ABESTI EUSKOTAR BATZUK
SABIN!
Ezautzen dezu, Sabin!, etortzen ohi dana urtero zintzo malkoz urtua zugana malkoz urtua zugana?
Zu hil zinanean, hura nere min zorrotza! Geroztik daukat porrokatuta bihotza porrokatuta bihotza.
Poza aldendurik, heldurik erruz negarra negarra da nik dagikedan gauz bakarra dagikedan gauz bakarra.
Zerori zinan, zeror-zerori, Arana ene bihotzeko Aba maite eta laztana, Aba maite eta laztana.
Zuk baitakizu Jaunan ondoan egia: nik zure aldez gogoz ein duten guztia, gogoz ein duten guztia.
Baitakizu, bai hil-hurrenean zinala heriotz eske zinez ibili nintzala zinez ibili nintzala.
Txadonan ahozpez otoi ein nion Urtziri: bertan ni hil nadin, bainon inolaz ez Goiri bainon inolaz ez Goiri..
Aberriak zer? Euskerak ere zer egin gaixo-gaixoak galtzen badute gaur Sabin? galtzen badute gaur Sabin?
Entzuten ditut gure Euskadiren marruak; ditut aditzen eusko guztien uluak eusko guztien uluak.
Beltzaren beltzez goibeldu zaigu ortzia datorrelarik gau-arrats izugarria batere argirik gabia!
Bira-biraka heltzen zaizkigu hodoiak ortotsak ditu dardaizten beheak ta goiak: guztiok egin otoiak!
Hauxen nekea! Hauxen barrengo beldurra! Tximist-juzturi, haize, ur eta elurra nahasturik ortze eta lurra...
Menditik datoz marraska-didar uzuak itsasaldetik zemai ankerren zantzuak, arramak eta oihuak.
Zuhaitz-enborrak, enbor gogorrak izanda dariz bihurtzen garrasiz kirrisk-karraska minaren minez negarka.
Ortze zabalan iurtzuriak orruka beheko gauz orok nahasturik elkar burruka; Zer ote Euskadik dauka?
Hainbeste intzira, burrunba, aunka eta orrobi nonahi entzunik dardar-ikaraz nago ni: Zer degu, Goiko Jaun hori?
Haizetzar horrek botatzen ditu zuhaitzak; Jaun indartsua! Oinazkarrezko ekaitzak iraultzen ditu harkaitzak.
Hau gau arratsa, Urtzi Jaungoiko sendua, ez zaigu isiltzen erasoaren txistua ezta ere itsaso-marrua!
Euskadik mina, oinaze dauka zorrotza, gogo barrenen sartu diote aihotza, erdibiturik bihotza...
Hiltzen ari da Erkaba Sabin, ai Ama! Sabin maitea herio beltzak darama herio beltzak darama.
Hodei baldarrak, laino narrasak ere erruz horgatik datoz beltz-ilungiro aokuz beltz-ilungiro aokuz.
Erauntsi hotsak, ortzantz zakar ilunak ez dira baizik negar-elitto itunak negar-elitto itunak.
Hiletariak alde guztian ditugu Goiri dalako azkenez, ene!, hiloztu azkenez, ene! hiloztu.
Zardai enborra, zartaturikan leher zadiz, eta Aba hilaren negar egizu garrasiz, negar egizu garrasiz!
Eusko mendiak, estali lainoz zaitezte, alarguna lez ez agertzeko behinere ez agertzeko behinere.
Lurrikaratu, Ama Euskadi samina Aba hil ezkero bertan bota azken zotina bota, bota azken zotina.
Arana, Arana, hil omen zera betiko! Nola naiz orain, Arana, Arana biziko? Arana, Arana, biziko?
Hauxen nekea! Hauxen barrengo negarra! Negarra da nik dagikedan gauz bakarra, dagikedan gauz bakarra...
ABESTI EUSKOTAR BATZUK |