CLX GUTUNA
SOLIM-ek PARISen dagoen USBEK-i
Erabakia hartua daukat: zorigaitz guztiak desagertu egingo dira; zigortzera noa.
Poza ezkutu bat sentitzen ari naiz jadanik; nire arima eta zurea baretzera doaz: krimena desegitera goaz, eta inozentzia bera ere izutzera.
Zuen gorputzen atseginak oro ahanzteko eta zuen desio guztien kontra sentitzeko bakarrik dirudizuenak, lotsa eta ahalkearen betiereko mirabe, oxala albazintzatet sarraraz tropelka anderene honetan isurtzear dagoen odol guztia ikusiz harri eta zur geldi zintezten!
Ispahan-go anderenetik,
1720ko Rebiab 1.aren ilargiaren 8an.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu