GIZON BATEN NEURRIA
Soseguz azterturik, gaztaroko
egunek balio handiegia dute
galdu-gordean sal ditzagun.
Baldin eta suez eta ekintzez aberats izan baziren eta
ororako prest
—gau izarniatsu bat,
etzazu gutxietsi, ez du-eta gutxiago balio
Heriok zeharkatu ohi dituen eremuek baino.
Baldin eta
ezbehar, irrika eta bakardade izan bazinen, eta orobat
basoak sutan jartzen dituen txingarraren gordailu
eta ez bakarrik
jabego noiz-nolako baten
irabazi asmo zekena,
batez ere baldin eta
garbian garbi izan bazinen, orduan esango dut eman zenuela
gizon baten neurria.
|
LA MESURA D'UN HOME
Ben sospesat, els dies / de joventut valen molt / per no donar-los un alt preu. / Si foren rics de foc i d'acció i disponibles / a tot / —una nit estelada / no la desdenyis, no val menys que els erms / transitats per la mort. / Si fores / fracàs, anhel i solitud i reserva / de la guspira que encén boscos / i no sols / projecte avar de guanys / d'hipòcrita domini, / sobretot si fores / pur en el pur, diré que vas donar / la mesura d'un home.
© Joan Vinyoli
© itzulpenarena: Gerardo Markuleta