BAI EUSKARARI

 

Eta bai! eta bai!

Nik euskarari bai ta bai.

 

Uso zuria, uso gorria

dantzan dabil suaren gain

Uso gorria, uso zuria,

Herriak euskarari bai!

Neure kabia daukat garretan

neure umeak neure zai!

Nago odoletan garretan

txinparta gainetan.

neure umeak neure zai.

 

Uso zuria aurkitu dute

hotzak dardaraz erdi hila

Uso zuria lehena duzu

uso gorria geroa.

Euskal Herritik uso bakar bat

eguzki aldera doa

San Juan loreek usaina dute

eta herriek arima

Euskal Herria euskara barik

hirin gabeko ogia!

Euskal Herria euskara gabe,

hegal gabeko usoa

Uso gaztea aidatu hadi

eta eguzkiraino hoa!

 

Eta bai...

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Kantak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia