TXIKIA

 

Txikia zuen guda-izena

bera gizon osoa izan arren

Mendizabal, Sasetaren hurrena

biak txiki, bizkor eta lerden

Saseta hil zen gudarien aurrean

Mendizabal hil zaigu bakarrik

baina biok daukate Herri osoa

atzo ta gaur heuren atzetik

Euskadi'rentzat hil dire-ta

gorputzak arantzaz beterik.

Arro hadi Kantauri itxasoa

ta heien betiko loa

betiko kanta zak,

Geroari esaiok olatuetan

Herri-izarrak ez direla itzaltzen

gure haurrek biharko ikastoletan

heien izenak abestu ditzaten

arantzetan biak hil bait ziren.

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Kantak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia