C
Cartesiar*, izond. Descartesi buruzkoa. Descartes filosofo ospetsu bat izan zen, Cogito ergo sum esaera sonatuaren sortzailea, zeinaren bidez pozik uste zuen giza existentziaren errealitatea frogatu zuela. Esaera hobetu liteke, ordea. Honela: Cogito cogito ergo cogito sum. Pentsatzen dudala pentsatzen dut, beraz banaizela pentsatzen dut, beste edozein filosofok orain arte ziurtasunera egin duen hurbilketarik hurbilena.
Cremona*, iz. Connecticuten egindako arrabita garestia.
Cui bono? (latina)*. Zer on egingo ote lidake niri?
© Ambrose Bierce
© itzulpenarena: Xabier Olarra