XXV GUTUNA
USBEK-ek SMYRNE-n dagoen IBBEN-i
Zure iloba Rhedi-ren gutuna errezibitu dut: Smyrne uzten duela esaten dit, Italia ikusteko asmoz; bere bidaiaren helburu bakarra heztea omen da eta horrela zure duinago izan. Zure zahartzaroko kontsolamendua egun batez izango dena ukeiteaz pozten naiz.
Rica-k gutun luze bat idazten dizu, esan didanez lurralde honetaz xeheki mintzo zaizu. Hain du izpiritua argi eta zorrotz, ezen denaz azkar ohartzen den. Ni ez nago, bestalde, deus ere esateko, hain haratxe ateratzen zaizkidanez gogoetak.
Zu zara gure elkarrizketa xamurrenen gaia: hitza eta pitza ari gara Smyrne-n egin diguzun harrera onaz, eta zure adiskidetasunak egunero egiten dizkigun zerbitzuez.
Ibben liberaloi, aizeneza aurki edonon gu bezalako adiskide Ieial eta erantzun oneko! Berehala aizintzaket ikus eta ediren zurekin hain eztiki bi adiskideren artean iragaiten diren egun zoriontsuak! Adio.
Parisen,
1712ko Rebiab 2.aren ilargiaren 4ean.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu