CXXIII GUTUNA
USBEK-ek COM-en dagoen eta hiru hilobietako
zaindaria den MÉHÉMET ALI mollak-ari
Zertarako balio dizkigute immaum-en barauek eta mollak-en zilizioek? Jainkoaren eskua Legearen haurren gainean bi aldiz erori da: Eguzkia ilundu egin da, eta badirudi, haien galerak baizik ez dituela argitzen; haien gudarosteak bildu eta hautsa bezalaxe desegiten dira.
Osmanlindarren inperioa inoiz errezibitu duen bi kolperik handienez inarrotsirik dago: apenas duen aldeko kristau moufti bat; Alemaniako bizir handia Jainkoak igorri gaitza da Omar en jarraitzaileak zigortzeko; hauen asaldamendu eta fede gaiztoaren aurka Zeru haserretuak ageri kolera orotara daramana.
Immaum-en izpiritu sakratua, gau eta egun Omar higuingarriak desbideratu dituen Profetaren semeen gainean malkoak darizkizun hori; haien zorigaitzen aurrean zure barnea iraultzen da: bajen konbertsioa duzu desiratzen eta ez galera; sainduen malkoen medioz Hali-ren estandarte pean bildurik ikusi nahi zenituzke, ez mendietan eta Fedegabeen izuaz desertuetan barreiatuak.
Parisen,
1718ko Chalval-en ilargiaren 1ean.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu