugitzen. Gela bakoitzean txintxirrin bat dinagu, giltzariaren gelara deitzeko balio duena. Soilik gelaburuak zaukan jotzeko eskubidea, baina bere premien edo gureen kariaz jotzen duenean, instant batean hemen ditun. Aitek, egunero hona itzultzen direnean, beharrezko hornizioak ekartzen ditizten, eta sukaldariaren esku uzten ditizten agindutakoan erabiltzeko. Lurpeko sotoetan iturburu bat zagon, eta era guztietako ardoak, eta ugari gainera, ardangeletan. Hel diezaiogun orain bigarren puntuari, nesken sostengua, mantenua, zigorra, etab.en gainean diharduenari.

        Gure kopurua beti berdina dun; halako moduan egin ditizten konponketak, non beti hamasei izaten baikara, gela bakoitzean zortzi; eta ikus dezakenanez, beti zaramatzanagu gure mailari dagozkion arropak jantzita. Eguna amaitu baino lehen emango dizkinate hiri ere, sartzen haizen mailako arropak; egun guztian, dagokigun koloreko txabusina zaramagun; gauez, kolore bereko longain moduko bat, eta ahal dugun egokien orraztuta. Gelaburuak erabateko boterea zaukan gugan, berari ez obeditzea krimena dun; orgietarako prestatu baino lehen gu ikuskatzeko ardura zaukan berak, eta gauzak ez badaude nahi bezala, bera ere zigortua izan ohi dun, gu bezalaxe. Egin ditzakegun hutsak era askotarikoak izan litezken. Bakoitzak bere zigor berezia din, eta bi geletan adierazita zagon bakoitzaren ordaina. Eguneko jagoleak, segituan azalduko dinadan eran, zeina guri aginduak ematera, afaritarako neskak hautatzera, logelak ikuskatzera eta gelaburuaren kexuen berri jakitera etorri ohi den, lekaide horrek, nioenan, bakoitzak merezi izan duen zigorra banatzen din gauez. Oraintxe azalduko dinat zigor hauen izaera, egiten dizkiguten krimenekin batera:

        Goizean ezarritako orduan ez jaikitzea, hogeita hamar zartailu-kolpe (izan ere, zigor horren bidez alatu ohi baikaituzte ia beti; bestalde, gerta litekeena dun oso, lizunkoion plazer-aldi bat beren aukerako zuzenketa bihurtzea). Plazer ekitaldi batean, gaizki ulertu bategatik edo beste edozein arrazoirengatik, desio zen gorputz atalaren ordez beste bat aurkeztea, berrogeita hamar kolpe. Gaizki jantzia edo gaizki orraztua egotea, hogei kolpe; hileko-aldian horren berri ez ematea, hirurogei kolpe; medikuak inoiz haurdunaldirik egiaztatzen badu, ehun kolpe; proposamen likitsei ezetz esan, ezina agertu edo ukatzea, berrehun kolpe. Zenbat eta zenbat alditan harrapatzen gaitu beren gaizkinahi infernutarrak horrelako hutsegiteetan, akats txikienik ere egin izan gabe? Zenbatetan eskatzen digu bat-batean beraietako batek beste bati eman berria zaion eta hain agudo berregiterik ez dagoela ondo dakien hori? Zuzenketa ere hein berean jasan beharra zagon; inoiz ez ditun entzunak gure oihuminak, inoiz ere ez gure kexuak; obeditu edo bestela zuzenduak izango gaitun. Logelan okerreko jokaera izatea edo gelaburuari desobeditzea, hirurogei kolpe; malkoak, nahigabea edo arrangurarik agertzea, erlijiora itzultzearen aldeko zantzu txikiena baldin bada ere, berrehun kolpe. Lekaideren batek aukeratzen bahau plazerraren azken uneraino gozatzearren, eta ezin badu horraino iritsi, nahiz bere erruz izan, oso ohizkoa dena, nahiz hire erruz izan, hirurehun kolpe bet-betan; lekaideen proposamenekiko mesprezu keinurik txikiena, proposamen horiek edozein izaerakoak direla ere, berrehun kolpe; ihesaldi ahaleginik edo matxinadarik burutzea, bederatzi egun ziegetan guztiz biluzik, eta hirurehun zartailu-kolpe egunero; azpikerietan, xede gaiztoetan edo egitasmo maltzurretan elkar hartzea, hirurehun kolpe horren berri izan orduko; nork bere buruaz beste egiteko desioa, edo egoki den bezala elikatu nahi ez izatea, berrehun kolpe; lekaideekiko begirunerik eza, ehun eta laurogei kolpe. Horiexek ditun gure delitu bakarrak, bestetik nahi dugun guztia egin baitezakegu: elkarrekin oheratu, sesioan ibili, elkar joka aritu, mozkorkeriaren eta sabelkoikeriaren azken gehiegikerietaraino joan, maldizioka nahiz biraoka ihardun; hori guztia berdin dun, ez ziguten hitzik ere esaten akats horiengatik; inork ez zigun errietarik egingo lehen esan dizkinadan horiengatik ez bada. Baina gelaburuek nahigabe horietako asko arindu ziezazkiguketen, hala nahi baldin badute. Tamalez, babes hori ezin liteken erosi lausenguka baizik, baina maiz, ziurtatuta dauzkagun atsekabeak baino anitzez gogaikarriagoak izan ohi ditun; desio berak ditizten gela batekoak nahiz bestekoak, eta mesede horiek eginez baizik ezin liteken lor katean lotuta edukitzea. Muzinik egiten bazaie, luzatu egiten diten beste arrazoirik gabe gure hutsegiteen zerrenda, eta zerbitzatzen dituzten lekaideek, horien izaera bikoiztu denez, halako bidegabekeriengatik agiraka egitetik aski urrun, etengabe adoretzen ditizten horretara; berauek ere lege horien guztien menpe zauden, eta are zorrozkiago zigortuak izan ohi ditun bihotz-samurtasunez jokatu duten susmorik igartzen badiete. Lizunkoiok horren guztiaren premia sentitu baino ez diten behar gure kontrako zehapenetan iharduteko, baina edonola ere, aitzakietarako isuri handia zaukaten; naturaltasunezko kutsu horrek xarmaz betetzen din beren irriskeriarako grina, areagotu egiten din. Hona sartzerakoan, gutako bakoitzak barruko arropez osaturiko hornidura txiki bat zaukanagu geuretzat; dozena erdi baten truke ematen ziguten dena, eta urtez urte berritzen dun, baina daramaguna utzi beharra zaukanagu. Ez zaigun zilegi gauza txikiena ere gordetzea. Aipatu dizkinadan lau anaia horien kexuak gelaburuenak bezain adi entzuten ditizten; beren salaketa aski dun gu zigortuak izateko, baina beraiek ez ziguten deus eskatzen behinik behin, eta berauekin ez zagon zertan hainbeste beldur izanik nola gelaburuekin, hauek ikaragarriki zorrotzak eta arriskutsuak baitira beren jokaerak nahikundeek edo mendeku nahiek gidatzen dituztenean. Oso ongi ematen ziguten jaten, eta beti arrunt oparoa izan ohi dun; ez balute hortik beren likiskeriarako emaitzarik lortuko, agian ez zukenan artikulu hau hain ederra izango guretzat, baina beren neurrigabekeria lizunek garaitu egiten dituztenez, ez zioten deusi uko egiten gu janaz gizentzeko orduan; zigorraz jipoitzea laket zaienek nahiago gaitizten lodixeak, gizen samarrak, eta Jérômek atzo zioen moduan, oiloa erruten ikustea gogoko dutenek ziur zakiten janari oparoago batez arrautzak ere ugariagoak izango direla. Horrenbestez, egunean lau aldiz zerbitzatzen ziguten janaria; bederatziak eta hamarrak artean ematen ziguten gosaltzen: beti oiloren bat-edo arrozarekin batera, fruta gordinak edo egosiak, eta tea, kafea edo txokolatea; ordubatean bazkaria zerbitzatzen diten; zortzi lagunentzako mahai bakoitza berdin zerbitzatzen diten: eltzekada on bat, sarrera gisa lau plater, haragi errea eta gozotik lau gauza; eta postrea edozein sasoitan. Bost eta erdietan, mokadutxo bat zerbitzatzen diten: pastelak edo fruta. Afaria bikaina dun aukeran, baldin eta lekaideena bera bada; aldiz, bertara joaten ez bagara, gela bakoitzeko launa pertsona besterik ez gaudenez, hiru plater haragi erreaz beterik eta lau gozo-gauza zerbitzen zizkiguten batera. Gutako bakoitzak botila bat ardo zuri, beste bat ardo gorri, eta botila erdi pattar zaukanagu eguneko; horrenbeste edaten ez dutenak libre ditun besteei emateko. Gure artean bazagon jende sabelkoia harrigarriki edan eta mozkortzen dena, eta hori guztia, errietarik gabe; bazauden beste batzuk, halaber, lau otordu hauek nahikoak ez zaizkienak; txirrina jo besterik ez, eta supituan ekartzen zieten eskatutakoa.

        Gelaburuek jatera derrigortzen haute otorduetan, eta ezezkoan tinko eutsiz gero, horren arrazoia edozein izanik ere, hirugarrenean zorrozki zigortua izango haiz; lekaideen afaria hainbat jakiz osatua zagon: hiru plater haragi erreaz mukuru, jaki hotz baten inguruan sei sarrerako eta zortzi gozoki, fruta, hiru ardo mota, kafea eta likoreak. Zenbaitetan, zortziok esertzen gaitun beraiekin; batzuetan gutako lau zerbitzari lanak egitera behartzen ditizten, eta hauek, ondoren afaltzen diten. Noizbait ere gertatu izan dun lau neska besterik ez dituztela eraman afaltzera. Horrelakoetan, klase osoak izaten ditun eskuarki. Zortzi garenean, beti klase bakoitzetik bi izaten gaitun. Alferrik dun esatea ez dela inortxo ere etortzen bisita egitera kanpoko mundutik; arrotzik ez dun sekula sartu pabilioi honetan, edozein aitzakia izanik ere. Eritzen bagara, anaia kirurgilaria bakarrik arduratzen dun gure zainketaz, eta hiltzen bagara berriz, inolako erlijiozko sorospenik gabe izan ohi dun; sastrakek utzitako hutsarte batetik jaurtitzen gaitizten, eta kitto; baina krudelkeria nabarmen baten ondorioz, gaitza hain larria bilakatzen bada non kutsatzeko beldurra pizten zaien, ez diten itxaroten gu hil arte lur emateko; bertatik atera eta esan dinadan leku horretara botatzen gaitizten, oraindik bizirik. Hemen nagoen hemezortzi urteotan, halako bihozgabekeria nabarmenen hamar adibide baino gehiago ikusia naun. Beraiek zioten hobe dela bat galtzea hamasei arriskutan jartzea baino; hain galera txikia dela bestalde, hain erraz konpon daitekeena, non ez baitago horregatik nahigabetu beharrik. Ikus ditzagun lekaideen plazerretarako prestaerak eta alderdi horrekin zerikusia duten gainerako gauza guztiak.

        Goizeko bederatzietan puntu-puntuan jaikitzen gaitun hemen edozein urte sasoitan, eta gutxi-asko berandu oheratzen gaitun, lekaideen afariaren arabera. Jaiki bezain pronto, hemen zagon eguneko jagolea bere bisita egiten; besaulki handi batean esertzen dun, eta bertatik, gutako bakoitza bere aurrean jartzera behartzen gaitin, gonak gerriaino jasota, gustokoa duen aldetik; ukitu, musukatu, aztertu egiten gaitin, eta denok gure betebeharra egindakoan, afaltzen izan behar dutenak izendatzen ditin. Zein egoeratan joan behar duten agintzen zien, gelaburuaren eskuetatik kexuak jaso eta zigorrak betearazten ditin. Nekez irtengo ditun gu zortziokin eskuarki darabilten haragikeriazko ekitaldiren bat pairarazi gabe. Gelaburuak zuzentzen ditin ekintza likits horiek, eta gure partetik, menpetasunik erabatekoena nagusitzen dun bertan. Sarri gertatu ohi dun, bazkaldu baino lehen, Aita Agurgarri batek gutako bat eskatzen duela oherako; anaia giltzariak gutun bat ekartzen din, non gogokoa dutenaren izena agertzen den. Eguneko jagolea une horretan hartaz baliatzen ari baldin bada, harrezkero ez din bere ardurapean gehiago edukitzeko eskubiderik izango, aldendu egiten dun, eta atzera ekartzen dutenean bakarrik itzultzen dun berriro harengana. Lehen ekitaldi hau amaitutakoan, bazkaldu egiten dinagu: une honetatik arratsaldera arte, ez zaukanagu beste zereginik; baina ilunabarreko zazpietan udan, eta seietan neguan, izendatu dituztenen bila etorri ohi ditun; anaia giltzariak berak gidatzen ditin, eta afalostean, gauerako gordeak izan ez direnak andere-gelara itzultzen ditun. Sarritan ez dun inor geratzen, etorri berriak bidali egiten baitituzte gauean har ditzaten; hauei ere, zenbait ordutako aurrerapenez jantzi behar dituzten soinekoen berri ematen zaien; batzuetan, goardiako neskatxak besterik ez din lo egiten bertan.

        — Goardiako neskatxak?, eten nion, zein da egiteko berri hori?

        — Begira, erantzun zidan kontalariak. Hilaren lehendabiziko guztietan, lekaide bakoitzak neskatxa bat hartzen din berarekin, eta bitarte horretan, bere desio lohien mirabe, zerbitzari eta plastroi izan behar din; gelaburuak bakarrik zauden horretatik salbu, beren gelako betebeharrak direla eta. Ezin ditizten hilean zehar aldatu, edo bi hilabetez segidan horretara behartu. Ez zagon hain gauza krudelik, hain gauza latzik, nola zerbitzu honen zama, eta nik ez zakinat nola moldatuko haizen. Arratsaldeko bostak jo orduko, goardiako neska, zerbitzen duen lekaidearen ondora jaisten dun, eta ez dun beragandik aldentzen biharamuna arte, hura komentura bueltatzen den ordura arte. Heldu orduko bere kontu hartzen din. Ordu murritz hauetan zehar, zer edo zer jaten eta atseden hartzen ematen din denbora, bere jabearen aldamenean igaro behar dituen gauetan beilaz egon beharko baitu; dohakabe gaixo hori, berriro zionat, gizon likits horren burutik pasa daitezkeen gurari guztiei plastroi gisara zerbitzatzeko zagon bertan; masailekoak, makilakadak, asmo zitalak, haragizko plazerrak, denetik jasan beharra zaukan; zutik egon behar din gau osoan ugazabaren gelan, eta une oro, gizatxar hori asalda dezaketen pasioetara makurtzeko prest. Baina mirabetza guztiotatik krudelena, laidoztagarriena, munstro honen apetaldi guztiei, batari bai eta besteari ere bai, ahoa edo eztarria aurkeztu behar ikaragarri hori dun. Inoiz ez dun beste isurtokiz baliatzen: den-dena irentsi beharra zaukan, eta muzinik txikiena eginez gero, are basatiagoak diren aladurak erabiliz zigortuko din. Lizunkeriazko ekitaldi guztietan neska hauek lagun egiten zieten beren plazerretan, zaindu egiten ditizten, eta zikindua gerta litekeen oro txukuntzen diten: emakume batez gozatu berria den lekaidea zikinez dagoela, bada, hurrengoaren ahoa izango dun ezbehar hori konponduko duena; gogo-garretan egon nahi duela, bada, dohakabe honen egitekoa dun hori. Noranahi joaten dela, hantxe izango din lagun egiten, jantzi egiten din, erantzi, hitz batez esateko, une oro zerbitzatzen din, berak zaukan beti errua, bera dun beti jipoitua. Afaritan, bere tokia jaunaren aulkiaren atzean zagon, edo bestela, mahaiaren azpian, oinetan dagoen zakurraren moduan, edo belauniko bere izterren artean, ahoaz kitzikatzen ari dela. Batzuetan, eserlekuarena edo zuziarena egin beharrean aurkitzen dun; bestetan, laurak mahaiaren inguruan kokatuko ditun, jarrerarik lohienetan, baina aldi berean, gogaikarrienetan.

        Oreka galtzen baldin badute, arriskuan zauden beren ondoan ezarritako arantzen gainera erortzeko, edo gorputz-adarren bat hausteko, baita hiltzeko ere, izan ere, horren adibiderik izan baita lehen ere; eta bitarte horretan, gizatxarrak alberdanian ibili ohi ditun, gehiegikerietan, ardoz, likiskeriaz eta ankerkeriaz beren gogara mozkortzen.

        — Ene Jainkoa!, esan nion nire lagunari beldur-ikara batean, iritsi al daiteke pertsona halako gehiegikerietaraino! Hau bai infernua!

        — Entzun Teresa, entzun neskatxa maitea, urrun hago oraindik den-dena jakitetik, esan zuen Omphalek. Mundu osoak goresten duen haurdunaldia, gaitzespenaren ziurtapen dun zital hauen artean, eta inor ez dun horren kariaz zigorretatik edota goardietatik salbu geratzen. Aitzitik, zorigaitzerako, lotsaizunerako eta atsekaberako bitarteko bat dun; zenbatetan behartu dituzte kolpeen poderioz ilaur egitera beren sabeleko fruiturik ez jasotzeko izendatuak izan direnak? Eta jasotzen baldin badute, haiezaz gozatzeko besterik ez dun izaten: orain esan dinadan hau aski izan beharko huke egoera honetatik ahalik eta luzaroen babestu hadin adoretzeko.

        — Baina, ba al liteke?

        — Dudarik ez. Bazauden zenbait zapi zurgatzaile... Baina Antonin horretaz ohartzen bada, ez zagon haren hirari ihes egingo dionik; ziurrena, naturak dirudiena estaltzea dun beren irudimena labainaraziz, eta halako gizatxarrekin, hori ez dun zaila.

        Gainerantzean, jarraitu zuen nire eskolatzaileak, hemen baditun zenbait kidetasun eta ahaidetasun zalantzazko gertatuko ez zaizkinanak, eta on luken zertan datzan hiri argitzea, baina berau laugarren artikuluaren barnean sartuko litzatekeenez, alegia, gure hasberriei, gure berrikuntzei eta gure aldaketei buruzkoan, horri abiada emango zionat azalpen labur hau amaituz.

        Ondotxo dakin, Teresa, komentu honetako lau lekaideak Ordenaren buruan daudela; laurak familia onekoak ditun, eta laurak ere lehendik arrunt aberatsak: bakarleku lizun honen sostengurako Beneditarren Ordenakoek eskuratutako dohaintza estimagarriak gora-behera, txandaka bertatik igarotzeko esperantza denek dutelarik, bertan daudenek beren ondasunen puska eder bat gehitzen zioten fondo horri. Biak batuta, urtean ehun mila ezkutu baino gehiago izan ohi ditun, sarberrientzat edo etxearen sostengurako baizik ez direnak. Segurantzazko eta konfiantzazko hamabi emakume zauzkaten beren kontu, hilero adinez hamabi eta hogeita hamar urte bitartean dagoen pertsona bat, ez gorago eta ez beherago, ekartzea beste ardurarik ez dutenak. Pertsona horrek narriorik gabea eta ahalik eta dohain gehienez hornitua behar din izan, baina batez ere jatorri leinargikoa. Bahiketa hauek, ongi ordainduak eta beti ere hemendik aski urrun eginak, ez zakarten inolako eragozpenik; inoiz ez dinat inor kexuka ikusi. Horiekiko hartzen dituzten ardura artatsuei esker, orotatik babestuta zauden. Ez ditun inola ere hastapenetan gelditzen; berdin zaien jada limurtua izan den neskatxa edo emakume ezkondua. Baina beharrezkoa diten ebasketa burutua eta egiaztatua izatea. Xehetasun horrek sugarretan jartzen ditin; ziur nahi diten egon krimen horiek malkoak eragiten dituztela; gogo onez beraien eskuetan jartzen den neskatoa arbuiatu egiten diten; hik ere harrigarriki aurka egin ez bahie, ez balute higan bertutearen benetako sustraia, eta ondorioz, krimen baten segurantza igarri, ez hinduten hogeita lau ordu baino gehiago edukiko barruan. Beraz, hemen gauden guztiok, Teresa, jatorri onenekoak gaitun; nerau ere, ikusten naunan bezala, ene lagun, Urlia Kondearen alaba bakarra naun, Parisa eraman nindutenan hamabi urterekin, eta egunen batean ehun mila ezkutuko dotea izango nuela esan zidatenan. Ordea, aitaren landa-lur batetik hezilekutzat nuen Panthemonteko Abatetxera gindoazelarik, nire aioaren besoetatik ebatsi ninditenan, kotxe batean biok bakarrik gindoazela. Zirt-zart desagertu zunan nire aioa; beren menera erakarria zitenan zalantzarik gabe; postaz ekarri ninditenan honaino. Beste guztiak ere egoera berean zauden. Hogei urteko neskatxa Poitouko familiarik entzutetsuenetako batekoa dun. Hamasei urteko beste hura, Lorraineko aitonen seme handienetakoa den Sandia Baroiaren alaba; hogeita hiru, hamabi eta hogeita hamabi urte dituztenen gurasoak Kondeak, Dukeak eta Markesak ditun; ez zagon bakar bat ere, azken batean, titulurik ederrenak ezin aldarrika ditzakeenik, bakar bat ere ez ahalkeizunez azkeneraino tratatua ez denik. Baina gizatxar makurrok, halako izugarrikeriekin nahikoa ez izaki, beren familiaren muina bera ere desohoratu nahi izan diten. Hogeita sei urteko neska gaztea, gurean den ederrenetako bat dudarik gabe, Clémenten alaba dun, eta hogeita hamasei urteko hura Jérômeren iloba.

        Neska berri bat ziega lizun honetara iristen den unetik, unibertsoari betiko ebatsia izan den unetik, berbideratzen saiatzen ditun berehala, eta begira, lagun maitea, begira zein den gure oinazeen osagarria: gure hutsegiterik krudelena berbideratze beldurgarri eta lazgarri hauetan gertakizun dugunari begiak ixtea dun. Erabat ezin-esanezkoa dun leku hauek uztean zer etorkizun izango dugun. Gure bakardade honi esker hainbat froga lortu ditinagu, zeintzuk dioten lekaideek berbideratutako neskak ez direla berriro sekula agertzen; beraiek ere horretaz gaztigatzen ziguten, ez ziguten ezkutatzen bakarleku hau gure hilobia izango dela, baina hil egiten al gaituzte? Jainko maitea! Heriotza, krimenetan doilorrena, Retz Mariskal ospetsu harentzat bezala izango ote da beraientzat ere, alegia, halako gozamen bat, zeinaren krudeltasunak, beren irudimen zekenak suspertuz, are mozkorkeria biziago batean murgilarazi baititzake beren zentzumenak? Ohituta dauden bezala oinazea eraginez bakarrik gozatzera, aladura eta estiren bidez bakarrik atsegin hartzera, posible izango ote da halako moduz burtzoratu izana, non sinets baitezakete beren zorabioaren lehen arrazoia bikoiztuz eta onduz, ezinbestean perfektoagoa bilakatuko dela? Eta orduan, nola printzipiorik gabe hala federik gabe ere, nola jokaraurik gabe hala bertuterik gabe ere, ba ote liteke gizatxar horiek, beren lehen zitalkeriek murgilarazi gintuzten zorigaitzez makurki baliatuz, bizia bera ere erauzten diguten bigarren horien bidez atsegin hartzerik? Neronek ere ez zakinat... Horri buruz galdeginez gero, totelka hasten ditun, noiz ezetz, noiz baietz erantzunez; gauza ziur bakarra zagon, hots, hemendik irten diren guztietatik inork ez din, hemengoen aurka kexu-salaketak egingo dituztela eta gu askatzen saiatuko direla zin egin arren, inork ez din, nioenan, emandako hitza oraindaino bete... Hortaz, amatatu egiten al dituzte gure kexuak, ala halakorik egitetik urrunarazten gaituzte? Hona iristen direnei utzi gaituztenen berri galdetzen diegunean, sekula ez zakiten ezertxo ere. Zer gertatu zaie hortaz dohakabe horiei? Horixe dun alatzen gaituena. Teresa, horixe dun gure egunak zorigaiztoko bilakatzen dituen halabeharrezko ezjakintasuna. Hemezortzi urte ditun jada etxe honetan naizela, eta ordutik hona, baditun berrehun neska irteten ikusi ditudanak... Non dira ordea? Denek gure zerbitzuan ahaleginduko zirela zin egin zutenean, zergatik ez du inork bere hitza bete?

        Gainerantzean ezerk ez din gure bakardade hau bidezkotzen; ez edadeak, ez hazpegien eraldaketak, dena alferrik dun; gogoa zaukaten lege bakar. Atzo gehien laztandu zutena berbideratu egingo diten gaur, eta hamar urtetan gordeko ditizten betegarrien zaizkienak. Horixe dun soto honetako Gelaburuaren historia; hamabi urte ditun etxean dela, oraindik ere jaiak egiten ditizten bere omenez, eta ikusia nagon, bera gordetzearren, Graziak ere jeloskor jarriko lituzkeen edertasuneko hamabost urteko haurrak berbideratzen. Orain zortzi egun abiatu zenak, apenas zuen hamasei urte; Venus bezain ederra, ez dun urtebete ere hartaz gozatuak zirela, baina gerria loditu zitzaionan, eta lehen ere esana dinat, Teresa, egundoko okerra dun hori etxe honetan. Joan den hilean, hamazazpi urteko bat berbideratu zitenan. Duela urtebete, hogei urteko bat, zortzi hilabeteko haurra zuela sabelean; eta azkenaldi honetan beste bat, lehendabiziko erdiminak sentitu bezain laster. Ez dezanala pentsa jokabideak zerikusirik duenik horrekin: ikusiak ditinat beren desioen aurrean hegan zebiltzanak eta sei hilabeteren buruan alde egin beharrean aurkitu zirenak; beste batzuk, muker eta melenga askoak, bertan urte pila ikaragarria eman zutenak. Alferrik dun beraz, etorriberriei jokamolde jakin bat hartzera gaztigatzea; munstro hauen fantasiak apurtu egiten ditin oztopo guztiak, eta bere ekintzen lege bakar bihurtzen ditun.

        Inor berbideratu behar dutenean, goizetik esaten zaion, baina ez lehenago. Eguneko jagolea bederatzietan agertzen dun, ohi bezala, eta horrelako eran mintzatzen zaion: Omphale, Komentuak berbideratu egingo zaitu, gaur gauean etorriko naiz zure bila. Gero, bere egitekoari lotuko zaion. Baina azterketa garaian ez dion heure gorputza eskainiko, joan egingo baita segidan. Berbideratuak besarkatu egingo ditin bere adiskideak, milaka eta milaka aldiz zin egingo zien beren zerbitzuan ahaleginduko dela, kexuak norbaiti aditzera emango dizkiola, bertan gertatzen denaren berri han-hemenka zabalduko duela..., ordua iritsiko dun, lekaidea agertuko dun, neska abiatuko dun, eta harrezkero ez dun haren berririk gehiago izango. Nolanahi ere, afari-legea ohi bezala egiten dun, eta egun hauetan soilik igartzen dinagu lekaideak nekez iristen direla plazerraren azken ekitaldietaraino, esan liteken ez direla asebetetzen, baina halere anitzez gehiago edaten diten, baita horditu arte ere zenbaitetan. Berandutu baino lehen bidaltzen gaitizten, han ez dun emakumerik geratzen lotarako, goardiako neskak ere andere-gelara itzultzen ditun.

        — Ongi da, ongi da, esan nion nire lagunari, inork ez bazaituzte urgaitzi, soilik izaki ahul, uzkur, edo zuen alde ezertara ausartuko ez diren haurrekin saiatu zaretelako da. Ez naiz beldur hilko gaituztenik, ez dut uste behinik behin; ezinezkoa da zentzuzko gizaki batzuk halako neurritaraino eraman dezaketenik krimen bat... Ondotxo dakit... ikusi dudana ikusi ondoren, agian ez nituzkeela gizon horiek horrela zuritu behar, baina ezinezkoa da, ene laztana, halako larderiak burutu ahal izatea, ideia bera ere ezin oldoz daitekeenean. Oi, ene adiskide maitea, jarraitu nuen bero, nahi al zenuke nirekin batera, aladonea!, sekula hautsiko ez dudan zinegite hau burutu?... Nahi al duzu?

        — Bai.

        — Ea bada, zin egiten dizut sakratutzat dauzkadan gauza guztien aurrean, nire bizi-gogoa den eta bera baizik gurtzen ez dudan Jainkoaren aurrean..., ziurtatzen dizut ahalegin horretan bizia emango dudala, edo bestela, zitalkeria hauek guztiak suntsituko ditudala; zuk ere egingo al duzu beste horrenbeste?

        — Zalantzarik al dun?, ihardetsi zidan Omphalek, baina egon ziur alferrik direla zinegite horiek; hi baino saminduagoak, irmoagoak, tinkoagoak, hitz batez, benetako lagunak, hitz-eskaintza berak betegabe utzi ditizten. Hortaz, Teresa, utzion nire esperientzia dohakabe honi gureak ere alferrikakotzat ikusten, eta horiei federik ez ematen.

        — Eta lekaideak, esan nion nire adiskideari, beraiek ere aldatzen al dira, sarritan etortzen al dira berriak?

        — Ez, erantzun zidan berak, hamar urte ditun Antonin hemen dagoela; hemezortzi Clémentek ostatu hartu zuela; Jérôme duela hogeita hamar urtez geroztik zagon hemen, eta Severino duela hogeita bost. Lekaide-burua Italian jaioa dun, eta Aita Santuaren hurbileko senidea dun; oso harreman onak ditin berarekin. Hemen dagoenetik, Ama Birjinaren ustezko mirari horiek Komentuaren izen ona gorde diten, eta maiseatzaileei hemen gertatzen dena gertuegitik ezagutzea eragotzi zieten. Baina bera iristerako, hik ikusten dunan modu berean zagonan antolaturik etxea. Ehun urtetik gora ditun jada zutabe berberek eusten diotela, eta harrezkeroztik, hona etorri diren Lekaide-buru guztiek beren plazerraldietarako hain probetxuzkoa den antolamendu horri lehengoan iraunarazi zioten. Severinok, haren mendeko gizonik lizunkoienak, bere gurariekin bat egiten duen bizimodua eramateko, eta soilik horretarako, nahi izan zinan hemen koka zezatela. Bere nahia abatetxe honek dituen pribilejio sekretuak ahal duen luzaroen iraunaraztea dun. Auxerreko Elizbarrutikoak gaitun, baina Gotzaina horren jakinaren gainean egon ala ez, inoiz ez dinagu hemen ikusi, sekula ez din Komentu honetan oinik ezarri: oro har, oso jende gutxi etorri ohi dun honantz, abuztuko Andra Mariaren eguneko jaien inguruan ez bada; lekaideek esaten digutenez, urtean hamar pertsona baizik ez ditun agertzen etxe honetara; dena den, begi bistakoa dun, zenbait arrotz azaltzen direnean, Lekaide-buruak arreta handia jartzen duela harrera adeitsua egin diezaieten; erlijiozko eta doitasunezko trazak egiten zizkieten, pozik itzultzen ditun beren etxeetara, Lekaidetxeaz goraipamenak egiten ditizten, eta horrela, gizon zital hauen zigorgabetasuna bermatuta geratzen dun herriaren fede onaren eta elizkoien sinesgarritasunaren gainean.

        Omphalek bere irakaspenak bukatu eta segituan, bederatziak jo zuten; Gelaburuak agudo aski hots egin zigun, eta eguneko jagolea bet-betan agertu zen. Antonin zen; berehala denak ilaran lerrokatu ginen, usatu bezala. Begirada arin bat eskaini zion taldeari, gu denak zenbatu, eta gero eseri egin zen; bata bestearen ondotik, gonak altxatzen hasi ginen bere aitzinean, alde batetik zilborra baino goraxeago, eta bestetik, bizkarraren erdialderaino. Antoninek asetasunaren axolagabekeriaz jaso zuen omenaldi hura, ez zen hunkitu ere egin; gero, niri beha zegoela, abentura hartan zer moduz aurkitzen nintzen galdetu zidan. Ikusirik malkoen bidez baizik ez nuela erantzuten... «Plegatuko da honetara, esan zuen barrez; Frantzian ez da etxerik neskak hemen bezain ongi heziak direnik.» Gelaburuaren eskuetatik hobendunen zerrenda jaso eta gero, niregana zuzenduz, dardara batean jarri ninduen; keinu bakoitza, lizunkoion nahira makurraraziko ninduela zirudien mugimendu bakoitza, heriotzaren atari bilakatu zitzaidan. Antoninek ohe baten ertzean esertzeko agindu zidan, eta jarrera horretan nintzelarik, Gelaburuari esan zion nire eztarria miatzera hurbiltzeko eta gonak nire bularreraino goratzeko; berak bitartean, ahalik eta gehiena zabaldu zizkidan izterrak, eta ikuspegi horren aurre-aurrean jesarri zen. Nire lagunetako bat gainean ezarri zitzaidan jarrera berean, halako moduan ezen, sorkuntzaren aldarea eskaintzen baitzitzaion Antonini nire aurpegiaren ordez, eta horrela, bera gozatzearren, ahoaren parean zeuzkan xarma haiek. Hirugarren neska bat, haren aurrean belauniko, eskuaz ari zitzaion berotzen, eta laugarren batek, zeharo biluzik, hatzen bidez erakusten zion nire gorputza non jo behar zuen. Ohartu gabe, neska honen ekinez ni ere berotzen ari nintzen, eta berak egiten zidana, Antoninek ere berdin egiten zien ezker-eskuin zeuzkan beste bi neskei. Imajinaezinak ziren haren egitasmo ankerrak eta lizunkoiari kitzikagarri zitzaizkion mintzo lohiak; azkenerako, berak gutiziatzen zuen egoera iristen du, eta egoera horrek niregana gidatzen du. Baina osoki itsututa dago, dena nahi du sutzeko bide horretan, gozamen bila doan bitartean bere atzeko alderdiak guztiz biluzik agerian utziz. Omphalek, hartaz jabeturik, oro darabil alderdi horiek suminaraztearren: igurtziak, musuak, isurketak, denetik erabiltzen du. Antonin, sugar bizitan, nire gainera oldartu da... «Oraingo honetan sabelbeteta utzi nahi dut», esan zuen haserre... Indargaltze moral hauek fisikoa ere eragin zioten. Antoninek, bere hordialdiaren azken unean garrasi ikaragarriak egiteko ohitura zuenak, egundokoak jaurti zituen; oro zitzaion betegarri, oro baliagarri, oro zen mesedegarri bere estasia bikoizte aldera, eta lizunkoiak, haragikeriaren eta galdukeriaren ekitaldirik harrigarrienen erdian iritsi zuen.

        Maiz egiten zituzten multzo hauek; legeak zioen lekaide bat halako edozein modutan gozatzen zenean, neska guztiek haren jiran egon behar zutela, bere zentzumenak alde guztietarik besarkatzearren, eta haragi-grina, horrela adieraz baldin badaiteke, poro bakoitzetik barrena muinetaraino sar zekion.

        Antonin irten zenean, gosaria ekarri ziguten; nire lagunek jatera behartu ninduten, eta nik, laketzearren, halaxe egin nuen. Bukatu genuen bezain pronto Lekaide-burua sartu zen: oraindik mahaian eserita geundela ikusi zuenez, Antoninentzat amaitu berriak genituen ekitaldiak berregitetik salbuetsi gintuen; «pentsatu beharko dugu nola jantzi» esan zuen niri begira; bidenabar, armairu bat ireki eta nire klaseari zegokion koloreko soineko mordo bat bota zuen nire ohe gainera, eta arropa zuria fardeletan bildua.

        — Jantzi itzazu denak, esan zidan berak, eta itzul iezadazu zurea dena.

        Halaxe egin nuen, baina horrelako susmoren bat banuenez, bart arratsean dirua zuhurki gorde eta ile-tartean ezkutatua nuen. Eranzten nuen jantzi bakoitzeko, agerian utzitako xarmaren gainean josten zituen Severinok bere begi sutuak, baita bere esku-hatzak ere berehala. Azkenik, erdi biluzik nintzelarik, heldu eta bere plazerretarako egoki zen jarreran ezarri ninduen, Antoninek jarri berri ninduenaren kontrako aldera, alegia; erruki zedila erregutu nahi izan nion, baina bere begietako sugarra ikusirik, ziurrena umiltasunez obeditzea zela pentsatu nuen; ezarri nintzen, inguratu egin ninduen, bozkarioz betetzen zuen aldare lizun hura beste gauzarik ez zuen ikusten inguruan; bere eskuek estutu egin zuten, ahoa hari erantsi, bere begiradek irentsi... plazerraren erpinean zegoen.

        On baderitzozu, Andere, esan zuen Teresa eder hark, komentu honetan igaro nuen lehen hilabeteko historia laburtua kontatzera mugatuko naiz, alegia, denbora tarte horretako xehetasun garrantzizkoenak; gainerakoa errepikatze hutsa litzateke; kontakizunean isilpean utziko dut nire egonaldiaren terrenta, eta jarraian, nire iduriz, ziega likits hartatik atera ninduen gertaera azalduko dizut.

        Lehendabiziko egun hartan ez nintzen afaritan izan, gaua On Clémenterekin igarotzera joateko bakarrik deitu zidaten; ohitura zen bezala, bera sartu baino lehentxeago iritsi nintzen ni haren gelara; anaia giltzariak gidatu ninduen haraino, eta bertan giltzapean utzi.

        Ardoz eta haragi-grinaz berotuta iritsi zen, une hartan goardia-lanetan aurkitzen zen hogeita sei urteko neskak laguntzen ziola; egin behar nuena jakinarazitakoan, belauniko jarri nintzen entzun orduko; niregana hurbildu zen, jarrera umilgarri hartan aztertu, eta gero altxatzeko agindu zidan, eta ahoan musukatzeko; minutu askotxotan ihardun zuen musu haren gozamena dastatzen, horretara gorputz eta arimaz entregatuz... imajina daitekeen zabaltasun guztiaz. Bitarte horretan, Armandek, hori baitzen hura zerbitzatzen zuenaren izena, xeheki erantzi zizkidan arropak; hasi zen moduan gerriaren beheko aldea agerian geratu zenean, ni jirarazteari ekin zion lehiaz, eta osabari bere gurarien alderdirik maiteena erakutsi zion. Clémentek aztertu, ukitu, eta gero, besaulki batean eseriz, musu ematera hurbiltzeko agindu zidan; Armande, belauniko, ahoaz kitzikatzen ari zitzaion, eta Clémentek, nik eskainitako tenpluaren santutegian ezarri zuen berea. Bere mihia erdiko ildoan barrena galdu zen; bere eskuak aldare berdinak haztakatzen ari ziren Armanderengan, baina neska honek zeramatzan jantziak oztopo zitzaizkionez, kentzeko agindu zion, bet-betan konplitua izan zena, eta gaixoak halako jarrera hartu zuen osabaren ondoan ezen jada eskuaz bakarrik kitzikatzerakoan Clémentengandik are eskumenerago aurkitzen baitzen. Lekaide lizunak, une oro nirekin ere berdin ziharduelarik, nire erraiak aztoratuta eduki zitzaketen haizeei bere ahorantz bidea zabaltzeko agindu zidan orduan; fantasia hura barrua nahasteko modukoa iruditu zitzaidan, baina oraindik ikusteko neuzkan neurrigabetasunaren makurkeria guztiak; obeditu eta berehala damutu nintzen zabarkeria haren eraginaz. Lekaidea, garretan irakiten, sutsuago bilakatu zen, eta instant batean, erakusten nizkion haragi-mamietako sei tokitan egin zidan kosk; garrasi bat egin eta aurrerantz egin nuen salto. Bera altxa, niregana aurreratu, eta amorrua begietan zuela, era hartan asaldatuz zein arriskutan jarri nintzen ba al nekien galdetu zidan..., mila aitzakia jarri nizkion, berak ordea, artean bularrean neraman gerruntzetik oratu, eta atorra bezala, esateko behar dudana baino denbora gutxiagoan erauzi zidan... zintzurretik eutsi zidan gogorki, eta agiraka egin zidan estutzen ninduen bitartean; Armandek arropak kendu zizkion eta halaxe gertatu ginen hiruok larrugorritan. Une batez Armandez arduratu zen, amorruz betetako zafladak eman zizkion eskuaz; ahoan musukatu zuen, mihi-ezpainak koskatu zizkion, neskak garrasi egin zuen; oinazeak, tarteka, nahigabeko malkoak isurarazi zituen neskaren begietatik; aulki baten gainera igoarazi zuen eta niregandik gutiziatu zuen pasarte hura berbera eskatu zion. Armandek halaxe ase zuen, nik esku batez kitzikatzen nuen bitartean. Joko haragikoi haietan, arinki zigorkatu nuen besteaz, berak Armanderi kosk egiten zion berdin-berdin, baina hau, minari eutsiz, ez zen ausartu zirkinik ere egitera. Halatan, munstroaren hortzak neska eder honen haragietan sastatu ziren, eta sastada horiek toki askotan ikus zitezkeen. Ondoren, brastakoan itzuliz: «Teresa, esan zidan, gorriak jasan beharko dituzu (ez zegoen esan beharrik, bere begiek ongi baino hobeto adierazten baitzuten); gorputz-atal guztietan zigortua izango zara, esan zidan, ez dut ezertxo ere salbu utziko»; eta hori esanik, berriro heldu zion basatiki zerabilen zintzurrari; bere hatzen puntaz beso-zangoak mailatu zizkidan eta benetan sekulako min garratzak eragin zizkidan; ez nintzen ausartzen txintik ere esatera gehiago sumintzeko beldurrez, baina izerditan neukan kopeta, eta begiak, nire nahia bestelakoa izanagatik ere, malkoz ari zitzaizkidan betetzen; jiratu egin ninduen, belauniko aulki baten ertzean ezarri, eskuez bizkarraldeari eutsi behar niolarik une batez ere mugitu gabe, oinazerik mingarrienen pean; azkenean bere eskumenean ikusten ninduelarik, azorriak ekartzeko agindu zion Armanderi, eta honek, makila luze eta mehez osatutako sorta aurkeztu zion. Clémentek hartu, eta zirkinik ere ez egiteko gomendatuz, nire sorbaldan eta bizkarraren gaineko aldean hogeiren bat kolpe emanez ekin zion; une batez utzi egin ninduen, Armande atzera hartu eta nigandik sei oinetara kokatu zuen, hura ere belauniko, aulki baten ertzean; biok batera azorriatuko gintuela aitortu zigun, eta halaber, aulkia bertan behera utzi, intziriren bat egin edo malkoren bat isurtzen zuen lehena bet-betan egoki zeritzon aladura batez zehatua izango zela: niri eman berria zidan kolpe kopuru berbera eman zion Armanderi, eta jakina, leku berean; berriz hartu ninduen, zigorraz alatutako alderdi oro musukatu zuen, eta zartailuak gora jasoz: «Tori, ematxar hori, esan zidan, azken emaxixtrina bazina bezala tratatua izango zara.» Hitz hauekin batera berrogeita hamar zigorkada jaso nituen, baina bizkarraren erdialdetik gerriaren behealderaino baino harantzago joan gabe. Hegan joan zen nire adiskidearengana eta berdin tratatu zuen hura ere: ez genuen txintik ere atera; zenbait auhen isil eta eutsi baizik ez zen aditzen, eta oraindik bagenuen nahikoa indar geure malkoei eusteko. Lekaidearen pasio-grinak zeinahi mailataraino sutuak izanik ere, ez zen haatik inolako aztarnarik sumatzen; tarteka-marteka bortizki berotzen zen, baina ezerk ez zuen altxatzeko keinurik egiten. Nigana hurbilduz, oraindik ukigabe zirauten baina txanda iritsitakoan estira hura jasango zuten haragizko bi mami haiek behatu zituen minutu batzuetan zehar; eskuztatu egin zituen, ezin zen egon haien artean zabalunerik egin gabe, laztandu gabe, are mila aldiz musukatu gabe. «Ea bada, esan zuen, adorea hartu...» Kolpe zaparrada ikaragarria jasan zuten une hartantxe haragi-mami haiek, eta izterretaraino hebaindu zituen. Jauziek, gorputz-mugimenduek, txilioek eta oinazeek eragiten zizkidaten gorputz-ikarek biziki susperturik, horiek aztertuz eta gozokiro onartuz, zirrara sortzen zioten sentsazioak kanporatu zituen suharki musukatzen ari zen nire ahora... «Gogokoa dut neska hau, egin zuen oihu, ez dut sekula inor zigortu hainbesteko plazer eman didanik»; eta ilobarengana itzuli zen atzera, harekin ere basakeria berberez jokatuz; beheko aldea geratzen zitzaion oraindik, iztarren gainaldetik hasi eta aztaletaraino, eta bataren nahiz bestearen gainean amorru berberaz jo zuen. «Ea, esan zuen berriz, ni jiratuz, alda dezagun eskua eta ikus dezagun beste alde hau». Hogeiren bat kolpe eman zizkidan sabelaren erdiparetik izterren azpialderaino, eta gero, zangozabaltzera behartuz, garrazki astindu zuen nire jarreraz osoki irekitzen nion leizearen barrualdea. «Horra, esan zuen, lumatu nahi dudan txoria»; zenbait idizilkada barruraino sartu zitzaizkidanez, nahiz berak hori gerta ez zedin neurriak hartu, ezin izan nien nire intziriei eutsi. «Ai, ai!, esan zuen gizon zitalak, topatu dut alderdi sentikorra; aurki, aurki hobetoxeago bisitatuko dugu». Bien bitartean, iloba jarrera berean ezarrarazi eta era berean erabilia izan zen; emakume baten gorputzaren alderdirik gurienetan jo zuen berdin-berdin; baina ohituragatik, adoreagatik edo jokaera gordinagoak jasateko beldurragatik, tinko eusteko indarra izan zuen eta beragandik ez zuen ezertxo ere sumatu, zenbait aiene eta zenbait nahigabeko gorputz-ikara izan ezik. Edonola ere, aldaketaren bat gertatu zen lizunkoiaren egoera fisikoan, eta oraindik gauzak sendotasun askorik gabekoak baziren ere, astinaldien poderioz tai gabe ari ziren aditzera ematen.

        — Jar zaitez belauniko, esan zidan lekaideak, bularren gainean zigorkatuko zaitut eta.

        — Bularren gainean, aita?

        — Bai, era horretan baizik kitzikatzen ez nauten bi haragi-mami irriskor horien gainean; eta hori esatearekin bat, estutu eta bortizki zapaldu zituen.

        — Ai, ene aita! Hain da sentibera alderdi hau, hil egingo nauzu.

        — Zer axola dio nire asegarri baldin badira, eta bost edo sei kolpe saiatu zituen, neure eskuez gelditu ahal izan nituenak zorionez. Hori ikustean, nire bizkarraren atzean lotu zizkidan biak; soinaren mugimenduak eta negar-malkoak besterik ez neukan nireganako errukia otoizteko, isil nendin agindu baitzidan gogorki. Bere bihotza samurtzen ahalegindu nintzen... baina alferrik, dozena bat kolpe jaurti zizkidan bi bularretara, ordurako batere garantiarik gabe; idizil-kolpe beldurgarriak azaleratu zitzaizkidan odol arrastoen itxuran; oinazeak negar-anpuluak eragiten zizkidan, munstro honen amorruaren aztarnetara erortzen zirenak eta mila aldiz interesgarriagoak, zioen berak, bihurtzen zituztenak.... Musukatu, irentsi egiten zituen, eta tarteka nire ahora itzultzen zen, malkoz blaitutako nire begietara, irriskeria berberaz xukatzera. Armande ondoan kokatu zen, haren eskuak batu egin ziren, alabastro zuriz eta biribiltasun ederrenaz egindako bular bat eskaini zion; Clément musukatzera zihoala ematen zuen, baina kosk egin zion... Azkenik jipoitu egin zituen hain zuriak, hain mardulak ziren haragi eder haiek, ordurako bere borreroaren begietara uspeldura eta odol trazez beterik zeudenak. «Egon pixka bat, esan zuen lekaideak haserre bizian, atzealderik ederrena eta bularrik eztiena nahi ditut-eta biak batera zehatu»; belauniko utzi ninduen, eta Armande nire gainean ezarriz, zangoak zabaldu zizkion, halako eran non nire ahoa bere sabelpearen parean aurkitzen baitzen, eta nire zintzurra, bere iztartean, atzealdearen azpitik; horretaz baliatuz, lekaideak nahi zuen guztia zeukan eskumenean, ikuspegi beraren azpian zeuzkan Armanderen ipurmasailak nola nire bular-ugatzak; bata zein bestea odol-gosez jipoitu gintuen, baina nire adiskideak, berarentzat baino arriskutsuagoak bilakatu ziren kolpe haietatik ni babesteko, amultsuki makurtu, eta horrela, ezinbestean zaurituko ninduketen zigorkadak jasanez, urgatzi egin ninduen. Clément artezia hartaz ohartu zen, baita jarreraz aldatu ere; «Horrekin ez du ezer irabaziko, esan zuen amorruak hartuta, eta alderdi hau babestu nahi baldin badut gaur, gutxienez hori bezain sentibera den beste bat minberatzeko baino ez da izango». Altxatzerakoan ikusi nuen hainbeste zitalkeria ez zela alferrik egina, gizatxarra egoerarik bikainenean baitzegoen; are amorratuagoa zegoen; arma aldatu zuen, zaharo ugari zeuden armairu bat ireki eta bertatik burdinazko muturrekiko bat atera zuen, beldur-dardarez jarri ninduena. «Tori, Teresa, esan zidan hura erakutsiz, ikus ezazu zein atsegina den honekin zigortzea... Sentituko duzu... sentituko duzu, ematxar horrek. Baina oraingoz, honako hau erabili nahi dut...». Hamabi biruetan banatzen ziren lokarriez osatua zegoen; bakoitzaren muturrean besteak baino sendoagoa zen korapilo bana zeukaten, aran-hezur baten tamainakoa. «Ea, zaldikoa!... zaldikoa!» esan zion ilobari. Ongi zekienez horrek zer esan nahi zuen, lau hankatan jarri zen berehala, gerria ahalik eta gehien goratuz, eta ni ere bere antzera jartzeko esanez; halaxe egin nuen. Clément zangalatraba jarri zen nire bizkar gainean, burua nire aldaketara begira zuela; Armande, berea ere erakutsiz, haren aurrean zegoen: zitalak bere eskumenera gintuen biok, eta kolpe beldurgarriak jaurti zituen eskaintzen genizkion xarmen gainera; baina jarrera horretan ahal den gehiena zabalduta geneukanez gure sexua gizonenarengandik bereizten duen alderdi sentibera hori, basatiak hara zuzendu zituen bere kolpeak, airean zerabilen idizilaren biru luze eta malguak zartailuaren albainuak baino askozaz aiseago sartzen zirelarik barrura, bere hegigoaren aztarna sakonak bertan utziz; bata jipoitu ahala, bestearengana zuzentzen zituen bere kolpeak; zaldizko on bezain zigortzaile trebe, sarritan aldatu zuen zela; gainezka eginda geunden, eta oinazearen zirrarak halako bortxaz astindu gintuen non ia ezinezkoa izan baitzen areago jasatea. «Altxa zaitezte» esan zigun zartailuak berriro hartuz, «bai, altxa eta izan beldur». Begiak diz-dizka zeuzkan, bitsa zerion. Gure gorputz-atal guztiak berdin mehatxatuak zeudelarik, saihestu egin genuen..., gelako alderdi guztietatik korri egin genuen burtzoroen gisa, atzetik jarraika genuen bera, noiz bata noiz bestea, biok joaz; gizatxarrak odoletan utzi gintuen; azken buruan, paretaren kontra hertsatu gintuen; kolpeak bikoiztu egin ziren: Armande dohakabea kordea galtzekotan egon zen bularrean jasan zuen kolpe baten ondorioz, azken izugarrikeria honek estasia eragin zion, eta nire bizkarrak ondorio krudel haiek pairatzen zituen bitartean, gerrialdea beste hura bezain emaitza arriskutsuak zituen eldarnio baten frogek blaitu zuten.

        — Ohera gaitezen, esan zidan azkenik Clémentek; agian gehiegi izan bide da zuretzat, Teresa, baina aski ez, ordea, niretzat; ez dago nekatzerik horrelako pasio-grinekin, nahiz benetan egin nahi denaren arrunt irudi traketsa besterik ez izan; ai! Neska maitea, ez dakizu zenbateraino erakartzen gaituen galdukeria honek! Zein hordialditara eramaten gaituen, nolakoa den suminduraren isuri elektrikoak eragindako bortxazko zirrara, gure grinetarako bitarteko den objektuaren gaineko oinazeak sortua, nola kitzikatzen gaituzten beren gaitzek! Horiek gehitu nahia... horixe duzu fantasia honen eragozpena, badakit, baina gauza guztiez trufatzen den batentzat, beldurra izateko moduko eragozpena al da hori?

        Clémenten gogoa garretan egon arren, bere zentzumenak anitzez baretuagoak ikustean ausartu nintzen, esan berri zuenari erantzunez, bere gurarien galdukeria aurpegiratzera, eta lizunkoi honek haiek bidezkotzeko erabilitako moduak merezi du, nire iduriz, nigandik lortu nahi izan dituzun aitorpenetan lekutxo bat egitea.

        — Munduko gauzarik zentzugabeena dudarik gabe, Teresa maitea, esan zidan Clémentek, bizi garen herrialdeko legeekin nahiz gizarte konbentzimenduekin bat etortzen ez direlako, gizonaren gurarien gainean eztabaidatu, horien kontra ihardun, gaitzetsi edo zigortu nahi izatea da. Eta zer! Gizonek ez dute sekula ulertuko ez dagoela gurari bat bera ere, bitxiak nahiz bidegabeak direla jo arren, Naturatik jaso dugun antolamendu motaren ondorio ez denik! Hori azaldu ondoren, nire galdera da zein eskubidez ausartu daitekeen gizon bat beste bati bere gurariak zuzendu ditzala edo gizarte-ordenaren arabera egokitu ditzala eskatzera! Zein eskubidez ausartzen dira legeak, gizakiaren ongizaterako baizik eginak ez dauden legeak, ezin zentza daitekeena, edo legeek zaindu beharreko zoriontasun horren lepotik bakarrik horretara irits daitekeena zorrotz zigortzera? Baina gure gurariak aldatu nahi izanda ere, ba al dezakegu? Gugan al dago geure buruak berregitea? Ez garen beste zerbait bihur al gaitezke? Oker egindako pertsona bati ere eskatuko al zenioke? Eta gure gurariekiko desadostasun hau, moralki hartuta, ez al da fisikoki oker egindako pertsonaren inperfekzioa bezala?

        Baina sar gaitezen xehetasunetan; ados nago. Aitortzen dizudan adimen horrek, Teresa, horiek ulertzeko gauza egiten zaitu. Ikusi dudanez, bi bidegabekeriak hunkitu zaituzte dagoeneko, gure artean zaudenetik; arrunki kirastun edo lizuntzat jotzen diren zenbait gauzarekin gure adiskideetako batzuk dastatutako sentsazio minak harritu egin zaitu, eta harrigarria gertatu zaizu halaber, zure ustez basakeriaren ikurra baizik ez daramaten ekintzen bidez gure ahalmen likitsak aztoratu ahal izatea. Azter ditzagun bi gurari horiek, bata zein bestea, eta saia gaitezen, ahal baldin bada, zu konbentzitzen munduan ez dagoela hortik lortzen diren plazerrak baino gauza sinpleagorik.

        Harrigarria da, zure arabera, gauza zikin eta galgarriek gure zentzumenetan zorabioaren osagarri den funtsezko zirrara hori sortu ahal izatea; baina horrek harritu baino lehen, Teresa maitea, sentitu egin behar da gauzek ez dutela gure begientzat beste baliorik irudimenak ematen diena baino; beraz, litekeena da oso, egia aldaezin honen ondotik, gauzarik bitxienek ezezik, baita doilorrenek eta ikaragarrienek ere muin-muinean gu hunkitzea. Gizakiaren irudimena bere izpirituaren ahalmen bat da nora baitoaz gauzak, zentzumenen arragoatik igarota, pintatzera, eraldatzera eta segidan bere pentsakizunak osatzera, gauza horien lehen behaketaren arabera. Baina irudimen horrek, gizakia hornitua izan den antolamendu motaren emaitza den irudimen horrek, ondora hurbildutako gauzak era batera edo bestera bakarrik dauzka bereganatzerik, eta behatutako gauzen talkak eragindako ondorioetatik abiatuz baizik ez ditu sortzen ondoren pentsakizunak: baina konparazio batek erraztu diezazula azaldu dizudana. Ez al duzu sekula ikusi, Teresa, forma desberdinetako ispilu batzuk, batzuek gauzak txikiagotzen dituztenak, besteek zabalagotzen; honakoek beldurgarri bilakarazten eta harako haiek edertzen dituztenak? Imajina ezazu orain, ispilu hauetako bakoitzak ahalmen objektibo horri ahalmen sortzailea ere gehitzen diola, eta bere burua bertan ikusten duen gizona bera izanik ere, ez duela hura isladatuko, baizik eta zeharo desberdina den beste irudi bat; eta akaso irudi hori ez al litzateke izango objektua behatzeko moduaren araberakoa? Ispilu honi eman dizkiogun bi ahalmen horiei sentikortasunarena ere gehituko bagenie orain, ez al luke ispiluak izango modu batera edo bestera ikusitako gizon honi buruzko halako sentimendu bat, behatutako gizaki motaren arabera oldoztu lezakeena? Ederra ikus lezakeen ispiluak maitatu egingo luke, beldurgarria ikus lezakeenak gorrotatu, nahiz halere beti pertsona bera izan.

        Halakoa da gizakiaren irudimena, Teresa; gauza bera hainbat itxuratan azalduko zaigu irudimenean nola modu desberdinak dituen, eta irudimen honek, objektu hori bereganatu duen moduaren arabera, berau edozein izanik ere, hura maitatzera edo gorrotatzera deliberatuko du; behatutako objektu horren talkak modu atsegin batez eragiten badio, maitatu egingo du, nahiago izango du, nahiz objektu horrek bere baitan inolako benetako xarmarik ez izan; eta objektu horrek, inoren begietan balio jakin bat izan arren, modu desatsegin batez bakarrik eragin baldin badio delako irudimen horri, hartatik urrundu egingo da, zeren objektu desberdinek irudimenean sorturiko eraginaren arabera osatzen eta gauzatzen baitira gure sentimendu guztiak. Hortik abiatuz, harrigarritik ez du ezer batzuei biziki atsegina zaiena besteentzat gogoko ez izateak, eta alderantziz, gauzarik bikainenak ere maiseatzaileak topatzeak... Horrela, oker egindako gizonak ere ederra bihurtzen duten ispiluak aurkitzen ditu.

        Jakina, aitortzen badugu zentzumenen gozamena beti irudimenaren araberakoa dela, beti irudimenak arautua dela, horrezkero ez dago zertan harriturik irudimenak gozamen horietan iradoki ditzakeen aldaera ugariengatik, irudimen honen joera desberdinek ernatzen dituzten gurari eta pasio desberdinen ugaritasun amaigabearengatik. Gurari hauek, nahiz lizunak izan, nortasun sinple batekoak baizik ez lituzkete harritu behar; ez dago inolako arrazoirik ohe-fantasia bat baino harrigarriagoa den mahai-fantasiarik ez topatzeko; eta mota batekoan nahiz bestekoan, ez du zertan harrigarriagoa izanik gizon gehienek gaitzesgarritzat daukaten gauza bat gorestea, komunzki ontzat hartutako gauzaren bat maitatzea baino. Ahobatasunak organoen adostasuna frogatzen du, baina ezertxo ere ez gauza maitatuaren alde. Unibertsoaren hiru laurdenek zoragarria bila dezakete larrosa baten usaina, baina hori ezin daiteke froga gisa erabili txartzat jo lezakeen mundu laurden hori gaitzesteko, ezta usain hori egiazki atsegina dela frogatzeko ere.

        Beraz, munduan izakiak egon badaudenez onartutako aurreiritzi guztien kontrako gurariak dituztenak, ez dago arrazoirik horiengatik harritzeko, ez dago motiborik horiei agiraka egiteko, ezta zigortzeko ere; aitzitik, horiei lagundu egin behar diegu, alaitu, gogaitzen dituzten eragozpen guztiak ezabatu, eta zuzena izan nahi baldin baduzu, arriskurik gabe asebete daitezen bitarteko guztiak eskaini; ez baitago beren esku gurari bitxi horiek izatea, zure esku ez dagoen bezala arima hutsezkoa edo piztia izatea, ongi egina edo konkortua egotea. Amaren altzoan gorpuzten dira honelako edo halako fantasietarako hunkiberak egingo gaituzten organoak, eta ikusitako lehenengo gauzek, entzundako lehendabiziko hitzaldiek erabakitzen dute azkenik indar eragilea; gurariak osatu egiten dira, eta munduan ezerk ezin ditu suntsitu. Hezkuntzak, horretan saiatuagatik ere, ez dauka deus aldatzerik, eta pertsona zitala izan behar duena hala bilakatuko da erabat ziur, eman zaion hezkuntza inon den onena izan arren, organoak onginahira lerratuak dauzkana bertuterantz hegaldatuko den bezala, irakaslerik izan ez badu ere. Biek ala biek beren antolamenduaren arabera jokatu dute, Naturatik jaso dituzten inpresioen arabera, eta bata zigortua izateko duinagoa ez den bezala, bestea ere ez saritua izateko.

        Bitxiena zera da, alegia, gauza xumeez dihardugun bitartean, ez garela harritzen gurari desberdinak izateaz; baina lizunkeriaz ihardun orduko, denak hasten dira marmarrean, eta emakumeak, beti beren eskubideei begiratuz, beren ahuldadea eta adore gabeziagatik ezer galtzekorik ez duten emakume horiek, beldur dira une oroz ezer kenduko ote dieten, eta horrela, zoritxarrez, beren sinesteen kontra topo egiten duten jokaerak erabiltzen dituzte plazerretan; horra urkamendiaren duin diren krimenak. Eta hala ere, zein bidegabekeria larria! Zentzumenen plazerrek bizitzako beste plazerrek baino hobea egin behar al dute gizona? Hitz batean esateko, sorkuntzaren tenpluak hobeto finkatu behar al ditu gure joerak, ziurrago suspertu gure desioak, ezen ez gorputz-atalik kontrakoenak edo hartatik urrunduenak? Baita gorputz horren jarioa inon den kirastunena edo gogaikarriena bada ere? Ez luke, nire iritziz, harrigarriagoa gertatu behar gizon batek lizunkeriazko plazerretan bitxi agertzeak, bitxitasun hori bera bizitzako beste zereginetan erabiltzeak baino. Berriro ere, kasu batean nahiz bestean, bitxitasun hori bere organoen emaitza da: bere errua al da zuei eragiten dizuen hori berarentzat ezdeusa baldin bada? Edo bera ez bada asaldatzen higuingarri zaizkizuen gauzekin? Non da gizon hori, bere buruaren jabe izaterik baleuka, bere gurariak, bere zaletasunak, plan orokorrarekiko bere joerak instant batean aldatuko ez lituzkeena, eta bitxia izaten segitu baino mundu guztia bezala izatea nahiago ez lukeena? Ez dago eramanezin zentzugabeagorik eta basatiagorik halako gizon baten aurka ihardun nahi izatea baino; hau ez baita gizartearen aurrean errudunago izango, bere galdukeriak edonolakoak izanik ere, mundura begibakar edo erren sortu zen hura baino, arestian esan dudan bezala. Eta hura zigortu eta hartaz trufatzea bezain okerra da besteari samina eragin edo iseka egitea. Gurari bitxiz hornitutako gizona gaixo bat da, edo nahiago baduzu, herio-suak hartuta dabilen emakume bat. Inoiz ez al zaigu burutik pasa ere egin bata edo bestea zigortu edo zehatzea? Izan gaitezen bada zuzenak harridura sortzen diguten guraritxoak dauzkan gizonarekin; gaixoa edo herio-suak hartuta dagoenaren antzera, hark bezalaxe errukia eta ulermena merezi du; moralean datza aipatutako jende horien aitzakia; baina dudarik gabe fisikoan ere aurkituko dute erraztasun berberaz, eta anatomia hobetzen denean, bere bidez aise frogatuko da gizonaren antolamenduaren eta berari eragiten dioten gurarien arteko harremana. Sasijakintsu, borrero, gartzelari, legegizon eta gainerako jendaila kaskasoilduok, zer egingo duzue horra iristen garenean? Zer bihurtuko dira zuen lege eta moralak, zuen erlijio eta botereak, zuen paradisua, zuen Jainko eta infernuak, baldin eta frogatzen bada honelako edo halako likorea, halako zuntza, odolean edo animalien izpirituetan dagoen halako garraztasun maila nahikoa dela gizon bat zuen zigorren edo sarien xede egiteko? Jarrai dezagun; izutu zaitzatela gurari krudelok!

        Zein da gozamen bila dabilen gizonaren xedea? Ez al da bere zentzumenei senti dezakeen kilikadura guztia ematea, horren bitartez aiseago eta sutsuago irits dadin azken krisiraino? Bai krisialdi preziagarria! Krisi hori erdiesteko gehiago edo gutxiago ihardun izanaren arabera gozamen hori ontzat edo txartzat mugatzen duena. Ez al da sofisma sostengaezina, berau hobetzearren, emakumea ere horren partaide izatea beharrezkoa dela esatera ausartzea? Ez al da begibistakoa emakumeak ezin dezakeela deus gurekin parteka gu mugatu gabe, eta ebasten digun hori guztia gure bizkar baizik ez dela? Eta zer dela-eta da beharrezko, galdetzen dut nik, emakumea ere goza dadin gu gozatzen ari garenean? Jokaera horretan ba al dago beste sentimendurik lausengatua izan nahi duen urguiluarena ez denik? Eta ez al zaizu iruditzen are kilikagarriago dela urguiluaren sentimendu hori, baldin emakumea gogorki behartzen badugu gozatzeari utz diezaion, hartara zeuk bakarrik gozatzeko, zure gozamenaz ardura dadila ezerk ez eragozteko? Ez al du agintekeriak are bizikiago lausengatzen urguilua, ongi-egiteek baino? Hitz batean, bere nahia betearazten duena ez al da ziurrago jaun izango, partekatzen duen hura baino? Baina nola pasa daiteke arrazoizko gizon baten burutik samurtasunak balioren bat izan dezakeenik gozamenetan? Zentzugabea da harentzako beharrezkoa dela baieztatu nahi izatea; inoiz ez die ezer gehitu zentzumenen plazerrei, eta gehiago esango dut, horren kalterako baizik ez da izan. Arrunt gauza desberdinak dira maitatzea eta gozatzea; horren froga litzateke egunero maitatzen dela gozatu gabe, eta are gehiago gozatzen dela maitatu gabe. Gurari lizunekin nahasten den samurtasun oro, ezin izan daiteke emakumearen gozamenerako, gizonarenaren lepotik ez bada, eta inor gozarazten saiatzen den hura, ez da gozatuko segur, edo bere gozamena intelektuala baino ez da izango, alegia, amets hutsezkoa eta zentzumenena baino askozaz txikiagoa. Ez, Teresa, ez, ez naiz aspertuko gauza bera esaten, erabat alferrik da gozamena bizia izan dadin berau partekatzea; plazer mota hori, izan daitekeenetarik kilikagarriena lortzeko, oso funtsezkoa da gizona emakumearen lepotik bakarrik goza dadila, harengandik (dasta ditzakeen sentsazioak gora-behera) bere gozamenerako desio duen haragikeriaren pizgarri izan daitekeen oro bereganatu dezala, emakumearentzat izan litezkeen ondorioengatik begirunerik txikiena agertu gabe, zeren begirune horiek kezkarazi egingo baitute; edo emakumeak parte hartzea nahiko du, eta orduan ez du gozamenik gehiago izango, edo beldur izango da hark sufritzeaz, horrek aztoratu egingo duelarik. Berekoikeria naturaren lehen legea baldin bada, gauza ziurra da bestetik, irriskeriaren plazerretan Ama zerutar honek gure eragile bakarra izan nahi duela; gaitz erdi da, gizonaren haragi-grina gehitzearren, emakumearenaz oharkabetu edo galarazi behar izatea; zeren eta, eragozpen honi esker ezer irabazten badu, bost axola baitzaio bere zerbitzura dagoen objektu horrek zer galtzen duen; bera atseginarazten duen bitartean, arrotza izan behar zaio objektu hori zorionekoa edo zoritxarrekoa den. Objektuaren eta bere artean ez dago inolako benetako harremanik. Beraz, zoroa litzateke objektu honen sentsazioez arduratzea norberarenen kaltetan; zeharo txepela, sentsazio arrotz horiek aldatzeko, bereak hobetzeari uko egingo balio. Hori adierazi ondoren, baldin eta aipagai dugun norbanako hori zorigaiztoki antolatuta badago, halako moduan non zerbitzatzen duen objektu horrengan sentsazio mingarriak sortuz baizik ez baita hunkitzen, aitortuko duzu hartara lerratu behar duela inolako damurik gabe, gozatzeko baitago hor, objektu horri suerta dakiokeen orori jaramonik egin gabe... Baina itzuliko gara horretara: jarrai diezaiogun hariari pausoz pauso.

        Gozamen isolatuek badute xarmarik, eta are besteek baino gehiago izan dezakete; izan ere, hala ez balitz, nola hartuko lukete atsegin zaharrek, oker egindako jendeek edo akatsez beteek? Ongi aski dakite ez direla maitatuak, ezinezkoa dela beraiek sentitzen dutena partekatzea, baina haragizaletasun gutxiagokoak al dira horregatik? Lilura besterik ez al dute desio? Erabat berekoiak beren plazerretan, horiek bereganatzeaz arduratuta ikusiko dituzu, horiek lortzearren dena sakrifikatzeko prest, eta sekula ez dute sumatu ere egiten beren zerbitzura dagoen objektu horretan beste jabetzarik jabetza pasiboetatik at. Hortaz, inondik ere ez da beharrezko plazer ematea trukean jasotzeko, eta horrenbestez, gure gehiegikeriaren biktimaren egoera zorionekoa nahiz zoritxarrekoa izan, erabat berdin zaio gure zentzumenek lortzen duten atseginari. Ez da inola ere arazo bere bihotza edo bere izpiritua zein egoeratan aurkitzen den; objektu horrek, egin diozunaren aurrean, atsegina senti edo sufritu egin dezake, maitatu edo gorrotatu egin zaitzake: baina gogoeta horiek guztiak alferrikako dira zentzumenez ari garenean. Emakumeek, onartzen dut, muzinik berebizikoenak egin ditzakete, baina emakumeak, haragikeriako makinak baizik ez direnak, plastroiak baino izan behar ez dutenak, baztergarriak dira plazer mota honen gainean sistema erreal bat eraiki behar den bakoitzean. Ba al da arrazoizko gizonik bere gozamena neska lizunekin partekatzeko inbiditan dagoenik? Eta ez al dira haatik milaka eta milaka gizon izaki horiekin sekulako plazerrak hartzen dituztenak? Honenbestez, badira hainbat gizabanako nik adierazitakoan sinesmen osoa dutenak, praktikan jartzen dutenak, dudarik ere egin gabe, eta printzipio onetan oinarrituz beren ekintzak bidezkotzen dituzten haiek trufaz gaitzesten dituztenak, eta hori guztia, hara eta hona dabiltzan, mugitzen diren, jaten duten, irensten duten hainbat estatua antolatuz josirik dagoelako unibertsoa, inoiz inori kontu eman beharrik gabe.

        Plazer isolatuak besteak bezain gutiziagarriak eta ziurrenik are gehiago ere izan daitezkeela frogatu ondoren, dena sinpleago bilakatzen da, eta horrela, gozamen hori, gure zerbitzura dagoen objektutik bereiziz, hark gogoko izan dezakeen horretatik oso urrun ezezik, bere plazerren aurkako ere gertatzen da; harantzago noalarik, oinaze inposatu eta laidogarria bihur daiteke, alamen bat, eta horretan ez dago ezer apartekorik, bestea alatzen edo laidoztatzen duen zekenarentzat askozaz ziurragoa den plazer areagotze bat izan ezik; saia gaitezen bada hori frogatzen.

        Irriskeriaren zirrara gure arimaren bihotz-ikara bat bezala da, objektu irrits baten oroitzapenak sututako irudimenak gure zentzumenei dastarazten dizkion astinaldien bidez edo objektu horren presentziaren bidez sortua, edo hobe oraindik, objektu horrek sentitzen duen saminduraren bidez, gu bortizkien hunkitu gintuen moduan. Horrela, gure irriskeria, hots, galduarazten gaituen eta gizonak lor dezakeen zorion mailarik goreneraino eramaten gaituen zimiko ezin-esanezko hori, beti bi arrazoik piztuko dute: gehien atseginarazten gaituen edertasun mota hori, benetakoa nahiz ametsezkoa izan, zerbitzatzen gaituen objektuarengan sumatzeak, edo objektu honi sentipenik bortitzena dastatzen ikusteak. Ez dago inolako sentsaziorik oinazearena baino biziagoa denik; bere agerpenak ziurrak dira, ez dira itxurazkoak plazerrarenak bezala, emakumeek sekula guztian erabiliak eta ia inoiz ez sentituak; bestetik, nolako estimua eduki behar da, nolako gaztetasuna, indarra eta osasuna behar da, emakume bati plazerraren sentsazio zalantzazko eta apenas asegarri zaigun hori sortaraziko diogula ziur egoteko! Oinazearenak, berriz, ez du ezertxo ere eskatzen: gizona zenbat eta akatsez beteagoa izan, zaharragoa izan, zapuzkorragoa izan, orduan eta hobeto erdietsiko du. Helburuari buruz, ziurrago lortuko dugu, zeren arestian finkatu baitugu ez diola eragiten, esan nahi dut, ez direla inoiz zentzumenak hainbat sumintzen nola gure zerbitzura dagoen objektuari ahalik eta zirrararik handiena egiten zaionean, ez du inporta zein bide erabiliz; horrela, emakume batengan zirrararik eraginkorrena pizten duenak, emakume horren antolamendu guztia aztoratzen duenak, ezbairik gabe lortua izango du ahal den likiskeria mailarik handiena, zeren besteen zirrarek gugan sortzen duten hunkidura, eragindako zirrara horren jakitun garelarik, ezinbestean biziagoa izango baita besteen zirrara hori mingarria denean, gozoa edo malgua denean baino. Eta horren ondotik, lizunkoi berekoiak, konbentziturik bere plazerrak erabatekoak ez diren bitartean ez direla biziak izango, ahalik eta oinaze-ziztadarik bortitzena ezarriko dio bere zerbitzuan dagoen objektuari, bai baitaki, ondotxo jakin ere, likiskeriatik lortzen duena eragindako zirrara bizi horren konformidadean lortuko duela.

        — Sistema horiek beldurgarriak dira, ene aita, esan nion Clémenti, desio krudeletara, desio ikaragarrietara eramaten gaituzte.

        — Baina zer axola dio, erantzun zuen basatiak, berriro diot, ez al gara gure desioen jabe? Naturatik jaso ditugun gauza horien inperioari ez al diogu men egin behar, haritzaren adar-buru harroa berau astintzen duen ekaitzaren pean makurtzen den bezala? Desio hauek natura laidoztatuko balute, ez lizkiguke iradokiko; ezinezkoa litzateke iraindu lezakeen sentimendu bat jasotzea beragandik, eta erabateko ziurtasun honi esker, gure pasioetara libra gaitezke, edozein eratakoak eta edozein indarkeria mailakoak izanik ere, jakitun baikara talka horrek dakartzan eragozpen guztiak naturaren xedeak baizik ez direla, gu zoriaren menpeko tresnak besterik ez garen bezalaxe. Eta zer dira guretzat pasio hauen ondorioak? Halako ekintza batekin atsegin hartu nahi denean, alferrik dira ondorio guztiak.

        — Ez naiz ari ondorioez, eten nion bat-batean, auzia zera horretan bertan datza; ziurrenik indartsuena zu baldin bazara, eta printzipio anker beldurgarriengatik oinazearen bidez bakarrik gozatu nahi baduzu, zure sentsazioak ere areagotuz, ohartzeke halako oinazea eragingo diozu zure zerbitzura daukazun objektuari, non bere egunak akabatu ahal izango baitituzu.

        — Hala izan bedi; esan nahi baitut naturak emaniko desioen bidez naturaren xedeak bete ahal izango ditudala, izan ere, gauzak hondamenaren bidez bakarrik sor ditzakeenez, ideia horixe baizik ez baitit sortarazten, salbu eta beste zerbaiten beharra duenean; alegia, materia luzeska bateko zati baten bidez hiru edo lau mila biribil edo karratu osatuko dudala. Ai! Teresa, krimenak al dira? Horrela izenda al liteke naturaren nahia betetzea? Gizonak ez al du krimen horiek burutzeko botererik? Eta bere zoriona besteena baino nahiago izanik, bere bidean topatzen duen guztia eraldatzen edo suntsitzen duenak natura zerbitzatzeaz beste gauzarik egiten al du, bere lehenengo iradokizunek zoriontsu izateko agintzen diotenean, noren lepotik den kontuan izan gabe? Lagun hurkoa maitatzearen sistema, kristautasunari eta ez naturari zor diogun ameskeria da; Nazareteko sektaria, nahigabeturik, zorigaitzez beterik, eta ondorioz, jendetasun eta gizatasunaren alde aldarri egitera behartzen zuen ahuleziazko egoera batean murgildurik, izakien arteko alegiazko harreman hau finkatu beharrean suertatu zen; bere bizia gordeko baitzuen hura lortuz gero. Baina filosofoak ez zuen onartzen horrelako harreman itzelik; zeren unibertso osoan bera bakarrik aintzakotzat hartuz, oro berarekiko harremanean finkatzen baitzuen. Une batez besteak ere ederresten edo lausengatzen bazituen, beti erlatiboki egiten zuen, haiengandik atera uste zuen probetxuagatik. Ez duela haien premiarik gehiago? Bere indarrez gailendu zaiela? Bada, gizatasun eta onginahizko sistema eder horiez guztiez arnegatuko du betiko, zeinetara politikagatik baizik ez baitzen meneratzen; ez zen beldur dena beretzat hartzeko, inguruan zuen guztia beretzeko, eta bere gozamenek besteei zernahi kostata ere, inolako gogoetarik eta damurik gabe asebetetzen zituen.

        — Baina zuk diozun gizon hori munstro bat da.

        — Aipatu dizudan gizona, naturak sortu duena da.

        — Basapizti beldurgarri bat.

        — Eta tigrea, eta lehoinabarra, zeintzuen irudira osatuta baitago gizon hau, ez al dira hura bezala naturak sortuak, eta sortu ere, naturaren xedeak betetzeko sortuak? Bildotsa akabatzen duen otsoak ere denon ama honen asmoak betetzen ditu, bere mendekuaren edo bere haragi-grinaren xedea suntsitzen duen gaizkileak bezalaxe.

        — Ai! Zuk esan arren ere, ene aita, ez dut sekula onartuko makurkeria suntsitzaile hori.

        — Bere objektu bihurtuko ote zaren beldur zarelako, horra hor zeurekoikeria; alda ditzagun lekuak eta onetsiko duzu; galdeiozu bildotsari, honek ere ez du ulertuko zergatik akabatzen duen otsoak; galdeiozu otsoari zertarako den bildotsa: jateko, erantzungo dizu berak. Bildotsak akabatzen dituzten otsoak, otsoek akabatutako bildotsak, ahula sakrifikatzen duen indartsua, indartsuaren biktima den ahula, hori duzu natura, horiek bere nahiak eta horiek bere asmoak; akzio bat eta erreakzio bat une oro, ezin konta ahal galdukeria eta bertute, hitz batean, munduko ongiaren eta gaizkiaren artean dagoen berdintasunetik lortzen den erabateko oreka; izarren, landaretzaren iraupenerako ezinbesteko oreka, hori gabe oro suntsitua izango baitzatekeen instant batean. Ene Teresa, ederki asko harrituko litzateke natura, une batez gurekin hitzegiterik balu eta esango bagenio mesede egiten dioten krimen hauek, berak eskatzen eta iradokitzen dizkigun gaiztakeria hauek, bere legeen irudira eginda omen dauden legeek zigortzen dituztela. Ergel horrek, erantzungo liguke berak, egin lo, edan, jan eta inolako beldurrik gabe burutu itzazu halako krimenak on deritzozunean: laket zaizkit balizko zitalkeria horiek guztiak, eta halaxe nahi ditut, neronek iradokitzen dizkizudalako. Zure esku al dago sumintzen edo pozten nauena arautzea? Jakizu ez duzula deus ere zure baitan nirea ez denik; deus ere ez dagoela, jakitea komeni ez zaizkizun arrazoiengatik, hortxe jarri ez dudanik; zure ekintzarik gaitzesgarriena ere ez dela, beste inoren ekintzarik bertutetsuena bezalaxe, niri zerbitzeko moduetako bat baino. Ez ezazu horretan etsi, ostika itzazu zure legeak, zure gizarte konbentzimenduak eta zure Jainkoak; niri bakarrik entzun, eta sinets ezazu niretzat krimenik bada, zure jazarpen eta sofismengatik iradokitzen dizudanari muzin egitea dela hain zuzen.

        — Ene Jainko maitea, egin nuen oihu, dardarka jartzen nauzu. Naturaren kontrako krimenik ez badago, nondik datorkigu orduan zenbait delituren aurrean sentitzen dugun higuin garaitezin hori?

        — Higuin hori ez da naturak eragina, erantzun zuen suharki gizon zitalak; ohituraren poderioan datza horren sorburu bakarra; ez al da berdin gertatzen zenbait jakirekin? Bikainak izanagatik ere, ez al digute higuinik eragiten ohituraren poderioz? Hortik abiatuz ausartuko al zinateke esatera jaki horiek ez direla onak? Saia gaitezen geure buruak gobernatzen, eta berehala konbentzituko gara beren zaporeaz; higuingarri zaizkigu botikak, baina halere ez al dira onak osasunerako? Ohitu gaitezen era berean gaizkira, lilurak baizik ez ditugu-eta bertan aurkituko berehala; bat-bateko higuin hori amarru bat da, naturaren limurkeria bat, zera hori iraingarria delako gaztigu bat baino areago: berak prestatzen dizkigu garaipenaren plazerrak, ekintza horrek berekin dauzkanak areagotu egiten ditu, eta are gehiago, Teresa, are gehiago; ekintza hori zenbat eta beldurgarriago iruditu, gure usadioekiko eta gure ohiturekiko zenbat eta kontrakoago gertatu, zenbat eta eragozpen gehiago gainditu, zenbat eta bortitzago astindu gure gizarte konbentzimendu guztiak, zenbat eta gehiago apurtu naturaren legetzat geneukan guztia, orduan eta mesede gehiago egingo dio natura horri. Krimen hauen bidez bakarrik berreskuratzen ditu bertuteak etengabe ebasten dizkion eskubideak. Krimen bat axalekoa bada, eta beraz bertutetik gutxi aldentzen bada, astiroago ezarriko du naturari ezinbestekoa zaion oreka hori; baina zenbat eta larriagoa izan, orduan eta parekatzenago ditu pisuak, orduan eta orekatzenago du horrelakorik gabe ororen suntsigarri litzatekeen bertuteen inperio hori. Zitalkeriaren bat oldozten ari denak, edo burutu berria duenak, utz diezaiola beraz beldur izateari, zeren bere krimenak hedadura handiagoa izan ahala, egokiago zerbitzatuko baitu natura.

        Sistema beldurgarri hauek berehala bideratu zuten nire gogoa etxetzar larderiatsu honetatik irteteko moduari buruz Omphalek zeuzkan sentimenduetara. Une honetatik aurrera, zenbait proiektu hausnartu nituen, jarraian adieraziko dizkizudanak. Halere, neure burua nolabait argitzen amaitzearren, ezin nintekeen gera aita Clémenti zenbait galdera gehiago egin gabe.

        — Gutxienez, esan nion, ez dituzue sekula betiko gordetzen zeuen pasioen biktima diren dohakabeak; aspertzen zaituztenean beren jatorrira itzularazten dituzue dudarik gabe.

        — Jakina, Teresa, erantzun zidan lekaideak, etxe honetara sartu zaren bezala irtengo zara guk laurok erretira zaitezen erabakitzen dugunean. Zuri ere iritsiko zaizu, ziur egon.

        — Baina ez al zaituzte ikaratzen, jarraitu nuen, neska gazteagoek eta mihi arinagokoek zuen etxean egin dena inoiz salatu nahi izateak?

        — Ezinezkoa da.

        — Ezinezkoa?

        — Erabat.

        — Argituko al zenidake?

        — Ez, horixe duzu gure sekretua, baina gauza bakarra ziurtatu diezazuket: mihi-arina izan ala ez, guztiz ezinezkoa izango zaizu hemendik kanpora zarenean, bertan egin denari buruzko hitz bakar bat ere sekula esatea. Dakusazun bezala, Teresa, ez dizut inolako zuhur-jokabiderik gaztigatzen, politika behartu batek ezin baititzake inola ere nire desioak esteka...

        Eta lekaidea, hitz horiekin batera, lo geratu zen. Handik aurrera ezinezkoa izan zitzaidan ez ikustea berbideratutako dohakabeen aurka deliberamendu zitalenak hartzen zirela eta horren harro azaltzen zuten segurtasun ikaragarri hura haien heriotzaren fruitu baizik ez zela. Baina are gehiago tinkotu ninduen horrek neure erabakian; berehala ikusiko dugu horren emaitza.

        Clémentek lo hartu ondoren, Armande hurbildu zen nigana.

        — Segituan esnatuko dun amorruak hartuta balego bezala, esan zidan; naturak zentzumenak sorgortu zizkion, baina soilik atsedentxo baten ondoren indarberriturik itzar dadin; ekitaldi bakar bat gehiago eta lasai geratuko gaitun bihar arte.

        — Baina hik, esan nion nire adiskideari, ez al dun tartetxo batez ere lo egiten?

        — Ba al dezaket?, erantzun zidan Armandek, ez banu bere ohe ondoan zutik beilatuko, edo nire zabarkeria atzemango balu, labankadaz josiko nindikeen gizatxar honek.

        — Ene Jainkoa!, esan nuen nik, baina nola? Lo egon arren ere, zital honek nahi din inguruan duen guztia sufrimenduzko egoera batean egon dadila!

        — Bai, ihardetsi zidan nire adiskideak, ideia horren basakeriak eragiten zion aurki ikusiko dionan amorruzko itzarraldia; asmo gaiztoko idazle horiek bezalakoa dun honetan, zeintzuen ustelkeria hain dun arriskutsua eta zorrotza, ezen bere sistema beldurgarriak gauzatzerakoan helburu bakarra baitute, alegia, krimenen zerrenda hori beren bizitzaz haraindi luzatzea. Beraiek gehiago ezin burutu arren, beren idazki madarikatuek halakoak egitera bultzatzen diten, eta hilobiraino eramaten duten ideia goxo honek heriotzaren erruz gaizkirik ezin gehiago egin horretatik kontsolatzen ditin.

        — Munstro alaenak!, oihukatu nuen...

        Armandek, benetan pertsona eztia izaki, musu eman zidan zenbait negar-malko isuriz; gero, gizon maltzurraren ohe inguruan hasi zen jo batera eta jo bestera.

        Bi orduren buruan, lekaidea itzarri egin zen sekulako asaldura batean, eta halako indarrez hartu ninduen non uste izan bainuen ito egingo ninduela; bere arnasa larria eta astuna zen; bere begiek diz-diz egiten zuten, etenik gabe oguzten zituen hitzak, baina biraoak edo hitz lizunak baizik ez ziren; Armanderi hots egin, zartailuak eskatu, eta gu biok zigorkatzeari ekin zion, baina are modu sutsuago batez, loak hartu aurretik egin ez zuen bezala. Ni akabatu nahirik zebilela zirudien; oihumin ikaragarriak jaurti nituen; Armandek, nire nahigabeak laburtzearren, bortizki kitzikatu zuen; zorabioak hartu zuen, eta munstro honek, azkenik, sentsaziorik bortxazkoenek hartaraturik, haziaren olatu eutsietan galdu zituen bere sugarrak eta bere desioak.

        Gau osoa bare joan zen. Jaikitzean, lekaideari aski iruditu zitzaion gu biak ukitu eta aztertzea; eta meza ematera joatekoa zenez, andere-gelara itzuli ginen atzera. Gelaburuari ezina izan zitzaion bere ustez egongo nintzen sumindurazko egoera hartan ni ez gutiziatzea; abaildua baino abailduagoa, zer egin nezakeen neure alde? Nahi izan zuen guztia egin zuen, eta nahikoa izan nuen konbentzitzeko halako emakume batek ere, halako ikasketak izanik ere, bere sexuaren samurtasun guztia eta bere neurritasun guztia galdurik, zeken haien gisara lizunzale edo anker bihurtu beste aukerarik ez zeukala.

        Bi gau geroago, Jérômerenean oheratu nintzen; ez dizkizut azalduko egin zituen izugarrikeriak, are beldurgarriagoak izan baitziren. Haiek ziren irakaspenak, ene Jainkoa! Azkenerako, aste betean neure txanda guztiak eginak nituen. Orduan, Omphalek galdetu zidan ea ez al zen egia denen artetik Clément zela niretzat deitoragarriena.

        — Ene!, erantzun nuen, hainbeste nahigabetzen eta inarrosten nauten izugarrikeria eta zapokeria hauen guztien artean, arrunt zaila zaidan esatea gizatxar hauen artetik zein zaidan gorrotagarriena; gaindituta naukaten denek, eta neure burua kanpoan ikusi nahi niken, egokitzen zaidan etorkizuna egokitzen zaidala.

        — Agian posible izango zain hire nahia aurki asetzea, ihardetsi zidan nire adiskideak; festaren garaian gauden dagoeneko: gutxitan burutu dun horrelakorik biktimarik ekarri gabe; aitorpenaren bidez zenbait neska gazte limurtzen ditizten, edo bestela, isilka ebasten ditizten, ahal baldin badute; hainbat hasberri, beti berrikuntzak dakartzatenak...

        Iritsi zen festa famatu hura... sinetsiko al didazu, Andere, nolako krudelkeria beldurgarritara makurtu ziren lekaideak egun hartan! Imajinatu zuten mirari nabarmen batek beren izen onaren distira bikoiztuko zuela; horrela, Florette, nesketan gazteena zena, Ama Birjinaren edergarri guztiez apaindu zuten; ikusten ez ziren lokarrien bidez, nitxoaren horman lotu zuten, eta ostia goratzean, besoak segituan zerurantz jasotzeko agindu zioten, errukia eskatuz bezala. Neskatxa gaixo honek, hitz bakar bat esan edo bere egitekoa betetzen ez bazuen zigorrik krudelenekin mehatxatua zutenez, miresgarriki bete zuen bere lana, eta iruzurrak, espero zitekeen arrakasta izan zuen. Herriak oihu egin zuen mirariaren aurrean, eskuerakutsi aberatsak utzi zizkioten Birjinari, eta inoiz baino konbentziatuago itzuli ziren ama zerutar honen grazien balioaz. Gure lizunkoiok, beren ankerkeriak bikoiztearren, nahi izan zuten Florette gaueko orgietara azal zedila hainbeste omenaldi erakarri zituen jantzi berberez, eta haietako bakoitzak, jantzi horren azpitik bere gutizien aldrebeskeria guztietara meneraraziz, bere desio gorrotagarriak sutu zituen. Lehenengo krimen honekin suminduta, sakrilegoak ez ziren haatik horretan gelditu: neskatila hura larru bizirik jarri eta ahozpez mahai handi baten gainean etzanarazi zuten. Argizariak piztu zituzten, gure Salbatzailearen irudia neska gaztearen bizkarraren erdian jarri, eta bere ipurmamietan gure misterioen artetik beldurgarriena burutzera ausartu ziren. Ikuskizun ikaragarri hark angabetu egin ninduen, ezin nezakeen gehiago jasan. Severinok egoera horretan ikusi ninduelarik, esan zuen hartara bezatzeko beharrezkoa zela nik ere neure partetik aldarearena egin nezan. Heldu egin zidaten, Florette zegoen leku berean ezarri, sakrifizioa burutu zen, eta hostia...., gure erlijio agurgarriaren sinbolo sakratua... Severinok hartu, eta bere plazer sodomiazaleen zoko likits horretan hondoratu zuen... laidoz zapaldu zuen... ahalkegabeki ostikatu bere dardo itzelaren kolpe berretuen azpian, eta irainezko hitzen artean, bere irriskeriaren uholdezko zorrotada lohiak isuri zituen bere Salbatzailearen gorputz gainera...

        Bere eskuetatik baztertu ninduten mugigaitz; eraman egin behar izan ninduten gelara, eta bertan zortzi egunez segidan negartu nuen nitaz baliaturik burutu zuten krimen beldurgarri hura. Oroitzapen horrek oraindik ere zarratatu egiten dit bihotza, ezin dezaket gogoratu ikarak hartu gabe... Erlijioa niretzat sentimenduaren ondorio da; berau iraintzen edo laidoztatzen duten gauza guztiek odoletan uzten didate bihotza.

        Hilabeteko berritze garaia iristear zelarik, Severino gure gelan sartu zen goiz batez, bederatziak aldera; zeharo sututa zegoela zirudien, nolabaiteko zorabioa igar ziezaiokeen begietan. Aztertu egin gintuen, bere jarrera maiteenean jarri gintuen banaka-banaka, baina bereziki Omphalerekin ihardun zuen; minutu askotxo eman zituen jarrera hartan ikusten. Isilean berotu zen, aurkezten zitzaion hura musukatu zuen, gauzatzeko moduan zegoela erakutsi zuen, baina ez zuen ordea deus burutu; berehala altxatzeko esanez, amorrua eta gaiztakeria erakusten zuten begiradak zuzendu zituen neskarengana; gero, bere ahalegin guztiez, sabelpean ostikada indartsu bat emanez, handik hogei pausotara bidali zuen.

        — Gizarteak berbideratuko zaitu, urdanga, esan zion, zutaz nazkatuta baitago; prest egon zaitez ilunabarrean, nerau etorriko bainaiz zure bila. Eta joan egin zen.

        Abiatu bezain laster, Omphale altxa eta besoetara amildu zitzaidan negar-malkotan.

        — Oraindik ere, esan zidan, hastapeneko ekintzen zitalkeria eta krudelkeria ikusirik, oraindik ere itsututa egon al haiteke datorkigunaz? Ene Jainkoa, nireak egin du!

        — Lasai hadi, esan nion dohakabeari, gaurtik aurrera edozer egiteko prest nagon; abagunea noiz iritsi, besterik ez dinat itxaroten; hik uste dunana baino agudoago izango dun agian. Lau haizeetara zabalduko ditinat izugarrikeria hauek. Egia bada beren jokaerak sinesteko motiboa izan dugun bezain krudelak direla, saia hadi atzerapenen bat lortzen, eta beren eskuetatik libratuko haut.

        Omphale aske gertatzekotan, berak ere lagunduko zidala zin egin zuen, eta biok ala biok negar egin genuen. Eguna bestelako gora-beherarik gabe igaro zen. Bostak aldera, Severino igo zen.

        — Ea bada, esan zion zakarki Omphaleri, prest al zaude?

        — Bai, aita, erantzun zuen negar-zotinka; utzidazu nire adiskideak besarkatzen.

        — Alferrik zabiltza, esan zuen lekaideak; ez dugu astirik negar-pasarte baterako; zain dauzkagu, goazen. Orduan neska gazteak galdetu zion ea bere jantzi-piltzarrak eraman behar al zituen.

        — Ez, esan zion nagusiak, ez al da dena etxekoa? Ez duzu horren beharrik gehiago izango; baina gero, mihiari kosk eginez, horretaz gehiegi mintzatu den norbaiten modura:

        — Piltzar horiek alferrikakoak dituzu, egingo dituzu beste batzuk neurrira, hobeto izango dituzunak; beraz, etsi ezazu eta soilik gainean duzuna eraman.

        Lekaideari galdetu nion ea utzi nahi al zidan Omphaleri etxe-atariraino laguntzen. Berak, beldurrez gibelarazi ninduen begirada batez erantzun zidan... Omphale irten egin zen, urduritasun eta malkoz beteriko begiak zuzendu zituen guganantz, eta kanpoan izan bezain pronto, ohe gainera joan nintzen etzatera abian, etsipenak jota.

        Gertaera horietara ohiturik nonbait, edo beren ondorioekiko begiak itsuturik, nire adiskideek ez zuten nik bezain estu hartu, eta lekaide-burua handik ordubetera itzuli zen; afaritarakoak hartzera zetorren. Ni ere tartean nintzen. Lau emakume besterik ez zuten egon behar: hamabi urteko neskatxa, hamasei urtekoa, hogeita hiru urtekoa eta ni. Aurreko egunetan bezalaxe gertatu zen dena gutxi gora-behera; soilik igarri nuen goardiako neskak ez zeudela han, lekaideak maiz belarri ondora mintzatzen zirela, asko edaten zutela, beren gutiziak bortxaz kitzikatzeari ekiten ziotela, behin ere gauzatzera iritsi gabe, eta askozaz ere ordu goizago batez bidali gintuztela atzera, oherako inortxo ere gorde gabe... Zein ondorio atera ohar hauetatik? Halako egoeratan gauza guztiei erreparatzen nielako atera nituen nik, baina zer antzeman zitekeen horretatik? Ene! Halakoa zen nire txundidura non ez baitzetorkidan burura ideia bakar bat ere, atzetik beste batek eraso gabe, eta Clémenten proposamenez oroituz, edozein gauza beldurgarri espero behar nuen dudarik gabe, eta gero, itxaropenak... atsekabeak arintzen dizkigun itxaropen amarrutsu horrek, itsutzen gaituen eta ia hainbat on nola kalte egiten digun itxaropen horrek, jabaldu egin ninduen azkenik... Hain urrun neuzkan hainbat eta hainbat lazgarrikeria, non ezinezkoa baitzitzaidan haiek jasatea! Egoera beldurgarri horretan oheratu nintzen; une batez erabat sinesten banuen Omphalek ez zuela zina hautsiko, une bat geroago etsita nengoen bere kontra hartuko zituzten bitarteko krudelek guri mesede egiteko ahalmen guztia kenduko ziotela, eta horrelakoxea izan zen nire azken burutapena, oraindik ere ezer aditu gabe hirugarren eguna joaten ikusi nuenean.

        Laugarrenean afarian aurkitzen nintzen oraindik; ugaria eta aukerakoa zen. Egun horretan, bertan ziren zortzi emakume ederrenak, eta neuri ere, horien artean egoteko grazia egin zidaten. Goardiako neskak ere hantxe zeuden. Sartu ginen orduko, gure adiskide berria ikusi genuen.

        — Hauxe duzue, andereñoak, esan zigun Severinok, gizartearen borondatez Omphale ordezkatzera datorrena.

        Eta hori esanik, neskatxa honen paparretik xala eta gasa estalgarriak erauzi zituen, eta hamabost urteko neska gazte bat ikusi genuen, larrantz atsegin eta samurrenekoa: gutako bakoitzarengana eztiki goratu zituen begiak; artean malkoz hezeak zeuden, baina gogo bizienaz beterik; bere taxuera malgua eta arina zen, bere azala zuritasun itsugarrizkoa, munduko adatsik ederrena, eta bazen zerbait hain erakargarria osotasun hartan, non ezinezkoa baitzen hura ikusi eta beraganako lilurapen nahigabeko bat ez sentitzea. Octavie zeritzon. Berehala jakin genuen jatorri leinargikoa zela, Parisen jaioa eta komentutik irten berria zela Sandia Kondearekin ezkontzeko: bere zalgurditik bahitua izan zen, bi zerbitzari eta hiru lekaiorekin batera zihoanean. Ez zekien zer gertatu zen ondoren; iluntzearekin batera bera bakarrik hartu zuten, eta begiak zapi batez estali ondoren, ikusten ari ginen leku hartara gidatu zuten, beste ezer jakiterik ezinezkoa izan zitzaiolarik.

        Inork ez zion hitzik ere esan oraindik. Gure lau lizunkoiok, halako xarmen aurrean une batez liluratuta, hura miresteko baino ez zeukaten indarrik. Edertasunaren nagusitasunak hartara behartzen zituen; gizatxarrik ustelduenak ere, bere bihotzak zioenaren kontra, halako gurtza egin zion, ezen ezin ezaba baitzezakeen barne-arrangurarik gabe; baina solasgai ditugunak bezalako munstroak nekez kuzkurtzen dira halako bihozberatasunen aurrean.

        — Ea, neska eder hori, esan zuen lekaide-buruak bera eserita zegoen besaulkirantz mutiriki erakarriz, ea, erakutsiguzu naturak hain oparoki edertu duen zure begitarte horren pareko ote diren zure gainerako xarmak ere.

        Eta neskatxa eder hura aztoratzen, lotsagorritzen ari zenez, eta urruntzeko ahaleginak egiten, Severinok, gorputzetik zantarki oratuz:

        — Uler ezazu, esan zion, uler ezazu, Agnès maitea, bet-betan larrugorritan jar zaitezela besterik ez dizugula esan nahi.

        Eta gizon likitsak, hori esatearekin batera, esku bat labaindu zion gonaren azpitik, bestearekin eusten zion bitartean; Clément gerturatu zen, bizkarraren erdialderaino jaso zuen Octavieren soinekoa, eta ekintza haren bidez, inon ikus daitezkeen xarmarik eztienak, laketgarrienak agertarazi zituen; Severino, ukitu bai baina deus igartzen ez zuena, alde batera makurtu zen ikusteko, eta halaxe, hantxe zeuden laurak, hain gauza ederrik sekula ez zutela ikusi ebazten. Baina halere, Octavie umila, gisa hartako destainetara gutxi egina, negarrari eman eta bere burua defendatzen saiatu zen.

        — Biluztu dezagun, biluztu dezagun, esan zuen Antoninek, hau ikustea bezalakorik ez dago ezer.

        Severinori lagunduz, neska gaztearen xarmak berehala agertu ziren gure begien aurrean inolako estalkirik gabe. Dudarik gabe, sekula ez da izan hain azal zuririk, sekula hain forma dohatsurik... Ene Jainkoa, hura krimenaren latza!... Hainbeste edertasun, hainbeste guritasun, hainbeste lañotasun eta xalotasun, eta gizon basati haien harakai bihurtu behar al zuen? Octaviek, lotsaturik, ez zekien nora ihes egin bere xarmak ezkutatzearren, haragiz gose ziren begiak besterik ez baitzuen aurkitzen alde guztietan, lohitzen zuten esku zantarrak besterik ez. Zirkulu bat osatu zen neskaren inguruan, eta lehenago nirekin egin zuten bezalaxe, bera ere jira osoan erabili zuten, batera eta bestera. Antonin aberekiak ez zuen nahikoa indar izan eusteko; dongekeria krudel batek erabaki zuen omenaldia. eta intsentsua Jainkoaren oinetan erre zen. Jérômek hamasei urteko gure adiskide gaztearekin, dudarik gabe andere-gelako politenarekin parekatu zuen; bata bestearen ondoan jarri zituen bere gurtzaren bi aldareak.

        — Ene! Nolako zuritasuna eta nolako lilurak, esan zuen Octavie ukituz, baina nolako sotiltasuna eta nolako guritasuna aurkitzen dira beste honengan ere: benetan, jarraitu zuen lekaideak garretan, zalantzakor nago: gero, bere begiek jotako xarmen gainean ahoa ezarriz, Octavie, egin zuen oihu, zuk izango duzu sagarra, zuri baino ez dagokizu, emaidazu nire bihotzeko zuhaitz maitatuaren fruitu eder hori... Ai! Bai, bai, emaidazue batek edo besteak, eta lehenik zerbitzen didanari edertasunaren saria ziurtatuko diot betiko.

        Severinok gauza serioagoetara igarotzeko garaia zela ikusi zuen; erabat bere onetik aterata itxaroten, dohakabe hura mendean hartu eta bere desioen arabera ezarri zuen. Bere kontuetarako oraindik nahikoa ez izaki, Clémenti deitu zion laguntzera etor zedin. Octaviek negar egin zuen arren, ez zioten aditu; sua txinpartaka ikus zitekeen lekaide lizunaren begiradan, eta egoeraren jabe jadanik, bide haiek erasoa ziurrago burutzeko modu bat besterik ez ziren berarentzat; inolako arteziarik, inolako prestakuntzarik ez zen erabili; hainbesteko kontuz bilduko al lituzke larrosak, arantzak bereizita ere? Menderatuaren eta oldartzailearen artean halako deskonformidade itzela egon arren, ez zen haatik erasoari ekin gabe gelditu; garrasi zorrotz batek iragarri zuen garaipena, baina ez zitekeen deus espero etsaiarengandik; menekoak zenbat eta gehiago erregutu haren grazia, orduan eta tinkoago hertsatzen zuen, eta dohakabea, kontra eginagatik ere, sakrifikatua izan zen berehala.

        — Inoiz ez dut hain ohore eskuragaitzik aurkitu, esan zuen Severinok atzera eginez, neure bizitzan lehendabiziko aldiz uste nuen kaira iristear hondoa jo beharko nuela... Ai! Zein estua eta zein beroa; Jainkoen Ganimedes bera da.

        — Lohitu berria duzun sexu horretara zuzendu beharra daukat, esan zuen Antoninek, handik oratuz, eta altxa zedin utzi gabe: harresian egindako zauri bat besterik ez da, esan zuen.

        Eta fiertasunez hurbilduz, instant batean izan zen santutegiaren barruan. Beste garrasi batzuk entzun ahal izan ziren.

        — Gloria Jainkoari!, esan zuen zuen gizon zitalak, zalantzan nintzen nire arrakastaz biktimaren intziririk gabe, baina ziurtatuta daukat garaipena, hortxe baitaude odolak eta negarrak.

        — Egiaz, esan zuen Clémentek zartailuak eskuan zeramatzala aitzinatuz, ez dut aldatuko jarrera goxo hau, zeharo errazten baititu nire desioak. Jérômeren goardiako neskak eta hogeita hamar urtekoak eusten zioten Octavieri: Clémentek aztertu egin zuen, ukitu egin zuen; neska gazte izutuak erregutu arren, ez zion aditzen.

        — Ai, nire lagunak, esan zuen lekaideak suturik, nola ez dugu bada eskola-ume hau zigorkatuko, hain ipurdi ederra erakusten digunean!

        Zartailuen ziztuekin eta zigor-kolpeek haragi guri haietan egiten zuten zaflada sorrekin batera, aireak durundi egin zuen berehala. Octavieren oihuak haiekin nahasten ziren, lekaidearen irainek erantzun egiten zieten: hura bai ikuskizuna, gu guztion erdian milaka lizunkerietara emanak ziren gizon likits haientzat! Txalo egiten zioten, adoretu egiten zuten, baina edonola ere, Octavieren azalak kolorea aldatu zuen: gorritasun bizienak liliaren distirarekin elkartu ziren. Baina une batez, neurritasunak sakrifizioa gidatuko balu amodioaren atsegingarri izango litzatekeen hura, bortizkeriaren poderioz haren legeen aurkako krimen beldurgarri bilakatu zen; deusek ez zuen geldituko lekaide maltzurra, zenbat eta kexu gehiago egin ikasle gazteak, orduan eta indar gehiagoz lehertzen zen jagolearen errukigabetasuna. Bizkarraren erdialdetik izterren azpiraino, modu berean tratatu zuen oro, eta azkenik, plazerren arrasto odolduen gainean jabaldu zuen maltzurrak bere sua.

        — Ni ez natzaizu horiek guztiak bezain basatia izango, esan zuen Jérômek neska ederra bereganatuz eta bere koralezko ezpainetara moldatuz; hortxe, tenplu horretan sakrifikatuko dut... aho zoragarri horretan.

        Isildu egingo naiz... Larrosa zimeltzen eta ihartzen duen narrasti lizuna bezalakoa zen; nire konparaketak dena esan dizu.

        Gainerako gaua, zuk ondotxo dakizun moduan igaro zen, salbu eta neska gazte honen edertasunak eta adin gazteak are gehiago sutu zituela gizatxar horiek. Berretu egin zituzten beren zitalkeria guztiak, eta asetasunak, urrikalmenduak bainoago, hain premiazkoa zuen lasaitasun hura ekarri zion dohakabeari, zenbait orduz behinik behin, nire gelara bidaliz.

        Lehenengo gau hartan kontsolatu egin nahiko nukeen, baina Severinorekin igarotzera behartua izan nintzenez, nerau izango nintzatekeen, alderantziz, laguntza premia larrian legokeena. Zorigaitzerako suertatu zitzaidan, ez bere gustokoa izatea, ez litzatekeelako hitz egokia, baizik eta sodomiazale honen desio zitalak beste inork baino bizikiago kitzikatzea. Harrezkero, ia gau guztietan desiatzen ninduen; hartaz unaturik, aurkikuntza berrien beharra izan zuen; hornituta zegoen ezpata beldurgarriaz nahikoa min egingo ez ote zidan beldurrez dudarik gabe, orduko hartan, nire eratsutasunak esatea eragozten didan eta lodieraz neurriz kanpokoa zen mojen altzarietako batez ni zulatzea imajinatu zuen; edozertarako prest egon beharra neukan. Berak sartu zuen arma hura bere tenplu maitean; zenbait astinaldi eta gero, barruraino sartua zuen. Garrasi egin nuen. Lekaideari laket zitzaion; zenbait harat-honaten ondoren, halako batean, bortxaz erretiratu zuen tresna hura eta berau murgildu zen zabaldu berria zuen amildegian barrena... Hura burutapena! Ez al zen, positiboki, gizonek desia ditzaketen gauza guztien aurkakoa? Baina zerk defini dezake lizunkoi baten arima? Denbora luzea da naturaren muin ezkutua hortxe dagoela dakigularik, baina oraindik ez digu horren giltza eman.

        Goizean, indarberritu samarra sentitzen zelarik, alamen berri bat saiatu nahi izan zuen, eta are makina lodiago bat erakutsi zidan: barrundik hutsa zen eta zirrikitu batetik ura sekulako indarrez jaurtitzeko gako batez hornitua zegoen, zorrotak hiru hazbete baino gehiagoko zirkunferentzia egiten zuelarik. Tramankulu honek, halaber, bederatzi hazbete zeuzkan jiran eta hamabi luzean. Severinok oso ur beroz betearazi zuen eta aurretik sartuarazi nahi izan zidan; halako egitasmo batek ikaraturik, bere belaunetara makurtu nintzen grazia eskatzearren, baina bera, egoera madarikatu horietako batean zegoen, zeintzuetan ez baita errukirik aditzen, zeintzuetan grina askozaz nabarmenagoek sarritan arrunt arriskutsua den krudeltasun bat jartzen baitute haren lekuan, hura itoaz. Lekaideak bere kolera guztiaz mehatxatu ninduen, hartara etsitzen ez banuen; obeditu beharra zegoen. Makina zitalaren bi heren sartuak ziren barrura, eta eragindako urradurak, berotasun kiskalgarriarekin batera, zentzuez baliatzeko gaitasunaz gabetu ninduen. Bitarte horretan guztian, lekaide-burua, minberatzen ari zen alderdiak iraintzeari utzi gabe, zerbitzari batez kitzikatua izan zen. Igurtzidura hebaingarri haiekin ordu laurdena eman ondoren, gakoa sakatu eta ur irakina nire umetokiaren hondoraino jaurti zuen... Kordea galdu nuen, Severino estasiatu egin zen... Gutxienez nire oinazearen pareko zorabio batean murgildu zen.

        — Hori ez da ezertxo ere, esan zuen traidoreak, nire zentzuak berreskuratzen ditudanean, ikusiko duzu nola tratatzen ditugun xarma horiek, oraingoan baino askozaz gogorrago... Arantza entsalada bat, alajainkoa! Piperrez eta ozpinez aski hornitu ondoren, labana baten muturrean barruratua, horixe duzu komeni zaiena suspertzeko; lehendabiziko ogena egindakoan, horretara zigortuko zaitut, esan zuen gizatxarrak oraindik ere bere gurtzaren xede bakarra eskuztatzen ari zela.

        Baina bi edo hiru omenaldik, bezperako gehiegikerien ostean, erkituta utzi zuten erabat, eta alde egiteko esan zidaten.

        Itzultzean, negar batean topatu nuen adiskide berria. Ahal nuen guztia egin nuen lasaitzeko, baina ez zen inondik ere erraza hain egoera aldaketa beldurgarri baten aurrean amore ematea. Gainera, erlijio, bertute eta sentikortasunezko erro sakonak zituen neskatxa gazte honek; horrexegatik are ikaragarriagoa iruditu zitzaion bere egoera. Omphalek arrazoi osoz esan zidan edadeak ez zuela inolako eraginik berrikuntzetan; soilik lekaideen fantasiek eskatuta, edo ikertzen hasiko ote ziren beldurrak eraginda gauzatuko zituztela zortzi egunen buruan ala hogei urteren buruan. Lau hilabete besterik ez ziren Octavie gurekin zegoela, Jérôme haren irteeraren berri ematera etorri zenean; nahiz berau izan zen komentuko egonaldiak iraun zuen bitartean hartaz gehien gozatu zena, gehiena maitatu eta bilatu zuena, neska koitaduak martxa egin zuen, Omphaleren agintza berberak eginez; berak ere ez zituen bete.

        Harrezkero, Omphaleren irteeraren ondoren oldoztu nuen proiektuaz beste ezertaz ez nintzen arduratu, eta bakarleku basati hartatik ihes egitearren edozertarako prest nintzelarik, ezerk ez ninduen uzkurtuko hura lortzeko bidean. Zer lor nezakeen asmo horretan ahaleginduz? Heriotza! Eta zer espero nezakeen bertan geldituta? Heriotza. Erdietsiz gero, ordea, salbatu egingo nintzen; ez zegoen beraz deus balantzan jartzekorik, baina lantegi horri ekin aurretik, beharrezkoa zen bizio sarituaren adibide galgarriak berriro ere nire begien aurrean berregin zitezela; patuen liburu handian, ezein bizidunek aditzerik izan ez duen liburu ilun horretan, idatzita eta grabatuta zegoen ezen ni alatu ninduten guztiek, umiliatu eta burdinetatik igaroarazi ninduten guztiek, luze gabe beren zitalkerien saria jasoko zutela nire begien aurrean, Probidentziak bertutearen alferrikakotasuna erakusteko lana bere gain hartu izan balu bezala... Zorigaiztoko irakaspenak, inola ere zuzenduko ez nindutenak ordea, eta nire buru gainean esekita zegoen ezpatatik ostera ihes egin behar banu ere, nire bihotzeko Jaungoiko honen meneko izatea eragotziko ez zidatenak.

        Goiz batez, horrelakorik batere espero ez izan arren, Antonin agertu zen gure gelan, eta jakinarazi zigun Severino Aita Agurgarria, Aita Santuaren senidea eta hark babestua, Beneditarren Ordenako jeneral izendatu berria zuela Aita Santuak berberak. Biharamunean, abade honek alde egin zuen, gu ikustera etorri gabe: beste baten zain zeuden, esan zigutenez, han geratzen ziren guztiak baino lizunkerietara askozaz emanagoa zena. Nire prestakuntzak azkarragotzeko arrazoi berriak, beraz.

        Severino abiatu eta hurrengo egunean, nire adiskideetako bat berbideratzera deliberatuta zeuden berriro; urrikalgarriaren epaia jakitera ematera etorri ziren eguna aukeratu nuen ihes egiteko, lanez gainezka leudekeen lekaide haiek nigan arreta gutxiago jarriko zutelakoan.

        Udaberriaren hastapenetan ginen; gauen luzeak erraztu egiten zituen apur bat nire asmoak: bi hilabete lehenagotik ari nintzen prestakuntzetan, haren susmorik izateko biderik eman gabe; pixkana-pixkana, aurkitu nuen trintxa bati esker, nire gelako burdinazko hagak higatzen ihardun nuen; ordurako aise pasa nezakeen burua haien artetik, eta ekartzen zizkidaten arropekin soka bat osatua nuen, Omphalek esandakoaren arabera eraikuntzak zeuzkan hogei edo hogeita bost oineko gainbehera atzean uzteko nahikoa eta gehiago zena. Arropa-piltzarrak kendu zizkidatenean, kontu handia izan nuen, arestian esan dizudan bezala, nire diru-mordotxoa ezkutatzen, sei luis eskas besterik ez bazen ere, eta ardura handiz gordeta eduki nuen beti. Alde egiterakoan, adats azpian sartu nuen berriz, eta gau hartan, gure gela osoa afaltzera joan ondoren, besteak jaistean ohean gelditu zen adiskide batekin bakarrik nintzelarik, nire gelara sartu nintzen; han, egunero kontu handiz estali nuen zuloa garbitu ostean, higatu gabeko burdin haga batera lotu nuen lokarria, eta ondoren, bitarteko hartatik labainduz, berehala izan nintzen lurrean. Ez zen hura gehien kezkatzen ninduena: harresiz edo heskai sarriz osatutako sei hesiturek, nire adiskideak azaldu zizkidan haiexek, are gehiago artegarazten baininduten.

        Hara iritsirik, konturatu nintzen heskai batetik bestera zegoen espazio edo pasabide zirkular bakoitzak ez zituela zortzi oin baino gehiago zabalean, eta hurbiltasun horrek, hain zuzen, pentsarazten zigun begi-kolpe batez alderdi honetan zegoen guztia baso multzo bat besterik ez zela. Gaua arrunt iluna zen; lehen pasabide zirkular hartan batera eta bestera ibiliz ea heskaien artean irekiduraren bat ba ote zegoen, afari-gelaren azpitik igaro nintzen; ez zeuden han. Nire egonezina areagotu egin zen; aurrera jarraitu nuen halere neure bilakuntzan. Horrela, ohiko orgietarako gelaren azpian zegoen lurpeko areto handiaren lehioaren parera iritsi nintzen. Argitasun handia igarri nuen, eta nahikoa ausardia izan nuen hara hurbiltzeko. Nengoen jarrera hartatik barrura makurtu nintzen. Nire adiskide dohakabea ohol baten gainean zegoen etzanik, ileak barreiaturik, eta dudarik gabe, askatasunarekin batera bere zorigaitzen betiko amaiera ekarriko zion aladura beldurgarri baterako prestatua... Ikaraz nengoen, baina nire begiradak antzeman ahal izan zuenak are gehiago harritu ninduen: Omphalek, edo ez zekien dena, edo ez zuen dena esan; lau neska biluzik ikusi nituen lurpeko soto hartan, oso ederrak eta oso gazteak iruditu zitzaizkidanak, eta ezbairik gabe, gureetakoak ez zirenak; beraz, bakarleku beldurgarri hartan baziren munstro hauen likiskeriaren beste biktima batzuk... ezezagunak zitzaizkigun beste dohakabe batzuk... Ihes egitera presatu nintzen, eta bira ematen jarraitu nuen lurpeko sotoaren atzeko aldera ailegatu arte: oraindik ez nuenez hutsarterik aurkitu, bat egitea erabaki nuen. Beraiek deus igarri gabe, labana luze batez hornitua nintzen; gogor lan egin nuen; eskularruak eraman arren, berehala azaldu zitzaizkidan urratuak eskuetan, baina ezerk ez ninduen geldituko; heskaiak bi oin baino gehiago zeuzkan lodieran, hutsartea egina nuen, eta jadanik bigarren pasabidean nintzen. Han, harritu egin nintzen nire oinetan lur guri eta biguna baizik ez sentitzean, orkatiletaraino hondoratzen bainintzen; txaradi sarri hartan zenbat eta aurrerago egin, are eta sakonagoa bilakatzen zen iluntasuna. Lur aldaketa haren arrazoia zein ote zen jakin nahirik, nire eskuez haztatu nuen... Ai ene Jainkoa!Hilotz baten burezurra hartu nuen!Jainko maitea!, pentsatu nuen izututa, hauxe da bai, dudarik gabe, argi aski esan zidaten bezala, borreroek beren biktimak botatzen dituzten hilerria; lurrez estaltzeko ardurarik ere ez dute hartzen!... Burezur hau, agian, gure Omphale maitearena da, edo Octavie zorigaiztokoarena, hain ederra, hain eztia, hain ona, eta lur gainera larrosak bezala agertu dena, zeintzuen xarmak haren irudia besterik ez baitziren! Nerau ere, ene! Hemen egongo nintzateke, zergatik ez paira neure zoria? Zer irabaziko nuke zorigaitz berriak bilatzera joanez? Ez al dut nahikoa gaizkirik egin? Ez al naiz krimen kopuru nahikoa handi baten zio bilakatu? Ai! Bete dezagun nire patua! Ene lurra, ireki eta irents nazazu! Hain umezurtz, hain pobre, hain abandonaturik gaudenean, ni orain nagoen bezala, zertarako hartu hainbesteko atsekabe munstroen artean une batzuk gehiago bizi, besterik gabe, bizitzeko?... Baina ez, burdinaz lotuta dagoen Bertutea mendekatu behar dut... Nire adorearen zain dago... Ez dezagula mendera gaitzaten utzi... goazen aurrera: ezinbestekoa da unibertso osoa hauek bezalako gizatxar arriskutsuetatik salbu geratzea. Beldurra izan behar al diot hiru edo lau pertsona galtzeari, baldin eta horrekin horien eginbideak edo sarraski-nahiak akabatuko lituzkeen milioika pertsona salbatuko baditut?

        Horrela, aurrean neukan heskaia zabaldu nuen; bestea baino trinkoagoa zen: aurrerago eta zailagoak gertatzen ari zitzaizkidan. Zernahi gisaz, zuloa eginda zegoen, baina lurra sendoagoa zen harantzago... han ez zegoen ezer aurkitu berriak nituen izugarrikeriak iragartzen zituenik; horrela, zanga baten ertzera ailegatu nintzen, Omphalek iragarri zidan harresiaren arrastorik topatu gabe; ziurrenik ez zen izango halakorik, eta sinestekoa da are gehiago beldurtzeko baizik ez esatea hori lekaideek. Hesitura seikoitz honetatik harantzago eta askeago sentitzen nintzelarik, garbiago bereizten nituen gauzak; eliza eta honi erantsita zegoen eraikuntzaren gorputza laster agertu ziren nire bistara; zangak biak inguratzen zituen; kontu handia izan nuen alde hau zeharkatzerakoan. Ertzetik ibili nintzen, eta azkenik, basoko bide baten aurrean aurkitu nintzenean, handik zeharkatzeko eta beste ertza gainditutakoan bide hartan barneratzeko erabakia hartu nuen. Zanga sakona zen oso, baina lehorra zegoen zorionez; alboak adreiluz eratuta zeudenez, eta irrist egiteko inolako arriskurik ez zegoenez, jauzi egin nuen behera: erorketaren ondorioz apur bat txorabiatuta, une batzuetan hantxe egon nintzen altxa ezinik... Aurrera egin nuen, baita beste ertzera eragozpenik gabe iritsi ere, baina nola igo paretan gora? Igobide eroso baten bila ihardun ondoren, azkenik bide bat, zenbait adreilu eraitsi aurkitu nuen, haiezaz oin-jarleku gisa baliatzeko aukera ematen zidatenak, eta halaber, oin-punta lurrean bermatzeko, erori gabe iraun nezan; ia gailurrean nintzenean, dena erori zen pisuagatik, eta berriz zangara amildu nintzen, nirekin batera eraman nituen hormarrien azpira. Hil egin nintzela uste izan nuen. Nahigabeko erorketa hau, bestea baino larriagoa izan zen. Bestetik, atzetik erori zitzaizkidan osagaiez estalita nengoen erabat; batzuek buruan jo ninduten, zeharo lur jota nintzen... Ene Jainkoa!, esan nuen nirekiko etsipenez, ez gaitezen aurrerago joan, gera gaitezen hemen; zeruaren gaztigu bat da, ez du nahi aurrera egin dezadan: nire ideiek okerbidetik naramate zalantzarik gabe; gaizkia mesederako izan daiteke lur gainean, eta okerra litzateke haren aurka egitea, Jainkoaren eskuak hala desiatzen duenean! Baina berehala, sistema galgarriegi haren aurka altxatuz, hertsatuta eduki ninduen ustelkeriaren fruitu zena, estali ninduten hormarri haiek gainetik kendu eta egin berria nuen arrailadura hartatik gorakoan erraztasun gehiago aurkituz, osatu ziren zulo berriei esker, berriz ahalegindu nintzen, adorea hartu, eta instant batean gailurra erdietsi nuen. Horrek guztiak arestian ikusi nuen bidezidorretik apartatu ninduen, baina begiz ondo joa nuenez, berriz aurkitu eta ihesari eman nion urrats handitan. Eguna amaitu baino lehen, basotik kanpora nintzen, eta berehala, muino batera iritsi nintzen, zeinetatik sei hilabete lehenago komentu beldurgarri hura ikusi bainuen, nire zorigaitzerako. Atseden hartu nuen une batez, izerditan blai bainintzen. Nire lehen ardura belauniko jarri eta Jaunari, krimenaren eta lohikeriaren bilgune gorrotagarri hartan burutu nituen nahigabeko hutsegiteengatik barkamen berriak eskatzea izan zen. Doluzko malkoak isuri nituen begietatik behera. Ene!, esan nuen nire baitarako, deboziozko printzipio tamalgarriki tronpatu batek gidaturik lehengo urtean bidezidor hau utzi nuenean ez nintzen hain gaizkilea! Ene Jainkoa! Zein egoeratan ikus dezaket neure burua orain? Neure burua libre ikusteak gogoeta ilun hauek zertxobait baretu ondoren, Dijon alderako bideari lotu nitzaion, pentsatuz ezen nire kexuak soilik hiriburu honetan adi zitzaketela legeak agindu bezala...

 

        Hemen, Lorsangeko andereak nahi izan zuen Teresak arnasa pixka bat har zezala, zenbait minututan behinik behin, horren premia baitzeukan; bere narrazioan jartzen zuen berotasunak, zorigaiztoko kontakizun hauek bere ariman berregiten zizkioten zauriek, azken batean orok behartzen baitzuen soseguzko une batzuetan lasai egotera. Corvilleko jn.ak zenbait freskagarri ekartzeko agindu zuen, eta atsedenalditxo baten ondoren, gure heroiak bere abentura tamalgarri haien xehetasunei ekin zien, jarraian ikusiko dugun legez.

 

        Bigarren egunerako erabat baretua nuen atzetik inor jarraika zetorkidalako hasierako beldur hura; bero ikaragarria egiten zuen, eta nire ohitura ekonomikoei segituz, bidetik zertxobait urrundu nintzen otordu arin bat egin nezakeen ostatu baten bila, gauaren zain egoteko indarrak emango zizkidana. Bidearen eskuinetara baso-txaradi xume bat zegoen, zeinaren erditik errekatxo garden bat baitzihoan sigi-saga. Toki aproposa iruditu zitzaidan suspertzeko. Ur garbi eta freskoarekin lasaitua, ogi zati batez elikatua, bizkarra zuhaitz baten kontra, haize garbi eta naroa zebilkidan atsegingarri, zainetan gora eta behera, barrua baretuz eta nire zentzumenak sorgortuz. Han, inon antzekorik ezagutu ez den zorigaitz hari buruzko pentsaketetan nengoen, zeinak bertutearen ibilbide horretan hamaika arantzaz inguratuta egonagatik ere, beti, nonahi egonda ere, Jainkotasun hau gurtzera eramaten baininduen, baita bere sorburu eta bere irudiko den Izaki Gorenaren aldeko maitasunezko eta etsipenezko ekintzak burutzera ere. Itxaropen moduko bat jabetu zen nitaz; hara!, esan nuen nire baitarako, goresten dudan Jainko on honek ez nau utzi, zeren une honetan ere indarberritzeko bitartekoak bilatu baititut. Akaso ez al diot berari zor mesede hau? Ez al dago izakirik lurrean halakorik ukatu zaionik? Beraz ni ez naiz erabat zorigaiztokoa, zeren oraindik badaudelako ni baino urrikalgarriago direnak... Ai, akaso ez al dira ni baino gehiago galdukeriazko bakarleku hartan utzi ditudan dohakabeak, nondik Jainkoaren ontasunak mirari moduko baten bidez bezala atera bainau?... Eta esker onez mukuru, belauniko jarri nintzen bet-betan, eta eguzkia Jainkotasunaren obrarik ederrena bailitzan, bere handitasuna hobekien adierazten duena bailitzan, izar honen gorentasunetik otoitzetarako eta barkamen-ekintzetarako motibo berriak neureganatu nituen. Baina ezustean sentitu nuen bi gizonek oratu eta, ezer ikusi edo garrasi egin nezan eragozteko, burua estali zidatela, eta uzkaldu ere gaizkile bat bezala uzkaldu ninduten, txintik ere esan gabe arrastaka eramaten ninduten bitartean.

        Bi ordu inguru ibili ginen horrelaxe, ezinezko izan zitzaidalarik zein bide hartzen genuen ikustea, harik eta nire gidatzaileetako batek arnasa nekez hartzen nuela entzunik, bere lagunari burua bortxatzen zidan zapia kenduko al zidaten galdegin zion arte; hark baietz erantzun zion. Arnasa hartu eta azkenik igarri nuen oihan baten erdian geundela eta bide zabal samar baina gutxitan erabili batetik barrena gindoazela. Milaka zorigaitzezko pentsakizun etorri zitzaizkidan gogora, eta beldur izan nintzen beren komentu gorrotagarrira ez ote ninduten atzera eramango.

        — Ai!, esan nion nire gidarietako bati: Jauna, eska al diezazuket nora eramana izango naizen esatea? Esango al zenidake nirekiko zer asmo duzuen?

        — Lasai egon, neskatxa, esan zidan gizon honek, derrigorrez hartu beharrak dauzkagun neurri hauek ez zaitzatela ikara, jaun on batengana zaramatzagu; garrantzi handiko arrazoiek bultzatu dute bere emaztearentzako neskameak modu misteriotsu honen bidez baino ez hartzera, baina ongi izango zara bertan.

        — Hau zoritxarra! Jaunak, erantzun nuen, nire zoriona bilatzen baduzue, alferrik da ni behartzea: umezurtz gaixo bat besterik ez naiz, benetan errukarria; lanpostu bat baino ez dut eskatzen, eta eman nahi baldin badidazue, zergatik zarete beldur nik hanka egiteaz?

        — Arrazoi du, esan zuen gidarietako batek, laxa dezagun, bere eskuak baizik ez diezaizkiogula esteka.

        Hala egin eta gero, gure bideari ekin genion berriro. Lasaiago ikusi nindutenean, nire galderei erantzuten hasi ziren eta halatan jakin nuen, ugazabatzat izango nuenak Gernandeko Kondea zuela izena, Parisen sortua zela, baina eskualde honetan ondasun estimagarrien jabe zela, guztira bostehun mila liberatik gorako errentako aberastasuna zuela eta bakarrik jaten zuela; halaxe esan zidan gidarietako batek.

        — Bakarrik?

        — Bai, gizon bakartia da, filosofo bat: inoiz ez du inor ikusten; horren ordainetan, Europako tripazainik handienetako bat da; munduan ez da jatunik hari aurre egiteko gauza denik. Baina ez dizut ezertxo ere esan, zerorrek ikusiko duzu.

        — Baina neurri hauek guztiek zer esan nahi dute, Jauna?

        — Begira. Gure ugazabari, burutik nahasita dagoen emazte bat edukitzearen zorigaitza egokitu zaio; kontu egin behar zaio, ez da inoiz bere gelatik irteten eta inork ez du zerbitzatu nahi; horrela proposatu izan bagenizu, edo aurrez jakinaren gainean egon bazina, sekula ez zenuke horrelakorik onartuko. Neskak indarrez ebastera derrigortuta gaude, ondikozko lanpostu hori burutu dezaten.

        — Nola! Gatibu egon behar al dut Dama horren alboan?

        — Bai jakina, horrexegatik harrapatu zintugun modu horretan: baina lasai egon, ongi egongo zara, ezin hobeto; eragozpen hau kenduta, ezer ez duzu faltan izango.

        — Ai, jainko maitea! Hau ezbeharra!

        — Ea neska, izan adore, irtengo zara egun batean eta fortuna eginda izango duzu.

        Nire gidatzaileak hitz haiek amaitu baino lehen begiztatu genuen gaztelua. Eraikuntza bikain eta itzela zen, oihanaren erdian isolatua, baina etxetzar hura ez zegoen, ezta urrik ere, biztanlez betea, horretarako egina irudi lezakeen arren. Sukalde inguruan, eraikuntzaren beheko aldean zegoen gangadun gela batean baino ez nuen ikusi jendea hara eta hona, joan-etorri apalean. Gainerakoa, gazteluaren kokagunea bera bezain bakarti zegoen: inork ez zigun harrerarik egin sartu ginenean, nire gidarietako bat sukaldeetarantz abiatu zen eta besteak Kondea aurkeztu zidan. Areto itzel eta ezin bikainago baten barrenean zegoen, Indietatik ekarritako satenezko txabusina batean bildurik, etzaulki batean bermatua eta aldamenean bi gazte zeuzkalarik, hain lotsagabeki, edo hobeto esan, hain zantarki jantziak, halako dotoreziaz eta halako antzez orraztuak, non hasieran bi neskatxatzat hartu bainituen; azterketa zehatzago batek bi mutiko zirela ikusarazi zidan; batek hamabost urte edukiko zituen eta besteak hamasei. Gorpuzkera xarmangarrikoak iruditu zitzaizkidan biak, baina halako ahultasun eta abaildurazko egoera batean ikusi nituen, gaixorik zeudela uste izan nuen.

        — Hona hemen neska bat, Jauna, esan zuen nire gidariak, komeni zaizuna dela iruditu zaigu: eztia da, zintzoa da, eta lanpostu bat besterik ez du eskatzen; kontent izango zarela espero dugu.

        — Ondo zagok, esan zuen Kondeak doi-doi begiratuz: itxi ateak erretiratzean, Saint-Louis, eta esan ez dadila inor sar, nik deitu arte.

        Segituan, Kondea altxa eta eta ni aztertzera hurbildu zen. Berak xehekatzen ninduen bitarte honetan, bere antzirudia egin niezazuke: deskribapenaren berezitasunak merezi du-eta une batez horretan arreta jartzea. Gernandeko Jauna berrogeita hamar urteko gizona zen garai hartan, altueraz sei oin ingurukoa eta loditasun beldurgarrikoa. Bere begitartea baino gauza ikaragarriagorik deus ez zen; bere sudurraren luzea, bere bekainen iluntasun sarria, bere begi beltz eta zitalak, bere aho handi desitxuratua, bere bekoki ilun eta soila, bere ahots-doinu beldurgarri eta marrantatsua, bere beso-atzapar ikaragarriak; horrek guztiak egundalako gizon gaitza bilakarazten zuen, hasiera batean segurantza baino askozaz gehiago beldurra eragiten zuena. Aurki ikusiko dugu zentauro gisako honen morala eta ekintzak bere antzirudi beldurgarriari egokitzen al zaizkion. Azterketarik bizkor eta gizabidetsuenetako bat egin ondoren, nire adina zein zen galdetu zidan Kondeak.

        — Hogeita hiru urte, Jauna, ihardetsi nuen.

        Lehen galdera honi, nire bizitzari buruzko beste zenbait galdera gehitu zizkion. Niri zegozkidan gauza guztien jakinaren gainean jarri nuen. Rodinek egin zidan arrastoa ere ez nuen ahaztu, eta behin nire lazeria osoa azaldu ondoren, behin zorigaitza etengabe atzetik jarraika nuela frogatu ondoren:

        — Are eta hobeto, esan zidan garrazki gizon doilorrak, are eta hobeto, hartara otzanagoa izango baitzara nire etxe honetan; eragozpen txikia da benetan, gure alboan eta lur beraren gainean Naturak arrastaka ibiltzera zigortuta daukan herri-arraza ziztrin hau zorigaitzak erasoa izatea: aktiboagoa bilakatzen da eta ez da hain mutiria, askoz hobeto betetzen ditu bere egitekoak gurekiko.

        — Baina, Jauna, adierazi dizut nire jatorria, eta ez da inondik ere ziztrina.

        — Bai, bai, badakit hori guztia, jendeak denetarik kontatu ohi du ezer ez daukanean, edo premia gorrian dagoenean. Beharrezkoaak ditu urguiluaren ametsak patuaren ezbeharretatik kontsolatzeko, baina gero, gure esku dago sinestea zoriaren kolpeek gainbehera erorarazitako jatorriei buruz gogoko duguna. Hori guztia berdin zait gainera. Zerbitzari baten itxuran eta haren soinekoaz ikusten zaitut nolabait, eta hortaz, horren arabera onartuko zaitut, ondo baderitzozu. Baina edonola ere, jarraitu zuen gizon gogor hark, zuri baino ez dagokizu zoriontsu izatea; egonarriaz, zuhurtziaz, urte batzuen buruan lehengo lekura itzuliko zaitut, zerbitzu lanetaz betiko ahazteko moduan.

        Orduan, nire besoei heldu zien, bata bestearen ondoan jarri, eta mahukak ukondoraino jasoz, arretaz aztertu zituen, zenbat alditan odolustu ninduten galdetuz.

        — Bi aldiz, Jauna, esan nion, galdera harekin harrituxea, eta halaber, zein garaitan gauzatu ziren adierazi nion, haiek gertatu zireneko nire bizitzako pasarteen berri emanez.

        Nire zainen kontra estutu zituen bere hatzak, ebakuntza horri ekiteko puztu nahi izango balitu bezala, eta berak gutiziatzen zuen puntura iritsitakoan, ahoa atxiki eta zurrupaka hasi zen. Harrezkero, ez nuen dudarik egin gizatxar haren jokabidean lizunkeria nahasturik egon zitekeenik, eta berriro ezinegonaren aladurak berpiztu ziren nire bihotzean.

        — Jakin beharra daukat nola zauden egina, jarraitu zuen Kondeak, dardararazi egin ninduen begirada bat nigan finkatuz: bete behar duzun lanpostu horretarako ez da inolako gorputz orbanik eduki behar; beraz, erakutsidazu daukazun guztia.

        Aurka egin nion, baina Kondeak, bere aurpegi beldurgarriko gihar guztiak amorruz teinkatuz, adierazi zidan ez zidala gomendatzen berarekin xurikerietan ihardutea, zeren berak bai omen zeuzkan emakumeak arrazoiaren bidetik sartzeko bitarteko ziurrak.

        — Kontatu didazunak, esan zidan, ez du halako bertute orbangabe bat adierazten, eta hortaz, zure jazarpen-nahiak lekuz kanpokoak bezain barregarriak dira.

        Hitz horiek esatearekin batera, keinu bat egin zien bere bi mutil gazteei, eta hauek, supituan nigana hurbilduz, ni biluzteari ekin zioten. Inguruan neuzkan biak bezalako gizabanako ahul eta argalei aurka egitea ez zen zaila izango ezbairik gabe; baina zertarako balioko zidaken horrek? Niregana igorri zituen antropofagoak ukabilkada batez txikituko ninduke, hala nahiko balu. Ulertu nuen, beraz, amore eman beharra zegoela: instant batean biluztu ninduten. Halaxe egon nintzen bezain laster konturatu nintzen are gehiago piztu nituela bi Ganimedes haien irriak.

        — Lagun, esan zion gazteenak besteari, zein gauza ederra den neska bat... Baina hau tamala horren hutsa egotea!

        — Ene!, esan zuen besteak, huts hori baino gauza dongeagorik ez da inon, eta ez nuke emakume bat ukituko, ezta nire fortuna horretan balego ere.

        Eta nire aurrealdea haien iseka maltzurren xede irrigarria zen bitartean, Kondeak, zinez atzealdearen aldekoago baitzen (zoritxarrez lizunkoi guztiak bezala, ondikotz!), arretarik handienaz aztertu zuen nirea. Gogorki eskuztatzen zuen, indarrez istikatzen zuen; eta bere bost hatzen artean haragiak atzaparkatuz, minberatu arte berazten zituen. Ondoren, zenbait pauso aurrera emateko esan zidan, eta gero atzeraka beregana itzultzeko, ikuspegi hura bistatik gal ez zezan. Beregana itzulitakoan, makurtu, tente jarri, bere kontra estutu edo urrutira nendila agintzen zidan. Sarritan, belauniko jartzen zen alderdi haren aurrean, erabat haren lilurak hartuta bezala. Musuak eman zizkion anitz leku desberdinetan, baita zulorik ezkutuenean ere makina bat; baina musu haiek guztiak hurrupaden irudia baino ez ziren, alerik ere ez zen izan ekintza hori helburutzat ez zuenik. Ezpainak eransten zituen alderdi bakoitzetik edoski nahi izatearen traza zeukan. Azterketaren unean xehetasun asko eskatu zizkidan Oihaneko Andra Mariaren komentuan jazo zitzaidanaz, eta ohartu ere egin gabe kontakizun haiekin bi aldiz gehiago berotzen nuela, xalotasun eta lañotasun osoz azaldu nituen haiek denak. Bere gazteetako bati hurbiltzeko esan, eta nire aldamenean ezarriz, gasa zuriko praka batzuei eusten zien arrosa koloreko xingola zabal baten korapiloa laxatu zion, jantzi horrek lausoki estaltzen zizkion xarma guztiak agerian jarriz. Kondea nigan sakrifikatzen ari zen aldare beraren gainean laztan arin batzuk egin ostean, bat-batean objektuz aldatu, eta mutil honi, bere sexuaren bereizgarri zen alderdia zupatzen hasi zitzaion. Ni ukitzen segitzen zuen. Mutilaren ohitura zelako edo satiroaren abilezia zelako, kontua da minutu gutxiren buruan Natura garaituak bataren ahora isuri zuela bestearen gorputz-atalak jaurtitakoa. Halaxe agortzen zituen lizunkoi horrek bere etxean zeuzkan mutil dohakabeak, aurki zenbateko kopuruan zeuden ikusiko dugularik: horrelaxe argaltzen zituen, eta horixe zen nik aurkitu nituen ahuleziazko egoeraren arrazoia. Ikus dezagun orain nola jokatzen zuen emakumeak ere egoera berberara lerrarazteko, eta zein zen bere emaztea bakartoki hartan edukitzearen benetako arrazoia.

        Kondeak eskaini zidan omenaldia luzea izan zen, baina ez zuen desleialtasun txikienik ere agertu hautatu zuen tenpluarekiko: ez eskuak, ez begiradak, ez musuak, ezta bere desioak ere, ez ziren une batez hartatik urrundu; beste mutil gaztea ere era berdinean hurrupatu ondoren, hazia modu berean jaso eta irentsi ondoren:

        — Zatoz, esan zidan, aldameneko gelatxo batera erakarriz, neure arropak hartzen utzi gabe; zatoz, oraintxe erakutsiko dizut-eta zertaz ari naizen.

        Ezin nezakeen disimula neure asaldura, ikaragarria zen; baina ez zegoen beste modurik neure zoriari beste alde batetik aurre egiteko, beharrezkoa zen aurkeztutako kaliza kondarretaraino ahitzea.

        Hamasei urteko beste bi mutil, areto handian utzi genituen bi lehendabiziko haiek bezain ederrak eta haiek bezain argalduak, gela hartako zamau-lanetan ari ziren. Altxa egin ziren sartu ginenean.

        — Narcisse, esan zion Kondeak haietako bati, hona Kondesaren andere-lagun berria, probatu beharra zaukat; emaizkidak ziztailuak.

        Narcissek armairu bat ireki eta bertatik zain-ebaketa egiteko beharrezko guztia atera zuen bet-betan. Pentsa dezakezu zer zetorkidan; borreroak nire larrialdia ikusita, barre besterik ez zuen egiten.

        — Jar ezak han, Zéphire, esan zion Gernandeko jn.ak beste gizon gazteari.

        Eta mutila nigana hurbilduz, ahapeka esan zidan:

        — Ez ezazu beldurrik izan, Andereño, honek mesedea baizik ezin diezazuke egin-eta. Jar zaitez horrela.

        Belaunen gainean bermatu behar nuen apur bat, gelaren erdian kokatutako aulkitxo baten ertzean, besoak sabaitik zintzilik zeuden bi uhal beltzek eusten zizkidatelarik.

        Jarrera horretan egon bezain laster, Kondea hurbildu egin zitzaidan ziztailua eskuetan; nekez hartzen zuen arnasa, begiak txinpartaka zeuzkan, aurpegiak beldurra ematen zuen. Bi besoak hede batez inguratu zizkidan, eta begi-kolpe bat baino denbora laburragoan, bietan ziztatu zuen. Odola ikusi orduko oihu bat egin zuen, bi edo hiru irainekin batera. Handik sei pauso urrunago esertzera joan zen, nire aurre-aurrean. Estaltzen zuen soineko arina berehala zabaldu zen: Zéphire belauniko jarri zen haren zango artean, eta hurrupaka hasi zitzaion. Narcissek, bi oinak ugazabaren besaulkian ezarririk, honek besteari zurgatzeko eskainitako hura bera aurkeztu zion, bertatik edoski zezan. Gernandek gerritik eusten zion Zéphireri, besarkatu egiten zuen, bere kontra estutzen zuen, baina nolanahi ere, kendu egiten zuen albotik, suak hartuta zeuden bere bi begiak niregana zuzentzearren. Guztiarekin ere, bor-borka ari nintzen odolusten, eta besoen azpian kokatutako bi erretilu zuritara erortzen zen mara-mara. Berehala, akitzen ari nintzela sentitu nuen.

        — Jauna, Jauna, egin nuen garrasi: erruki zaitez nirekin, kordegabetzen ari naiz.

        Balantzaka nenbilen; uhaletatik eutsirik, ezin nintekeen erori; baina nire besoak jiraka eta nire burua sorbalden gainean zabuka zebilenez, berehala odoldu zitzaidan aurpegia. Kondea hordialdi betean zegoen... Ez nuen ordea, bere ekitadiaren azkena ikusi, kordea galdu bainuen amaierara iritsi baino lehen. Ni egoera hartan ikusiz bakarrik iritsi al zezakeen? Akaso bere estasi gorena heriotzezko irudi haren arabera al zegoen? Edonola izanik ere, neure baitara bihurtu nintzenean, ohe bikain batean nengoen etzanda, bi emakume zahar alboan nituela. Begiak irekita ikusi orduko, salda ekarri zidaten, eta hiru orduro bi egunetan zehar, zopa ezinhobeak. Orduan, Gernandeko Jn.ak agindu zuen jaiki nendila eta berarekin mintzatzera joan nendila, hara iritsitakoan harrera egin zidan areto berera. Bertara eraman ninduten: oraindik ahulxea nintzen, baina bestetik osasunez nahikoa ongi; iritsi nintzen.

        — Teresa, esan zidan Kondeak eseraraziz, ez ditut sarritan berrituko zurekin horrelako frogak, beste xede batzuetarako nahi baitzaitut; baina funtsezkoa da ezagutu ditzazun zeintzuk diren nire gurariak eta nola amaituko duzun egunen batean etxe honetan, baldin traditzen banauzu, edota zoritxarrez, bere ondoan hartuko zaituen emakumeari elezuriz atzipetu zaitzan uzten badiozu.

        Emakume hori nire emaztea da, Teresa, eta titulu hori, dudarik gabe, eduki ditzakeenetatik kaltegarriena da, zeren arestian biktima izan zareneko grina bitxi horretarako prestatzera derrigortzen baitu; ez dezazula pentsa mendeku-nahi bategatik, mesprezuagatik, edo gorrotozko sentimendu bategatik tratatzen dudanik horrela; grinen historia soila besterik ez da. Odola isuraraziz dastatzen dudan plazerraren parekorik ez dago inon... horditu egiten naiz odola darionean; sekula ez naiz emakume horrezaz beste modu batera gozatu. Hiru urte dira harekin ezkondu nintzela, eta harrezkero, lau egunetik behin, dastatu berria duzun tratu horixe bera jasaten du. Bere gaztetasun apartari esker (hogei urte ere ez zituen), berarekiko izan ditugun ardura bereziei esker, halaxe mantendu da; eta galarazten diogunaren konformidadean indarberritzen denez, nahikoa ongi zainduta dago ordudanik. Gisa horretako menpetasuna izanik, aise ulertuko duzu ezin diezaiokedala ez irteten utzi eta ez inor ikusten utzi. Horrela, erotuta dagoela eman dut aditzera, eta bere ama, geratzen zaion senitarteko bakarra, hemendik sei legoara bere gazteluan bizi dena, halako tamainan dago horretaz konbentzituta, non ez baita ausartzen hura ikustera ere etortzen. Kondesak sarritan erregutzen dit berekiko grazia, ez dago deus egiten ez duenik nire bihotza erdiratzeko; baina ez du inoiz lortuko. Nire haragikoikeriak preso edukitzearen aldeko epaia eman zuen, hori aldaezina da, eta modu horretan egongo da ahal duen arte: ezer ez zaio faltako bizi den artean, eta gogaitaraztea gogoko dudanez, ahalik eta luzaroen mantenduko dut. Ezin badezake gehiago iraun, ederki, nire laugarrena da, agudo izango dut bosgarren bat, ezerk ez nau hain gutxi kezkatzen nola emakume baten zorteak; hainbeste dira munduan, eta hain eztia da halakoez aldatzea!

        Edonola izanik ere, Teresa, zure eginkizuna bera zaintzea da: lau egunetik behin bi odol-kolpe galtzen ditu normalean, baina aspaldian ez du korderik gehiago galdu; ohiturak indarrak ematen dizkio, bere akidurak hogeita lau ordu irauten du, osterantzean ondo egoten da beste hiru egunetan. Baina erraz ulertuko duzu bizitza hau gogaikarria zaiola, ez dago ezer horretatik libratzeko egiten ez duenik, bere benetako egoera amari jakinarazteko saiatzen ez duenik: bi emakume limurtu ditu jada, nahiz bere arteziak nahikoa garaiz jakin ahal izan ditudan arrakastarik izan ez zezaten: bera izan da bi dohakabe horiek galdu izanaren arrazoia, gaur egun damutu egin zaio halakorik egin izana, eta bere zortearen aldaezintasuna aitortuz, bere horretan onartzen du, eta zin egiten du inoiz ez dela saiatuko inguruko jendeak ele zuriz bereganatzen. Baina sekretu honek eta ni salduz gero gerta daitekeenak, Teresa, haren ondoan zu bezala hezitako pertsonak baizik ez jartzeko konpromezua hartzera bultzatzen nau, hartara jazarpen oro eragoztearren. Inoren etxetan hartu ez zaituztenez, eta zure konturik inori eman behar ez zaionez, zure egunak akabatu arren ere ez ikerkuntzarik eta ez beste inolako afera ezbeharrekorik ekarriko ez didan modu batez zigortzeko gauzago sentitzen naiz, baldin hala merezi baduzu. Gaur gero, hortaz, ez zara mundu honetakoa, nire borondatearen ekintza xumeenaren bidez desager baitzaitezke: horrelakoxea da zure zortea, neskatxa maitea, ikusten duzu; zorionekoa izango zara ongi portatzen bazara, eta hila, nire kontrako salaketetan ahalegintzen bazara. Osterantzean, erantzutea eskatuko nizuke: nik ez dut horren inolako premiarik zu aurkitzen zaren egoeran; neure mende zauzkat, obeditu beharra daukazu, Teresa... Abia gaitezen nire emaztearengana.

        Ez nuenez deus ihardukitzeko halako mintzaldi zehatz bati, atzetik segitu nion ugazabari: galeria luze bat zeharkatu genuen, gainerako gaztelua bezain ilun eta bakartia; ate bat ireki, gelaurre batera sartu, eta bertan nire aldigaizto hartan lagun egin zidaten bi emakume zaharrak ikusi nituen. Haiek zutitu eta gero, gela bikain baten barnera eraman gintuzten, non aurkitu baikenuen Kondesa dohakabea, eserleku luze batean uztaiaren inguruan bordatzen ari zela. Altxa egin zen senarra ikusi zuenean:

        — Eser zaitez, esan zion Kondeak, baimena ematen dizut horrela entzuteko. Hona hemen, azkenean, zuretzat aurkitu dudan zerbitzaria, Anderea, jarraitu zuen, espero dut oroituko zarela zein eratako zortea dastarazi diezun besteei, eta ez zarela saiatuko honako hau zorigaitz berdinetarantz amilarazten.

        — Alferrikakoa litzateke hori, esan nuen orduan, zorigaiztokoari zerbitzatzeko irrikitan eta nire asmoak disimulatu nahirik; bai, Andere, zure aurrean ziurtatzera ausartzen naiz, alferrikakoa litzateke hori, hitz bat esan orduko berehala joango natzaio Jaunari, zure senarrari esatera, eta ez ezazu dudarik egin, ez dut neure bizia arriskatuko zu zerbitzatzearren.

        — Ez naiz egoera horretara eraman zaitzakeen ezertan hasiko, Andereño, esan zuen emakume koitaduak, artean ezin ulerturik ze arrazoik bultzatzen ninduten era hartan hitzegitera. Egon lasai, zure arreta baizik ez dizut eskatuko-eta.

        — Erabatekoa izango duzu, Andere, ihardetsi nuen, baina ez besterik.

        Eta Kondeak, nirekin liluratuta, bostekoa eman zidan, belarrira esanez: «Ongi, Teresa, erdietsia duzu zeure zoriona, diozun bezala jokatzen baduzu.» Ondoren, Kondeak neure gela erakutsi zidan, Kondesarenaren aldamenean, eta ikusarazi zidan ezen gela haren gotortasunak, ate bikainek hertsia eta irekidura guztietan burdin hesi bikoitz batez inguratua, ez zuela ihesaldi-itxaropenerako inolako biderik uzten.

        — Hemen baduzu terraza bat, jarraitu zuen Gernandeko Jn.ak, gelaren maila berean zegoen lorategi txiki baterantz eramanez, baina duen altuerak ez dizu, uste dut, bere hormak neurtzeko gogorik ere emango. Kondesa nahi duen guztietan etor daiteke haize pixka bat hartzera, baina lagundu egin beharko diozu... agur.

        Nire ugazabandrearen ondora itzuli nintzen, eta lehendabizi berri hartan, elkarri hitzik zuzendu gabe elkar aztertu genuenez, nahikoa ongi erreparatu nion lehen une hartan, bere azalpen bat egiteko.

        Gernandeko Andereak, hemeretzi urte eta erdi zeuzkanak, gorpuzkerarik ederrena zuen, nobleena, inon ikus daitekeen miresgarriena, ez zuen keinurik egiten, ez mugimendurik, graziarik gabekorik, eta ez begiradarik ere sentimendu bat isladatzen ez zuenik: begiak kolore beltz ederrenekoak zituen, bera ile horikoa izan arren, eta begirada haren parekorik ez zegoen deus, baina halako argaltasun batek, bere atsekabearen ondorio zenak, distira hura eztituz, mila aldiz interesgarriagoa bilakarazten zuen. Azala oso zuria zuen, adatsik ederrena, ahoa oso txikia, txikiegia aukeran; ez nintzateke asko harrituko narriotzat hartuko balute. Larrosa eder irekigabe bat zen: baina hortzak halako freskotasun batekoak... ezpainak halako gorritasun bizi batekoak... ezen esan bailiteke Amodioak loreen Jainkosari ebatsitako tinteen bidez gorriztatu zituela: sudurra makotua zuen, estua, goialdean mehartua eta ebanozko bi bekainek koroatua, kokotsa zeharo polita, eta begitartea, hitz batean, obalorik ederrena, osotasun horretan halako dotoretasun, lañotasun, xalotasun bat nagusitzen zelarik, ezen irudi xarmangarri hau aingeru batena bailitzan har baitzitekeen, lurtar baten fisionomiatzat baino areago. Besoek, lepoak, sorbaldek halako distira... halako biribiltasuna zuten, ezen artisten modelo izateko eginak baitziruditen; goroldio samur eta beltz batek estaltzen zuen Venusen tenplua, bi izter lerdenek eutsirik; eta benetan harritu ninduena izan zen, bere zorigaitzak gora-behera, ezerk ez zuela aldarazten bere loditasuna: bere ipurdi-mazel biribil eta mardulak hain ziren mamitsuak, gizenak eta irmoak, bere gorpuzkera markatuagoa egongo balitz bezala, betidanik zorionaren altzoan bizi izan balitz bezala. Guztiarekin ere, baziren horretan guztian bere senarraren lizunkeriaren zenbait aztarna beldurgarri, baina berriro diot, ezerk ez zuen aldarazten lili eder baten irudi hura, erleek egindako zenbait orban eduki arren. Hainbeste dohainei Gernandeko Andereak izaera ezti bat eransten zien, elaberrietako izpiritu samur bat, bihotz bat sentikortasunez betea... hezia, adimena... liluratzeko trebetasun natural bat, zeinaren aurka ezin baitzitekeen jazarri bere senar zitalaz beste inor, ahots-doinu benetan xarmangarria eta errukiz betea: halakoxea zen Gernandeko Kondearen emazte dohakabea, huraxe zen azpikerien bidetik eraman nahi zuen izaki aingerutarra; bazirudien ezen zenbat eta gauza gehiago iradoki, orduan eta sutzenago zuela haren haserrea, eta Naturatik jaso zuen dohain piloa, gizatxarraren krudelkerietarako arrazoi gehiago baino ez zirela bihurtzen.

        — Zein egunetan odolustu zaituzte, Andere?, esan nion, gauza guztien berri banekiela jakinarazteko asmoz.

        — Badira hiru egun, esan zidan, eta bihar..., gero hasperen bat eginez: bai, bihar... Andereño, bihar... ikuskizun eder honen lekuko izango zara.

        — Eta, Anderea, ez al zara akitzen?

        — Ai! Jainko maitea! Hogei urte ere ez ditut, eta ziur naiz hirurogeita hamarrekin ere ezin daitekeela akituago egon. Baina amaituko da noizbait, eta poztuko naiz, ezinezkoa baita erabat luzaroan honela bizitzea: nire Aitaren bila abiatuko naiz, gizonek munduan ankerki ukatu didaten atsedena Izaki Gorenaren besoetan aurkitzera joango naiz.

        Hitz horiek bihotza erdibitu zidaten: nire antzezkizuna mantendu nahirik, ezkutatu egin nuen neure aztoramena, baina barrurako zin egin nion neure buruari ezen harrezkero, eta hala behar izanez gero, bidean bizia mila aldiz galduko banuen ere, munstro baten galdukeriaren biktima dohakabe hura bere zorigaitz hartatik libratuko nuela.

        Kondesak afaltzeko garaia iritsi zen. Bi emakume zaharrak hurbildu zitzaizkidan, haren gelara eraman nezala esatera: horrelaxe adierazi nion; horretara ohituta zegoen lehendik. Berehala irten zen, eta bi emakume zaharrak, bahitu ninduten bi morroien laguntzaz, afari ezin oparoagoa zerbitzatu zuten mahaira, nire mahai-tresnak ugazabandrearen aurrez aurre ezarriak zeudelarik. Morroiak joan egin ziren, eta bi emakume zaharrek adierazi zidaten ez zirela gelaurretik mugitu ere egingo, Andereak desio zezakeenari buruzko aginduak gertu-gertutik jasotzearren. Hala azaldu nion Kondesari, bera jesarri egin zen, eta neuk ere gauza bera egin nezan erregutu zidan, halako adiskidetasunez eta adeitasunez, non nire arima osoki errendatzea erdietsi baitzuen. Gutxienez baziren hogei plater mahai hartan.

        — Alderdi honi buruzkoan, ikus dezakezu ongi zaintzen nautela, Andereño, esan zidan.

        — Bai, Andere, erantzun nuen, eta badakit Kondearen nahia dela deus ere falta ez dakizula.

        — Ai! Bai, baina ardura hauen arrazoiak krudelkeriak baino ez dira eta ez didate zirrara txikienik ere eragiten.

        Gernandeko Andereak, ahiturik eta naturak etengabe berpizkortzera biziki behartua zegoelarik, ugari jan zuen. Zenbait eperkume eta Rouengo ahatekume bat desiatu zituen, eta berehala ekarri zizkioten. Bazkalostean, haize pixka bat hartzera joan zen terrazara, baina niri eskua emanez: ezinezkoa izango baitzitzaion hamar pauso ematea laguntzarik gabe. Une hartantxe ikusarazi zizkidan azaldu berri dizudan gorputzaren alderdi guztiak; besoak erakutsi zizkidan, orbainez josiak zeuden.

        — Ai! Jada ez zait geratzen lekurik, esan zidan, nire zoritxarreko gorputz honetan ez dago alderdirik, odol-jarioan ikustea gogoko ez duenik.

        Bere oinak, bere lepoa, bere bularraldearen azpialdea eta beste zenbait alderdi haragitsu ikusarazi zizkidan, orbainez estaliak zeudenak berdin-berdin. Lehendabiziko egun hartan, zenbait kexu arin baizik ez nuen egin, eta gero, oheratu egin ginen.

        Biharamuna Kondesaren zorigaiztoko eguna izan zen. Gernandeko Jaunak, zeinak halako ekitaldiak afaria amaitu ostean bakarrik burutzen baitzituen, emazteak beti ondoren afaltzen zuen bitartean, berarekin mahaian esertzera etor nendila agindu zuen. Eta orduan ikusi nuen, Andere, Basapizti hura halako era beldurgarri batean jokatzen, ezen nire begiek hala esan arren ere, nekez asma baitzezakeen halakorik nire buruak. Lau morroi, haien artean gaztelura gidatu ninduten biak zeudelarik, ari ziren bazkari harrigarri hura zerbitzatzen. Xehetasunez azaltzea merezi du, eta halaxe egingo dut, ahoberokerietan erori gabe; ziurrenik ez zuten ezer apartekorik gehitu niregatik. Han ikusi nuena, hortaz, eguneroko historia berbera zen.

        Bi zopa zerbitzatu zituzten, bata azafrai-orez egina, eta bestea, karramarro-zopa urdaiazpiko zukuarekin: erdialdera, idi-azpizuna ingeles erara, zortzi zizka-mizka, bost sarrera-plater oparo, beste bost estaliak eta arinagoak, basurde buru bat haragi erreaz betetako zortzi plateren erdian, zeintzuen ordez bi zizka-mizka sorta ekarri baitzituzten ondoren, eta hamasei plater frutaz mukuru; izozkiak, sei ardo klase, lau pattar mota eta kafea. Gernandeko Jaunak plater guztietatik jan zuen, batzuk berak bakarrik hustu zituen osorik: hamabi botila ardo edan zituen, lau Bourgogne hasterakoan, lau botila Champagne haragi errearekin batean; zurrutaka edan zuen Tokai, Mulseau, Hermitage eta Madeira ardoetatik, frutarekin batera. Irletako bi botila pattar eta hamar kafe katilukada edanez amaitu zuen.

        Handik irtetean, iratzarri berria balego bezain zoli, halaxe esan zidan Gernandeko Jaunak:

        — Goazen zure ugazabandrea odolustera; zuk esango didazu, horixe eskatzen baitizut, zurekin bezain ongi jokatzen al dudan berarekin.

        Artean ikusi gabeak nituen bi mutil gazte, aurrekoen edade berekoak, zain geneuzkan Kondesaren gelako ate ondoan. Orduan esan zidan Kondeak hamabi zeuzkala, eta urtero aldatzen zituela. Arestian ikusi nituenak baino are ederragoak iruditu zitzaizkidan haiek: ez zeuden besteak bezain argalduta. Sartu egin ginen... Xehetasun osoz orain azalduko dizkizudan zeremonia guztiak, Andere, Kondeak eskatutakoak ziren: egun oroz betetzen ziren, eta odol-ateratzeetarako tokia zen aldatzen zen gauza bakarra.

        Kondesa, muselinazko soineko hegalkor batean huts-hutsik bildua, belauniko jarri zen Kondea sartu orduko.

        — Prest al zaude?, galdetu zion senarrak.

        — Edozertarako, Jauna, erantzun zuen umilki: ondo dakizu zure biktima naizela, eta agindu besterik ez duzula.

        Orduan, Gernandeko Jaunak esan zidan bere emaztea biluzteko eta beregana gidatzeko. Izugarrikeria haietarako sentitzen nuen higuina berebizikoa izanagatik ere, ondotxo dakizu, Andere, ez nuela beste irtenbiderik hartara mutur-hezurrez etsi beharra besterik. Kontatu dudan horretan guztian eta esateko geratzen zaidan guztian ez nazazula ikus, otoi, esklabu bat bainintzan baino: beste ezer egiterik ez neukanean bakarrik lerratzen bainintzen hartara, baina ez uste gogo onez egiten nuenik ahal nuen neurrian.

        Halatan, ugazabandrearen barne-soinekoa kendu eta bere senarraren ondora gidatu nuen, ordurako besaulki handi batean jesarrita zegoelarik: ekitaldi unean, emaztea besaulkiaren gainetik altxa zen, eta nigan hainbat ospatu zuen alderdi kutun hura aurkeztu zion musuka zezan, zeinak berdin eragiten baitzion, antza, edozein izakirena izan nahiz edozein sexutakoa izan.

        — Urrun hemendik, andere!, esan zion zitalki Kondeak...

        Eta luzaz dostatu zen ikusteko desiatzen zuen harekin, hurrenez hurren jarrera desberdinak hartzera behartuz; txulotxo mehar hura erdi-irekitzen zuen, estutu egiten zuen, hatz-puntaz edo mihiaz kitzikatzen zuen, eta berehala, bere grinen oldarrak hartaraturik, haragi zatitxo bat hartu, zanpatu eta atzaparkatu egiten zuen. Zauri mehe bat egin arau, ahoa eransten zion berehala. Hasi-aitzin krudel haiek iraun zuten bitartean, ni biktima dohakabeari eusten ari nintzaion, eta bi mutil gazteak, larrugorritan goitik behera, txandakatuz zihoazen kondearen aurrean: izter artean belauniko, noiz bat noiz bestea, ahoaz baliatzen ziren kilikarazteko. Orduantxe ikusi nuen, harridurazko zirrara batek hartuta, gizatzar hura, munstro alaena, zeinaren itxura hutsa beldurgarria baitzen, apenas zela gizon bat ordea; konparazio zuzen bat egitearren, haragi-zirtzilik xixtrinena, ñimiñoena, hiru urteko haur batengan ikusiko litzatekeena bezalakoa baitzen hain galanta eta alde guztietarik hain gorputz itzelekoa zen gizon harengan igar zitekeena. Baina sentsazioak ez ziren hargatik motelagoak, eta plazerrezko zirrara bakoitza gorputz-ikarazko eraso bat zen beretzat. Lehen saio haren ondoren, besaulkiaren gainean etzan zen luze, eta nahi izan zuen ezen emazteak, bere gainean zangalatraba eserita zeukanak, segi zezala atzealdea bere aurpegiaren kontra edukitzen, eta bitartean, bi gazte ganymedes haiengandik jaso berriak zituen zerbitzu berberak eskaini ziezaizkiola ahoaz, zurgatuz, berak ere bere aldetik gazte haiek eskuez kitzikatzen zituen bitartean, ezker-eskuin. Nireak, bien bitartean, bere atzea ari ziren haztakatzen; laztanak, era guztietako limurkeria lohiak egiten ari nintzaion. Ordu laurdena baino luzaroago jokabide honetan ihardun arren, ez zion oraindik ezertxo ere eragin; aldatu beharra zegoen. Senarraren aginduz, eserleku luze baten gainean etzateko esan nion Kondesari, bizkarraren gainean bermaturik, izterrak ahalik gehiena zabaldurik. Emazteak irekitzen zionaren ikuspegiak amorru antzeko batean jarri zuen Kondea. Ongi aztertu zuen... bere begiradari sua zerion, irainka ziharduen. Ero gaizto baten moduan oldartu zitzaion emazteari, gorputzeko bospasei lekutan sastatu zuen ziztailuaz, baina ebaki haiek guztiak axalekoak ziren, apenas irteten zen haietatik odol tanta bat edo beste. Lehen krudelkeria haiek amaitu eta beste batzuei eman zien bide. Kondea lasaitu egin zen, une batez arnasa hartzen utzi zion emazteari, eta bere bi pollitengana zuzenduz, elkarri zurrupatzera behartu zituen, edo halako moldez paratzen zituen, ezen berak bati zurrupatzen zion bitartean, besteak zurrupatzen baitzion berari, eta bere zurrupaden xede zenak zerbitzu berbera eskaintzen baitzion ahoaz bere zurrupatzaile zenari: Kondeak ugari jasotzen zuen, baina deus ematen ez. Halakoa zen bere betetasuna eta bere ezintasuna, non ahaleginik berebizikoenek ere ez baitzuten sorgortasun hartatik ateratzea lortzen: bortxa handiko kitzikapenak sentitzen zituela zirudien, baina ezer ez zen mamitzen. Batzuetan bere bi mutil koxkorrei zupatzeko agintzen zidan, eta jasotzen nuen intsentsua bere ahora berreramateko berehala. Azkenean, bata eta bestea Kondesa dohakabearenganantz jaurti zituen. Mutil gazteak emaztearengana hurbildu ziren, iraindu egin zuten, beren ausarkeria hura jipotzeraino eraman zuten, zaplatzeraino, eta zenbat eta gehiago nekarazi, orduan eta lausengatzenago zituen Kondeak, orduan eta adoretzenago zituen.

        Gernandek nirekin ihardun zuen orduan; aurrez aurre nindukan, nire gerria bere aurpegiaren parean, eta bere Jainkoa omentzen ari zen, baina ez ninduen inondik ere gogaitu. Ez dakit zergatik ez zituen bere ganymedesak alatu, Kondesa bakarrik nahi zuen, beste inor ez. Apika emazte izatearen ohorea tratu txarrak jasateko titulu bilakatu al zitzaion? Akaso ezin zitekeen krudelkeriaz zinez hunki, laidoen indargarri ziren lotura haien bitartez baizik? Edozer gauza imajina zitekeen halako buruetan, eta ziur egon gaitezke krimenaren itxurarik antzekoena hartzen zuena izango zela ia beti gehien sutuko zuena. Azkenik, bi mutil gazteak eta hirurok, bere emaztearen alboan jarri gintuen, batzuk besteekin nahaspiloan: hemen gizonezkoa, han emakumezkoa, lauok hari atzealdea erakusten; lehenik, aurrez aztertu gintuen, urrun samarretik; gero hurbildu, ukitu, konparatu eta laztandu egin gintuen. Mutil gazteek eta nik ez genuen deus ere sufritu, baina emaztearengana iristen zen bakoitzean, gaitziarazi eta nekarazi egiten zuen era batera edo bestera. Berriro aldatu zen eszenatokia: Kondesa etzaulki baten gainean sabelpez paratzeko agindu zuen, eta mutil gazte bakoitza, bata bestearen atzetik hartuz, Gernandeko Anderearen jarrerak eskainitako ildo meharretik sarrarazi zituen: bertan berotu zitezela onartu zien, baina bere ahoan baizik ezin zitekeen sakrifizioa burutu. Hauei ere, irten ahala, berdin-berdin zurrupatzen zien. Batek ziharduen bitartean, besteari esaten zion zurrupatzeko, eta bere mihia, iharduleak aurkezten zion haragikeriazko tronuan galtzen zen. Ekitaldia luze joan zen, Kondea suak hartuta zegoen, altxa eta nahi izan zuen nik Kondesa ordezka nezala, berehalakoan erregutu nion horrelakorik ez ziezadala eska, baina ez zegoen modurik. Etzaulkian bizkarrez luze-luze jarri zuen emaztea, eta ni hari itsasteko agindu zidan, bizkarra emanez, eta horrela, bide debekatua haztatu ziezadatela agindu zien bere bi pollitei: bi mutilak aurkeztu zizkidan, eta bere eskuek gidaturik sartu ziren. Orduan, Kondesa kitzikatu behar izan nuen hatzez, eta ahoan musukatu. Berari eskaintzen zitzaiona gauza bera zen: bere pollitetako bakoitzak ezin zuenez ihardun bere gurtzapenaren objektu eztienetako bat erakutsiz baizik, gustokoena zuenaz baliatu zen, eta Kondesarekin bezala, sastatzen ari zitzaidanari agindu zion, zenbait joan-etorriren ondoren, nik piztutako intsentsua bere ahora isurtzera joan zedila. Mutil gazteek amaitu zutenean, nire gerrialdeari atxiki, eta bazirudien ordezkatu egingo zituela.

        — Alferrikako ahaleginak!, egin zuen oihu... ez da hori nik behar dudana... izan ere... izan ere... nire egoerak errukarria dirudien arren..., ez dut horretatik gehiago... ea, Kondesa, zure besoak!

        Orduan, fierki heldu zion. Nirekin egin zuen bezala jarri zuen, besoak sabaira bi uhal beltzez loturik: nire gain utzi zuen zerrendak jartzeko ardura; korapiloak ikuskatu zituen: ez zien nahikoa estu iritzi nonbait, eta are gehiago estutu zituen, berak zioenez, odola indar gehiagorekin atera zedin: zainak haztatu zituen, eta ia aldi berean sastatu zituen biak. Odola oso urrunera isuri zen. Estasia iritsi zuen. Plazerrez haren aurrera itzuliz, bi iturburu haietatik odola zerion bitartean, bere izterren artean belauniko jarrarazi ninduen, zurrupa niezaion; bere bi mutil koxkorretako bakoitzari ere egin behar nion, noiz bati noiz besteari, bera sutzen zuten odol-jario haietatik begirik kendu gabe zegoen bitartean. Neure aldetik, ziur nintzelarik hark espero zuen krisiak Kondesaren aladuren amaiera ekarriko zuela, eginahalak egin nituen krisi hura etor zekion, eta horrela, ikusten duzun bezala, Andere, ontasunez emagaldu eta bertutez lizunzale bilakatu nintzen. Azkenik iritsi zuen hain desiagarria zen askabidea. Nik ez nuen horren arriskurik eta ez bortxarik ezagutzen; azkeneko aldiz gertatu zenean konorterik gabe bainengoen.. Ai, Andere! Hura bai galdukeria! Gernande hamar minutu inguru egon zen sukar-ametsetan, epilepsiaren gaitza duen gizon bat bezala zabukatuz, eta legoa batetik adituko ziratekeen garrasiak eginez: haren biraoak gehiegizkoak ziren, eta inguruan zuen guztia astinduz, ahalegin beldurgarriak egiten zituen. Bi pollitak garaitu ondoren, bere emaztearen gainera oldartu nahi izan zuen, nik eutsi niolako izan ez balitz: zurrupatzen amaitu nuen, eta nireganako zuen premiari esker errespeta nintzala lortu nuen; azkenik arrazoibidean sartu nuen, jariakin eutsi hartatik libraraziz, zeinaren berotasunak, loditasunak, eta batez ere, ugaritasunak halako herioan jarri baitzuten, non uste izan bainuen azken arnasa emango zuela; zazpi edo zortzi goilarakadatan nekez kabituko zatekeen dosi hura, eta denik eta ahirik lodiena ere ez litzateke trinkotasun hartara ailegatuko. Guztiarekin ere, inolako tentetzerik ez, ahituta egotearen itxura osoa zeukan: horra hor nik baino hobeto arte-jendeek argituko duten kontraesanetako bat. Kondeak neurriz gain jaten zuen, eta ez zen modu hartan baizik xahutzen, alegia, lau egunetik behin emaztea odolusten zuen bakoitzean. Hori al zen fenomeno haren arrazoia? Ez dakit, eta ulertzen ez dudanaz arrazoirik ematera ausartzen ez naizenez, ikusi nuena baino ez dut esango.

        Nolanahi ere, hegan abiatu nintzen Kondesarengana, odol-jarioa etenarazi nuen, lokarrietatik askatu eta etzaulki baten gainean jarri nuen sekulako ahulezia batek joa; baina Kondea, hartaz batere larritu gabe, bere amorruaren biktima dohakabe harengana begirada bat zuzentzera umildu ere egin gabe, brastakoan irten zen bere bi pollitekin batera, nik nahi bezala dena txukun jartzeko esanez. Zorigaiztoko axolagabekeria horrexek erakusten du, beste ezerk baino hobeto, benetako lizunkoi baten arima nolakoa den: soilik grinen suhartasunak al darama? Azaleratuko al zaio damua bere aurpegian, lasaitasunezko egoeran eldarnio horren emaitza galgarriak ikusten dituenean? Erabat ustelduta al dauka arima? Ordea, halako ondorioek ez dute inola ere beldurtzen: nahigaberik eta bihozminik gabe ikusiko ditu, eta agian, halakoak sortarazten dizkieten likiskeria zitalen zirrara sentituko du.

        Gernandeko Anderea ohera zezaten agindu nuen. Berak esan zidanez, ohi baino askozaz odol gehiago galdu zuen aldi hartan; baina hainbesteko arduraz zaindu zuten, hainbeste pizgarriz hornitu zuten, non handik bi egunetara ez baitzitzaion deus ere igartzen. Gau hartan bertan, Kondesaren aldamenean zer eginik ez nuenez, Gernandek agindu zuen berarekin mintzatzera joan nendila; jaten ari zen; beste edozein afari baino dezentez naroagoa zen otordu hartan, nik behar nuen zerbitzatu; bere pollitetarik lau ere hantxe zeuden, ohi bezala, mahaira eserita, eta bertan, ia arratsero, horditu arte edaten zuen lizunkoiak; baina ardorik bikainetako hogei botila ere ez ziren aski egoera hartara iristeko, eta maiz hogeita hamar ere husten ikusi nuen. Bere pollitek eusten ziotelarik, gizatxar hura berehala joaten zen ohera haietako biren artean gau osorako etzatera. Baina berak ez zuen bere aldetik deus jartzen, eta hura guztia, ikuskizun handirako prest jartzen zuten bitartekoak baizik ez ziren.

        Halere, aurkitu nuen nolabait ere gizon haren bihotzaren altzoan ostatu hartzeko sekretua: zintzoki aitortzen zuen emakume gutxi izan zirela hain gogoko izan zitzaizkionak. Eta hortik abiatuta lortu nuen bere konfiantzaren zenbait eskubide, ugazabandrea zerbitzatzeko baino erabiltzen ez nituenak.

        Gernandek zenbait egitasmo lizun berri jakinarazteko haren gelara joan nendin agindu zuen goiz batez; nik, ongi entzun eta ongi txalotu ondoren, nahi izan nuen, nahikoa lasai zegoela ikusirik, bere emazte dohakabearen zorteaz samurtzen saiatu.

        — Ba al liteke, Jauna, esan nion, emakume bat halako eran tratatzea, zurekiko dauzkan lotura guztiak ahazturik? Saia zaitez bere sexuaren graziei buruz gogoeta egiten.

        — Ai Teresa!, ihardetsi zidan Kondeak bere izpirituaren barne-barnetik, lasaitasunerako arrazoitzat aurkez al litezke gehien suminarazten nautenak? Entzuidazu, neskatxa maitea, jarraitu zuen bere aldamenera erakarriz, zure sexuaren kontra oguzten entzungo dizkidazun irainak entzunda ere, ez zaitez zakartu; horretarako arrazoiak emango dizkizut, ustez onak izango direnak.

        Zer eskubiderekin nahi duzu zuk, Teresa, senarra emazteari ongia egitera behartuta egotea? Eta zein titulu aldarrikatzera ausartu daiteke emaztea senarrari halakorik eskatzeko? Elkarri zerbitzatu behar horrek ez du legez izaterik, non eta ez den elkarri kalte egiteko ahalmenaz berdin hornitutako izakien artean, eta ondorioz, indar bereko bi izakien artean. Halako elkarketarik, bi izaki horien arteko itunen bat baldin badago bakarrik gauza daiteke, zeinaren arabera ez bailukete beste inolako indar erabilerarik egingo, bietako inori kalterik ezin egin diezaiokeenaz aparte. Baina konbentzimendu funsgabe honek ez dauka izaterik izaki indartsu eta ahularen artean. Zer eskubiderekin eska dezake azken honek besteak zain dezala? Eta zein eratako ergelkeriagatik lerratuko da lehena hartara? Onar dezaket neure indarrak ez erabiltzea bereen bidez beldurrik eragin diezadaketenen kontra; baina zer arrazoigatik urrituko ditut bere ondorioak Naturak zerbitzatu didan izakiaren kontra? Zuk ihardukiko didazu: errukiagatik? Sentimendu hori nire berdina den izakiarekin baizik ezin liteke bateragarria izan, eta hura ere berekoia denez, ondoriorik izango du baldin eta tazituki onartzen bada errukia eragiten didan gizabanakoak nirekiko ere horrelakorik izango duela: baina nire nagusitasunagatik etengabe gailentzen banatzaio, berearekiko izan dezakedan urrikalmendua alferrikakoa gertatzen zaidalarik, ez dut sekula inolako sakrifiziorik onartuko hura neureganatzearren. Ez al nuke neure burua engainatuko nire afarirako gizentzen ari den oilaskoaz errukituz gero? Ni baino askozaz beherago dagoen pertsona horrek, nirekin inolako harremanik izatea debeku zaion horrek, ezin dezake sekula inolako sentimendurik sortarazi nigan; senar-emazteen arteko hartu-emanak eta oilaskoak nirekin dituenak ez dira izaera desberdinekoak; bata nahiz bestea, geure probetxurako baliatu behar ditugun etxabereak dira, Naturak adierazitako moduan usatu beharrekoak, bien artean egon litekeen alderik bereizi gabe. Baina galdetzen dut, Naturaren asmoa zure sexua gurearen onerako, eta alderantziz ere bai, sortua izatea baldin bazen, uste al duzu Natura itsu horrek halako hutsegite pila egingo zuenik sexu baten eta bestearen eraikuntzan? Bata eta bestea hainbeste akats larriz beteko al zituzkeen, ezen horren ezinbesteko ondorioa elkarrekiko urruntasuna eta bekaizgoa izango bailitzateke? Adibideetan gehiago luzatzeko asmorik gabe, eta aitortzen didazun antolamenduaz, esaidazu mesedez, Teresa, ze emakume egin nezakeen zoriontsu, eta horri buelta emanez, ze gizonek aurki lezakeen eztia emakume baten gozamena, hura kontentatzeko beharrezkoak diren ikaragarrizko proportzio horiezaz hornituta ez badago? Bertute moralak izan al litezke zure iritziz akats fisikoen osagarriak? Eta zein gizon zentzudunek ez du, emakume bat sakonetik ezagutu ondoren, Euripiderekin batera harako hura aldarrikatuko: «Jainko guztien artetik emakumea mundura ekarri zuenak harro-harro esan dezake izaki guztietatik gaiztoena eta gizonarentzat gogaikarriena sortu zuela.» Beraz, frogatuta baldin badago bi sexuak inondik ere ez direla bata bestearekin egokitzen, eta ez dagoela kexu fundaturik, batek egin eta besteari komeni ez zaionik, faltsua da hortaz, hortik aurrera, Naturak elkarren zorionerako sortu dituenik. Litekeena da elkarrengana hurbiltzeko desioa onartu izana ugalketaren helburu horretan bat egin dezaten, baina inola ere ez batak bere zoriona bestearengan aurkitzeko helbururako uztartu izana. Ahulenak ezin duenez sekula indartsuenaren errukia bereganatzeko inolako titulurik aurkeztu, ezin dionez aurka egin hark beregan zoriona aurkitu nahi izateari, ez du beste erremediorik meneratzea baizik; eta bien zoriona lortzeak zailtasunak baditu ere, sexu batekoengan nola bestekoengan dago hura iristeko eginahalak egitea; ahulenak bere baitan gorde beharko du menpetasun horren bidez lor dezakeen zorion apur bakarra, eta indartsuenak berean saiatu beharko du, erabiltzea gustokoa duen zapalkuntzazko bide horren bitartez, zeren frogatuta baitago ezen indarraren zorion bakarra indartsuenaren gaitasunak gauzatzean datzala, alegia, zapalkuntzarik erabatekoenean. Horrenbestez, bi sexuek elkarrekin ezin aurki dezaketen zorion hori, batak bere obedientzia itsuan eta besteak bere nagusitasunaren energiarik berebizikoenean aurkituko dute. Eta Naturaren asmoa ez baldin balitz sexu batek bestea azpiko egitea, akaso ez al lituzke indarrez berdinak egingo? Bata bestearen aldean alderdi guztietarik eskasagoa egin zuenean, ez al zuen nahikoa argi adierazi ezen bere borondatea indartsuenari emandako eskubideak hark erabiltzea zela? Zenbat eta hedatzenago duen bere agintea, orduan eta zorigaiztokoago bilakarazten du horren medioz bere zortearen uztarpean daukan emakumea, eta hobekiago betetzen ditu Naturaren nahiak; ez da izaki ahulenaren kexuen arabera epaitu behar jokaera hori; horrelako epaiak okerrak baizik ezin daitezke-eta izan, zeren horrela jokatuz ahularen ideiak baizik ez baituzu aintzat hartuko: indartsuenaren boterearen arabera juzkatu behar da ekintza, bere botereari eman dion hedaduraren arabera, eta indar honen ondorioak emakume baten gainera barreiatu direnean, orduan aztertu behar da zer den emakumea, eta halaber, munduko herrien hiru laurdenek sexu mesprezagarri hau nola ikusi duten, bai Antzinaroan nola gaur egunean.

        Orain, zer ikusten dut odol hotzean horrelako azterketa bati ekiten diodanean? Izaki mendre bat, gizona baino eskasagoa beti, inondik ere haren edertasunera iristen ez dena, ez hain burutsua, ez hain zentzuduna, era desatsegin batez osatua, gizonak gogoko izan dezakeenaren, bera laketarazi dezakeenaren guztiz alderantzizkoa... bere bizitzaren hiru laurdenetan izaki gaizpera, Naturak haurdunaldiren batera derrigortzen duen bakoitzean senarra asearazi ezinean dagoena, adiurre mingots, zakar eta burgoikoa: bihozgabea, horretarako bide ematen bazaio, azpijale eta doilorra gatibutasunean egonez gero, baina beti faltsua, beti gaiztoa, beti arriskutsua; hain izaki makurra, ezen Mâcongo Kontzilioan saio ugaritan oso serioski aztertua izan baitzen ea ba al zezakeen norbanako harrigarri hark, gizonarengandik basoetako tximinoa bera bezain desberdina zenak, ea ba al zezakeen gizakiaren titulua desiatzerik, eta ea ba al zeukaten hari arrazoibidez halakorik aitortzerik. Baina hura mende hartako hutsegitea al zen? Beren aurrekoen garaian hobeto ikusia al zegoen emakumea? Pertsiarrek, Mediarrek, Babiloniarrek, Grekoek eta Erromatarrek ohoratzen al zuten gaur egun gure idolo bihurtzeko ausardia dugun sexu gorrotagarri hau? Tamalez, alde guztietarik zapaldua ikusten dut, alde guztietarik negozioetatik garrazki urrundua, alde guztietarik mesprezatua, gutxietsia, hertsatua; hitz batez, emakumeen premia dugunoro basapiztiak bezala tratatuak ikusten ditut alde guztietarik, eta ondoren ukuiluratuak. Erroman une bateko geldialdia egiten badut, entzun dezaket Caton Jakituna oihuka ari zaidala Munduko antzinako hiriburuaren erdi-erditik: «Gizonak emakumerik gabe egongo balira, Jainkoekin solastatuko lirateke orduan.» Erromatar zentsore bati behin entzun nion ondoko hitzekin hasi zuela bere hitzaldia: «Jaunak, emakumerik gabe bizi ahal izango bagina, orduantxe ezagutuko genuke zein den benetako zoriona.» Entzun nituen poetak Greziako teatroetan abesten: «Ene Jupiter! Ze arrazoik bultzatu zaitu emakumeak sortzera? Ezin al zenituen gizakiak bide hobe eta zentzuzkoago batzuk erabiliz gorpuztu, edo hitz batean esateko, emakumeen izurria eragotziko liguketen bitarteko batzuk erabiliz?» Ikusita nago nola herri honek berak, Greziako herriak, halako mesprezu batez jokatu ohi zuen sexu horrekin, non legeak behar baitziren espartar bat ugalketara derrigortzeko, eta errepublika jakintsu horietako zigorretako bat gaizkileak emakumez janztera behartzea zen, alegia, ezagutzen zuten izakirik ziztrin eta mesprezagarriena bezala beztitzera.

        Baina gugandik hain urruti dauden mendeetako adibideen bila ibili beharrik gabe ere, zer begiz ikusten dugu gaur egun sexu dohakabe hau lurrazalean? Nola da tratatua? Asia guztian barrena giltzapean ikusten dut, gogaitzen, alatzen eta oinazeak pairarazten dizkion despota baten gutizia basatien gatibu. Ameriketan ikusten dut erabat naturalak diren giza arrazak, Eskimalak, gizonen artean onginahiz egin daitezkeen ekintza guztiak egiten dituztela, eta aldiz, imajina daitekeen gogortasun handienaz tratatzen dituztela emakumeak: Unibertsoaren zati batean umiliatuak, atzerritarrei prostituituak ikusten ditut, beste zati batean txanpon gisa erabiliak. Afrikan, askozaz gutxietsiagoak ezbairik gabe, zamabereen lana betetzen ikusten ditut, lurra lantzen, ereiten, eta beren senarrei belauniko baino ez zerbitzatzen. Jarraituko al diot Cook Kapitainari bere aurkikuntza berrietan? Otaitiko uharte miresgarriak, non haurdunaldia zenbaitetan amari, eta ia beti haurrari heriotza ekar diezaiekeen krimena baita, emakume zoriontsuagoak eskainiko al dizkit? Marinel honek aurkitutako beste uharte batzuetan jipoituak ikusi ditut, beren semeek laidoztatuak, eta senarrak berak ere familiarekin bat egiten du, haiek garrazkiago alatzearren.

        Ai Teresa! Ez zaitez harritu horrekin, ez zaitez gehiago izutu senarrek beren emazteekiko betidanik izan duten eskubide orokorrarekin: herriak zenbat eta Naturatik hurbilago egon, orduan eta hobeto jarraituko diete haren legeei; emakumeak ezin dezake bere senarrarekin beste harremanik izan, gatibuak ugazabarekin dituenetatik at. Etsi-etsian, emazteak ez du inolako eskubiderik titulu hoberik desiatu ahal izateko. Ez dira nahastu behar eskubide hauek eta, gure sexua lohituz, zuena apur bat goratzen duten gehiegikeria funsgabeak: gehiegikeria horien arrazoia bilatu behar da, aditzera eman, eta behin eta berriz, haren ondo-ondotik arrazoimenaren aholku jakintsuetara itzuli. Hortxe duzu, Teresa, zure sexuak antzina erdietsi zuen momentuko begirunearen arrazoia, egun oraindik ere horretaz bidegabeki baliatzen zaretelarik, begirune hori luzarazten dutenek horretaz zalantzarik ere egin gabe.

        Behinola, Galietan, emakumeak erabat esklabu bezala tratatzen ez zituen Munduko leku bakarrean, igarleen ogibidea zeukaten, zoria iragartzearena: herriak imajinatu zuen jainkoekin ezbairik gabe zeuzkaten hartu-eman estuen arabera bakarrik lor zezaketela arrakasta bizibide hartan. Halaxe izan ziren, nolabait esateko, eliz-jendearekin kidetuak, eta halaxe bereganatu zuten abadeenganako begiramenaren zati bat. Gizalegea aurreiritzi horien gainean ezarri zen Frantzian, eta beren pentsakerarentzat mesedegarri aurkitu zituztenez gero, beretzakotu egin zituzten; baina honekin ere gauza guztiekin bezala gertatu zen: arrazoiak iraungi ziren baina ondorioek iraun zuten. Gizalegea desagertu egin zen baina berak sustatutako aurreiritziak ugaldu egin ziren. Alegiazko tituluei eskainitako antzinako begirune hau ezin izan zuten hauts bihurtu, ezta titulu horien sustraiak desagertu zirenean ere: ez zituzten aurrerantzean begi onez ikusi sorginak, baina emagalduak gurtu zituzten, eta are okerrago, horiengatik zintzurrak ebakitzen jarraitu zuten. Halako sinplekeriek ez dezatela gehiago filosofoen gogoetan eraginik izan, eta emakumeak beren benetako lekura itzuliz, ez dezatela horiengan ikusi, Naturak dioskun moduan eta herririk jakintsuenek onartzen duten moduan, beren plazerretarako sortutako norbanakoak baizik, beren gurarien menpekoak baizik, zeintzuen ahultasunak eta gaiztotasunak ez baitu merezi mesprezuaz beste gauzarik.

        Baina ez hori bakarrik, Teresa, munduko herri guztiak beren emakumeekiko eskubiderik zabalenaz baliatu dira, eta izan ere, aurkitu izan dira heriotza-zigorra ezartzen zietenak mundura sortu orduko, espeziearen ugalketarako beharrezkoa zen kopuru txikia besterik gorde gabe. Arabiarrek, Koreih izenez ezagunak zirenak, beren alabek zazpi urte betetzean lurperatu egiten zituzten Mekaren ondoko mendi batean, zeren, beraiek ziotenez, hain sexu doilorra egun-argia ikusteko ere ezduina iruditzen zitzaielako. Achemgo erregearen andere-gelan, fideltasun ezaren susmo bakar bategatik, Printzearen haragikoikerien zerbitzuan ez obeditze txikienagatik, edo desatseginak gertatu orduko, bet-betan aladurarik beldurgarrienak dastarazten zizkieten zigor bezala; Ganges ibaiaren hegietan beren buruak sakrifikatzera behartzen zituzten senarren errautsen gainean, beren nagusiak haiezaz ezin goza zitezkeenez gero munduarentzako alferrikako bilakatu zirelako; beste leku batzuetan, basapiztiak bailiran ehizatu dituzte, eta ohore bat izan da asko hiltzea; Egipton jainkoei eskaini izan zaizkie harakai bezala; Formosan ostikatu egiten dituzte, haurdun gelditzen baldin badira; lege germaniarrek hamar ezkutuko isuna besterik ez diote ezartzen emakume atzerritarren bat hil duenari, eta deus ez, berea edo ohaideren bat baldin bada. Alde guztietarik, hitz batean esateko, alde guztietarik ikusten ditut emakume umiliatuak, gogaitaraziak, alde guztietarik abadeen sineskerietara, senarren basakerietara edo lizunkoien gurarietara sakrifikatuak. Eta, zoritxar bategatik, aurreiritzietarik funsgabeena ezabatzera ausartzeko oraindik nahikoa ozar ez den herri batean bizitzea egokitu zaidalako, Naturak sexu horrekiko eman dizkidan eskubideez arnegatu behar al dut? Eskubide horietatik sortutako plazer guztiei uko egin behar al diet? ... Ez, ez, Teresa, hori ez da zuzena: nire jokabidea ostenduko dut, beharrezkoa delako, baina isilpean, erretiratuta bizi naizen bakarleku honetatik hartuko diet ordaina legeriak ezarri dizkidan katea zentzugabe horiei, eta hementxe, Unibertsoko kode guztietan, nire bihotzean eta Naturan ikusi dudan eskubidearen arabera tratatuko dut emaztea.

        — Ai, Jauna!, esan nion, ezinezkoa da zu konbertitzea.

        — Lehenago ere gomendatu nizun horrelakoetan ez saiatzea, Teresa, erantzun zidan Gernandek: zuhaitz zaharregia naiz makurrarazteko; oraindik ere neure adinean zenbait urrats gehiago eman ditzaket gaizkiaren karreran, baina alerik ere ez ongiarenean. Nire printzipioek eta nire gurariek zoriontsu egin ninduten txikitatik, horiexek izan ziren nire jokaeraren eta nire ekintzen oinarri bakarrak: agian urrunago ere joan ninteke, litekeena dela sentitzen dut, baina itzuli, ez; ikara handiegia diet gizonen aurreiritziei, benetan eta zintzoki gorroto handiegia diot beren zibilizazioari, beren bertute eta beren Jainkoei, inoiz nire joerak horien alde sakrifika ditzadan.

        Une hartan bertan argi ikusi nuen har nezakeen irtenbide bakarra, etxetzar hartatik irteteko izan nahiz Kondesa askatzeko izan, amarruaz baliatzea eta harekin bat etortzea besterik ez zela.

        Etxe hartara urtebete lehenago iritsi nintzenetik, maiz saiatu nintzen nire bihotzean idatzita zegoena azaltzen, konbentzi zedin zinez desio nuela bera zerbitzatzea, eta jakin zezan zerk eraman ninduen lehenbizi hartan era desberdinean jokatzera. Are gehiago zabaldu nion neure bihotza, eta bera ere guztiz askatu zen: ados etorri ginen geure egitasmoetan; bere ama jakinaren gainean jarri behar genuen, Kondearen zitalkerien aurrean begiak zabalarazi behar genizkion. Gernandeko Andereak ez zuen zalantzan jartzen zorigabeko Dama honek ez lukeenik berehala korri egingo bere alabaren kateak apurtzera; baina nola lortu? Hesiz hain inguratuta, inoren begietatik hain ezkutatuta! Harresiak gainditzen ohiturik, terrazakoak neurtu nituen begirada batez: apenas zeukaten hogeita hamar oin; ez zen beste hesiturarik ageri nire begietara, eta uste izan nuen, behin harresi haien beheko aldean, basoko bideetan aurkituko ginela; baina Kondesa gauez iritsia zen apartamentu hartara, eta sekula handik irten gabea zenez, ezin izan zituen nire ideiak baieztatu. Ongi iritzi nion eskalatzen saiatzeari: Gernandeko Andereak, alaba dohakabe bati laguntzera deliberarazteko eta hartaz hunkitzeko munduko gutunik ongien egina idatzi zion amari; golkoan gorde nuen gutuna, emakume maite eta interesgarri hura besarkatu, eta gero, gure maindireez baliaturik, behin arrastutakoan, gotorleku haren oinetara labaindu nintzen. Baina ene Jainkoa! Nireak egin du!, pentsatu nuen barruti hartatik kanpora egoteko oraindik zer falta zen ikusi nuenean. Parke batean nengoen, inguruan neuzkan zuhaitzen trinkotasunak eta kopuruak bertako harresiak ikustea eragozten zidaten parke batean: harresi haiek berrogeitik gora oin zeuzkaten altueran, gailurrean beira-zatiz josiak zeuden, eta loditasun ikaragarrikoak ziren... Zer izango zen nitaz? Eguna argitzear zegoen: zer pentsatuko zuten nitaz ihesaldi bat egiteko asmoz bakarrik egon nintekeen leku hartan? Ba al neukan Kondearen amorruari itzurtzeko aukerarik? Zein tankeratan agertu behar nuen halako hutsegite bategatik zigortzerakoan Basajaun hura nire odolaz ase ez zedin? Itzultzea ezinezkoa zen, ordurako maindireak erretiratuak baitzituen Kondesak; ate joka ihardutea, norberaren kalterako zen are ziurrago, eta une hartan, gutxi falta izan zitzaidan burua erabat aldaroka hasteko, eta nire etsipenaren ondorioei bortxaz amore emateko. Kondearen ariman errukirik ikusi izan banu behinik behin, agian une batez itxaropena amestuko nukeen, baina tirano batek, basati batek, emakumeak gorrotatzen zituen gizon batek, eta berak zioen bezala, aspaldidanik emakume bat tantaz tanta odola galduaraziz inmolatzeko irrikitan zegoen gizon batek, horrela zenbat orduz bizi zitekeen ikustearren... etsi-etsian, froga gisa erabiliko ninduen. Horrela beraz, zer gertatuko zitzaidan jakin gabe, alde guztietan arriskuak aurkituz, zuhaitz baten oinean etzan nintzen, neure zoriari itxarotera deliberatua eta isiltasunean Betierekoaren borondateetara etsiturik... Azkenik, eguna argitu zuen: ene Jainkoa! Agertu zitzaidan lehendabiziko gauza... Kondea bera izan zen: bero ikaragarria egin zuen gauean eta kalera irtena zen haize pixka bat hartzera. Okerrean zegoela uste zuen, mamu bat zekusala, gibelera egin zuen; nekez izaten baita adorea gaizkileen ezaugarria. Altxa egin nintzen dardarti, eta bere belaunetara oldartu nintzaion.

        — Zer ari zara hemen, Teresa?, esan zidan.

        — Ai, Jauna! Zigor nazazu, ihardetsi nuen, erruduna naiz eta ez daukat ezer nire alde esateko.

        Tamalez, nire beldur hartan ahaztua nuen Kondesaren gutuna txikitzea: horren susmoa izan zuen, eskatu ere egin zidan, nik ukatu egin nahi nuen, baina Gernandek nire bularreko zapitik ageri zela ikusirik, hura hartu, irentsi, eta atzetik jarraitzeko agindu zidan.

        Gangen azpian ezkutuan geratzen zen eskailera batetik gora sartu ginen gazteluan: artean isiltasunik erabatekoena zen nagusi; zenbait itzulingururen ondoren, Kondeak ziega bat ireki, eta bertara jaurti ninduen.

        — Neska lotsagaldua, esan zidan orduan, aurrez esana nizun burutu berria duzun krimen hori heriotzaz zigortzen dela hemen: presta zaitez, beraz, burutu nahi izan duzun krimenaren zigorra jasateko. Bihar, mahaitik altxatzean, agur esatera etorriko naiz.

        Oinetara amildu nintzaion berriro, baina adatsetik helduz arrastaka eraman ninduen, nire presondegiari bi edo hiru aldiz buelta emanarazi, eta azkenik, hormen kontra jaurti ninduen, bertan txiki-arraio eginda geratzeko moduan.

        — Oraintxe bertan lau zainak ebakitzea merezi zenuke, esan zuen atea itxiz, eta zure oinazea atzeratzen badut, jakin ezazu ziur are beldurgarriagoa izan dakizun besterik ez dela.

        Kanpoan da, eta ni berriz, bihotz-ikararik samingarrienak jota: ez dizut azalduko nolako gaua igaro nuen; imajinazioaren aladurek, munstro honen lehen krudelkeriek dastarazi berri zizkidaten kalte fisikoekin batera, nire bizitzako beldurgarrienetako bat bilakatu zuten. Ezin irudika liteke zer estuasunak pasatzen dituen noiznahi heriotza-zigorra espero duen dohakabeak, itxaropen oro ezabaturik, jakin gabe arnasa hartzen ari den minutu hori bere bizitzako azkena izango ote den. Pairatu beharko dituen oinazeen ziurtasunik gabe, mila itxuratan imajinatzen ditu, zein baino zein izugarriagoa. Entzun dezakeen hotsik txikiena ere bere borreroena dela iruditzen zaio; odola gatzatu egiten zaio, bihotza iraungi, eta bere egunak akabatuko dituen ezpata bera ere ez da heriotzak mehatxatzen duen zorigabeko une horiek bezain ankerra.

        Uste izatekoa zen Kondea bere emaztea mendekatzen hasiko zela; salbatu ninduen gertaerak horretaz konbentzituko zaitu, ni bezala zu ere: azaldu berri dizudan larrialdi hartan nengoela hogeita hamasei ordu igaro zirelarik, inolako sorospiderik ekarri gabe, bat-batean nire atea ireki eta Kondea azaldu zen; bakarrik zegoen, amorrua distiratzen zuten haren begiek.

        — Duda egingo duzu, esan zidan, zein eratako heriotza jasan beharko duzun: odol gaizto hori isuri beharko duzu azkeneraino; hiru aldiz odolostuko zaituzte egunean, ikusi egin nahi baitut zenbat denboraz bizi zaitezkeen era horretan. Gartsuki desiatzen nuen esperientzia bat da, badakizu, eta eskerrak ematen dizkizut bitartekoak eskaintzeagatik.

        Eta munstroak, bere mendeku-nahia ez zen bestelako grinei batere jaramonik egin gabe, beso bat luzatzeko agindu zidan, sastatu, eta bi odol-kolperen ondoren, zauria zapi batez estali zuen. Amaitu bezain laster, zenbait garrasi entzun ahal izan ziren.

        — Jauna... Jauna, esan zion zerbitzatzen gintuzten bi andere zaharretako batek..., zatoz lehenbailehen, Anderea hiltzera doa, hitzegin egin nahi dizu arima bilakatu baino lehen.

        Eta andere zaharra ugazabandrearengana itzuli zen.

        Krimenetara ohituta egon arren, nekez gertatzen da hura burutu izanaren albisteak hori burutu berri duena ez izutzea. Beldur-ikara honek mendekatzen du Bertutea: une horretan berreskuratzen ditu bere eskubideak. Gernande zoraldi batean irten zen, ateak ixteaz ahaztuta. Aukera hura aprobetxatu nuen, berrogei ordu baino gehiago luzatu zen baraualdiak eta odol-hustualdi batek ahulduta egon arren; nire ziega hartatik kanpora korrika bizian irten nintzen, dena irekita zegoen, pasabide guztiak zeharkatu nituen, eta halaxe aurkitu nintzen basoan, inork ikusi gabe. «Abia gaitezen, esan nuen neure golkorako, abia gaitezen adorea hartuta; indartsuak ahula mesprezatzen badu ere, bada Jainko ahaltsu bat hura babesten duena, eta inoiz abandonatuko ez duena.» Ideia horiek gogoan nerabiltzala, aurrera egin nuen suharki, eta gaua abaildu baino lehen, etxola batean aurkitu nintzen gaztelutik lau legoara. Oraindik banuen dirutxo apur bat, eta ahal nuen bezain ongi zain nintzaten saiatu nintzen. Zenbait ordutako atsedenak indarberritu egin ninduen. Eguna urratzerako abiatua nintzen, eta bidea nondik zihoan galdetua nuenez, damutzeko gogo guztiak ahazturik, zaharrak nahiz berriak izan, Lyon aldera jo nuen. Zortzi egunetara iritsi nintzen, aski akituta, aski sufrituta, baina zorionez, atzetik inor jarraika eduki gabe; han, Grenoblera iritsi aurretik indarberritzea besterik ez nuen buruan, betidanik pentsatu bainuen zoriona zain nuela beste herri hartan.

        Behin, halabeharrez begiak atzerriko kazeta batetara itzulita neuzkala, harri eta zur gelditu nintzen berriro ere krimena saritua ikustean, eta famaren gailurrean nire gaitzen sortzaile nagusienetako bat ikustean. Egunkariak zioenez, Rodin, Saint-Marcelgo kirurgilari hura, bere alaba heriotzatik libratu nahi izanagatik hain krudelki zigortu ninduen gizatxar hura, Errusiako Enperatrizaren Lehen Kirurgilari izendatu zuten, aspaldi ez zela, aintzat hartzeko moduko soldata batez. «Izan dadila diruduna gizon zital hori, esan nuen neure baitarako, izatea daukala, Probidentziak hala nahi baldin badu! Eta zuk, izaki dohakabe horrek, sufritu, sufri ezazu kexurik ere egin gabe, zeren idatzita baitago lorraldiak eta nahigabeak Bertutearen sari beldurgarriak izango direla; ez dio axola, ez naiz sekula horregatik gogogabetuko.»

        Galdukerien garaipenaren adibide harrigarri eta Bertutearentzako hain etsigarri hauetan murgilduta, aurkituko nuen pertsonaiaren oparotasunak beste ezerk baino gehiago amorrarazi eta txundiarazi ninduen dudarik gabe, gizon harengandik jasoak nituelako destainik odoltsuenak. Behin, bideari jarraitzeko asmotan nintzela, gutun bat jaso nuen, gau batez, grisez jantzitako lekaio batek ekarria, zeharo ezezaguna zena niretzat. Ematerakoan esan zidan ugazabak agindu ziola nigandik erantzun bat eskuratu behar zuela, ahaztu gabe. Honela zioen gutunak: «Zurekin zenbait hutsegite eginak dituen gizon batek, zeinak uste baitu Bellecour plazan antzeman dizula, gartsuki desiatzen du zu ikustea eta bere jokaera zuzentzea: zatoz agudo bera ikustera, zenbait gauza dauzka zuri erakusteko-eta, agian zor dizun guzti hartatik libratuko dutenak.»

        Gutuna ez zegoen sinatua, eta lekaioak ez zuen beste argibiderik eman. Baina adierazi nionean erabakita nuela erantzunik ez ematea, harik eta bere ugazaba nor zen jakin arte:

        — Saint-Florent Jn. duzu, Andereño, esan zidan; beste garai batean zu ezagutzeko ohorea izan zuen Parisko inguruetan. Berak dioenez, eskaini zenizkion zerbitzu haiek zinez kitatu nahiko lituzke. Egun, hiri honetako merkataritzaren buruan dago, eta halaber, halako itzala eta halako ondasunak ditu, ezen bere esker ona adieraztera bultzatzen baitute. Zain daukazu.

        Berehalaxe hasi nintzen gogoeta egiten: «Gizon honek ez balitu asmo onak niretzat, nioen neurekiko, egia izan al liteke era horretan idaztea, era horretan mintzatzea? Damututa dago bere lehenagoko gaiztakeriengatik, ikaraz gomutatzen da nik maiteena nuen hura bortxaz kendu izanaz eta, bere izugarrikerien kateek estekaturik, emakume batentzat izan daitekeen egoerarik ankerrenera makurtarazi izanaz... Bai, bai, ez dezagun horretaz zalantzarik ere egin, bere barne-ausikien ondorioak dira horiek, eta errudun izango nintzateke Izaki Gorenaren aurrean horiek jabaltzen saiatuko ez banintz. Eta bestetik, aurkezten zaidan laguntza honi ezetz esateko moduan al nago akaso? Neure arrangurak arintzeko aurkezten zaidan oro ez al dut arduraz onartu behar? Bere hotelean ikusi nahi nau gizon honek: egin duen fortunak halako jendeak bilduko zituen bere inguruan ezen haien aurrean begirune handiegia izango baitio bere buruari niri iruzurrik egiteko, izan ere, nagoen egoera honetan, ene Jainkoa! Iradoki al dezaket urrikalmenduaz beste gauzarik?» Hortaz, Saint-Florenten lekaioari ziurtatu nion, biharamunean, hamaikak aldera, bere ugazaba agurtzera joateko prest izango nintzela, zorionak ematen nizkiola fortunari esker jaso zituen mesedeengatik, nahiz ni ez ninduen inondik ere bera bezala tratatu.

        Etxera itzuli nintzen, baina gizon horrek esan nahiko ote zidanaz hain nintzen kezkatuta, ez nuen begirik itxi gau guztian: azkenik, adierazitako helbidera iritsi nintzen; hotel apartak, zerbitzari mordoak, jendaila aberats hark zorigaitz mesprezatuari zuzendutako begirada umiliagarriek, orok gainezka egin zidan, eta erretiratzeko zorian nintzela, bezperan hitzegin zidan lekaio berbera hurbildu eta lasaitzeko esanez, berebiziko gela dotore batera gidatu ninduen, non ederki aski ezagutu bainuen neure borreroa, ordurako berrogeita bost bat urte izango bazituen ere, azkenekoz ikusi nuenetik bederatzi urte igaro eta gero. Ez zen zutitu, baina bakarrik utz gintzatela agindu zuen, eta keinu bat egin zidan, bera eserita zegoen besaulki gaitzaren aldameneko aulkian jesartzera etortzeko esan nahian bezala.

        — Berriro ikusi nahi izan zaitut, esan zidan gailentasunaren aire umiliagarriaz, ez zurekiko hutsegite handiak eginak ditudala uste dudalako, ez oroitzapen gogaikarri batek nire mailaren azpitik dauden zenbait konponketa egitera behartzen nauelako; baizik eta oroitzen naizelako elkarren ezagutza egin genuen denboraldi labur hartan adorea erakutsi zenidala: beharrezkoa izango duzu proposatuko dizudanerako, eta onartzen baldin baduzu, zureganako sentituko dudan premiak nire fortunatik beharrezkoak zaizkizun baliabideak erraztuko dizkizu, baina hori gabe alferrik izango zaizu halakorik espero izatea.

        Zenbait purrustada egin nahi izan nizkion printzipio haren arintasunari, baina Saint-Florentek isiltzeko agindu zidan.

        — Utz dezagun iragana, esan zidan, grinen historia baita, eta nire printzipioek sinestera naramate ezein eragozpenek ez duela horien sugarra iraungi behar; mintzo direnean, horien zerbitzura jarri behar dugu. Horixe da nire legea. Zurekin zeuden lapurrek harrapatu nindutenean, ikusi al ninduzun nire zorteagatik kexuka? Ahulena izanez gero, kontsolatu eta arteziaz ihardun, eta indartsuena izanez gero, berriz, geure eskubide guztiez baliatu, horixe duzu nire sistema: gaztea eta ederra zinen, Teresa, baso baten erdian aurkitzen ginen, eta munduan ez zen lizunkeriarik nire zentzumenak halako moduan piztuko zituenik nola neskatxa birjina baten bortxaketak; zu halaxe zinen eta nik bortxatu egin zintudan; agian kalte gehiago egingo nizukeen egitera ausartu nintzen hark arrakastarik izan ez balu, eta zuk kontra egin bazenit; baina lapurtu egin nizun, inolako baliabiderik gabe utzi zintudan gauaren erdian, bide arriskutsu batean: bi arrazoik eragin zuten lege-hauste berri hau; batetik, diru premian nengoen, ez baineukan ezertxo ere; jokaera horretara bultzatu ahal izan ninduen beste arrazoiari buruz, alferrik azalduko nizuke, Teresa, ez baizenuke deus ere ulertuko. Gizonaren bihotza ezagutzen duten izakiek, honen zokogune guztiak aztertuak dituztenek, dedalo ilun horretako bazter ezkutuenetaraino iritsi direnek bakarrik argitu ahal izango lizukete galdukeria mota hori.

        — Zer? Eskaini nizun dirua... egin berria nizun zerbitzua... zuregatik egin nuen guztia halako traizio beltz batez ordaindua... eta halere diozu, uler daitekeela, bidezkotu daitekeela?

        — Bada bai, Teresa. Hori azal daitekeen froga izango litzateke, zu arpilatu eta segituan, zu mindu eta segituan... (zeren egurtu egin baitzintudan, Teresa), bada, handik hogei pausora, utzi zintudan egoeraz pentsaketan, berehala destaina berrietarako indarrak topatu nituela ideia horietan, halakorik gabe sekula inoiz egingo ez nituzkeenak agian. Zure xarmetako bat bakarrik galdu zenuen... eta banindoan, baina atzera itzuli, eta bestea ere galarazi nizun... Beraz, egia da zenbait arimatan lizunkeria krimenaren baitatik jaio daitekeela! Baina zer diot? Izan ere gauza ziurra da krimenak grina hori suspertzen eta gorpuzten duela, eta munduan ez dagoela lizunkeriarik sutuko eta hobetuko ez duenik...

        — Ene Jauna, hau beldurra!

        — Akaso ezin al nuen handiagorik egin?... Gutxi falta izan zen, aitor dizut, baina ez nuen dudarik egiten azkenekotan utzi zintudala: ideia horrek bete egin ninduen, eta hantxe laga zintudan. Baina utz dezagun hori, Teresa, eta hel diezaiogun zu ikusteko desioa piztu didan xede horri.

        Neskatxa gazte baten birjintasunaren alde dudan sekulako grina horrek ez dit alde egin, Teresa, jarraitu zuen Saint-Florentek. Haragikoikeriaren gainerako makurkeriekin bezala gertatzen da honekin ere: zenbat eta zaharrago izan, orduan eta gehiago indartzen zara; delitu zaharretatik gurari berriak sortzen dira, eta krimen berriak gurari hauetatik. Hori guztia ez litzateke ezer, ene maitea, hori erdiesteko erabiltzen diren bitartekoak ez balira haiek ere makurrak. Baina gaizkiaren beharra gure gurarien lehen eragilea denez, gure ekintzen gidari den hori zenbat eta kriminalagoa izan, orduan eta hobeto suminduko gaitu. Horretara ailegatu garelarik, bitartekoen erdipurdikotasunaz baizik ez gara kexatzen: zenbat eta zabaltzenago dugun horien ankerkeria, orduan eta kitzikagarriagoa bilakatzen da gure haragikoikeria, eta horrela murgiltzen gara lokatzetan, bertatik irteteko batere gogorik gabe.

        Horixe da nire historia, Teresa; egunero bi gazte behar izaten ditut neure sakrifizioetarako. Atsegin hartzen badut, objektu horiek berriro gehiago ez ikusteaz gainera, funtsezkoa gertatzen da objektu horiek berehala hiritik irtetea, nire fantasiak erabat bete daitezen. Gaizki dastatuko nituzke biharamuneko plazerrak, baldin eta bezperako biktimak oraindik nire aire bera arnasten ari direla imajinatuko banu. Horietatik libratzeko modua samurra da. Sinetsiko al duzu, Teresa? Nire galdukeriek ez bestek josi dituzte Languedoc eta Proventzako bazter guztiak lizunkeriazko hainbat eta hainbat objektuz: neskatxa gazte hauek niri zerbitzatu eta ordubetera, mandatari leial batzuek itsasuntzietan sartu eta Nîmes, Montpellier, Tolosa, Aix eta Marseillako lupemeei saltzen dizkiete: merkataritza honek, irabazien bi herenak niretzat izaki, oparoki ordaintzen dizkit pertsona horiek dakarzkidaten kostuak, eta horrela, neure bi grina maiteenetakoak asebetetzen ditut: haragikeria eta diruzalekeria; baina aurkikuntzek, limurkeriek... lanak ematen dizkidate! Bestalde, zein mailatako pertsonak diren arrunt garrantzitsua da nire irriskeriarako: nahi izaten dut horiek denak lazeriaren babesetxeetatik bahituak izatea, non bizi beharrak eta hori lortu ezinak adorea, duintasuna eta lañotasuna ezabatzen baitie, non gogoa ahultzen baitzaie, eta azken batean, non ezinbesteko biziraupen baten itxaropenean, halakorik ziurta diezaiekeen edozer egitera deliberatzen baitute. Gordeleku horiek guztiak bihozgabeki zokomiatzeko agindu ohi dut: ezin imajina daiteke horietatik lortzen dudana; baina harantzago noa, Teresa: ihardunean, lanean, atsedenalditxo batean edo eroskerien kontrako borrokan ari nintzela, pertsona kopuru handia kendu zidaten: eragozpen hauen aurka hiri honetan erdietsita nuen omenaz baliatzen nintzen, zalantza-uneak eragiten nituen merkataritzan, edo prezio igoerak bizikaietan, eta pobrezia mailak ugaritzean, batetik lanerako bitartekoak kenduz, eta bestetik bizitzarakoak zailduz, hein berean gehitu zen lazeriak eskaintzen zidan pertsona kopurua ere. Iruzurra ezaguna da, Teresa: egur, gari eta beste jangai batzuren eskasia honek, urte luzetan Paris hainbeste astindu duenak, beste xederik ez zeukan horretara bideratzen ninduena baino; zekenkeriak eta lizunkeriak hamaika sare dituzte barreiatuak urrezko teilatuetatik behartsuaren sabai umilaren gainera. Baina nik alde batetik estutzen gogor iharduten badut ere, bestetik ez badiote esku abilek horri prestuki ekiten, nekez lortuko dut ezer, eta makinak gaizki funtzionatuko du, nire irudimena baliabideetan eta nire omena eginkizunetan agortu ezean bezain gaizki, behinik behin. Beraz, emakume prestu, gazte eta adimentsu baten beharra dut, lazeriaren bidezidor arantzatsuetatik iragan ondoren, beste inork baino hobeki jakingo duena nola makurrarazi daitezkeen egoera horretan daudenak; zokondo ilunenetako zoritxarra igar dezaketen begi sarkorreko emakume bat, zeinaren gogo limuriak zapalkuntzatik askatzera deliberaraziko baititu biktimak, nik aurkeztuko dizkizudan moduen bitartez; azken finean, emakume gogotsu bat, bihozgabea bezain errukigabea, arrakasta erdiestearren deus ere albora utziko ez duena, dohakabeen itxaropena bizirik mantentzen duten baliabide urri horiek errotik moztuz gizartean moldatzea eragotziko diena. Banuen bat benetan bikaina eta leiala zena, baina orain berriki hil zait: ezin imajina daiteke noraino eraman ohi zuen pertsona adimentsu hark lotsagabekeria; errukarriok belauniko barkamena erregutzera behartzeraino hertsatu ezezik, bitarteko horiek ez baldin bazitzaizkion nahikoak gertatzen haien gainbehera azkarragotzeko, emakume bihozgabe hura kapaz zen baita lapurtzeko ere. Altxor izugarria zen; bi pertsona besterik ez nituen behar eguneko, baina halere berak hamar ekarriko zizkidakeen, hala nahi izan banu. Hartara, aukeraketa hobeak egitea neukan, eta nire ekitaldietarako lehengaia hain ugaria izanik, ondo ordainduta zegoen eskulana. Emakume hori da ordezkatu beharrekoa, ene maitea, lau neskame izango dituzu zeure agindutara, eta bi mila ezkutuko jornala: nik nirea esan dut, orain zuri dagokizu erantzutea, Teresa, eta batik bat, ez diezazutela amets-nahiek zoriona eskuratzea eragotzi, zoriak eta nire eskuak eskaintzen dizutenean.

        — Ene Jauna!, esan nion gizon donge hari, bere hitzaldiak dardara batean jarri ninduelarik, ba al liteke zuk halako galdukeriak oldoztea eta niri horrelakorik egin dezadan proposatzeko atrebentzia izatea? Horiek izugarrikeriak, entzunarazi dizkidazunak! Gizon anker hori, soilik bi egunetan zorigaiztoko izango bazina, ikusiko zenuke nola txertatuko liratekeen gizabidezko sistemak zure bihotzean: aberastasunak zaitu itsutzen eta gogortzen: aspertu egiten zara ezbeharraren ikuskizunaren aurrean, babestuta sentitzen zarelako eta espero duzulako inoiz halakorik ez sentitzea; horrelakorik eragiteko eskubidean zaudela uste duzu. Agian zoriona ez da sekula nigana hurbilduko, halako puntutaraino usteldu gaitzakeenean! Ene Jainkoa, zorigaitzaz baliatzearekin nahikoa ez izatea ere! Ausardia eta basakeria areagotu eta luzatu nahi izatera iristea ere, zeure desioak asetzeaz beste asmorik gabe! Zein gauza krudela, Jauna! Basapiztirik odolgoseenek ere ez lukete halako basakeriaren exenplurik emango!

        — Oker zabiltza, Teresa, ez dago iruzurrik otsoak bildotsa bere sareetara erakartzeko asmatuko ez duenik: amarru horiek guztiak Naturan bertan daude, baina onginahirik ez da inon ageri: gatibuek aldarrikatutako ahultasunaren bereizgarri bat besterik ez da, beren ugazabaren bihotza erdiratzeko eta eztiago jokatzera lerrarazteko; inoiz ez da gizonarengan halakorik igarriko honako bi kasuetan izan ezik: bera ahulena izan ezean, edota hala izateko beldurrez egon ezean. Balizko bertute hori Naturan existitzen ez den froga argia, Naturatik gertuen dagoen gizonari bost axola zaiola izango litzateke. Basatiak, hura mesprezatuz, errukirik gabe hiltzen du bere kidekoa, mendeku-nahiagatik izan edo handinahiagatik izan... Ez al luke bertute hori errespetatuko, bere bihotzean idatzita egongo balitz? Baina ordea, ez da inondik ageri harengan, sekula ez da halakorik aurkituko gizon guztiak berdinak diren lekuan. Zibilizazioak gizabanakoak desberdintzerakoan, mailak bereizterakoan, behartsua aberatsaren begien aurrera aurkezterakoan, egoera aldaketa batek bestearen ezerezera amilarazi lezakeen beldurraz jabearazterakoan, ezbeharra sorosteko desioa ezarri zuen haren gogoan, bere aberastasunak galduz gero bera ere hein berean sorotsia izan zedin; orduan sortu zen onginahia, zibilizazioaren eta beldurraren fruitu gisa: bertute zirkunstantzial bat baino ez da, baina inola ere ez Naturaren sentimendu bat, zeinak ez baitzuen gugan beste desiorik jarri geure atseginaren bilakuntza baizik, edozein preziotan izanik ere. Eta hain zuzen ere, horrela, sentimendu guztiak nahastuz, sekula ezertxo ere ez aztertuz, itsutzen gara gauza guztietan eta uko egiten diegu gozamen guztiei.

        — Ai, Jauna!, eten nion suharki, akaso ba al dago ezbeharra sorostea baino gauza eztiagorik? Utz dezagun alde batera norberak sufritzeaz duen beldurra, ba al dago laketaraztea baino atsegin benetakoagorik?... Esker onaren malkoak dastatzea, zorigabeen artean banatu berria den ongizatea partekatzea, zeren eta zure kideko izanagatik ere, premia-premiako gauza horien beharra baitute halere, zure laudorioak goresten eta beren aita zarela esaten entzutea, ahuleziak, utzikeriak eta etsipenak ilundutako bekokietara baretasuna ekartzea; ez, Jauna, inolako galdukeria ezin daiteke munduan halako gauza batekin pareka: Jainkotasuna bera da, eta Lurrean bera zerbitzatu dutenei promesten dien poza Zeruan zoriontsu izateko aukera baino ez da izango. Bertute guztiak hortik sortzen dira, Jauna; aita-ama hobeak, seme-alaba hobeak, senar-emazte hobeak izango gara, zoritxarra arintzeak berekin duen xarma ezagututakoan. Eguzkiaren errainuak bezala, esan liteke gizon eskuzabalaren presentziak oparotasuna, eztitasuna eta arraitasuna banatzen duela bere inguru guztira, eta Naturaren miraria, zeru-argiaren atsedenleku honetatik abiatuta, arima zintzoa, lañoa eta sentikorra da, zeinaren zorionik gorena besteenaren alde lan egitea baita.

        — Deabruak daramala hori guztia, Teresa; gizonaren gozamenak Naturatik jaso dituen organo moten araberakoak izan ohi dira; gizabanako ahulek, eta ondorioz emakume guztiek dituztenek, nahikari moraletara bideratuko dituzte, halako izakientzat kitzikagarriagoak izango baitira, inolako energiarik gabeko gorpuzkera batengan baizik eraginik ez dutenak baino. Bestelakoa da arima indartsuen historia; beren inguruko gauzen aurka egindako talka kementsuekin bezatuagoak daudenez beraien aldamenean bizi diren izakiek sentitutako zirrara samurrekin baino, gorpuzkera horri esker ezinbestean nahiago izaten dute besteei modurik mingarrienean eragiten diena, eta ez era eztiago batez hunkituko dituena: horixe da jende ankerren eta jende bihotz onekoen arteko alde bakarra; batzuk eta besteak sentikortasunaz hornituta daude, baina bakoitza bere erara. Ez dut ukatzen era bateko eta besteko gozamenak daudela, baina filosofo askorekin batean diot ezen, dudarik gabe, modurik indartsuenean antolatutako gizabanakoarenak izango direla ezinbestean biziagoak, bere aurkariaren gainerako guztiak baino are gehiago; sistema hauek ezarririk, aurkitu ahal izango da, eta behar ere aurkitu beharko da, gizon mota bat, zeinak hainbat plazer topatuko baitu krudelkeria iradokitzen duten gauza guztietan nola beste batzuek onginahia dastatuz. Baina batzuk plazer eztiak izango dira, eta besteak arrunt biziak: batzuk, ziurrenak, benetakoenak izango dira dudarik gabe, zeren eta oraindik Naturaren sehaskan dauden gizon guztien joerak bilduko baitituzte, eta are umeenak ere, zibilizazio honen inperioa ezagutu aurretik. Besteak, zibilizazio horren emaitza baizik ez dira izango, eta horrenbestez, nahikari engainagarriak eta inolako gatz-piperrik gabeak izango lirateke. Osterantzean, ene neskatxa, gu ez gaude hemen filosofatzeko, baizik eta erabaki bat finkatzeko, eta beraz, atseginez eskertuko nizuke zure azken hitza esango bazenit... Onartzen al duzu ala ez, nik proposatzen dizudan aukera hori?

        — Zalantzarik gabe, ez dut onartuko, Jauna, ihardetsi nion altxatuz... aski pobrea naiz.. ai ene, aski pobrea, bai, Jauna; baina aberatsagoa naiz neure bihotzeko sentimenduez fortunaren dohain guztiez baino. Sekula ez dut hauetako alerik ere sakrifikatuko besteetakoren bat edukitzeko: txirotasunean hiltzen jakingo dut, baina ez dut inoiz bertutea salduko.

        — Irten hemendik, esan zidan garrazki gizon gorrotagarri honek, eta batez ere, ez iezadazula arrazoirik eman zure salaketen beldur izateko, agudo aski jarria izango baizinateke inoiz gehiago ezeren beldurrik izango ez nukeen leku batean.

        Ez dago galbidean erortzeko beldurra bezalakorik bertutea adoretzeko; neure buruari aitortzen ez nion ausardia batez, eta nigandik deusen beldurrik izateko arrazoirik ez zeukala zin eginez, Bondyko oihanean egindako lapurreta oroitarazi nion, eta bide batez ikusarazi nion neure egoeran ezinbestekoa nuela diru hura. Munstroak orduan gogorki erantzun zidan nire esku zegoela diru hura irabaztea, eta uko egin nuela.

        — Ez, Jauna, erantzun nion irmoki, eta berriro diot, ez, mila aldiz hilko nintzateke neure egunak prezio horretan salbatu baino lehen.

        — Eta nik, esan zuen Saint-Florentek, nahiago dut beste edozer neure dirutik halakorik irabazi ez duenari emateak sortzen didan nahigabea baino. Mutiriki ezezkoa eman didazun arren, nahi nuke halere zurekin ordu laurdentxo bat egin; goazen beraz ondoko gelatxo honetara, eta obedientziazko une batzuren ondoren, egoera hobean egongo dira zure eskuarteak.

        — Ez dut inolako asmorik modu batean nahiz bestean zure gehiegikeriei men egiteko, Jauna, erantzun nion fierki: ez dizut karitatea eskatzen, gizon krudel hori; ez, ez dizut horrelako gozamenik eskainiko. Zor zaidana besterik ez dut eskatzen, modurik doilorrenean lapurtu zenidana. Gorde ezazu, anker hori, gorde ezazu, ondo baderitzozu: errukirik gabe ikus itzazu nire malkoak, eta ahal baldin baduzu hunkitu gabe entzun itzazu beharrizanaren doinu goibelak, baina gogoan eduki, zitalkeria berri bat burutzen baduzu, betiko mesprezatzeko eskubidea neureganatua izango dudala, asko kostata ere.

        Saint-Florentek irteteko agindu zidan haserre bizian, eta bere aurpegi beldurgarrian irakurri ahal izan nuen ezen, isilmandatu haiek egin ez bazizkidan, zeintzuen ondorioek beldurtu egiten baitzuten, agian zenbait basatikeria eginez ordainaraziko zidala horren zinez hitzegiterakoan agertutako eskudantzia... eta irten egin nintzen. Une hartan, bere lasaikeria lizunaren biktima dohakabeetako bat zeramaten haragikoiarengana. Emakumezko batek, zeinaren eginkizun beldugarria partekatzea proposatu baitzidan, bederatzi urte inguruko neskatxa gazte gaixo bat zeraman haren etxera, zorigaitzaren eta ahuleziaren ezaugarri guztiak nabarmentzen zitzaizkiola: zutik egoteko ere indarrik apenas zuela zirudien... Ene jainkoa, pentsatu nuen hura ikustean, halako objektuek iradoki al dezakete errukia ez den beste sentimendurik? Zorigabekoa izan dadila beharrak suntsitutakoaren altzoan plazerrak imajina ditzakeen izaki ustela; goseak idortuta daukan eta maldizioka hasteko bakarrik irekitzen den ahotik musuak lortu nahi dituena.

        Malkoak isuri nituen; nahiko nuke biktima hura zain zuen tigrearen atzaparretatik lapurtu, baina ez nintzen ausartu. Ba al nezakeen akaso? Berehala izan nintzen neure ostatuan berriro, zeharo abailduta halako proposamenak eragiten zizkidan zorigaitzaren ondorioz, eta hagitz bihurritua halakorik egitera ausartzen zen handikeriaren aurka.

        Biharamunean Lyondik irten nintzen Dauphinerako bidea hartzeko asmoz, probintzia horretan zorion apur bat egokituko zitzaidalako itxaropen eroaz beterik. Lyondik bi legoara eskas nintzenean, oinez ohi bezala, alkandora pare batez eta zenbait musuzapi nire patriketan, emakume zahar bat topatu nuen, oinazezko aire batez oldartu zitzaidana, erremusina egiteko arren otoiztuz. Hainbat adibide krudel eragin berriak zizkidan gogortasunetik urrun, dohakabea sorosteaz beste zorionik ez nuenez ezagutzen munduan, berehala atera nuen zakutoa, eta bertatik ezkutu bat hartu emakume honi emateko; baina pertsona doilor hark, ni baino askozaz bizkorragoa izaki, hasieran zaharra eta ezindua iritzi banion ere, arinki nire zakutoaren gainera salto egin, beretzat hartu, ukabilkada indartsu batez urdailean jo eta ez nuen berriro ikusi handik ehun pausora zegoen arte, lau gaizkilez inguratua, mehatxuka baldin aurrera egitera ausartzen banintzen.

        «Jainko maitea!, oihukatu nuen mingostasunez, ezinezkoa da hortaz nire arima edozein ekintza bertutetsuri irekitzea, bet-betan zigorrik zorrotzenak pairatu gabe!» Une garratz hartan abandonatu egin ninduen adoreak: egun barkamena eskatzen diot zintzoki Zeruari, baina orduan etsipenak itsutu egin ninduen. Hainbeste arantza zeuzkan karrera hura uztekotan egon nintzen: bi aukera aurkeztu zitzaizkidan, arestian lapurtu zidaten axeri haiekin batzera joan, edo Lyonera itzuli, Saint-Florenten proposamena onartzera. Jaunak grazia egin zidan eta ez nuen amore eman, eta nahiz nigan berpiztu zuen itxaropen hura engainagarria izan, oraindik ere makina bat ezbehar egokituko zitzaizkidalako, eskerrak eman nizkion halere neurean iraunarazi zidalako: hobengabea izanagatik ere, urkamendira ninderaman zorigaiztoko izar hark heriotza besterik ez zidan ekarriko. Beste aukeraketaren bat eginez gero, laidoa ekarriko zidan, eta lehena ez zen gainerako guztiak bezain ankerra.

        Vienneko herrirantz zuzendu nituen urratsak, geratzen zitzaidana bertan saltzera deliberatuta, Grenoblera iritsi ahal izateko: tristeki nindoala, halako batean, herri honetatik legoa laurden batera, ikusi nuen lautadan, bidearen eskuineko aldean, bi zaldun ari zirela gizon bat hebaintzen beren zaldien oinetan, eta hilda bezala utzi ondoren, lasterka bizian abiatu zirela. Ikuskizun beldurgarri hark malkoak isurtzeraino hunkitu ninduen. «Hara!, esan nuen nirekiko, horra hor gizon bat ni baino erruki gehiago behar duena, gutxienik osasuna eta indarrak geratzen zaizkit, bizimodua aurrera atera dezaket, baina dohakabe honek, aberatsa ez bada, zer espero dezake?»

        Urrikalmenduaren bulkadetatik babestu beharko nukeen arren, benetan galgarria izan baitzitekeen niretzat horiei bide ematea, ezina izan zitzaidan gizon honen ondora hurbiltzeko sentitzen nuen desio ezin biziago hura garaitzea eta nire sorospenak berarengana ez zuzentzea. Hegan joan nintzen berarengana, eta nirekin gorde nuen ur bedeinkatu pizar hura arnastu ahal izan zuen nire laguntzari esker: azkenik begiak ireki zituen, eta bere lehenengo hitzak esker-ematearenak izan ziren. Hari mesede egiteko are gogotsuago, puskatan hautsi nuen nire alkandoretako bat bere zauriak osatzeko, bere odol-jarioa geldiarazteko: beraz, geratzen zitzaidan ondasun bakarretako bat dohakabe harekin sakrifikatu nuen. Lehen sorospen haiek eginik, ardo pittin bat eman nion edan zezan; zorigabekoa berehala oneratu zen; hobeto zegoela ikusi eta egiaztatu nuen. Oinez ibili eta bidai-fardel arina zeraman arren, ez zirudien erdimailakoa zenik; baliozko zenbait gauza zeramatzan, eraztunak, ordularia, kaxak, baina hori guztia bere abentura hark arras higatua. Mintzatu ahal izan zen orduko galdetu zidan ea zein zen sorospen haiek eskaini zizkion aingeru ongile hura, eta zer egin zezakeen bere esker ona agertzeko. Esker-erakutsiek kateatuta zeukaten arima batek inolako atzerabiderik gabe nirea izan behar zuela lañoki sinesten nuenez, uste izan nuen ziurtasun osoz nire besoetara malkoak isuri berriak zituen harekin nireak ere partekatzearen plazer eztiaz goza nintekeela: nire nahigabeen berri eman nion, berak arretaz entzun zituen, eta gertatu berria zitzaidan azken hondamendi hura kontatzen amaitu nuenean, zeinaren kontakizunak nire egoera lazeriatsua ikusarazi baitzion:

        — Zeinen zoriontsua naizen, egin zuen oihu, nigatik egin duzun guztia behinik behin aitor dezakedalako: Roland dut izena, jarraitu zuen menturazaleak, gaztelu eder askoa daukat mendian, hemendik hamabost legoara, nirekin nahi baldin baduzu etorri; eta proposamen honek ez dezan inola ere zure samurtasuna kezkarazi, oraintxe azalduko dizut zertan izango zatzaizkidan baliagarria. Ezkongabea naiz, baina arreba bat daukat lehiaz maite dudana, nire bakardadera derrigortua, eta bakardade hori nirekin batera partekatzen duena: bera zerbitzatuko duen norbaiten premian nago, galdu berria baitugu lan hori betetzen zuena, eta haren lekua eskaintzen dizut.

        Eskerrak eman nizkion nire babesleari, eta atrebentzia hartu nuen galdetzeko ea zer zela-eta arriskatzen zen bera bezalako gizon bat segiziorik gabe bidaiatzera eta, arestian gertatu zitzaion modura, gaizkileek jipoitua izatera.

        — Mardul samarra, gaztea eta sasoikoa naizenez, aspaldidanik dut ohitura, esan zidan Rolandek, Vienneko etxera era honetan etortzekoa. Nire osasunaren eta nire boltsaren mesederako izaten baita; ez da diruari begiratu beharrean nagoela, aberatsa naiz-eta, laster horren froga ikusiko duzun bezala, nire etxera etortzeko mesedea egiten badidazu, baina horrek ez dio kalterik egingo nire ekonomiari. Arestian eraso didaten bi gizon horiei dagokienez, kale-kantoiko bi sasi-handiki besterik ez ziren. Aurreko astean Vienneko etxe batean ehun luis irabazi nien, beren hitzarekin fio nintzelarik, baina gaur horiekin topatu eta zor zidatena eskatu ondoren, ikus nola tratatu nauten.

        Berarekin batera deitoratu nuen biktima izan zeneko zorigaitz bikoitz hura, eta horretan nintzela, bideari ekingo al genion proposatu zidan:

        — Zertxobait hobeto nago zure laguntzari esker, esan zidan Rolandek; gaua heldu da, goazemazu hemendik bi legoatara-edo dagoen etxe batera. Bihar bertatik hartuko ditugun zaldien laguntzaz, gauean bertan irits gintezke nire etxera.

        Itxuraz zeruak bidali nahi zizkidan sorospen haiek aprobetxatzera arrunt deliberatuta, lagundu egin nion Rolandi abian jartzen. Berari eusten joan nintzen bidean, eta handik bi legoara, berak adierazitako ostatu hura topatu genuen. Zintzo afaldu genuen elkarrekin; afalostean, Rolandek etxe hartako ugazabandrearen ardurapean utzi ninduen, eta biharamunean, alokairuan hartutako behor banaren gainean, ostatuko morroi bat gidari genuela, Dauphineko mugara iritsi ginen, beti mendialderantz zuzenduz. Bidaia egun batean egiteko luzeegia zenez, Virieu herrian gelditu ginen, eta bertan, nire ugazabak arreta berberak, kontu berberak eduki zituen nirekiko, eta hurrengo egunean, geure bideari lotu gintzaizkion beti ere norabide berean. Arratsaldeko laurak aldera, mendien oinetara iritsiak ginen: han, bidea ibilgaitza bilakatu zitzaigun, Rolandek behorzainari eskatu zion ez ziezadala bakarrik utzi istripu baten beldurrez-edo, eta haitzarteetan barrena abiatu ginen. Jira batera, jira bestera, igo eta jaitsi besterik ez genuen egin lau legoatik gorako bide hartan, eta bizileku oro, bidezidor oro hain atzean utzi genuen, non uste izan bainuen unibertsoaren amaieran nintzela. Nolabaiteko kezka batek harrapatu ninduen halere. Rolandi ezina izan zitzaion hura ez ikustea, baina ez zuen txintik ere esan, eta bere isiltasunak are gehiago beldurtzen ninduen. Azkenean, gaztelu bat ikusi genuen mendi baten gailurrean goititua, amildegi izugarri baten ertzean, bertatik behera erroizteko zorian zirudiena: ez zirudien hara iristeko biderik zegoenik; ordura arte jarraitu genuen bidea, ahuntzek bakarrik erabilia eta alde guztietarik harkaitzez josia, bakarleku beldurgarri hartara ailegatzen zen, jende bertutetsuen egonleku baino gehiago ohoinen ostatu zirudiena.

        — Hortxe dago nire etxea, esan zidan Rolandek, gazteluak nire begirada bereganatua zuela ikusi zuenean.

        Eta bakardade hartan bizi zela ikusteak sortzen zidan harridura adierazi nionean:

        — Horixe da komeni zaidana, ihardetsi zidan zakarki.

        Ihardespen horrek bikoiztu egin zituen nire beldurrak. Deus ez zegoen zorigaitzetik libre; hitz soil batek, beren mende gauzkatenen aurrean zer edo zer gutxi-asko ozenago esateak, itzali edo suspertu egin dezake itxaropena; baina beste irtenbiderik hartzerik ez zegoenez, etsi egin nuen. Batera eta bestera jira egin ondoren, bat-batean gure aurrean azaldu zitzaizkigun antzinako aurri haiek: gehienez ere legoa laurden bateko tartea zegoen oraindik. Roland behor gainetik jaitsi, eta niri ere gauza bera egiteko esanez, morroiari itzuli zizkion biak, ordaindu eta atzera itzultzeko agindu zion. Jokabide berri honek gozakaiztu egin ninduen ostera; horretaz ere ohartu zen Roland.

        — Zer duzu, Teresa?, esan zidan, bere bizilekurantz gindoazela, ez zaude Frantziatik kanpora; gaztelu hau Dauphineko mugetan dago, Grenobleren mende.

        — Hala egongo da, Jauna, erantzun nuen; baina nola otu zaizu halako toki arriskutsutan kokatzea?

        — Izan ere, bertan bizi direnak ez dira jende zintzoegiak, esan zuen Rolandek; oso litekeena da beren jokabide horretatik zuk ezer ikastekorik ez izatea.

        — Ai, Jauna!, esan nion dardara batean, ikaratu egiten nauzu, nora naramazu orduan?

        — Buruzagitzat naukaten faltsifikatzaile batzuei zerbitzatzera zaramatzat, esan zidan Rolandek besotik oratuz eta gu iritsitakoan beheratu eta iragandakoan atzera goratu zuten zubitxo bat bortxaz zeharkaraziz: ikusten al duzu zanga hori?, jarraitu zuen sartu ginen orduko, patio barrenean zegoen leize handi eta sakon bat erakutsiz, non lau emakume biluzi eta kateatuk gurpil bat mugiarazten baitzuten; hortxe dituzu zure lagunak eta hortxe zure eginkizuna. Egunero hamar orduz gurpil horri birak ematen arituko zara lanean, eta emakume horiek bezala, gustokoen ditudan gurari guztiak beteko dituzu ezarri arau. Ogi beltzetik sei ontza eta plater bat baba emango zaizkizu eguneko. Zure askatasunari buruz, agur esaiozu; ez baituzu sekula izango. Penaz hiltzen zarenean, zangaren aldamenean ikusten duzun zulo horretara jaurtiko zaituzte, bertan zain dauzkazun zure espezieko beste hirurogei edo laurogei bat ematxarren ondora, eta berri batek ordezkatuko zaitu.

        — Ai, Jainko maitea!, egin nuen oihu Rolanden oinetara makurtuz, oroit zaitez arren, Jauna, bizia salbatu nizula; une batez esker-ordainaz liluraturik, zoriona opa zenidala zirudien, eta orain, berriz, nahigabeen amildegi batera betiko erroiztuz kitatzen al dituzu nire zerbitzuak? Bidezkoa al da egiten ari zarena, eta ez ote da arrangura zure bihotz-zolan errotuko ni mendekatzeko?

        — Zer ulertzen duzu zuk, esaidazu mesedez, diozun bezala zure gatibu bihurtu nauen esker-ordainezko sentimendu horrekin?, esan zuen Rolandek. Arrazoi hobeak eman itzazu, izaki gaixoa; zertan ari zinen ni laguntzera etorri zinenean? Zure bideari jarraitu edo nigana hurbildu, bien artean aukera egin zenuenean, ez al zenuen bada azkena hautatu zure bihotzak eragindako mugimendu bat zelako? Ez al zintzaizkion gozamen bati lotu? Zer demontregatik pentsatzen zenuen zeure buruari plazer emateagatik zurekin zorretan geratu behar nuenik? Eta nola sartu zaizu gogoan inoiz, ni bezalako gizon bat, urre gorritan eta oparotasunean jaiotako gizon bat, zure espezieko marixixtrin bati deus ere zor izatera apalduko zenik? Bizia itzuli izan bazenit ere, ez nintzateke zurekin zorretan egongo, zeuretzat bakarrik jokatu zenuelako; lanera, esklabu, lanera! Jakin ezazu zibilizazioak, Naturaren printzipioak iraulkatuko baditu ere, ez dizkiola halere bere eskubideak kenduko; jatorrian, izaki indartsuak eta izaki ahulak sortu zituen, hauek beti besteen menpeko izan zitezen; gizonaren trebetasunak eta adimenak aldatu egin zuen gizabanakoen egoera, handik harat ez zuen indar fisikoak erabaki zeintzuk ziren mailak, urreak baizik. Gizonik aberatsena indartsuena bilakatu zen, behartsuena ahulena bihurtu zen bezala. Boterea zer arrazoik sortu zuten albora utzita, Naturaren legeetan oinarritu zen beti indartsuaren gailentasuna, eta hari berdin zitzaion ahula gatibatuta zeukan katea aberatsenaren esku egotea edo indartsuenaren esku egotea, edota hark ahulena edo behartsuena oinperatzea; baina esker-ordainezko mugimendu horiek, zeintzuekiko loturak ezarri nahi baitizkidazu, ezezagunak zaizkio Naturari, Teresa; bere legeen artean sekula ez da gertatu, norbait sorotsitakoan lortutako plazerra, sorospen hori jaso duenak harekiko zeuzkan eskubideak laxarazteko arrazoi bilakatzea: adibide bezala erabil ditzakegun animaliengan ikusi al dituzu inoiz aldarrikatzen dituzun sentimendu horiek? Nire aberastasunei edo nire indarrei esker menderatuta zauzkadanean, normala al da nire eskubideak abandonatzea, ni sorostean atsegin hartu duzulako, edo dohakabea zaren aldetik, zure jokaera horrekin zerbait lortuko zenuela pentsatu duzulako? Zerbitzu hori berdinen artekoa delarik, arima goren baten urguilua sekula ez da tolestuko esker-ordainen aurrean. Ez al da beti umiliatua gertatzen laguntza jaso duena? Eta jasaten duen umiliazio hau ez al da nahikoa ordaina ongilearentzat, horrexegatik bakarrik bestearen gainetik aurkitzen delarik? Ez al da urguiluarentzako gozamen bat kidekoaren gainetik gailentzea? Besterik behar al du laguntza eskaini duenak? Eta laguntza, horrelakorik jasotzen duena umiliatuz, zama bat besterik ez bada, zer eskubidez behartzen da hura gordetzera? Zergatik onartu behar dut umilia nazaten, sorotsi nauenaren begiradek nahigabetzen nauten bakoitzean? Eskergabekeria, beraz, ez da grina makur bat, arima harroen bertutea da, esker ona arima ahulena den bezainbat: nahi duenak sorots nazala, horretan gozamenik aurkitzen badu, baina ez diezadala ezer eskatu ordainetan.

        Hitz horiek esandakoan, zeintzuei erantzuteko astirik ere ez baitzidan eman, bi morroik heldu zidaten haren aginduz, arropak erantzi zizkidaten, nire lagunen ondoan kateatu, eta haiei laguntzera derrigortua izan nintzen bet-betan, egin berria nuen ibilbide neketsu hartatik atseden pixka bat hartzen ere utzi gabe. Orduan Roland hurbildu zitzaidan; herabetasunak aipatzea eragozten dizkidan alderdi guztiak eskuztatu zizkidan basatiki, Rodinek nire azalean egindako arrasto laidogarri eta gutxi merezi hari buruzko barre-murrixka mingarriez eta eztenkadez josi ninduen, eta gero, beti hantxe egon ohi zen idizil batez armaturik, hogei kolpe erantsi zizkidan atzealdean.

        — Horrela izango zara tratatua, ematxar hori, esan zidan, zeure eginkizuna bete gabe uzten duzunero; oraingo honetan ez zaitut astinduko hutsegiteren bat-edo egin duzulako, baizik eta soilik ikus dezazun nola jokatzen dudan halakorik egiten dutenekin.

        Sekulako garrasiak egin nituen burdinen pean bihurritzen nintzen bitartean; nire astinaldiak, nire alarauak, nire malkoak eta nire oinazearen azalpen krudelak nire borreroaren libertimendurako baino ez ziren...

        — Ai! Beste batzuk ere erakutsiko dizkizut, mari-purtzila, esan zuen Rolandek, ez da iritsi oraindik zure nahigabeen amaiera, eta nahi nuke zorigaitzaren bikaintasun basatienak ere ezagutu ditzazun.

        Utzi egin ninduen.

        Zanga itzel honen inguruan, leize baten azpian, sei haitzulo ilun zeuden, ziegak bailiran ixten zirenak, eta horiexek genituen gauerako etzaleku. Ondikozko katea hartara iritsi eta berehala gautu zuenez, nire lagunak eta ni askatzera etorri ziren, eta Rolandek aipatu zizkidan ur, baba eta ogi zatiak eman ondoren, giltzaperatu egin gintuzten.

        Bakarrik egon nintzen orduko, nire egoeraren latzari ateak zabaldu nizkion. Ba al liteke, nioen neure golkorako, hain gizon gogorrak izatea non esker-ordainaren sentimendua ere iraungita baitaukate?... Arima zintzo batek inoiz halakorik sentitzeko egoeran jarriko banindu, pozez txoratzen neure egingo nukeen bertute hori, ezezaguna izan al daiteke zenbait izakirentzat? Eta hura hain bidegabeki ezabatzen saiatzen direnak, beste ezer izan al daitezke munstroak izan ezik?

        Gogoeta horietan murgilduta nintzelarik, bat-batean nire ziegako atea irekitzen zela entzun nuen; Roland zen. Gizon zital hura ni azkeneraino laidoztatzera etorria zen, bere gurari gorrotagarriei zerbitzatzera behartuz: bere jokamoldea bezain bihozgabeak izango zirela pentsatuko duzu, Andere, eta halako gizon batentzat, amodioaren plazerrek bere izaera gorrotagarriaren kutsua eduki behar zutela derrigorrez. Baina nola ausartu naiteke zure egonarriaz baliatzera beldurgarrikeria berri hauek kontatuz? Ez al dut zure irudimena nahikoa lohitu halako kontakizun zitalen bidez? Berrietan abiatu behar al dut?

        — Bai, Teresa, esan zuen Corvilleko Jaunak, bai, xehetasun horiek guztiak eskatzen dizkizugu, eta halako eratsutasunez xuxurlatzen dituzu non izugarrikeria oro goxatzen baitu, gizona ezagutu nahi duenarentzat baliozkoa dena bakarrik aipatzen baituzu. Ezin imajina daiteke azalpen hauek zenbateraino diren baliagarriak arimaren garapenerako. Agian, gai hauei buruz idatzi nahi izan zutenen neurritasun ergel hutsagatik gara hain ezjakitunak zientzia honetan. Funtsik gabeko beldurrek estekaturik, txepel guztiek dakizkiten umekeriez baizik ez digute hitzegiten, eta ez dira ausartzen, esku adoretsu batez gizon-emakumeen bihotzetaraino zuzenduz, galdukeria ikaragarri horiek geure begien aurrean erakusten.

        — Ongi da, Jauna, obeditu egingo dizut, ihardetsi zuen Teresak hunkiturik, eta orain arte egin dudan bezala jokatuz, azalpen horiek ahalik eta kolorerik apalenez eskaintzen ahaleginduko natzaizue.

        Lehenik beharrezkoa da Roland azaltzea. Gizon txikia zen, mozkotea, hogeita hamabost urtekoa, sasoi sinestezin batez hornitua, hartza bezain iletsua, aurpegia hitsa, begirada zekena; ilea gaztainkara, gizonezkoen traza nabarmenak, sudurra luzea, bekainak beltz eta sarriak, eta gizonak gure sexukoengandik bereizten dituen alderdi hori halako luzeerakoa zeukan, halako neurriz kanpoko loditasun batekoa, non sekula ez bainuen antzekorik ikusi neure begien aurrean, eta benetan egia zen Naturak inoiz ez zuela hain gauza miresgarririk sortu: nire bi eskuek nekez inguratzen zuten eta nire besaurrea bezain luzea zen. Adiurre sutsu baten, irudimen oparo baten eta akats handitan ez murgiltzeko bezain garrantzitsua zen erosotasun baten fruitu izan zitezkeen galdukeria guztiak gehitzen zizkion Rolandek fisiko horri. Rolandek sendotu egin zuen bere fortuna; bere aita hasi zen hura osatzen, oso aberatsa egin zuen, eta horri esker, jada ordurako asko bizitakoa zen gizon gazte hau. Ohiko plazerrez gogaituta, izugarrikerietara jo beste baliabiderik ez zeukan; horiei esker bakarrik lortzen zuen gozamen gehiegiek ahitu zizkioten desioak berpiztea; zerbitzaritzat zeuzkan emakumeak oro bere ezkutuko lizunkerietan erabiltzen zituen, baita hain makurrak ez ziren plazerrak asetzeko ere, zeintzuetan aurki baitzezakeen lizunkoi honek beste ezer baino gogokoago zuen krimenaren gozoa. Rolandek bere arreba bera zeukan maitaletzat, eta hain zuzen ere, gure ondoan piztutako pasio-grinak berarekin ase berriak zituen.

        Ia zeharo biluzik zegoen sartu zenean; aurpegia arras sututa zeukan, eta igarri egiten zitzaizkion gozatu berria zuen mahaiko aseezintasunaren frogak nola barrua jaten zion haragikoikeria higuingarriaren frogak. Dardara batean jarri ninduen begirada batekin aztertu ninduen une batez.

        — Ken itzazu arropa horiek, esan zidan, gauean estaltzeko hartu nuena indarrez kenduz... bai, ken ezazu hori guztia eta jarrai iezadazu; agudo aski sentiarazi dizut zertara arriskatzen zaren nagitasunean eroriz gero. Baina gu saltzeko gogoak erasotzen badizu, krimen hori hagitzez ere handiagoa izango denez, zigorra ere horren konformidadean izango da; zatoz, beraz, zein eratakoa izango den ikustera.

        Azaltzen zaila den egoera batean aurkitzen nintzen, baina Rolandek nire arimari leher egiteko astirik ere eman gabe, berehala besotik heldu, eta arrastaka eraman ninduen; eskuineko eskuaz gidatzen ninduen, ezkerrekoan esku-argi txiki bat baitzeukan, bidea zertxobait argitzen ziguna. Itzulinguru askotxoren ondoren, leize baten atearen aurrean gertatu ginen. Ireki, eta ni lehendabizi sarraraziz, jaisteko esan zidan, lehen hertsidura hura ixten zuen bitartean; obeditu egin nuen. Ehun maila jaitsi ondoren, bigarren bat topatu genuen, modu berean ireki eta itxi zena; baina honen ondotik, ez zegoen eskailerarik, harkaitzetan landutako bideska mehar bat baizik, biragunez josia, eta arrunt aldapa latza zuena. Rolandek ez zuen hitzik ere esaten; isiltasun horrek are gehiago izutzen ninduen, bere esku-argiaz argitzen gintuen bitartean. Ordu laurden batez ibili ginen horrela: nire egoerak oraindik biziago sentiarazten zidan lurpeko soto haien hezetasun beldurgarria. Azkenik, hain behera jaitsi ginen, non ez baitut uste ahoberokerietan ari naizenik ziurtatzen badut gu iritsi ginen toki hura zortziehun oinetik gorako sakoneran zegoela, lurraren erraietan. Atzean utzi genuen bideska haren ezker-eskuin nitxo ugari zeuden, eta bertan, gaizkile horien aberastasunak gordeta zeuzkaten altxorrak ikusi nituen. Azkenean, brontzezko azken ate batekin egin genuen topo, Rolandek ireki, eta atzeraka eroriko nintzela pentsatu nuen, gizon doilor hark ninderaman gela beldurgarria begiztatu nuenean; balantzaka ikusi ninduenez, bultza egin zidan zakarki, eta horrela, nahi izan gabe, ehorzketa-gela beldurgarri haren erdian aurkitu nintzen. Irudika ezazu, Andere, diametroan hogeita bost oin dituen leize biribil bat, oihal beltzez atonduriko hormak objekturik lugubreenez apainduta dauzkana, tamaina guztietako giza-eskeletoak nonahi, ikoroski gisara jarritako hezurdurak, hildakoen burezurrak, idizil eta zartailu sortak, sableak, aiztoak, pistolak; halakoxeak ziren, gangaren izkina batetik zintzilik, hiru argi-mukiz osatutako kriseilu batek argitutako murruetan ikus zitezkeen izugarrikeriak; gako batetik soka luze bat zegoen zintzilik lurretik zortzi edo hamar oinetaraino leotzaren erdi-erdian, eta aurki ikusiko duzun legez, ekitaldi beldurgarrietan erabiltzeko baizik ez zegoen han. Eskuinetara hilkutxa bat zegoen, eta barruan, igitai mehatxagarri batez armaturik, herioren mamua erdi-ikus zitekeen; belaunaulki bat zegoen aldamenean; gurutze bat ikusten zen gainean, bi kandela beltzen artean kokatua; ezkerretara, emakume biluzi baten argizarizko irudia, hain benetakoa non luzaz egon bainintzen zalantzatan; gurutze batera iltzatua zegoen, eta bularrez zegoen haren gainean ezarria halako moduz, non bere atzealdeko alderdi guztiak ikus baitzitezkeen zabalki baina aldi berean krudelki hebainduak; odola zauri askotatik irteten zen eta bere ipur-mazeletan behera isuri beharrean zegoela zirudien; munduko adatsik ederrena zeukan, burua guganantz itzulita zuen, eta grazia erregutzen ari zela ematen zuen: bere begitarte ederrean galgatutako oinazezko keinu guztiak atzematen ziren, baita hura blaitzen zuten negar-anpuluak ere: irudi beldurgarri hura ikusitakoan, bigarren aldiz indarrak galduko nituela pentsatu nuen; leizearen hondoan besaulki beltz itzel bat zegoen, eta bertatik, ilunbe hartako krudelkeria guztiak zabaltzen ziren gure begiraden aurrera.

        — Hortxe hilko zara, Teresa, esan zidan Rolandek, inoizko egunean nire etxetik alde egiteko burutapen galgarria oldozten baduzu; bai, honaxe etorriko naiz zuri bizia edekitzera, eta bertan, asma dezakedan modurik gogorrenean pairaraziko dizkizut oinazeak.

        Mehatxu hori egitean, Roland sutu egin zen; bere asaldurak eta bere nahasmenduak harrapakina akabatzeko prest dagoen tigrearen irudiko egiten zuten: orduantxe erakutsi zuen hornituta zegoen gorputz-atal izugarri hura; ukituarazi egin zidan, eta galdetu ere egin zidan antzekorik ikusi ote nuen.

        — Ikusten duzun hau, mari-ziztrina, esan zidan haserre bizian, zure gorputzeko alderdirik meharrenean sartuko dut, horretarako bitan erdibitu behar bazaitut ere; nire arrebak, zu baino gazteagoa denak, alderdi horretan bertan jasaten du; inoiz ez dut beste era batera gozatzen emakumeekin: beraz, beharrezkoa da zu ere sastatu zaitzadan.

        Eta zein tokiz mintzatzen ari zen zalantzarik eduki ez nezan, arrunt azkazal luzez armatutako hiru hatz sartu zituen bertan, esanez:

        — Bai, hementxe, Teresa, hementxe hondoratuko dut berehala gorputz-atal hau; sabelpea urratuko dizu, odoletan utziko zaitu, eta ni berriz, hordialdi batean egongo naiz.

        Hitz horiek esan zituenean, bitsa zerion ahotik, maldizio eta irain gorrotagarriekin nahasturik. Bere erasonahien xede bihurtzekotan zirudien tenplua desloratzen ari zen esku hura aldameneko alderdi guztietan galdu zen orduan; harramazkatu egin zituen, eta beste horrenbeste egin zuen nire zintzurrarekin ere. Halako eran minberatu zidan ezen hamabost egunetan jasan bainituen oinaze ikaragarriak. Ondoren, besaulkiaren ertzean jarrarazi, eta ardo-izpirituz igurtzi zuen gure espeziearen ugalpenerako aldarea edertzen duen goroldioa. Su eman eta erre egin zuen. Bere hatzek aldare hori koroatzen duen haragi-zatitik heldu eta lazki uspeldu zuten, hatzak barrura sartu, eta bere azkazalek, hura errezeleztatzen duen mintza urratu zuten. Harekin aski ez nonbait, esan zidan, bere bakarlekuan harrapatuta nindukala eta hobe zela ni handik ez irtetea, horrek berriro jaitsiarazteko neketik arinduko zuela; bere oinetara makurtu nintzen, eskaini nizkion zerbitzuak ostera oroitaraztera ausartu nintzen... Ohartu egin nintzen are gehiago sumintzen nuela bere errukiarekiko omen neuzkan eskubideez hitzeginez; isiltzeko esan zidan, eta bere indar guztiarekin urdail-ahoan emandako belaun-kolpe batez lurrera bota ninduen.

        — Ea!, esan zidan ileetatik tiraka zutiaraziz, goazen! Presta zaitez; sakrifikatu egingo zaitut-eta...

        — Ene Jauna!

        — Ez, ez, hil beharra daukazu; ez zaitut gehiago entzun nahi zure ongintza txiki horiek niri aurpegiratzen; ez dut gogoko inorekin zorretan egotea, besteak dira nigandik oro lortzen dutenak... Hiltzera zoaz, diotsut, sar zaitez zerraldo honetan, ikus dezadan ea ondo kabitzen al zaren bertan.

        Bertan sartu eta itxi egin ninduen. Gero leizetik irten eta bertan utziko ninduenarena egin zuen. Inoiz ez dut neure burua heriotzatik hain hurbil sentitu; ondikotz! Are itxura benetakoago batean azalduko zitzaidan. Roland atzera etorri eta zerraldotik atera ninduen.

        — Ezin hobeto egongo zara hor barruan, esan zidan, zuretzat egina dagoela dirudi; baina hortxe lasai-lasai akabatzen uztea, ederregia litzateke; beste modu bateko heriotza pairaraziko dizut, baina ez hargatik atseginik gabekoa; ea! Egiozu otoitz zure Jainko horri, ematxar xixtrina, eskaiozu datorrela agudo zu mendekatzera, benetan horretarako botererik baldin badu...

        Belaunaulkirantz egin nuen jauzi, eta Betierekoari bihotza ahots goran zabaltzen ari nintzaion bitartean, Rolandek berretu egin zituen bere laidoak eta bere aladurak agerian uzten nizkion atzealdeen gainean, are modu krudelago batez gainera. Bere indar guztiekin makilkatu ninduen altzairuzko ziriz armaturiko gabiko batez, eta kolpe bakoitzean gangaraino jariarazten zidan odola.

        — Eta?, jarraitu zuen irainen artean, zure Jainko horrek ez al dizu lagunduko? Horrela sufritzen utziko al dio bertute dohakabeari? Dongetasunaren eskuetan abandonatuko al du? Ai! Hori Jainkoa, Teresa, hori Jainkoa duzuna! Zatoz, esan zidan segidan, zatoz, ematxar hori, egin duzu jada otoitz (eta bidenabar, sabelpez jarri ninduen gela haren hondo-hondoan zegoen etzaulkiaren ertzean); esan dizut lehen ere, Teresa, hil beharra daukazu!

        Besoetatik heldu eta bizkarrean lotu zizkidan; gero, zeta beltzeko lokarri bat igaroarazi zuen nire lepoaren ingurutik, eskuetan hartuta zeuzkan bi muturretatik bere gogara tira eginez, arnasa faltaz beste mundura bidal nintzakeelarik, berari laket zitzaion unean.

        — Honako aladura hau zuk uste duzuna baino eztiagoa da, Teresa, esan zidan Rolandek; plazerrezko sentsazio esplikaezinen bidez baizik ez duzu sentituko heriotza; lokarri honek zure kirio-multzoari eragingo dion teinkadurak surtan jarriko dizkizu likiskeriaren organoak; ondorio jakina da; halako estira batera zigortutako jende guztiek balekite nolako hordialdian hil beharra daukaten, beren krimenen zigor honek hainbeste beldurtuko ez lituzkeenez, maizago burutuko lituzkete eta ziurtasun handiagoaz gainera. Ekitaldi atsegingarri honek, Teresa, ostaturatuko naizeneko barrunbe hori hertsatzearekin batera (gaineratu zuen bide donge hartan barneratuz, gizatxar batentzat hain aproposa zena), bikoiztu egingo ditu nire plazerrak.

        Baina alferrik saiatu zen bide hura urratzen; ibilgua prestatu arren, hura erdietsi ahal izateko munstro baten pare hornituta zegoenez, eragotziak gertatu ziren beti haren ahaleginak. Une hartan, bere haserrea mugagabea bilakatu zen; azkazalez, eskuez eta oinez baliatzen zen Naturak eraikitako oztopoak mendekatzeko. Berriz aurkeztu zen, surtan zegoen ezpata auzoko erretenaren ertzetara labaindu zen, eta astinaldiaren indarraz ia erdiraino sartu ere egin zen. Garrasi egin nuen. Roland hutsegite harekin arras suminduta, amorruz baztertu zen, eta aldi honetan, halako indarrez jo zuen beste atean, non dardo hezea bertan murgildu baitzen barrua zarratatuz. Rolandek lehen astinaldi haren arrakasta aprobetxatu zuen; bere ahaleginak geroz eta bortitzagoak bilakatu ziren; gaina hartzen ari zitzaidan. Aurrera egin ahala, lepoaren inguruan igaroarazi zidan lokarri galgarria estutuz zihoan. Alarau beldurgarriak egin nituen; Roland bihozgabeak, halakoekin libertituz, garrasiak bikoiztera adoretu nahi ninduen, erabat ziur aski ez zirela, zeharo egoeraren jabe nahi zuenean geldiarazteko. Sutzen ari zen intziri zorrotz haiekin; halere, hordialdi hura bere buruaz jabetzeko zorian zegoen, lokarriaren teinkadurak bere plazer mailaren arabera moldatzen ziren, pixkana-pixkana kordea galtzen ari nintzen. Estutze aldiak hain biziak bilakatzen ari ziren ezen nire zentzumenak ahultzen ari baitziren, baina haatik sentikortasuna galdu gabe. Rolanden gorputz-atal ikaragarri hark erraiak urratzen eta bortizki astintzen ninduen, eta benetan egoera beldurgarrian banengoen ere, bere lizunkeriaren zorrotadek nola blaitzen ninduten sentitu nuen. Horiek jariatzerakoan jaurtitako garrasiak aditzen ditut oraindik. Ondoren kordea galdu nuen une batez, ez nekien zer gertatuko zitzaidan, baina laster ireki nituen begiak argira; libro nekusan neure burua, aske, eta nire organoak berpizten ari zirela zirudien.

        — Aizu, Teresa, esan zidan borreroak, zintzoa izan nahi baldin baduzu, zin egingo nuke ez duzula plazerra besterik sentitu.

        — Hau laztura, Jauna, hau bai nazka, zenbat atsekabe eta etsipen!

        — Oker zabiltza, ezagunak ditut dastatu berriak dituzun ondorio horiek, baina direnak direla ere, niri zer ardura zait, uste dut nahikoa ongi ezagutu behar nauzula jakiteko ezen zurekin nagoenean zure haragizko grina horiek nireek baino askozaz gutxiago kezkatzen nautela. Eta bilatzen dudan haragi-grina hori hain bizia izan da, une batzuetan gehiago ihardungo dut zurekin. Zuri dagokizu, Teresa, esan zidan lizunkoi gailen honek, zuri baino ez dagokizu zeure egunak luzatzea.

        Orduan, sabaitik zintzilik zegoen lokarri bat nire lepoaren jiran igaroarazi zuen; egoki lotu zuenean, aulkitxo baten gainera igoarazi eta bertan oinak jartzeko agindu zidan. Xingola bat lotu zuen aulkitxora, bere muturrari eskuan eusten ziolarik, eta besaulki batean jesartzera joan zen aurrez aurre: eskuetan inauskai zorrotz bat neukan, eta horretaz baliatu behar nuen soka mozteko, berak zeukan xingolaren bidez nire oin azpiko aulkitxoa erorarazten zuen une berean.

        — Ikusten duzu, Teresa, esan zidan orduan, zeure kolpea huts egiten baduzu, nik ez dut neurea huts egingo; beraz, ez nuen okerrik egin zure egunak zure esku zeudela esan nizunean.

        Sutu egin zen. Bere mozkorraldian tira behar zuen aulkitxoa, erorketa horrek sabaitik zintzilik utziko ninduelarik. Ahal zuen guztia egin zuen une hori ezkutatzeko; zeruetan egongo litzateke, zuzen jotzen asmatuko ez banu; baina asko saiatuagatik ere, igarri egin nion, bere estasiaren bortxak salatu egin zuen, ikusi egin bainion zorigaiztoko mugimendu hura. Aulkitxoak alde egin zidan, lokarria moztu nuen, eta lurrera erori nintzen, erabat aske; eta han, berarengandik hamabi oinetara baino urrunago, sinetsiko al didazu Madame, bere eldarnioaren eta bere zoraldiaren frogez blaituta sentitu nuen neure gorputza.

        Besteren bat, nire lekuan, eskuartean zeukan armaz baliatuz, munstro hari oldartuko zitzaiokeen dudarik gabe; baina zertarako balioko zidakeen adorezko ekintza horrek? Lurpeko soto haietako giltzik gabe, hango itzulinguruen berri jakin gabe, bertan hilko nintzen irten ahal baino lehen. Gainera, Roland armatuta zegoen; beraz, altxa egin nintzen, arma lurrean utziz, hartara nire susmo txikienik ere izan ez zezan. Ez zen jabetu ere egin. Plazerra bere zabaltasun osoan gozatu berria zuen, eta nire eztitasunarekin eta nire menekotasunarekin kontent, nire abileziarekin bainoago, irteteko keinu bat egin zidan, eta gora igo ginen.

        Biharamunean, hobeto aztertu nituen lagunak. Lau neska hauek hogeita bost eta hogeita hamar urte bitartekoak ziren; lazeriak zailduak eta gehiegizko lanak zatartuak izanagatik ere, artean ondo gorde zituzten beren edertasun iraganaren aztarnak; gorpuzkera ederrekoak ziren, eta gazteenak, Suzanne izenekoak, begi zoragarriak zituenak, oraindik oso adats ederra zuen. Lyonen bereganatu zuen Rolandek, bere xarmak erdietsi, eta esposatzeko hitza emanik familiari kendu ondoren, gaztelu beldurgarri honetara ekarri zuen. Hiru urte ziren hara etorririk, eta bere lagunak baino are berezikiago, munstro haren basakerien xede bilakatu zela: idizil-kolpeen poderioz, ipurmasailak maskurtuak eta gogortuak zeuzkan nola egongo litzatekeen behi-larrua eguzkitan lehortu ondoren; minbizia zeukan ezkerreko bularrean eta zornazorro bat umetokian, berebiziko oinazeak sortzen zizkiona. Roland azpisugearen ondorioa zen oro; izugarrikeria hauetako bakoitza bere lizunkerien emaitza zen.

        Honexek jakinarazi zidan Roland Veneziarantz abiatzeko bezperatan zegoela, baldin eta aspaldian Espainia aldera igorriak zituen dirutza handiei esker espero zituen ganbio-letrak erdiesten bazituen Italian, ez baitzuen inoiz bere urrea eraman nahi izaten mendiez haraindi; izan ere, ez zuen inoiz harantz bidaltzen: bizilekutzat hautatutako herrialdetik landara igorriarazi ohi zituen bere gezurrezko espeziak. Horren bidez, kokatu nahi izaten zuen lekuan ezin zioten beste aberastasunik atzeman beste erresuma bateko paperak izan ezik, eta hartara, ezin zitezkeen sekula bere maltzurkeriak argitan jarri. Baina den-dena hutsean gera zitekeen une batetik bestera, eta bere pentsakizunetan zerabilen bakarleku hura azken negoziazio honen menpe zegoen erabat, non bere altxorren zatirik handiena arriskatu baitzuen. Cadixek bere piastrak, bere zekiak, bere gezurrezko luisak onartu, eta horren trukean letrak Veneziarantz bidaltzen baldin bazituen, Roland dohatsu izango litzateke bere bizitza guztirako; aldiz iruzurra agerian geldituz gero, nahikoa zen egun bakar bat haren fortunaren eraikin hauskorra suntsitzeko.

        — Ene!, esan nuen xehetasun horiek jakin nituenean. Behingoz Probidentzia zuzena izango ote da! Ez ote du onartuko halako munstro batek arrakastarik izan dezan! Mendekatuko ahal gaitu gu guztiok!...

        Jainko Maitea! Hartua nuen eskarmentuarekin, halako arrazonamendurik egitea ere!

        Eguerdi aldera atsedenerako bi ordu ematen zizkiguten, eta guk, bakoitza bere aldetik beti, haize pixka bat hartu eta gure geletan bazkaltzeko aprobetxatzen genuen; ordu bietan berriro lanari lotu eta gauera arte ihardutera behartzen gintuzten, eta ez ziguten behin ere gaztelu barruan sartzen uzten. Larru bizirik baldin baginen, ez zen soilik beroagatik, baizik eta gure ugazaba hezikaitzak aldian aldian ematen zizkigun idizil- kolpeak jasotzeko egokiera hobean egoteagatik: neguan, galtza batzuk eta koratilo bana ematen zizkiguten azalari hain hertsiki itsatsiak, ezen gure gorputzak ez baitzeuden hargatik babestuagoak gu alatzea beste plazerrik ez zeukan gizatxar haren kolpeetatik.

        Zortzi egun igaro ziren Roland ikusi gabe; bederatzigarrenean gure lanetara azaldu zen, eta Suzannek eta nik gurpila emekiegi jirarazten genuelakoan, hogeita hamar idizil-kolpe banatu zizkigun gutako bakoitzari, bizkarraren erdialdetik hasi eta izterren alderdi gurienetaraino.

        Gauerdian, gizon zitala bila etorri zitzaidan ziegara, eta bere krudelkerien ikuskizunaz suturik, harrapatuta nindukan jarreragatik aurkezten nion ilunbeetako haitzulo hartan barneratu zuen berriro bere hagapurua, bere amorruaren arrastoak aztertuz. Grinak ase zituenean, lasaitasunezko momentu hura aprobetxatu nahi izan nuen nire zoria arindu zezan erregutzeko. Ondikotz! Ez nekien, halako gogoek duten gaizkinahirako isuria eldarnio-unetan are biziagoa bihurtzen den arren, baretasunak ez dituela hargatik gizon zintzoaren bertute eztietara lerrarazten; bere sostengu diren elikagaiek batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago kitzikatutako su bat da grina hori, errautsetan egonagatik ere, horregatik gutxiago erretzen ez duena.

        — Eta zein eskubiderekin, erantzun zidan Rolandek, nahi duzu zure kateak arindu diezazkizudan? Zurekin gauzatu nahi ditudan fantasien ordainetan al da? Baina, uste al duzu mesederik eskatuko nizukeela, horien bidez zenbait ordainsari erregutu ditzakezunean? Nik ez dizut deus ere eskatzen, hartu egiten dut, eta ez dut ikusten, zurekiko eskubide batez baliatzen banaiz, zergatik behar diodan horregatik bigarren bat exigitzeari uko egin. Ez dago inolako maitasunik nire egintzetan: maitasuna, pertsona gizabidetsuen sentimendua da, guztiz mesprezatzen dudana, eta nire bihotzak ez du sekula horren zirrararik sentitu. Beharragatik baizik ez naiz baliatzen emakume batez, beste behar desberdin batzuetarako edalontzi biribil eta huts batez baliatzen garen bezala; baina, dudan dirutzari eta aginteari esker nire desioetara menerarazten dudan pertsonari ez diodanez ez estimurik eta ez samurtasunik opa, kentzen diodan hori nirekiko zorra denez, eta inoiz ere ez zaionez menekotasuna baizik eskatzen, horren ondotik ni ezin ninteke behartua egon berarekiko inolako esker onik izatera. Galdetuko nieke horretara behartu nahi ninduketenei, ea basoan gizon bati poltsa lapurtzen dion ohoina behartuta al dagoen gizon horri esker onik ematera, bera baino indartsuagoa sentitzen delako egin berria dion kalteagatik. Gauza bera gertatuko litzateke emakume bati egindako destainarekin; bigarren bat egiteko titulu bihur daiteke, baina sekula ez nahikoa arrazoi hari ordainsaririk eman beharrean sentitzeko.

        — Ai, Jauna, esan nion, noraino daramazu dongekeria hori?

        — Azken ekitaldiraino, ihardetsi zidan Rolandek; munduan ez dago galdukeriarik hartara makurtu ez naizenik, ez dago krimenik burutu ez dudanik, alerik ere ez nire printzipioek zuritzen edo bidezkotzen ez dutenik. Betidanik sentitu izan dut gaizkirako halako jaidura bat, beti nire haragikoikeriaren probetxurako bihurtzen dena. Krimenak nire grina likitsak pizten ditu, eta zenbat eta beldurgarriagoa izan, orduan eta gehiago sutzen nau. Halakorik egitean, jende arruntak jolas lizunetan dastatzen duen plazer mota berberaz gozatzen naiz neu ere, eta ehun aldiz aurkitu izan naiz, krimenari buruz pentsatzen ari naizenean, horretara makurtzean, edo burutu berria dudanean, emakume eder biluzi baten aldamenean egon ohi garen aldarte berean. Modu berean supizten ditu nire zentzumenak, eta neronek ere neronen grinak pizteko burutzen ditut, gauza eder baten ondora asmo lizunekin hurbiltzen garenean bezalaxe.

        — Ene Jauna! Zuk diozuna beldurgarria da oso, baina lehen ere ikusiak ditut horren adibideak.

        — Milaka dira, Teresa. Ez dago zertan imajinaturik emakume baten edertasunak izan behar duenik lizunkoi baten gogoa ongien kitzikatzen duena; aitzitik, bere jabetzari legeek egotzitako krimen mota da. Horren froga izango litzateke ezen zenbat eta kriminalagoa izan jabetza hori, orduan eta gehiago sutzen gaituela. Senarrari ebatsitako emakume batez edo gurasoei kendutako neskatxa batez gozatzen den gizonak atsegin gehiago hartzen du dudarik gabe, bere emazteaz baizik gozatzen ez den senarrak baino, eta apurtzen diren loturak zenbat eta errespetagarriagoak iruditu, orduan eta handiagoa da likiskeria. Bere ama baldin bada, bere arreba baldin bada, edo bere alaba baldin bada, xarma berriak gehitzen zaizkie dastatutako plazerrei; horretatik guztitik probatuak garela? Bada orduan oztopoak ugaritu daitezela gutiziatuko dugu, horiek gainditzen zailtasun eta xarma gehiago lor dezagun; orain, krimena gozamenaren bixigarria baldin bada, gozamen horretatik bereizirik, berez ere izan daiteke, noski; horrela izanik, krimen hutsean izango al da benetako gozamenik? Jakina, ezinezkoa baita bixigarririk eman duena, bera ere horretatik ondo hornitua ez egotea. Modu horretan, hala uste dut, nork bere kontutik neskato bat bahitzeak arrunt plazer bizia emango dio, baina beste inoren kontura bahitzeak plazer erabatekoa emango dio, eta neskato honen gozamena hobetua gertatuko da bahitzeagatik beragatik; ordulari bat, boltsa bat ebasteak ere berdin emango lukete plazerra, eta ohitu baldin baditut nire zentzumenak neskato bat bahitzearekin hunki daitezen, bahiketa den aldetik, plazer hori bera, grina likits hori bera aurkituko da ordulariaren ebasketan nola boltsarenean, etab.... Horrexek argituko luke hainbat pertsona zintzoren fantasia, zeintzuek lapurretara jotzen baitute horren beharrik gabe. Une honetatik aurrera ez dago deus sinpleagorik: dasta bitez plazerrik handienak kriminaltzat jotzen diren gauza guztietan, eta eginahalak egin ditzagun gozamen sinpleak kriminalak izan daitezen, imajina litezkeen modu guztietan; horrela jokatuz gero, gozamen honi falta zitzaion eta zorionaren perfekziorako ezinbestekoa zen bixigarri neurria eman besterik ez baitiogu egingo. Sistema hauek oso urruti garamatzate, badakit, agian aurreraxeago erakutsiko dizut, Teresa, baina zer axola zaigu gozatuz gero? Ba al dago, esaterako, neska maitea, ni zurekin gozatzen ikustea baino gauza samurragorik eta naturalagorik? Baina zuk ezetz diozu, horrelakorik ez dezadala egin eskatzen didazu; badirudi zurekiko ditudan obligazioengatik, eskatzen duzuna eskaini beharko nizukela. Halere, nik ez dut amore ematen deusen aurrean, ez dut ezer aditzen, txepelak gatibu dauzkaten lokarri guztiak apurtzen ditut, neure gurarietara menerarazten zaitut, eta gozamen sinpleenetik, aspergarrienetik, benetan atsegingarria den bat sortzen dut; makur zaitez, Teresa, makur zaitez horretara; eta inoiz indartsuenaren itxuran itzultzen bazara mundura, zeu ere balia zaitez zeure eskubideez, eta ezagutuko dituzu plazer guztiak, bizienak nahiz minenak.

        Hitz horiek esandakoan irten egin zen Roland, zenbait gogoetatan utzi ninduelarik, eta ongi pentsa dezakezun moduan, ez ziren inondik ere bere aldekoak.

        Sei hilabete eman nituen jada etxe hartan gizatxar haren lizunkeria bitxiei aldian aldian zerbitzu eginez, non eta halako batean, nire presondegian sartzen ikusi bainuen Suzannerekin batera.

        — Zatoz, Teresa, esan zidan, aspaldi da, hala deritzot, hainbeste izutu zintuen leize hartara ez zaitudala jaitsiarazi; jarrai iezadazue biak ala biak, baina ez dezazuela espero izan berriz biak igoko zaretenik, guztiz beharrezkoa baita zuetako bat bertan utz dezadan, ikusiko dugu noren aldera labantzen den zoria.

        Zutitu egin nintzen, nire lagunarengana ikaraz beteriko begiak zuzendu nituen, zenbait malko ikusi nizkion bereetan behera isurtzen... eta abian jarri ginen.

        Lurpeko sotoetan giltzapetu gintuztenetik, begi basatiekin aztertu gintuen Rolandek. Laket zitzaion behin eta berriz aipatzea gure amaiera zein izango zen, eta batari nahiz besteari konbentziaraztea gu bietako bat han geratuko zela ziurtasun osoz.

        — Ea, esan zuen eseriz eta bere aurrean zutik egoteko aginduz, txandaka saia zaitezte herbail honi bere zoramena eragozten, eta zorigabekoa hura, energia itzularazten diona.

        — Ez da bidezkoa, esan Suzannek, ongien kitzikatzen zaituenak behar luke zure grazia eskuratu.

        — Inondik ere ez, esan zuen Rolandek. Ongien sutzen nauena nor den jakin orduko, gauza ziurra izango baita haren heriotzak emango didala plazer gehiena... eta plazerra besterik ez dut irrikatzen. Bestalde, gehiena sutuko nauenari grazia ematea erabakiz gero, batak nahiz besteak halako suhartasunez jokatuko zenukete, non agian estasian murgildaraziko baizenituzkete nire zentzumenak, are sakrifizioa gauzatu baino lehenago ere, eta horixe da behar ez dudana.

        — Gaizkia gaizkiagatik nahi izatea da, Jauna, esan nion Rolandi, zure estasiaren osagarriak izan behar luke desiratu behar zenukeen gauza bakarra, eta krimenik gabe ere iritsi badezakezu, zergatik nahi duzu halakorik egin?

        — Horrela baizik ezin dezakedalako atsegingarriki erdietsi, eta leize honetara ez naizelako jaitsi krimen bat burutzeko baino. Ederki aski dakit hori gabe ere lortuko nukeela, baina hori nahi dut bestea ere lortzeko.

        Solasaldi hartan, hasten lehena ni hautatu ninduenez, esku batez aurretik eta besteaz atzetik hasi nintzaion zirrika, eta berak bitartean, nire biluztasunak aurkezten zizkion gorputzeko alderdi guztiak ukitzen zituen gogara.

        — Asko falta da oraindik, Teresa, esan zidan ipur-mazelak ukituz, haragi eder hauek Suzannerenak bezain maskurrez beteak eta hilduratuak egon daitezen; erre ere egin ditzakegu neska maite honenak, ez du sentitu ere egingo; baina zuk, Teresa, baina zuk... liliartean bildutako arrosak dira oraindik: ailegatuko gara, ailegatuko gara horretara ere.

        Ezin duzu imajinatu, Andere, mehatxu horrek nola baretu ninduen: Roland ez zen ohartzen, ezbairik gabe, hura eginez nigan barreiatzen zuen lasaitasunaz; akaso ez al zegoen garbi krudelkeria berrietara menerarazi nahi baldin baninduen ez zuela ni hiltzeko inolako desiorik? Esana dizut lehen ere, Andere, zorigaitzean gauza orok hunkitzen gaituela, eta harrezkero ni lasaituagoa nintzen. Beste poz berri bat! Ni ez nintzen ezer egiten ari, eta masa ikaragarri hark, bere baitara uzkurturik, bere hartan zirauen nire astinaldi guztien kontra. Suzanne, jarrera berean zegoelarik, inguru berdinetan eskuztatua izan zen; baina haragi haiek beste gogortasun batekoak zirenez, Rolandek askozaz gutxiago laztantzen zituen; Suzanne gazteagoa zen, nolanahi ere.

        — Etsita nago, esan zuen gure erasotzaileak, zigorrik beldurgarrienek ere ez dutela odol tantarik ateratzea lortuko ipurdi honetatik.

        Bata eta bestea makurtarazi egin gintuen, eta gure makurdurari esker plazerraren lau bideak aurkezten zitzaizkiolarik, bere mihia bi bide meharrenen barnean inarrosi zen; doilorrak beste bietara tu egin zuen. Aurretik hartu gintuen ostera, eta belauniko jarrarazi gintuen bere izterren artean, gure bi bularrak haren baitan kitzikatzen ari ginenaren parean aurkitu zirelarik.

        — Ai! Bularrez, esan zuen Rolandek, amore eman beharko duzu Suzanneren aldean; inoiz ez duzu izan hain titi politik; ikusi, begira zein ongi hornitua dagoen!

        Eta hori esatearekin batera, dohakabe honen bularra hertsatu egiten zuen bere atzaparren artean uspeldu arteraino. Orain, ez nintzen ni kitzikatzen ari zena, Suzannek hartu zuen nire lekua; bere eskuetan aurkitu orduko, dardoa bere zorrotik irten eta inguruan zuen guztia biziki mehatxatzen hasi zen.

        — Suzanne, esan zuen Rolandek, horra arrakasta beldurgarria... Zure amaiera da, Suzanne; sentitzen dut, jarraitu zuen gizon basa honek titiburuak atximurtuz eta harramazkatuz.

        Nireak zupatu eta arinki koskatu egiten zituen bakarrik. Azkenik, Suzanne belauniko jarri zuen sofaren ertzean. Burua makurtarazi, eta jarrera horretan gozatu zen hartaz, naturala zitzaion modu izugarri horretan: oinaze berriek iratzarririk, Suzanne bihurrikatzen ari zen, eta Rolandek, inor zapuzterik ez zuelarik nahi, zenbait ika-mikarekin aski, nire baitan ostatu hartzera etorri zen, nire lagunarenean sakrifikatu zuen tenplu berera, bitarte horretan hura etengabe iraintzeari eta gogaitarazteari utzi gabe.

        — Hona krudelki kitzikatzen nauen emagaldu bat, esan zidan, ez dakit zer egingo niokeen.

        — Ene, Jauna!, esan nuen, erruki zaitez berarekin; ezinezkoa da bere oinazeak mingarriagoak izatea.

        — Horixe baietz!, esan zuen doilorrak... Baliteke... Ai! Hemen ikusiko banu Kie Enperadore itzaltsua, Txinak bere errege-aulkian eserita izan duen gizatxarrik handienetako bat, beste gauzaren bat egingo genuke zalantzarik gabe. Emaztea eta bien artean, egunero biktima ugari sakrifikatzen omen zituzten, hogeita lau orduz bizirik edukitzen zituzten heriotzaren aladura krudelenetan, eta halako larriminezko egoera batean, non beti beren arima eskaintzeko prest baitzeuden, nahiz ezin zezaketen halakorik lor munstro hauen ardura krudelen ondorioz, zeintzuk beren sorospenei esker aladuretan bizirik mantenduz, ez baitzituzten une batez ere eguzki argitara ateratzen, baldin eta orduantxe heriotza emateko ez bazen... Ni bihotz samurrekoegia naiz, Teresa, ez dut deus ulertzen horretaz guztiaz, ikasle bat besterik ez naiz.

        Roland sakrifizioa amaitu aurretik erretiratu zen, eta bat-bateko atzeratze honekin ia sartzerakoan egin zidan beste min eragin zidan. Suzanneren besoetara oldartu zen, eta irri mingarria gehitu zion destainari:

        — Izaki maitagarria, esan zion, nola oroitzen naiz gure uztarduraren lehen momentuekin! Inoiz ez dit emakume batek plazer biziagorik eman; inoiz ez dut inor maitatu zu bezala... Besarka gaitezen, Suzanne, urruntzera goaz, agian luzerako.

        — Munstroa, erantzun zion nire lagunak beldurraren beldurrez, urrun zaitez; ezartzen dizkidazun aladurei ez diezaiezula gehitu zure proposamen beldurgarriak entzun behar izatearen etsipena; tigre hori, ase ezazu zeure amorrua, baina behinik behin errespeta itzazu nire atsekabeak.

 

        Rolandek hartu eta etzaulkiaren gainean etzanarazi zuen, izterrak zeharo irekita, eta sorkuntzaren mintegia erabat bere eskueran.

        — Nire antzinako plazerren tenplua, egin zuen oihu gizon dongeak; zuri, zure lehen arrosak bildu nituenean hain plazer eztiak eskaini zenizkidan horri, neronek esan behar dizkizut agur-hitzak...

        Doilor alaenak bere azkazalak barneratu zituen bertan, eta minutu askotxotan haiekin barrua atzamarka ibili ondoren, minutu horietan Suzannek sekulako oihuminak jaurti zituelarik, odolduta zirenean baizik ez zituen erretiratu. Izugarrikeria horiekin gainezkatuta, eta luzaroago eustea ezinezkoa zitzaiola sentituz:

        — Ea, Teresa, esan zidan, ea, neskatxa maitea, moldatu dezagun hau guztia soka-motz jokoaren ekitalditxo baterako.

        Horixe zen, hain zuzen, Rolanden leizeaz mintzatu nintzaizun lehen aldian azaldu nizun zorigaiztoko jolas haren izena. Hiruhankakoaren gainera igo nintzen, gizon zitalak lepo inguruan lokarria lotu, eta nire aurrean jesarri zen; Suzanne, egoera lazgarri batean zegoen arren, laztanka ari zitzaion bere eskuez; une baten buruan, oinak jarrita neuzkan aulkitxoari tira egin zion, baina inauskaiaz armaturik, soka berehala moztu eta lurrera jausi nintzen inolako gaitzik gabe.

        — Ongi da, ongi da, esan zuen Rolandek, zure txanda da, Suzanne, dena esanda dago, eta zuri ere grazia emango dizut abildade berberaz asmatzen baduzu.

        Suzanne nire lekuan jarria izan zen. Ai, Andere, utzidazu ikuskizun beldurgarri honen xehetasunak ezkutatzen... Dohakabea ez zen gehiago itzuli.

        — Irten gaitezen, Teresa, esan zidan Rolandek; ez zara berriro leku honetara itzuliko zure txanda iristen ez den artean.

        — Nahi duzunean, Jauna, zuk nahi duzunean, erantzun nuen; nahiago dut heriotza, pairarazten didazun bizitza beldurgarria baino. Gu bezalako zorigaiztokoentzat maitagarria izan al daiteke akaso bizitza?...

        Eta Rolandek ziegan giltzaperatu ninduen. Nire lagunek biharamunean galdetu zidaten ea zer gertatu zitzaion Suzanneri, eta dena azaldu nien; ez ziren batere harritu; denek zorte berbera espero zuten, eta denek, nik ere bai, gure gaitzen amaiera han ikusten genuenez, lehiaz desiatzen genuen.

        Bi urte igaro ziren horrela, Roland bere ohiko galdukerietan, ni heriotza krudel baten itxaropen beldurgarrian, noiz eta halako batean albiste bat hedatu baitzen gazteluan ezen ez zirela soilik gure ugazabaren desioak bete, ezen ez zuela soilik Venezian gutiziatu zuen paper kopuru ikaragarria jaso, baizik eta sasi-espeziatan sei milioi bidaltzen zizkiotela, eskuarte haiek bere gogara Italiarantz igarotzeko aukera emanez. Ezinezkoa zen gizatxar honek dirutza ederragorik egitea. Errentatan bi milioitik gorako kopuru batekin abiatu zen, imajina zezakeenaren itxaropenak gaindituz: huraxe izan zen Probidentziak prestatutako adibide berria. Modu berri hura erabili nahi izan zuen oparotasuna soilik Krimenarentzat zela konbentziarazteko, eta zorigaitza Bertutearentzat.

        Gauzak egoera horretan zirela, Roland nire bila etorri zen hirugarren aldiz leizera jaisteko asmoz. Ikaraz nengoen, azkeneko aldiz han izan ginenean egin zizkidan mehatxuez oroituz.

        — Lasai zaitez, esan zidan, ez duzu zertan beldurrik izanik, niri bakarrik dagokidan gauza bat besterik ez da... Dastatu nahi dudan lizunkeria bitxi bat, zuri inolako arriskurik ekarriko ez dizuna.

        Atzetik joan nintzen. Eta ate guztiak itxitakoan:

        — Teresa, esan zidan Rolandek, etxe honetan zuri eta ez beste inori ausartzen naiz kontu hau esatera; beharrezkoa nuen benetan emakume zintzo bat... zu beste inor ez dut ikusi, aitor dizut, eta neure arreba bera baino nahiago zaitut...

        Harriduraz beterik, argitzeko eskatu nion.

        — Entzun, esan zidan; fortuna eginda daukat, baina patuak zenbait mesede egin baldin badizkit ere, berdin abandona nazake une batetik bestera; zelatan egon daitezke nire bila, atxilotu egin nazakete nire aberastasunen garraioan, eta ezbehar hori gertatuz gero, soka dut neure zain, Teresa; emakumeei atseginez dastarazten diedan plazer horixe bera izango dut zigortzat; konbentzituta nago, egon daitekeen beste, heriotza hau hagitzez ere eztiagoa dela krudela baino; baina lehen, bihotz-esturak probarazi dizkiedan emakumeek inoiz ez didatenez egiarik esan nahi izan, nire kabuz ezagutu nahi dut sentsazio hori. Nire eskarmentuz jakin nahi dut ea ez al den egia teinkadura horrek hazi-isurketaren nerbio tentetzailea bizkorrarazten dionik dastatzen duenari. Heriotza hau joku bat besterik ez dela konbentziturik, askoz adoretsuago egingo diot aurre, zeren ez baita nire existentziaren amaiera beldurtzen nauen gauza bat: baditut zenbait printzipio horri buruz, eta materia soilik materia bihur daitekeela etsita nagoenez, ez naiz infernuaren beldur nola ez naizen paradisuaren esperoan ere, baina heriotza krudel baten estirek izutu egiten naute. Ez nuke hiltzerakoan sufritu nahi: saia gaitezen bada. Nik egin dizudan guztia egingo didazu; larru gorritan jarriko naiz; aulkitxoaren gainera igo, zuk lokarria lotu, une batez kitzikatu egingo naiz, gero, gauzak sendotasun apur bat hartzen hasten direnean, aulkitxoa kenduko duzu, eta ni esekita geratuko naiz. Bertan utziko nauzu harik eta nire haziaren jarioa edo oinazearen imintzioak ikusi arte. Bigarren hori gertatuz gero, bet-betan askatuko nauzu; bestela izanez gero, Naturari bere kasa iharduten utziko diozu, eta soilik horren ondoren askatuko nauzu. Ikusten duzu, Teresa, zure eskuetan jarriko dut neure bizia, zure askatasuna eta zure fortuna izango dira jokabide jatorraren sariak.

        — Ai, Jauna!, erantzun nuen, badago zerbait bitxia proposamen horretan.

        — Ez, Teresa, exigitu egiten dizut, ihardetsi zuen arropak erantziz, baina zintzo joka ezazu; ikus nire konfiantzaz eta nire estimuaz zenbateko froga ematen dizudan!

        Zertarako balioko zidakeen zalantza egiteak? Ez al zen bada nire jaun eta jabe? Bestetik, iruditzen zait egin niezaiokeen kaltea berehala konponduta egongo litzatekeela bera bizirik iraunarazten egundoko arreta jarriko nukeelako: bere ugazabandrea bihurtuko nintzateke bizitza honetan, baina nirekiko izan zitzakeen asmoak edonolakoak izanik ere, berari itzultzeko baino ez ziren izango ziurtasun osoz.

        Prest jarri ginen: Roland ohiko laztanetako batzuekin supiztu zen; aulkitxoaren gainera igo eta lotu egin nuen. Tarte hartan guztian nahi izan zuen nik iraintzea, bere bizitzako izugarrikeria guztiak aurpegiratzea, eta egin ere halaxe egin nuen. Dardoak berehala mehatxatu zuen Zerua, aulkitxoa erretiratzeko keinua egin zidan, eta nik obeditu. Sinetsiko al duzu, Andere, deus egiazkoagorik ez dago Rolandek uste izan zuena baino: bere aurpegian plazerraren agerpenak baizik ez ziren nabarmendu, eta ia une berean, hazi zorrotada azkarrak jaurti zituen sabairantz. Dena isuri ondoren, nik ezertan ere lagundu gabe, askatzera joan nintzaion hegan. Txorabiaturik erori zen, baina nire ardurei esker, berehala etorrarazi nuen bere onera.

        — Ai! Teresa, esan zidan begiak berriz zabalduz, imajinaezinak dira sentsazio horiek; esan daitezkeen gauza guztiak baino harantzago doaz: nahi duten guztia egin dezatela orain nirekin, desafio egiten diot Themisen ezpatari berari. Berriro ere erruduntzat joko nauzu eskerrrik ez emateagatik, Teresa, esan zidan Rolandek eskuak bizkarrean lotuz, baina zer nahi duzu, ene maitea, ezin zintzotuko naiz neure adinean... Izaki maitea, bizia itzuli didazu, eta ni, halere, ez naiz sekula zurearen kontra hain biziki jazarri; Suzanneren zortea deitoratu zenuen, bada orain, berarekin elkartzera eramango zaitut; bera hilik datzan leizearen barnean barneratuko zaitut bizirik.

        Ez dizut neure egoera azalduko, Andere, pentsa dezakezu nolakoa zen; negarrez lehertu arren ere, zinkurinetan urtu arren ere, ez zidan aditzen. Rolandek leize galgarria zabaldu zuen. Kriseilu bat zeraman hobeto bereiz nezan hura betetzen zuen gorpu pila, segidan soka bat pasa zuen nire besoen azpitik, arestian esan dizudan bezala bizkarraren atzealdean lotuta zeudenak, eta soka horren bidez, leize hartako hondotik hogei bat oinetaraino-edo jaitsiarazi ninduen, gutxi gora-behera bera zegoen lekutik hogeita hamar bat oinetara. Ikaragarri sufritzen nuen jarrera hartan, bazirudien besoak errotik erauziko zizkidala. Zein tamainatako laborriak ez ote nituen pairatuko, eta zein etorkizun beltza aurkezten zitzaidan! Ehundaka hilotz haien artean amaituko nituen neure egunak. Ordurako gaizkitzen hasia nintzen haien kiratsaren medioz. Rolandek, zuloan finkatutako makila batean bilurkatu zuen soka, eta gero laban batez armaturik, bere burua kitzikatzen ari zela entzun nion.

        — Ea, Teresa, esan zidan, gomendaiozu zure arima Jainkoari, hilobi honetara jaurtitzen zaitudanean, zain daukazun betiko amildegi horretan murgiltzen zaitudanean, erdietsiko baitut eldarnioa; ai... ai... Teresa, ai... eta nire burua bere estasiaren frogez estalita sentitu nuen, baina zorionez, ez zuen soka moztu. Gora ekarri ninduen atzera.

        — Beno!, esan zidan, beldurrik izan al duzu?

        — Ai, Jauna!

        — Horrelaxe hilko zara, Teresa, ziur izan, eta ni pozik izango naiz horretara ohitzen bazaitut.

        Gora igo ginen... Neure buruaz errukitu behar al nuen, goretsi egin behar al nuen neure burua? Bere alde egin berri nuenaren saria al zen hura? Baina ezin al zezakeen munstroak besterik egin? Ezin al ziezadakeen bizia edeki? Hura bai gizon zitala!

        Rolandek azkenean bere irteera prestatu zuen. Bezperan, gauerdi aldera, ikustera etorri zitzaidan; oinetara makurtu nintzaion, baita erregurik bizienez askatasuna eman ziezadala eskatu ere, eta Grenoblera irits nendin berak nahi lukeen diru kopurua gehitu ziezaiola horri.

        — Grenoblera? Hori bai ezetz, Teresa, salatu egingo gaituzu bertan.

        — Bada, Jauna, esan nion belaunak nire malkoez hezatuz, zin dagizut ez naizela bertara sekula joango, eta zu konbentzitzeko, utzidazu arren zurekin batera Veneziaraino joaten; agian han ez dut nire sorterrian bezain bihotz gogorrik aurkituko, eta behin egoki deritzozun lekuan utzi ondoren, zin egiten dizut santu guztien izenean ez zaitudala gehiago nekaraziko.

        — Ez dizut laguntzarik emango, sosik ere ez, erantzun zidan garrazki gizatxar izugarri hark; urrikalmendua, gupida eta esker onarekin loturiko gauza oro aski urrun dago nire bihotzetik, eta naizena baino hiru aldiz aberatsagoa izanik ere, inork ez nau ikusiko behartsu bati ezkutu bat ematen: zorigaitzaren mamuak surtan jartzen nau, atsegingarria zait, eta neure kabuz gaizkirik ezin dudanean egin, zortea bere eskutik hartzen duenaren atseginekin gozatzen naiz. Baditut horri buruzko zenbait printzipio eta ez naiz sekula horietatik urrunduko, Teresa; pobrea Naturaren ordenaren barnean dago; indar ezberdineko gizonak sortzean konbentzitu egin gaitu ezberdintasun hau iraunaraztea nahi zuela, baita gure zibilizazioak bere legeetan zenbait aldaketa egin arren ere; Naturaren aurka joatea litzateke, bere antolamendu gorenen oinarri den oreka suntsitzea litzateke; gizartearentzat arriskutsua den berdintasun baten alde lan egitea litzateke; nagikeria eta alferkeriari adore ematea litzateke, pobreak gizon aberatsari nola lapur diezaiokeen erakustea litzateke, honek bere laguntzak ukatu nahi izan dionean, eta hori guztia, laguntza horien medioz pobreak lanik egin beharrik izan gabe horiek lortzen ohituta dagoelako.

        — Ene! Jauna, zeinen gogorrak diren printzipio horiek! Horrela mintzatuko al zinateke beti aberatsa izan ez bazina?

        — Baliteke, Teresa, bakoitzak gauzak ikusteko bere modua du, hori da nirea, eta ez dut aldatuko. Frantzian dauden eskaleez kexatzen gara: nahi izanez gero, ez zen gehiago alerik izango behingotik; zazpi edo zortzi mila eseki besterik ez litzateke egin behar giza enda galgarri hau berehala desagertarazteko. Gorputz politikoak Gorputz fisikoaren arau berberak eduki behar lituzke horri buruz. Harrek janda dagoen gizon batek bere barruan bizirik segitzen utzi behar al lieke, horiengatik errukia sentitzen duelako? Ez al ditugu geure soroetatik erauzten landare onuragarria ihartzen ari diren belar bizkarroiak? Beraz, zergatik jokatu behar dugu kasu honetan bestela?

        — Baina erlijioa, egin nuen garrasi, Jauna, onginahia, gizabidea...

        — Zoriona lortu nahi duen ororen behaztopa-harriak dira horiek, esan zuen Rolandek; nik neurea eraiki baldin badut, gizonaren aurreiritzi kaltegarri horien guztien hondakinen gainean baizik ez da izan; jainkoen eta gizonen legeez trufatuz erdietsi dut, neure ibilbidean ahula topatu dudan aldiro berau sakrifikatuz, gizonen fede onaz baliatuz; pobrea kapustuz eta aberatsari lapurtuz lortu dut goresten nuen jainkotasunaren tenplu malkartsua; ez duzula nik bezala jokatzen? Tenplu horretarako ibilbide estua nire begien aurrera bezala zureetara ere azaltzen zen; baina nahiago izan dituzun amets hutsezko bertute horiek kontsolatu al zaituzte zure sakrifizioetatik? Ez dago astirik, dohakabea, ez dago astirik, egizu negar zure hutsengatik, sufritu eta saia zaitez bilatzen, ahal baldin baduzu, goresten dituzun mamu horien baitan, eskaini diezun gurtzek zenbateko galerak ekarri dizkizuten.

        Roland bihozgabea, hitz horiek esandakoan, gainera oldartu zitzaidan, eta berriro derrigortu ninduen, hainbeste arrazoiz gaitzirizten nuen munstro haren haragikeria makurrei zerbitzu egitera; orduko hartan uste izan nuen lepoa bihurrituko zidala: bere grina ase zuenean, idizil-makila hartu eta ehundik gora kolpe eman zizkidan gorputz guztian, adieraziz pozik egon beharko nukeela ez zeukalako astirik luzaroago iharduteko.

        Biharamunean, abiatu baino lehen, bere krudelkeriaren eta basakeriaren ikuskizun berri bat eskaini zigun doilorrak, zeinaren adibiderik ez baita agertzen Androniko, Neron, Tiberio edo beste edozein Wentzeslaoren milaka urteko istorioetan. Denek uste izan zuten gazteluan Roland bere arrebarekin joango zela, horretarako jantziarazi baitzuen; zaldi gainera igotzerakoan, guganantz ekarri zuen. «Horra hor zure lekua, ematxar ziztrina, esan zion biluzik jartzeko aginduz, nire lagunak nitaz oroit daitezen nahi nuke beren ustez gehien maite dudan emakumea bahian utziz; baina hemen kopuru jakin bat besterik behar ez denez, eta agian armak beharrezkoak izango ditudan bide arriskutsu bat egingo dudanez, emaxixtrin horietako batekin probatu behar ditut pistolak»; hori esanez, haietako bat kargatuz, gutako bakoitzaren bularraldera zuzendu zuen, eta azkenik bere arrebarengana itzuliz: «Zoaz, maripurtzil, esan zion burmuinak txikituz, zoaz eta esan deabruari Rolandek, munduko gaizkilerik aberatsenak, Zeruaren eskuari eta berari ere desafio egiten diola inolako lotsarik gabe!». Dohakabeak azken hatsa berehala eman ez eta, luzaroan iraulkatu zen haren burdinen pean: ikuskizun beldurgarri hau odol hotzean aztertu zuen gizatxar malapartatu hark eta gugandik betiko urrundu arte ez zion amaiera eman.

        Dena aldatu zen Roland irten zeneko biharamunaz geroztik. Bere ondorengoak, gizon ezti eta arrazoimenez beteak, atseden eman zigun berehala.

        — Hau ez da sexu ahul eta kupera baten zeregina, esan zigun ontasunez; animaliei dagokie makina horri eragitea; nahikoa laidogarria gertatzen da guk burutzen dugun lanbidea, Izaki Gorena alferrikako basakeria horien bidez iraindu beharrik gabe ere.

        Gazteluan ezarri zigun ostatua, eta ni berriz, Rolanden arrebak betetzen zituen eginkizunen jabe egin ninduen, horren ordainetan ezer eskatu gabe; gainerako emakumeak txanponen tailaketa-lanetan ezarri zituen. Lanbide hau ez zen inondik ere hain neketsua, eta horren trukean, logela egokiak eta jaki bikainak ematen zizkieten gainera, niri bezala.

        Bi hilabeteren buruan, Dalvillek, Rolanden ondorengoak, bere adiskidea Veneziara onik iritsi zela jakinarazi zigun; hantxe zen kokatu, hantxe zuen bere fortuna eskuratu, eta bantatu zitekeen zorion eta atseden guztiaz gozatu. Hura ordezkatu zuenaren zortea, ordea, oso urrun zegoen harena bezalakoa izatetik. Dalville dohakabea zintzoa zen bere lanbidean, baina horixe besterik ez zuen behar izan berehala azpiratua izateko.

        Gazteluan oro lasai zegoen egun batean, non jaun on honen manupean, lana zitala izanagatik ere, pozez egiten baitzen, ateak lurrera boteak, zangak gaindituak, eta etxea, gure lagunek nola defenda zezaketen pentsatzeko astirik izan baino lehen, Jendarmeriako hirurogeitik gora zaldizkoz betea aurkitu genuen. Errenditu beharra zegoen; ez zegoen modurik besterik egiteko. Basapiztien modura kateatu gintuzten; zaldien gainean lotu eta Grenoblera eraman. «Ene Jainkoa!, esan nuen nirekiko hara sartzean, hortaz zorteak urkamendia ekarriko dit, uste ero baten arabera zoriona piztuko zitzaidan herri honetan... Gizakion usteak, zein oker zabiltzaten!»

        Txanpon faltsifikatzaileen auzia berehala juzkatu zuten; denak lepotik zintzilikatuak izatera zigortu zituzten. Nik neraman arrastoa ikusi zutenean, itaunketarik egiteko lana ere alboratu zuten ia, eta besteen modura tratatua izango nintzen, baina azken unean errukia lortzen ahalegindu nintzen legegizon itzaltsu harengandik, epaimahaiaren ohore, epaile oso, herritar maitatu eta filosofo burutsu, zeinaren jakituriak eta onginahiak urrezko letretan betiko grabatu baitzuten bere izen ospetsua Themiseko tenpluan. Entzun egin zidan; nire fede onaz eta nire zorigaitzen egiazkotasunaz konbentziturik, nire auzian bere lankideek baino arreta gehixeago jartzeko adeitasuna erakutsi zuen... Ai ene gizon handia!, omenaldia zor dizut, dohakabe baten esker ona ez da zuretzat nekagarria gertatuko inondik ere, eta hark eskaintzen dizun saria, zure bihotza ezagutzera ematerakoan, berearen gozamenik eztiena izango da beti.

        S... Jauna bera izan zen nire abokatua; arretaz entzun zituzten nire kexuak, eta bere hitz-jario adoretsuak besteen gogoak argitu zituen. Herioztera zihoazen txanpon-faltsifikatzaileen aitorpen orokorrek asko lagundu zioten nirekiko kezka agertu zuenak eskainitako mintzaldiari: atzipetua izan nintzela, eta beraz errugabea nintzela erabaki zuten, edozein salakuntzatatik erabat libre eta nahi nuena izateko askatasun osoaren jabe. Nire babesle honek, zerbitzu hauekin batera, berrogeita hamar luisetik gorako diru-bilketa eskurarazi zidan; azkenik, nire begien aurrean nekusan zorionaren egunsentia; bazirudien azkenik nire susmoak egia bihurtuko zirela, eta nire zorigaitzak amaitu zirela uste izan nuen, baina Probidentziak nahi izan zuen egoera horretatik oraindik aski urrun negoela konbentzi nendin.

        Presondegitik irtendakoan, Isereko zubiaren aurrez aurre zegoen aterpetxe batean hartu nuen ostatu, bazter-auzoetatik hurbil, non ziurtatu baitzidaten ondraduki egongo nintzela. Nire asmoa, S... Jaunaren aholkuari jarraituz, bertan denboraldi batez geratzea zen hirian bizibideren bat aurkitzen saiatzearren, edo bestela Lyonera itzultzea, hori lortzen ez banuen, S... Jaunak onginahiz eskaini zizkidan gomendio-gutunez baliatuz. Aterpetxe hartan emandako bigarren egunean, egoiliarren gela deiturikoan bazkaltzen ari nintzelarik, konturatu nintzen oso ondo jantzitako emakume gizen batek, Baronesa tituluaren jabe omen zenak, goitik behera aztertzen ninduela: ni ere neure aldetik berari beha jarri nintzen, ezagutzen nuela ere iruditu zitzaidan, elkarrenganantz hurbildu, eta besarkatu egin ginen, elkarren ezagutza izan bai baina nola ezin oroit zezaketen bi pertsonen modura.

        Baronesak, azkenean, handik aparte eramanez:

        — Teresa, esan zidan, ala oker nabil? Ez al zara zu duela hamar urte Conciergerieko presondegitik salbatu nuena? Ez al zara Duboisekin gogoratzen?

        Aurkikuntza harekin apenas poztuagatik, adeitsuki erantzun nion halere, baina kontu eduki behar nuen Frantzian izan den emakumerik abil eta maltzurrenarekin, ez baitzegoen harengandik ihes egiteko modurik. Duboisek adei-erakutsiz josi ninduen, nire zorteaz kezkatuta egon zela esan zidan hiri guztiarekin batera, eta jakin izan balu lagun nintzakeela, era guztietako eginbideak burutuko zituzkeela Legegizonetara joaz, haietatik gehienak lagunak zituelako, berak esandakoaren arabera. Ni nortasunez ahula izaki, emakume hark bere gelara eraman nintzan onartu eta neure zorigaitzak azaldu nizkion.

        — Nire lagun maitea, esan zidan berriro besarkatuz, leku bakartiagoan ikusi nahi izan bazaitut, fortuna egin dudala adierazteko besterik ez da izan, eta dudan guztia zure zerbitzura dagoela; begira, esan zidan urrez eta diamantez mukuru zeuden bi kutxatila irekiz, horra hor nire industriaren emaitzak; Bertutea zuk bezala laudorioztatu banu, ordea, egun giltzaperatua edo zintzilikatua egongo nintzatekeen.

        — Ene Andere, esan nion, krimenen ondorioz baizik ez baduzu lortu hori guztia, Probidentziak, zeinak beti zuzena izaten amaitzen baitu, ez dizu luzaroan horiezaz gozatzen utziko.

        — Okerra da hori, esan zidan Duboisek, ez dezazula imajina Probidentziak beti bertutearen alde jokatzen duenik; erosotasunezko une labur batek ez zaitzala puntu horretan itsutu. Probidentziaren legeen iraupenerako berdin du Paulek gaizkirako isuria izatea, Pierrek ongia egitera jotzen duen bitartean. Naturari beharrezkoa zaio batetik eta bestetik kopuru berdina izatea, eta krimena gauzatzea, Bertutea baino areago, munduko gauzarik axolagabeena zaio; entzun, Teresa, entzuidazu arreta pixka batez, jarraitu zuen gaizkileak eseriz eta ni ere bere aldamenean jesarraraziz, zuk baduzu adimena, ene neskatxa, eta horretaz nahi zintuzket konbentzitu.

        Ez da gizonak Bertutearen alde egiten duen hautua zoriona dakarkiona, neska maitea, hain zuzen ere bertutea, Galdukeria bezala, munduaren aurrean dugun jokamoldeetako bat besterik ez delako. Beraz kontua ez da bati jarraitzea eta besteari ez; auzia bide zuzenetik ibiltzea baino ez da, bertatik urruntzen dena beti okerrean ibiliko baita. Osoki bertutetsua litzatekeen mundu batean, Bertutea gomendatuko nizuke, sariak hari lotuak egongo liratekeelako, eta horrek zoriona ekarriko lizukeelako hutsik gabe. Guztiz ustelduta dagoen mundu batean, berriz, galdukeria baizik ez nizuke aholkatuko beti. Besteen bidetik ez doana, hutsik gabe hilko da; topatzen duen oro aurkako gertatzen zaio, eta ahula denez, beharrezkoa da berau ezinbestean suntsitua izatea. Alferrik da legeek ordena berrezarri nahi izatea eta gizakiak Bertutearen esparrura ekarri nahi izatea; halakorik abiarazteko prebarikatzaileegiak eta halakorik lortzeko eskasegiak direnez, ibilitako bide horretatik une batez urrunaraziko dituzte, baina inoiz ez dute lortuko hura uzterik. Gizonen interes orokorrak ustelkeriara bideratzen dituenean, haiekin batera gaizkindu nahi ez duenak interes orokorraren aurkako borrokan ihardungo du. Orain, zer zorion itxaron dezake etengabe besteen interesen aurka dabilenak? Esango al zenidake galdukeria dela gizonen interesen aurka dagoena? Ados nintzateke zurekin onak eta gaiztoak kopuru berdinean izango lituzkeen mundu batean bageunde, zeren orduan batzuen interesak besteenekin egingo bailuke talka nabarmenki; baina ez da horrelakorik gertatzen barreneraino ustelduta dagoen gizarte batean. Nire grina gaiztoek gizon-emakume galduak bakarrik laidoztatuko dituztenez, beste grina gaizto batzuk piztuko dizkiete beren baitan, lehengoen ordain izango zaizkienak, eta gu denok zoriontsu izango gara. Dardara hori orokor bihurtzen da; elkarrenganako talka eta kalteak ugariak dira, eta bakoitza, galdu berria duena berehala berreskuratuz, egoera zoriontsu batean aurkitzen da etengabean. Galdukeria Bertutearentzat baino ez da arriskutsua, ahula eta herabe denez inoiz ez delako ausartzen deusetan hastera; baina lur gainean bera baizik geratzen ez denean, bere erreinu unagarria amaituta dagoenean, Galdukeriak ez duenez orduan jada ustelduta dagoena baino laidoztatuko, beste grina gaizto batzuk sortuko ditu, baina ez du bertuterik aldaraziko. Nola ez zinen, bada, erreka zulora joango, mundu guztiak jarraitzen zuenaren kontrako norabidea hartuz behin eta berriz? Zurrunbiloak eraman zintzan utzi izan bazenu, zu ere, ni bezala, portura ailegatuko zinatekeen. Ibaian gora joan nahi duenak ba al dauka egiterik behera doanak adina bide egun batean? Probidentziaz ari zatzaizkit beti; baina, nork egiaztatzen dizu Probidentzia horrek ordena eta, ondorioz, Bertutea maite duenik? Ez al zaizu behin eta berriz bere bidegabekerien eta bere aldrebeskerien adibideak ematen ari? Gizonak gerrara bidaliz, izurriteak eta gosea ekarriz, alderdi guztietan unibertso usteldu bat sortuz... horrela agertzen al du zure ustez ongirako omen duen maitasun itzel hori? Zergatik diozu zuk grina gaiztokoek nahigabetu egiten dutela, hark ere grina gaiztoen bidez baizik jokatzen ez duenean? Bere eginkizunetan oro galdukeria eta ustelkeria denean? Bere gurarietan oro krimena eta desordena denean? Baina bestalde, nondik datozkigu gaizkira lerrarazten gaituzten mugimendu hauek? Ez al da bada bere eskua halakoak ematen dizkiguna? Ba al dago gure sentsazioetan bakar bat ere harengandik ez datorrenik? Gure desioetan bakar bat ere bere zeregina izan ez denik? Hortaz, arrazoizkoa al litzateke zerbaitetarako isuria utzi edo eman digula esatea, kaltegarria edo alferrikakoa zaionean? Grina gaizto horiek baliagarri baldin bazaizkio, zergatik nahi izan beharko genuke horien aurka gogor egin? Zer eskubiderekin saiatu beharko genuke hura suntsitzearen alde? Eta nondik ateratzen duzu bere ahotsa isilaraziko genukeela? Munduan filosofia gehixeagorekin jokatuko bagenu, berehala berrezarriko litzateke ordena denean, eta horrek legegizonei eta epaileei ikusaraziko lieke ezen beraiek halako zorroztasunez gaitzesten eta zigortzen dituzten krimen horiek, aldarrikatzen dituzten bertuteak baino erabilpen maila askozaz handiagoa dutela zenbaitetan, halakorik inoiz praktikatu ez eta sekula sariztatu ez den arren.

        — Baina Andere, erantzun nuen, zure sistema beldurgarri horiek besarkatzeko nahikoa ahula izanda ere, nola lortuko zenuke nire bihotzean une oro piztuko lituzketen arrangurak itzaltzea?

        — Arrangura ameskeria hutsa da, esan zidan Duboisek; hori ezabatzera ausartzen ez den arima herabearen marmar txepela baizik ez da, Teresa laztana.

        — Ezabatzea? Ba al liteke ala?

        — Ez dago deus errazagorik; egiteko ohiturarik ez dugun gauzez baizik ez gara damutzen; barruko har hori sortzen dizuna sarriagotan berregin, eta berehala isilaraziko duzu; horren aurka pasioen sugarra eta gogoaren lege ahaltsuak erabili, eta berehala deuseztuko duzu. Bihotz-zimikoek ez dute krimena frogatzen, azpiratzen erraza den arima bat bakarrik adierazten dute; gela honetatik irtetea debekatzen dizun agindu zentzugabe bat entzuten baduzu, ez zara bertatik irtengo arrangurarik gabe, nahiz ziur egon irtetearekin ez diozula inori kalterik egiten. Beraz ez da egia krimenak soilik eragin dezakeela arrangurarik. Krimenen ezerezaz eta Naturaren plan orokorrarentzat horien beharraz konbentziturik, halakorik egin ondoren sentituriko arrangura garaitzea bezain erraza izango zaigu gela honetan geratzeko jaso duzun agindu ez-legezkoaren ondoren bertatik irteteak eragingo dizuna isilaraztea. Gizonek krimentzat dauzkaten gauza guztien azterketa sakon bat eginez hasi beharra dago horrela deiturikoa beren legeen eta beren nazio ohituren urratzea baizik ez dela konbentzitzeko; Frantzian krimen deritzotena ez dela krimen handik berrehun legoara; ez dagoela ekintza bakar bat ere mundu osoan unibertsalki benetan krimentzat joa denik; alerik ere ez, hemen makurra edo gaitzesgarria izanagatik ere, hemendik zenbait miliatara goresgarria eta bertutetsua ez denik; den-dena iritzi eta geografia kontua dela, eta beraz, zentzugabea dela nork bere burua bertuteak gauzatzera behartzea, beste nonbait galdukeriatzat daukatenean, eta halaber, krimenetatik ihes egitera, beste klima batean ekintza bikaintzat daukatenean. Gogoeta hauen ondoren galdetu nahi nizuke ea arrangurarik izan al dezakedan, baldin eta nire atseginez edo nire gogoz, Txinan Bertute bat baizik ez den krimen bat burutzen badut Frantzian; ea zorigabekoa bilakatu behar al dudan, miresgarriki neure buruaren kaltetan ihardun behar dudan, Frantzian zenbait ekintza burutu nahi izan ditudalako, horiengatik Siamen erre egingo ninduketenean. Orain, arrangurak debekuaren arabera bakarrik baldin badu izaterik, soilik eragozpenen ondorioetatik sortzen bada, baina inondik ere ez burututako ekintzetatik, mugimendu jakintsua al da norberaren baitan existi dezan uztea? Ez al da ergelkeria berehala ez isilaraztea? Ohitu gaitezen arrangurarik eragin berri duen ekintza hori axolagabetzat jotzen; munduko Nazio guztietako ohitura eta usadioen azterketa hausnartuaren arabera epaitu dezagun; eta lan honen ondorio gisa, berregin dadila ekintza hori, den bezala, ahal den bezain sarri; edo hobe oraindik, berau baino gogorragoak diren beste ekintza batzuk ere egin daitezela, beste batzuekin bateratu daitezela, hartara hobeto ohitu gaitezen, zeren ohiturak eta arrazoiak berehala suntsituko baitute arrangura, agudo aski ezabatuko baitute ilunbeetako mugimendu hori, soilik ezjakintasunaren eta hezkuntzaren fruitu dena. Hortik aurrera sentituko dugu, ezertan benetako krimenik ez dagoenez gero, ergelkeria dela damutzea, eta herabekeria dela baliagarria edo atsegingarria gerta dakigukeen oro egitera ez ausartzea, hori lortzeko gainditu beharreko oztopoak edonolakoak izanik ere. Berrogeita bost urte dauzkat, Teresa, nire lehen krimena hamalau urterekin egin nuen. Gogaitzen ninduten lotura guztietatik askatu ninduen horrek; harrezkero, ez diot utzi fortunaz ereindako ildoan haren atzetik korrika ibiltzeari, ez dago krimen bakar bat ere egin edo eginarazi ez dudanik... eta sekula ez dut arrangurarik ezagutu. Dena dela, ia lortzekotan nago; bizpahiru kolpe zorioneko gehiago, eta beste modu batera nire egunen amaieran izango nukeen erdipurdiko egoera edukitzetik, errentan berrogeita hamar mila liberatik gora edukitzera pasatuko naiz. Berriro diotsut, ene laztana, dohatsuki urratutako bide honetan sekula ez dizkit arrangurak bere arantzak sentiarazi. Ezbehar beldurgarri batek gailurretik amildegira erroiztuko banindu bet-betan, ez nintzateke gehiago horretan saiatuko, gizonez edo nire zorigaitzaz urrikalduko nintzateke, baina beti bakean egongo nintzateke neure kontzientziarekin.

        — Hala izan bedi, Andere, erantzun nuen, baina arrazoimenez azter ditzagun zure printzipio horiek berak; zer eskubidez eskatu nahi didazu nire kontzientzia zurea bezain irmoa izan dadila, baldin haurtzarotik aurreiritzi berberak gainditzera ohituta ez badago? Zertan oinarrituta eskatzen duzu nire izpirituak, zurea bezala antolatuta egon gabe, sistema berberak onar ditzala? Onartzen duzu Naturaren baitan ongiaren eta gaizkiaren kopuruak batuta daudela, eta ondorioz, badirela zenbait gizaki ongia egiten dutenak, eta beste batzuk gaizkirako isuria dutenak; nik egin dudan aukera beraz Naturan bertan dago; horren ondotik, nolatan eskatzen didazu berak ezarri dizkidan arauetatik urrun nadila? Diozunez, zoriona aurkitu duzu ibili izan zaren bide horietan barna: ongi da, Andere, baina zer dela-eta ez dut nik berdin-berdin aurkituko ni ibili izan naizenetan? Ez dezazula imajina, bestetik, legeen zaintzak atseden luzean uzten dituenik bere aurka dabiltzanak, ikusi berria baituzu horren adibide beldurgarri bat; hamabost gaizkileetatik, zeintzuen artean ni bizi bainintzen, bat bakarrik irten da bizirik, eta beste hamalaurak desohorez hil dira...

        — Eta hori al da zuk zorigaitza diozuna?, berrekin zion Duboisek. Baina zer da desohore hori printzipiorik ez daukanarentzat? Oro gaindituta dugunean, gure begien aurrean ohorea aurreiritzi bat, omena gauza axolagabea, erlijioa ameskeria eta heriotza erabateko deuseztapena besterik ez direnean, ez al da gauza bera orduan urkamendian hiltzea edo norberaren ohean? Munduan bi eratako gizatxarrak daude, Teresa, fortuna boteretsu batek edo entzute miragarri batek amaiera lazgarri honetatik babesean jartzen dituenak, eta harrapatutakoan halakorik eragozten saiatuko ez direnak. Azken hau ondasunik gabe jaioa denez, desio bakarra eduki behar luke bizkorra baldin bada: aberatsa izatea edozein preziotan; lortzen baldin badu, nahi zuena izango du, eta pozik egotekoa da hori; ordea, egurtua baldin bada, zer deitora lezake ezer galtzekorik ez duenean? Legeak, hortaz, baliogabeak dira gaizkile guztien aurrean: boteretsuarengana iristerik ez dutelako, eta ezinezkoa delako dohakabea horien beldur izatea, duen baliabide bakarra bere ezpata baita.

        — Eta zuk benetan uste al duzu, ekin nion, Justizia zerutarrak ez diola itxarongo krimenak mundu honetan beldurtzerik lortu ez duenari?

        — Uste dut, iharduki zuen emakume arriskutsu honek, Jainkorik baldin balitz, ez zatekeela hainbeste ogen izango lur gainean; uste dut benetan ogenik bada, edo nahasmendu hauek Jainko horren aginduak dira, eta orduan izaki basatia litzateke, edo bestela halakorik eragotzi ezinean dabil, eta une horretatik, Jainko ahula litzateke; eta batean nahiz bestean, izaki higuingarria litzateke, bere errainuari desafio egin eta bere legeak mesprezatu behar dizkiodan izaki bat. Ai, Teresa! Ateismoak ez al du bi mutur hauetako edozeinek baino gehiago balio? Horixe duzu nire sistema, neska maitea, haurtzaroaz geroztik dago nigan sartua, eta bizitza guztian ez dut hartaz arnegatuko, ziurtasun osoz.

        — Bihotz-ikara batean jartzen nauzu, Andere, esan nuen zutituz, barkaidazu zure sofismak eta zure irainak gehiago entzun ezina.

        — Egon zaitez pixka bat, Teresa, esan zuen Duboisek bertan geldiaraziz, ezin baldin badut zure arrazoimena garaitu, gutxienik utzidazu zure bihotza gatibatzen. Zure beharra daukat, ez iezadazu zeure laguntza ukatu, hona hemen mila luis, zureak izango dira kolpea egin orduko.

        Une hartara ailegaturik, eta ongia egiteko dudan jaidurari bakarrik entzunez, bet-betan galdegin nion Duboisi ea zer zen hura guztia, ahal banu, burutzeko prestaeratan zerabilen krimen hura zapuzteko asmoz.

        — Begira, esan zidan; erreparatu al diozu Lyongo negoziogizon gazte horri? Lauzpabost egun dira hemen bazkaltzen duela.

        — Nor? Dubreuil?

        — Horixe, hain zuzen.

        — Eta?

        — Zutaz maiteminduta dago, isilmandatu hori egin zidan. Zure ibilera eratsu eta eztia ikaragarri gustokoa du, zinez maite du zure xalotasuna, eta zure bertuteak liluratuta dauka. Elaberrietako maitale honek zortziehun mila franko dauzka urretan eta paper-dirutan bere ohe alboko kutxatila txiki batean. Utzidazu gizon honi sinestarazten onartzen duzula berari entzutea; hala den edo ez den, zer axola dio? Hiritik kanpora ibilalditxo bat proposa diezazun bultzatuko dut, ibilaldi horretan zurekiko kontuetan aurrera egingo duela sinestaraziko diot; jostaketan ibiliko zara berarekin, kanpoan edukiko duzu ahal duzun luzaroen, eta tarte horretan ostu egingo diot, baina ez dut ihes egingo. Bere ondasunak Turinen direnean, ni oraindik Grenoblen egongo naiz. Gu begiz jo ez gaitzan ahalik eta arteziarik gehiena erabiliko dugu, bere ikerkuntzetan laguntzen ari garen itxurak egingo ditugu, eta horrela, nire irteera iragartzen denean, ez da batere harrituko, zuk atzetik jarraituko didazu, eta mila luis horiek Piemonteko lurretara iristerakoan emango zaizkizu.

        — Onartzen dut, Andere, esan nion Duboisi, arrunt deliberatuta Dubreuil lapurreta haren jakinaren gainean jartzera; baina pentsa ezazu, gehitu nuen gaizkile hura hobeto tronparaztearren, Dubreuil nitaz maiteminduta baldin badago, horren berri emanez edo bere eskuetan jarriz, askozaz gehiago lortuko dudala zuk hari traizio egiteagatik eskaintzen didazuna baino.

        — Hori da hori, neska!, esan zidan Duboisek, horixe da nik ikasle on bat esaten dudana, hasia nago sinesten Zeruak niri baino trebezia gehiago eman dizula krimenerako. Bada, jarraitu zuen idazten ari zen bitartean, tori hogei mila ezkutuko bilete hau, uko egiozu orain.

        — Ondo gordeko naiz hori egitetik, Andere, esan nuen biletea hartuz, baina gutxienez nire zorigaiztoko egoerari eta nire ahuldadeari egotziozu zure limurkerietara makurtzean egiten dudan hobena.

        — Zure adimenari nahi nioke egotzi, esan zidan Duboisek, baina zuk nahiago baduzu zure zorigaitzari leporatzea, nahi duzun bezala izango da; beti niri zerbitzatu eta pozik izango zara.

        Dena konpondu zen; gau hartatik bertatik, Dubreuilekin solasean zertxobait gehiago egiten hasi nintzen, eta benetan nirekiko nolabaiteko jorana bazuela egiaztatu ahal izan nuen.

        Deus ez zegoen nire egoera baino gauza korapilatsuagorik: proposaturiko krimen horretara prestatzetik aski urrun nintzen dudarik gabe, urretan hamar mila aldiz gehiago izanda ere; baina emakume hau salatzea sekulako nahigabea zen niretzat, guztiz arbuiagarria baitzitzaidan hamar urte lehenagotik askatasuna zor nion izaki bat heriotzaren mende uztea. Nahiko nukeen krimena eragozteko moduren bat aurkitu hura zigortzera behartu gabe, eta Dubois bezain gaizkile eskarmentatua ez zen beste edonorekin erdietsiko nukeen. Hona hemen, beraz, zer egitea deliberatu nuen, emakume beldurgarri honen jukutria ilunek nire egitasmo zintzoen eraikuntza osoa eraitsi ezezik, haiek oldoztu izanagatik zigortua izango nintzela jakin gabe.

        Ibilaldirako ezarritako egunean, Duboisek bere gelan bazkaltzera gonbidatu gintuen biok, guk baietsi, eta bazkaldu ondoren, Dubreuil eta biok, prestatu ziguten zalgurdia presatzera jaitsi ginen: Duboisek ez zigunez behera lagundu, une batez Dubreuilekin bakarrik aurkitu nintzen, irten aurretik.

        — Jauna, esan nion oso azkar, entzuidazu arretaz, zirkinik ere egin gabe, eta zehatz-mehatz adi ezazu esatera noakizuna; ba al duzu lagunik ostatu honetan?

        — Bai, badaukat lankide gazte bat, nire buruaz bezala fio nintekeena.

        — Bada, Jauna, zoaz berehala eta agindu iezaiozu zure gela une batez ere ez uzteko, gu paseoan gabiltzan bitarte guztian.

        — Baina neronek daukat gela horretako giltza, zer zabiltza halako ardura eta kontuekin? Ez al da gehiegi?

        — Uste duzuna baino funtsezkoagoa da, Jauna, otoi, sinetsidazu, edo ez naiz zurekin irtengo; gurekin bazkaldu duen emakumea gaizkilea da, eta elkarrekin egingo dugun irtenaldia bitarte horretan erosoago lapurtzeko baizik ez du antolatu; azkar mugi zaitez, Jauna, begira daukagu, eta arriskutsua da; emaiozu giltza zure lagun horri, zure gela barruan egon dadila eta ez dadila bertatik mugi gu itzuli artean. Zalgurdi barruan garenean argituko dizut gainerako guztia.

        Dubreuil adi-adi zegoen, eta bostekoa luzatu zidan eskerrak emanez; jasotako aholkuari buruzko aginduak ematera joan zen hegan, eta itzulitakoan, abiatu egin ginen; bidean gindoazelarik, abentura guztiaren korapiloa azaldu nion, nireak ere kontatu nizkion, eta halako emakume bat ezagutzeko parada eskaini zidaten nire bizitzako gorabehera tamalgarrien jakinaren gainean jarri nuen. Gizon gazte, zintzo eta sentibera honek, atseginez egin berria nion zerbitzuaren esker onik beroena aitortu zidan, nire zorigaitzekiko kezka agertu eta bere eskuaren dohainaz haiek arindu ote zitzakeen proposamena egin zidan.

        — Oso zoriontsua egingo ninduke fortunak zurekiko izan dituen hutsegiteak zuzendu ahal izateak, Andereño, esan zidan; nerau naiz neure nagusi, ez nago inoren mende. Genevara joango naiz zure aholku onei esker salbatu ditudan dirutzen inbertsio garrantzitsu bat egitera, eta zuk ere jarraituko didazu; hara iritsitakoan senar-emazte bilakatuko gara, eta titulu hori duzula baizik ez zara agertuko Lyonen, edo nahiago baduzu, Andereño, mesfidantzaren bat baldin baduzu, neure sorterrian emango dizut neure izena.

        Halako eskaintza batek gehiegi lausengatzen ninduen errefusatzera ausartzeko; baina ez zitzaidan komeni hura onartzea, ez behinik behin hartaz damutzera eraman zezakeen guztia Dubreuili ikusarazi baino lehen; bihotzez estimatu zidan neure samurtasuna, eta lehia biziago batez baizik ez ninduen hertsatu... Zeinen izaki dohakabea nintzen! Zorion hura, halakorik sekula ezin neureganatzearen nahigabea biziago baizik ez sentitzeko agertu behar zitzaidan! Beraz, ezin zitekeen nire bihotzean inolako bertuterik piztu aladurarik eragin gabe!

        Gure arteko elkarrizketak hiritik bi legoara eramanak gintuen ordurako, eta Isere ibaiertzeko zenbait etorbidetako freskotasunaz gozatzera jaistekoak ginen, bertatik paseoan ibiltzeko asmoa baikenuen, non eta halako batean, Dubreuilek esan zidan arrunt gaizki sentitzen zela... Behera jaitsi zen, sekulako goralarriek harrapatua zuten ustekabean; berehala sarrarazi nuen zalgurdian, eta hirirantz abiatu ginen ziztu bizian. Dubreuil hain zegoen gaizki, non bere gelara eraman behar izan baikenuen; egoera hark harrituta utzi zuen hantxe aurkitu genuen lankidea, agindu bezala handik irten ez zena; medikua iritsi zen, ene Jainkoa! Pozoitu egin zuten Dubreuil! Zorigaiztoko berria izan orduko, Dubois doilorraren gelara abiatu nintzen korrika. Aldegina zen ordurako; neure gelara joan nintzen, armairua bortxatua zegoen, neuzkan diru eta piltzar apurrak lapurtu zituzten; Dubois, ziurtatu zidatenez, baziren hiru ordu Turin alderantz korrika abiatu zela. Ez zegoen dudarik ere bera izan zela krimen mordo haren egilea; Dubreuilen gelan izan zen, bertan jendea topatzearekin minduta nirekin mendekatu zen, eta Dubreuil pozoitu zuen bazkalorduan, hartara, gu itzultzerako lapurreta gauzatua balu, gizon gazte honek, bere biziaz arduratuago fortuna ostu zuenari jarraitzeaz baino areago, ihes egiten utziko ziolako segurtasunean, eta heriotzaren ezbeharra nire besoetan jazoz gero, nolabait esateko, bera baino susmagarriagoa izango nintzatekeelako itxura osoz; ezerk ez zigun bere burubideen berririk ematen, baina ba al zitekeen bestela izatea?

        Dubreuilen gelara itzuli nintzen berriro; ez zidaten utzi berarengana gehiago hurbiltzen; kexatu egin nintzen ezespen hartaz, eta horren arrazoia azaldu zidaten. Dohakabea hilzorian zegoen, eta jada, Jainkoaz baizik ez zen arduratzen. Nolanahi ere, barkatu egin zidan, errugabea nintzen, hala ziurtatu zuen berak; nire aurka ihardutea debekatu zuen espreski; azkenik hil egin zen. Begiak itxi zituen orduko, haren berri ematera presatu zen lankidea, lasai egoteko otoiztuz. Ai ene! Egon al nintekeen ordea? Egon al nintekeen negar saminik egin gabe zorigaitzetik ateratzera hain eskuzabalki apaldu zitzaidan gizona galdu ondoren? Gera al nintekeen miseria gorrira jaurti ninduen lapurreta hura deitoratu gabe, hartatik orduantxe irten berria nintzelarik? «Izaki beldurgarri halakoa!, egin nuen garrasi; zure printzipioek horretara gidatzen bazaituzte, harritzekoa al da horiek gorrotatzea, eta bihotz oneko pertsonek horiek gaitzestea?» Baina aldez edo moldez, kaltetu gisa ari nintzen arrazonamenduetan, eta Duboisek aldiz, burutu berria zuen hartan bere zoriona eta bere interesa baizik ikusten ez zuenez, beste era arrunt desberdin bateko ondorioak zerabiltzan dudarik gabe.

        Dena aitortu nion Valbois izeneko Dubreuilen lankideari, bai galdu zuen pertsonaren aurka amainatu zutena eta bai neroni ere gertatu zitzaidana. Errukitu egin zitzaidan, zinez deitoratu zuen Dubreuilen hilketa eta gaitzetsi egin zuen Duboisen asmoak jakin orduko salatzera joatea eragotzi zidan gehiegizko lañotasun hura. Biok elkarrekin bat etorri ginen ezen, beste herri batean segurtasunean jartzeko lau ordu besterik behar ez zituen munstro hura, bere atzetik abiatzeko abisua eman baino lehen izango zela bertan; gastu ugari kostatuko zitzaigula, ostatuko jabea egitera gindoazen salakuntzarekin ogen hartan nahastuta gera zitekeenez eta bere burua irmoki defendatuz, nerau ere zapaltzera irits litekeela agian, eta ni... urkamenditik ihes eginda banengo bezala ari nintzela arnasa hartzen Grenoblen. Arrazoi horiek halako tamainan konbentzitu eta beldurtu ninduten non erabaki bainuen hiri hartatik S... Jn. nire babeslearen baimenik jaso gabe alde egitea. Dubreuilen lagunak onetsi egin zuen irteera hura; ez zidan ezkutatu abentura hura guztia argitara azaltzen bazen, esanaraziko zizkioten aitorpenek estuasun batean jarriko nindutela, berak ardura handiz jokatu arren, bai Duboisekiko nuen adiskidetasunagatik nola bere lagunarekin egina nuen azken ibilaldiarengatik; horren arabera, berak aholkatu zidan inor ikusi gabe abian jar nendila, ziur egonik bere aldetik ez zuela sekula nire aurka ihardungo, errugabetzat bainindukan, eta soilik nire ahuldadea sala zezakeela gertatu berria zen hartan guztian.

        Valboisen gomendioak hausnartuz aitortu nuen horiexek zirela egokienak, errudunaren trazak neuzkala bezain gauza ziurra baitzen benetan ez nintzela; neure alde neukan gauza bakarra ibilaldi unean Dubreuili egindako gomendioa zela, baina esan zidaten moduan, hiltamuan berak oker azaldu ondoren, ezin zitekeela izan garaipenaren ziurtatzaile, ez behinik behin hartatik ezer espero izateko modukoa; halatan, berehala erabaki nuen zer egin; jakinaren gainean jarri nuen Valbois.

        — Gustokoa nuke, esan zidan, nire lagunak zuretzako zenbait xedapen eman izan balit, atsegin handienaz beteko nituzke, eta halaber, gogokoa izango litzaidake esan izan balit bere gela zaintzea zuri zor zizun gauza zela; baina berak ez zuen horrelakorik egin, eta horrenbestez, soilik bere aginduak betetzera mugatuta nago. Beragatik pairatu dituzun zorigaitzek nire kabuz zerbait egitera deliberarazi naute, ahal baldin badut. Gaztea naiz, nire fortuna urria da, familiari berehala Dubreuilen kontu ematera behartuta nago; utzidazu, beraz, onartzeko erregutzen dizudan zerbitzu txiki honetara bakarrik muga nadila; hona bost luis, eta hona Chalon-sur-Saone nire sorterriko emakume merkatari zintzoa; horra itzuliko da Lyonen hogeita lau orduko geldialdi bat egin ondoren, nora deitua baitzuten zenbait aferek; bere eskuetan jarriko zaitut; Bertrand Anderea, jarraitu zuen Valboisek emakume horrengana gidatuz, hona arestian aipatu dizudan gaztea; zure ardurapean jartzen dut, lan bat aurkitu nahian dabil. Lehiaz eskatzen dizut, nire arreba bera balitz bezala zain dezazula, eta bere pertsonari, bere leinargiari eta bere heziketari dagokion zer edo zer gure hirian aurkitzen eginahalak egin ditzazula; deus ordaindu beharrik ez dezala izan, horren guztiaren kontu emango dizut elkar ikusten dugun lehen aldian. Adio, Andereño, jarraitu zuen Valboisek besarkatzeko baimena eskatuz; Bertrand Anderea eguna urratzearekin batera abiatuko da; jarraiozu, eta zorion apur bat gehiago izan dezazula agian aurki berriz elkar ikusteko poza izango dugun herri horretan.

        Sakonean deus zor ez zidan gizon gazte honen zintzotasunak malkoak isurarazi zizkidan. Izan ere hain dira eztiak jokaera jatorrak, horrenbeste denboran gorrotozkoak baizik dastatu ez direnean! Onartu egin nituen bere dohaintzak eta zin egin nion egunen batean haiek itzuli ahal izateko modua lortu arte lan egingo nuela. Ondikotz!, pentsatu nuen erretiratzean, bertute berri bat gauzatzeak zorigaitzean amildu baldin banau ere, aurkituko ahal dut behinik behin lehendabiziko aldiz neure bizitzan kontsolamendurako itxaropen bat atsekabeen zurrunbilo larderiatsu honetan, nora amildu nauen berriro ere bertuteak!

        Goiz zen: arnasa hartu beharrak Isere ibaiko kairaino jaitsiarazi ninduen, bertan une batez paseatzeko asmoz; eta antzekoetan ia beti gertatu ohi zaidan bezala, oso urruti eraman ninduten neure gogoetek. Inguru isolatu batera ailegaturik, eseri egin nintzen patxadatsuago aztertzearren; nolanahi ere, gaua gainera etorria zitzaidan erretiratzea pentsatu nuenerako, eta halako batean, hiru gizonek harrapatzen nindutela sentitu nuen. Batek ahoa estali zidan eskuaz, eta beste biek, zalgurdi baten barrura jaurti ninduten arrapalada bizian. Nirekin batera sartu ziren, eta airean joan ginen hiru ordu luzetan, bidelapur hauetako inork hitzik zuzendu ez eta nire galderetako bati ere erantzun gabe. Errezelak jaitsita zeuden eta ez nuen deus ikusten: zalgurdia etxe baten ondora iritsi zen, ateak zabaldu ziren harrera egiteko, eta berehala itxi ziren. Nire gidariek garraiatzen ninduten, zenbait gela aski ilunak zeharkatu genituen horrela, eta azkenik, haietako batean utzi ninduten, aldamenean argia sumatu nuen beste gela bat zegoelarik.

        — Gera zaitez hor, esan zidan nire ebasleetako batek bere lagunengana erretiratuz, laster jende ezaguna ikusiko duzu.

        Eta desagertu egin ziren, ate guztiak kontu handiz itxiz. Ia aldi berean, argitasuna sumatu nuen gela hartako atea ireki egin zen, eta bertatik, eskuan kandela zuela, ba al dakizu, Andere, nor ikusi nuen irteten, asma ezazu nor izan zitekeen... Dubois... Dubois bera, dudarik gabe mendeku-nahi bizienaz amorratzen zegoen munstro beldurgarri hura.

        — Zatoz, neska xarmangarria, esan zidan harrokeriaz, zatoz eta jaso ezazu nire lepotik erdietsi dituzun bertuteen saria... eta eskua herraz estuturik... ai, emaziztrina! Erakutsiko dizut nirekin azpikerietan ibiltzen!

        — Ez, ez, Andere, esan nion brastakoan, ez, nik ez dizut azpikeriarik egin inola ere: iker ezazu, nik ez dut salakuntza txikienik ere egin zu kezkarazi zaitzakeenik, hitz txikienik ere ez dut esan zu kinka larrian jar zaitzakeenik.

        — Baina ez al duzu nik oldoztutako krimenaren kontra ihardun? Ez al duzu zuk eragotzi, izaki ezdeus horrek? Zigortua izan behar duzu horrexegatik...

        Sartzen ari ginenez, ez zuen astirik izan ezer gehiago esateko. Igaroarazi ninduten gela hura handioski bezain bikainki argitua zegoen; barren-barrenean, otomana batean etzanik, gizon bat zegoen tafetan airakorrezko txabusina batez jantzia, berrogei urte ingurukoa, berehala azalduko dizudana.

        — Monsinore, esan zuen Duboisek nire aurkezpena eginez, hementxe dauka nahi zuen pertsona gaztea, Grenobleko herri guztia kezkatan eduki zuena... hitz batean esateko, Teresa ospetsu hura, zenbait txanpon-faltsifikatzailerekin batera zintzilikatua izatera zigortua, eta bere tolesgabetasun eta bere bertutean oinarrituz gerora askatu zutena. Aitortuko du berorrek nolako trebetasuna daukadan berori zerbitzatzeko, Monsinore; duela lau egun, adierazi zidan zein irrika bizia sentitzen zuen berorren grinetara hura makurtarazteko; eta gaur, hona ekarri diot; agian nahiago izango du Lyongo Beneditarren komentuko egoiliar eder hura baino, berdin-berdin gutiziatu zuena eta une batetik bestera ailegatuko dena: azken honek bertute fisiko eta morala du, beste hark sentimenduena baino ez; baina bere izatearen parte bilakatu du, eta berorrek ez du inon aurkituko xalotasunez eta zintzotasunez beteagoa den izakirik. Bata eta bestea, biak dira berorrentzat, Monsinore: gaur gauean kita ditzake, edo bat gaur eta bestea bihar. Nire partetik, utzi egingo dut: niganako izan dituen ontasunek Grenoblen izandako abenturaren berri ematera bultzatu naute. Gizon bat hilik, Monsinore, gizon bat hilik! Banoa.

        — Eh! Ez, ez, laztana, egin zuen garrasi leku hartako nagusiak, gera zaitez eta ez dezazula ezeren beldurrik izan nik babesten zaitudanean! Zerori zara nire plazerren muina; zerorrek bakarrik daukazu horiek ernarazteko eta asetzeko artea, eta zenbat eta krimen gehiago burutu, orduan eta berotzenago da nire burua zurekin... Baina delako Teresa hori ere ederra da... eta niregana zuzenduz: zenbat urte dituzu, neskatxa?

        — Hogeita sei urte, Monsinore, erantzun nuen, eta hamaika nahigabe.

        — Bai, nahigabeak, zorigaitzak; badakit hori guztia, horrexek laketarazten nau, horixe da nik nahi dudana; ordenan jarriko dugu guztia, zure atsekabe guztiak bukaraziko ditugu; ziurtatzen dizut hogeita lau ordutan ez zarela gehiago dohakabea izango... Eta barre-algara beldurgarriak eginez... Ez al da egia, Dubois, nik badudala neska gazte baten zorigaitzak bukarazteko modu seguru bat?

        — Bai noski, esan zuen izaki gorrotagarriak; eta Teresa nire lagunetako bat ez balitz, ez nioke hona ekarriko; baina bidezkoa da berak nigatik egin duena ordain diezaiodan. Berorrek ez luke inoiz imajinatuko, Monsinore, zein baliagarria izan zaidan izaki maite hau Grenobleko nire azken aferan; berorrek nahi izan du nire eskertasunaz baliatu, eta otoi eskatzen diot zabalkiro konpli dezala.

        Proposamen horien iluntasunak, Duboisek sartzean esandakoak, nirekin tratua izan zuen pertsona motak, eta iragarri zuten neska gazte hark, orok, adierazgaitza den nahasmendu batez bete zidan bet-betan irudimena. Izerdi hotz bat zeridan poroetatik, eta korderik gabe lurrera erortzeko zorian egon nintzen: une horretantxe argitu zidan gizon honen jokabideak zer asmo zuen. Deitu egin zidan, bi edo hiru musu emanez hasi zen, gure ahoak elkartzera behartuak izan zirelarik; nire mihia beregana erakarri zuen, zupatu egin zuen, eta berea zintzurraren hondoraino barneratuz, arnasa ere zurgatzen ari zitzaidala zirudien. Burua bere bular-magalera makurrarazi zidan, eta ileak goratuz, nire lepoaren atzealdea aztertu zuen arretaz.

        — Ene! Zein atsegingarria, egin zuen oihu alderdi hori bortizki estutuz; sekula ez dut ikusi ezer hain ondo jarririk; zoragarria litzateke hori triskatzea.

        Azken proposamen honek nire zalantza guztiak uxatu zituen: argi ikusi nuen grina bihozgabeko lizunkoi horietako baten etxean nintzela, diru trukean lortzen dizkieten biktima dohakabeei oinazeak edo heriotza eraginez beren gurari desiragarrienak dastatzen dituen horietako baten etxean, eta halaber, bertan bizia galtzeko arriskutan nintzela.

        Une hartan atea jo zuten; Dubois irten, eta arestian aipatutako lyondar neska gaztea ekarri zuen berehala.

        Saia gaitezen orain nirekin ikusiko dituzun bi pertsonaia berri hauen zirriborro bat egiten. Inoiz bere izenik edota egoerarik jakiterik izan ez dudan Monsinore hori, lehen esan dizudan bezala, berrogei urteko gizona zen, meharra, argala, baina osakeraz indartsua; bere gihar ia beti puztuek, bilo latz eta beltz batez estalitako besoen gainetik goratuek, indarra eta osasuna iragartzen zuten berarengan; bere begitartea osoki suak hartua zeukan, bere begi txikiak beltzak eta bihurriak ziren, hortzak ederrak, eta nolabaiteko xarma bat zuen bere hazpegi guztietan; ongi osaturiko gorpuzkera hura, erdi mailaren gainetik zegoen, eta amodioaren miztoak, sarritxotan ikusi eta sentitu ahal izan nuenak, oinbeteko luzeera zuen eta zortzi hazbete baino gehiagoko zirkunferentzia. Tresna lehor, urduri eta beti apartsu hura, zeinaren gainean zain mardul batzuk ikus baitzitezkeen are beldurgarriagoa egiten zutenak, airean egon zen, saio hark iraun zuen bost edo sei orduetan zehar, minutu batez ere beheratu gabe. Ordura arte ez nuen sekula hain gizon bilotsurik ikusi: ipuinetan kontatzen dizkiguten basapizti horien antza hartzen nion. Bere esku lehor eta zailduen muturretan, tornu baten pareko indarra zuten hatzak zeuzkan; bere izaerari buruzkoan, gogorra, zakarra, ankerra iruditu zitzaidan, bere gogoa eztenkada eta isekazko ekintzetara emana, halako gizon batengandik espero izatekoak ziren atsekabeak areagotzeko baizik ez zirenak.

        Eulalie zen lyondar neskatxa gaztearen izena. Aski zen bera ikustea bere leinargia eta bere bertutea epaitzeko: hiriko etxe onenetako bateko alaba zen, eta bertatik ebatsi zuten Duboisen gaizkideek, berak itsu-itsuan maite zuen amorantearekin elkartuko zuten aitzakiaz; lañotasun eta xalotasun zoragarriak zeuzkan, imajina litekeen fisionomiarik atsegingarrienetako bat. Eulaliek, hamasei urte ere ez zituela, Birjinaren benetako irudia zuen; bere tolesgabetasuna eta herabetasuna bere hazpegien edergarri ziren: zurbila zen kolorez, baina are interesgarriagoa baizik ez zuen egiten horrek; eta zeuzkan begi beltz ederren distirak, zurbiltasun horrek eragotzi nahi zion sugarra eransten zion bere aurpegi politari; ahoa, aukeran handixea, hortz ederrenez hornituta zeukan, eta ordurako aski garatua zuen bularraldeak bere azala baino are zuriagoa zirudien: pintatzeko egina zegoen, baina deus ez zuen bere mardultasunaren galeran; formak biribilak eta beteak zituen, bere haragi guztiak sendo, ezti eta guriak. Duboisek uste zuen ez zegoela ipurdi ederragorik ikusterik: gai horretan jakintza gutxikoa izaki, utziko didazu epairik ez ematen. Goroldio arin batek itzalpetzen zuen aurrealdea; adats horail bikain batek, xarma haien guztien gainetik hegaldatuz bezala, are eta kitzikagarriagoak egiten zituen; eta eder-lan hura amaitzeko, Naturak bere gogara moldatua zirudiena, adiurrerik eztienaz eta amultsuenaz hornitua zegoen. Lore xume eta hauskorra, munduaren une bateko edergarri behar zenuen izan, baina soilik segidan zimeldua izateko!

        — Ene, Andere!, esan zion Duboisi hura ezagututakoan, horrela tronparazi al nauzu?... Ene Jainkoa! Nora ekarri nauzue?

        — Oraintxe ikusiko duzu, neskatxa maitea, esan zion etxeko nagusiak beregana zakarki erakarriz eta jada musukatzen hasirik, nire eskuetako batek bere aginduz gogoa berotzen zion bitartean.

        Eulaliek kontra egin nahi izan zuen, baina Duboisek, lizunkoiarengana hertsatuz, handik aldentzeko aukera oro eragotzi zion. Saioa luze joan zen; baina lorea zenbat eta hezeagoa egon, orduan eta gogokoagoa zuen liztortzar honek hura zupatzea. Bere zupaketa berretuen ondoren, lepoa aztertzeari ekin zion; eta hura ukitzean, sentitu nuen are energia handiagoz hornitzen zela laztantzen ari nintzaion gorputz-adarra.

        — Ea, esan zuen Monsinorek, hona hemen bi biktima, atseginez beteko nautenak; ondo ordaindua izango zara, Dubois, zeren ondo zerbitzatua bainago. Goazemazue gelatxora: jarraiguzu laztana, jarraiguzu, esan zuen gu eramaten gintuen bitartean: gaur gauean abiatuko zara, baina zure beharra dut arratsalderako.

        Duboisek amore eman zuen, eta gizon likitsaren plazer-gelan sartu ginen, denak biluzik jarrarazi gintuelarik.

        Ai, Andere, ez naiz saiatuko, aldi berean lekuko eta biktima izan nintzeneko zitalkeria haiek guztiak zuri ikusarazten. Munstro honen grinak borrero batenak berberak ziren. Bere gurari bakarrak zintzurrak moztea zen. Nire lagun dohakabea... Ene! Ez, Andere... Ai ez, ez iezadazu eskatu kontatzen amaitu dezadan... Zorte beraren mende nintzen neu ere; Duboisek adoreturik, nire aladura are ikaragarriagoa egitea deliberatu zuen munstroak, baina une horretan, beren indarrak berritu beharrak, mahaian esertzera bultzatu zituen biak... Hura bai gehiegikeria! Baina ba al daukat hori deitoratzerik, bizia salbatu zidanean? Ardoz eta jakiz gainezka eginik, biak ala biak mozkor-mozkorturik, zerraldo erori ziren beren jan-hondakinen ondora. Hura ikusi orduko, Duboisek bere nagusiaren begietara ahalkegabeago ager zedin utzi berriak zituen gona eta soingaineko baten gainera jauzi egin, kandela bat eskutan hartu, eta eskaileratarantz jo nuen ziztu gaitzan: etxe hura zerbitzariz husturik, ez nuen aurkitu nire ihesaldia oztopa zezakeen deus. Bakarra topatu nuen, eta beldurtuaren trazak eginez eta hiltzeko zorian zegoen bere ugazabarengana ahalik azkarren joateko esanez, atarira iritsi nintzen beste inolako eragozpenik aurkitu gabe. Ez nituen hango bideak ezagutzen, ez baitzizkidaten ikusten utzi, eta beraz, egokitu zitzaidan lehendabizikoa aukeratu nuen... Grenoblera zihoana zen; dena baliagarria zaigu zortea une batez gure aldera lerratzen denean. Denak ohean zeuden aterpetxera isilka sartu nintzenean, eta Valboisen gelara joan nintzen abiada bizian; atea jo, Valbois iratzarri ere egin nuen, baina nekez ezagutu ninduen nire egoera hartan; zer gertatu zitzaidan galdetu zidan, eta nik, aldi berean biktima eta lekuko izan nintzeneko izugarrikeria haiek kontatu nizkion.

        — Dubois atxilotu dezaten lor dezakezu, esan nion, ez dago oso urrun, agian erakuts diezazuket zein den haranzko bidea... Zoritxarrekoak, bere krimen guztiak gora-behera, berriro ebatsi dizkit zuk emandako arropak eta bost luisak.

        — Ai, Teresa!, esan zidan Valboisek, munduan den neskarik zorigaiztokoena izango zara ziurrenik, baina zuk ere ikusiko duzu halere, izaki zintzo horrek, atsekabetzen zaituzten gaitz horien erdian, esku zerutar batek begiratzen zaituela; beti bertutetsu izateko arrazoi bat gehiago izan dadila hori, sekula ez baitira ekintza onak saririk gabe geratzen. Ez gara Duboisen atzetik hasiko, bera bakean uzteko ditudan arrazoiak, atzo azaldu nizkizunak berberak dira, zuzen ditzagun egin dizkizun okerrak bakarrik, baina tori lehenik, kendu dizun dirua. Ordubete geroago, jostun batek bi soineko oso eta barruko arropa ekarri zidan.

        — Baina abiatu beharra dago, Teresa, esan zidan Valboisek, gaur bertan abiatu beharra duzu, horren esperoan dago Bertrand, zugatik zenbait orduz atzeratzera gogatu baitut. Elkar zaitez berarekin.

        — Ene gizon gazte bertutetsua, egin nuen oihu neure ongigilearen besoetara jausiz, ordainduko ahal dizkizu Zeruak egunen batean egin dizkidazun mesede guztiak!

        — Zoaz, Teresa, erantzun zidan Valboisek besarkatuz, opa didazun zorion horrezaz... gozatua naiz dagoeneko, zeren zure zoriona nire egintza baita... Adio.

        Horrelaxe utzi nuen atzean Grenoble, Andere, eta hiri horretan uste nuen adinako poza aurkitu ez banuen ere, behinik behin bertan bezala ez nuen beste inon aurkitu hainbeste gizon prestu bildurik nire nahigabeak arindu edo baretu nahian.

        Nire gidaria eta biok, zaldi batek tiratutako zalgurdi estali txiki batean gindoazen, zalgurdiaren atzeko aldetik gidatzen genuelarik, eta bertan, Bertrand Anderearen salgaiak eta oraindik bularreko neska txiki bat zihoazen, zeinari nire zoritxarrerako benetan maitasun handia hartu bainion berehala, bizia eman zionak senti zezakeenaren parekoa.

        Osterantzean, oso emakume xumea zen Bertrand, mesfidatia, berritsua, kontakatilu aspergarria eta adimenduz motz samarra. Arratsero bere ondasun guztiak jaisten genituen ostatu barrura, eta gela berean egiten genuen lo. Lyonera arte, oso ongi joan zitzaigun dena, baina emakume honek bere aferetarako behar izan zituen hiru egunetan, inondik espero ez nuen aurkikuntza bat egin nuen hirian.

        Ostatuko neska bati lagun egiteko eskaturik Rodano ibaiaren Kai inguruan nenbilen paseatzen, eta hara non ikusi nuen, halako batean, Oihaneko Andra Maria Lekaidetxeko Antonin aita Agurgarria, garaitsu hartan hirian kokatuta zegoen bere Ordenako Goi Karguduna zelarik. Lekaidea nigana zuzendu zen, eta nire ihesa ahapeka garrazki gaitzetsi ondoren, Burgundiako Komentua jakinaren gainean jarriz gero oraindik atxilotua izateko arrisku handitan nengoela aditzera eman ostean, erantsi zuen, otzanagotuz, ez zuela deus esango baldin eta une hartan bertan bere egoitza berrira joatea erabakitzen banuen, nirekin zegoen neskatxarekin batean, izaera onekoa iruditzen baitzitzaion. Gero, izaki honi ere proposamen bera eginez ozenki: «Ongi ordainduko dizuegu batari nahiz besteari, esan zuen munstroak, hamar gara gurean, eta luis bat agintzen dizuet bakoitzarentzat, zuen amultsutasuna mugarik gabekoa izatez gerotan». Harrigarriki gorritu nintzen proposamen haiekin; une batez oker zebilela sinestarazi nahi izan nion lekaideari, baina lortu ez eta, keinuen bidez saiatu nintzen gibelarazten. Ezerk ez zuen zentzaraziko lotsagabea, eta bere eskakizunak are eta sutsuagoak baizik ez ziren egin; azkenik, berari jarraitzeko gure ezezko berretuen aurrean, gure helbidea eskatzera mugatu zen berehala; beragandik asagotzeko, gezurrezkoa eman nion, bere paper-zorroan idatzi, eta utzi egin gintuen, aurki berriro ikusiko gintuela ziurtatuz.

        Ostatura itzuli ondoren, ahal nuen bezala azaldu nion zoritxarreko ezagutza haren historia lagun egin zidan neskatoari; baina nik esan nionak ez zuelako bete, edo agian nire aldetik halako bertutezko ekintza batek mindu egin zuelako, izan ere hainbeste irabaziko zukeen abentura bat eragotzi bainion, marmarka hasi zen. Ez nuen askorik behar izan Bertranden proposamenez ohartzeko, berehala kontatuko dizudan zorigaitzeko hondamendiagatik; dena den, lekaidea ez zen gehiago agertu, eta gu abiatu egin ginen.

        Lyondik berandu irten ginenez, lehendabiziko egun hartan soilik Villefranchera iritsi ahal izan ginen lotarako, eta hantxe gertatu zitzaidan, Andere, egun zure aurrera kriminal bat bezala agertarazi nauen zorigaitz beldurgarria, nahiz nire bizitzako pasarte galgarri honetan, zoriaren kolpeek hain bidegabeki beheratua ikusi nauzun beste edozeinetan baino gehiago ez naizen izan, eta nahiz nire bihotzaren ontasunak eta gizonen zitalkeriak baizik ez nauten eraman amildegira.

        Villefranchera seiak aldean iritsi ginelarik, afaldu eta oheratzeko irrikitan ginen, biharamuneko ibilbideari gogotsuago ekitearren. Baina bi ordu baizik ez ziren igaro atsedenean, ke izugarri batek iratzarri gintuenean; sua oso urrun ez zegoela konbentziturik, brastakoan jaiki ginen. Ene Jainkoa! Suak beldurgarriki aurreraegi egina zuen ordurako. Erdi biluzik, atea ireki genuen, eta gure inguruan, lurreratzen ari ziren hormen zalaparta, apurtzen ari zen zureriaren zarata eta sugarretara erortzen zirenen alarau beldurgarriak baizik ez genuen entzuten. Gar irenskor haiez inguraturik, jada ez genekien nondik ihes egin; oldar hartatik eskapo egin nahirik erdira egin genuen jauzi, eta gu bezala, ihesaldi hartan beren salbazioa bilatzen zuten dohakabeen erdian aurkitu ginen noraezean. Oroitzen naiz nola orduan, nire gidaria bere buruaz alabaz baino kezkatuago zegoelarik, ez zitzaiola otu hura heriotzatik babestea; horretaz gaztigatu gabe, gure gelara joan nintzen korrika bizian, gorputzaren toki askotan erredurak eragin zizkidaten su-lametan barrena; haurtxo gaixoa hartu eta amarengana eramateko ahaleginari ekin nion, suak erdi kiskalita zuen habe baten gainean bermatuz: oinak huts egin zidan, eta lehen mugimendua eskuak gorputzaren aurrealdera ekartzea izan zen; Naturaren jokaldi honen ondorioz, nirekin neraman fardel baliotsua askatu behar izan nuen... Ihes egin zidan, eta haurtxo gaixoa surtara erori zen amaren begien aurrean; une hartan nerau izan nintzen oratua... errestan atera ninduten handik; asaldatuegia nintzenez ezertaz jabetzeko, ez nekien sorospenez ala arriskuez inguratuta nengoen, baina nire zorigaitzerako, berehala berreskuratu nuen kordea, eta ikusi nuen nola, zalgurdi bateko eserlekuan etzanik, Duboisen aldamenean nintzela, eta lokian pistola ezarriz, garunak apurtuko zizkidala mehatxatu ninduen baldin hitzik esaten banuen...

        — Ai, ematxar hori, esan zidan berak, harrapatuta zauzkat, eta oraingo honetan ez duzu ihes egingo.

        — Ene, Andere, zu hemen!, egin nuen oihu.

        — Gertatu den guztia nik eragina izan da, erantzun zidan munstroak; sute bati esker salbatu zintudan behin, eta sute bati esker galduko duzu bizia; infernuraino ere jarraituko nizukeen, zu harrapatzeko. Monsinore haserre bizian jarri zen zure ihesaren berri jakin zuenean; berrehun luis dauzkat eskuratzen diodan neska bakoitzeko, eta Eulalie ez ordaintzeaz gainera, bere amorru guztiaz mehatxatu ninduen zu beraganaino eramaten ez bazintudan. Aurkitu zaitut, bi orduz Lyonen galdu ondoren; zu baino ordubete geroago iritsi nintzen atzo Villefranchera eta beti nire esanetara dauzkadan jarraitzaile batzuen bidez eman nion su ostatuari; kiskalita edo bestela nire eskutan nahi zintudan; orain neurekin zauzkat, zure ihesak ezinegonean eta kezketan murgildu duen etxe batera eramango zaitut ostera, eta eraman ere bertara eramango zaitut, Teresa, modu ankerrago batez tratatua izan zaitezen. Monsinorek zin egin du ez legokeela zuretzat nahikoa aladura beldurgarririk, eta garamatzan zalgurdi honetatik ez gara jaitsiko etxe hartara arte. Eta Teresa, zer diozu orain bertuteaz?

        — Ai, Andere! Sarritan krimenaren harrapakina beraxe izan ohi dela; zoriontsua dela garaipena lortutakoan, baina gizonen zitalkeriek lur gainean berau suntsitzea lortzen dutenean, Jainkoak Zeruan dituen sarien xede bakarra ere bera dela.

        — Lasai Teresa, ez zara luzaz egongo gizonen ekintzak zigortu edo saritzen dituen Jainkorik benetan badagoen jakin gabe... Ai! Aurki sartzera zoazen betiereko ezerez horretan pentsatzea zilegi balitz, zenbateraino ez ote zinen damutuko zure temakeria horrek mamu horien alde egitera bultzatu zaituen sakrifizio antzuak egin izanaz... ezbeharrak baino ez baitizute ekarri. Teresa, baduzu astirik oraindik, nahi al duzu nire kide izan? Salbatu egingo zaitut. Bihotza erdibitzen dit behin eta berriz Bertutearen bidezidor arriskutsuetan zu amiltzen ikusteak. Zer? Ez al duzu oraindik nahikoa zigorrik jasan zure zuhurtasun eta zure printzipio faltsu horiengatik? Nolako ezbeharrak nahi dituzu zentzarazteko? Ze adibide behar duzu hartu duzun bide hori denetarik okerrena dela konbentzitzeko, eta nik ehun aldiz esan dizudan bezala, gauza guztien kontra joanez, erabat ustelduta dagoen gizarte batean bertutetsua izan nahi denean, nahigabeak baizik ezin daitezkeela espero? Jainko mendekatzaile baten itxaropena duzu: ireki itzazu begiak, Teresa, ireki itzazu, zuk asmatu duzun Jainko hori zoroen gogoetan baizik izaterik ez daukan ameskeria hutsa baita, gizonen gaizkinahiak asmatutako mamua da, horiek tronpatzea edo batzuk besteen aurka armetan altxatzea beste xederik ez duena. Egin geniezaiokeen zerbitzurik onena, Jainko batez mintzatzea burutzatzen zaion lehen gezur-saltzaileari bet-betan lepoa bihurritzea litzateke. Zenbat odol isurtze ez ote zukeen eragotziko unibertso osoan hilketa bakar batek! Utikan, Teresa, utikan, beti eraldatzen, beti mugitzen ari den Natura horrek ez du aitzindari batek gidatu dezan inolako premiarik. Eta aitzindari hori benetan existituko balitz, bere obra guztiak hainbeste akatsez josita daudenean, merezi al luke gugandik mesprezuaz eta irainaz beste gauzarik? Ai, zure Jainko hori existituko balitz! Ze gorroto diodan, Teresa, ze nazka diodan! Bai, izate hori benetakoa balitz, zinez diotsut, halako ezaugarriez hornituta legokeena etengabe saminaraztearen plazer hutsa, berari nolabaiteko sinesmen bat egotzi beharra kitatzeko biderik zoragarriena bilakatuko litzateke niretzat... Berriro ere, Teresa, nahi al duzu nire kide bihurtu? Kolpe bikain bat ematekotan gaude, elkarrekin adorez beterik ekingo diogu; bizia salbatuko dizut horri heltzen baldin badiozu. Lapurtuko dugun etxeko Jauna, ezaguna duzuna, landetxean isolatzen da eta bertan egiten ditu bere ibilerak; ikusiko duzun bezala, diren motakoak izateak horretara behartzen du. Bere plazerretarako doanean, zerbitzari bakarra bizi izaten da berarekin. Baina, aulki honen aurrean korrika doan gizona, zu eta ni, neskatxa maitea, hiru gara biren aurka; gizon lizunkoia bere grina likitsen sugarretan dagoenean, bere biktimen bizia edekitzeko darabilen sableaz jabetuko naiz, zuk heldu, eta hil egingo dugu, eta nire gizonak, bitartean, bere zerbitzaria akabatuko du. Dirua etxe horretan dauka gordea; zortziehun mila liberatik gora, Teresa, ziur nago, kolpeak merezi du... Egizu aukera, izaki burutsua, egizu aukera, hil ala niri zerbitzatu; traizioa egiten baldin badidazu, nire egitasmoen berri ematen baldin badiozu, zu bakarrik salatuko zaitut, eta ez dezazula uste ez dudanik neure aldera lerraraziko, betidanik izan baitu nireganako konfiantza... Ongi pentsa ezazu erantzun baino lehen, gizon hori gaizkilea da, eta beraz, bera hiltzerakoan, merezitako zigorra ezarri dioten legeei laguntzen besterik ez gara ari. Ez dago egunik, Teresa, gizatxar honek neska bat hiltzen ez duenik. Hortaz, krimena zigortzea Bertutea laidoztatzea al da? Eta egin dizudan proposamen arrazoizkoak zure printzipio muker horiek asaldatuko al ditu?

        — Ez dezazula dudarik egin, Andere, erantzun nuen, ekintza hori ez didazue proposatu krimena zuzentzeko asmoz, horren arrazoi bakarra zerorrek krimen bat burutzea baita: beraz, zuk diozun horretan hoben larri bat besterik ezin liteke egon, legezkotasun itxurarik batere ez ordea. Are gehiago, gizateriaren aurrean gizon honen izugarrikeriak mendekatzeko helburua besterik ez bazenu ere, hobena egingo zenuke horri ekitean, ardura hori ez baitagokizu zuri: legeak gaizkileak zigortzeko eginak daude, utz diezaiegun bada beren lana egiten. Izaki gorenak ez du gure esku ahuletan utzi bere ezpata; ez ginateke hartaz baliatuko horiek laidoztatu gabe.

        — Beraz, nahiago baduzu hil, izaki ezdeusa, ihardetsi zuen Duboisek haserre bizian, hil egingo zara, ez dezazula espero izan zeure patuari ihes egiterik.

        — Zer axola zait, erantzun nuen lasaitasunez, nire ogen guztietatik libre geratuko naiz, hiltzeak ez nau ezertxo ere beldurtzen, bizitzaren azken loa duzu, dohakabearen atsedena...

        Eta hitz horiek esatearekin batera, basapizti beldurgarriak nire gainera jauzi eginez, ito egingo ninduela uste izan nuen; kolpe ugari eman zizkidan bularraldean, baina garrasika hasi orduko utzi egin ninduen, postilioiak entzungo ote zidan beldurrez.

        Halere, oso azkar gindoazen; aurrean korrika zihoan gizonak gure zaldiak prestarazten zituen, eta ez ginen posta bakar batean ere gelditu. Zaldi-aldaketaren unean, Duboisek bere arma hartzen zuen berriro, eta nire bihotzaren kontra eusten zion... Zer egin nezakeen?... Egia esateko, nire ahuldadeak eta nire egoerak abailduta nindukaten, eta nahiago nuen heriotza, hartatik babesteko hartu beharreko nekeak baino.

        Dauphinen sartzear geundela, halako batean, gure zalgurdiaren atzetik beren zaldien gainean lauhazka bizian zetozen sei gizonek, ezpata eskuan, gure postilioiarengana iritsi eta gelditzera behartu zuten. Handik hogeita hamar pausora etxola bat zegoen, eta zaldizko hauek Jendarmeriakoak zirela berehala ezaguturik, zalgurdia bertara eramateko agindu zioten postilioiari. Hara iritsitakoan, jaisteko esan ziguten, eta denak nekazariaren etxean sartu ginen. Duboisek, krimenez josita eta atxilotuta dagoen emakume batengan imajinaezina den lotsagabekeria batez, zaldizko hauei harro-harro galdetu zien ea ezagutzen al zuten, eta zer eskubidezn jokatu zuten modu hartan bere mailako emakume batekin.

        — Ez dugu izan zu ezagutzeko ohorerik, Andere, esan zuen Ofizialak; baina ziur gaude zuen zalgurdian gaizkile bat daramazuela, hain zuzen ere, atzo bertan Villefrancheko ostatu nagusienari su eman ziona. Gero, niri begiratuz: horiek dira bere ezaugarriak, Andere, ez gabiltza oker; egizue fabore eta utz ezazue gure eskuetan, baina esaiguzue nola litekeen dirudizuen bezain pertsona ohoragarria izanik halako emakume baten ardura hartzea.

        — Ez dago hori baino gauza sinpleagorik, erantzun zuen Duboisek are mutiriago oraindik, eta ez da nire asmoa zuei ezkutatzea, ezta neska horren alde jokatzea ere, baldin eta egia bada aipatu duzuen krimen izugarri horren errudun dela, ongi diozuen bezala. Berak bezala, nik ere Villefrancheko aterpe horretan hartu nuen ostatu. Kalapita haren erdian irten eta zalgurdira igo nintzenean, neska hau nigana oldartu zen, nire errukia erregutuz, sute hartan den-dena galdu zuela esanez, eta Lyoneraino nirekin eraman nezala otoiztuz, bertan lan bat lortzea espero baitzuen. Arrazoimenari baino gehiago bihotzari entzun nion, eta halatan, bere eskaerak baietsi nituen. Behin jesarrita ginela, ni zerbitzatzeko prest zegola aitortu zidan; zuhurgabeki berriro ere, denari baietz esan nion. Dauphinerantz neraman, bertan baitaude nire ondasunak eta nire familia. Seguruenik ikasi beharreko lezio bat da. Egun, urrikalmenduaren eragozpen guztiak aitortzen ditut; zuzenduko naiz. Hona hemen, jaunak, har ezazue. Gorde nazala Jainkoak halako munstro batetik, legeen zorroztasunaren mende utziko dut, eta zuei mesedez eskatzen dizuet une batez horri sinestean izan dudan zoritxarra artaz isil dezazuela.

        Neure buruaren alde hitzegin nahi izan nuen, benetako erruduna salatu; baina nik esandakoak gaitzespen iraingarritzat hartu zituzten, eta Dubois, mesprezuzko barre-murrixka batez bakarrik defendatzen zen haietatik. Ai, zeinen galgarriak diren hala lazeriaren eta zuhurtasunaren nola aberastasunaren eta ausarkeriaren ondorioak! Ba al liteke bere burua Fulconiseko Baronesa Anderea izenez ezagutzera ematen zuen emakume bat, aberastasunez bantatzen zena, lurren eta familia baten jabe zela zioena, ba al liteke halako emakume bat krimen baten erruduntzat jotzea, horretarako interes txikienik ere ez zuela zirudienean? Eta bestetik, ez al ninduen orok salatzen? Babesik gabe nintzen, pobrea nintzen; gauza aski ziurra ematen zuen nik nuela hobena.

        Ofizialak Bertranden salaketak irakurri zizkidan. Berak salatu ninduen hortaz: ostatuari su eman omen nion aiseago lapurtzearren, azken soseraino galdu zuelarik, haren umea surtara bota omen nuen, zeren hartara, gertaera horrek sortaraziko zion etsipenak, gainerako gauza guztiez itsuturik, ez ziolako ikusten utziko zeintzuk ziren nire jukutriak; gainera, Bertrandek gehitu zuen bizimodu gaiztoko neska nintzela, Grenoblen urkamenditik ihes egina, eta inozoki, bere sorterriko gizon batekiko gehiegizko amultsutasun batek bultzaturik, nire maitalea ziurrenik, hartu zuela nire ardura. Publikoki eta egun argiz lekaide batzuk geldiarazi omen nituen Lyonen: hitz batean esateko, deus ez zen izan izaki arbuiagarri honek ni salatzeko aprobetxatu ez zuenik, ezertxo ere ez etsipenak ozpindutako kalumniatzaileak ni gaizkile bezala azaltzeko asmatu ez zuenik. Emakume honen eskariz, leku hartan bertan azterketa juridiko bat egin zen. Sua saralegi batean hasi bide zen, eta zenbait pertsonek egiaztatu zuten zorigaiztoko egun hartako gauean hara sartua nintzela; eta hori egia zen. Komungela baten bila nenbilela, zerbitzariak okerreko norabidea eman eta sotoan sartu nintzen, bila nenbilen leku hura ezin aurkiturik. Bertan nahikoa denboraz egon nintzen, leporatzen zidaten hartaz susmatzeko edo gutxienik horretarako aukera izan nuela uste izateko. Eta badakigu, horiek frogatzat jotzen dira mende honetan. Neure alde ihardun nuen arren, Ofizialak esku-burdinak ezarriz erantzun zidan:

        — Baina Jauna, esan nion oraindik kateatu nintzaten utzi baino lehen, nire bidelagunari lapurtu izan banio Villefranchen, diru hori aldean eraman beharko nuke: miatu nazatela.

        Defentsa inozo honek barre-algarak besterik ez zuen eragin; ziurtatu zidaten ez nuela bakarrik jokatu, ziur zirela banituela beste gaizkide batzuk eta beraiei eman nizkiela ostutako diruak, neure burua salbatzearren. Orduan, Dubois zitalak, antzina Rodinen etxean ezarri zidaten zauri tamalgarria ezagutzen zuelarik, urrikalduta dagoenaren plantak egin zituen une batez.

        — Jauna, esan zion Ofizialari, barkatuko didazu burura etorri zaidan ideia, baina izan ere, hainbeste oker egiten dira egunero gauza hauen guztien inguruan! Neska hau, leporatzen zaion ekintza horren errudun baldin bada, ziurrenik ez da bere lehen gaiztakeria izango; ezin irits gaitezke egun batean tamaina horretako delituak egitera. Ikuska ezazu neska hori, Jauna, mesedez eskatzen dizut... deskuiduan zerarik... aurkituko bazenute zorigaiztoko gorputz horretan... baina ezerk ez badu salatzen, utz iezadazue bera babesten eta zaintzen.

        Ofizialak ongi iritzi zion ikuskapena egiteari... eta egin ere egitekotan zeuden...

        — Egon pixka bat, Jauna, esan nuen nik aurka eginez, bilakuntza hori alferrik da; Andereak ongi daki orban laidogarri hori badaukadala; badaki halaber ze zorigaitz den horren arrazoia: berak egindako aitzakia hori izugarrikerien pilaketa bat da, gainerakoekin batera Themisen tenpluan argituko direnak. Eraman nazazue bertara, Jaunak: hona nire eskuak, bete itzazue kateez; Krimena bakarrik gorritzen da horiek eramatean, Bertutea zorigaitzez penatzen da, baina ez da beldurtzen.

        — Benetan, ez nuen asko uste, esan zuen Duboisek, nire ideiak halako arrakasta izango zuenik; baina izaki honek berarekiko izan ditudan onginahiak salakuntza maltzurren bidez ordaintzen dizkidanez, berarekin itzultzeko prest nago, beharrezkoa izanez gero.

        — Eginbide hori erabat alferrikakoa da, Baronesa Anderea, esan zuen Ofizialak, gure ikerketek neska hau zuten helburu: bere aitortzak eta daraman orban desohoragarriak, orok salatzen du; bera beste inor ez dugu behar, eta mila aldiz eskatzen dizugu barkatzeko, halako denbora luzean gurekin egon izanagatik.

        Berehala kateatu ninduten, eta zaldizkoetako baten atzealdean zerran ezarri. Duboisek, alde egiterakoan, errukituta eta epaiaren esperoan bizi behar nuen egonaldi tristean nire egoerari zertxobait laguntzearren, zenbait ezkutu eman zizkien nire zaindariei, eta hartara, azken aldiz iraindu ninduen.

        «Ene Bertutea!, oihukatu nuen neure burua hain beldurgarriki laidoztaturik ikusi nuenean. Irain mingarriagorik egin al diezazukete? Ba al liteke krimenak hainbesteko ausarkeriaz eta zigorgabetasunez zure aurka egiten ausartu eta gainera garaitzea?»

        Berehala sartu ginen Lyonen; iritsi orduko gaizkileen ziegara jaurti ninduten, baita su-emale, bizimodu gaiztoko neska, haur-hiltzaile eta lapur artean giltzapetu ere.

        Zazpi pertsona kiskali ziren ostatuan; neronek ere surtan amaituko nuela pentsatu nuen; haur bat salbatu nahi izan nuen, hil egin zen, baina haatik, hondamendi haren guztiaren eragile izan zenak ihes egingo zion legeen zaintzari eta zeruko justiziari: garaile irten zen, krimen berrietara itzuliko zen, eta nik berriz, errugabe eta dohakabea izanik, desohorea, narrioa eta heriotza beste itxaropenik ez neukan.

        Aspaldidanik irainetara, bidegabekerietara eta zorigaitzera ohiturik, haurtzarotik bertutezko sentimendu baterako isuriaz hornitua nintzelarik, nahiz ziur jakin bertan arantza baizik ez nuela aurkituko, nire oinazea lazgarria baino gehiago ergela izan zen, eta uste nuena baino negar gutxiago egin nuen. Nolanahi ere, sufritzen ari den izakiak, bere zorigaitzak eraman duen amildegi horretatik irteteko ahalik eta baliabide gehienak bilatzea berezkoa duenez, aita Antonin etorri zitzaidan gogora. Beragandik espero nezakeen laguntza eskasa izanagatik ere, ez nion uko egin bera ikusteko nuen gogoari; eskatu eta agertu egin zen. Ez zioten esan nork nahi zuen bertara zedin. Ezagutzen ez ninduenarena egin zuen; orduan atezainari esan nion oso litekeena zela nitaz ez oroitzea, oso gazte nintzela bakarrik izan baitzuen nire hezibidearen ardura, baina titulu horren medioz eskatzen niola nirekin ezkutuko elkarrizketa bat izan zezala. Alde batekoak nahiz bestekoak onartu zuten. Erlijio-gizon harekin bakarrik egon orduko, bere oinetara makurtu nintzen, negar-malkoez blaitu nituen, eta nire egoera krudel hartatik salbatzeko erregutu nion; nire errugabetasuna frogatu nion, ez nion ezkutatu egun batzuk lehenago emandako aholku desegokiek nire kontra haserrarazi zutela nitaz arduratu behar zuen pertsona, eta orain nire salatzaile bihurturik zegoela. Lekaideak arreta osoz entzun zidan.

        — Teresa, esan zidan jarraian, gauza bera gertatzen zaizu une oro, zure aurreiritzi madarikatu horiek urratzen diren orduko; ikus dezakezu nora zaramatzaten, eta oraintxe bertan erraz konbentzi zintezke mila aldiz hobea dela alproja eta zoriontsua izatea, zintzoa eta dohakabea baino; zure auzia, izan litekeenetarik okerrena da, neska maitea, alferrik da zuri ezkutatzea: aipatu didazun Dubois horrek, zu akabatzeko gogo izugarria dauka, eta ziurrenik eskupean lan egingo du hori lortzeko; Bertrandek ere berean segituko du. Itxura guztiak zure aurka daude, eta egun itxura besterik ez da behar norbait heriotzara zigortzeko: galdua zaude neskatxa, hori gauza argia da; bitarteko bakar batek salba zaitzake. Ondo moldatzen naiz intendentearekin, eta berak ahalmen handia dauka hiri honetan epaileen artean. Nire iloba zarela esango diot, eta titulu horren pean erreklamatuko zaitut; berak prozedura oro ezereztuko du. Nire familiara bidal zaitzatela eskatuko dut; aska zaitzatela lortuko dut, baina gure komentuan giltzaperatzearren izango da, eta bertatik ez zara bizi guztian irtengo... Hantxe, ez dizut ezkutatuko, Teresa, nire gutizien zerbitzurako esklabo izango zara, eta den-denak aseko dituzu pentsatu ere egin gabe; nire anaienetara ere hein berean makurtuko zara: hitz batez, biktimarik menekoena bezala izango zara niretzat... ulertzen didazu: beharra gogorra izango da, ezagutzen dituzu zeintzuk diren gure giza espezieko lizunkoien grinak: erabaki ezazu beraz, eta ez nazazula zure erantzunaren zain egonarazi.

        — Zoaz, aita, erantzun nion izuturik, zoaz, munstroa zara nire egoeraz hain ankerki baliatzeko atrebentzia agertzeagatik, heriotzaren eta galdukeriaren artean ebaztera behartzeagatik. Hiltzen jakingo dut, baina damukizunik gabe izango da behinik behin.

        — Nahi duzun eran, esan zidan gizon krudelak alde eginez; ez dut inoiz jakin jendea nola behartu zoriontsu izan dadin... Hain ongi moldatu zara orain arte Bertutearekin, Teresa, ezen bere aldareak ohoratzeko aski arrazoi baituzu... Adio: baina batez ere, ez dakizula otu ere egin berriro gehiago niri deitzea.

        Irtetera zihoan; ni baino indartsuagoa zen mugimendu batek haren oinetara jaurti ninduen.

        — Tigre hori, oihukatu nion malkotan, ireki iezaiezu harrizko bihotz hori nire ezbehar beldurgarriei, eta horiek amaitzeko ez dezazula jar heriotza baino baldintza beldurgarriagorik...

        Nire mugimenduen bortxak bularraldea estaltzen zidaten tapakiak desagertarazi zituen; gorririk gelditu zen, nire ileak haren gainean aireratzen ziren nahaspilan, malkoez blaiturik zegoen; gizartxar honen grinak piztu nituen... bat-batean bere desioak ase nahi izan zituen. Nire egoerak zenbateraino supizten zituen erakusteko ausardia izan zuen; inguratuta nindukaten kateen erdian plazerrak oldozteko atrebentzia izan zuen, jotzeko zain neukan ezpataren azpian... Belauniko nintzen... atzekoz jarrarazi eta nigana oldartu zen ohantzetzat neukan ondikozko lasto multzoaren gainera; garrasi egin nahi nuen, baina musuzapi bat hondoratu zuen nire ahoan amorruz; besoak lotu zizkidan. Nire jabe eginik, alderdi guztietarik aztertu ninduen doilorrak... bere begiraden, bere ukipenen eta bere laztan zitalen harrapakin bihurtu zen oro. Azkenik, jabaldu egin zituen bere desioak.

        — Entzun, esan zidan lokarriak askatuz eta bera ere apailatuz, ez baduzu nahi zuretzat baliagarria izan nadila, bada, gero arte!, utzi egingo zaitut, ez naiz zure mesederako eta ez kalterako izango, baina bururatzen baldin bazaizu gertatu berria denari buruz hitz bakar bat esatea, babestu ahal izateko bitarteko oro ezabatuko dizut instantean, krimenik larrienak leporatuz: beraz, ongi pentsa ezazu hitzegin aurretik. Zure aitortzaren jabetzat naukate... ulertzen didazu: zilegi zaigu den-dena ezagutaraztea kriminal bati buruz ari garenean; beraz, ondo gogoan hartu zer esango diodan atezainari, edo erabat txikituko zaitut oraintxe bertan.

        Deitu eta gartzelazaina azaldu zen:

        — Jauna, esan zion azpisugeak, neska jator hau oker dabil, Bordelen dagoen aita Antonin bati buruz hitzegin nahi izan du; nik ez dut inondik ere ezagutzen, ez nuen sekula ikusi: bere aitormena entzuteko otoiztu dit eta halaxe egin dut. Bioi agur esaten dizuet, eta beti prest izango naiz berriz hona etortzeko, nire erakundeak egoki dela irizten dionean.

        Hitz horiek esanez irten egin zen Antonin, eta hain nahasturik utzi ninduen bere amarru harekin nola bere ausarkeria eta lizunkoikeriarekin.

        Edonola izanik ere, nire egoera larriegia zen ahal nuen gauza guztiez ez baliatzeko. Saint-Florenteko Jaunaz oroitu nintzen berriro: ezina zitzaidan sinestea gizon horrek ni gutxietsi nintzakeenik berarekin izan nuen jokabideagatik. Beste garai batean zerbitzu garrantzitsua eskainia nion, nirekin nahikoa krudelki jokatu zuen arren, baina ezin zitekeen imajina berak uko egingo zionik eta nirekin egin zituen okerrak zuzenduko ez zituenik hura bezalako funtsezko egoera batean, eta gutxienik, beragatik hain zintzoki egin nuena aitortuko zuen, ahal zuen neurrian; grinen suak itsututa eduki zezaketen nik ezagutu nuen bi garai haietan, baina kasu horretan ere, nire ustez, inolako sentimenduk ezin zezakeen ni sorostea eragotzi... Berritu egingo al zizkidan bere azken proposamenak? Beragandik eskatuko nuen laguntza hura behinola azaldu zizkidan zerbitzu beldurgarrien prezioan jarriko al zidan? Hala izanez gero, onartu egingo nuen, eta behin libro izan orduko, doilorki onartaraziko zidan bizimodu gorrotagarri hartatik aldentzeko modua aurkituko nuen. Gogoeta horiekin beterik, idatzi egin nizkion, pintatu egin nizkion nire zorigaitzak, baita ni ikustera etor zedila erregutu ere; baina ez nuen behar beste hausnartu gizon honen arimari buruz, onginahia bere barnean sar zitekeela imajinatu nuenean; ez nintzen nahikoa oroitu haren arau beldurgarriez, edo zorigaitzeko ahuldade hark hartaraturik, nire bihotzaren arabera juzkatu nituen gainerakoak, eta desegokiro uste izan nuen nik berarekin egingo nukeen bezala jokatuko zuela berak nirekin.

        Etorri zen, eta bakarrik ikusteko eskatua nuenez, bere kasara utzi zuten nire gelan. Aise ikusi ahal izan nuen, han-hemenka nabarmenarazi zuten begirunezko aipuengatik, nolako gailentasuna lortu zuen Lyonen.

        — Zer? Zu al zara?, esan zidan niganantz mesprezuzko bi begi zuzenduz, oker nengoen gutunarekikoan, zu baino emakume prestuago batena zela uste bainuen, neure bihotz guztiarekin zerbitzatuko nuen batena zela; baina zure mailako tentel baten alde zer nahi duzu egitea? Nolatan nahi duzu, ehun krimenen errudun zarenean, zein baino zein beldurgarriagoa, eta zure bizimodua zintzoki aurrera ateratzeko modu bat proposatutakoan setatsuki uko egiten diozunean? Sekula ez da lelokeria hain urrutira eramana izan.

        — Ene, Jauna!, egin nuen garrasi, inola ere ez naiz erruduna.

        — Zer behar duzu orduan benetan izateko?, iharduki zuen garrazki gizon bihozgabeak. Neure bizitzan ikusi zintudan lehendabiziko aldian, hil egin nahi ninduten ohoin talde baten erdian zinen; orain berriz, hiri honetako presondegian zara beste hiru edo lau krimen berriren akusaziopean, eta zure sorbalden gainean, diotenez, beste zahar batzuen aztarna ziurra daramazu. Horri zintzo izatea esaten badiozu, erakutsi iezadazu orduan zer behar den ez izateko.

        — Jainko maitea!, erantzun nuen, ezagutu zintudan nire bizitzako lehen garai hura aurpegira al diezadakezu? Ez al dagokit niri ordea zu gorriaraztea? Indarrez nintzen han, badakizu hori Jauna, atzeman zintuzten bidelapur haien tartean; bizia edeki nahi zizuten, baina nik salbatu zintudan, ihes egiteko aukera emanez, eta gu biok alde egin genuenean zer egin zenuen zuk, gizon zital horrek, mesede hura eskertzeko? Ba al liteke lazturarik gabe gogoratzea? Nerau ere hil egin nahi izan ninduzun! Kolpe beldurgarriekin zorabiatu ninduzun, eta utzi ninduzun egoera hura aprobetxatuz, maiteena nuen hura kendu zenidan; parekorik ez duen krudelkeria fintasun batez baliatuz, neukan diru apurra ostu zenidan, umiliazioa eta premia gorria zure biktima izandakoa zeharo suntsitzera etor zitezen nahi izan bazenu bezala. Lortu ere lortu zenuen, basati horrek; zure lorpenak erabatekoak dira, zaude ziur. Zuk murgildu nauzu zorigaitzean, zorigaiztoko une harrezkeroztik behin eta berriz jausi naizen amildegia ere zuk ireki baitzenuen.

        Guztiarekin ere, ahaztuta daukat dena, Jauna, bai, oro nire memoriatik ezabatuta dago, eta inoiz ihardukitzera ausartu baldin banatzaizu, hori ere barkatzeko eskatzen dizut, baina ezkuta al zenezake zuk zeure aldetik nolabaiteko ordaina, nolabaiteko esker ona zor didazula? Ai, egizu mesede eta ez dezazula zeure bihotza horren aurrean itxi, Herioren longaina nire egun tristeen gainera hedatzen denean. Ez nau horrek beldurtzen, ahalkeak baizik; salba nazazu kriminal bat bezala hil beharraren lazturatik: eskatzen dizudan gauza bakarra mesede horretara mugatzen da, ez diezaiozula uko egin. Zeruak eta nire bihotzak egunen batean eskertuko dizute.

        Gizon bihozgabe haren aurrean belauniko jarririk negarrez ari nintzen, eta uste harro baten arabera, arima asaldatuko zioten astinaldietatik espero nuen ondorioak bere hazpegietan igarri beharrean, gorrotonahitik sortutako haragikeria mota horrek eragindako giharreen aztoramena baizik ez nuen igarri. Saint-Florent aurrez aurre eserita neukan; bere begi beltz eta makurrek modu beldurgarri batez aztertu ninduten, eta ikusi nuen eskuaz halako eran ari zela igurtzika ezen argi geratu baitzen nik jarri nuen egoera ez zela inondik ere errukiarena; halere, hura nolabait disimulatu, eta altxatzerakoan:

        — Entzun, esan zidan, zure auzi hau Cardoville Jaunaren esku dago erabat; ez daukat zertan esanik zein leku betetzen duen; nahikoa duzu zure zoria haren eskuetan bakarrik dagoela jakitea. Adiskide mina dut haur garaitik eta berarekin mintzatuko naiz; zenbait konponketa onartzen baldin baditu, zure bila etorriko da norbait iluntzean, haren etxean edo nirean ikus zaitzagun. Gisa bereko elkarrizketa baten sekretuan, hemen baino askoz errazagoa izango baitzaio dena zure aldera bihurtzea. Grazia hori lortzez gerotan, egiazta iezaiozu ikusten duzunean, froga iezaiozu errugabea zarela horretara limurtuko duen modu batean; hori da zure alde egin dezakedan guztia: adio, Teresa, dena prest eduki ezazu edozer gertatuz gero, eta batik bat, ez diezadazula okerreko izapideak eginarazi.

        Saint-Florent irten egin zen. Deus ez zegoen nire txundidura bezalakorik; izan ere hain adostasun gutxi zegoen gizon honen proposamenen, ezagutzen nion izaeraren eta bere egungo jokabidearen artean, ezen oraindik beldur bainintzen ez ote zen amarru bat izango. Baina, arren, egizu epai bat nire gainean, Andere; akaso zalantzarik egin al nezakeen neure egoera hartan? Eta ez al nion lehiaz heldu behar laguntza itxura zuen orori? Halatan, bila zetozkidanen atzetik jarraitzera deliberatu nuen: prostituitu behar banuen, ahal bezain ongi gordeko nintzen horretatik; heriotzara eramango nindutela? Agian ez da hain laidogarria izango behinik behin, eta nire gaitz guztietatik kitatua izango naiz. Bederatziak jo zutenean gartzelazaina agertu zen; ikaraz nengoen.

        — Jarrai nire atzetik, esan zidan jagole honek, Saint-Florent eta Cardoville Jaunen partetik da; amets egizu, egoki den eran, zeruak eskaintzen dizun mesedea aprobetxatzearekin; askotxo dira hemen barruan halako grazia bat desiratu arren ere, sekula lortuko ez dutenak.

        Ahal izan nuen bezain egoki atondurik, gartzelazainari jarraitu nion, zeinak bi bilautzarren eskuetan jarri baininduen, beren itxura basatiak nire beldurra bikoiztu egin zuelarik. Ez zidaten txintik ere esan: zaldi-kotxeak aurrera egin zuen, eta hotel itzel baten barrura jaitsi ginen, berehala Saint-Florentena zela ezagutu nuelarik. Denean suma zitekeen bakardadeak areagotu egin zuen nire beldurra: halere, nire gidariek besoetatik oratu eta laugarren etxebizitzara igo ginen, apainduak bezain misteriotsuak iruditu zitzaizkidan gela txiki batzuetatik barrena. Aurrera egin ahala, ate guztiak ixten ziren gure gibelean, eta horrela, leihorik igarri ez nuen areto baten barrura ailegatu ginen: bertan ziren Saint-Florent eta Cardoville Jauna zeritzoten gizona, zeinaren esku baitzegoen nire auzia. Pertsonaia lodikote eta mardul honek, itxura ilun samarra eta basatia zuenak, berrogeita hamar urte inguru edukiko zituen, eta txabusina batez jantzita zegoen arren, aise ikus zitekeen auzigizon horietakoa zela. Zorroztasun handiko eitea barreiatzen zuen osotasun hark guztiak; kikilduta geratu nintzen. Hura bai Probidentziaren bidegabekeria krudela, krimenak bertuteari larderia eragin ahal izatea! Hara eraman ninduten bi gizonek, gela hura argiztatzen zuten argizarien leinuruan hobeto bereiz nitzakeelarik, ez zuten hogeita bost edo hogeita hamar urte baino gehiago. Lehena, La Rose zeritzona, beltzaran eder bat zen, Herkulesen garaiera berdinekoa; zaharrena zela iruditu zitzaidan. Gazteenak hazpegi eme-antzekoagoak zituen, adats gaztainkararik ederrena eta bi begi beltz handi; gutxienik bost oin eta sei hazbete neurtzen zuen, pintatzeko egina zirudien, eta munduko larmintzik ederrena zeukan; Julien deitzen zioten. Saint-Florenti dagokionez, ezagutzen duzu jadanik; horrenbeste zakarkeria, bere itxuran bezala baita bere izaeran ere, eta halere, nolako edertasunak.

        — Dena itxita al dago?, esan zion Saint-Florentek Julieni.

        — Bai, Jauna, erantzun zuen gizon gazteak: jendea alberdanian dabil berorrek agindu bezala, eta atezaina, zainketa lanetan dabilelarik bera bakarrik, kontu izango du ez dagokionari atea ez irekitzen.

        Hitz apur horiek zalantza guztiak argitu zizkidaten, eta dardarka hasi nintzen; baina zer egingo nuen nire aurrean zeuden lau gizonekin?

        — Eser zaitezte han, lagunak, esan zuen Cardovillek bi gazte hauei musuak emanez, premia dugunean erabiliko zaituztegu.

        — Teresa, esan zuen orduan Saint-Florentek Cardoville seinalatuz, horra hor zure epailea, horra ze gizonen eskuetan zauden; zure auziaz ihardun dugu batera eta bestera, baina badirudi zure krimenak konponketa zail samarra duten izaera batekoak direla.

        — Berrogeita bi lekuko ditik aurka, esan zuen Cardovillek Julienen magalean eserita, ahoan musukatuz, eta bere hatzak, gizon gaztearenganako laztanik lizunenetara bideratuz; joan den aspaldian ez diagu inor heriotzara zigortu krimenak hobeto egiaztatuta dituenik!

        — Nik, krimen egiaztatuak?

        — Egiaztatuak ala ez, esan zuen Cardovillek zutituz eta nire sudur azpira lotsagabeki mintzatzera hurbilduz, kiskalia izango zara, p..., baldin eta erabateko etsimenduz eta obedientzia itsu batez zugandik eskatuko dugun gauza guztietara bet-betan plegatzen ez bazara.

        — Laztura gehiago, egin nuen oihu; eta zer! Zitalkeria horiei amore emanez baizik ezingo du lañotasunak garaipena lortu, gaiztaginek hedatzen dizkioten xederak apurtuz!

        — Hori ordenaren barnean sartzen da, ihardetsi zuen Saint-Florentek; ezinbestekoa da ahulenak indartsuenaren desioei amore ematea edo haren makurkeriaren biktima izatea: horixe da zure historia, Teresa, obedi ezazu beraz.

        Lizunkoiak, aldi berean, gonak jaso zizkidan abilki. Atzeraka egin nuen, errefusatu egin nuen larderiaz, baina nire mugimenduaren ondorioz Cardovilleren besoetara erori nintzenez, honek nire eskuei heldu eta harrezkero babesik gabe geratzen nintzelarik, bere adiskidearen erasoen mende utzi ninduen. Nire gonetako zerrendak moztu zituzten, nire gerruntzea, nire lepoko zapia eta nire atorra laxatu zituzten, eta berehala aurkitu nintzen bi munstro haien begien aurrean mundura sortu nintzen bezain gorri.

        — Aurka egitea?, zioten batak eta besteak eranzten ninduten bitartean... Aurka egitea?... Ematxar honek aurka egin diezagukela uste al du?... Eta ez zidaten jantzi bakar bat ere erantzi atzetik zenbait kolpe eman gabe.

        Beraiek nahi izan zuten egoeran izan nintzenean, bata nahiz bestea besaulki kulunkarietan jesarrita, eta bata bestearekin estekatuta, beren arteko hutsunearen erdian kokatzen zen dohakabea estutzen zutelarik, beren gogara aztertu ninduten: batak aurrealdea ikuskatzen zuen bitartean, besteak gibelaldea aztertzen zuen; gero, aldatu egiten ziren, eta ostera berraldatzen ziren. Horrela, ordu erdiz baino luzaroago gutiziatua, eskuztatua eta musukatua izan nintzen, azterketa horretan ezein lizun-saio deskuidatu gabe, eta ikusi uste nuen, hasi-aurreko haietan ziharduten moduagatik, biek ala biek fantasia berberak zituztela gutxi gora-behera.

        — Ea bada!, esan zion Saint-Florentek bere lagunari, ez al nian esan ipurdi ederra zuela?

        — Bai horixe, alafedea! Sekulakoa duk bere atzealde hori, esan zuen auzigizonak orduantxe musukatzen ari zelarik; inoiz gutxitan ikusi ditiat hauek bezain ongi moldatutako gerriak; zeinen mardulak diren, zeinen guriak diren!... Nola moldatzen da horren bizimodu traketsa eramanez?

        — Ez delako sekula bere gogoz horretara makurtu; esan diat lehen ere, neskatxa honen abenturak bezain gauza atsegingarririk ez dagoela ezer! Inoiz ez dik inork beretzat hartu bortxaketaren bidez izan ez bada (eta orduan, bere bost atzamar bilduak Amodioaren tenpluko peristiloan hondoratu zituen), baina tamalez... bere egin izan ditek, zabalegia baita niretzat: hasiberrietara ohiturik, ezingo nindukek sekula honekin moldatu.

        Gero, jiraraziz, errito berbera burutu zuen nire atzealdean, baina honetan ere eragozpen berbera topatu zuen.

        — Ea, bada!, esan zuen Cardovillek, ezagutzen duk sekretua.

        — Baliatu ere baliatuko nauk horrezaz, erantzun zuen Saint-Florentek, eta hik, bitarteko horren beharrik ez duan horrek, alegiazko ekitaldi batekin atsegin hartzen duan horrek, nahiz emakumearentzat denetan mingarriena izan, doitu ezak heuk ere gozamena, nire ondotik egokituko zaik eta, hala espero diat.

        — Zuzena duk hori, esan zuen Cardovillek, hiri begira nire grina likitsetarako hain eztiak diren hasi-aitzineko horiezaz arduratuko nauk; neskarena egingo diat Julien eta La Roserekin, hik Teresa gizontzen duan bitartean, batak adina balio baitu besteak, nik uste.

        — Mila aldiz hobea dudarik gabe; hain nazkatuta nago emakumeez!... Imajinatzen al duk honako ematxarrokin ere goza nintekeela zirikatzen gaituzten ekitaldi horien beharrik gabe?

        Hitz horiek esatearekin bat, haragikoi hauek ikusarazi zidaten beren egoerak plazer sendoagoen premian zeudela, altxa egin ziren, eta besaulki zabal batean zutik jarrarazi ninduten, ukondoak eserlekuaren bizkarraren gainean bermaturik, belaunak besoen gainean, eta gibelalde guztia erabat beraien aldera zuzendua. Bertan jarri nintzen orduko, prakak erantzi zituzten, alkandoren mahukak goratu, eta modu horretan, zeharo biluzik geratu ziren gerritik behera; egoera hartan agertu zitzaizkidan begietara, nire aurretik behin eta berriz pasatzen ihardun zuten beren ipurdiak ikusarazten zizkidatenarena eginez bezala, nik eskain niezaiekeenaren aldean hura beste gauza bat zela adieraziz bezala; egiatan, biak emakumeen gisara eratuak zeuden alderdi horretan. Cardovillek batez ere zuritasuna eta eitea, dotoretasuna eta guritasuna eransten zion. Adarrari eraginez aritu ziren biak nire aurrean, baina jariorik gabe. Agizkotik kanpora ezertxo ere ez Cardonvillerengan; baina Saint-Florent munstroa zen, dardarka hasi nintzen narriatu ninduen dardoa nolakoa zen ikusi nuenean. Ene! Jainko maitea! Nolatan eduki dezake tamaina horretako gizon batek hasberrien beharra? Basakeria ez den beste gauzaren bat izan al liteke halako fantasien gidari? Baina, nolako arma berriak aurkeztu behar zitzaizkidan, ene! Julienek eta La Rosek, ezbairik gabe hura guztia berotzen aritu zirelarik, eta hauek ere galtzak erantzirik, aurrera egin zuten eztena eskuan... Ai, Andere, sekula halako ezerk ez zuen nire ikusmena laidoztatu, eta nire lehenagoko azalpenak nolanahikoak izanik ere, honako honek pinta nezakeen oro gainditzen zuen, arrano beltza usapalari gailentzen zaion moduan. Gure bi lizunkoiok berehala egin ziren dardo mehatxagarri haien jabe; laztandu, astindu egiten zituzten, beren ahoetara hurbildu, eta gatazka hura berehala serioagoa bilakatu zen. Saint-Florent ni nintzen besaulkiaren gainera makurtu zen halako moduz, ezen nire ipur-mazela zabalduak bere ahoaren parean aurkitu baitziren positiboki; musukatu egin zituen, tenplu batean nahiz bestean barneratu zuen mihia. Cardoville hartaz gozatzen ari zen, La Roseren plazerretara emanez, zeinaren gorputzadar beldurgarria aurkeztutako zokoguneak irentsi baitzuen bet-betan, eta Julien, Saint-Florenten azpian kokaturik, ahoaz ari zitzaion kitzikatzen izterretatik eutsiz eta Cardovilleren astinaldien arabera egokituz, zeinak bere laguna Turkiar edo Mairutzat harturik ez baitzuen utzi harik eta intsentsuak santutegia busti zuen arte. Cardovilleren herioak ez zuen parekorik krisialdia bere zentzumenez jabetu zenean: senartzat zerabilen mutilaren menera otzanki abandonaturik, baina emaztearena egiten zuen gaztea indarrez estutuz, lizunkoi gailen honek, hiltamuan dagoen gizon baten antzeko korokak eginez, irain beldurgarriak jaurti zituen. Saint-Florenti buruzkoan, eutsi egin zion, eta berak beretik ezer jarri gabe desegin zuten ikuskizun hura.

        — Benetan, esan zion Cardovillek bere lagunari, hamabost urte besterik ez huenean adina plazer ematen didak orain ere... Egia duk, jarraitu zuen jiratuz eta La Rose musukatuz, gazte eder honek ere aski ongi dakiela ni kitzikatzen... Ez al didak nahikoa zabal aurkitu gaurkoan, aingeru maitea?... Sinetsiko al duk, Saint-Florent, egunean egin dudan hogeita hamaseigarren aldia duk... beharrezkoa zuan abian jartzea: hire txanda duk, lagun maitea, jarraitu zuen gizon higuingarriak Julienen ahoan kokatuz, sudurra nire atzealdeari erantsiz, eta berea Saint-Florenti eskainiz, hogeita hamazazpigarrena hire omenez izango duk.

        Saint-Florent Cardovillez gozatu zen, La Rose Saint-Florentez, eta azken honek, karrera motz baten ondoren, jaso berri zuen intsentsu bera erre zuen lagunaren baitan. Saint-Florenten estasia bilduagoa bazen ere, ez zen hargatik Cardovillerena baino bizitasun, suhartasun edo makurkeria gutxiagokoa; bata mihira zetorkion guztia ulukatuz mintzatzen zen, besteak bere heriosuharrari eusten zion, nahiz ez zen bizitasun gutxiagokoa; hitzak ondo aukeratzen zituen, baina are lohiagoak eta are lizunagoak ziren: hitz batean, baten eldarnioaren ezaugarriak galdukeria eta amorrua zirela zirudien bitartean, bestearengan gaiztakeria eta basakeria isladatzen ziren.

        — Ea, Teresa, suspertu zaitez, esan zuen Cardovillek; ikusten dituzun sugar itzali hauek, berriro irazeki behar dira.

        Julien Cardovillez eta La Rose Saint-Florentez gozatzera joan ziren bitartean, bi lizunkoiok, nire gainera makurturik, nire aho barruan ezarri behar zituzten txandaka beren dardo sorgortuak; bati zupatzen nion bitartean, bestearena astindu eta eskuez eragin behar nion, eta gero likore bizi batez gorputzadarra bera nahiz inguruko alderdi guztiak hezatu; baina ez nuen zupatzeaz bakarrik arduratu behar, beharrezkoa zen nire mihia beren buruen inguruan biraka ibilarazi eta nire hortzek hozkatzea, ezpainek estutzen zituzten une berean. Edonola ere, gure bi jasaileak astinaldi bortitzen pean zeuden; Julien eta La Rose trukatu egiten ziren sartu-irtenen maiztasunak eragindako sentsazioak areagotu nahirik. Tenplu lohi hauetan bizpahiru omenaldi isuritakoan, nolabaiteko gogortasuna igarri nuen: Cardoville izan zen, zaharrena bera izan arren, haren berri iragarri zuen lehena; bere eskuaren indar guztiarekin bularretako batean emandako zaplastekoa izan nuen saria. Saint-Florentek jarraitu zion ondotik; ia erauztea lortu zuten belarrietako bat izan zen nire atsekabeen donaria. Bizkortuta zeuden ostera, eta pixka bat geroago, merezi nuen bezala tratatua izateko presta nendila ohartarazi ninduten. Lizunkoion mintzaira beldurgarriari zegokionez, argi ikusi nuen zein eratako laidoak eroriko ziren nire gainera. Bata eta bestea jarri berriak ziren egoeran erreguka hasteak are gehiago supizteko baizik ez zuen balio izango: beraz, larrubizirik nintzen bezala, laurek nire inguruan eseriz osatu zuten zirkulu baten erdian jarri ninduten. Hurrenez hurren, haietako bakoitzaren aurretik pasatzera eta bakoitzak ezarri nahi zidan penitentzia betetzera derrigortua izan nintzen; gazteak zaharrak bezain gupidagabeak izan ziren, baina Cardoville batez ere, bere zirien fineziagatik nabarmendu zen, zeintzuetara Saint-Florent, zen krudelarekin ere, apenas hurbildu baitzen.

        Atseden apur bat izan genuen orgia krudel hauen ondoren; une batez arnasa hartzen utzi zidaten; txiki-arraio eginda nintzen, baina harrituta geratu nintzen denbora gutxiago behar izan zutelako nire zauriak sendatzen horiek eragiten baino; aztarna txikienik ere ez zen geratu. Berriro hasi ziren haragikerietan.

        Une batzuetan bazirudien kolpe hauek guztiak bat besterik ez zirela, eta Saint-Florentek, maitale eta jabe eginik, oparotasunez jasotzen zuela Cardoville indargeak ekonomiaz baizik eskaintzen ez zuen hura: unetxo bat geroago, jada iharduera oro lagata, baina mota guztietakoetara abandonatuz, hala ahoaz nola ipurdiaz aldare gisa baliatu ziren omenaldi izugarrietarako. Cardovillek ezin izan zien hainbeste ikuskizun lizunei eutsi. Ikusirik ordurako bere laguna erabat airean zebilela, haren irriskeriara eman zen: Saint-Florent hartaz gozatu zen; nik zorroztu nituen azkonak, nik erakutsi nien zein tokitan barneratu behar zuten, eta agerian neuzkan ipur-mazelak, batzuen lizunkeriaren ikuspegi eta besteen krudelkeriaren plastroi bilakatu ziren: azkenik, gure bi lizunkoiok, gainditu behar zuten eragozpenaz jabetuago zeudelarik, bertatik irten ziren inolako galerarik gabe, zinez inoiz baino gehiago beldurtu ninduen egoera batean.

        — Ea, La Rose, esan zuen Saint-Florentek, har ezak emaxixtrin hori eta estutu ezak.

        Ez nuen ulertzen espresio hori: baina esperientzia krudel batek berehala argitu zidan horren esanahia. La Rosek heldu eta diametroan oinbetea baino gehiago ez zuen aulkitxo batean bizkarraren gainean jarri ninduen; han, bermatzeko beste punturik gabe, zangoak alde batera erortzen zitzaizkidan, eta burua eta besoak bestera; nire lau soinadarrak lurrean finkatu zituzten, bata bestetik ahalik eta zabalduenak; bideak mehartzera zihoan borreroa orratz luze batez armatu zen, zeinaren begitik argizarizko hari bat sartua baitzuen, eta ez isuraraziko zidan odolagatik, ezta eragingo zizkidan oinazeengatik ere batere kezkatu gabe, munstroak, ikuskizun harekin libertitzen ari ziren bi lagunen aurrean, Amodioaren tenpluko sarrera itxi zuen jostura batez. Bukatutakoan jirarazi egin ninduen, nire sabelaldea aulkitxoaren gainean jarri zuen orduan; nire soinadarrak berdin zintzilakatzen ziren, eta arestian bezala finkatu ostean, Sodomako aldare lohia butxatu zuten modu berean: ez dizut txintik ere esan nire oinazeez, Andere, imajinatu egin beharko dituzu, konortea galtzekotan egon nintzen.

        — Horrelaxe behar ditiat, esan zuen Saint-Florentek, berriro bizkarraren gainean jarri eta indarrez hartu nahi zuen gotorlekua eskueran ikusi zuenean. Hasberrien fruituak bakarrik jasotzera ohiturik, nola espero nezake plazerrik izaki honengandik halako erritorik gabe?

        Saint-Florent tentetzerik bortitzenean zegoen, eta besteak joka ari zitzaizkion goian eutsi ziezaion; aurrera egin zuen eztena eskuan; bere begiradapean, are gehiago kitzikatzearren, Julien Cardovillez gozatzen ari zen; Saint-Florentek eraso egin zidan, topatutako eragozpenek suturik, ezin sinestuzko kemen batez bultzatu zuen, hariak eten ziren, infernuko aladurak ere ezin litezke nireekin pareka; zenbat eta biziagoak izan nire oinazeak, orduan eta minagoak ziruditen nire jazarlearen plazerrak. Azkenik, orok amore eman zuen bere ahaleginen aurrean, urratua izan nintzen, dardo distiratsuak hondoa jo zuen, baina Saint-Florentek, indarrak gorde nahi izan arren, behin eta berriz iristen zuen; jirarazi egin ninduen, eragozpen berberak ordea, bihozgabea haiei begira zegoen adarrari eraginez, eta bere esku basatiek inguru guztiak zarrastatzen zituzten, gotorlekuari erasotzeko egoera hobean egon nahirik. Hantxe aurkeztu zen; barrunbearen berezko txikitasunak biziagoak bilakarazi zituen erasoak, baina nire garaile beldurgarriak berehala apurtu zituen oztopo guztiak; odoletan nintzen; baina zer axola zitzaion garaileari? Gerrien bi astinaldi bortitzek santutegian kokatu zuten, eta bertan gauzatu zuen gaizkileak une bat gehiago eta halako oinazeak jasanezinak bihurtuko lituzkeen sakrifizio beldurgarri hura.

        — Nire txanda, esan zuen Cardovillek ni askaraziz, nik ez zaitut josiko, neska maitea, baina zure adiurreak eta zure bertuteak ukatzen digun berotasun eta zalutasun guztia eskainiko dizun etzauntza baten gainean jarriko zaitut.

        La Rosek berehala atera zuen armairu handi baten barrutik gurutze diagonal bat, oso egur arantzatsu batean egina. Horrexen gainean ipini nahi ninduen gizon likits izugarri honek, baina zer prestakizun zerabilen buruan bere gozamen ankerra hobetzeko? Lotu baino lehen, Cardovillek berak arrautza baten tamainako bola zilarreztatu bat sartu zidan atzealdetik; pomadaz igurtziz lortu zuen bertan desagertu arte hondoratzea. Nire gorputzaren barruan egon orduko sumatu nuen nola ari zen puzten eta errekor bihurtzen, eta nire kexuei entzungor eginez, asto puntazorrotz haren gainean bortizki tinkatu ninduten; Cardoville barneraino sartu zitzaidan nire gainean estutuz; bizkarra, gerrialdea eta ipurmasailak zapaldu zizkidan euskarritzat neuzkan eztenen kontra. Julien haren gainean jarri zen gisa berean; bi gorputz hauen pisua bakarrik jasatera beharturik, eta hezurretaraino sartzen zitzaizkidan adabegi malapartatu haiek beste bermatokirik gabe, aise irudikatuko duzu nolakoak izango ziren nire oinazeak; zenbat eta jazartzenago nintzen hertsatzen nindutenen kontra, orduan eta gehiago zapaltzen ninduten koska zaurgarri haien gainean. Bitartean, erraietaraino barneratua nuen bola beldurgarri hura barrua sumintzen, kiskaltzen eta urratzen ari zitzaidan; sekulako oihuminak egin nituen; munduan ez dago hitzik pairatzen ari nintzena pintatu ahal izateko; nire borreroa gozatzen ari zen halere, bere ahoa nirearen kontra galkaturik, nire oinazea arnasten ari zela zirudien, bere plazerrak gehitu nahian bezala: ezin liteke haren hordialdia hitzen bidez azaldu, baina bere adiskidearen exenplura, indarrak galtzeko zorian zegoela igarririk, nahi izan zuen denetik dastatu ahituta geratu baino lehen. Jirarazi egin ninduen, atzera etorrarazitako bola hark utzi berriak zituen barrunbeetan pizturiko su berbera sortu zidan baginan; beherantz barneratu zen, eta umetokiaren hondoraino erre ninduen: berriro, sabelaren gainean estekatu ninduten ondikozko gurutze hartara, eta alderdi arrunt sentiberagoak minberatu zituzten adabegien gainean jartzean. Cardoville bidezidor debekatutik barrena sartu zen; zulatu egin zuen, hartaz modu berean gozatzen zen bitartean: azkenik zorabioa jabetu zen nire jazarleaz, garrasi beldurgarriek iragarri zuten krimena gauzatu zuela; uholde batek bete ninduen, eta askatu egin ninduten azkenik.

        — Ea, lagunok, esan zien Cardovillek bi mutil gazteei, har ezazue zeuontzat ematxar hau eta zeuon gogara goza zaitezte; zeuona da, zeuontzat uzten dizuegu.

        Heldu egin zidaten bi lizunkoiek. Bat aurretik gozatzen zen bitartean, bestea atzealdean murgildu zen; lekuz aldatu eta aldatu aritu ziren; haien lodiera miragarriak Saint-Florenten butxadura artifizialen apurketak baino are gehiago urratu ninduen; eta nirekin ihardun zuten bitartean, Saint-Florent eta Cardoville gazte haiekin libertitu ziren. Saint-Florentek La Rose sodomizatu zuen, zeinak era berean tratatzen baininduen, eta Cardovillek, beste hainbeste egin zuen Julienekin, azken hau leku ondraduago batean kitzikatzen ari zelarik nigan. Orgia okaztagarri haien erdigunea neu nintzen, neu nintzen giltzarria eta bitartekoa; La Rosek eta Julienek launa aldiz egin zieten gurtza nire aldareei, eta Cardovillek eta Saint-Florentek berriz, hain kementsuak ez izaki edo ahulduagoak egokitu bestela, aski izan zuten nire maitaleen aldareetan sakrifizio bana burutuz. Azkena zen, bazen garaia, kordegabetzeko zorian bainintzen.

        — Nire adiskideak min egin dizu, Teresa, esan zidan Julienek, eta sendatu egingo dut dena.

        Esentzia poto batez hornituta, harekin igurtzi ninduen zenbait alditan. Nire borreroen basakerien aztarnak desagertu egin ziren, baina ezerk ezin zitzakeen nire oinazeak baretu; ez nuen sekula halako oinaze bizirik pairatu.

        — Gure krudelkerien arrastoak desagertarazteko dugun arteziarekin, salatu nahi gintuzketenek ez lukete erraza izango, ez da hala, Teresa?, esan zidan Cardovillek. Zer erakuts lezakete beren salakuntzen froga bezala?

        — Ai!, esan zuen Saint-Florentek, Teresa xarmangarria ez zagok kexurik egiteko moduan; inmolatua izango den egunaren bezperan, erreguak espero behar ditiagu beragandik, ez salakuntzak.

        — Ez dadila bietako ezertan saia, iharduki zuen Cardovillek; errua guri egotzi arren, ez lioketek entzungo eta: herri honetan dugun itzalak eta nagusitasunak ez liketek sekula onartuko guganaino itzuliko liratekeen kexu horiezaz kontu hartzerik, eta beraz, une oro mendean edukiko genitizkek kexu horiek. Bere aladura are krudelagoa eta are luzeagoa baizik ez lukek izango hartara. Teresak sentitu beharra zaukak, bere gorputzaz jostatu baldin bagara, indartsuena ahulenaz probetxu hartzera bultzatzen duen arrazoi natural eta sinple horregatik izan dela; sentitu beharra zaukak ezin diezaiokeela bere sententziari ihes egin; jasan beharra dagoela eta jasan egingo duela; alferrik izango dela ilunabarrean presondegitik irtengo dela han eta hemen esatea; ez lioketek sinetsiko; gartzelazainak, gurekin zeharo bat eginik, ezeztatu egingo likek berehala. Beharrezkoa duk beraz, neska eder eta ezti honek, Probidentziaren handitasunaz hain sinetsita dagoen honek, bakean utz dezala jasan berri duen eta oraindik egokituko zaion guztia; legeen uztarpean jartzen duten krimen beldurgarriak kitatzeko modu bat bezala duk; har itzazu zeure erropak, Teresa, oraindik ez du eguna argitu, eta hona ekarri zaituzten bi gizonek presondegira eramango zaituzte berriro.

        Zerbait esan nahi izan nuen, basapizti hauen belaunetara makurtu, beren gogoa samurtzeko edo herioztu nintzaten eskatzeko. Baina arrastaka eraman eta kotxe baten barrura jaurti ninduten, nire bi gidariak nirekin batera sartu zirelarik. Han izan ziren orduko, grina makurrek sutu zituzten ostera.

        — Eutsidak, esan zion Julienek La Roseri, sodomizatu egingo diat eta. Ez diat sekula halako likiskeriaz estutu nauen atzealderik ikusi; zerbitzu bera itzuliko diat gero hiri.

        Egitasmoa gauzatu zuten, hala izan ez zedin eginahalak egin nituen arren. Julien garaile sentitu zen, eta eraso berri honetan ere ez nintzen gelditu ikaragarrizko oinazeak pairatu gabe: erasotzailearen loditasun izugarriak, alderdi hauetan jasana nuen urradurak, bola madarikatu hark nire erraietan eragindako su kiskalgarriak, horrek guztiak aladura berriak dastarazi zizkidan, adiskideak bukatu orduko La Rosek berritu zituenak. Iritsi baino lehen, mirabe donge hauen lizunkeria kriminalaren biktima izan nintzen berriro, eta azkenik barrura sartu ginen. Gartzelazainak harrera egin zigunean, bakarrik zegoen, gaua zen oraindik, eta inork ez ninduen sartzen ikusi.

        — Oheratu zaitez, Teresa, esan zidan, neure gelan sarraraziz, eta inoiz gau honetan presondegitik irten zarela esateko gogorik bazenu, oroit zaitez gezurtatu egingo nukeela, eta alferrikako salakuntza horrek ez zintuzkeela arazo honetatik libratuko...

        «Mundu hau utzi beharraz damutuko banintz bezala!, esan nuen neure artean, bakarrik egon orduko. Akaso, beldur izan al ninteke halako munstroez beteriko Unibertso bat abandonatzeaz? Ene! Eraman nazala bertatik Jaungoikoaren eskuak ongien iruditzen zaion moduan eta unean! Ez naiz gehiago kexatuko; hainbat basapizti odolgoseen artean sortu den dohakabeari gera dakiokeen kontsolamendu bakarra horiek berehala uzteko itxaropena baita.»

        Biharamunean, ez nuen inor hizketan entzun, eta Probidentziaren eskutan jartzera deliberaturik, landareen moduan egin nuen bizimodua inolako elikagairik hartzeko gogorik gabe. Hurrengo egunean, galdera batzuk egitera etorri zen Cardoville. Ezin izan nion gorputz-ikarari eutsi ikusi nuenean zein odol hotzarekin etorri zen gizatxarra justizia egitera: hura, denik eta gizonik doilorrena, estalpetzat zeukan justizia horren eskubide guztien aurka nire lañotasunaz eta nire zorigaitzaz hain krudelki baliatu berria zen hura. Auzitan nire kausaren alde ihardun arren, gizon zital honen arteziak krimenak eraiki zituen nire defentsa guztien gainetik: nire auziaren kargu guztiak epaile bidegabe honen arabera ezarriak izan zirenean, Saint-Florent jauna ezagutzen al nuen galdetzeko ausardia izan zuen lotsagabeak; ezagutzen nuela erantzun nuen.

        — Beno, esan zuen Cardovillek, hortaz ez dut gehiago behar: ezagutzen omen duzun Saint-Florent Jaun horrek ere ederki aski ezagutzen baitzaitu; ohoin talde batean ikusi zaituela aitortu du eta bere diruak eta diru-zorroak lapurtzen lehena zu izan zinela. Zure ohoinkideek bizia salbatu nahi ziotela eta zuk hiltzeko aholkatu zeniela; halere ihes egitea erdietsi zuen. Saint-Florent Jaun honek berak gehitu zuen, urte batzuk geroago, Lyonen ikusi uste zintuela, bere etxera agurtzera joateko baimena eman zizula zuk hala eskaturik, garai hartan jokabide bikaina zeneramala zin egin ostean, eta bertan, berak bide zuzenetik jarraitzeko adoretzen eta aholkatzen zintuen bitartean, halako muturretaraino eraman zenuela ausarkeria eta krimena ezen bere onginahiaren une horiezaz baliatu eta tximiniaren gainean utziak zituen ehun luisak eta ordularia ostu baitzenizkion...

        Eta Cardovillek, halako kalumnia beldurgarriek nire aurka sortu zuten hisia eta gorrotoa aprobetxatuz, eskribauari agindu zion idatz zezala salakuntza haiek guztiak aitortzen nituela nire isiltasun eta aurpegieragatik.

        Lurrera makurtu nintzen, nire garrasiek ganga osoa burrunbarazi zuten, buruaz baldosen kontra jo nuen hantxe bertan heriotza azkarrago bat aurkitzeko gogoz, eta neure amorrua adierazteko modurik aurkitzen ez nuenez: «Gizatxar hori, egin nuen oihu, zure krimenetatik mendekatuko nauen Jainko zuzenarengana jotzen dut, berak argituko baitu nire errugabetasuna, berak damuaraziko baitzaitu zeure aginteaz egin dituzun gehiegikeria doilorretatik!» Cardovillek kanpaitxoa jo zuen eta berriro gartzelan sartzeko esan zion gartzelazainari. Etsipenak eta atsekabeak aztoraturik, galdeketa harekin aurrera segitzeko gauza ez nintzela etsituta, baina gutxienez, amaitua zen, neure krimen guztiak aitortu bainituen. Eta gaizkilea bakean irten zen! Ez ote zuen tximista batek suntsituko!

        Auzia, gorrotoaren, mendekuaren eta likiskeriaren gidaritzapean, martxa onean zihoan; berehala kondenatu eta eraman ninduten Parisa nire epaia baietsi zezaten. Ondikozko ibilbide honetan, gaizkileetan azkena banintz bezala egin nuena, gogoetarik garratzenak eta mingarrienak etorri zitzaizkidan bihotza behin-betiko zarratatzera. Zein zorigaiztoko izarren pean sortuko nintzen mundura, nioen neurekiko, sentimendu zintzo bakar bat ere ezagutzea ezinezkoa gertatzeko, berehala zorigaitzezko itsaso batean murgilduko ez nauenik? Eta nola liteke Probidentzia goiargitu honek, zeinaren justizia goresten baitut, neure bertuteengatik zigortu eta aldi berean beren krimenekin suntsitzen nautenak gailurreraino goratzea?

        Nire haurtzaroko lukurrero batek lapurreta bat egitera bultzatu nahi izan ninduen, nik uko egin eta bera aberastu egin zen. Ohoin talde baten barruan jausi ondoren, handik ihes egitea lortu nuen, bizia salbatu nion gizon batekin; sari gisa, bortxatu egin ninduen. Gizon lizunkoi baten etxera iritsi nintzen. Haren izeba pozoitu nahi ez, eta bere zakurrei ni irensteko agindu zien. Handik kirurgilari intzestugile eta hiltzaile baten etxera joan, eta ekintza beldurgarri bat egitetik babestu nahi izan nuen: borreroak, ordea, kriminal baten gisara markatu ninduen; ezbairik gabe, dongekeria haiek burutu zituen, baita fortuna egin ere, eta ni, ogi eskean ibiltzera behartua izan nintzen. Sakramentuetara hurbildu eta Izaki gorenari gartsuki otoitz egin nahi izan nion, nahiz beragandik hainbat ezbehar jasoak izan, baina gure misterio santuenetako batetik garbituko nintzela espero nuenean, epaimahai ohoragarri hura nire desohorearen antzeztoki odoltsu bilakatu zen: bortxatu eta laidoztatu ninduen munstroa beren Ordenako ohore handienetara goratu zuten, eta ni, lazeriaren amildegi beldurgarrian murgildu nintzen berriro. Emakume bat bere senarraren amorraziotik salbatzen ahalegindu nintzen, baina bihozgabeak hil egin nahi izan ninduen, tantaz tanta odolustuz. Behartsu bat sorotsi nahi izan nuen, eta berak lapurreta egin zidan. Laguntza eskaini nion hebainduta zegoen gizon bati, baina eskergabeak gurpil bat birarazten jarri ninduen pizti baten modura; eseki egiten ninduen atseginez gozatzeko; zoriak bere alde jokatu zuen, eta urkamendian hiltzear egon nintzen haren etxean indarrez lan egin izanagatik. Emakume donge batek gaiztakeria berri bat egitera limurtu nahi izan ninduen, neuzkan ondasun apurrak galdu nituen berriro nire biktimaren altxorra salbatzearren. Gizon bihozbera batek nire gaitz guztietatik kitatu nahi izan ninduen bere eskua eskainiz, baina nire besoetan eman zuen azken arnasa, hura gauzatzerik izan baino lehen. Bizia arriskatu nuen sute batean nirea ez zen haur bat sugarretatik ateratzearren; haur honen amak ordea, salatu eta nire kontrako prozesu kriminal bat hasi zuen. Nire etsairik heriogarrienaren eskutan erori nintzen, eta gizon baten etxera eraman nahi izan ninduen indarka, bere grina bakarra buruak ebakitzea zelarik: gizatxar honen ezpatari ihes egitea lortu banuen, Themisenaren azpira erortzeko baizik ez zen izan. Fortuna eta bizia salbatua nion gizon bati babesa erregutu nion; beragandik esker onik jaso nezakeela espero izatera ausartu nintzen, bere etxera deitu ninduen, izugarrikeria berrietara menerarazi ninduen, hantxe aurkitu nuen nire auziaren ardura zeraman epaile bidegabea, eta batak zein besteak, bortxatu egin ninduten, laidoztatu egin ninduten biek, nire heriotza azkartu nahi zuten biek; zoriak onurez bete zituen, eta ni, heriotzaren bila bezala nindoan korrika bizian.

        Horixe da gizonek jasanarazi didatena, horixe da beren harreman arriskutsuak erakutsi didana; harrigarria gertatzen al da orduan nire arimak, zorigaitzak garraztua, laidoek eta bidegabekeriek gaitzitua, bere loturak etetea beste helbururik ez izatea?

        Mila aldiz barkatzeko eskatzen dizut, Andere, esan zuen neska errukarriak bere abenturei amaiera emanez; mila barkamen zure izpiritua hainbat gordinkeriaz lohitzeagatik, eta hitz batean esateko, zure egonarriaz hain luzaroan baliatzeagatik. Agian zerua iraindu dut halako kontakizun lizunekin, lehengo zauriak berragertu baititut, eta zuen atsedena nahasi. Adio, Andere, adio. Eguzkia ateratzen ari da, deika dauzkat zaindariak, utzidazu neure patuaren bila joaten, jada ez diot beldurrik, nire aladurak laburtuko baititu. Gizakiaren azken une hau, bere egunak laino beltzik gabe igarotzen dituen zorionekoarentzat baizik ez da beldurgarria, baina sugeen pozoia besterik arnasten ez duen dohakabeak, urrats dardaratien azpian arantzak baino topatu ez dituenak, zeinak egun argirik ikusi baldin badu, bidaiari galduak tximistaren lorratza gorputz- ikaraz ikusten duenean bezala ikusi baitu, zeinari ezbehar krudelek gurasoak, lagunak, fortuna, babesa eta laguntzak kendu baitizkiote, zeinak egarria itotzeko eta gosea berdintzeko malkoak eta estuasunak baizik ez dituen izan, horrek, esaten ari nintzen, horrek beldurrik gabe ikusten du nola hurbiltzen zaion Herio, eta Jainko baten altzoan lasaitasuna itzuliko dion portu ziurra bailitzan irrikatzen du, zeinaren zuzentasunari esker, lurrean oinperatua izan den lañotasun horrek beste munduan horrenbeste ezbeharren ordaina aurkituko baitu.

 

        Corville Jn. zintzoari ezinezkoa izan zitzaion historia hura barren-barreneraino hunkitu gabe entzutea; Lorsangeko Andereari zegokionean, lehen ere esan dugun bezala, artean bere gaztaroko hoben higuingarriek sentikortasuna itzalaraztea lortu ez zutelarik, kordea galtzekotan egon zen.

        — Andereño, esan zion Justineri, zaila da zuri entzutea zurekiko interes biziena sentitu gabe; baina aitortu beharra al dago? Sentimendu esplikaezin batek, adieraz diezazukedana baino askozaz eztiagoa denak, zuregana bultzatzen nau ezin garaituzko oldar baten gisara, eta zure ezbeharrak nire egiten ditu. Zure izena isilean gorde didazu, zure sorlekua ezkutatu didazu, mesedez eskatzen dizut zure sekretu hori aitor diezadazula; ez dezazula pentsa jakinmin hutsa denik horrela mintzatzera naramana... Ene Jainkoa! Egiak ote dira nire susmoak?... Ai, Teresa! Justine izango bazina?... Nire ahizpa izango bazina?

        — Justine! Andere, hori bai izena!

        — Orain zure edadea edukiko zuen...

        — Juliette! Zu al zara entzuten ari naizena?, esan zuen zorigaiztoko atxiloak Lorsangeko Anderearen besoetara jauzi eginez... zu... nire ahizpa!... Ai! Jada ez naiz hain dohakabe hilko, berriro besarkatu ahal izan baitzaitut!...

        Eta bi ahizpak bata bestearen besoetan estu-estu besarkaturik, zinkurinen bidez baizik ez zioten elkarri aditzen, malkoen bidez baizik ezin zitezkeen elkarrekin mintza.

        Corville Jaunak ere ezin izan zien bereei eutsi; arazo harekiko interesik handienaz ez jokatzea ezinezkoa zela ikusirik, beste gela batera joan zen, kantzelariari idatzi, eta Justine errukarriak, Teresa deitzen jarraituko dugunak, izandako zorte beldurgarria suzko trazuez margotu zuen: haren errugabetasunaren bermatzaile agertu zen, auzia argitu artean ustezko errudunak bere gaztelua ez zen beste inolako presondegirik ez zezala izan eskatu zuen, eta hitz eman zuen Justiziaren buruzagi subirano horren lehen aginduan aurkeztuko zuela; Teresaren bi gidariei nor zen ezagutarazi zien, bere gutunak haien kontu utzi eta atxilotuaz arduratuko zela esan zien; haiek onartu eta Teresa bere eskutan utzi zuten; kotxe bat hurbildu zen.

        — Zatoz, izaki gaixoa, esan zion orduan Corville Jaunak Lorsangeko Anderearen ahizpa interesgarriari, zatoz, dena aldatuko da zuretzat; ez dadila gehiago esan zure bertuteak beti saririk gabe geratzen direla, eta Naturatik jaso duzun arima eder horrek ez duela burdina baizik topatzen: zatoz gure atzetik, nire eta ez beste inoren ardurapean baitzaude.

        Eta Corville Jaunak hitz bitan azaldu zien egin berri zuena.

        — Gizon errespetagarri eta maitagarria, esan zuen Lorsangeko Andereak bere maitalearen belaunetara makurtuz, horixe da zure bizitza guztian hartu duzun jarrerarik ederrena; gizonaren bihotza eta legearen izpiritua benetan ezagutzen duenari dagokio zapaldutako errugabetasuna mendekatzea. Hona, Jauna, hona hemen zure presoa: zoaz Teresa, zoaz korrika, hegan, oraintxe bertan besteak bezala abandonatuko ez zaituen urgazle zuzen-egilearen oinetara makurtzera. Ene Jauna, zurekin maitasunaren loturak maiteak baldin banituen, nola ez ditut maiteagoak izango orain, estimurik samurrenak ere sendoturik daudenean!...

        Eta bi emakumeok, noiz batek noiz besteak, halako bihotz zabaleko adiskide baten belaunak besarkatu zituzten, eta beren malkoez hezatu.

        Ordu gutxiren buruan iritsi ziren gaztelura: han, Corville Jauna eta Lorsangeko Anderea gogotsu saiatu ziren, nor baino nor, Teresari jasandako zorigaitz pila ahanztarazten eta erosotasunaren goren mailan jartzen. Jakirik goxoenetako gozagarriez elikatzen zuten, oherik onenetan oheratzen, beren etxean nagusi izan zedila nahi zuten; finean, bi arima sentikorretatik jaso zitekeen samurtasun guztia jartzen zuten berarengan. Egun batzuetan zehar sendabideak eman zizkioten, bainatu egin zuten, apaindu, edertu, bi maitaleen idolo bilakatua zuten, lehian zebiltzan ea bietako nork ahanztaraziko ote zizkion bere zorigaitzak agudoen. Kirurgilari bikain batek, zenbait errekaituri esker, Rodin zitalaren fruitu krudela zen aztarna laidogarri hura ere desagertaraztea lortu zuen. Teresaren ongigileen zainketa-ardurei erantzuten zien orok: orain bihotz oneko neska honen bekokitik zorigaitzaren aztarnak ezabatuz, orain haren baitan Xarmen nagusitasuna berrezarriz. Alabastrozko musu haien ñabardura zurbilen ondotik bere edadearen larrosak azaldu ziren, hainbeste atsekabeek zimelduak. Irria, hainbat urtetan haren ezpainetatik ezabatua egon ondoren, itzulia zen azkenerako plazerren gerizpean. Gortetik albisterik onenak iritsi berriak ziren; Corville Jaunak Frantzia guztia mugiarazi zuen; S... Jaunaren ardura berpiztu zuen, berarekin bat egin baitzuen Teresaren zorigaitzak argitzearen alde, eta ongi merezia zuen lasaitasuna ematearren. Azkenik, Teresaren aurka bidegabeki saiatutako prozesu guztietatik garbi uzten zuten Erregeren gutunak iritsi ziren, hiritar zintzoaren titulua ematen ziotelarik, bere izena zikindu nahi izan zuten erresumako auzitegi guztietan betiko isiltasuna ezarriz, eta berarentzat, Dauphineko sasi-txanpongileen tailerrean harrapatutako urretik mila ezkutuko pentsioa erabakiz. Cardoville eta Saint-Florent atzitu nahi izan zituzten, baina Teresaren jazarle guztiekin uztartuta zegoen asturu onari jarraituz, bata, Cardoville, bere krimenak ezagunak egin baino lehen, harako intendentziarako izendatu zuten, eta bestea, Kolonietako merkataritza intendentzia nagusirako; biak beren destinoetan zeuden ordurako, erauntsi hura baretzeko modua berehala aurkitu zuten familia boteretsuekin egin zuten topo aginduek, eta fortunaren altzoan lasai, munstro hauen zitalkeriak berehala izan ziren ahaztuak.

        Teresari buruzkoan, berarentzat hainbeste gauza atsegin jakin zuen orduko, gutxi falta izan zitzaion pozez ez hiltzeko; zenbait egunez jarraian malko ezin eztiagoak isuri zituen bere babesleen altzoan, baina bat-batean, goitik behera irauli zen bere aldartea, horren zergatia zein izan zitekeen jakitea ezinezkoa izan zelarik. Goibel, artega, pentsakor bihurtu zen, zenbaitetan negarrez hasten zen bere lagunen erdian, berak ere ezin zuelarik azaldu atsekabe haren zioa.

        — Ni ez naiz jaio horrenbeste zorion izateko, ziotson Lorsangeko Andereari... Ai! Ene ahizpa maitea, ezinezkoa da honek luze irautea.

        Bere auzi guztiak amaituta zeudela ziurtatu arren ere, jadanik ez zuela kezka gehiago eduki behar, ezerk ez zuen lasaitzea lortzen: esan zitekeen izaki honek, bere ezbeharrerako bakarrik bizi zenak, eta zorigaitzaren eskua beti bere buruaren gainean sentitu zuenak, aurreikusi egin zituela nolabait nolakoak izango ziren suntsituko zuten azken kolpeak.

        Corville Jauna landan bizi zen artean. Uda partearen bukaera aldera izango zen. Txango bat egiteko asmoa zuten baina ekaitz beldurgarri batek eragotzi egingo zuela zirudien; bero gehiegiak dena irekita uztera behartu zuen. Tximistak jo zuen, kazkabarra hasi zuen, haizea ziztuka zebilen, zeruko suak hodeiak astindu zituen eta modu izugarri batean inarrosi; bazirudien natura, bere obrez asperturik, elementu guztiak nahasi nahian zebilela, forma berrien pean biltzearren. Lorsangeko Andereak beldurraren beldurrez, dena ahalik eta agudoen ixteko eskatu zion ahizpari; Teresa, ahizpa naretzera presaturik, hegan joan zen jada apurtzen hasiak ziren leihoetarantz; gibelarazten zuen haizearen kontra nahi izan zuen minutu batez borroka egin, baina une horretan, tximistak aretoaren erdiraino jaurti zuen.

        Lorsangeko Andereak oihu beldurgarri bat egin eta korderik gabe gelditu zen: Corville Jaunak laguntza eskatu zuen, zaintze-lanak erdibanatu egin ziren, bere senera etorrarazi zuten Lorsangeko Anderea, baina Teresa dohakabea, halako eran izan zen kolpatua, ezen jada ez zegoen inolako itxaropenik bere baitan gorde zitekeenik; tximista eskuineko bularraldetik sartua zen, eta bere bularra eta bere aurpegia kiskali ondoren, sabelaren erdi-erditik irten zen ostera. Beldurgarria zen izaki gaixo hari begiratzea ere: Corville Jaunak eraman zezatela agindu zuen...

        — Ez, esan zuen Lorsangeko Andereak lasaitasunik handienaz zutituz; ez, utz ezazue nire begiraden pean, Jauna, berari beha egon beharra daukat hartu berri ditudan deliberoak sendotzeko. Entzuidazu, Corville, eta batez ere ez diezaiozula ukorik egin hartu dudan erabakiari, une honetan munduan inork ezin ezaba diezaizkidakeen asmoei. Dohakabe honek pairatu dituen ezbehar ikaragarriek, beti bere eginkizunak errespetatu baditu ere, badute zerbait oso berezia dena, neroni buruz begiak irekiarazi dizkidana; ez dezazula pentsa Teresaren abenturetan zehar laidoztatu duten gaizkileen gozamenetan igarri dugun zorion-distira faltsu horrekin itsututa nagoenik. Zeruaren eskuaren apetaldi bitxi horiek ilunak gertatzen zaizkigu eta ez dagokigu guri horiek argitzea, baina inola ere ez gaituzte liluratu behar. Ene lagun hori! Krimenak berekin duen oparotasuna Probidentziak bertuteari ezarri nahi dion froga bat besterik ez da, oinaztargia bezala da, zeinaren su tronpagarriek ez baitute une batez argituko atmosfera, non eta ez den txunditu dituen dohakabeak heriotzaren leizera amilarazteko. Hona hemen horren adibidea gure begien aurrean; neskatxa zoragarri honen zoritxar sinestezinak, ezbehar beldurgarri eta etenik gabeak, Betierekoak eman didan gaztigua da, nire arrenguren ahotsa entzuteko eta behin betiko haren besoetara makurtzeko. Nolako zigorra espero dezaket beragandik, nik, lizunkeriak, irrelijioak eta printzipio oro alboratu izanak nire bizitzako une guztiak markatu dituenean? Zer itxaron behar dut, bere egunetan benetako hoben gaitzesgarririk egin ez duena ere horrelaxe tratatua denean? Bereiz gaitezen, Corville, badugu astia oraindik, ezein kateak ez gaitu lotzen, ahantz nazazu eta ontzat ikus ezazu nire burua lohitzen egin ditudan galdukerietatik arnegatzera Izaki gorenaren oinetara joan nadila betiko damu batez. Kolpe beldurgarri hori beharrezkoa zen bizitza honetan ni konbertitzeko, bestean, atrebentziaz, espero dudan zoriona lortzeko. Adio, Jauna; zer bihurtuko naizen jakiteko inolako peskizarik ez egitea da zure adiskidetasunetik nahiko nukeen azken mesedea. Ai Corville! Mundu hobe batean zain edukiko nauzu, zure bertuteek haraino gidatu behar zaituzte; geratzen zaizkidan ondikozko urteetan nire krimenak kitatzeko jasango ditudan hildurek egunen batean zu ikusteko aukera emango ahal didate!

        Lorsangeko Anderea berehala aldendu zen etxetik; diru pixka bat hartu, kotxe baten barruan abiatu, bere gainerako ondasunak Corville Jaunaren esku utzi, elizarako ondare batzuk azalduz, eta hegan joan zen Parisa. Han, Karmeldarren artean sartu zen, eta urte gutxi batzuen buruan, exenplu eta onbidearen eredu bilakatu zen, nola bere jaiera handiagatik hala bere gogoaren jakituria eta bere ohituren arauzkotasunagatik.

        Corville Jn. bere aberriko lehen lanbideak erdiesteko duin zenez, horietaraino iritsi zen; eta aldi berean, herrien onura, nagusiaren gloria, «ministro izan arren» ongi zerbitzatzen zuena, eta bere lagunen fortuna egiteko baizik ez zen ohoratua izan.

 

        Ai zuek, Bertutearen zorigaitzen gainera malkoak isuri zenituztenok; zuek, Justine dohakabeaz urrikaldu zinetenok, erabili behar izan ditugun marrazketa agian gordin samarrak barkatuz, atera al dezakezue historia honetatik Lorsangeko Andereak atera zuen ondorio bera? Konbentzi al zaitezkete berarekin batera, benetako zoriona Bertutearen baitan baizik ez dagoela, eta Jaunak Lurrean berau jazarria izatea onartzen baldin badu —horren helburuak sakontzea guri ez dagokigularik—, Zeruan sari tentagarriagoen bidez ordaintzeko baizik ez dela?

 

 

© Marqés de Sade

© itzulpenarena: Mikel Hoyos Sein

 

 

"Sadeko Markesa / Justine edo Bertutearen zorigaitzak" orrialde nagusia