LXXVII GUTUNA
IBBEN-ek PARISen dagoen USBEK-i
Ene Usbek maitea, iruditzen zait Musulman egiazko batentzat, zorigaitza zigorra baino areago, mehatxua dela. Benetan ederrak dira gure bekatuak garbitzera garamatzaten egunak. Eta laburtu beharko genukeen aroa zorionarena litzateke. Zertarako balio dute gure kezka guztiek, zorion guztiek, ematen dituenarengandik kanpo Bera baita zoriona, zoriontsuak izan nahi dugula adierazteko baizik.
Izaki bat bi izakiz osaturik dagoela, eta batasun hau gordetzeko beharrak Kreatzailearen aginduekiko menpekotasuna hobeto adierazten duela, erlijio legetzat jo izan da. Beraz, batasuna zaintzeko behar hau, gizonen ekintzen bermatzaile hobeagoa izanik lege zibil bezala ezarri izan da.
Venezian,
1715eko Saphar-en ilargiaren azken egunean.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu