Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)

 

 

—17—

 

         Taxia gure zain zegoen karrikan. Sartu eta Arrigorrietarantz joan ginen.

         Ez genuen hitzik ere trukatu elkarren artean bide guztian. Sututa zegoen, eta ez zuen behar aitzakiarik ttikiena baizik, nire kontra hasteko agirika. Adiskide on batek ez lioke ukatu behar bihotza arintzeko garai hau, baina aitortu behar dut ez zela hain ona nire adiskidetasuna, eta ez niola eman nahi aitzakiarik bere odol txarra nire lepotik garbitzeko. Hala ba, isil-isilik egon nintzen ni be, Arrigorrietara heldu arte.

         Azkeneko zatian, bidea aldapaz gora zihoala, eguzkia urrezko bola baten antzera sartzen zen, argi gorrizko distirak bidalirik.

         Gailurrera heldu, eta behean Arrigorrieta ikusten zen gerizpetan, argi urdinean murgildua.

         Hasi aldapaz behera herrirantz, eta berehala ostendu zitzaigun eguzkia, bere distitzerak atzean uzten genituelarik.

         Ez genuen hitz egin oheratzeko ordua heldu arte. Nire adiskideak kopeta ilunekin afaldu zuen, eta gero tabakoa pipan erre eta erre egon zen, keak egindako lainoaren erdian sartuta.

 

Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)