ARRATSALDEAN
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016

 

Arrats giroa. Zerua hori, mendi beltxaran, ertz urdin

haren altzoan kulumatuta zuri —mendiaren begi—

zabal-zabala, bake ederrean, eusko baserri bakarti.

 

Hara Eguzki doa egunez, Ilargi gauaz ilaunki;

Hoietaz beste, inor ez hara hurbiltzen bake hauslerik.

 

Noizean behinka, barruko usoen arnas epela iduri,

kezulo gora lerro arina zerurontz doa ihesi.

 

Ateburuan Zorion Jaunak «Nere etxea» du idatzi

eta inguruaren izena, Jainkok emana, da Euskal Herri.

 

ARRATSALDEAN
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016