JAUREGIKO GARBITZAILEEN
ABESTIA

 

Eguna argitzean eskobatuko ez bagenu,

    lotsa litzateke jauregi handia.

Aldi bakoitzean gau bateko txarkeriak garbitu,

    ez dadin kexu izan goizalba.

 

Eromen arrastoak ehizatzen ditugu;

eta gure morroikeriaren ordain dira

luma hegapalaren iragarpenak,

lore ximelak eta beira hautsiak.

 

Eta oin-oihalak batuz eta harlauzak igurtziz,

    parez pare atari eta lehio,

gauza arbuiagarrien lurrinak ikaratzen gaitu,

    txokoetan zein jauraulkietan.

 

Harrotzen dugun hautsa txingar bihurtuko da,

gaiztakerien eta iruzurren berri baitarama.

Kontutan izan bezate suminaren egunean

jauregien atalasea sekula zeharkatu gabeek.

 

 

CANÇÓ DE LES ESCOMBRADORES DEL PALAU

Si a trenc de dia no hi passéssim escombrada, / el gran palau en fóra avergonyit. / Cada cop netegem els afronts d'una nit / perquè no se'n planyi l'albada. // De rastres de follia fem batuda; / i ens vengen de la nostra servitud / averanys de la ploma alacaiguda, / les flors marcides i el cristall romput. // I tot rotllant catifes i refregant les lloses, / de bat a bat portals i finestrons, / ens sobta la sentida d'abominables coses, / als setials com als racons. // Pols que aixequem esdevindrà guspires, / car ella porta noves de malvestat i fraus. / Que bell esment en servin el dia de les ires / els que no mai passaren la llinda dels palaus.

 

 

 

© Josep Carner

© itzulpenarena: Gerardo Markuleta

 

 

"Zenbait poeta katalan / Antologia" orrialde nagusia