BAZTERGABEKO URRATSAK “Orai duzu, ene maitea, partitzeko tenorea...”. Eskupean ditut zakua, xahakoa, txapela, makila, largabista. Argazkien hartzeko ere gerturik nago. Bideko anhoa prestatü didazü artoski, aholkuak emanez atorra lepoa xuxendu. Zer behar dut gehiago? Zure laguntza guziez esker mila. Orai zure aldi. Abiatuko gara?
Afrikaruntz
“Deliberatu nuen gau batez joaitea...” Beraz abiatu ginen hamarrak irian Kometa luze baten ileri loturik.
Izarrak ikusten (di)tut atzeko leihotik Kurutze bat iduri Afrika zolatik. Itzul gaitezen haruntz Magoak iduri Argi baten bilari kameluen junpan.
Han aurkituko dugu, nire Antinea Gaztaroan urrundik asmatu bidea Hiriburu gorderat eramanen gaitu.
Al-Djezair
Al-Djezair xuria, elorri lilia Begi beltxa pindarka txadorren artetik.
Mila (e)ta bat arratsak hemen ditut hasten Bagdadeko lapurra segituz isilka Azokaren barrena lerratuko gara Liranjen dirdiretan usainen usnari.
Itsaso nahasia gahunez ihauri Zelaiari bizkarrez ondartza ñapurra Desertu (e)ta mendiak arnasten dituzu Arabieradun eta kabiliarrak biltzen.
Kabilia
Partitze goxo hontan indazut eskua Mendia dugun pasa lanoen ihesi.
Egun on Ivabilia, eki jeikigia Itsasotik ortzerantz olibak, elurra.
Djurdjurako bortua, negu distiranta Bi urdinen artean uharte zuria.
Jainkoak bake zuri, gudari lerdena Emakume libroen kantagia gora Askatasun zaharren azken gotorleku Feraun, Ait Hamouda, Margarit(a) Amrouche.
Kezentina
Txador beltzen hegia, serorategia Zelai goren erditan Allahren jakile Kezentina zorrotza, zeinu-dorre fina.
Mehe dabil haizea belardi hotzean Hezurrek abesturik elkarri txistuka Berberoen mendiak uztartzen irrintziz.
Aures ilunetarik emazte bat entzun da Usu deiadarka, Kahina, Kahina Otsanda zutuna habiaren alde Arabea du libre berberoak eman.
El-Kantara
Iparretik harkaitza, hegotik ondarra Goitik sugarra eta behetik labea Harrian ateka bat Auresen barrena Bi deserturen artean, agur El-Kantara.
Ur txiripa jauzika menditik behera Lurrezko herrixka bat amildegi zolan Palmadi bat aldean, baratze legorra Infernutik lekora hau paradisua.
Purgatorio luzea jasan duk artean Lantegi hotz batean, Ahmed epiziera.
Tugurt
Zelai bat luzea, palmadi luzea Denbora luzea, dena du luzea Laua (e)ta zabala, bazterrik gabea Eternitatean bizi da Tugurt.
Uda hor infernu, berrun eta grisa Negua zerutik urdin, urre, gorri.
Gerlarien pausordu merke (e)ta gizena Ez dun ekialdeko sabel dantza fina.
Maitea zu gabe, mendia zu barik Bokaziorik ez dut eternitateko.
Wargla
Arrosaren kolorez margotu zen Wargla Etxeak ditu gorri, haitzak urrutian Usu goiz arratsetan ortze mugak ere.
Hemen da sakondua bere sabelean Afrika denen ama, beltz ederrenean.
Agadestik izarren kurutze galdua Gure gauen gidari geldi bedi beti.
Orienteko zohardiz hor aberastua Larrosaren lurrina gozaturen dugu Gaztaroa gogoan, gerlaz ahantziak.
Targi
Aurpegia librean zebiltzan andreak Amodio gortetan gitarra besoan Maitasuna kantutan ohoratzen zuten.
Alderantziz gizonak, bisaia gorderik Oihal urdin batzutan, baina berdin aske Desertua baitzuten azpiko bakarra.
Orain zertan ditugu Ahagar mendian Basamortuko jabe (e)ta dama galantak?
Kamelua saldurik, metatu behar da Proletario gelditu, hiritar bihurtu.
Nomadak
Erroiak erori dira zure bizkar Desertuko jende xume (e)ta noblea.
Dolar jauna baita Jaungoiko berria Non ote zuretzat eremu librea?
Ber izuritean etorri zaizkizu Iparreko jaunak et(a) integrismoa.
Nork abestuko du arbasoen gisan Aiatola barik, askatasunean?
Berriz hil zaituzte, Hadj Ma-El-Ainine Jainko errukior baten otoizlea: Allah bakar Allah azkar! Allah dajainkoa Bakarra, goikoa Betierekoa Egia, bizia Denen gidaria Zuzena, begia Malda, iturria Zeru-lurren jabe Bazterrik gabea Guziahalduna.
Allah perfeita, Jaun bakarra Allah zuhurra, jakintsua Allah bihotz on, amultsua Esku zabala, emailea,
Ospe, laudorio Allah bakarrari Handia, puxanta Perfeita, saindua Garbia, ederra Ezagutzen dutenengan,
Allah goiena Gure Jaun eta Jainkoa Izen gorena Gure bihotzen argia Urrikaltsua Desertuan ur bizia...
Oroituz
Itsaso pipertsua lano legorrean Ondarraren uhinez irentsi behar duk. Udaberrian errauts, udaminean su Ortzea betetzen dik uhar astunean.
Aurrera bahabil otien artetik Infernuaren barna zeru baten bila.
Heriotzaren txirula sakon eta latza Entzuten ote duk, eremuen jabe?
Nahikunde guziak ezabatzen ditik Bakarrik habilana, zorigaizto hiri!
BAZTERGABEKO URRATSAK |