EZAGUN DA BAI
Peli Markiegi

1936
armiarma.eus, 2016

 

Ezagun da bai, ezagun da bai gaur zer egun dan, nagusi!

Jantziak harro, arpegia alai, kolore gorri eta guzi

hankak arin ta gerria lerden, ezpainak ezin baturik...

Jainkoak ere barre dagi gaur biok horrela ikusirik!

Poxpolin gorri, —dio anaiak—, ene arreba negarti,

zer zenuen gaur kapilatxoan neri begira dardarti?

Ez, ez erantzun, zure anaiak esan gabe ere badaki.

Gure Jaun onak jaso ninduan, Hark egin nau Kristo berri.

Hark eman digu egun eder hau, Hark bihotza pozez jarri.

Haretxek ase, biok aspaldi genuen elkar egarri.

Gora dezagun beraz bihotzez Haren izen agurgarri.

Berak begauzka, hortxe gaitezen batu biok sarri-sarri...

Ene! Barkatu! Hizlari bikain-bikainetakoa izaki,

hitzaldigintzan niharduan. Ez, Neretzat gaur hauxe da aski!

Zorion lorak eskaini zintzo bere egunean amari,

Eta agur maitekor bihotzeko bat egin bere anaiari.

 

EZAGUN DA BAI
Peli Markiegi

1936
armiarma.eus, 2016