IRABAZI

 

Irabazi, irabazi dugu, odolez ta malkoz irabazi dugu.

Irabazi, irabazi dugu, burdinen atzetik irabazi dugu.

Hi, Gudari, Herriko zaindari, Gernikako sua begietan argi.. .

hau loria, Burgozko auzia, espatari nausitu zaio Herria.

 

Ekin, ez etzan lotara, bideari ekin.

Dator, odoletan dator argi-hastea

Mugarik gabeko

ludi zabal bat dugu nahi.

Armadak suntsitu, urrea bere bai,

askatasuna dugu nahi.

Euskadi berri bat dago gure zai.

 

Irabazi...

 

Bultza, bidean ez jarri, izerditan bultza,

Bultza, eskuak, odolduz bultza ta bultza.

Gure eskuak odolduz bultza ta bultza.

Gure lurrazpitik

Hilek irabazi dute.

Txakurtegietan, oinazetan

deiadarka dabiltzatenok

Aberri gazte bat sortu digute

«Irabazi...

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Kantak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia