V GUTUNA
RUSTAN-ek ERZERON-en dagoen USBEK-i
Ispahan-go berriketa guztien mintzagaia zara; ez da zure partiadaz baizik hitz egiten. Batzuentzat, zure izpiritu arinaren ondorio besterik ez da, besteentzat penaren batena. Zure adiskideek bakarrik defenditzen zaituzte baina alferrik. Ezin konpreni dezakete zure andereak, gurasoak, lagunak, sorterria utz ditzakezunik Persiarrentzat ezezagunak diren lurraldeetara joateko. Rica-ren ama kontsolaezina dago; lapurtu diozun semea, hala diosku, eskatzen dizu. Nik, ene Usbek maitea, badakizu onartzen dudala egiten duzun guztia; baina bada gauza bat barka ezin diezazukedana, zure absentzia, eta edozein arrazoi eman diezadakezu nire bihotzak ez duela onartuko.
Agur, maite nazazu beti.
Ispahan-dik,
1711ko Rebiab 1.aren ilargiaren 28an.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu