ABESTI EUSKOTAR BATZUK
EGI-GURENDA
Jeiki euskeldun euskotar guztiak: egunan gaude, zabaldu begiak. Bihotzak berotu gogo denak sutu. Ortzi ederretik datoz argi-izpiak; ihes eginik gaua beltz-ilunak. Aupa euskoak! Aupa euskeldunak!
Euri jas gogor izugarrizkoa geratu da eta ez da erasoa. Laurogei urtetan ugalde artetan egon ohi zigun Aberri gaixoa berriz pizturik dator bizitzera, dator aurrerantz zintzo jarraitzera.
Oraingo Noe gure Erkaba Sabin ez zitzaigun hil; hemen da Euskadin Jel-Ontzia artezten, Kutxa Deuna zaitzen. Erne, euskotarrak! Irrintz-zantzo egin; gurenda dugu. Lehertu ba bularrak, eginaz alaiz oihu-deiadarrak.
Aralarmendi tontor gain-gainean Jel-Ontzi Deuna jarri zaigunean Urtziren alboan, Mikelen ondoan, Goiko Jaunaren urgaztasunpean, Aranak sutsu, pozez hilik ia dagizki hitz hauek: Piztu da Aberria!
Hara non diran Bizkaiko mendiak! Hara Laburdi Arabako herriak! Hara Gipuzkoa! Hara Nafarroa! Gora eta gora! Betoz abestiak. Aberri maite!... Euskadi kuttuna! Aintza, ujui-ujui! Gora askatasuna!
Ta ostadarra, ilun oraindaino, argituago eguzkia baino zabaltzen da ustegez uztai eder bat lez Adur ibaitik Ebro alderaino, geren Euskadi horla geldituaz lotuta Urtziren laztan berotsuaz.
Egi-argia eragitzen dari gure herriaren alde guztiari. Aranan indarrak horren dira azkarrak! Sabin da halako eusko irakaslari esnatutzeko gizon argikorrak eta sartzeko lurpean satorrak!
Usoa uso eta belea bele; ez da gezurrik egiaren alde. Aberria aberri atzerria atzerri: ez da gezurrik egiaren alde. Behetuta laster uriol zakarrak garbitu dira ur zikin nabarrak.
Non daude orain hegazti gautiak; atzerrizale gizon beldurtiak; Judas euskotarrak arerio txarrak gure lurreko suge eta piztiak? Sabin haundia, Sabin ospetsua begira zer dan Lagi-Jaungoikua.
Jaungoiko-Lagi dasaiguzunian jarrita txutik Aralarmendian... goi-gainetik beherantz gaiztoak lurperantz amildu dira denak bat-batian: Nor gure kaltez? Gu aina, nork dira? esanda darortz oro ilundira.
Tximist-ortzantzak ekaitz erauntsiak ez dira gehio; joan dira nekiak, etsaiak, lapurrak, gaizkile andurrak, oinaze minak, nahaste galgarriak. Gaurtik gentza da. Euskotar Abenda, oihu eta oihu: GURENDA, GURENDA!
ABESTI EUSKOTAR BATZUK |