XLIII GUTUNA

USBEK-ek FATME-ko lorategietan dagoen PHARAN-i

 

        Errezibi ezazu bozkarioa zure bihotzean eta hizki sakratu hauek ezagutu itzazu; musuaraz iezaiezu Eunuko handiari eta nire lorategietako buru denari. Zure kontra deus egin dezaten galarazten diet. Esaiezu, eros dezatela falta zaidan eunukoa. Zure egitekoa bete ezazu ni bista aurrean banengo bezala; ezen jakizu, nire ontasuna handiagoa den heinean zigorra zorrotzagoa izanen dela, hartaz ez bazara zuzen baliatzen.

Parisen,
1713ko Rhegeb-en ilargiaren 25ean.

 

 

 

© Montesquieu

© itzulpenarena: Patri Urkizu

 

 

"Montesquieu / Pertsiar Gutunak" orrialde nagusia