MUGAK

 

Bidexidorrean, tintazko garren artean

    Ezereza sumatzen dut;

Lanpara itzalia zeru antzinakoetan dardarka

    Eta itzal bat murruan.

 

Harantz noa, baina esku batek trabatzen nau

    Eta, gogor, ahots batek,

Aspaldiko ihintzetan bustia, ziur oihu dagi:

    —Krimen guztien errudun haiz.

 

Eta begiak itxirik haragizko heriotzaren

    Paisajeari so egiteko,

Izotzetan lagatzen dut sorterriaren

    ekipajea.

 

Sant Quirze Safaja, 1937ko iraila

 

 

FRONTERES

Pel corriol, entre flames de tinta, / El no-res augur; / Oscilla en cels antics llàntia extinta / I una ombra en el mur. // Avanç enllà, però una mà m'atura / I, dura, una veu / Molla dels rous d'antany, clama segura: / —De tot crim ets reu. // I en cloure els ulls per contemplar el paisatge / De la mort carnal, / Abandon en els glaços el bagatge / Del país natal.

 

 

 

© J. V. Foix

© itzulpenarena: Gerardo Markuleta

 

 

"Zenbait poeta katalan / Antologia" orrialde nagusia