NAHI DUZUN OLERKIA
Marijane Minaberri

Maiatz, 1983

 

Nahi duzu olerkia
Izan dadin lisatia,
Ponduetan beti berdin
Moda zahar, mutzu urrin.
Irri dauzut, nik egiten.
Zerk zitu ba zu lotsatzen?
Nola negurt, olerkia,
Karkailaka zoriona
Bihotzean balinbada ?
Malurrean, zorigaitzez,
Bazirade egun batez,
Nola hauta dobladura
Bada hotza hitz zaharra?
Nola legunt nigar-hipez
Eta ere bihotz-minez
Ehoa den olerkia?
Ez da beti xoriñoa
Bide beraz hegaldatzen.
Lore bera du xurgatzen
Zure ustez jainkoiloak?
Kantu bera du moldatzen
Aldi guziz haize basak?
Bertsu berri, bertsu zahar,
Ez da segur zendako har
Gasailatzen. Utz gaztea
Segi dezan bere xendra.
Bertsu zahar, bertsu berri,
Bihotza du hak kantari.-

 

NAHI DUZUN OLERKIA
Marijane Minaberri

Maiatz, 1983