CXLVIII GUTUNA
USBEK-ek ISPAHAN-go anderenean
dagoen LEHEN EUNUKO-ari
Errezibi ezazu gutun honen bitartez mugagabeko boterea anderene guztian: agindu ezazu nire autoritate berarekin. Beldurra eta izua zurekin batera ibil daitezela; joan zaitez gelaz gela zigorrak eta gaztiguak ezarriz. Laztura izan dadila nagusi; malkoz urtu daitezela zure aurrean. Galdetu denei anderenean; esklaboekin hasi. Ez zaitez gupida nire amodioagatik: paira dezatela denek zure epai beldurgarria. Egun argira atera itzazu sekreturik gordeenak. Garbi ezazu leku lohi hori, eta desterraturik izan den bertutea sarrarazi ezazu berriro: memento honetatik zure ardurapean izanen baitira burutu akatsik ñimiñoenak. Nire ustez Zélis-entzat zen bidean aurkitu duzun gutun hori. Lakoin begi zorrotzez so egiozu honi.
***-tik 1718ko Ziihagé-ren ilargiaren 11an.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu