Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)

 

 

—11—

 

         «Goazen arin telefono-etxera» erran zidan nire adiskideak.

         Hartu taxi bat eta berehala heldu ginen. Bilatu numeroa Gipuzkoako telefono-liburuan, eta minutu batzuetan itxaron ostean komunikazioa eman arte, egin zuen berba Donostiagaz Poirotek Dorotea Fernandezen telefonoarekin.

         Neskamearen ahotsa zen entzuten zena. Ez zegoela andrea etxean. Ea zein ordutan etorriko zen, eta ordu bietan.

         Hamaika eta erdiak ziren orduan. Zertarako egon Bilbon ordu biak arte? Arrigorrieta Bilbotik Donostiarako bidean aurkitzen da. Tira ba Arrigorrietara taxi hartan bertan.

         Ostatura heldu ginenean berri harrigarri bat jakin genuen: Lopez hilda zegoen. Gure Kabiako baratzean aurkitu zuten bere gorputza, bihotzetik zulatua, bizkarretik sartuta bularretik irten zitzaion tiro batez.

         Deitu Argala eta hirurak Gure Kabiara.

 

Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)