GERIZPEA NAHIAGO
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016

 

Eguna jaikitzean Euzkik atean dei.

Etorri nahi duzuia Kanpora nerekin?

Utzi nazak bakarrik ilun gozo honekin,

euzki zorotan baino lainotan nahigo nik.

 

Joan zen. Jantzi harroen dirdaia du orok

aldatzan gorago eta, argi galda arego.

Leiho zirrikitotik galdez dut berriro

zabal itzak begiok, etorri, txoroko.

 

Irri algara zabal dik lurrak jario.

Hoa hire bidean, Euzki gezur-zulo

kiskal itzak bazterrak galdu itzak liliok...

 

Habil hortik! Leihoa itxi dut esturo

bildu ditut zentzunak, ilunak nau hezo

Lux in tenebris lucet hor bekusat oro.

 

GERIZPEA NAHIAGO
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016