MINDURA GAUR Hirugarren Triptikoa - Porlandi KAMELLUEN PARABOLA
Behinola zeruan Aita Betikoak galdetu omen zion Jesus Semeari, gure Artzai Onari: «Munduan zer berri?».
Semeak orduan azaldu du pena: «Ez didate ulertu esan nietena: errexago dala jostorratz begitik kamellu bat pasatzea, zeruko herrian aberats bat sartzea baino... Gaur egun, ordea, Eliza erabat kamelluz betea dago. Ez det ikusten ardirik, kamellu hankapean lastimaturen bat baizik».
Hasarretu omen Aita Betikoa. Ikustekoa izango zan haren bekozkoa.
MINDURA GAUR |