CLIV GUTUNA
USBEK-ek ISPAHAN-go andereneko BERE ANDERE-ei
Oxala eror albalitz tximisten eta ekaitzen artean jauzten den ihurtzuria legez gutun hau! Solim da zuen lehen eunukoa, ez zuen begirale gisara, zigorle bezala baizik. Anderene osoa haren aurrean apal bedi! Egin dituzuen ekintzak epaituko ditu, eta etorkizunean ondorioz uztarri latzaren pean ezarriko zaituzte, zuen bertute ezaren damu ez bazarete, bederen, zuen askatasunaren galera doluturen zaizuelarik.
Parisen,
1719ko Chahban-en ilargiaren 4ean.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu