R

 

R.I.P*. Requiescat in pace-ren laburdura traketsa, hildakoei desiratzen diegun zorion axolagabearen lekuko dena. Drigge doktore jakintsuaren arabera, ordea, hitz horiek hasiera batean reductus in pulvis besterik ez zuten esan nahi.

 

Radio*, iz. Beroa botatzen duen eta zientzialariaren baitan ergeltasunaren organoa estimulatzen duen minerala.

 

Requiem, iz. Hilentzako meza, zeinean, poeta kaxkarrek ziurtatzen digutenaren arabera, haizeak bere kuttunen hilobi gainean kantatzen duen. Batzuetan, entretenimendu bariatuagoa ematearren, hilkanta abesten du.

 

 

 

© Ambrose Bierce

© itzulpenarena: Xabier Olarra

 

 

"Ambrose Bierce / Deabruaren hiztegia" orrialde nagusia