AMENTSA
Marijane Minaberri

Maiatz, 1998

 

Balusazko gatuak daut erran
Ikusi ditut zure begien
itsaso urdinaren oletan
Barku arin pollitak pasatzen.

"Ez zen aments puxka bat bezikan
Gelditua ene begietan.
Barkuak doaz itsas gainean
Ezin nitaike heiekin joan."

Diot balusazko gatuari
Zure begien urre berdean
Ditut ikusi nik dantzan ari
Sagu urtxo koloreak, betan.

Ez zen aments puxka bat bezikan
Gelditua ene begietan.
Sagu guziak, etxe xokotan
Dira gordetzen ni ikustean.

 

AMENTSA
Marijane Minaberri

Maiatz, 1998