CL GUTUNA

USBEK-ek ISPAHAN-go anderenean dagoen NARSIT-i

 

        Dohakabea! hire eskuetan dauzkak agindu bortitz eta azkarrak adierazten dizkiaten gutunak; atzerapen ttipienak desesperarazi nazakek eta hi hor hago lasai, aitzakia huts batekin!

        Gauza izugarriak gertatzen ari dituk: agian nire esklaboetarik erdiek heriotza zigorra merezi ditek. Hor bidaltzen diat lehen Eunukoak hil aurretik bidali zidan gutuna. Zuzentzen zitzaion paketa ireki izan bahu irakurriak hituzkeen agindu odoltsuak. Irakur itzak aginteok, eta ez badituk betetzen ziur egon hadi, hi ere eraila izanen haizela.

***-tik,
1718ko Chalval-en ilargiaren 25ean.

 

 

 

© Montesquieu

© itzulpenarena: Patri Urkizu

 

 

"Montesquieu / Pertsiar Gutunak" orrialde nagusia