Miguel de Cervantes

 

Rinkonete eta Kortadillo

Kristal lizentziatua

 

euskaratzailea: Lukax Dorronsoro

 

 

 

 

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
 
Liburu gehiago eskuratzeko:
             
http://armiarma.com/liburu-e

 

 

 

 

 

Itzulpena: Lukax Dorronsoro

 

Euskarazko edizioa: Baroja, 1987

Jatorrizkoaren data: 1613

 

Miguel Cervantes euskaraz:

       http://ekarriak.armiarma.com/?i=494

 

 

       Liburu honen lehen orria ireki duenak orain baino lehen Cervantes-en berri ongi ikasia duelakoan nago. Ikasitakoak, ordea, ez digu beti here osoan irauten gogoan. Denboraren lanbroak lauso artean bildu duenaren errainu bihurtzen da. Zilegi bekit, beraz, oroimenaren lagungarri, jatorriz «Novelas Ejemplares» deritzaten eta euskaratzean «Nobela Egokiak» izena ezarri diegun eta mendeen joanak zahartu ezin izan dituen eleberri hauek idatzi zituenaren bizitzako zertzelada nagusienak gogora araztea.

       Miguel de Cervantes Saavedra, iberoen peninr tsulak eman duen idazlerik ospetsuena eta munduan jaiotakotan irakurrienetarikoa, 1547an jaio zen Alcalá de Henares-en. Rodrigo de Cervantes zirujauak eta honen emazte Leonor de Cortinas-ek ukan zituzten sei umeetan laugarrena zen.

       Gortea nora, hara joaten zen Miguel-en aita biziminaren bila. Hala, 1551n Valladolid-a joan zen here sendiarekin bizitzera, Gortea hara aldatu zelako. Bizibide egokia lortu beharrean, zorrak egin eta preso hartuak gertatu ziren Miguel eta here anaia Rodrigo.

       Arjelia-ra eraman eta Dali Mamí kortsario greziarrari eman zioten Cervantes esklabu. Turkoek Juan de Austria-ren eta Sessa-ko dukearen errekomendapen agiriak ikusi zituztenean, pertsonai handizkitzat jo zuten Miguel; eta erreskate oparoa jaso zezaketela uste ukan zuten haren truke. Gurasoak zorpean erortzeraino ahalegindu ziren turkoek bi semeengatik eskatzen zuten erreskate-dirua lortzen. Batentzako lain bakarrik eskuratu zuten, ordea, eta nahiago ukan zuen Miguel-ek bere burua baino anaia gaztearena salbatzea.

       Gero, lau ihesaldi antolatu zituen Cervantes-ek; harrapatu egin zuten, ordea, denetan; eta, orduan, bere gain hartzen zuen bed gertatuaren erantzukizun osoa, lagunak errugabe utziaz bere buruarentzat espetxe eta zigor ikaragarriak erakartzen zituela.

       Bi praile Trinitario heldu ziren Arjelia-ra 1580an, Cervantes-en erreskaterako 300 eskudo zeramatzatela. Eskatzen zutena 500 izan ordea. eta, Juan Gil praileak —hala bait zeritzan bietan bata—, Arjeliako merkatari kristauen artean eskale ibiliz bildu zituen falta zirenak; eta hala askatu zuen Cervantes, Konstantinopolira eramateko galeran sartua zeukaten unean.

       Hogetamairu urteko mutila zen Cervantes Españiara itzuli zenean. Biziro abentura zalea ageri izan zaigu orain arte, heroi ausarta izanik bihotz zabaleko gizakiari dagozkion ekintza onurakorretan ere benetan nabarmendu zelarik. Hamaika urtez atzerrian ibili ondoren, here idazlumaren zorrotza beste lanbiderik gabe itzuli zen etxera. Benetako pobrezian bizi zitzaizkion sendikoak: zahar eta gor zegoen aita, ama zaintzaile zuela; alaba zaharrenak eta gazteenak, dirudienez, prostituziotik ateratzen zutenarekin bizi ziren, beste irabazpiderik ezean.

       Sendia zorpetik atera eta bizibide egokia lortzeko asmoz, Portugala joan zen; han bait zegoen Felipe Ila. Erregek, Ipar Afrikako berri zekien gizona zela Cervantes eta, Oran-en eman zion betekizuna; baina ez dakigu zein ez nolako.

       1582an, Ameriketan enpleguren bat emateko eskatu zion Indietako Aholkutegiari; ez zioten, ordea eman. Garai honetan idatzi zuen «La Galatea» izeneko artzain nobela, handik bi urtetara argitaratu bazen ere. Hauxe izan zen hain zuzen Cervantes-ek argitara emaniko lehen liburua, beure burua idazletzat ezagutzera ere orduantxe eman zuela lehenbizikoz esan behar.

       1583an Esquivias-a joan zen bizitzara; eta, hurrengo urtean ezkondu egin zen, Catalina Salazar zeritzan hango neska batekin. Badirudi aldi honetan antzerkiren batzu idatzi zituela, Madrid-en antzestu zizkiotenak.

       1587an Andaluziara doakigu, abastoak biltzeko komisario izendatua; Menderakaitz zeritzan armadarentzat laborea eta olioa errekisatzea zuen eginkizunik nagusiena. Lanbide hau ez zitzaion batere atsegin Cervantes-i eta, handik hiru urtera, berriro ere, Indietan lanposturen bat emateko eskabidea egin zuen. Ikusten denez ez zuen galdu abentura grinarik. Baina Felipe Ilak ezezko zorrotz hau eman zion: «Bila ezazu ingurumari honetan eskura diezazukegun mesedea». Agian Indietara bidali izan balute «Kixotea» gabe utziko gintuen.

       Abasto biltzailetzak arazorik asko ekarri zion Cervantes-i: elizgizonen garia enbargatu zuela eta bitan eskumikatu zuen Elizak; udalerri asko berriz, ukatu egin zitzaizkion armadarako eskatzen zitzaiena ematera. 1589an Castro del Rio-ko kartzelan sartu zuen Ecija-ko korrexidoreak, baimenik gabe hirurehun hanega gari saldu zituela eta; errugabe aurkitu zuten, ordea. Handik hiru urtera, abasto biltzetik jasotakoa gordetzen zion bankuak kiebra jo zuen; eta, ez bait zituen bere kontuak garbitu ahal ukan, Sevilla-ko kartzelan sartu zuten, berehala fidantzapean atera bazuten ere. Bada beste behin ere Sevilla-ko kartzela nozitu omen zuela dioenik, baina hau ez da kontu garbia.

       Bai, ezbeharrik franko eman zion noski lanbide horrek; bai, ordea, herri maila guztien ezagupide zehatza ere, bideak zehar ibiltzera, benta arrunt eta ezerosoetan ostatu hartzera, herrietako aberaskumeekin eta zarpilekin, herrixketako gaizkileekin eta aitonumeekin... harreman estuan ibiltzera behartu bait zuen. Gero, «Nobela Egokiak» eta «Kixotea» idazterakoan, neurrigabeko altxorraren jabe gertatu zen ibili haiei esker. Urte hauetan jasotako esperientziaren eragina nabarmen ageri zaigu «Nobela Egokiak» etan. Badirudi gainera, garai haietan, edo handik laister, idatzi bide zituela batzu: «Rinkonete eta Kortadillo» eta «Estremeño Jeloskorra» adibidez, 1604an (dirudienez) argitaratu bait zizkioten «Compilación de Curiosidades Españolas» zeritzan liburuan. Agustin Gonzalez de Amezua-k dioenez, aldi beretsuan idatzi bide zuen «Andere Español Ingelesa» ere.

       1603an (edo 1604an) berriro ere Valladolid-en jarri zaigu bizitzen; han bait zegoen Gortea. Garai honetan idatzi bide zituen, Gonzalez Amezua-k dioenez, «Kristal Lizentziatua», «Iruzur Ezkontza» eta «Zakurren Berriketaldia». 1605ean eman zuen argitara «Kixotea»ren lehenbiziko zatia. Harrigarrizko arrakasta ukan zuen berehala, eta Cervantes ospetsu bilakatu zen, nahiz eta ez dirudun.

       Episodio aipagarri bat gertatu zitzaion 1605eko ekainaren 27ko gauean: Ezpeletako Gaspar zeritzan zaldun euskalduna, naparra hain zuzen, larriki zauritua utzi zuen norbaitek Cervantes-en etxe-atarian. Etxera jaso zutelarik bihotz onez zaindu zuten, handik bi egunetara hil zitzaien arte. Hau zela eta, Cervantes-en etxeko auzokide guztiak bahitu zituen justiziak. Egun bete bakarrik egin zuten kartzelan; baina, aski izan zen Miguel-en arrebek zeramaten nolahalako bizikeraren berria barreiatzeko. Eta, gauza kuriosoa, Cervantes-enean Ezpeleta Jauna salbatzeko ahaleginetan ari ziren bitartean, desfile alaia zebilen Valladolid-ko kaleetan zehar, Felipe printzearen jaiotza ospatzen, Don Kixote-z eta Santxo Pantza-z mozorroturiko jende bat ere tartean zela.

       1606 Gortea Madrid-a itzuli zen eta Cervantes ere bai, here sendiarekin. «Kixotea»k ukan zuen harrigarrizko arrakastak, aurretik idatziak zeuzkan beste idazlanak argitaratzera bultzatu zuten. Hala, 1613an «NOBELA EGOKIAK» argitaratu zituen Liburu batetan: Ijito Neskatxa, Maitari Erakorra, Rinkonete eta Kortadillo, Andere Español Ingelesa, Kristal Lizentziatua, Odolaren Indarra, Estremeño Jeloskorra, Etxegarbitzaile Handizkia, Bi Neskatoak, Kornelia Andrea, Iruzur Ezkontza eta Zakurren Berriketaldia. Hurrengo urtean «Parnasorako Bidaia» argitaratu zuen, eta 1615ean «Kixotea»ren bigarren zatia.

       Madrid-ko Gortean idazleek ohi zituzten tertulietara joaten zen nonbait, eta batzar hoietako batean Lope de Vega-k, beronek dioenez, Cervantes-en betaurrekoak erabili omen zituen, bertso batzu irakurtzeko. Beste nobela bat ere idatzi zuen, «Los trabajos de Persiles y Segismundo», Cervantes hil eta gero argitaratua. Liburu hau Lemos-ko konteari eskaini zion, 1616ko apirilaren 19an idatzi zuen eskaintagiri zoragarri baten bidez. 1616ko apirilaren hogetairuan hil zen.

       «Kixotea» argitaratu zuen arte idazle ezezaguna zen. Nolanahi ere, azkeneko hamaika urteetan bederen jaso ahal ukan zituen gero, historian zehar, etengabe mundu osoak eskaini dizkion txaloen hastapenak.

       Bukatzeko zera esan behar dut: Cervantes-ek, «Kixotea» idatzi izan ez balu ere, aski zitukeen «NOBELA EGOKIAK» munduko idazle aipatuenen zerrendan nabarmen agertzeko.

Deban, 1987ko uztailak 5

 

 

RINKONETE ETA KORTADILLO

 

       Errotatxo bentan, Gaztelatik Andaluziara bidean, Alkudiako landa famatuen azken muturrean, udako egun hero batetan, hamalau hamabost urteko bi mutikok elkarrekin topo egin zuten halabeharrez; ez batak eta ez besteak zeukakeen hamazazpí urtetik gota; iaioak biak, baina oso zarpilduak, hautsiak eta gaizki erabiliak. Ez zeukaten kaparik; galtzak, ehunezkoak; galtzerdiak, berriz, haragizkoak. Egia esan, oinetakoek erremediatzen zieten hori; izan ere batarenak espartzinak ziren, auskalo zenbat haratonata eginak; bestearenak, berriz, txulodunak eta zolurik gabeak, oinetakotzaren ordez oineraztuntza egiten ziotela. Batak ehiztari-zapel berdea zekarren buruan. Besteak, berriz, tokilarik gabeko kapela, kopaz labur eta hegalez zabal. Bizkarrean, bularretara lotua, orkatz-larruaren koloreko alkondara zekarren batak, argizariztua eta dena beso-zorro batean bildua; bestea, motxal zetorren, alprojarik gabe; hala ere tripapean hazidura handi bat ageri zitzaion; gero nabarmendu zenez, baloi deritzaten horietako lepoedergailua zen, koipez almidoiztua eta, urratuaren urratuz hain ziztrindua, ze, ziztrinez egina bait zirudien. Hemen bildu eta gordeak arraultzekerako kartak zekartzan, hainbeste erabiltzez muturrak muskildu egin bait zitzaizkien; eta gehiago iraun zezaten, ertzak borobildu zizkielarik itxura hartan utzi zituen. Eguzkiz erreak zeuden; hazkazalak, berriz, pitzatuak zeuzkaten, eta eskuak ez oso garbiak. Batak ezpaterdika zekarren; besteak berriz, kirten horizko aiztoa, behientzakoak omen direnetakoa.

       Loxusta bat egitera abiatu ziren biak atari edo leihopean ohi den estalpe horietako batetara; eta, elkarren aurrez-aurre eseri zirelarik, zaharrena zirudiena honela hasi zitzaion txikienari:

       — Nongotarra zaitut jaun handizki hori, eta norantza zoaz toki hobearen bila?

       — Jaun zalduna —erantzun zion itaunduak—, ez dakit nongotarra naizen, ez norantza noanik ere.

       — Ba, egia esan —jarraitu zuen zaharrenak—, ez dirudizu, mertzede horrek, zerutik etorria; toki hau, berriz, ez dago hemen inor egoteko egina; nahi eta ez aurrera egin behar da.

       — Halaxe da —erantzun zion ertainak—; baina egia da esan dizudana; nire jaioterria ez bait da nirea; izan ere, semetzat ez naukan aita eta sasikotzat erabiltzen nauen uhazama besterik ez dut han. Daramadan bideak, berriz, ez du helmuga jakinik; eta bizitza miserable hau bizitzeko beharrezkoa zaidana emango lidakeenik inon aurki ahal baneza, hantxe bukatuko litzateke nire ibilia.

       — Eta, mertzede horrek, ba al dakizu ofiziorik? —galdegin zion handiak.

       Eta txikienak erantzun:

       — Erbiak bezala laisterka egiten, ehiz-zakurrak bezala jauzi egiten eta zerbait ebakitzerakoan guraizeak arte onez erabiltzen bestetan ez dakit.

       — Hori guztia oso ona, baliagarria eta probetxuzkoa duzu —erantzun zuen handiak—. Izan ere, aurkituko bait duzu, Ostegun Santurako paperloreak ebakitzeagatik, Dominisantuko oparia emango dizun sakristauren bat.

       — Nire ebaketak ez dira molde horretakoak —erantzun zuen txikienak—; baizik eta, gure aitak, zerutikako errukiari esker sastrea eta galtzagina izaki, zango-estalkiak ebakitzen erakutsi zidala; zuk dakizunez, galtzerdi oinpekodunak dira; azmantarrak, beren izenez esateko. Eta hain ondo ebakitzen ditut, ze, maisutzarako azterketak gaindi nezazke, zoritxarrak baztertua ez banindu.

       — Horrelakorik eta gehiago ere gerta ohi zaie zintzoei —erantzun zion handiak—, eta beti entzun izan dut: onerako trebetasunak direla kaltegarrienak; mertzede horrek, ordea, baduzu beta oraindik zeure patua aldatzeko. Hala ere, oker ez banago eta begia gezurretan ari ez bazait, badituzu mertzede horrek isileko beste iaiotasunen batzu, eta ez dituzu azaldu nahi.

       — Baditut, bai —erantzun zion txikiak—; baina, mertzede horrek ongi adierazi duzun bezala, ez dira jendearen aurrerako.

       Hala ihardetsi zion handiak.

       — Ba, zera esan diezazuket: inguru zabalean aurki daitekeen mutikorik isilenetarikoa nauzula; eta, mertzede hori, zeure barrua ireki eta nigan hustutzera bultza zaitzadan, neurea irekiko dizut lehenbizi; iruditzen bait zait halabeharrak ez gaituela hemen zertarakorik gabe elkartu; eta, hemendik hasi eta gure bizitzen azkenegunera arte, benetako adiskide izan beharko dugula derizkiot. Ni, aitonume jauna, jatorriz Fuenfridakoa naiz: toki ezaguna eta ospetsua, handik etengabe pasatzen diren bidaiari argiengatik; Pedro del Rincon dut izena. Gure aita tajuzko gizona da, Gurutzada Santuko ministraria bait da: bularia edo, herri xeheak deitzen dionez, buldaria dela esan nahi dut, alegia. Zenbait egunetan lagundu ere egin nion lanbide horretan; eta, hain ongi ikasi nuen ofizioa, ze, ez bait lidake bulak jotzen alderik aterako, horretan harroenak ere. Baina, behin, bulen diruaz bula beraiez baino gehiago zaletu nintzelarik, besarkatu nintzaion diru-zaku bati eta, harekin batera, Madrilen aurkitu nuen neure burua. Han egunero eskaintzen zaizkizun erosotasunak zirela medio, egun gutxi barru atera nizkion barrunbeak zakuari, eta, ezkonbe;rriaren musuzapia baino tolesdura gehiagorekin utzi nuen. Diruaren arduraduna atzetik etorri zitzaidan; harrapatu egin ninduen; eta, beraz, ez nuen mesede handirik atera; hala ere, jaun haiek, nire adinaren laburra ikusirik, atakara hurbilarazi, bizkarraldean astinaldi on bat eman eta ni Gortetik lau urtetarako deserriratzearekin pozik geratu ziren. Pazientzia hartu, sorbaldak kuzkurtu, astindua eta zigorra jaso, eta deserri-agindua betetzera abiatu nintzen; bain azkar abiatu ere, ze ez bait nuen abere bila hasteko betarik ukan. Hartu nituen neure ondasunetatik ahal zirenak, batez ere beharrezkoen iruditu zitzaizkidanak, eta, haien artean karta hauek atera nituen —eta une honetan agertu zituen, esan bait dugu lepokoan bildurik zekartzala—; bain zuzen hauen bidez atera dut bizi-maina, Madrildik honaino dauden ostatu eta bentetan hogeitabatera jokatuz. Eta, mertzede horrek hain hondatuak eta gaizki erabiliak ikusten dituzunarren, ezagutzen dituenaren eskuetan miragarrizko ahalmena harrzen dute, ez bait du inoiz jokua jasoko azpian batekoren bat geratzen ez zaiola. Eta mertzede horrek jakingo duzu, noski, joku honetan jarduna baldin bazara, zenbateko abantaila daraman lehenbiziko kartan batekoa jasotzen duen hark, batekotzat eta hamaikakotzat erabil bait dezake; eta, abantaila horrekin hogetabat enbidatuz, dirua etxean geratzen da. Honezaz gainera, enbaxadari baten sukaldariarengandik zenbait kinol eta gelditze jokutria —zozomiko deritzana azken hau—, ikasi nituen; beraz, zuk, mertzede horrek, zangoestalki-gintzan duzun trebetasuna Gortean ager dezakezun bezalaxe, bilauen zientzian maisu naiteke ni. Hauek honela, badakit ez naizela gosez hilko; edozein kortixotara joanik ere aurkitzen bait dut karta-saio bat eginez denbora pasa nahi duenik; biok egin behar dugu gero esperientzia hori: zabal dezagun sarea, eta ea hemen dabiltzan mandazain horietako txoriren bat erortzen zaigun: biok hogetabatera jokatu behar dugula esan nahi dut, benetan ari bagina bezala; hirugarrena izan nahi lukeenik balego, hura izanen bait da txanponak uzten lehenena.

       — Bedi ordu onean —esan zuen besteak—. Biziro eskergarritzat daukat zuk, mertzede horrek, zeure bizitzaren berri niri ematea; beraz, neuk ere neurea ezkutuan ez gordetzera behartzen nauzu; eta, laburki esanda, hauxe da; Salamancatik Medina del Campo bitartean dagoen toki jaieratsu hartan jaioa nauzu. Gure aita sastrea da; bere ofizioa irakatsi zidan, eta ebaketa arruntetatik, nire trebetasunari esker, zorroak ebakitzeraino heldu nintzen. Landerriko bizikera estuak eta ugazamaren maitasunik gabeko tratuak gogait eragin zidaten; aldegin nuen neure herritik, etorri nintzen Toledora neure ofizioan Ian egitera, eta han gauza miragarriak egin ditut; izan ere, ez bait dago erliki-ontzirik buru-zapitik zintzilik, ez hain ezkutuan dagoen poltsikorik, nire eskuek miatu eta vire guraizeek ebakiko ez dutenik, Argos-en begiez zainduak baleude ere. Eta hiri hartan eman nituen lau urteetan, ez ninduten behin ere ate tartean harrapatu, ez eta ustekabean eraso edo kortxetez lotsarazi eta kontakatiluk salatu ere; egia da bai, duela zortzi egun, zelatari-eme bi-jokodun batek korrexidariari eman ziola nire trebetasunaren berri; hark, nire aide onen zalea izan nonbait eta, ikusi nahi ninduke. Baina, nik, apala izaki, ez bait dut nahi horrelako pertsona itzalgarriekin harremanetan sartu, harekin topo ez egiten ahalegindu naiz. Eta, beraz, hain bizkor aide egin nuen herritik, ze ez bait nuen betarik ukan zaldirik eta txanponik eskuratzeko, ez eta joan-etorriko kotxe edo gurdi arrunt bat bera lortzeko ere.

       — Ez aipa horrelakorik —esan zion Rinkoner tek—; eta elkar ezagutzen dugunez gero, alperrik ditugu handiuste eta harrokeriak: aitor dezagun xahuki txakurtxikirik eta oinetakorik ere gabe geundela eta kito.

       — Hala bedi —erantzun zion Diego Kortadok, hala esan bait zuen gazteenak zeritzala—; eta gure adiskidetasunak, zuk, Rinkon jauna, esan duzun bezala, betirakoa izan behar duenez gero, has dezagun zirimonia santu eta goragarriz.

       Zutitu zen, beraz, Diego Kortado, eta besarkada estuan lotu zitzaion Rinkoni eta Rinkon, hari. Eta gero, hogetabatera jokatzen hasi ziren: lehen aipaturiko kartak, koipetsu eta gaiztotuak, baina _hauts eta lastoz garbi, zituztela banatuak. Laister zen Kortado ere, Rinkon maisua bezala, kartak erabiltzen iaio, bata eskupean zuela. Hontan mandazain bat dator atariko freskurara: hirugarren nahi lukeela jokuan, haien erara. Pozik onartu zuten, eta orduerdi bat baino lehen, hamabi erreal eta hogetabi marabedi irabazi zizkioten, hamabi lantzakada eta hogetabi mila atsekaberen kaltea eraginez. Mutikoak izaki, ez zutela babestu ahal izango eta, dirua kentzen hasi zitzaien; haiek, ordea, batak bere ezpaterdia eta besteak labana kerten horiduna eskuan harturik, halakoxe estualdia eman zioten, ze, lagunak irten ez balitzaizkio, ez zuen ederki ibili behar.

       Hauek honela, hala behar eta, zaldizko jende multzo bat igaro zen bide hartatik, legua erdi bat aurrerago dagoen Alkate Bentan atseden hartzeko asmotan; hauek, mandazainak bi mutikoekin zerabilkien iskanbila ikustean, barearazi egin zituzten; eta, Sevillana baldin bazihoazen, heurekin joateko esan zieten gazteei.

       — Tiara goaz bai —esan zuen Rinkonek—, eta, agindu nahi diguzuen hartan guztian zerbitzatuko zaituztegu.

       Eta, zai egon gabe, manda-emeen aurrean jarri ziren salto batean; eta halekin joan ziren, mandazaina haserre eta iraindua, eta Bentako etxekoandrea bihurri haien hezikera onaz harriturik uzten zituztela: etxekoandrea esaten zutena entzuten egona bait zitzaien, haiek ohartu gabe. Zerabiltzaten kartak faltsoak zirela esaten entzun zituela, mandazainari adierazi zionean, bizarrak atera beharrik hasi zen hau, eta haien atzetik joan nahi zukeen bere ondasunak birreskuratzera, biziro lotsagarri eta mespretxurakoa zela, bait zioen, bi mutikok bera bezalako gizatzar handiari iruzurra sartzea. Bere lagunek, ordea, eutsi egin zioten zera aholkatuz: ez zedila joan, bere trebetasunik ezaren eta tentelkeriaren berria barreiatu nahi ez baldin bazuen. Dena dela, hainbestexe arrazoi bota zizkioten, ze kontsolagarri izan ez bazitzaizkion ere, gera arazi zuten behintzat.

       Hauek honela, Kortado eta Rinkon, hain trebeki jardun bait ziren bidaiarien zerbitzuan, biderik gehienean zaldien ipurgainetan eraman zituzten; eta heuren erdi-nagusien pardelak miatzeko zenbait aukera ukan zutenarren, ez ziren hartaratu, Sevillara joateko hain aukera egokia ez galtzeagatik, heuren buruak ban ikusteko gogo bizia bait zeukaten. Hala ba, Hirira kate-atakatik sartzerakoan, gau-ezkilakoan hain zuzen, hango miaketa eta zerga-ordainketak zirela eta, ez zuen Kortadok taldeko frantzesak zaldiaren ipurgainean zeraman maleta ebaki gabe utzi ahal izan. Horrela ba, bere kerten-horidunaz, tripak agerian utzarazterainoko zauri luze sakona ireki zion, eta bi alkandora berri, eguzki-erloju bat eta oroitubeharren liburua, atera zizkion handik lehunki. Egia esan, gauza horiek, ikusi zituztenean, ez zitzaizkien batere gustatu, eta zera pentsatu zuten: alegia, frantzesak ez zukeela hain gauza arinez bakarrik beteko zaldiaren ipurgaineko maleta; beraz, beste ekinaldi bat jotzea bururatu zitzaien; ez zuten egin ordea, ordurako, galduaz oharturik, geratu zitzaiena ongi zaindua zaukatekeelakoan.

       Hara bitartean mantenua eman zietenengandik, ohostu aurretik agur egin eta, aldenduak zeuden. Hurrengo egunean, Hondartzarako ateaz kanpotik, merkazokan saldu zituzten bi alkandorak, hogei erreal jaso zituztelarik. Hori eginik, hiria ikustera joan ziren; eta hango eliza nagusiaren handitasun eta bikaintasunak harriturik utzi zituen; bai ibaiko jendetzak ere, untzien karga aroa izaki, sei galera bait zeuden han; hori ikusteak intzirika jarri zituen, bai ordea beldurturik ere, egunen batean heuren okerreginengatik betirako haietan bizitzera ekarzitzaketeela pentsatzean. Ingurumari hartan mutiko lepakari asko zebilela ikusi zuten; lanbide hura zer nolakoa ote zen eta ze irabazi ekar ote zezakeen jakitera jo zuten. Mutiko asturiastar batek, honi galdegin bait zioten, lanbide atsedentsua eta zergarik gabea zela, esan zien; egun batzutan bost erreal irabazten zituela eta besteetan, sei; horrekin jan, edan eta erregea bezain bikain agertzen zela, nagusi bila. ibili beharrik gabe, nahi zuen orduan jan zezakeela, edozein garaitan aurki bait zezakeen, hiriko edozein taberna-txulotan.

       Ez zitzaien batere gaizki iruditu bi lagunei mutiko asturiastarrak esana; lanbideak ere ez zituen batere atsekabetu, heuren ofizioa izkutuan eta babes erabiltzeko egoki baino egokiago bait zetorkien, etxe guztietan sartzeko ematen zien aukerarengatik. Eta, beraz, lanean hasteko behar ziren tresnak erostea erabaki zuten, azterketaren beharrik gabe hasi bait zitezkeen. Eta asturiastarrari zer erosi behar zuten galdegin ziotelarik, bakoitzak zaku koskor bana, garbiak edo berriak, erantzun zien hark, eta palmazko hiruna otarre, bi handi eta txiki bat: haragiarentzat, arrainarentzat eta fruitarentzat; eta zakua, ogiarentzat. Berak gidatu zituen saltzailearengana; eta haiek, frantzesaren uzkien bidez lortutako diruz, dena erosi zuten, eta, beraz, handik bi ordutarako, lanbide berrian graduatuak zitezkeen, otarreak erabiltzen eta zakuei heltzen tajuz saiatuz gero. Zein tokitara joatea komeni zitzaien ere erakutsi zien gidariak: Eguerdiartean, harategira eta San Salvador Plazara; arrain egunetan, arrandegira eta Costanillara; arratsaldero, ibaira; ostegunetan, Azokara. Lezio hau guztia ondo gogoan hartu zuten, eta hurrengo egunean goiz kokatu ziren San Salvador Plazan; eta, heldu ziren orduko, ofizioko beste mutiko multzo bat inguratu zitzaien, antz eman bait zieten plaza hartan berriak zirela, heuren zaku eta otarre dotoreengatik; mila galdera egin zizkieten, eta guztiari zentzuz eta neurriz erantzun zioten. Honetan, erdi-ikasle bat eta gudari bat etorri ziren; eta bi langile berrien otarre garbiek eraginik, ikaslea zirudienak Kortadori hotsegin zion, eta gudariak Rinkoni.

       — Bedi Jainkoaren izenean —erantzun zuten biek.

       — Onerako bedi hasera —esan zion Rinkonek gudariari—, zuk estrenatzen bait nauzu, ene mertzede jaun horrek.

       Hala erantzun zion gudariak:

       — Ez da hasera txarra izango; irabaztuna bait naiz eta maitemindua gainera; eta gaur oturuntza diet eskaini beharra vire anderearen lagunei.

       — Karga nazakezu nahi duzun neurrian; badut, izan ere, plaza hau guztia eramateko haina adore eta indar; eta jana maneiatzen laguntzea nahi baldin bazenu ere biziki gogo onez egingo nizuke.

       Poztu egin zen gudaria mutikoaren izakera onarengatik; eta, zerbitzari izan nahi bazukeen, lanbide nekagarri hartatik aterako lukeela, esan zion. Lehenbiziko eguna zuela lanbide hartan, eta ez zuela utzi nahi hain bizkor, zenbateraino ona ala txarra zen ikusi arte behintzat, erantzun zion Rinkonetek; eta hitz ematen ziola, gustokoa ez balitzaio, kanonigo bati baino lehen joango zitzaiola zerbitzatzera.

       Barre egin zion gudariak; eta, oparo kargatu zuelarik, bere anderearen etxera-bidea erakutsi zion, handik aurrera jakin zezan; berriro bidalitakoan, hark berak laguntzera joan beharrik ukan ez zezan. Zintzotasuna eta gizabide ona agindu zizkion Rinkonek. Gudariak hiru laurdeneko eman zizkion; eta, hegaldi batean itzuli zen plazara, egokierarik ez galtzeko; hori ere jakinerazi bait zien Asturiastarrak; bai eta, arrain txikia zeramatenean, adibidez, alborna, sardina edo txabalua, har zitzaketela banaka batzu hizpiderik gabe; baina, hori egiterakoan, argi eta maltzur ibili behar dela, izen-onik ez galtzeko, eginkizun hartan garrantzizkoena horixe zela eta.

       Rinkon bizkor itzuli zenarren, han aurkitu zuen lehengo lekuan Kortado. Hurbildu zitzaion Kortado eta zer moduz ibili zen galdegin zion Rinkoni. Rinkonek, eskua ireki eta, hiru laurdenekoak erakutsi zizkion. Kortadok sartu zuen eskua golkoan eta, aspaldiren batetan anbarrezkoa izana zirudien zakutto bat atera zuen; puztu samarra zegoen eta, hala esan zuen.

       — Honekin ordaindu dit estudiante itzalgarriak, eta bi laurdeneko ere eman dizkit; baina, har ezazu zuk, Rinkon, zer gerta ere.

       Ezkutuka eman zion bezain laister, non agertzen den ikaslea izerditan eta herio-zorian uzkurtua; eta Kortado ikustean, itxura hartako zakuttorik ikusi ote zuen galdegin zion; urretan hamabost eskudo eta hiru errealbiko, beste hainbeste marabedi laurdenekotan eta zortzirenekotan, zeramatzala barruan, eta galdu egin zitzaiola. Esan ziezaiola, arren, ea bera erosketak egiten zebilen bitartean, hartu ez ote zion. Azpikeria bereziz, batere asaldatu edo urduri jarri gabe, hala erantzun zion Kortadok:

       — Zakutto horn buruz esan diezazukedan guztia zera da; ez dagokeela galdua, zuk zeuk, mertzede horrek, axolakabe utzi ez baldin baduzu behintzat.

       — Horixe bera da nik, pekatari honek, egin bide dudana —erantzun zion ikasleak—: axolakabe utzi nonbait; ohostu egin bait didate!

       — Horixe diot neuk ere —erantzun zion Kortadok—; baina, heriotzak izan ezik beste guztiak du erremedioa eta zuk besterik baino lehen lortu behar duzuna pazientzia da; izan ere gutxiagoz egin ginduen Jainkoak; egunak eguna dakar atzetik, eta emaileari hartzea dagokiolarik, badaiteke denborarekin, zakuttoa eraman zuena damuturik etortzea, eta mertzede horn usainkariz igortzia itzultzea.

       — Usainketarena barkatuko genioke —erantzun zuen ikasleak.

       Eta honela jarraitu zuen Kortadok;

       — Nola ez? Hor bait daude eskomiko-eskutitzak, paulo-idaztiak eta gizabidea ere. Baina, egia esan, ez nuke neure gainean nahi zakutto hori; izan ere, zu ordena santuren batez sagaratua baldin bazaude, inzesto handi edo sakrilegioren bat gainean banu bezala aurkituko nuke neure burua.

       — Noski ba, sakrilegioa egin duela! —esan zuen ikasle saminduak—: ni, apaiza ez naizenarren, monja batzuen sakristaua naiz; eta zakuttoko dirua kapilautza baten hirurenekoa zen; apaiz adiskide batek agindu bait zidan kobratzeko, eta diru sagaratu bedeinkatua da.

       — Bere ogiarekin jan dezala —esan zuen orduan Rinkonek—: ez nioke irabazia trukatuko; etorriko bait da epai-eguna; eta, han agertuko da dena mahai gainean; orduan ikusiko da Kalleja nor den eta kapilautzaren hirurenekoa hartzera, ohostera edo gutxiagotzera nor ausartu den. Eta, zenbateko errenta jasotzen duzu urtean, esaidazu sakristau jauna, zeure biziarengatik.

       — Errenta? Jaio ninduen puta! Errentaren berri emateko niagok oraintxe! —erantzun zuen sakristauak, gehiegizko amorrazioz—. Esan iezadak, anaia, ezer baldin badakik; bestela Jainkoa lagun!, nik bandoa joarazi behar that eta.

       — Ez dago gaizki erremedio hori —esan zion Kortadok—. Baina, argi ibili, mertzede hori: ez ditzazula ahantzi zakuttoaren ezaugarriak, ez barruan zenbat diru dagoen ere; eta hori zehazki gainera; ardit batetan ere hutsegiten baduzu, ez bait da harenik agertuko munduak dirauen arte; eta ez naiz txantxetan ari.

       — Ez horretaz arduratu —erantzun zion sakristauak—; kanpaiak nola jotzen diren baino hobeto bait dut gogoan hori: ez dut atomo batetan ere hutsegingo.

       Une honetan sarez apainduriko sudur-zapi bat atera zuen poltsikotik izerdia txukatzeko, tantaka bait zerion; eta Kortadok, ikusi zueneko, beretzakotzat jo zuen; beraz, sakristauak aldegin zuelarik, Kortado atzetik joan zitzaion; eta Harmailetan harrapatu zuelarik, dei egin eta zoko batera eraman zuen; eta han, astakeria astakeriaren gainean esaten hasi zitzaion, zentzugabe, zakuttoaren lapurretaz eta birreskuratzeaz, beti ere itxaropen onak emanaz eta hasitako adierazpenetatik bat ere bukatzen ez ziola; sakristau gizarajoa, berriz, txunditurik zegokion entzuten; eta ez bait zion esandakorik ezer ulertzen, adierazpen bakoitza bitan eta hirutan errepikarazten zion. Kortado zorrozki begietara so zegokion; eta ez zuen begirik haren begietatik saihesten; era berean zegoen sakristaua Kortadori begira, honen hitzetatik zintzilik; hain txunditurik bait zegoen sakristaua, Kortadok egokiera ona ukan zuen bere lana bukatzeko, eta emeki-emeki atera zion sudurzapia poltsikotik; eta agur egiterakoan, zera esan zion: arratsaldean toki hartara bertara joateko berarekin egotera; izan ere zakuttoa bere lanbideko eta tamainako mutiko lapurtxo batek kendu ote zion espa zeukala, eta jakin behar zuela hala zen, egun gutxi edo asko barru.

       Poztu zuen horrek apur bat sakristaua eta, Kortadori agur eginik joan egin zen; hau, berriz, Rinkon zegoen tokira itzuli zen, urrutixeagotik dena ikusten egon bait zen; beheraxeago beste esku-otarre-mutil bat zegoen gertaturiko guztia ikusten; eta Kortadok sudurzapia Rinkoni nola eman zion ikustean, haiengana hurbildu eta esan zien:

       — Esaidazue, jaun galaiok: eskuzikinak zarete ala ez?

       — Ez dizugu entendatzen kontu hori, galai jauna —erantzun zion Rinkonek.

       — Ez duzuela entrebatzen, murtzio jaunok? —esan zien besteak.

       — Ez gara Tebakoak eta ez Murtziakoak ere —esan zion Kortadok—: besterik ezer nahi baduzu, esan; bestela, zoaz Jainkoarekin.

       — Ez al duzue ulertzen? —esan zuen mutikoak—; Ulertaraziko dizuet, ba, nik!, bai zilarrezko kutxatik edaten eman ere: zera esan nahi dut, jaunak, ea mertzedeok lapurrak al zareten. Baina ez dakit zergatik galdetzen dizuedan hau, badakit hala zaretela eta. Hala ere, esaidazue: nolaz ez zarete agertu Monipodio jaunaren aduanan?

       — Alde hauetan lapur-zerga ere ordaindu egin behar al da, galai jauna? —esan zuen Rinkonek.

       — Ordaindu ezik ere, gutxienez agertu egiten dira Monipodio jaunarengana —erantzun zion mutikoak—; hau bait zaie lapurrei guraso, maisu eta babes. Aholku bat emango dizuet, beraz: zatozte nirekin hari men-hitza ematera, edo eta bestela, ez zaitezte lapurretarik egiten ausartu haren adierazpenik gabe, garesti ordainduko duzue eta.

       — Lapurreta lanbide librea zela uste nuen nik, zerga eta agirietatik libre; eta ordaintzekotan, dena batera, fiatzaile zintzurra eta bizkar-aldea direla. Baina hala baldin bada, eta toki bakoitzak here ohiturak dituenez gero, kumpli dezagun hemengoa; munduko tokirik handizkiena hau izanik, ohitura egokiena ere hemengoa izango bait da. Beraz, eraman gaitzazu, mertzede horrek, diozun zaldun horrengana; izan ere entzuna dudanez, itzal handikoa, eskuzabala eta ofizioan izugarri trebea delakoan bait nago.

       — Horixe bai dela itzal handikoa, trebea eta here buruaren jabea! —erantzun zuen mutikoak—; begira zenbateraino: lau urte ditu gure guraso eta aita dela, eta finibusterrae-an lau lagunek bestek ez du nozitu ordudanik, bizkarra berotutakoak hogetamar besterik ez dira eta gurapetara eramanak hirurogeta bi.

       — Egia esan, jauna —esan zion Rinkonetek— hegan ibiltzen bezalatsu dakigu izen horiek zer esan nahi duten.

       — Abia gaitezen —erantzun zion mutikoak—, bidean adieraziko bait dizkizuet horiek eta, ahora daramazuen ogia bezala, ezagutu beharreko beste batzu ere.

       Eta hala, germaniaki edo germania-ko izentzat ezagutzen zituzten beste batzu esan eta adierazten joan zitzaien here mintzaldiaren jardunean; ez zen, egia esan, mintzaldi motza gertatu; luzea bait zen bidea. Zihoazela, hala esan zion Rinkonek gidariari:

       — Agian lapurra ote zaitugu zu ere?

       — Bai —erantzun zien hark—, Jainkoaren eta jende onaren zerbitzurako; ikasiena ez baldin banaiz ere; oraindik nobiziatuko urtean bait nago.

       Zera erantzun zion Kortadok:

       — Ez nekien gaurdaino, munduan Jainkoaren eta jende onaren zerbitzuko lapurrik zegoenik.

       Eta mutikoak erantzun:

       — jauna, ni ez naiz teologietan sartzen; zera dakit nik: bakoitzak bere lanbidean goretsi dezakeela

       Jainkoa; eta gehiago Monipodiok bere umetzakoei emana then aginduaz gero.

       — Dudarik gabe agindu ona eta santua izan behar du —esan zuen Rinkonek—, lapurrak Jainkoaren zerbitzari egiten baldin baditu.

       — Ondo santua eta ona da bai —ihardetsi zuen mutikoak—, ez bait dakit hobetu ote daitekeen gure artelan honetan. Hara zer agindu eman digun: ohostutakotik eman dezagula zerbait, limosnaren bat edo, hiri honetan dugun jaiera handiko irudiaren krisailu-olioarentzat; eta, egintza on horrengatik benetan gauza handiak ikusi ditugu; adibidez: duela egun batzu, lau ansia eman zizkioten bi rozno murtziatu zituen kuatrero bati; eta, argala eta aintzira-sukarrak hartua zegoenarren, hutsa balira bezala jasan zituen, hitzik jaulki gabe. Eta hori haren jaiera onari zor zaiolakoan gaude artekideok, haren indarrak ez bait ziren aski zigortzailearen lehen deskontzertua jasateko ere. Bai bait dakit esan ditudan hitzen batzuen esanahia galdegingo didazuela, neure burua gaisotu aintzin sendatuz, galdegin aurretik esango dizuet. Jakizue kuatrero abere-lapurra dela; ansia, ur-zigorra; roznoak, asto (zilegi bekit esatea); lehen deskontzertua, sokari berdugoak ematen dizkion lehen estutuak. Badugu gehiagorik: geure errosarioa errezatu ere egiten dugu, aste guztian txandatuz; eta gutariko askok ez dugu ostiralez lapurretarik egiten; larunbatetan, berriz, ez dugu Maria deritzaten emakumeekin berriketarik egiten.

       — Zoragarria deritzat hori guztia —esan zuen Kortadok—; baina, esaidazu mertzede horrek: esan duzunaz aparte, gauza-itzultzerik edo penitentziarik egiten al da?

       — Itzulpen edo delako horretaz, txintik ere ez! —erantzun zion mutikoak—; erabat ezina bait da, ebatsia, hainbeste eta hainbeste zati eginik, ministrariek eta ezkontideek bakoitzak dagokiona jasoz, banatzen denez gero; beraz, lehenbizi lapurtu zuenak ezin ezer itzuli; are gutxiago horretara behartzen gaituenik inon ez dagoenean; ez bait gara behinere konfesatzen, eta eskumiko paperik ateratzen badute ere, ez dugu inoiz haien berri jakiteko egokierarik ukaiten; ez bait gara, irakurri ohi dituzten garaian, elizara joaten, jubileo egunetan izan ezik; eta orduan ere jende multzo handiak eskaintzen digun irabaziarengatik.

       — Eta egiten duten horrekin, besterik gabe, bizikera santua eta ona daramatelakoan al daude jaun horiek? —galdegin zuen Kortadok.

       — Zer du, ba txarrik? —ihardetsi zuen mutilak— Ez ote da okerrago erexe edo ernegatu izatea, edo aita eta ama hiltzea, edo solomikoa izatea?

       — Sodomita esan nahiko duzu, mertzede horrek —erantzun zion Rinkonek.

       — Hori diot —esan zuen mutikoak.

       — Dena da txarra —ihardetsi zion Kortadok—, baina, halabeharrak gu kofradia honetan sartzea nahi duenez gero, luza ezazu pausoa mertzede horrek; hainbeste bertute opa zaizkion Monipodio jaun hori ikusteko irrikitan nago eta.

       — Laister dukezue zeuen guraria asea —esan zuen mutikoak—; hemendik ageri bait dugu haren etxea. Zuek, mertzedeok, gera zaitezte atean, ni zuek hartzeko betarik ba ote duen ikustera noan bitartean, hauetxek bait dira jendearen esankizunak entzuten ematen dituen orduak.

       — Onak bitez —esan zuen Rinkonek.

       Aurreratu zen, ba, mutikoa eta, itxura ona ez baina oso txarra zeukan etxe batetan sartu zen; bikotea, berriz ate aurrean geratu zen zai. Irten zen, gero, hura eta, dei egin zielarik, sartu ziren hauek ere, eta adrailuzko barne-atari txiki batean itxoegiteko agindu zien gidariak. Ataritxoak, hain bait zegoen garbia eta aljimifratua, karminik finena zeriola zirudien. Alde batean hiru hankako aulkia zegoen, eta bestean suil mutur-hautsi bat, pitxartxo bat, suila bezain erkindua, gainean zuela; beste aide batetan, kirruzko estera; eta erdian, albakazko lorontzia, Sevillan mazeta deritzana.

       Mutikoak etxeko edergailuei begira egon ziren zorrozki, Monipodio jeitsi zen bitartean; eta, luzatzen zuelarik, beheko aretotxo batean, atarian zeuden bietako batean, sartzera ausartu zen Rinkon; eta, bi esgrimaezpata eta kortxozko bi babeski ikusi zituen lau iltzetatik esegiak, eta kutxa bat, taparik eta inolako estalkirik gabea eta kirruzko beste hiru estera lurrean zabalduak. Aurreko horman, Andra Mariaren irudi bat zegoen paretan erantsia, itxura txarreko horietakoa, eta beherago palmazko esku-otarre bat zegoen zintzilik; eta horman sartua, konketa zuri bat; honengatik igerri zuen Rinkonek esku-otarrea limosnontzia zela; konketa, berriz, urbedeinkatu-ontzia. Halaxe zen izan ere.

       Une honetan, hogei bana urteko bi mutiko sartu ziren, ikasle itxuran jantziak; eta, handik laister, bi esku-otarredun eta itxu bat; eta, hitzik atera gabe, hara eta hona hasi ziren; betaurreko eta guzti, itxuraz zentzudunak eta itzalgarriak ziruditen, eskuetan ale ozentsuzko errosarioak zekartzatela. Haien atzetik, atso gona-handi bat; hau, ezer esan gabe, aretora joan zen; eta, urbedeinkatua harturik, irudiaren aurrean belaunikatu zen jaiera handiz; egonaldi on bat han egin eta gero, hirutan lurrari muin eman eta beste hirutan begiak zerurantz jaso ondoren, jeiki eta esku-otarrean limosna bota zuelarik, atarira irten zen besteengana. Labur esateko, denbora gutxiren buruan, hamalau pertsonataraino bildu ziren atarian, jazki eta lanbide desberdinetakoak. Azkenean bi mutil irmo eta gogor ere heldu ziren: bigote luzea, hegal handiko kapela, baloizko lepabirakiak, kolorezko galtzerdiak, liga ikusgarri handiak, neurriz gaineko ezpatak, aiztoaren ordez zizpoleta bana eta, gerritik zintzilik, heuren babeskiak zekartzatela. Hauek, sartu orduko bota zieten begia, zehar begiratuz, Rinkoni eta Kortadori, arrotz eta ezezagunei ohi zaienez. Eta haiengana hurbilduz, kofradiakoak ote ziren galdegin zieten. Baietz erantzun zien Rinkonek, mertzede haien zerbitzari zirela gainera.

       Orduantxe zen Monipodio jeisteko une eta garaia, itxoiten zegokion laguntalde bertutetsu haren atsedenerako. Berrogeta host sei bat urtekoa zirudien: gorputzez garai, aurpegiz beltzaran, bekozkoz estu eta hizar beztuna zen; begiak, berriz, sakonak. Alkondara hutsik zetorren, ireki gunetik oihana ageri zitzaiola: halakoxea zen, izan ere, bularrean zeukan bizarra. Baietazko kapa irekia zekarren soin gainean ia oinetaraino, eta hauetan zapata txankleatuak zeramatzan; oihalezko azpantar zabalak, zangoak orkatiletaraino estaltzen. Kapela, hanpakoek ohi dituzten horietakoa: kopaz kanpai tankerakoa eta hegalez eroria; ezpata-uhela zeukan bizkar bularretan barrena, eta, handik zintzilik, ezpata-zabal motza; Eskuak motz bizartsuak zituen, eta behatzak lodi; azkazalak, berriz, eme kakoxtuak; zangoak ez zitzaizkion ageri; oinak, ordea, ikaragarri handiak, zabalak eta joanetedunak. Beraz, munduko basatirik baldarrenaren irudi bizia zen. Harekin batera jeitsi zen bi mutikoen gidaria ere; eta, eskuetatik heldurik, Monipodiori aurkeztu zizkion esanaz:

       — Hauek dituzu, mertzede horrek, aipatu dizkizudan bi gazteak. Jar itzazu frogan eta ikusiko duzu nola gauza diren guren senitartean sartzeko.

       — Gogoz egingo that nik hori —erantzun zion Monipodiok.

       Gauza bat ahaztu zait esatea: alegia, Monipodio jeitsi zenean, zai zegozkion guztiak sakon eta luzaro makurtu zitzaizkiola, bi irmoak izan ezik; hauek, heuren artean esan ohi den bezala, sinu eginaz, kapel-erantzia egin zioten, eta, atariaren alderdi batean, hara eta hona hasi ziren berriro; bestaldean berriz, Monipodio zebilen hara eta hona. Honek heuren bizimoldeaz, jatorriaz eta gurasoez galdegin zien berriei.

       Honela erantzun zion Rinkonek:

       — Bizimoldearen berri emana dizugu, zu mertzede horrengana etorri garenez gero; jatorriaren berri ematea berriz ez zait garrantzi handikoa iruditzen; ez eta gurasoen berri ematea ere; ohitura onean sartzeko, ez bait da informe beharrik.

       Honela erantzun zion Monipodiok:

       — Arrazoi duk, seme; benetan egokia duk dioan hori ezkutuan gordetzea; zortea bide onetik ez baldin baletor, ez huke on eskribauaren izenpean edo eta sarreren liburuan honako bau ezartzea: «urlia, halakoren semea, zerako auzokidea, honelako egunetan urkatu edo zigorkatu zuten»; edo antzeko zerbait; gutxienez ere tajuzko belarrien samingarri bait da. Beraz, berriro zioat: probetxu oneko agiria duk jatorria isilik gordetzea, gurasoen berririk ez ematea, eta nork bere izen-deiturak aldatzea. Hala ere, gure artean ez diagu behar ezkutuan ezer; eta, orain, bion izenak jakin nahi dizkiat.

       Esan zuen berea Rinkonek, eta, Kortadok ere bai,

       — Ba, begira, hemendik aurrera hire izena Rinkonete izatea nahi that eta hala duk nire gogoa —erantzun zuen Monipodiok—; hirea berriz, Kortado, Kortadillo; hain zuzen, zuen adinei moldez eginak bezala zegozkiek eta bai gure arauei ere; hauek, aldiz, gure kofradiakideen gurasoen izenak jakitea agintzen diate; izan ere, gure hildakoen animen aide eta ongileen onerako urtero meza batzu ateratzeko ohitura diagu eta, mezadirurako, irabazpidean ateratzen denetik zati bat jasotzen dela; meza hauek, berriz, naufragiorako balio omen zietek anima haiei. Eta hara nortzu diren gure ongileak: aldezten gaituen prokuratzailea, ohartarazten gaituen agoazila, gutaz kupidatzen den berdugoa, gutakoren bat iheska dihoanean eta atzetik jendea hoska: «Lapurra!, lapurra! Bahitu ezazue, bahitu! », bien tartean sartu eta, atzetik datorren taldeari aurka egiten dion hura, zera esanaz: «Utz iezaiozue gizajoari, nahiko zoritxarra darama eta! Beuka beretzat eta zigor beza bere pekatuak!». Gure ongileak dituk heuren izerdiz laguntzen gaituzten laguntzaileak ere, nahiz makoan nahiz galeretan; eta mundura jaurti gaituzten aita eta ama ere gure lagunak dituk, eskribauarekin batera; hau ongi dabilenean, ez bait da errudun gertatzen den gaiztakeriarik, ez zigor handia emango zaion errurik ere; beraz, aipatu ditugun horien guztiengatik adbertsarioa ospatzen dik gure senitarteak, ahal duen popa eta soledade handienean.

       — Egia esan —erantzun zuen Rinkonetek (ordurako hitz mota honekiko sendotza hartua zegoelarik)—, diotenez zuk, jaun Monipodio mertzede horrek, omen duzun buruargitasuna guztiz garaia eta sakona delakoa nabarmen ipintzen du egintza horrek. Gure gurasoek, ordea, bizirik diraute oraindik; hartara helduz gero emango genioke berri zorioneko senitarte babesgarri honi, haien animentzat delako naufragio edo ekaitz hori egiteko, edo zuk diozun adbertsario hori ohi den solenitatez eta ponpaz ospatzeko; beno, popaz eta soledadez egitea hobe ez bada, zuk, mertzede horrek, aipatu duzun bezala.

       — Hala egingo diagu; edo eta bestela, ez duk nire izpirik geratuko —erantzun zuen Monipodiok.

       Eta gidariari deitu ziolarik esan zion:

       — Hator hona, Kakotx: Postak heuren tokietan al zeudek?

       — Bai —esan zuen gidariak; Kakotx bait zuen izena—: hiru begirari daude zelatan, eta ez dago ustekabean harrapa gaitzaketeen beldurrik.

       — Beraz, gure jardunera itzuliz —esan zuen Monipodiok—, zertan dakizuen esan behar didazue, semeok; zeuron joerari eta trebetasunari dagokien eginkizuna eta jardunbidea eman diezazuedan.

       — Ni —erantzun zion Rinkonetek— Vilhán-en lore-jokuetan ikasi samarra nauzu: harrokeriarik gabe; bista ona daukat noiz atzera egin jakiteko; Ongi jokatzen dut banakakoan; bai launakakoan eta zortzinakakoan ere; raspa-jokua, enorkia eta hortzagina ez ditut hanka egiten utziko; otsozuloan neure etxean bezala sartzen naiz, eta, ausartuko nintzateke txanza-tertzio bat Napoles-ko Tertzioak baino hobeto ateratzen, eta aurreraturiko errealbikoa bezain erraz emango nioke pitzakikada bat iaioenari ere.

       — Baduk hasera —esan zion Monipodiok—, baina jokutria horiek guztiak landare zaharraren lore dituk; eta, hain erabiliak, ze ez bait duk jokuan hasitakorik horien berri ez dakienik; eta, ez diate balio, gauerditik aurrera heuren burua hiltzeko arriskuan ipintzen duten horien antzeko, geldoren bat moskiltzeko hestetarako; baina, denbora doan heinean, ikusiko diagu elkar, eta oinarrizko basera horretan tinkaturik, dozenerdi bat lezio ikasitakoan, espero that jainkoarengandik ofiziale ospetsu egingo haizela; eta maisu ere bai, agian.

       — Zu, mertzede hori, eta kofradiako jaun-andreak zerbitzatzeko izango da guztia —erantzun zuen Rinkonetek.

       — Eta hik, Kortadillo, zertan dakik? –galdegin zion Monipodiok.

       — Nik —erantzun zuen Kortadillok—, bi sartu eta bost ateratzen dituela esan ohi den azpijokua dakit egiten; eta poltsiko bat behar den une justuan husten ere badakit.

       — Ba al dakik bestetan? —galdegin zion Monipodiok.

       — Ez, nire pekatu handiak direla medio —erantzun zion Kortadillok.

       — Ez larritu, seme —ihardetsi zuen Monipodiok—; kaiara eta eskolara heldu bait zarete; eta hemen ez zarete hondatuko, ez komeni zaizuen hartan guztian probetxu on askoa atera gabe hemendik joango ere. Eta animoz zer moduz zabiltzate, semeok?

       — Oso ondo! —erantzun zion Rinkonetek— Nola ibiliko gara ba? Gure arteziari eta jardunbideari dagokien edozein eginkizuni heltzeko, behar den animo guztia daukagu.

       — Ongi duk —ihardetsi zuen Monipodiok—; ezpainik ireki gabe eta, behar izanez gero, txintik atera gabe dozenerdi bat ansia jasateko ere animoa euki dezazuela nahi nikek nik.

       — Hemen badakigu, Monipodio jauna, ansia hitzak zer esanahi duen —esan zuen Kortadillok—, eta, guztitarako daukagu animoa; ez bait gara hain tentelak, mihiak salatua zintzurrak ordaintzen duela ez sumatzeko. Mesederik asko egiten dio zeruak pertsona ausartari —beste izen bat ez ematearrenbere mihiaren baitan beure bizia edo heriotzea uztean: ezetzak baietzak baino silaba gehiago balitu bezala!

       — Ixo! Ez diagu gehiagoren beharrik —esan zuen orduan Monipodiok— Arrazoi horrekin ados natorrela esan nabi diat; eta zuek oraintxe bertan kofradiakide hautatzera bultzatu nauela; gogo onez gainera, nobiziaduko urtebetearen egin beharrik gabe.

       — Iritzi horretakoa naiz ni —esan zuen irmoetako batek.

       Eta aho batez baieztatu zuten han zeuden guztiek; elkarrizketa osoa entzuten egon bait ziren; eta, jadanik kofradiak dituen jareikuntzen jabe egin zitzala, eskatu zioten Monipodiori, haien itxura atseginak eta hizjario egokiak dena merezi zuela eta. Zera erantzun zien honek: denei atsegin ematearren, une hartatixe egiten zituela guzti borren jabe, opa zitzaiena oso estimagarritzat har zezatela ohartaraziz: Lehenengo lapurretaren laka-erdia ordaindu beharrik eza; eginkizun arruntak lehenbiziko urtean egin beharrik eza: alegia, anaia nagusietan inoii espetxera edo emakume-etxera, heuren zergadunen izenean, eskuartekorik eraman beharrik ez ukaitea; ardo ona edatea; nahi dutenean eta nahi duten bezalako oturuntza egitea, sailburuari baimenik eskatu gabe; anaia nagusiek ateratako mozkinean partekide izatea, haietako beste edozein bezala; eta haiek biek oso mesede berezitzat jo zituzten beste zenbait gauza; eta gaineruntzekoek ere oso hitz legunez eta biziki eskertu zituzten.

       Une honetan, mutiko bat sartu zen laisterka eta larri, eta esan zien:

       — Etxegabeen agoazila etxe honetara bidean dator; baina, ez dakar berekin auzitegikorik inor.

       — Ez asaldatu! —esan zien Monipodiok—; laguna da, eta ez da inoiz gure kaltetan etortzen. Lasai zaitezte, ni irtengo natzaio hitzegitera eta. Denak lasaitu ziren, aztoratu samarrak bait zeuden ordurako; beraz, Monipodio irten zen atera eta, han aurkitu zuen agoazila. Harekin piska batean hizketan egon ondoren, itzuli egin zen Monipodio, eta zera galdegin zuen:

       — Nori suertatu zitzaion gaurko San Salvador Plaza?

       — Neuri —erantzun zuen gidariak.

       — Nolaz ba, ez dit inork agertu —esan zuen Monipodiok—, gaur eguerdiartean toki horretan, hamabost eskudo, bi errealbiko eta ez dakit zenbat laureneko barruan zituela, desagertu omen den anbarrezko zakuttoa?

       — Egia da —esan zuen gidariak— zakutto hori galdu delakoa; baina, nik ez dut hartu; eta ezin dut asmatu nork har zezakeen.

       — Ez gero inor niri adarra jo nahian hasi! —ihardetsi zuen—. Zakuttoak agertu egin behar du; gure lagun agoazilak eskatu du; eta egiten digu honek hamaika mesede urtean zehar.

       Ez zekiela horrenik ezer, zin egin zuen berriro ere mutikoak. Haserretzen hasi zen Monipodio; bazirudien begietatik su bizia zeriola; eta esan zuen:

       — Ez dadila inor berriketan ibili, gure agindurik txikiena ere hautsiz; bizia kostatuko zaio eta! Ager bedi zakuttoa; bestela, eskubideak ez ordaintzeagatik, gordean geratzen baldin bada, neuk emango diot dagokion guztia, eta gaineruntzekoa neure etxetik ipiniko dut; ze, nolanahi ere, aguazilak pozik joan behar du hemendik.

       Berriro ere zin eginka eta bere burua madarikatzen hasi zen mutikoa, zera ziotsala: berak ez zuela zakuttorik hartu; ez bere begiz ikusi ere. Horrek guztiak Monipodioren amorruari su gehiago ematea, eta, bildurik zegoen jende guztia, heuren araudi eta aginpideak hausten ikusirik, istiluka jartzea besterik ez zuen lortu.

       Rinkonetek hainbeste iskanbila eta istilu ikusirik, hobe izango zuela bere nagusia lasarazi eta pozbidera erakartzea uste izan zuen, amorruz lehertzen bait zegoen hura. Bere adiskide Kortadori aholkua eskatuz, bien iritzira, sakristauaren zakuttoa atera eta esan zion:

       — Buka bedi liskarra, ene jaunok! Hauxe da zakuttoa, agoazilak esandakorik ezer falta ez zaiola; izan ere, gaur eskuratu du Kortadillo lagunak, jabe berari geh~garriz kendu dion sudur-zapiarekin batera.

       Gero, Kortadillok sudur-zapitxoa atera eta agerian jarri zuen. Hala esan zuen Monipodiok hori ikustean:

       — Kortadillo Zintzok (goit-izen eta deitura hau bere izango bait du hemendik aurrera), har beza beuretzat sudur-zapia, eta gera bedi nire kontu eginkizun honen zuribidea; zakuttoa, ordea, agoazilak eraman behar du, sendiartekoa duen sakristau batena da eta; komeni bait da honako esaera honek dioena betetzea: «Ez da gehiegi, oiloa eman dizunari zuk haren izterra ematea». Gehiago ostentzen digu egun bakar batean agoazil on horrek, guk ehun egunetan eman ahal eta ohi dioguna baino.

       Denek adostasun osoan onetsi zituzten bi berrien gizatasuna eta nagusiaren erabakia eta iritzia; hau, orduan, agoazilari zakuttoa ematera irten zen; Kortadillo, berriz, Zintzo izengoitiz sendotua geratu zen, behin Tarifako harresietatik bere semeari lepoa mozteko aiztoa jaurtiki zuen, Alonso Perez de Guzman Zintzoa balitz bezala.

       Itzuli zen Monipodio, eta, honekin batena, bi neskato sartu ziren, aurpegia makilatua, ezpainak koloreztatuak eta bularrak berun-zuriz hornituak zituztela, bentosinezko mantu-erdiz estaliak, nasai eta lotsagabe: ezaugarri hauek ikusirik, Rinkonetek eta Kortadillok etxe-laukoak zirela antz eman zieten, eta ez zuten hutsegin; eta sartu orduko, besoak zabalik, bata Txikinazkarengana eta Burdineskurengana bestea, hala bait zeritzaten bi irmoek, hurbildu ziren; Burdineskuk esku bat burdinezkoa zeukalako zeritzan horrela, justiziaren aginduz kendu zioten benetakoa eta. Hauek atsegin handiz besarkatu zituzten eta zintzurra bustitzekorik ekarri zuten galdetu zieten.

       — Nola ez, ba, bihotza? —erantzun zuen batek, Irabazkine zeritzanak— Laister duzu hemen zure morroi Txilibitu, Jainkoaren eskutik datorkigunez lisiba-otarrea gainezka dakarrela. Eta egia gertatu zen, berehalaxe sartu bait zen mutiko bat lisiba-otarrea izara batez estalia zuela.

       Denak alaitu ziren Txilibituren sartzeaz, eta Monipodiok gelan zeuden kirruzko esteretako bat ateratzeko agindu zuen, eta atarian zabaltzeko. Borobilean esertzeko agindu zuen gainera; amorrua baretu zelarik, gehien komeni zenaz hitzegiten saiazeko. Hala esan zuen, orduan, irudiari errezatzen egon zen atsoak:

       — Seme Monipodio, ni ez nago jaietarako; duela bi egunez gero, burua arintzen zaidala nabil erotzeraino eta; gainera, eguerdia baino lehen neure elizkizunak egin beharrak ditut, bai eta Uretako Andra

       Mariari eta San Agustingo gurutze santuari neure kandelatxoak ipini ere: ez bait nuke hori egin gabe utziko Blur eta baize ari balitz ere. Zera etorri natzaizue jakinaraztera; alegia, bart Ernegatuk eta

       Ehunankak lisiba-otarre bat, hemengo hau baino handixeagoa, ekarri zidaten etxera, erropa zuriz betea; Jainkoaren eta neure animaren izenean, bere errauts eta guzti zetorren; ez bait zuten nonbait, gizarajo haiek, kentzeko betarik ukan; izerdiz tantaka zetozen, eta arnas-estuka eta aurpegietatik ura zeriela sartzean, erruki ematen zuten, aingerutxoak bait ziruditen. Abeltzain baten atzetik zihoazela esan zidaten; harategian ahari batzu pisatzen ikusi omen zuten, eta errealez beterik zeraman katularruan miaketa bat egiteko asmoa zutela. Ez zuten otarrerik hustu, ez eta erroparik kontatu ere, vire kontzientziaren zintzotasunean fidaturik; eta, Jainkoak goarda nazala eta libra gaitzala guztiok justiziapean erortzetik!, ez dut ikutu ere otarrea, eta, beraz, jaio zenean bezain osorik dago.

       — Dena sinesten dizugu amandrea —erantzun zion Monipodiok—, eta hala bego otarrea; neu joango naiz ilunabarrean; eta, zenbat eta nola dagoen neurturik, bakoitzari dagokiona zintzo eta leialki emango diot, beti ohi dudanez.

       — Bedi zuk agintzen duzun erara, seme —erantzun zion atsoak—; eta berandutzen bait, doakit, emaidazue tragotxo bat, baldin baduzue; ea bed hain mottel dabilkidan urdail hau pizkortzen didan.

       — Bai horixe. Edango duzu, ama! —esan zuen orduan Igolarinek, hala bait zeritzan Irabazkinen lagunak.

       Eta otarrea zabaltzean, larruzko zaragia agertu zen, barruan gutxienez bi arroa ardo zituela, eta mutur-tapakiak aise kabi zitzakeen bi litro. Bete zuen Igolarinek eta atso jaieratsuaren eskuetan ipini zuen; honek, bi eskuez heldu eta aparrari apur bat putz egin ondoren, hala esan zuen:

       — Asko bete duzu, alaba Igolarina; baina, denetarako emango dit indar gure Jainkoak.

       Ezpainetara jaso zuelarik, ekinaldi bakarrean, arnasarik hartu gabe, tapakia urdailean hustu zuen, eta zera esanez bukatu zuen:

       — Guadalkanalkoa da, eta badauka oraindik mutikoak halako iheltso-keru apur bat. Jainkoak zoriona dagizula, zuk niri eman didazulako; banago hala ere ez ote didan kalte egingo, gosaldu gabe bait nago.

       — Ez dizu egingo, ama —esan zion Monipodiok—, ardo zaharra da eta.

       — Hala espero dut, Ama Birginaren izenean.

       — erantzun zion atsoak.

       Eta jarraitu zuen:

       — Ikusazue, neskatilok, laurdenekoren bat ba ote duzuen, aire debozioko kandelatxoak eros ditzadan; izan ere, neure presak eta otarrearen berri ematera etortzeko irrikiak, ahaztu arazi egin bait dit poltsa etxean.

       — Badut nik, andre Pipota —(hala bait zeritzan atso bedeinkatua) esan zion Irabazkinek—. Har ezazu: hor dituzu bi laurdeneko; batekin erosi, arren, bat niretzat, eta ipin iezaiozu San Miguel jaunari; eta bi eros ahal bazenitza, ipini bestea San Blas jaunari; vire babesleak bait dira. Nahi nuke beste bat Santa Luzia Andreari ipintzea, baina, ez dut kanbiorik; beste batean beharko du denekikoa egiteko eguna.

       — Oso ondo egingo duzu, alaba, ez zaitezela errukarria izan; garrantzi handikoa bait da pertsona bakoitzak, hil baino lehen, aurretik kandelak eramatea, eta ez utzi, gero ondaredunek edo banatzaileek ipintzekotan.

       — Ongi diozu, ama Pipota —esan zion Igolarinek.

       Eta poltsan eskua sarturik, beste laurdeneko bat eman zion, berari zerizkion santuei beste bi kandelatxo ipintzeko, probetxu eta esker onekoenak zirela eta. Honetan aide egin zuen Pipotak, zera esanez:

       — Egin jolas, seme-alabok, denbora dukezuen arte: etorriko bait da zahartzaroa, eta orduan, nigar egingo duzue gaztaroan alperrik joaten utziriko orduengatik, nik orain bezala; eta gogoan nazazue Jainkoari otoitz egiterakoan; neuk ere horixe egingo bait dut neuregatik eta zeuengatik, gure harreman arriskutsuetan justiziarengandiko estualditik Hark salbatu eta goarda gaitzan.

       Besterik gabe aldegin zuen.

       Atsoak aldegin zuenean, denak esteraren inguru eseri ziren, eta Irabazkinek izara zabaldu zuen mahaigainekotzat; luxarbi luko handi bat eta dozena pare bat laranja eta limoi atera zituen lehenbizi otarretik, eta gero, kazolakada makailua, zatika friitua; Flandesko gazta erdi bat azaldu zuen hurrena eta lapikokada bat oliba on, platerkada bat kamaroi, karramarro pila bat piper-zukutan igeri, alkaparrale ikusgarriak lagun zituela, eta hiru ogi-zuri handi, Gandul-koak. Baziren hamalau bat gosaltzen; ez zen inor geratu kerten-horizko bere labana atera gabe, Rinkonete izan ezik; honek bere ezpaterdia atera bait zuen.

       Bi agureei eta gidariari erlauntz-kortxoan ardoa ateratzea suertatu zitzaien. Baina, laranja jaten hasi orduko, erabat asaldatu ziren denak; atea jo bait zuen norbaitek. Patxaratzeko eskatu zien Monipodiok, eta beheko aretoan sarturik babeskia hiltzetik hartu eta, eskua ezpatan ezarririk, atera joan zen, eta ahots zurrun izugarriz galdetu zuen:

       — Nor da deika?

       Eta kanpotik erantzun:

       — Ni naiz, Monipodio jauna; ez da inor: Tagarete naiz, gaur goizeko begiraria; juliana Aurpegiase dator hona, txima guztiak nahasiak dituela eta nigarrez; hondamendiren bat gertatu zaiola dirudi.

       Ordurako heldua zen aipaturiko emakumea karrasika, eta Monipodiok entzutean atea ireki zion; eta bere zelatategira itzultzeko agindu zion Tagareteri; eta, handik aurrera ikusten zuenaren beori zarata gutxiagoz emateko. Hala egingo zuela esan zion hark. Sartu zen Aurpegiase; beste bien tankerako neska zen eta ofizio berekoa. Hatzamarkatua zetorren, aurpegi guztia xori-tontorrez betea zekarrela; barne-atarira sartu orduko, lurrera erori zen txorabiatua. Irabazkine eta Igolarine joan zitzaizkion laguntzera, eta golkoa zabaldu ziotelarik, bularralde guztia belundua eta ustelunez betea bezala aurkitu zioten. Aurpegira ura bota eta bere onera ekarri zutenean, hoska hasi zen:

       — Betorkio gainera jainkoaren eta Erregearen justizia lapur aurpegi-hatzamarkari hari, eskuzikin koldar hari, gizatxar zorritsu hari! Eta, pentsa, bizarrean dituen ileak baino gehiagotan atera dudala nik hori urkamenditik! Zoritxarrekoa ni! Begira norengatik galdu eta eman ditudan neure gaztaroa eta lore urteak, bihotzik gabeko zirtzil, gaizkile eta zentzakaitz horrengatik ez bada!

       — Lasaitu hadi Aurpegiase —esan zuen orduan Monipodiok—; hemen bait nadukan ni justizia egiteko. Esaidan ze bidegabekeria egin dinan; denbora gehiago beharko bait dun hik kontatzen nik hire bengaizoa hartzen baino. Esaidan hireganako errespetoari dagokionean ezer egin al dinan; hala balitz eta mendekua nahi bahuna, ez dun ahoa irekitzea besterik behar.

       — Ze errespeto? —erantzun zuen Julianak—. Errespetatua nadila inpernuan, ardiekin lehoi eta gizonekin bildots portatzen den haren errespetoa gehiago jasan baneza. Jango ote dut ba nik gehiago harekin zapi-gainean ogirik edo etzango ote naiz harekin batera? Lehenago utziko dut, orain ikusiko duzuen bezala ipini dizkidan, haragi hauek otsakoek jan ditzaten.

       Eta bapatean gonak belaunetik gora jasoaz, beltzunez beteak erakutsi zituen.

       — Itxura honetan ipini nau esker gaiztoko Azaburu hark —jarraitu zuen—, jaio zuen amari baino gehiago zor didanarren. Eta, zergatik uste duzue egin duela? Apika eman nion horretarako biderik! Ez portzíerto! Jokuan galtzen ari zelako, hogetamar erreal eskatzera bidali ninduen bere ema-morroi Antxumerekin; eta nik hogetalau besterik ez nizkion bidali; horretxengatik izan da, ez bestegatik; haiek irabazteko egin nuen lana eta ahalegina bekizkit nire pekatuen ordaingarri: hala eskatzen diot zeruári. Eta mesede eta ekintza on borren ordain, hark here irudimenean atera bide zituen kontuen arabera, nik euki behar nukeenetik siska egiten niola uste bait zuen, gaur eguerdiartean landara atera nau, Errege-baratzaren atzekaldera; eta han, olibondo tartean, bilustu nau eta gerrikoarekin, honen burdinkiak aintzat hartu eta bildu gabe —girgiluen eta burdin gaiztoen artean ikusiko al dut bera!—, hiltzat utzi arte zigorkatu nau. Kontatu dizuedanaren egia ziurtatzeko testigu, begien aurrean dituzue beltzune hauek.

       Karrasika hasi zen, berriro, justizia eske; eta egingo ziotela justizia agindu zioten berriz ere Monipodiok eta han zeuden irmo guztiek.

       Irabazkinek, kontsolatzeko, eskutik hartu zuen, zera esaten ziola: alegia, berak pozik asko emango zukeela zeukan bitxirik onena, berari ere maitearekin beste horrenbeste gertatzeagatik.

       — Izan ere —esan zion—, jakin ezan, ahizpa Aurpegiase, lehendik ez baldin badakin, ongia nahi zaion hura zigortu egin ohi dugula; eta alproja haundi hauek jotzen, zigorkatzen, ostikokatzen gaituztenean, bene-benetan maite gatxionate; bestela, aitor iezadan egia heure biziaren izenean: Azaburuk zigorkatu eta hondatu hindunanean, ez al zinan gero losintxarik egin?

       — Losintxarik dion? —erantzun zion nigarrez—. Ehun mila egin zizkidanan; ez bat. Eta ni berarekin haren ostatura joateagatik, eskuko behatza ere emango zinan. Banatxegon, gainera, ni txiki egina utzi eta gero, begietatik malkoak ixuri ote zitzaizkion.

       — Ez dun horretan dudarik —ihardetsi zion Irabazkinek—; hala ipini hindunalako egingo zinan nigar. Horrelako gizonak, horrelakoetan, gaiztakeria burutu orduko damutzen ditun; ikusiko dun ahizpa: ea guk hemendik aldegin baino lehen etortzen zainan, igarotako guztiarengatik barkamen eske, bildotsa bezain otsan makurtzen zainala!

       — Benetan diotsuet —erantzun zuen Monipodiok—: ez da ate hauetan barrura sartuko koldar oker hori, bere okerreginaren penitentzia argi eta garbi burutu aurretik. Nor da hori Aurpegiaseren musuan eta haragian eskua ezartzeko, hau, garbitasunean eta irabazian, aurrean daukagun Irabazkine beraren pare —ezin bait da gehiago— izanik?

       — Ai! —esan zuen orduan Julianak—. Ez esan Monipodio jaun mertzede horrek ezer txarrik madarikatu haren aurka; den bezain gaizto ere, neure bihotzaren tolesdurak hamo maiteago bait dut; eta nire lagun Irabazkinek haren aide esan dizkidan arrazoiek anima gorputzera itzuli didate; eta ez dakit ez ote natzaion nerau bila joango...

       — Ez dun horrelakorik nik esanda egingo —ihardetsi zuen Irabazkinek—; harropuztu egingo bait dun, eta gorputz hila bahintzana bezalaxe erabiliko hindunake. Patxaratu hadi, ahizpa; luzaro baino lehen etorriko zain, esan dinadan bezalaxe damuturik; eta ez baletor, koplak idatziko zizkionagu paperean, ernega dadin.

       — Hori bai —esan zeun Aurpegiasek— izan ere bazionat idaztekorik asko!

       — Neu izango natzaizue idazkari, behar den garaian —esan zien Monipodiok—; eta batere olerkari ez naizenarren, gizona erremangatzen bada, entseiatuko da hi mila kopla behar balira ere egiten, aitzaki handirik gabe, eta behar bezalakoak irtengo ez balira, badut nik adiskide bizargin bat olerkari handia dena, noiznahi eta guk behar hainbat egingo dizkiguna. Eta orain bukatu dezagun hasia genuen gosaria, gero here bidetik joango da dena eta.

       Pozik jarri zen Juliana nagusiaren esanera; eta, hala, denak heuren gaudeamus-era itzuli ziren. Laister ikusi zitzaion otarreari hondoa, bai zaragiari hondarra jo ere. Zaharrek mugarik gabe edan zuten; gazteek, ugari; andrazkoek, axolagabe. Zaharrek, orduan, aide egiteko baimena eskatu zuten. Bai Monipodiok eman ere, elkarteari on eta komenigarri dakiokeen guztiaren berri ematera, bere garaian zintzo etortzeko enkargua emanaz. Hori oso gogoan zeukatela erantzun zioten; eta joan egin ziren. Rinkonetek, berez bait zen jakinmintsua, lehenbizi hitzegiteko baimena eskaturik, zera galdetu zion Monipodiori: ea zertarako ziren kofradian bi agure bain buruzuriak, bain itzalgarri eta nortasuntsuak. Hala erantzun zion Monipodiok: germanierazko heuren hizkeran liztortzarrak deritzatela horiek; eta, egunez hiri guztian zehar ibiltzen direla, gauez eskura daitezkeen gauzen bila; eta Kontratalekutik edo Diruetxetik dirua ateratzen dutenei atzetik jarraitzen dietela, nora eramaten eta non jasotzen dituzten ikusteko; eta, hori jakinik, etxe hark zenbat lodiko paretak ote dituen begiratzen dutela, eta, guazparatzeko (zulatzeko) tokirik egokiena zehaztu, sarrera errazagoa gerta dadin. Hauek honela, sendiarteko besteak bezain probetxugarri zela jende hau, esan zuen, probetxugarriagoa ez bazen ere; eta horien jardunari esker lapurtutako guztiaren bostena jasotzen zutela, Maiestateak altxorrarena jaso ohi duen bezalaxe; eta gainera, oso gizon egizaleak zirela, oso ohoretsuak, biziro bizikera zintzokoak eta izen onekoak; Jainkoaren eta heuren kontzientziaren beldur izanik, jaiera bereziaz egunero meza entzuten duten horietakoak...

       — Eta horien artean badira batzu, une honetan hemendik doazen bi hauek batezere, hain neurritsuak izaki, gure arantzelen araberan dagokiena baino askoz gutxiagorekin ere pozik geratzen direnak. Horietako beste bi gangarilariak dira; eta, noiznahi aldatzen bait dira etxez, badakite hiri guztiko etxeen sartu-irtenaren berri; bai eta zeintzu daitezkeen probetxugarri eta zeintzu ez ere.

       — Zoragarria deritzat hori guztia —esan zuen Rinkonetek—; eta kofradia hain aipagarri honi probetxuzko izan nahi nintzaioke.

       — Gurari zintzoen aide jartzen da beti zerua —esan zuen Monipodiok—.

       Kontu horietan ari zirela, atean jo zuten. Irten zen, ba, Monipodio, nor ote zen ikustera, eta, galdetzean zera erantzun zioten:

       — Ireki, mertzede on Monipodio, Azaburu naiz eta.

       Aurpegiasek ahots hori entzutean, hala ziotsan istiluka:

       — Ez ireki, arren, Monipodio jaun mertzede horrek; ez ireki Tarpeiako marinel horri, Okainako tigre horri!

       Ez zen horregatik geratu Monipodio Azabururi atea ireki gabe; Aurpegiase, ordea, ireki egin ziola ikustean, bapatean jeiki eta babeskien aretoan sartu zen; eta, barrutik atea itxirik, hala ziotsari karrasika:

       — Ken iezadazue aurretik mutur-handi hori, errugabeen berdugo hori, etxe-usoen asaldatzaile hori!

       — Burdineskuk eta Txikinazkak eginahaletan eusten zioten Azabururi, Aurpegiase zegoen tokira joan nahi bait zuen hark. Ez bait zioten uzten, hala esaten zion kanpotik:

       — Aski da, kuttun haserre hori! Lasai zaitez zeure onarengatik, ezkonduko bazara ere.

       — Ezkondu ni, gaizto hori? —erantzun zuen Aurpegiasek—. Begira zein tekla jotzen dudan! Zurekin ezkon nadin nahi zenduke zuk! Eta ni lehenago ezkonduko nintzateke sotomia heriogarri batekin zurekin baino.

       — Ea, zozo hori! —ihardetsi zion Azaburuk—, bukatu behar dugu hau, berandu da eta; baina, kortuz gero harrotu, horren hizkera arruntean eta burumakur etorri naizela ikustean; ze, halajainkoa, amorrua kaskoraino igotzen baldin bazait, erortzea baino okerragoa daiteke birrerortzea eta! Apal zaitez eta apal gaitezen denok; ez diezaiogun jetenik eman deabruari!

       — Maria ere emango nioke —esan zuen Aurpegiasek—, nire begiek sekulan gehiago ikusiko ez zaituzten tokiraino eraman zaitzan!

       — Ez al dizuet nik esaten? —ziotsan Azaburuk—. Jainkoaxen izenean, trinkete andrea, ikusten dut bai dena zure baitan ipini beharko dudala, gerta ahalak gerta.

       Honela hitzegin zuen orduan Monipodiok:

       — Nire aurrean ez du inork gehiegikeriarik egingo: Irtengo da Aurpegiase; ez ordea, mehatxuengatik, nire maitasunarengatik baizik; eta dena ongi burutuko da. Elkar maite dutenen arteko errietak biziro atsegingarri gertatzen bait dira, bakeak egindakoan. A, Juliana! A, nire haurra! A, bihotzeko Aurpegiase! Hator hona kanpora niganako maitasunarengatik; nik jarriko bait dinat Azaburu belauniko, hiri barkamen eske.

       — Horrek hori egiten baldin badu —esan zuen Igolarinek—, denok jarriko gatzaizkio aide, eta kanpora irtetzeko arren egingo diogu Julianari.

       — Hau guztia pertsonaren gutxiestea adierazten duen makurketaren bidetik baldin badoa, ez natzaio makurtuko esgizaroz osaturiko gudarosteari ere —esan zuen Azaburuk—. Aurpegiaseren gogoa hori delako baldin bada, ordea, belaunikatu ez ezik, kopetan iltze bat sartu ere egingo nuke nik, horren esana egiteagatik.

       Txikinazkak eta Burdineskuk parre egin zioten ateraldiarengatik. Orduan izugarri haserretu zen Azaburu, adarra jotzen ari zitzaizkiolakoan, eta neurrigabeko amorrazioz, zera esan zuen:

       — Aurpegiasek nire aurka edo nik haren aurka esan dugunaz, edo esan dezakegunaz, inork parre egin, edo egitea pentsa baleza, gezurretan ari da, eta gezurretan ariko da parre egin edo egitea pentsatzen duen bakoitzean; horra berriz esan.

       Txikinazkak eta Burdineskuk benetan aldarte txarrez begiratu zioten elkarri; ohartu zen, ordea, Monipodio, berak erremedioa ipintzen ez baldin bazuen oso era txarrean amaituko zutela auzia. Beraz, heuren tartean sarturik, esan zien:

       — Aski dugu, jaunok; ez bota gehiago hitz potolorik: eutsi, hortz artean desegingo diren arte; eta esan direnak, ez bait dira gerriraino heldu, ez bitza inork beretzat bar.

       — Ziur gaude bai —erantzun zuen Txikinazkak—, tamaina horretako aholkuak ez direla guretzat esanak izan; ze, hala esan direla badirudi, eskuetan dabil panderoa, eta izango zen nork ongi joa.

       — Badugu hemen ere panderoa, on Txikinazka —esan zuen Azaburuk—; eta hala behar izanez gero, jakingo dugu koskabiloak jotzen ere; esana dizuet: txantxetan hasten dena, gezurretan ari da. Eta besterik uste duena betorkit atzetik; aski izango bait du gizonak eskubete ezpata gutxiago, esana esandakotzat hartua dadin.

       Eta hori esanik, ateaz kanpora irtetzera zihoan.

       Aurpegiase entzuten zegokion; eta, haserre zihoala ohartu zenean, irten egin zen ziotsala:

       — Euts iezaiozue; ez dadila joan, berekeriaren bat egingo du eta! Ez ote duzue ikusten haserre doala, eta ausarkeria kontuan Judas Makarelo dirudiela? Itzul hadi nigana, munduaren eta nire begien ausartondo hori!

       Eta harengana hurbilduz, heldu zion gogor kapatik eta, Monipodiok ere laguntzen ziola, gelarazi egin zuten. Txikinazkak eta Burdineskuk ez zekiten zer egin: haserretu ala ez; eta Azaburuk egin zezakeenaren zai geratu ziren; hura, berriz, Aurpegiase eta Monipodio arrenka ari zitzaizkiola ikustean, itzuli egin zen ziotsala:

       — Adiskideak ez du sekulan adiskerik haserrarazi behar, ez adiskideengatik trufaka jardun ere; are gutxiago adiskideak haserre daudela ikustean.

       — Hemen ez dago adiskidea haserrarazi, edo hari trufaka jardun, nahi duen adiskiderik —erantzun zion Burdineskuk—; beraz, denok adiskide gaudenez gero, eman bostekoa elkarri, adiskideok.

       Eta orduan Monipodiok:

       — Zuek denok, mertzedeok, adiskide onei dagokienez hitzegin duzue; eman, ba, adiskideok eskua elkarri, adiskideei dagokienez.

       Eman zioten eta, Igolarine, txapin bat erantsi eta, jotzen hasi sen panderoa baitlitza; Irabazkinek, berriz, han nonbait aurkitu zuen erratza hartu zuen eta karraskatuz hotsa atera zion: zurrun zakarra egia esan baina, txapinarenarekin ondo zetorrena. Monjpodiok plater bat puskatu zuen eta zatiez bi teilaki egin; hartu zituen behatzartean eta bizkor errepikatuz, txapinari eta erratzari kontrapuntoa ezarri zien.

       Izuturik utzi zituen Kortadillo eta Rinkonete erratzaren asmakari berriak; ordurarte ez bait zuten sekula horrelakorik ikusi. Antz eman zien Burdineskuk eta hala esan zien:

       — Erratzak harritzen al zaituzte? Ba, begira: ez du munduan inork asmatu musikarik hau bezain bizkor eta neke gutxikorik, ez hau bezain merkerik ere. Benetan diotsuet; zera entzun nion behin ikasle bati esaten: alegia, ez Arauz inpernutik atera zuen Negrofeok, ez izurde gainean, alogeran hartutako mandemearen gainean bait letor, itsasotik irten zen Marionek, ez eta ehun ate eta beste horrenbeste ataska dituen hiria eraiki zuen beste musikari handi hark ere, ez zuten sekulan asmatu hau baino musika hoberik: hain aise ikasten dena, hain jo-erraza, trasterik, gabilarik eta haririk gabea, eta tenplatu beharrik ere gabea; gainera, hala beste hura!, hiri honetako galai batek asmatu zuen; musikan bere burua Hektoren mailakotzat zeukan batek, hain zuzen.

       — Aise sinesten dut nik hori —erantzun zuen Rinkonetek—; entzun dezagun, ordea, gure musikoek kantatu nahi digutena. Badirudi Irabazkinek ttu egin duela, eta horrek kantuan hastera doala esan nahi du.

       Eta halaxe zen; ohizko segidilla batzu kanta zitzala eskatu bait zion Monipodiok. Hala ere, Igolarine hasi zen aurrena kantatzen; eta, ahots garbi eta zehatzez, ondoko hau kantatu zuen:

 

              Sevillar gorritxo, baloitiarrak

              lehertu dizkit bihotz eta erraiak

 

       Irabazkinek jarraitu zion kantuan:

 

              Berde koloreko mutil beltxaran

              Nor ez duk galduko hire besotan

 

       Eta gero, Monipodiok, bere teilakiak bizikiago astinduz, esan zuen:

 

              Bi maite errietan; laister da bake

              haserre handiak, atsegin doble.

 

       Aurpegiasek ez zuen here une gozo hura isilean gorde nahi; beraz, beste txapin bat harturik, dantzara sartu zen besteen lagun, zera ziotsala:

       Geldi hor, haserreti; zigorrikan ez! heure soina jo duk, pentsatu gabez.

       — Kanta ezazue emeki! —esan zuen orduan Azaburuk—; eta ez jardun joandako istorioak kontatzen, alperrik da eta: joana bihoa; hel diezaiogun beste bide bati eta kito.

       Ez zirudien hasitako abesti saioa hain bizkor bukatzeko asmoetan zebiltzanik, atejotze arduratsuak hartaratu ez balitu. Berehala irten zen Monipodio, nor ote zen jakitera. Eta zera esan zion begirariak: kale ertzean Justizia-Alkatea agertu zela, eta, haren atzetik, Xoxote eta Sapelaitz agoazil neutralak. Entzun zuten barrukoek, eta izugarri asaldatu ziren denak: Aurpegiasek eta Igolarinek batakoz beste jantzi zituzten txapinak; Irabazkinek utzi zuen eskoba eta Monipodiok ere bai teilakiak; eta musika guztia isiltasun larrian geratu zen. Mutu zegoen Txikinazka; Azaburu, izutua; Burdinesku, zalantzan; eta denak, bata alde batetik eta bestea bestetik, desagertu egin ziren: etxegain eta teilatuetara igo ziren; handik beste kale batetara jeitsi ondoren, ihes egiteko. Ez du sekulan garaiz kanpoko arkabuz-tiroak edo bapateko trumaiak uso-aldra patxarosorik izutu, Justizia-Alkatea zetorren berriak lagun-talde eta jende onaren batzarre hura asaldatu eta izutu zuen bezala. Bi sartu berriek, Rinkonetek eta Kortadillok ez zekiten zer egin; eta bertan geratu ziren geldi, ustekabeko ekaitz hura zertan bukatuko zen ikusteko zai; ez bait zen atertu, Alkateak aurrera egin zuela inolako espa txarren itxura eta susmorik agertu gabe, esatera begiraria itzuli zen arte.

       Eta Monipodiori hori esaten ari zitzaion bitartean, zaldun gazte bat heldu zen atera, auzo jantzian, esan ohi denez. Monipodiok berarekin sarrarazi zuen; eta Txikinazkari, Burdineskuri eta Azabururi hots egiteko agindu zuen, eta beste guztietatik inor ez zedila jeitsi. Rinkonetek eta Kortadillok, atarian geratu bait ziren, Monipodiok zaldun etorri berriarekin egin zuen solasaldi osoa entzun ahal ukan zuten; zera esan zion etorkinak Monipodiori: ea zer dela eta egin zuten hain gaizki hark eskatua. Artean ez zuela jaso egindakoaren berririk, erantzun zion Monipodiok; baina, hantxe zegoela negozio hori bere gain zeukan ofizialea, eta berak emango zizkiola kontuak garbi. Une honetan, Txikinazka jeitsi zen, eta Monipodiok zera galdegin zion: ea bete al zuen bere gain geratu zen hamalauko labanakadaren eginkizuna.

       — Zein? —erantzun zuen Txikinazkak—. Bidegurutzeko merkatari harentzakoa al da?

       — Horixe bera —esan zuen zaldunak.

       — Ba, zera gertatzen da hor —erantzun zion Txikinazkak—: bere etxeko ate ondoan egon nintzaion zai bart, eta «aimariak» baino lehen etorri zen; hurbildu nintzaion, neurtu nion begiz aurpegia, eta hain txikia zeukala ikusi nuen, ze, ez bait zitekeen han, inondik iola, hamalauko labanakadarik kabitu; eta agindu nuena, nire destruizioan neramana, ezin bete eta...

       — Instrukzioan esan nahiko duzu, mertzede horrek —esan zuen zaldunak—, eta ez destruizioan.

       — Hala esan nahi nuen, bai —erantzun zion Txikinazkak—. Zera diot, alegia: hain aurpegi estu eta laburrean erabakitako puntuak ez zirela sartzen ikusirik, nire ibilia alper gerta ez zedin, haren morroiari eman nion labanakada, eta ziur egon neurria mukuru emango duela.

       — Nahiago nuen —esan zuen zaldunak— nagusiari zazpikoa eman izan balitzaio, morroiari hamalaukoa ematea baino. Egia esan, nirekikoa ez duzue itxura onean bete; baina, ez zaio axolarik; ez ditut gehiegi gutxietsiko ezaugarritzat ipini nituen hogetamar dukatak. Eskumuinak mertzedeoi.

       Eta hori esanik, kapela erantzi eta bizkarrez jarri zitzaien, alde egiteko; Monipodiok, ordea, jantzia zeraman nahastezko kapatik eutsi egin zion, esanaz:

       — Geldi hemen, mertzede! Eta bete emandako hitza, guk geurea ohore handiz eta abantailaz bete dugunez gero. Hogei dukat zor dituzu, eta ez zara irtengo hemendik, mertzede, horiek ordaindu gabe edo hori balio duen zerbait eman gabe.

       — Baina, honi esaten al diozu zuk, mertzede horrek, hitza betetzea? —erantzun zuen zaldunak—: labanakada nagusiari eman beharrean, morroiari emateari?

       — Ez dabil batere gaizki kontuetan jaun hau! —esan zuen Txikinazkak—. Badirudi ez duela gogoan honako atsotitz hau: «Beltran maite duenak, maite du haren zakurra».

       — Baina, nolaz dagokio atsotitz hori gura auziari? —ihardetsi zuen zaldunak.

       — Ez ote da, ba, berdin esatea —jarraitu zuen Txikinazkak—: «Beltran gorroto duenak gorroto du haren txakurra? ». Gure auzian, Beltran da merkataria, eta zuk gaitz egin nahi diozu; morroia, berriz, haren txakurra da; beraz, zakurrari emana Beltranek jasotzen du: zorra garbitua geratzen da eta berekin dakar ordaindu beharra. Horregatik, ez dago ordaintzea beste erremediorik, azken oharraren zai egon gabe.

       — Zin dagit nik hori —gaineratu zuen Monipodiok—; eta mingainetik kendu didazu, Txikinazka adiskide, hemen esan duzun guztia. Eta, beraz, mertzede jaun galai hori, ez zaitez tikimikietan hasi zure zerbitzari eta adiskidearekin; aldiz, onar ezazu nire aholkua eta ordain ezazu eragindako lana; eta nagusiari beste bat ematea nahi bazenu, aurpegian kabi dakiokeen neurrikoa noski, egin kontu jadanik ari zaizkiola kura egiten.

       — Hori horrela izatekotan —erantzun zion galaiak—, benetan gogo onez eta pozik ordainduko dizkizut bata eta bestea oso-osorik.

       — Ez horretan zalantzarik izan kristau izaten baino gehiago —esan zion Monipodiok—. Izan ere, hain ebaki egokia egingo dio Txikinazkak, ze, badirudike jaiotzatik dakarrela aurpegian.

       — Ea ba, ziurtasun eta agintza hori onartzen ditudanez gero —erantzun zuen zaldunak—, har iezadazue kate hau, atzeratuak ditudan hogei dukaten eta datorren labanakadarengatik eskaintzen dizkizuedan beste berrogeien agiritzat. Mila erreal pisatzen ditu, eta gera daiteke agian zuenean; bekozkoan sartua bait dut, luzaro baino lehen, beste hamalau puntukoren bat eman behar izango dugula.

       Hauek honela, kendu zuen lepotik biraki txikizko katea, eta Monipodiori eman zion; eta honek laister antz eman zion, kolorean eta pisuan, ez zela pitxi merkea. Pozik eta giza itxura onez jaso zuen Monipodiok, biziro ongi hezia bait zen. Exekutatzea bere gain hartu zuen Txikinazkak; eta gau hartan bertan betetzekotan geratu zen. Oso pozik aldegin zuen zaldunak; eta ondoren, aztoraturik kanpoan zeuden guztiei dei egin zien Monipodiok. Jeitsi ziren denak eta Monipodiok, denen erdian kokaturik, kaparen kapaxkan gordea zeukan oroitzapen-liburua atera zuen; eta Rinkoneteri eman zion irakurtzeko, berak ez bait zekien irakurtzen. Ireki zuen Rinkonetek eta zera ikusi zuen ziotsala lehenbiziko orrian:

 

              Aste honetan eman beharreko

              labanakaden oroitzapen-agiria

 

       «Lehenbizikoa, Bidegurutzeko merkatariari: berrogatamar dukat balio ditu. Hogetamar aurretik ondo jasoak ditugu. Exekutatzaile: Txikinazka.

       — Ez that uste besterik dagoenik, seme —esan zion Monipodiok—: jo ezak aurrera, eta begira ezak Makilkaden Oroitzapen-agiria» dionean.

       Eragin zion ornan Rinkonetek eta, zera ikusi zuen hurrengoan idatzia: «Makilkaden Oroitzapen-agiria». Eta hau zioen beherago: «Uribelar-eko bodegariari, hamabi makilkada handietakoak, bakoitza eskudo banan. Zortzi aurrez ondo jasoak daude. Sei eguneko epea. Exekutatzaile, Burdinesku».

       — Porroka daiteke lerro hori —esan zuen Burdíneskuk—; gaur gauean ekarriko bait dut horren kittaze-agiria.

       — Besterik ba al zegok, seme? —esan zuen Monipodiok.

       — Bai, badago beste bat ere —erantzun zion Rinkonetek—. Honela dio:

       «Sastre txalkorrari, gaitzizenez kardantxo deritzanari, sei makilakada handietakoak, lepokoa utzi zigun anderearen eskabidea betetzeko. Exekutatzaile: Kaskamotz. »

       — Harritzen naiz —esan zuen Monipodiok—. Nolaz dago eginkizun hori oraindik betetzeke? Ondoezik egon behar du nonbait Kaskamotzek. Bi egun bait da epea beterik dela; eta ez du Ian honetan eskurik sartu.

       — Topo egin nuen atzo berarekin —esan zuen Burdineskuk— eta, Txalkorra gaisoturik egon omen delako, daukala here eginbeharra bete gabe, esan zidan.

       — Sinesten dut hori, bai —esan zuen Monipodiok—. Izan ere, benetan oso ofiziale ontzat daukat nik Kaskamotz; eta, hain bidezko eragozpenarengatik izan ez balitz, eginkizun handiagoak ere burutuak zitzakeen hark. Ba al duk besterik, mutiko?

       — Ez jauna —erantzun zion Rinkonetek.

       — Jo aurrera, ba; —esan zuen Monipodiok—; eta begiratu «Eguneroko kalteen Oroitzapen-agiria» dioen horretan.

       Jo zuen aurrera Rinkonetek, eta beste orri batetan hau aurkitu zuen idatzia:

       «Eguneroko Kalteen Oroitzapen-agiria; adibidez: anpulukada, abereoliozko igortzia, izen txarrak eta adarrak atean jostea, txalapartak, izuketak, istiluak eta itxura hutsezko labanakadak, irain-liburuak argitaratzea, e.a.

       — Zer dio beherago? —galdegin zuen Monipodiok.

       — Zera —esan zuen Rinkonetek—: «abereolioz etxe... »

       — Ez duk etxearen izena irakurri beharrik; bazekiat non dagoen eta —erantzun zuen Monipodiok—. Izan ere, neu naiz umekeria horren tuautern-a eta exekutatzailea. Lau eskudo aurrez ondo asoak daude, eta zortzi dira guztira.

       —Halaxe da egia —esan zuen Rinkonetek—; hemen idatzia bait dago hori guztia. Eta beherago, zera dio: «Adarrak atean jostea».

       — Ez irakurri oraingoan ere etxerik eta nongorik; aski bait dugu iraintzea, jendeari jakinarazten ibili gabe; izan ere asko larritzen du horrek kontzientzia. Nik behintzat nahiago nuke ehun adar eta beste hainbeste izen txar jostea, ondo ordainduko balitzait, behin bakarrik, jaio ninduen amari berari izanda ere, esatea baino.

       — Honen exekutatzailea Sudurrandi da —esan zuen Rinkonetek.

       — Hori egina eta ordaindua dago —esan zuen Monipodiok—. Begira ezak besterik ba ote dagoen; gogoan gaizki ez badiat, egon behar dik hor hogei eskudoko izuketa batek. Erdia emana dago; eta exekutatzaile komunitate osoa da. Epea, beraiz, hilabete hau osoa; eta dioenez dioen bete behar da, urrats batean ere hutsegin gabe; eta hiri honetan aspaldian gertatu den ekintzarik hoberenetarikoa izango da. Eman iezadak liburua, gaztetxo; bazekiat nik ez dagoela besterik eta. Badakit ofizioa mottel dabilela; baina, denboraldi honen ondotik etorriko da beste bat; eta nabi genukeen baino gehiago egin beharra ukanen dugu. Ez da hostorik astintzen, Jainkoak hala nahi ez badu; eta ez dugu inor mendekura bortxatu behar. Gainera, jakina da: nahiko ausarta ohi da bakoitza bere auzian; eta ez du ordaindu nahi beure eskuz burutu dezakeen ekintzarik.

       — Halaxe da —esan zuen honetaz Azaburuk—. Baina, esaiguzu, Monipodio jaun mertzede horrek, agindu eta eman behar diguzun betekizuna; berandutzen bait doa, eta, beroa ohi baino bizkorrago ari da sartzen.

       — Hau da egin beharra —erantzun zuen Monipodiok—: denok, bakoitza bere lekura joan; eta ez dadila inor aldatu iganderarte. Orduan, hementxe bertan bildu eta, eskuartean erori zaigun guztia banatuko dugu, inor gutxietsi gabe. Rinkonete Zintzori eta Kortadillori, hasi Urrezko Dorretik, hiriaz kanpoan, eta Alkazar-aren atakarainokoa emango diegu jardungunetzat. Izan ere hango loreartean aide baterako lana egin bait daiteke. Ikusi dut nik hauek baino traketsagorik, zilarraz gainera, txanpon txikitan, egunean hogei eta gehiago erreal ateratzen, kartaldi bakarra erabiliz, eta bera lau karta gutxiagorekin gainera. Kakotxek erakutsiko dizue jardungune hori. San Sebastianeraino eta San Telmoraino hedatzen bazarete ere ez zaio axolarik; justizia arruntari dagokiona bait da inor bestearen tokian ez sartzea.

       Biek muin eman zioten eskuan, egin zien mesedearengatik; eta, ongi eta leialki, benetako arretaz eta begirunez beteko zutela heuren eginkizuna agindu zioten.

       Orduan Monipodiok paper tolestatu bat atera zuen kaparen kapaxkatik: kofradiakideen zerrendarena; eta beure eta Kortadilloren izenak han ipintzeko esan zion Rinkoneteri. Han ez zegoen, ordea, tintontzirik; eta beurekin eramateko eman zion, aurreneko botikategian honako hau idatzi zezan: «Rinkonete eta Kortadillo, kofradiakideak; nobiziadorik, baterez; Rinkonete, iruzurlari; Kortadillo, hatzamar-luze»; eguna, hila eta urtea, gurasoak eta jaioterria isilean utziz. Une honetan, agure liztortzarretako bat sartu zen, ziotsala:

       — Zera natorkizue esatera mertzedeoi: alegia, Malagako Otsokorekin egin dudala topo oraintxe, Harmailetan; eta hala esan dit: asko hobetu dela bere arte-lanean; karta garbiak erabiliz, Satanas berari ere aterako omen lioke dirua; eta maltratatua etorri delako, gaur, ohi diren izen-emate eta menpekotasun-eskaintzak egitera, etorri ez denarren, igandean hemen izango dela ziur.

       — Beti nengoen neurekiko, Otsako hori bere artezian besterik ez bezalakoa izatera helduko zelakoan; horretarako opa daitezkeen eskurik onenak eta egokienak bait ditu. Izan ere, nor here ofizioan ofiziale ona izatekotan, ikasteko buruargitasuna be zain beharrezkoak ditu hartarako tresna egokiak.

       — Judu-rekin ere topo egin dut —esan zuen agureak—, Tintari kaleko ostatu batean, apaiz jantzita. Etxe horretan bi aberats bizi direla jakin omen du eta, horregatik joan da han ostatu hartzera. Haiekin jokuan sartu nabi omen luke, gutxian bederen; gero gehiago etor daitekeelakoan. Igandeko batzarrera ez duela hutsegingo, esan dit gainera; eta han emango duela bere buruaren berri.

       — Judu hori ere ohin handia dugu —esan zuen Monipodiok—, eta ezaguera handikoa. Egunak dira ez dudala ikusi, eta hori ez du ondo egiten. Begira, hitz ematen dut koroea desegingo diodala aldatzen ez baldin bada; lapurrak ez bait du Turkoak baino agindu gehiagorik, eta ez daki gure amak baino erdara gehiagorik. Ba al da beste berririk?

       — Ez! —esan zuen agureak—, nik dakidanik behintzat.

       — Ordu onean bedi, beraz —esan zuen Monipodiok—. Eta zuek, mertzedeok, har ezazue huskeria hau —eta berrogei errealetaraino banatu zizkien guztien artean—. Eta igandean ez dezala inork hutseman, gainetikorik ez da ezer faltako eta.

       Eskerrak eman zizkioten denek. Berriro ere besarkatu ziren: Azaburu Aurpegiaserekin, Igolarine Burdineskurekin, eta Irabazkine Txikinazkarekin; eta, egunekoa bete ondoren, gauean Pipotarenean biltzekotan geratu ziren; han izango zela esan zuen Monipodiok ere, lisiba-otarrea miatzen; gero, berriz, abereolioaren eginkizuna betetzera joan behar zuela. Besarkatu egin zituen Rinkonete eta Kortadilo; eta, bedeinkazioa emanik, agur egin zien zera esanaz: ez hartzeko sekulan ostatu jakinik eta finkorik, hala komeni zela guztien osasunerako eta. Haiekin joan zen Kakotx ere, jarduntokiak erakutsi zizkien arte, eta zera gogorarazi zien honek: ez zezatela igandean hutseman; berak uste zuenez eta buruak esaten zionez, haien artelanari zegokion, posizio lizioa irakurtzekotan zela Monipodio eta. Hori esandakoan aide egin zuen; bi lagunak, ikusi zutenarekin, harrituak uzten zituela.

       Rinkonete, mutikoa izanarren, oso buru argikoa eta aldarte onekoa zen; eta nola aitarekin bula-jardunean ibilia bait zen, mintzamolde ona apur bat ikasia zuen; eta, Monipodiori eta haren lagunei eta senitarte santuan entzundako hitzak gogoratzean, parregure handia etortzen zitzaion; eta gehiago: per modum sufragii, esan beharrean, por modo de naufragio, esan zuenekoa; eta estupendoa ateratzen zutela, harrapatutakoaren estipendioa esan beharrean; eta Aurpegiasek Azabururengatik Torpeiako marinelaren eta Okainako Tigrearen antzekoa zela, Hirkaniakoa esan beharrean, bota zionekoa; eta beste mila bidagabekeria, hauen antzekoak eta okerragoak ere. Zera egin zitzaion batezere parregarri : alegia. hogetalau errealak irabazten pasa zuen denbora, bar zezala zeruak bere pekatuen aringarri, esan zuenekoa; eta bereziki zerak harritzen zuen: heuren deboziokizunak hutsik egin gabe betez gero, nahiz eta lapurretaz, gizahilketaz eta jainkoirainketaz gainezka egon, zerura joateko zeukaten ziurtasun eta usteon hark. Atso Pipotarengatik ere parre egiten zuen: lapurturiko lisiba-otarrea etxean gordeta utzirik, santuei argizariak ipintzera joaten bait zen; eta horrela oinetako eta guzti pentsatzen zuen zeruan sartzea. Ez zuen gutxiago harritu Monipodiori, hain basatia, traketsa eta bihozkabea izanik, guztiek zioten menpekotasunak eta begiruneak. Haren oroitzapenen liburuan irakurria zetorkion gogora, eta guztiek zuten jardunbidea ere bai. Azkenik, gehiegizkotzat jotzen zuen, Sevilla zen bezain hiri ospetsuan, bain justizia nasaia egotea; ia agerian bizi bait zen han jende gaizkilea eta izadiaren beraren erabat aurkakoa; eta bere lagunari honako aholku hau aurkeztea erabaki zuen berekiko: ez zutela luzaroegi iraun behar hain bizikera galdu, gaizto, aztoragarri, nolanahikoan eta nasaian. Baina, hala ere, gaztea eta esperientziarik gabea izaki, hilabeteak joan zitzaizkion bere hartan; eta binbitartean, hau baino idazki luzeagoa eskatzen duten gauzak gertatu ziren. Eta, beraz, beste baterako uzten dugu haren bizitza eta mirariak kontatzea, haren maisu Monipodiorenekin eta izen txarreko akademia hartakoen beste gertakizunekin batera. Guztiek ere zer pentsaturik emango bait dute. Irakurleei, berriz, jarraipide eta adigarri dakizkieke.

 

 

KRISTAL LIZENTZIATUA

 

       Tormes-en ibarretan egurasten zebiltzela, bi ikasle zaldunek hamaika bat urteko mutikoa, nekazariz jantzia, aurkitu zuten lotan, zuhaitz baten babesean; esnarazi zezala agindu zioten morroietako bati. Esnatu zenean, nongoa zen eta zertan zegoen bakardade hartan lo, galdegin zioten. Zera erantzun zien mutikoak: bere jaioterriaren izena ahaztu egin zitzaiola, eta Salamanka hirira zihoala, morrontzaren truke ikasketak ordain ziezazkiokeen nagusiren baten bila. Irakurtzen ba ote zekien galdegin zioten. Beietz erantzun zien, bai eta idazten ere.

       — Hala bada —esan zuen zaldunetan batek—, ez zaizu ahaztu zeure sorterriaren izena oroimenaren faltaz.

       — Dena denarengatik —erantzun zuen mutikoak—, ez haren berririk ez nire gurasoenik jakingo du inork, hauek eta hura ohorez bete ditzakedan arte.

       — Beraz, nola uste duzu ohora ditzakezula? —galdegin zuen beste zaldunak.

       — Neure ikasketen bidez —erantzun zuen mutikoak—. Haien medioz ospetsu izanez; entzuna dudanez gizonezkoz egiten bait dira apezpikuak.

       Erantzun honek mutikoa heurekin hartu eta eramatera bultzatu zituen bi zaldunak, eta egin ere hala egin zuten, zerbitzen dauden morroiei Unibertsitate hartan ohi zaienez, ikasketak eman zizkiotelarik. Tomas Rodaja zuela izena esan zuen mutikoak; hau dela eta, izen jazkeretatik antz eman zioten nekazari behartsuren batzuen semea izan behar zuela. Handik egun gutxitara, beltzez jantzi zuten, eta, aste gutxitara adimen berezia duenaren trazak erakutsi zituen Tomasek, berebiziko leialtasunez, hutsegin gabe eta arretaz, bere nagusiak zerbitzatuz; ze, ikasketei fitxik ukatzen ez zienarren, bai bait zirudien erabat haiek zerbitzeari lotua zegoela; eta zerbitzariaren zerbitzu onak hau ongi tratatzera erakartzen bait du jaunaren borondatea, jadanik Tomas ez zen gehiago bere nagusien morroi, laguna baizik. Azkenik, haiekin eman zituen zortzi urteetan, ospetsu egin zen Unibertsitatean bere buru argiarengatik eta trebetasun nabarmenarengatik, jende mota guztiek estimuan eta maite zutela. Batezere Legeak ikasteari heldu zion; baina, Literaturan nabarmendu zen gehienbat; haren oroimena, berriz, berebizikoa zen benetan; eta adimen onak hainbestexe argitzen zion, ze ez bait zuen aipu gutxiago honengatik harengatik baino.

       Heldu zen, ordea, heldu, haren nagusiek heuren ikasketak burutu zituzten eguna, eta, heurekin batera, heuren lurraldera eraman zuten Tomas, Andaluziako hirietan bikainenera hain zuzen; eta haiekin egon zen egun batzuez. Baina, bere ikaskizunetara eta Salamankara itzultzeko irrikaz zegoen (izan ere, hango bizikeraren giro atsegina dastatu duten guztien borondateak liluratuak geratzen bait dira), eta itzultzeko baimena eskatu zien nagusiei. Haiek, gizabidezkoak eta eskuzabalak izaki, eman egin zioten, hiru urtez iraun ahal izateko hainbat eskuarteko ere eskainiz.

       Agur egin zien, eskerronezko hitzez egin ere, eta Malagatik (hau bait zen bere nagusien sorterria) aide egin zuen; eta Zanbrako aldapan behera Antekeraruntz zihoala, zaldiz, bide-jantzi bikainez eta zaldizko bi morroi lagun zituela zihoan, jaun handiki batekin egin zuen topo. Elkartu egin zitzaion eta honek ere norabide berdina zeramala ohartu zen. Berehala egin bait ziren lagun, zenbait gauza elkarren artean banatu zituzten; eta ezer handirik egin baino lehen eman zituen Tomasek bere buruargitasunaren agerpenak, eta zaldunak ere bai bere bikaintasunarena eta gortesiarena; Maiestate Jaunaren infanteriako kapitaina zela, esan zuen honek, eta bere alfereza gudari konpainia biltzen ari zitzaiola Salamanka aldean. Goraki mintzatu zitzaion gudariez; benetan biziki goraipatu zizkion Napoli hiriaren edertasuna, Palermoren erosotasunak, Milango oparotasuna, Lonbardiako oturuntzak eta ostatuetako janari bikainak; gozo eta zehatz irakatsi zion aconcha, patrón; pasa acá, manigoldo; venga la macatela, li polastri, e li macarroni hitzen esanahia Gudarien bizikera libreari eta Italiako askatasunari buruzko goraipamenak zeruraino jaso zituen. Ez zion, ordea, inork ezer esan zentinela orduetako hotzaz, eraso aldietako arriskuaz, gatazka aldietako izuaz, hertsi aldietako goseaz, mina-leherkarien hondamendiaz, eta hauen gisako diren beste zenbait gauzez, zerlbaitek gudari nekearen gehigarritzat badauzka ere, horren nekagarririk estuena direnarren. Dena dela, hainbeste gauza kontatu zizkion eta hain egoki esan ere, gure Tomas Rodajaren zentzu ona zalantzaka hasi zen, eta borondatea bizikera hartaz, heriotza hain hurbil ohi Buen bizikera hartaz, zaletzen. Kapitainak, Diego de Valdibia jauna zeritzan hain zuzen, Tomasen buru argiaz eta erakortasunaz pozik bait zegoen, berarekin Italiara abiatzeko arren egin zion, hala nahi baldin bazuen, ikusgrina ase zezan. Eskaintzen ziola here mahaian aulkia, esan zion; eta, hala behar izanez gero, here ikurrinpean ere bai, alfereza laister aldegitekoa omen bait zuen. Ez zuen ahalegin handirik behar izan Tomasek gonbita onar zezan; zeinak, instant batean, zera etsi bait zuen berekiko: mesedegarri zitzaiola Italia eta Flandes ezagutzea, eta beste zenbait toki ere, ibilaldi luzeek zentzudun egiten bait dute gizakia; gehienik ere hiruzpalauurte xahutuko zituen, eta hauek, berak zeuzkan apurrei baturik ere, ez ziren berari ikasketetara itzultzen galerazteko haina. Eta dena here gurarien erara gerta zitekeelakoan, pozik zegoela berarekin Italiara joateko, esan zion kapitainari, baina, ikurrinpean edo gudari zerrendan ez sartzeko kondiziotan; ikurrinaren atzetik joateko beharkizunik izan ez zezan. Zerrendan sartzeagatik ez zitzaiola axolarik esan zion kapitainak; eta horrela, konpainiari eman ziezazkiekeen laguntza eta lansarien jabekide izateaz gainera, eska ziezaion bakoitzean emango ziola nahi zuenerako baimena.

       — Hori nire kontzientziaren eta kapitain jaun horrenaren aurka joatea litzateke —esan zuen Tomasek—. Beraz, nahiago dut neure gisara ibiltzea, inoren mende baino.

       — Horren kontzientzia estuak —esan zion Diego jaunak—, gehiago dirudi erlijiosoarena gudariarena baino; nolanahi ere lagunak gara jadanik.

       Gau hartan bertan heldu ziren Antekerara, eta egun gutxi barru, ibilaldi luzeak eginik, konpainia osatu berria Kartajenaruntz abiatzen ari zen tokira heldu ziren; han hau eta beste lau konpainia ahal zuten tokian kokatu ziren. Berehala nabaitu zituen Tomasek komisarioen nagusigoa, kapitain batzuen erosotasunik eza, osatalarien arreta, pagatzaileen trebetasuna eta ardura, herrien kexuak, txartelak berreskuratzea, sartuberrien kirtenkeria, ostakideen arteko burrukak, behar baino eskuarteko gehiago eskatzea, eta azkenik, nabaitzen eta txartzat ematen zuen hura guztia, ia nahi eta nahiez, egin beharra. Papagaioz jantzia zegoen Tomas, ikasle habituak alde bat utzirik, eta, esan ohi denez, kristorenak egiteko gertu jarri zen.

       Zeukan liburu mordo handitik bi besterik ez zuen hartu: Andra Mariren Orduak eta, komentariorik gabeko, Garzilaso bat, zeintzu poltsiko banatan bait zeramatzan. Nahi baino arinago iritxi ziren Kartajenara; izan ere, ostategietako bizikera zabala eta askotarikoa izanik, egun bakoitzean gauza berri atseginekin topo egiten da haietan. Napoliko lau galeretan untziratu ziren, eta han ere ohartu zen Tomas Rodaja itsas-etxe haietako bizikera arrotzaz, non tximutxak zimikoka ari bait zaizkizu, indartsuak lapurretan, marinelak haserre, saguak hondakintzan eta itsas-kolpeak aspergarri. Ekaitzek eta trumoi-aldiek beldur eman zioten, batez ere Leon-go itsas-golkoan; bi jasan bait zituzten, batak Kortsikara bota eta besteak Frantziako Tolon-a itzularazi zituelarik. Hauek honela, nolabait gaua pasatu ondoren, blai eginak eta begizuloak nabarmen, Genova hiri eder zoragarrira heldu ziren, eta hango kai bilduan desuntziratu ziren; eliza batetan sartu-irten bat egin ondoren, bere laguntalde osoarekin ostatu batetan sartu zen kapitaina, non, mementuko gaudeamus-ak ahaztu arazi bait zizkien igarotako ekaitzaldi guztiak.

       Han dastatu zuten Trebiano ardoaren leuntasuna, Montefraskoiaren balioa, Asperinoaren indarra, Kandia eta Soma bi greziarren bikaintasuna; Bost Mahastietakoaren gailentasuna, Guarnatxa anderearen gozotasuna eta baretasuna, Xentolaren basa-kutsua; Eroma-ardo merkeek ez bait zuten hauen guztien artean agertzeko ausardirik. Eta ostalariak, hainbeste ardo hain desberdinen aipamena egin zuelarik, honako beste hauek han bertan agertarazteko eskaintza egin zuen, eta ez batakoz beste eginaz, ez eta mapan margotuak bait lira, baizik eta egiaz eta benetan: Madrigal-a, Koka, Aleajos-a eta Inperiala Ziudad Real-a baino hobetzat, irri-jainkoaren gordeleku; Eskibias-a Alanis-a, Kazalla, Guadalkanala eta Menbrila ere eskaini zituen, Ribadabiaz eta Deskargamariaz ahaztu gabe. Azkenik, ardo gehiago aipatu zituen ostalariak, eta Bako-k berak beure upategietan zeuzkakeenak baino gehiago eman ere eman zizkigun.

       Harriturik utzi zuten Tomas neskatila jenobarren adats horiek eta gizonezkoen adeitasun eta jarrera jatorrak; zeresanik ez hiriaren edertasun miragarriak, bai bait zirudien urrean diamanteak ohi diren bezala zituela etxeak harkaitz haietan kokatuak. Beste egun batean, Piamontera joan behar zuten konpainia guztiak lehorreratu ziren; Tomasek, ordea, ez zuen bidaia hori egin nahi izan, baizik eta Erromara eta Napolira lehorrez joan; bai joan ere, Benezian eta Loreton barrena Milana eta Piamontera itzultzeko asmotan; han aurkituko zuela bera esan bait zion Diego de Valdivia jaunak, ordurako, ziotenez, Flandes-a eramanak ez bazituzten. Handik bi egunetara egin zion agur Tomasek kapitainari, eta bost egunen buruan Florentziaraino heldu zen, bidean Luka zeritzan hiri txiki bat ikusten egon ondoren; benetan ondo egina hiri txiki hau eta Italiako beste alderdietan baino begi hobez ikusiak eta hobeto hartuak ohi dira hemen españiarrak. Biziro atsegina gertatu zitzaion Florentzia, zegoen tokiarengatik ez ezik, here garbitasunarengatik, etxe bikainengatik eta kale baketsuengatik. Lau egunez egon zen han, eta gero Erromaruntz abiatu zen, hirien erregin eta munduko andere den Erromaruntz. Ikuskatu zituen hango jauretxeak, gurtu erlikiak eta miretsi haren handitasuna; izan ere, atzamarretatik lehoiaren neurria. eta basatikeria antzematen diren bezala atera zuen hark Erromari buruzko iritzi hau hango marmol puskatuetatik, estatua-zati eta osoetatik, hango arku apurtuetatik eta urberotegi erauzietatik, hango atari eta anfiteatro handi bikainetatik, hango ibai ospetsu eta santu hartatik —hibai honek, urez aseaz gainera, ur haietan ehortziak izan ziren martini gorputzen ezin kontala erlikiz bedeinkatu ere bedeinkatzen baitzituen bere ertzak—; eta hango kaleetatik, heuren izenak aski bait zaizkie munduko beste hiri guztiak baino garaiago agertzeko: Apia ibilbidea, Flaminia, Julia, hauen mailako besteekin batera. Hori bezain miresgarri zitzaion hango mendien kokaera, hiri barrean bertan: Zelio, Kirinak eta Batikano mendiak beste lauekin batera, zeintzuen izenek Enromaren handitasuna eta dirdira nabarmen erakusten bait dute. Kardinal taldearen aginteaz, Aitasantuaren gailentasunaz, nazio eta jende desberdinez osaturiko gizataldeaz ere ohartu zen. Dena ikuskatu, aintzat hartu eta irizpetu zuen. Eta, zazpi elizen ibilaldia egin, penitentzi-emaile batekin aitortu eta Aitasantuaren oinari muin eman ondoren, agnudei-z eta errosarioz beterik, Napolira joatea erabaki zuen; eta, aldakuntza garaia izaki, lehorrez Erroman sartu edo handik irten behar zutenentzat garai txarra eta kaltegarria bait zen, itsasoz joan zen. Han, Erroma ikustetik zekarren harridurari Napoli ikusteak sortu zion lilura gaineratu zitzaion; izan ere hiri hau, bere eta ikusi zuten beste guztien iritziz, Europakoetan eta mundu guztikoetan ere onena zen.

       Handik Siziliara joan zen eta Palermo ikuskatu zuen, bai eta gero Mizina ere: Palermon egokiak iruditu zitzaizkion bere kokapena eta edertasuna; Mizinan, berriz, kaia; eta, irla guztian, oparotasuna; hori dela eta bidez eta egiz bais deritzaio Italiaren aletegi. Napolira eta Erromara etorri zen berriro; eta handik Loretoko Andra Marira joan zen; hango jauretxe santuan ez zuen ez paretarik ez harresirik ikusi, makuluz, hil-ehunez, katez, girgiluz, esposaz, adatsez, argizagi-irudikiz, margokiz eta erretabloz estaliak bait zeuden erabat, Jainkoaren eskutik, here ainkozko Amaren eskabidez, askok eta askok harturiko kontaezinala mesederen adierazgarri nabarmenak zirela; Andra Mariren irudi txit santu hark mirari ugariz handietsi eta goraldu nahi ukan bait zuen, bere etxeko harresiak halako apaiduriz dotoretu dituztenek dioten jaieraren saritzat. Zeru guztiek, eta aingeru guztiek, eta betiraundeko bizitokietako biztanle guztiek ikusiarren ulertu ez zuten, enbaxadarik garrantzitsuenaren berri eman zen gela eta tokia bera ere ikusi zituen.

       Handik, Ankora-n untziratu zirelarik, Beneziara joan zen, munduan Kolon jaio izan ez balitz antzekorik ez lukeen hirira: eskerrak zeruari eta Hernando Kortes-i; Mexiko irabazi bait zuen honek, Benezia handiari nolabait ere zeingehiagoka egin zekion. Bi hiri ospetsu hauek elkarren antzeko keleak dituzte, denak urezkoak: Europakoa, mundu zaharraren harrigarri; Amerikakoa, mundu berriaren izugarri. Hango aberastasuna muga gabea zela iruditu zitzaion, hango gobernua zuhurra, zegoen tokia menderakaitza, oparotasuna handia, ingurumariak alaiak, eta, azkenik, hiria, osoan harturik nahiz here zatietan, haren balioaz lurbira osoan zehar hedatu den ospeari dagokiona; egia hori ziurtagotzeko, berriz, hor duzu armategi aipagarriaren hesparrua; beste ezinesanala txikikerirekin batera, galerak ere hortxe eraikitzen bait ziren. la gutxitzat jo zitezkeen Kalipsok jasoriko erregaliak gure ikusmiatzaileak Benezian aurkituriko opari eta denborapasagarrien aldean; izan ere, ahaztu arazi egin bait zioten is haserako asmoa. Baina, han hilabetez egon zelarik, Ferrara-n, Parma-n eta Plasentzian zehar Milana itzuli zen, Bulkanoren bulegora, Frantziako erreinuaren bekaitzera; beno, eskatuala eskaintzen duela dioten hirira: here eta jauretxearen handitasunak eta giza bizitzari beharrezko zaizkion gauza guztien oparotasun miresgarriak bikaintzen bait dute. Handik Aste-ra joan zen, eta garaiz heldu zen, hurrengo egunean abiatzekoa bait zen tertzioa Flandesa. Bere adiskide kapitainak oso ondo hartu zuen, eta haren konpainian eta lagun joan zen Flandesa. Eta hala heldu zen Anberesa, Italian ikuskatu zituenak bezain miresgarri den hiri hartara. Gante eta Bruselas ikuskatu zituelarik, herrialde guztia, hurrengo udan gudaketari ekiteko, armak hartzera zihoala ohartu zen. Eta, ikusi zuena ikustera bultzatu zuen irrikia jadanik asea bait zuen, Españiara eta Salamankara itzultzea erabaki zuen, here ikasketak burutzeko; eta pentsatua ekinean ipini zuen gero, here lagunari atsekabe handia emanaz; kapitainak, agur egiterakoan, here osasunaren, Salamankara heltzearen eta han gerta liezaiokeenaren berri bidal ziezaiola egin zion arren. Hark eskatua beteko zuela agindu zion, eta, Frantzian barrena, Españiara itzuli zen, Paris ikustera sartu gabe, armetan jeikia bait zegoen hau. Azkenik, heldu zen Salamankara. Harrera ona egin zioten bere adiskideek, eta hauek giroturiko erosotasunean jarraitu zituen ikasketak, Lege-jakitunen lizentziatu-agiria lortu zuen arte.

       Garai hartan zera gertatu zen: nolahalako emakume bat etorri zela hiri hartara. Haren atrikulu eta erreklamora berehala hurbildu ziren inguruko txori guztiak, ez bait zen vademecum-ik geratu harekin egotera joan gabe. Emakume hark Italian eta Flandesen egondako kontua zioela, esan zioten Tomasi; eta hau, ezagutzen ote zuen jakitearren, ikustera joan zitzaion. Ikustaldi hura zela medio, maiteminetan utzi zuen Tomasek emakumea. Hark, ordea, ez bait zen eragin artaz ohartu, ez zuen emakumearen etxera sartu nahi, eta ez zen sartuko ere, besteek indarrez sarrarazi ez balute. Azkenean, here gurarien eta ondasunen berri eman zion emakumeak. Tomasek, ordea, arreta gehiago bait zien liburuei beste denborapasagarria baino, ez zion inolaz ere gustoko erantzunik eman emakumeari, eta honek, bere burua arbuiatua eta, here iritziz, iraindua ere ikusirik, eta Tomasen harrizko bihotza ohizko jardunbidez ezin irabaz zezakeela oharturik, beste bitarteko eraginkorrago batzuen bila hastea erabaki zuen, bere irrikien asetzeko benetan baliagarri izango zitzaizkion ustetan. Hauek honela, mairu-andere baten aholkua jarraituz, toledoarren menbriluán nahastuak, sorginkari deritzaten horietakoak eman zizkion Tomasi, honen bihotza bera maitatzera behartuko zuen zerbait ematen ziolakoan; inoren barne askatasuna menderatzeko ahalmena duen belarrik, lilurakinik edo hitzik munduan balitz bezala. Hain zuzen, maite-edari edo janari hauek ematen dituztenei pozoigile deritzaie; hau ez bait da hartzen duenari pozoia ematea besterik, esperientziak askotan eta era askotako gertakizunetan agertu duenez.

       Hain zoritxarrean jan zuen Tomasek menbrilua, ze, berehala hasi bait zitzaizkion oinak eta eskuak gaisotzen, bihotzeko minak harrapatu balu bezala; eta ordu asko eman zituen here onera etorri gahe; senera etorri zenean, berriz, zozotua zirudien; eta, mingaina trabatzen zitzaiolarik, totelka, jandako menbriluak hil egin zuela esan zuen, eta nork eman zion ere aitortu zuen. Justizia, gertatuaren berri jakin zuelarik, emakumearen bila joan zen; baina, hura, arazo txarraz oharturik here neurriak hartuak zituen ordurako eta, ez zen sekulan gehiago agertu.

       Sei hilabetez egon zen Tomas ohean. Denbora horretan ihartu eta, esan ohi denez, hezur-huts bihurtu zen, eta ezagun zitzaion zentzu guztiak nahasiak zeuzkala; eta ahal ziren erremedioak egin zizkiotenarren, gorputzaren gaisotasuna sendatu zioten soilki; burukorik, ordea, ez: osasunez ondo eta, ordurarte ezaguturiko, erotasunik arraroenez erotua geratu bait zen. Dena kristalez egina zegoela sartu zitzaion buruan gizajoari; eta, irudipen hau zela medio, norbait hurbiltzen zitzaionean ikaragarrizko istilua ateratzen zuen; inor ez zekiola hurbildu eskatzen eta arren egiten zuen zentzu oneko hitzez eta arrazonamenduz, bestela puskatu egingo zutela eta; bera ez zela beste gizakumeak bezalakoa: oinetik bururaino kristalezkoa zela.

       Irudipen arraro honetatik ateratzeko, haren hots eta otoiei entzungor eginez, zalapartan heldu eta besarkadan lotu zitzaizkion asko, zera esaten ziotelarik: begiratu eta ikus zezala nola ez zen puskatzen. Baina, horrekin lortzen zuten guztia zera zen: gizarajoak, mila karrasiren artean, bere burua lurrera bota eta kordegabetua geratzen zen, eta lau bat orduan ez zen bere senera etortzen; eta etortzen zenean, gehiago ez zekizkiola hurbildu egiten zien arren behin eta berriz. Urrutitik hitzeginaz nabi 7uten guztia galde ziezaiotela esaten zien; hala zuhurkiago erantzungo ziela dena, haragizkoa ez baina kristalezkoa zelako; kristala gaiki garden eta zolia izaki, arimak arinkiago eta etekin hobez betetzen zuela honen bidez here egitekoa, gorputz astun eta lurtiarraren bidez baino. Norbaitzuk esaten zuena egia ote zen ziurtatu nahi izan zuten, eta beraz, galdera asko eta zailak egin zizkioten; hark, berriz, pentsatzen egon gabe, biziro buru argitasun zorrotzez erantzuten zien. Gertakizun honek harriduraz bete zituen Unibertsitateko letradunak eta sendakintzako nahiz filosofiako irakasle gehienak, kristalezkoa zela pentsatzeko bezain erotua zegoen sujet batek edozein galderari zegokionez eta zorrotz erantzun ahal izateko bezain adimen argia zeukala bere baitan ikustean.

       Haren gorputza zen ontzi puskakor hura babesteko, zorroren bat eman ziezaiotela eskatu zien, soineko esturen bat jazterakoan hautsi ez zedin; beraz, erropa arre bat eta alkondara oso zabal bat eman zizkioten. Arreta handiz jantzi zituen eta kotoizko lokarriz tajutu zuen gerrian. Ez zuen inolaz ere oinetakorik jantzi nabi izan, eta jatekoa berarengana hurbildu gabe eman ziezaioten, gernuontzipeko bat makilaren puntan ipintzeko agindu zuen, eta haren gainean garaian garaiko fruituren batzu ematen zizkioten. Ez zuen nahi arrainik ez haragirik; ez zuen ezer edaten iturritik edo ibaitik izan ezik, eta horretarako eskuez baliatzen zen. Kaleetan zehar zebilenean, erdi-erditik joaten zen, teilatuetara hegira, teilaren batek, gainera erori eta, apurtuko ote zuen beldurrez. Uda garaietan kanpoan egiten zuen lo zeru zabalaren babesean; neguan, berriz, ostaturen bateko lastotegian, zintzurreraino estalia, kristalezko gizakientzat huraxe zela oherik egokiena eta seguruena zioelarik. Trumoiak jotzen zuenean, dardaraz hasten zen, ikarak jota balego bezala, eta landara aldegiten zuen, eta ekaitza igaro arte ez zen herrira itzultzen. Bere lagunek luzaro euki zuten itxian; baina, haren zoritxarrak berdin jarraitzen zuela ikusirik, eskatzen ziena ematea erabaki zuten: libre ibiltzen uztea, alegia; eta, beraz, utzi egin zioten, eta hirian zehar joan zen, ezagun guztiak harriturik eta errukituak uzten zituela.

       Neska-mutikoek inguratu zuten gero, baina hark, eskumakilaz atzerarazi, eta urrutitik hitzegin ziezaiotela egiten zien arren, hautsi ez zedin, kristalezko gizona izanik oso samurra eta hauskorra zela eta. Neska-mutikoak, munduko belaunaldietan bihurriena bait dira, haren otoi eta karrasien eragin gaiztoz, trapu eta harri tiraka hasi zitzaizkion, berak zioen bezala kristalezkoa ote zen ikusteko. Baina, hark hainbestekoxe hotsak ateratzen zituen, eta, jende heldua neska-mutikoei haserre egin eta zigorra ematera bultzatu zuen, hari harrika eman ez ziezaioten.

       Behin, ordea, asko nekarazi bait zuten, heurengana itzuli eta zera esan zien:

       — Zer nahi didazue neska-mutikuok, euliak bezain setati, tximutxak bezain zikin, arkakusoak bezain ausarti zaretenok? Erromako Testatxo mendia ote naiz ba ni, zuek niri horrenbeste lorontzi eta teila botatzeko?

       Jende asko joaten zen beti haren atzetik, errietan eta denei erantzuten hura ikusteagatik; eta neskamutikoek hobetzat etsi zuten haren kontuak entzutea, harrika ematen ibiltzea baino. Hala ba, behin Salamankako erropategi batetatik igarotzerakoan, erropa-zale andreak hala esan zion:

       — Bihotzean min dut, lizentziatu jauna, zure zoritxarragatik; baina, zer egin dezaket, nigarrik egin ezin badut?

       Begira jarri zitzaion eta, zera esan zion patxada onean:

       — Filiae Hierusalem, plorate super vos et super filios vestros.

       Ulertu zuen erropazalearen senarrak esakunaren maltzurkeria eta hala esan zion:

       — Anaia Kristal lizentziatua —hala bait zioen berak zeritzala— eroa baino gehiago gizatxarra zara zu.

       — Ez zait txakurtxikirik ere axola —erantzun zion— batera ergela ez baldin banaiz.

       Egun batean, etxe nabarmen horietako herri-ostatuaren aurretik igarotzerakoan, han bizi zirenetako emakume asko ikusi zituen atean, eta Satanen gudarostearen bidelagunak zirela, esan zuen, inpernuko ostatuan babestuak.

       Zera galdegin zion batek: ea ze pozbide edo aholku emango liokeen andrea beste batekin joan zitzaiolako oso triste zegoen here lagun bati. Hala erantzun zion:

       — Jainkoari eskerrak emateko esaiozu, etsaia etxetik atera ziotenei galerazi ez dielako.

       — Ez al du, beraz, bila Joan behar? —galdetu zion besteak.

       — Ez eta pentsatu ere —ihardetsi zion Kristalek—, emaztea aurkituko balu, beure desohorearen betirako eta egiazko lekukoa aurkituko bait luke.

       — Hori horrela izanez gero —esan zion galdegileak—, zer egin behar dut nik neure emaztearekin bakean bizitzeko?

       Zera erantzun zion:

       — Emaiozu behar duena; utzi iezaiozu bere etxeko guztiei agintzen; baina, ez zaitez haserra zuri agintzen dizunean.

       Hala esan zion mutiko batek:

       — Kristal lizentziatu jauna, aitarengandik bakandu egin nahi dut, askotan zigortzen nau eta.

       Hala erantzun zion:

       — Har ezak gogoan, mutikoa: gurasoek heuren umeei ematen dizkieten zigorrak ohoregarri dituk, eta berdugoarenak lotsagarri.

       Eliz-atari batetan zegoela, bere burua kristau zaharretakotzat harroki aldarrikatzen duten horietako nekazari bat ikusi zuen han sartzen, eta, honen atzetik, hau bezain izen onekoa ez zen beste bat; eta Lizentziatuak hala hotsegin zion bortizki nekazariari:

       — Hi, Domeka, itxoegin ezak Zapatu pasatzen den arte.

       Eskola-maisuengatik zoriontsuak zirela esaten zuen, beti aingeruekin ari direlako, eta oso zoriontsuak liratekeela aingerutxoak mukizu ez balira. Beste batek zera galdegin zion: ea zer iruditzen zitzaizkion alkahuetemeak. Urrutikoak ez baina auzokoak direla, erantzun zion.

       Haren erotasunaren, erantzunen eta esakundeen berria Gaztela guztira hedatu zen, eta Gortean zegoen printze edo jaun batek jakiteraino heldu zelarik, norbait haren bila bidali nabi eta, Salamankan zeukan adiskide zaldun bati eman zion ekarrarazteko ardura; eta halako batean, zaldunak topatu zuelarik, hala esan zion:

       — Jakin behar duzu, Kristal Lizentziatu jauna,

       Gorteko pertsonai handi batek zurekin egon nahi duela eta, zure bila bidali nau.

       Honela erantzun zion:

       — Zatzakit, arren, mertzede hori, jaun horrengan zuribide; ni ez bait naiz jauregirako egokia; izan ere, lotsaduna naiz eta ez dakit lausenguak egiten.

       Hala eta guztiz ere, zaldunak bidali ahal ukan zuen Gortera; eta hara ze asmakari erabili zuten eramateko: Kristala eramateko erabiltzen direnak bezalako, lastozko garabia batzuetan ezarri zuten, hutsuneak harriz berdinduak zirela; eta lasto tartean kristal batzu ipini zituzten, kristalezko ontziari dagokionez zeramatela adierazteko. Heldu zen Valladolid-a; gauaz sartu zen, eta ekarrarazi zuen jaunaren etxean atera zuten otarretik; jaunak oso barrera ona egin zion, ziotsala:

       — Zaitez benetan ongi etorria, Kristal Lizentziatu jauna. Zer moduz joan zaizu bidea? Zer moduz osasunez?

       Honela erantzun zion:

       — Ez dago bide txarrik bukatuz gero, urkamendira daramana izan ezik. Osasunez erdipurdi nabil, neure pultsuak ez bait zaizkit zerebroarekin ondo konpontzen.

       Beste behin, zintziligailu ugaritan sapelats, aztore eta beste txori hegalari asko ikusi zituelarik, goimailako ehiza printzeei eta jaun handiei, zegokiela esan zuen; baina, kontutan har zezatela, ateratzen zuten etekinarekin alderatuz, ematen duen atsegina batekoz milatakoa zela. Erbiehiza oso atsegingarria zela esan zuen, eta gehiago ongi hezitako galgotxakurrez egiten denean.

       Jaunari atsegin eman zion haren ero-haizeak, eta hirian ibiltzera joaten utzi zion, gizon baten babes eta zaindaritzapean, neska-mutikoek kalterik egin ez ziezaioten. Hauek eta Gorte guztiak ezaguna zuten sei egun barru, eta, pausotik pausora, kale bakoitzean eta edozein ertzetan, egiten zizkioten gelderei erantzuna ematen ari obi zen. Horrela ba, olerkaria al zen galdegin zion ikasle batek, edozertarako trebe ikusten zuela eta. Zera erantzun zion:

       — Orain arte ez nauk izan bain tentela, ez hain zoriontsua ere.

       — Ez dizut ulertzen tentel eta zoriontsu kontu hori —esan zion ikasleak.

       Eta Kristalek erantzun:

       — Ez nauk olerkari txarra izatearen tentelkerian erori, ez eta onaren merezimenduak eskuratzeko zorionik lortu ere.

       Olerkariez ze iritzi ote zuen galdegin zion beste ikasle batek. Zientzia gauza handitzat zeukala, erantzun zion; olerkaritza, ordea, ezertzat ere ez. Hori zergatik ziotsan galdetu zioten. Ezinkontala olerkariren artean onak hain urri izanik, ia kontatzekorik ere ez zegoela, erantzun zien; beraz, olerkaririk ia ez zegoenez, ez zituela aintzat hartzen; Baina, olerkiaren zientzia miresgarri eta itzalgarri zitzaiola, beste zientzia guztiak bere baitan zeramatzalako: izan ere, guztiez baliatzen bait da, apaintzen eta lehuntzen dituelarik, haien emaitza miragarriak munduaren probetxurako, gozamenerako eta lilurarako argitara ematen dituela. Gehiago erantsi zion:

       — Badakit nik ere olerkari ona nola preziatu, gogoan bait dut harako bertso haietan Obidiok zioena:

 

              Cura ducum fuerunt olim regumque poetae:

              Praemiaque antiqui magna tulere phori.

              Sanctaque majestas, et erat venerabile nomen

              Vatibus, et largae saepe dabantur opes.

 

       Ez daukat, noski, ahaztua olerkarien duintasun handia, jainkoen interprete izena ematen bait zien Platonek. Obidiok, berriz, zera zioen haietaz:

 

              Est Deus in nobis, agitante calescimus illo.

 

       Eta beste hau ere:

 

              At sacri vates, et Divum cura vocamur.

 

       Olerkari onetaz esaten da hau; ze, txarretaz, berritxuetaz, zer esan daiteke, munduko zozokeria eta harropuzkeria direla besterik?

       Gehiago ere esan zuen:

       — Ikustekoa da itxura utsezko poeta horietakoa, inguratu zaizkion bere antzekoei soneto bat esan nahi eta, aitzaki-maitzakika esaten: «Entzun iezadazue, mertzedeok, bart liluraki bati egin diodan sonetotxo hau; nire iritziz batere balio ez duenarren, bai bait du zerbait, ez dakit zer, polit egiten duena! » eta orduan, ezpainak okertu, bekainak arku irudian ipini, eta sakela husten du: beste mila paper zoldatsu eta erdi-puskaturen tartetik —zeinetan beste milako bat soneto bait du— edestu nahi duena ateratzen du; eta azkenik, ahots ezti eta legunez jaulkitzen die. Eta entzuleek, trufaz edo ezjakinez, txalotzen ez badiote, hala esaten die: «Merzedeok, ez duzue olerkia ulertu, edo eta bestela ez dut behar bezala esaten jakin; eta beraz, hobe izango dizuet berriro edestea, eta merzedeok adiago egotea, bene-benetan merezi bait du sonetoak». Eta lehenaldian bezalaxe errezitatzen die berriro, imintzio eta geraldi berriak eginaz. Eta zer da hura, bata besteari akarka hasten direnean? Zer esan dezaket zakurkumeak eta andere-xakurrak artzakur urtetsu eta serioei zaunka jarduteaz? Eta zer, olerkiaren benetako argia dizdiratzen duten zenbait sujet burutsu eta bikainengatik masiaketan ari oi direnei buruz? Olerkigintza heuren betekizun ugari eta larrientzat atsedenbide eta entretenigarri harturik, heuren trebetasunaren jainko-islada eta pentsakizunen goi-maila erakusten bait dute haiek, ez dakiena irizpetzen eta ulertzen ez duena gorrotatzen duen ezjakin konkorraren eta trozalpean kokatzen den ergelkeria eta handizki-alkien alboan babesten den ezjakintasuna estimarazi eta preziarazi nahi dituztenen amorragarri.

       Beste behin, ea zein zen olerkari gehienak behartsu izatearen zergatia galdegin zioten. Heurek nahi zutelako zirela pobre, erantzun zien; ze, heuren esku omen dute aberastea, uneoro eskuartean darabilkiten egokiera aprobetxatzen jakinez gero: heuren andereak, alegia; ezin aberatsagoak omen bait dira denak: urrezko adatsak, zilar lehunezko kopeta, esmeralda berdezko begiak, marfilezko hortzak, koralezko ezpainak eta kristal gardenezko zintzurra dituztelarik; eta nigarretik perla isurkoiak omen dariozkie; gainera, haien oinek zapaltzen dutena, lurrik zekenena eta antzuena izanik ere, berehala hasten omen da jazminak eta larrosak ematen; haien hatsari anbar garbiaren, muxketaren eta asta-mahatsaren usaina darie; eta gauza hauek guztiak haien aberastasun handiaren ezaugarri eta adierazgarri omen dira. Hauek eta gehiago ere esaten zituen olerkari txarrengatik. Onengatik, ordea, beti ondo hitzegin zuen, eta ilargiaren adarreraino jaso zituen.

       Behin batean, S. Franziskoko espaloian, esku baldarren batek margoturiko irudiak ikusi zituen eta, margolari onek izadia irudikatzen dutela esan zuen; txarrek, berriz, okaztatu. Egun batean, hautsi ez zedin berebiziko arretaz, liburu saltzaile baten dendata hurbildu zen, eta hala esan zion:

       — Lanbide hau oso atsegin litzaidake, akats bat duelako ez balitz.

       Esan ziezaiola zein, eskatu zion liburu zaleak. Zera erantzun zion:

       — Liburu baten egile-eskubideak erosterakoan egiten dituzten zurikeriak, eta, baldin idazleak bere kontura irarrarazten baditu, zera, mila eta bostehun irarri beharrean hiru mila irartzen bait dituzte, idaz leak bere liburuak ari direla saltzen uste duen bitartean, besterenak ari direla ateratzen.

       Egun horretan bertan zera gertatu zen: enparantzatik sei zigorkatu igaro ziren, aldarri hau eginaz: «Aurrenekoari lapurra delako». Bere aurretik zeuzkan ikusleei hoska hasi zitzaien:

       — Aldegizue hortik, senideok, ea gero zuetakoren batengandik hasten den kontatzen.

       Aldarrikaria —«Azkenari... »—, esatera heldu zenean, hala esan zuen:

       — Hark mutikoaren arduraduna izan behar du.

       Mutiko batek zera esan zion:

       — Anaia Kristal, alkahueteme bat dute zigorkatzera ateratzekoa.

       Hala erantzun zion:

       — Alkahuetear bat dutela ateratzekoa esan izan bahu, zalgurdi bat zigorkatu behar ziatela ulertuko nian.

       Esku-aulkiak eramaten ibiltzen direnetako bat zegoen han, eta esan zion:

       — Lizentziatua, guregatik ez al duzu esatekorik?

       — Ez —erantzun zion Kristalek—, zuetako bakoitzak aitor-entzule batek baino pekatu gehiagoren berri dakiela izan ezik; baina, badago alderik: aitorentzuleak isilpean gordetzeko jakiten ditu; zuek, berriz, tabernetan aldarrikatzeko.

       Entzun zuen hau mandazainak —edotariko jendea egon ohi bait zitzaion etengabe entzuten—, eta hala esan zion:

       — Guregatik, Redoma jauna, ez dukezu gauza handirik esateko; agian, baterez, jende langilea eta, herri-lanetarako, beharra garenez gero.

       Honela erantzun zion Kristalek:

       — Nagusiaren ohorea nolako, morroiarena halako. Beraz, begirok noren serbitzari haizen eta hala ja kingo duk heure ohorearen neurria. Lurrak mantentzen duen jendilajerik makurrena zarete zuek, mandazai-mutilok. Behin batean, artean kristalezko ez nintzela, alogaturiko mandeme batean egun beteko bidea egin nuelarik, ehun eta hogei akats kontatu nizkioan, denak nabarmenak eta gizadiaren etsaiak.

       Mandazai-mutiko guztiek dute petral haizea, kako haizea eta iruzurtia ote den itxura: heuren jabeak (hala deitzen diete mandagainean daramatzatenei) aho-gozo direnean, zozketa gehiago egiten dituzte hauen kontura, aurreko urteetan hiri honetan egin diren guztiak baino; arrotzak direnean, ohostu egiten diete; ikasleak badira, biraoa bota; erlijiosoak, berriz, ernegarazi; eta soldaduak, astindu. Hauek eta marinelek, orgariek eta mandazainek bizikera berezia dute, eta erabat heurentzakoa: orgariek bizitza gehiena bara t'erdiren barruan igarotzen dute, gutxi gehiago bait dagoke mando-buztarritik gurdi-muturreraino; denboraren erdia kantari ematen dute eta beste erdia ernegaturik; eta, «Atzeratu zaitezte» esaten joaten zaie beste zati bat; eta harri tarteren batetik gurpila askatu beharrean gertatzen baldin badira, lagungarriago gertatu ohi zaie maldizio pare bat hiru mando baino. Marinelak jentilkumeak dira, itxura gabeak, itsasuntzikoa beste hizkuntzarik ez dakitenak; giro onean arretatsu, ekaitzean nagi; trumoi aldian asko dira agintariak eta esaneko gutxi; heuren kutxa eta arrantxoa dituzte Jainko; eta, entretenigarri, pasaiariak txorabiatzen ikustea. Orgariak izarengandik dibortziatu eta abere-txalmekin ezkondu den jendea ditugu; hain dira arretatsu eta presatiak, ze, anima ere galduko bait lukete eguneko lana ez galtzeagatik; morteroaren hotsa da haien musika; haien saltsa, gosea; haien matutia, pentsua ematera jeiki beharra; eta haien mezak, bat bera ere ez entzutea.

       Hau zienean botikario baten ataurrean zegoen, eta jabearengana itzulirik hala esan zion:

       — Merzede horrek lanbide osasungarria daukazu, zeure krisailuentzat hain etsaia ez bazina.

       — Nolaz naiz ni neure krisailuentzat etsai? —galdegin zuen botikarioak.

       Eta Kristalek erantzun:

       — Begira zergatik diodan: olioren bat falta zaizularik, eskutik hurbilen daukazun krisailukoa erabiltzen bait duzu haren tokian; beste zerbait ere badu oraindik lanbide horrek, munduko sendagilerik argienari ere izen ona kentzeko hainakoa.

       Zer ote zen galdetu ziotelarik., zera erantzun zuen: alegia, bazela botikariorik, sendagileak errezetaturiko zerbait haren botikan falta zela ez aitortzeagatik, falta zitzaizkionen tokian, here ustez, nahiz eta ez hala izan, senda-indar berdineko beste batzu ipintzen zituenik; eta, beraz, oker emandako botikak, behar bezalakoak ekarri zitzakeen ondorioak ez baina, alderantzizkoak ekartzen zituen. Orduan, medikuez zer uste zuen galdegin zion batek; eta hau erantzun zion:

       — «Honora medicum propter necessitatem, etenim creavit eum Altissimus. A Deo enim est omnis medela, et a rege accipiet donationem. Disciplina medici exaltabit caput illius, et in conspectu magnatum collaudabitur. Altissimus de terra creavit medicinam et vir prudens non abhorrebit illam» Hala diotsa «Eclesiasticum»ak sendakintzagatik eta sendagile onengatik —esan zuen—, eta erabat alderantzira esan daiteke txarrengatik; ez bait dago herriarentzat haiek baino jende kaltegarriagorik. Epaileak okerbidez erabil lezake justizia, luzarazi ere bai; merkatariak, gure etxaldea zurrupatu; azkenik, hala behar eta lankide zaizkigun pertsona guztiek egin diezagukete kalte; baina, bizia kendu, zigorraren beldurpean erori gabe, inork ez: medikuek soilki hil gaitzakete eta hiltzen gaituzte beldurrik gabe eta lasai, recipe batena beste ezpatarik deszorroratu gabe; eta haien gaiztakeriarik ez da azalduko, berehalaxe sartzen dituzte lurrazpira eta. Gogoan dut nik: artean haragizkoa nintzela eta ez kristalezkoa orain naizen bezala, gaiso batek bigarren mailako sendagile hauetako bat utzi egin zuen, beste batengana sendatzera joateko; eta, handik lau egunera, lehenengoa bigarrenak bere errezetak egiten zituen botikan sartzea suertatu zen, eta berak utzitako gaisoa nola zebilen galdetu zion botikarioari, eta beste sendagileak purgaren bat errezetatu ote zion. Hantxe zeukala purgaerrezeta, gaisoak hurrengo egunean hartzekoa, erantzun zion botikarioak.

       Erakusteko esan zion, eta haren bukaeran zera ikusi zuen idatzia: «Sumat diluculo», eta esan zuen: «purga honek daraman guztia ongi deritzait, diluculo hau izan ezik, hezeegia bait da».

       Hauengatik eta lanbide guztiei buruz esaten zituen gauzengatik atzetik zerabilkien jendea, gaitzik egin gabe, baina, atseden hartzen uzten ez ziotela. Hala eta guztiz ere, ordea, ezingo zukeen here burua neska-mutikoengandik babestu bere zaindariak babestu izan ez balu. Inoren bekaizti ez izateko zer egin zezakeen galdegin zion batek. Zera erantzun zion:

       — Lo egin ezak. Lotan hagokeen bitarte guztian bekaitz dioana bezalakoxea izango haiz eta.

       Zuela bi urtez eskuratu nahian zebilen komisioarekin irtetzeko ze bide zeukakeen galdegin zion beste batek. Eta hala esan zion:

       — Hoa zaldiz delako komisioa daramana nondik doan hegira, hoakio lagun hiritik irtetzen den arte, eta horrela harekin irtengo haiz.

       Hala behar eta, behin, epaile komisiodun bat igaro zitzaion aurretik, krimen-auzi batetara bidean, berekin jende asko eta bi hertzain zeramatzala. Hura nor zen galdegin zuen, eta, esan ziotelarik, hala esan zuen:

       — Apustu, epaile horrek sugegorriak daramatzala altzoan, zizpoletak gerrikoan eta tximistak eskuetan, bere komisioaren baitan legokeen guztia deusezteko! Gogoan dut banuela lagun bat, krimenkomisio bat eskuratu zuelarik, hain mugagabeko epaia eman zuena, ze, gaizkileen errua baino, kilate askoz ere, handiagoa bait zen hura. Zer dela eta epai krudela eman eta bain injustizia handia egin zuen galdetu nion. Gora jotzen uzteko asmoa zuela erantzun zidan, eta horrela Kontseiluko jaunei bidea libre uzten ziela heuren errukia erakusteko, berak emandako epai zorrotza legundu eta zegokion neurrira ekarriz. Hobe zukeela, erantzun nion, haiei Ian hori leporatu beharrik gabekoa eman izan balu, hala epaile on eta zuhurtzat hartuko zutekeela eta.

       Beti bezala inguruan entzuten zegokion jendetza handiaren tartean, here ezagun bat zegoen letradun habituz jantzia, eta honi Lizentziatu jauna deitu zion beste batek; Kristalek, ordea, bai bait zekien lizentziatu deitu zioten hark ez zeukala batxiler titulorik ere, hala esan zion:

       — Argi ibili, lagun, erredentzioaren praileak hire tituloaren bila has ez daitezen; ea gero, ez daukaalako, heurekin eramaten hauten!

       Hauek honela, zera esan zion lagunak:

       — Ongi hartu behar diagu elkar, Kristal jauna, badakik letra altu eta sakonak dituen gizona naizela eta.

       Kristalek erantzun:

       — Bazekiat bai nik horretan Tantalo bat haizela, altuegiz ihes egiten bait ditek eta sakonegiz ez dituk harrapatzen ahal.

       Behin sastre baten dendara hurbildu zelarik, eskua esku gainean zuela ikusi zuen, eta hala esan zion:

       — Maisu jauna, dudarik gabe salbazioko bidean zaude.

       — Zertan ikusten duzu hori? —galdegin zion sastreak.

       — Zertan ikusten dudan? —erantzun zuen Kristalek—, ba, zereginik ez duzunez gero, gezurrik esateko biderik ez duzula ikusten bait dut.

       Eta jarraitu zuen:

       — Errukarria gezurrik esan ez eta jaietan josten aritzen den sastrea; gauza miresgarria da: lanbide hau duten guztien artean nekez aurkituko duzu ia bat ere soineko justu bakar bat egingo dizunik, pekatariak egiten dituztenak hainbeste direlarik.

       Zera zioen zapatariengatik: heuren iritziz ez zutela zapata txarrik egiten; izan ere, jazten ziotenari estu bazetorkion, hala behar zuela esaten bait zioten, jende galaiari oinetako justua zegokiola, eta gainera, bi orduz erabili ondoren ezpartinak bezain zabal bilakatuko zirela; zabal bazegozkion, berriz, hala behar zituela esaten omen zioten, gota-gaitzarengatik.

       Probintziako orri batetan idazten zuen mutiko argi batek estu hartzen zuen bere galdera eta eskabideekin, eta hirian gertatzen ziren berrien albistea ekartzen zion, gauza guztiez jarduten bait zen eta guztiari erantzuten. Hala esan zion behin honek:

       — Kristal, urkamendira kondenaturik espetxean zegoen gizarajo bat hil egin da bart.

       Hala erantzun zion:

       — Ondo egin dik azkar hiltzean, berdugoa gainean eseri zekion baino lehen.

       San Franziskoko espaloian Jenobaar multzo bat zegoen, eta handik igarotzerakoan, hots egin zioten zera esanaz:

       — Zatoz hona, Kristal jauna, eta esaiguzu ipuin bat.

       Hark erantzun:

       — Ez dut nahi, Genobara eraman ez diezadazuen.

       Dendari andere batekin topo egin zuen behin, zeinak bere alaba oso itsusia, baina, zintzilikarioz, jantzi ederrez eta perlaz josia bait zekarren aurretik. Hala esan zion amari:

       — Ongi egin duzu harriztatzean, egurastu ahal dadin.

       Pastelgileengatik zera esan zuen: bazirela urteak bikoizketan jolasten zebiltzela kalterik gabe, biko pastela laukora ekarri omen bait zuten, laukoa zortzikora, zortzikoa erreal erdikora, heuren gisara eta onerako. Txontxongiloengatik mila hitz gaizto botatzen zituen: jende alproja zirela zioen, eta, jainkozko gauzetaz itxuronik gabe jarduten zirela; izan ere, heuren erretauletan erakusten zituzten irudien bidez, debozioa barregarri bihurtzen omen zuten, eta gainera, Testamentu Zaharreko eta Berriko irudi guztiak, edo gehienak, zaku batean sartzen omen zituzten, eta bodegoietan eta tabernetan haren gainean esertzen, jan eta edateko. Beraz, hala zion erabakitzat: harriturik zeukala, nola boterea zeukanak ez zituen betirako heuren erretauletan isilarazten eta erreinutik deserriratzen ikusteak.

       Behin, bera zegoen tokitik komediante bat, printzez jantzia, igarotzea suertatu zen; eta ikustean hala esan zuen:

       — Gogoan dut nik, hau teatro batean agertzen ikusi nuela, aurpegia irinez estalia eta txamarra alderantziz jantzia zuela; eta hala ere, taula gainetik kanpora, pauso bakoitzean aitonume traza guztiak ditu.

       — Hala daiteke —esaten zion batek—, komediante asko bait dira etxe onean jaioak eta aitonumeak.

       — Hala izango da egia —ihardetsi zion Kristalek—, baina, irri-komediak gutxien behar duena etxe onean jaiotako jendea da; galaiak bai, gizakume itxurosoak eta mihi-hari gabeak. Zera esaten ere badakit, noski: alegia heuren kopetako izerdiz, lan jasankaitzean jardunaz, irabazten dutela ogia; oroimena etengabe erabiliaz, erabat ijito eginak, toki batetik bestera eta ostatutik bentara ibili ohi, bait dira besteen poza lortzearren loa galduz; heuren ongia besteen atseginetik bait datorkie. Badute gehiagorik ere: heuren lanean ez dutela inor engainatzen, une oroz herriko plazara ateratzen bait dituzte heuren eskainkariak, jende guztiaren aztergai eta bistara. Antzeslarien lana sinestezinalakoa da, eta haien arreta ohi ez bezalakoa; eta asko irabazi behar izaten dute, urteburuan hartzekodunen auzipean erortzeko hainbat zorretan ez gertatzekotan; eta, hauek horrela, beharrezkoak zaizkio herriari, zugastiak, zumardiak, eta jostagiroko ikuspegiak zaizkion bezala, eta jostagarri egokitzat dauzkagun beste gauzak bezala.

       Bere adiskide baten iritzia honako hau zela zioen: alegia, emakume komediantearen serbitzariak andere asko serbitzatzen zituela denak batera: erregina, neskederra, jainkosa, fregatzailea, artzain-neska, eta, maiz suertatuko zitzaiola harengan pajeren bat eta lekaioren bat serbitzatzea ere, hauek guztiak eta gehiago irudikatzen bait ditu fartsalari-neskak.

       Munduko zoriontsuena nor izan ote den galdegin zion batek. Nemo zela erantzun zion; izan ere, Nemo novit petrem; Nemo sine crimine vivit; Nemo sua sorte contentus; Nemo ascendit in coelum. Ezpatari trebeengatik zera zioen: heuren zientzian edo jakindurian maisu izanik, behar zen garaian ezjakin gertatzen zirela, eta handi-usteak kutsatuak zeuzkala; izan ere, heuren etsaien ibili eta burutazio kolerikoak matematikazko adierazpen hutsezinetara bildu nahi omen dituzte.

       Bizarra tintatzen zutenekin haserretzen zen bereziki. Behin here aurrean bi gizon errietan ari ziren; bata portugaldarra zen, eta hala esan zion gaztelarrari, oso tintatua zeukan bere bizarrari helduz:

       — Por istas barbas que tenho no rostro...

       Kristal tarteratu zitzaion esanez:

       — Olhay, homen, nao digays teño, sino tiño.

       Beste batek bizar pintto kolore askotakoa zekarren, tinta txar baten erruz; arraultz koloreko mandategia ematen zuela haren bizarrak, esan zion Kristalek. Beste bat, bizarra, utzikeriaz, erdi-zuri erdi-beltz eta bizarmuinoak luzeegi zituela, zetorren; inorekin eztabaidan eta errietan ez sartzeko arren, esan zion, bizarraren erdia gezurrezkoa zeukala entzuteko arriskuan zegoela eta.

       Zera kontatu zuen behin: alegia, neskatxa zuhur eta ongi-hazi batek, gurasoei esaneko izateagatik, agure erabat kaskazuri batekin ezkontzeko baietza eman zuela; agurea, ezkon-bezpera gauean, atsoek dioten bezala Jordan ibaira joan beharrean, zilarnitratozko erremedio bila joan zen, eta horrela erabat berriztu zuen bizarra, gauean elur oheratu zelarik goizean pike jeiki bait zen. Eskuak trukatzeko ordua heldu zenean, neskatxak ezagutu egin bait zuen zekartzan pinta eta tinta gorabehera haren aurpegia, eta erakutsi zioten senar hura bera emateko esan zien gurasoei; ez zuela besterik nahi eta. Aurrean zeukan huraxe bera zela esan zioten erakutsi eta senartzat eman ziotena. Ez zela hura, ihardetsi zuen neskatxak; eta, lekukoak ekarri zituen, eman ziotena gizon larria eta ile-zuriz betea zela aitor zezaten; eta, aurrean zeukan hark ez zeukanez gero, ez zela hura, eta engainagarri zitzaiola. Eutsi zion boni; tinta joaten hasi zen, eta desegin zen ezkontza. Ile-tintatudunei bezalakoxe ezinikusia zien etxekoandereei; gauza miresgarriak esaten zituen baien permafoy-rengatik, haien buru-estalkien koskadurarengatik, haien limurkeria ugariengatik, haien zimiko eta itxuragabeko miseriarengatik; oka eragiten zioten haien txepelkeriak eta buruko txorabioek, haien mintza molde heuren buru-oihalak bezain azpildunak eta, azkenik, haien ezertarako ezak eta haien alozfilusek.

       Zera esan zion batek:

       — Zer dela eta, Lizentziatu jauna, lanbide askogatik gaizkiesaka entzun zaitudalarik, ez duzu iskribauengatik horrelakorik esaten, zeresanik asko badenarren?

       Horrela erantzun zion:

       — Kristalezkoa naizenarren, ez naiz jende arrunt gehienetan engainatuaren eskutik joaten neure burua uzteko bezain sinplea. Badirudit masiatzaileen gramatika eta kantarien la, la, la, iskribauak direla; izan ere, gaineruntzeko zientzietara igarotzeko Gramatika beste biderik ez dagoen bezala, eta musikoa, kantatzen baino lehen, masiatzen hasten den legez, gaizkiesakariak iskribauengatik, hertzainengatik eta justizia ministrariengatik gaizkiesaka jardunez hasten dira heuren mihien gaiztakeria erakusten; egia iskribaurik gabe, munduan zehar, teilatupeko itzalean, nahasia eta gaizki erabilia gertatuko litzatekeenarren. Hala bait diotsa Eclesiasticum-ak: «In manu Dei potestas hominis est, et super faciem scribae imponet honorem». Iskribaua herri-pertsona da, eta epailearen lanik ez daiteke itxura onean bete, hura berekin ez badu. Iskribauek jende askea izan behar dute, eta ez esklabu edo esklabukume; jatorri garbikoak eta ez sasikume, ez eta arraza txarrekoengandik jaioak ere. Isilpea gorde eta zintzoki jokatuz, zin egiten dute: ez dutela lukurreriazko iskriburik egingo. Ez adiskidegoak, ez etsaigoak, irabazgrinak edo kaltearen beldurrak galeraziko die asmo zintzo kristaukoiez heuren eginkizuna betetzen. Hauek honela, lanbide honek horrenbeste alderdi on dituelarik, zer dela eta pentsatu Españian ditugun hogei mila iskribau eta gehiagoren uzta deabruak jasotzen duela, bere mahasti berriko mahatsondoak balitu bezala? Ez dut sinetsi nahi, ez inork sinestea komeni ere; ze, begira azkenik zer diodan: taju oneko herrietan dagoen jenderik beharrezkoena direla; eta, eskubide gehiegi baldin badituzte, gehiegi dira egiten dituzten azpilanak ere, eta bi mutur hoien artean jaio daiteke une bakoitzean nola jokatu jakinarazten then erdigunea.

       Hertzainei buruz, ez zela harritzekoa etsairen batzu eukitzea zioen; haien eginkizuna zu bahitzea edo zure ondasunak etxetik ateratzea, edo bere etxean, mantenua zure kontu dela, zeu gordeta eukitzea delarik. Zabar eta ezjakintzat zeuzkan prokuratzaileak eta solizitariak, sendagileekin alderatzen zituela; hauek, gaisoa sendatzen bada eta ez bada, jasotzen baidute saria; prokuratzaileek eta solizitariek, berdin: aldezten duten auzia aurrera ateratzen dutenean eta ez dutenean.

       Lurrik onena zein den galdegin zion batek. Goiztiarra eta eskerronekoa zela onena, erantzun zion. Eta besteak ihardetsi:

       — Ez dizut hori galdetzen; tokirik onena zein den bizitzeko: Madrid ala Valladolid? Zera erantzun zion:

       — Madriden ertzak; Valladolid-en erdialdea.

       — Ez dut ulertzen —errepikatu zion galdegileak. Eta esan zion:

       — Madriden, zerua eta zorua; Valladolid-en zoru-bitarteak.

       Zera entzun zion Kristalek gizon bati esaten: alegia, Valladolid-en sartu zelarik emaztea gaisotu egin zitzaiola, hango lurrak, dastatu orduko, gaitz egin ziolako. Orduan, hala esan zion Kristalek:

       — Hobe zukeen jan izan balu, zeloskorra bait da agian.

       Musikoengatik eta oinezko mezulariengatik, itxaropen eta suerte mugatuak dituztela zioen; oinezkoek dena egina bait zuten zaldizko izatea lortzean, eta besteek Erregeren musiko izateraino iristean. Gortesano deritzaten andereengatik, berriz, gehienak gortesiaz jantziago zeudela, zioen, sanotasunaz baino. Behin elizan zegoela, zahar bat hilobiratzera, haur bat bataiatzera eta emakume bat beloa ipintzera zekartzatela ikusi zuen, denak batera; eta jauretxeak gatazka-soro zirela esan zuen: han lur-jotzen bait dute zaharrek, han menderatzen haurrek eta garaitzen emakumeek.

       Behin batean liztorrak heldu zion lepoan; eta, hautsiko zen beldurrez hura astintzen ausartu ez bazen ere, kexuka ari zen. Kristalezko gorputza euki eta, ea nola nabaitzen zuen liztor hura, galdegin zion batek. Masiatzaileren bat izan behar zuela liztor hark, erantzun zion, eta masiatzaileen mihi eta mokoak aski zirela, kristalezkoak ez ezik, brontzezko gorputzak ere porrokatzeko. Hala behar eta, hura zegoen tokitik erlijioso lodi-lodi bat igarotzerakoan, entzuleetariko batek zera esan zuen:

       — Hain etikazalea izaki, ezin da ibili ere.

       Haserretu zen Kristal, eta esan zuen:

       — Ez beza inork ahantzi Espiritu Sainduak esana: «Nolite tengere christos meos».

       Eta, oraindik ere amorrazio gehiagoz, zera esan zien: adi egonez gero, ikusiko zutela nola urte gutxiz hemendik Elizak kanonizatu eta doatsuen sailean ezarri zituenen artean ez zegoen Halako jaun kapitainik, Honelakoren idazkari izaniko beste Halakorik, eta halako tokitako Konde, Markes edo Duke zeritzanik inor; baizik eta, Frai Diego, Frai Kazinto, Frai Erraimundu: denak fraile edo erlijiosoak; erlijio-elkarteak bait dira zeruetako Aranjuez-ak, eta hauen fruituak ipintzen dira gehienetan Jainkoaren mahaian. Masialariengatik arrano-lumen antzeko direla zioen: inguratzen zaizkien beste hegazti guztiei lumak marraskatzen eta muskiltzen bait dizkiete. Garito-jabe eta jokalariengatik miragarrizko gauzak esaten zituen: garito-jabeak iruzurtzaile nabarmenak direla zioen; izan ere, suertez zebilenari eskupekoa ateratzen ziotelarik, gal zezala eta kartak aurrera jarrai zezala nahi izaten omen bait zuten, aurkariak irabazi eta berak beure eskubideak jaso zitzan. Miresgarri zitzaion benetan, gau osoan jokatu eta galdu irauten zuen jokalariaren egonarria; zeinak, beroa eta deabruak hartua izanarren, ez bait zuen mihirik askatzen bere aurkaria jeiki ez zedin, eta Barrabasen martiriek haina sufritzen zuen. Aupatzen zuen zenbait garito-jabe zintzoren kontzientzia ere; ezergatik ez bait zioten heuren etxean tresilloari eta piketari beste jokuri tokirik ematen; eta horrela, su geldian, inork gaizki esango zuenaren eta izen txarraren beldurrik gabe, hilaren buruan eskupeko gehiago jasotzen zuten, estokadara, errepalora edo antzeko beste joku azkarretara jokatzeko bidea eskaintzen zutenek baino. Hauek honela, halakoxe gauzak esaten zituen, ze, norbaitek ikutzen zuenean edo jendea hurbiltzen zitzaionean ateratzen zituen karrasi handiengatik, zekarren jazkerarengatik, here otordu urriarengatik, edateko erarengatik eta, esana dugun bezala, udan zerupean eta neguan lastategian bestetan lo egin nahi ez zuelako izan ez balitz, jokabide horrek ero itxura nabarmena ematen bait zion, inork ez zezakeen uste izan mundukoetan zentzuzkoenetarikoa ez zenik.

       Bi urte eta gehixeagoz iraun zion gaisotasun horrek; izan ere, S. Jeronimoren ordenako erlijioso batek, zeinak mutuei ulertarazteko eta nolabait mintzarazteko, eta eroak sendatzeko doai eta jakinduri berezia bait zeuzkan, bere gain hartu zuen, maitasunak eraginik, Kristal sendatzea; beraz, sendatu eta osatu zuelarik, lehenagoko bere senera, zentzura eta zuhurtasunera bihurtu zuen. Sendatua ikusi zuenean, letradunari zegokionez jantzi eta, Gortera itzularazi zuen; han, ero zen denboran adierazi zuen bezain zuhurki jokatuz gero, here lanbidean jardunaz ospetsu gerta bait zitekeen. Hala egin zuen, eta Rueda Lizenziatua zeritzala, eta ez Rodaja, Gortera itzuli zen. Han sartu zen orduko berriz, neska-mutikoek ezagutu egin zuten; baina, hain obi ez zuen bezala jantzia ikustean, ez ziren ausartu zarataka eta galderaka hasten; atzetik zihoazkion, ordea, eta hala ziotsaten elkarri:

       — Ez al dun hau Kristal eroa? Bera duk, noski. Zentzudun zetorrek orain. Baina, gaizki jantzia bezalaxe zaiteken ongi jantzia ere zoro. Zerbait galdetuko zionagu, nahasmendu honetatik irtetzeko.

       Entzuten zuen Lizentziatuak hau guztia baina, isilik zihoan, burutik egina zegoenean baino askozaz nahasiago eta aztoratuago.

       Joan zen berria neska-mutikoengandik jende helduarengana eta, Lizentziatua Aholkutegien atarira heldu zen baino lehen, mota guztietako berrehun pertsonatik gora zeramatzan bere atzetik. Katedratiko batek ohi zuena baino laguntalde handiago horrekin sartu zen atarira, eta han zeuden guztiek inguratu egin zuten. Hark, bere biran hainbesteko jendetza ikustean, zera esan zien hots handian:

       — Jaunandreok, Kristal Lizentziatua naiz; baina, ez ohi nintzena: Rueda Lizentziatua naiz orain. Zeruaren baimenaz munduan jazo ohi diren gertakizun eta zorigaitzek burua galarazi zidaten, eta Jainkoaren errukiek neure onera berriro erakarri. Jendeak dionez, ero nenbilenean esan eta egin omen nituen gauzetatik atera zenezakete zernolakoak esan eta egingo ditudan orain zuhur nagoela... Salamankan legelari graduatua naiz; non, pobrezian egin bait nituen ikasketak; eta, hala ere, lizentziatzerakoan bigarren irten nintzen; eta, mesedeak baino gehiago, ahaleginak eman didala daukadan gradua, esan nahi du horrek. Neure ogibidearen arrantzara eta irahaztera etorria naiz Gorteko itsasandi honetara; baina, uzten ez baldin badidazue, arrantzan nabilela heriotzaren baitan erortzera etorria naiteke: ez zatzakizkidate, Jainkoaren izenean, jarraitzaileok harrapatzaile bihurtu, ero nenbilela lortu nuena, mantenua, alegia, zuhurtu naizelako gal ez dezadan. Plazetan gajdetu ohi zenidatena galdegidazue orain neure etxean, eta ikusiko duzue, esaten dutenez hitzetik hortzera erantzuten zizuten honek nola, pentsatuz gero, hobeki erantzuten dizuen.

       Guztiek entzun eta batzuk aide egin zioten. Beraz, ostatura itzuli zen, ekarri zuena baino lagun talde urrixeagoarekin.

       Beste egun batean irten zelarik, berdin gertatu zitzaion. Bota zuen beste sermoi bat, baina, aiperrik. Asko galtzen zuen eta irabazi deusik ez. Gosez hiltzera zihoala oharturik, Gortea utzi eta Flandesa itzultzea erabaki zuen, han here besoaren indarraz baliatzeko, here buru argiaren ahalmenaz balia ez zitekeenez gero. Eta hori egiteko Gortetik irtetzerakoan, hala esan zuen:

       O Gortea, gortekide-gai ausartei itxaropenak luzatzen eta langile gizajoei laburtzen dizkiean hori; lapur lotsagabeak oparo sustengatzen dituk, lotsadun zintzoak, berriz, gosez erailtzen!

       Hau esanik, Flandesa joan zen; eta, letren bidez betirakotzen hasi zuen bizitza, han armen bidez era; man zuen betirakotzera bere adiskide on Valdivia kapitaina lagun zitzaiola. Eta, hil zenean, gudari zuhur eta ausartari dagokion ospez jantzia geratu zen.