CXLVII GUTUNA

EUNUKO HANDIA-k PARISen dagoen USBEK-i

 

        Jasanezinezko mugaraino iritsi dira gauzak: zure andereek este dute zure partiadak askatasun osoa eman diela. Gauza izugarriak ara dira gertatzen. Dardaraz jota nago istorio krudelok kontatzera nindoakizunean.

        Duela egun batzuk, Meskitara zihoalarik Zélis bere aurpegi estalkia erortzen laga, eta ia aurpegia agerian herri osoaren aurrean azaldu zen.

        Zachi, andereneko legeek hain gogor debekatzen dutena, bere esklaboetarik batekin etzana topatu dut.

        Munduko menturarik handiena dela bitarteko bidaltzen dizudan gutuna aurkitu dut; ezina izan zait inoiz edireitea nori zuzendurik dihoakion, Atzo arratsaldean, andereneko lorategian murailak jauzirik ihes egin zuen gazte bat ikusi zuten.

        Gainera nire ezagutzara iritsi ez den arren, dudarik gabe traizio egiten dizute. Zure aginduen zain natzaizu, eta errezibituko ditudan mementu zoriontsura arte hil zorian izango nauzu. Baina, ez badidazu aginte osoa ematen zure emazte guztien gainean, ez naiteke bermatzaile atera haietaz, eta bidali behar dizudan albiste tristeen emaitza egunerokoa izanen da.

Ispahan-go anderentik,
1717ko Rhegeb-en ilargiaren 1ean.

 

 

 

© Montesquieu

© itzulpenarena: Patri Urkizu

 

 

"Montesquieu / Pertsiar Gutunak" orrialde nagusia