GUTUN BARRUKO ISTORIOAK
Mariano Mendigatxa

1903-1916

 

 

Bidankoze, 1903ko agorrilaren 7na

Don Resurreccion Mª

 

Ene jein ona:

      [...]

      Igan den hilabetian, nik horren mertxedeari eskribitu nauneko antzineko egunetan, agitu zen kemengo elizan, mezaren erraiteko tenpran, eskandalo bat. Leku egongiuarengatik ankartu zren bi emazte. Batak zion hirorogeita zortzi urte, eta berziak hogeita borz.

      Kalako gisan izan zen ankarra, iragoak egiten ztein, karrikan egon balidra gisa. Aztaparkatruk zaudelarik, bat-bana bere preseki, zaharrak erkin zaun nabaja gazteari. Eskerrak unguruneko emazter, hek eskuia harrapatu zabein eta gentu nabaja, berzainez ez dakid zer izanen zen kan. Geroztik —xuan erranez nabaja erkilea— ezokela lixiri tripa mina, nola ere ez zun sartu tripatik.

      Gaztea zegon enbarazatruk handi.

 

* * *

 

Bidankoze, 1903ko agorrilaren 20na

Dn. Resurreccion Maria

 

Ene jein ona:

      Anitx senditu nion ekustiari horren izenian azken karta ohiltu zaitadeinean, trestornu ekun zionaz tranbiatik xastiari, sinestian nago orain xa, sontotruk ahal dagola. Eskerrak emon dozke Jangeikoari ez baizen izan handiago.

      Tenpra digu euriari, nola ez baidokegu mendian lanik egin, aprobetxatan dud horri eskribitako.

      Ni nago osagarriz beterik, ez dud nontik minik sendi, txakur inzlari haztan dagonaren bikainbat xateko ganureki. Harrapatu banu orai bekalako arrain ni libratakua, deberasago (zinezago) emonen nazkan hortzikaldiak. Oraino ere etxekuek peonik hobenena nakei, egitatako.

      Orai gunian guartu nintzen nola ene ama zenak (Jangeikoak bere zeurian dakala) kontatan zaitadan haren gaztezutiuan kemengo mitilek egiten emon zein bi kuadrilla; bata zaharrek eta bertzia gaztek, betik emon zauden ankarren, zaharrak gazteki. Nola zaharrek baizakein hobro ezik gaztek, xei oro eho, xurifikatan emon ztein makilakaldiz, halako gisan sartu emon zitzabein lotsa, ez baizren erkiten etxe biltan zrenetik. Faiten emon ziren zaharrak gazteak zauden etxeko bortara, kantatra nahi zeina, gero, despeditako, kantatan emon zein kanxoin xunto ohiltan daudana. Gero, tenprareki gaintu emon zren gazteak zaharretaz. Eta faiten emon zren zaharrak zauden etxeko bortara, kantatra berze kanxoin xunto ohiltan daudana.

 

* * *

 

Bidankoze, 1905ko setemeraren 11na

D. Resurreccion Maria

 

Ene jein ona:

      [...]

      Horren balle kontra xitiaren boztarioak naka airean. Kalako gisatan dakaud pensamentiuan, kontatako baidra oren igarten drenak, hortaz guartu bage, egun oro nago orkitan horren karta arranez noiz hasten dion bidajia, ez dud nahi harrapa daztadan uste bagerik.

      Nola urdu baizaitad tenpra abainatuz dudala, ez naiteke konxaba xakin nahi, eskribitu gabe, noiz izanen den txiki gorabehera. Uste dud horren maitetarzunian, ez daitadala ukaten mezu gidatia.

      Kainbat karta nola ohiltu baidaud, ez dakid xa zer erran, urdu zaitad bazter guziuak tokatu tuala. Orai, kosetxa biltruk, baidud hobro tenpra eskribitako, karta kontan ohiltan daud kontu bat, eta da jarrekitan dena:

      Kemendik fan dra Nabaskozeko merkatiuara hiror emazte arraultze saltra: Petra, Juana eta Antonia.

      Petrak eraman du hogei erraultze.

      Juanak hamabortz.

      Antoniak hamar.

      Hirorek saltu tei prezio batra, eta hirorek erkin dei deuri bera: orobat balio ekun dei Antoniaren hamar arraultzea, nola Petraren hogeiek, prezio beriara saltuz. Ea erkiten dionez kontiua zonbana saltu tein. Ez badoke, kementik ohilten daud erkinik.

      Deus hobro. Adios D. Resurreccion, berze batraino.

 

* * *

 

Vidangoz a 25 de noviembre de 1912

Sr. D. Resurreccion Maria

 

      [...]

      Zorria eta kikasoa tropezatu zren emaztiaren espaldan, eta erran zaun kikosoak:

      — Nora hoa?

      Eta zorriak erresponditu zaun:

      — Buriara.

      Kikosoak:

      — A, tonto! Ordek polpara onki hortzak kalka dozkian lekiura.

      Zorriak:

      — Bai ekun banuntu azpiak hirien gisa, baia ni ez naiteken brinka, lasterra dian llabur eta xiker. Korrengatik behar dian txerkatu leku non laster txikiz behar duan altxatu.

      Kikosoak:

      — Bada gunian fan hadi zaharrarniara, zeren gaztearnian, nola orraxtatan baita naroago, ez duk hire bizia izanen kain luze, eta zaharrarnian ekunen duk berze esprantxa bat. Orraziaz erkiten daianean, nola ez baitu kanbat ekusten, haian eskapatan hazanian ez hai ekusten lasterrari emoiten.

      Zorriak, onki behatruk erran zaun:

      — Ez zaitadan kain gaizki urdutan hire urdukala. Eta hi, nora hua?

      Kikosoak:

      — Ni, uzkiuara.

      — Bada nahi badun fan uzkiuara, orden gaztearniara, ni ebilten bainaz herri anitxetarik, anitz ekusten dian, eta badakian anitx zer igartan den, korrengatik behar dadan erran zer den emaztekia: gazteak harrapatan daianean, ekusteagatik zer dion heri artetan, fanen zain laxatuz emaro-emaroa, eta hik ezaguntan duanian laxoxko hagola, ostikaldi batez eskapa haiteke; baina zaharradanik ez, zaharrak lehen aldi harrapatan dianean, akabaten din hire bizia, zeren muurten hai kalako gisan harik eta alte guziuetarik zaparta daian artio.

Kontan zaudelarik, hasi zitzabein espalda hatz egiten kain zinezki, behar ekuntu baitzein eskapatu bat-bana ahal zion lekutik, eta ez dra hobrorik ekusi.

 

* * *

 

Vidangoz, 30 de agosto de 1916

Sr. D. Resurreccion Maria

 

      [...]

      Axuri saldo batarik zoatzan bi arzatz eskapatruk ardietra. Usi batan igartiari, ekin zitzabein otso bat, eta erran zabien:

      — Erremediorik bage behar daizeid xan bata.

      Arzatzak, konen entzutiari, hasi zren nexarrez eta llantoka, erraiten zabein batek “Ez nazak niri!”, berzeak “Ez nazak niri jan!”.

      Otsoak, konsentitruk xa asealdi baten hartra hetarik, erran zabein:

      — Isil ztei, trata zazei bien artean zoin behar den izan.

      Bertan tratatu zein arzatzek, eta erran zabein otsoari:

      — Hi egon hadi hemen ikurik, gu isaren gutuk hire bi altetarik, bat-bana giaren altetik, atziriten gutuk hamabi urratsez, kantik arrankaten gutuk behinkoan eta lehin heltan grena hiri tokata, eitzen gutuk libre.

      — Onki —erran zabein otsoak—, baia izan deila bertan.

      Jesusean egin zein arzatzek azionia, lasterrean, biak heltu zren  behinkoan, en tokatiak otsoari, eskapatu zitzazkan tripak giltzurrinetarik, eta kostilla guziuak  baratu zitzazkan tortilla batian.

      Bitorrez arzatzek, modo honez erran zabein otsoari:

      — Merxede kaur egin daiguk hik guri, hik guri egin nahi onaren paku. Kontserba zak gutaz asetako ganiua, berriz hel gitian artio salutatra.

      Sartu zabein sudurretarik bat-banak uzker bana, eta gero fan zren beren bide zameinez.

 

GUTUN BARRUKO ISTORIOAK
Mariano Mendigatxa

1903-1916