ATZIK AZU
Marijane Minaberri

Plazara, 1986

 

Jiten zira
Jainkoaz mintzatzera
Diozula
Hura dela bakarra.
Ez baniz axolatzen
Ifernua
Dutala merezitzen.
Murritza da
Zure elhe minkorra,
Larderia
Duzu bihotz sukarra.
Atxik azu
Zure Jainko idorra,
Haren orde
Duzun mamu itxura,
Eta zure
Mehatxuzko legeak.
Hotzak dira
Zure hitz lazgarriak;
Bertzekilan
Galdatzen daut arimak.
Jainko mina
Barna dut bihotzean,
Nahi nuke
Errege ene baitan.
Emadazu
Ezperantza xumea.
Eta aipa
Karitate beroa.
Egarri naiz
Amodiozko suaz,
Gosetua
Egiazko fedeaz.
Atxik azu
Zure Jainko idorra;
Nik behar dut
Jainko bihotz suharra,
Berotzeko
Haren argi sutsuan,
Suntsitzeko
Guzia haren baitan.
Ez banuzu
Deustan laguntzen ahal
Zoaz urrun,
Ez dezazula itzal
—Ene baitan
Doi-doia bizi baita—
Fedearen
Brasa pindar ahula.

 

ATZIK AZU
Marijane Minaberri

Plazara, 1986