IV GUTUNA
ZEPHIS-ek ERZERON-en dagoen USBEK-i
Azkenean munstro beltz honek nire onetik atera nahi nau; Zélide nire mirabea kendu nahi dit inondik inola; Zélide, hainbeste atxikimenduz zerbitzatzen nauena, esku artatsuez edergailuak eta graziak leku guztietan zabaltzen dituena. Ez zaio aski oinazez betea gerta dadin bereizketa, desohoragarri izatea ere nahi baitu. Traidoreak nire konfiantzaren arrazoiak hiltzaileak balira bezala ikusi nahi ditu, eta bidaltzen dudan ate ostean aspertzen baita, nire irudimenak ere ezin asma ditzakeen gauzak ikusi eta entzun dituela esatera ausartzen da. O, zein malerusa naizen! Ez nire erretiroak, ezta nire bertuteak ez naute salbatuko susmo zoro horietarik: esklabo txatxu-alixak zure bihotzeraino eraso bainau, nire burua orde behar dut irain horretatik! Ez, nire buruari errespetu sobera diot justifikazionetan eror nadin; nire portaeraren bermatzaile bakarra zu izatea nahi dut, zure amodioa, nire amodioa, eta aitortu behar badizut, Usbek maitea, nire malkoak.
Fatmé-ko anderenetik,
1711ko Maharram-en ilargiaren 29an.
© Montesquieu
© itzulpenarena: Patri Urkizu