ERESI GUREN
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016

 

Mendi-gaineko Gurutz argira begi larriak jasorik.

Aldapan doaz zar eta gazte, haurrak besoan harturik.

Goian harrizko hilobi bat da, eta ikurrinaren altzoan

Euzkadi aldez eroriak han heriotz-lo bakezkoan.

 

Guda, gorroto-ekaitz bihurri, sartu zan behin Euzkadira:

lurralde, mutil, aberri dena jaurti zuan lurrazpira.

Negar itsaso, odol erreka doa aldatz gora Euzkadi.

Bai! Baina hilobi aurrean, lotuz eskuak ta oin lazgarri

 

(milaka bihotz antsien oin) entzun da: “Hilobi piztu hadi!”

Eta ikaraz jarriz mendia, urra du hilobiaren oinarri.

Argi berri bat sortu da, bete dira bihotz-eraginak...

Igoaz doa hilobia aintzaz... Gora gudari hilezinak!

 

Geroak gaurtik, menderen mende hau beza eresi berri:

Oinazez ez da herririk galtzen. Hilerria da sorterri.

 

ERESI GUREN
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016