Bingen Aizkibel

 

IPUIN ABERKOYAK

 

 

 

 

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
 
Liburu gehiago eskuratzeko:
             
http://armiarma.com/liburu-e

 

 

 

 

 

Iturria: Ipuin Aberkoyak, Aizkibel'dar Bingen. Grijelmo-Alargun-Semien Irrarkola, 1917.

 

http://klasikoak.armiarma.com/

 

Egileari buruzko informazioa:

       http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00527.htm

 

 

AIZKIBEL-DAR BINGEN

 

IPUIN ABERKOYAK

 

1917

Grijelmo-Alargun-Semien irrarkolean

Arbolantxa 1 — ABANDO'N

 

 

 

EUZKEL-LAGUNTZA-rî

 

 

ARTZAIN-ARTIAN

 

       Mendi-mendiko txabola txiki baztertu baten, artzain bijak bixi-ziran, amil eta arru-artian. Txiro-txiruak ziran eta mendirik-mendi, euren artaldia zaintzen, iñarduten eben beti. Txar-txarra zan, ziñez, euren bizkerea mendijetako bakartalde ain ixukor atan! Ezeben beste lagunik euren ardi zurijak eta, noxian-bein, agirtzen zan otso gosetiren bat baño. Biar-ba, urrun, beste artzañen batzuk egozan, euren makillai ekitten.

       Eta ziñeskatxa ba-da be, alkarrekin bixi-arren ezeben alkar ondo artzen. Bijetarik bata artzaintxu umezurtza zan, Txiki ixenduna, ta beste artzain andijaguaren ardurapian eguan. Aren gurasuak, be, artzañak ixan ziran mendi atantxe, ta bertan azi zan ume gaxua, ardi zurijak, otso baltzak eta gixon azkarren artian. Baña, bein, Txiki bere gurasuen txabolatik urten zan, bere ardijak zaintzen, negu gogorreko egun eder-bigunan. Eta jazo zan mendi andi zurijaren tontorretik, aldats-bera, edur-narra jausi zala, artzañen txabolatxubak batez narreztuten. Eta Txiki bere artaldiarekin bigurtu zanian, bere gurasuak edur-estalgi lodi-pian etzauten ziran.

       Bakarrik ikusi eban bere buruba ume gaxuak, bere ardijak be, mendijetaz ziar iges-egindda, an eta emen sakabanatu ziran-eta; ta bijotza atsebagez beterik, Jaungua baño beste lagunik ezebala, asi zan mendirik-mendi ibildden, txabolarik-txabola, ogi-pizka ta mattasun-billa.

       Artzañak, txiruak ixan-arren, bai-eutsaen emon, gogo onez, ogija; sabairik ez, baña. Bai-eban idoro gorputzaren alikaturea, baña goguarena, urrian, betiko galdu eban.

       Azkenez, luzaro ibillitta gero, Basurde-ren txabolara eldu zan. Onek otseintzat artu eban, lanetan laguntzeko, bera be bakarrik bixi-zan-eta; ta Txiki antxe lotu zan, gixon bakan a atsegin etxakonarren.

       Ta barriro asi zan ume gaxua bere artzaintzaz.

       Egunian-egunian, edur-egunetan be, artaldia zaintzen eban, mendirik-mendi, oyanik-oyan, bein baño geyagotan otso uzuben artian; baña ezeban mutikuak bilddurrik, eta gaba elduta txabolara bigurtzen zan, mendi-abestiren bat abestuten.

       Beti bat.

       Askotan, eguzki odoltsuba mendi-ostietan jasten zanian bere azken-izpijak ibar-sakonera bidaltzen, geure artzaintxubak begizten ebala, otoi samurra bere ezpanetatik Goiko Jauna-gana igoten zan, bere guraso-aldez eskatzen; eta sarri, otoi-egijala ulu uzuba entzuten zan, eta lastertxe otsua agirtzen zan antxe.

       Mutil azkarrak erail ebazan otso gosetubak! Bein baño geyagotan il-agiñian bere buruba ikusi eban. Baña etziran otso arek bere laguna baxen ixukorrak!

       Basurde eretxon lagun a otsuak baño ixukorragua zan, ziñez. Mendittarrak lez sendua; oyanetako aberiak lez uzuba. Basotarra zan bera, arrutza estu-estuban jayua. Garrasta baxen andija zan bere gorputza, gustiz inddartsuba, azal gorriduna, ule-luzia, begi-zolija, ipuin zarreko Baso-jauna lakua.

       Iñok ezekijan artzain basotar aren egizko ixena; orok Basurde gora ta bera ereisten eutsaen. Baña Txikik, uste-bage, olan eretxi eutsalako, bere buruba il-zorijan ikusi eban.

       Iñori jaramon-barik bixi-zan. Egunoro urteten zan artalde txikijarekin eta oyan-oyanan sartzen zan. Gero jesarri aretxaren bian eta aizto luzia ataraurik zugatzari aiztoka asten yakon. Artzaintxu gaxua, artaldeko ardiren bat galduzkero!

       Sarrittan otu yakon mutillari lagun ain gaizto ori betiko laga, ta txabola baztertu ixugarri atatik iges-egittia; bilddur-zan, baña, ori egitteko. Ta aitz-artian eskutauta eguan mendiko Neskutza-ri amaika bidar egin eutsazan lenagoko aldi zoruntsuban bere gurasuakandik ikasi ebazan otoyak.

       Azkenez, Urtzi-k gura-ixan eban bixitz illun-illuna alattu, alditxurako ixango zala be.

       Egun baten, egunoro lez, begi oztinddun artzain gastia artaldia zaintzen joyala, mendiz-mendi, oyanez-oyan, amillik-amil, larri-larri bere gogua, bere zorigatxaz oldozten, uste-barik, aitz-artian eskutauta, beste txabola bat aurkittu ta atian agura zar-zarra jesarritta ikusi eban.

       Lenengo geldu zan umia, agurea ikusirik, baña berialaxe baretu ta beragana arin juan zan. Agureak Txiki-ren zorigatxa jakin ebanian, errukijak jota, bere aizkidetasuna eskiñi eutsan.

       Eta ordutik aurrerantzian sarri-askotan artzain gastiak artzain zarra ikertu edo ikusi eban. Bai-zan zoruntsuba Basurde uzubagandik iges-egindda, agurearen aizkidetasuna-billa juaten zanian.

       Askotan, txabolako atian jesarritta alkarekin egozala, artzain zarrak edesten eutsazan Txiki-ri antziñeko gauza gomutagarrijak, artzaintxubak, abua zabalik, entzuten eutsazala. Edesten eutsozan mendittarren edeskijak eta ipuin polit-aberkoyak, batta be Anboto-ko Zorgiña-ren edeski arrigarrija. Ta ipuñak aldian itxitta edestijatzaz itz-egitten ebanian, artzain txiro zarrak antziñeko erkabea irudijan. Orduban bai-ziran sutsubak bere itz aberkoyak, aberri gaxuaren aldez itz-egitten ebanian.

       Laster, baña, amattu zan betiko artzain bijen zorijona. Bein, Txiki luzaruegi agurearekin egonki, txabolara belu eldu zan. Basurde-k itandu eutsan zegattija, ta erantzunak ase ezebalako gogor astinddu eban. Baña egun gitxi-buru belu eldu zan barriro.

       Zerozer susmau eban gixon zur-zur arek: origattik bijaramonian Txiki, beti lez, txabolatik urten zanian, bere jarrai juan zan. Eta artega-barik artzain bijak alkarrekin itz-egitten egozala, agiri zan bat-batez, ta aserrez gorrittuta, Txiki astinddu gura-ixan eban, eta olan egingo eban agurea artetu-ezik.

       Ordutik galazo eutsan txabolatik urtetia berakin ixan-ezik, eta egunik asko igazi zan gastiak bere aizkide zarra ikusi-barik. Azkenez, baña, agureak ikusteko guraritsu, iges-egin eban. Basurde-k jakinki asmo ixugarrija sortu eban. Ixilddu zan, baña; ta Txiki-k au ikusirik sarrijago ikertuten eban aizkidia.

       Egun baten, Txiki itxartu zanian bakarrik ikusi eban bere buruba. Egun-sentija zala Basurde bertan ez-egotiak jo eban, eta artega-artega ixututen asi zan.

       Berak zegattija ezekijala, txaboleari illun-illun eritxon, eta iges-egitteko asmua artu eban. Ezpai eguala, bat-batez agiri zan Basurde. Bere agirkixuna ixan zan ixukorra! Arnasa-oska, zapa baltza itxulastuta, ta begijak suba jarijoten lez etorran. Eskumean mendi-aiztua eukan, odolez gorrittuta, ta uzubaren barrez barre-egijan. Sartu zan txabolean eta bazterran aizto odolaba jaurtirik, Txiki-ren aurrez jarri zan eta begiztu eban, begirakun ain ixukorraz ume gaxuak mendiko otso gustijak beragana etozala uste ebala. Oyu andija egin eban eta gustiz bilddurtuta mendijetara iges-egin eban, Basurde berari jarrattu-barik.

       Arin-arin joyala, artzain zarraren txaboleaz gomutau zan. Nun aizkide oberik? Eta ara erdu zan gustiz nekauta. Obe litxakijo elitxatian elduko! artzain zarra bidera urten etxakon-eta. Billatuten asi zan, eta txabola-erdijan odolez gorrittuta illotzik idoro eban.

       Igarri eban Basurde-ren asperkunde ixukorra, ta negarrez ittota, jausi zan bere aizkide zanaren onduan, mendijan ixan eban aizkide bakarraren onduan.

       Barriro, begi oztinddun artzain gaxo-gaxuak bakarrik, ikusi eban bere buruba, mendi-mendijan; txabolarik -txabola erruki-ogija billateko biartuta.

       Mendittar errukitsubenetan ogijori idoro ei-eban.

       Eta otso uzubak sarrittan bidera urten ei-yakozan. Bera, baña, etzan otsuen bilddur, onetarik uzubenatzaz azke zan-eta.

       Baña bere gurasuen eta edeski ain polittak edesten eutsazan artzañaren mattasun-mattasuna ezeban egundo aurkittu.

 

 

SABIN

 

       —Sabin! Sabin! —dei-egin eban ameak, eta bere abots zolija basetxe zabaleko gelaetan galdu zan. Iñok ezeban erantzun.

       —Sabin! Sabin! Nun ete-ago?

       Eta orain ume-abotsak erantzun eban urrun

       —Bai-nua, ama!

       Berialaxe, sei-saspi urtedun morroskotxuba agiri zan antxe. Bilddur-bildduraz etorran, amearen agirakea itxaroten daun lapurtxu gastia lez. Bere begijak barruko bilddurra erakusten eben.

       —Zer gura, ama?

       —Nun enguan eskutauta, satorra bere zuluan lez? Zegattik ez-ete-ua kalera?

       Umia ixilddu zan.

       —Ataz jolastuten yiñarduben ire aizkidiakin, zegattik ezago?

       —Eztot gura, ama.

       —Zer gero? Zegattik ori?

       —Eurekin egon gura enazalako.

       Au esanik negar-malkuak bere begijak ezkotu ebezan.

       —Bai-nayuan susmetan i eure aizkidiakin ez-egoteko zerbait edo-ebala. Eta zer dokala-ta eurekin ezaz egon gura? Gatxen bat egin ete-dauske?

       —Ez, amatxu ori.

       —Zer, ba?

       Umia,barriro ixilddu zan.

       —Erantzun egik! —ameak esan eban gogor.

       —Ixeka-egitten dauste! —azkenez esan eban ume gaxuak, eta asi zan negarrez.

       —Ixeka, diñok?

       —Bai, ixeka-egitten dauste eurekin nagonetan.

       —Olakorik! Zegattik, ba?

       —Sabin ixena ei-dodalako.

       Umiaren negar-malkuak gettu ziran. Amea ikaratuta eguan. Ezeban ulertzen bere semiaren ixena ain barregarrija zanik. Umekerijak baño etzirala uste-eban, eta bere semiari, mosu samurra egiñik, esan eutsan:

       —Ua, gixaxo ori, ta eurei ez jaramon. Esatsek bekaitz edo-dauskela, ire ixena eurenak baño polittagua dokalako, ire attitta on-onak ipiñi euskan-eta.

       Eta barriro mosu-eginki, basetxetik urten-eragin eutsan.

       Basetxe-aurrian eguan landa zabalan sei edo saspi mutil, Sabin-antzedunak, jolastuten ziran. Asto deretxon jokuan iñarduben eta bestien bian eguanaren gañian ijutika ebiltzan. Eguzkijak euren arpegi bigunak argiztuten ebazan. Mutil orrek urduri ta bizkorrak ziran, alberrijetako basetxietan jayuak. Euretariko baten bat jausten zanian bestiak barreka asten ziran.

       Ordubantxe agiri zan Sabin. Mutil gaxua bilddur-bilddurrez etorran. Bere lagunak ikusi eben eta alditxu baten itxi eben euren jokua. Gero eurekin ez etorteko zegattija ittandu eutsaen. Berak, baña, ezeutsen erantzun.

       Asi ziran barriro jolasten. Sabin-ak, gura-ta-ez, euren jokuan lagundu ebazan. Aldi luzetxuba igazi zan bakian. Baña Sabin bere aizkidien ixekeak berrentzuteko bilddur-zan oindiño. Oldozkun arekaz artegatuta, bein bere burubaz aiztuta lurrera jausi zan. Bere aizkidiak barreka ta barreka asi ziran, bere lepotik ixeka egitten ebela. Sabin, ori ikusitta, jagi zan arin eta bere aizkidiai esan eutsen maratz:

       —Nori ixeka-egitten dautsozube, kirten orrek?

       —Ori ittauna! Iri, ba! —erantzun eutson batek.

       —Niri iñok etxaustak ixeka-egitten, eta zubek ezelan bez.

       —Bai-dautsozube entzuten? Kokua ba-litz lez!

       —Kirten ori!

       —Ni bai-nok kirtena, baña i az... Sabin! Aupa Sabin!

       Ume-artian barre-purrustadea entzun zan. Alkar begiztu eben eta danak batera asi ziran:

       —Sabin, Sabin. Ja, ja! Sabin! Ori ixen politta!

       Ume gaxuak arpegija lotsaz gorrittuta eban. Alde batez asarriak eta bestez lotseak bere miña lotu eben. Bere ixena aldeztu gura-eban, baña bakarrik esan eban:

       —Euria baño polittagua... Pelagio!

       Baña ixekeak gettuten zirala, ta bere ixena aborik-abo ikusijaz negarrez asi zan eta basetxera iges-egin eban.

       Atartian bere attittea aurkittu eban.

       Agureak, negar-egijala ikusiki, ittandu eutsan zegattija:

       —Attitta matte: guzur-guzurra da, ezta?

       Agureak ezin eutsan ulertu. Sartu zan basetxean, jesarri zan eta bere illobeari jesarri erazo eutson bere belaun-gañetan.

       —Tira, ba. Zer dok, Sabin mattioi?

       —Ez, ez!... Sabin, ez! Nik eztot Sabin ixenik!

       Ezeban ulertzen.

       —Sabin, gaizto orrek ereisten dauste. Baña guzur utsa da. Ezta, attitta mattioi?

       Orduban bai-eban susmau agureak zer zan, eta illobeari bekoki-erdijan mosu-egin eutson. Gero ittaun-ittaunka jakin eban jazo zan gustija.

       Baña etzan ikaratu. Bere illobearen ixena ixenik ederrena zan bere ustez. Ain ederra zalako gixon gaizto batzuk, ez umiak, gorroto eutsaen. Berak bere illoba kutunari ixen ori imiñi eutsan, eta ordutik aurrerantz illobeari ereistia zan bere poz-poza. Ez, ixen mattia etzan barregarrija!

       Eta agura on-onak beso-artietan jaso eban Sabin, eta gero, bai-ziran ederrak esan eutsazan gauzeak! Gixon andi batetzaz itz-egin eutsan, beste aldijan bere ixen illezkorra ixan ebanatzaz. Gixon ospetsu ak bere erri gaxua berbiztu eban. Eta gero esan eutson abertzaliak, ixen ori entzuten dabenian, pozez ta miñez negar-egitten dabela: pozez, euren aberrija gaizkatu ebalako; miñez lasterregi il yakelako. Agureak itz-egijala bere begijak suba jarijoten lez eukazan. Umiak, abua zabalik, entzuten eutsan. Agurearen agotik Sabin ixena sarrittan urten zan. Bera gixon ospetsu aren aizkidia ixan zan; berak espetxian ikusi eban bere aberrijarren nekausten; berak bere ezpanetatik aberri-deya entzun eban; eta berberak, azkenez, gura-ixan eban bere illobeari ixen ederra imiñi, geruago, aberrijaren aldez gogoz aleginddu ledintzat.

       Illobeak, ulertu ete-eutsan? Iñok eztaki, baña attitteak amattu ebanian mosu samurra egin eutsan.

       Bijaramonian, basetxe-aurrian eguan landa zabalan, barriro mutillak jolastuten iñarduben, bilddotsak mendijetan lez. Euren artian Sabin be eguan baña orain aurpegi-alai ta bijotz-atse.

       Eta barriro mutilletariko batek, Sabin negarrez ikustiarren, oguzi edo esan eban ixen ospetsuba.

       Barriak entzun ziran.

       Umia, baña, asarratu-barik, erdijan jarri zan, eta pozez beterik esan eutsen:

       —Sabin! Bai. Au da nire ixen ederra! Attitteak imiñi eustan. Gixon andi-andija, orain Goyan dagonaren ixen illezkorra da. Ixenik ederrena, ta mattiena be. Geure gurasuak entzuten dabenian, pozez ta miñez batez, negarrez asten dira. Sabin, bai, eretxi egistazube Sabin!

       Eta buruba bigurtu ebanian agurea ikusi eban atetik entzuten eutsala. Bere besuetara jo eban. Euren aurpegijak batu ziran, eta euren bijotzak be. Gero mosu samur-samurra entzun zan.

       Mosu ori entzunik Abertzale gorenguaren gogua poz-pozez bete edo-zan.

 

 

ESKARBAGIA

 

       Negu gogorra zan. Egun axe-otz edurtsu baten, bidiak edurrez beterik egozala, basetxe zarreko atian ots iradukorrak entzun ziran.

       Entzutiaz basetxekuak geldu ziran, eta etxe-jaunak eten eban bere seme adijai asabaen elez egitten eutsen edeski aberkoya. Ziñez, etziran arek basetxera iñorbat juateko eguraldi ez ikertaldi egokijak.

       Otsak berrentzun ziran, len baño gogorraguak, eta semerik gastienak bilddurrez ittandu eban:

       —Nor ete-da, atta?

       —Etxekijat nor dokan ez nor ixan layetteken —erantzun eban atteak— baña dokana dokala, geure atian jo yok eta idegi biar-yautsoguk.

       Eta umetariko bati idegitteko aginddu eutsan.

       Atiak opo-gañian bira-egin eban eta ataz bidazti gaxua agiri zan, gose-otzez kikildduta, erdi-ortosik, janzki zarrez jantzitta, edurrez beterik, loi-loi.

       —Zoruna etxion bedi!

       —Urtzi lagun! Zer gura-dozu? —etxe-jaunak ittandu eutsan.

       —Bide illun-edurtsu orretan bidekatutako bidazti gaxua naz, ta gau ixugarrija dala-ta, zaindoki-eske natorkixube —bidaztijak erderaz esan eban.

       Euzkotarrak ziran basetxeko jaubiak, eta euzko-semiak errukijorrak beti izan dirala-ta, arrotza ondo abetaldu eben.

       —Adijon zator, bidazti gaxuoi, suba ta bazkarija gertu dagoz-ta.

       —Bai; geukin bazkalduko dozu, ta eguraldi txarra dala-ta, geure basetxion lotuko zara.

       Lastertxe arrotza, janzki barrijakin, sukaldian eguan. Bittartian umiak, eskaratzeko baztertxu baten batzauta, arrotzari begizka, adi-adi, egozan.

       Bere itxurea, baña, lenendik, etzan umien begikua ixan, eurek zegattija ezekijela. Gixon gastia zan, begi-baltz-urduri, arpegi-zail, gorputz makalduna, itxuraz arrotza. Bere elia batez-be etzan euzkotarren ele zar ederra, erderea baño.

       Iñok ezeutsan bere ixenatzaz, ez bere bixikereatzaz ittaundu. Zana zala basetxe-barru eguan eta andik barriro urten-arte aizkidetzat artu biar. Berak bez orretzaz ezeban itzik esan.

       Ataz ostotsa entzuten zan gero ta ixukorrago. Noxian-bein tximistak etxe-barruba argittuten eban. Basetxekuak otoi-egijen, bidazti gaxuen aldez Urtzi-ri eskatzen.

       Apaldija eldu zan. Mai-onduan gustijak jarri ziran. Apaltzen asi baño lenago, gustijak zutunik, etxe-jaunak otoi-egin eban, bestiak erantzun eutsaela, euzko-basetxietan antziñeko ekandu ona dan lez. Bidaztija be, biar zalako, zutundu zan, baña ezeuzan otoi-egitteko bere ezpanak zabaldu.

       Au orok begiz-jo eben, umiak batez-be, ta eurotariko bat bere geldasuna erakusten asi zala, agureak ikurka ixillik egoteko aginddu eutsan.

       Aparija amattu zan. Barriro eskarrak egindda, bakotxa bere lekura juan zan. Etxeko andereak kendu eban maya ta gero sutonduan jarri zan. Umiak, lo-gura zirala, ama-ondora jo eben. Etxeko jaunak, aulki nagusijan jesarririk, bere sakeletik erretako odiñua atarau eban.

       Arrotzak azkengo sagardontzija utsittu eban eta, eskar-ordez, ona bere itz mergatzak:

       —Erri madarikatu au! Noz emendik aldenduko ete-naz?

       Etxe-jaunak, ulertu-eziñik, begiztu eban.

       —Guraritsu nago emendik juateko!

       —Zer diñozu? Laga gura-dozun errija, zein ete-da?

       —Auxe. Zein ixan, ba?

       —Zer dala-ta laga gura-dozu?

       —Erri txarragorik eztagolako.

       —Ez aiztu gero geure etxion zagola.

       —Nor nazan jakin gura ete-dozu?

       —Ez, beintzat. Etxe onetan ogija emoten da, nori emoten yakon jakin-barik. Eztogu eskarrik eskatzen; bai, baña, geure errijari dagokijon lotsea.

       —Azketsi, baña egija bai-da. Emen eurija baño eztago; edurra ta leya baño eztagoz. Eguzkija ezta iñoiz urteten. Errittarrak be eztira begikuak, esku-estu ta gaiztuak baño.

       Agurea ikaratuta eguan, ziñetsi-eziñik. Umiak euren ama-onduan, itz-egitteko bilddurraz.

       —Zer diñozun bai-ete-dakixu?

       —Egi utsa baño ez, mingotsa dala be.

       —Ezta ori egija.

       —Ta, ganez, eztiñodana. Irain, gorroto, iñartzi... Bai-dot esan: erri txarragorik eztago.

       —Baña, zer dala-ta deritxozu ori? Etxe-atiak itxi yatzuzan? Ogija kendu eutzuben?

       —Ez, emon eusten; baña lortuteko ixerdijaren ixerdija bota, ta nekiaren nekia jasan biar-ixan neban.

       —Lan-egin eta nekatu-barik, nun jaten da ogija?... Baña bai-dot ulertzen. Eroso ta nekatu-barik idoroko ebelakuan zoruna-billa ona etorri, ta uste-eben baño gatxagua zala ikusirik euren etorkundia gaiztetsi ebenetarikua edo-zara zeu be. Ezta?

       —Zorijak eratorritta eldu nintzan erri onetara; eta, ziñez, emen oña ezarritta berialaxe, neure errittiko ametsak, amets gozuak, burutik igesi yatazan. Zorigatxak jota, neure aberrija itxi biar-ixan neban, eta neure zorunaren egarrija asebetetako asmuaz erri onetara jo neban. Baña neure zorija dan mingotxa!; ortze odeyetaz estalduba, lur sasi-sastrakaetaz betia, ta gixon zeken, burukoyak baño eneuzan aurkittu. Edozelan eta edonun lan-egin neban; eta amaika neke jasanda txindditza txikitxuba borobilddu neban, neure errira, erri onegaz antzik be eztaukan neure errira bigurtzeko.

       —Zeure errija edo-dan eztitsu, ekarkor, aberatza!

       —Neure errijan eguzkijak odei-barik argi-egitten dau beti. Ango ortzia beti dago oskarbi, baso-zelayak beti loratsu, gixa-emiak beti alai.

       —Zeuk diñozun baxen ederra ba-da, zegattik itxi zeban zeure erri ori?

       —Zori gatxak...

       —Bai, zori gatxak —bere asarria ezi-eziñik etxe-jaunak esan eban— erri onen zori gatxak, geuriak, zeu, beste asko lez, eratorri zenduban, bere emoyak gozartuta gero bera gaiztesteko. Zuben bijotzetan ez-edo-da eskar-ona sortuten. Etorten zarie ona, zegattik ukatu!, zuben ortze garbija, zuben lora usaintsubak, zuben baratz ekarkorrak eta zuben aberkide alayak-arren, zuben etxietan gosiak ildden zengozalako, ta uste-zeben antxe etzeukena ementxe idoroko zebela. Eltzen zarie ta beriala geu baño gorago igon gura-ixaten zarie, ta ogipide gustijak artzen dauskuzubez. Baña ezta ori txarrena; gura-zebena lortu ta ziskuba borobildduta, zuben etijetara bigurtzeko aldija eltzen yatzubenian, gaiztetsaz ta ezetsaz ordaintzen dozube egin eutzuben ona; ta bere eurijaz zuben txindditzea gettu eban ortziari euritsuba deritxozube; zuben bixitza irauteko alikaturea emon eutzuben lurrari idorra; gosez ta eukijezaz il etzedixantzat, euren etxietako atiak zabaldu eutzubezan gixonak dollorrak dirala esaten dozube...

       Etxe-jaun zarra ixilddu zan bere asarria agertuta gero. Eskaratz andija ixillik eguan. Urrun-urrun ostotsa oindiño entzuten zan. Bidaztijak buruba makurtu eban lotsaren lotsaz: egija eskarbagia baño altsubagua da.

       Bittartian ekatxa urrundu zan eta oindiño edurra ixan-arren bidiari jarrattuteko galtzoririk ezeguan. Jagi zan bidaztija, bere janzkija atondu eban, eta azkenez, agur-egiñik basetxetik urten zan, bere errirako bidiari barriro jarratturik.

       Orduban, agureak, jazo zana ixillik ikusten egozan bere emazte ta semiai, dei-egin, eta leyo-ziar bidaztija erakutsirik, nausikiro esan eutsen:

       —Egunen baten bidazti eskarbage orrek, edo orretariko bidaztiren batek ogi-eske geure etxe-atian joko ba-dau, bere gosia asetu, Urtzi-ren gurea da-ta, baña ez-itxi etxe-barruban sartzen.

 

 

GOYAN EDURRA

 

       Mendija gora, bai-dua pozik, bai arintsu Teles gastia! Arpegija alai ta oñak iradu, arkatxik-arkaitz, amearen billa diñardun oreña-antzera bai-dua Teles bizkorra.

       Uso zuri-antzez mendi garai-tontorran dagon Mendieta basetxerantz begirakun lera-sutsubak zuzentzen dauz. Basetxera urreratuten dala, bere bijotz-zauzkadeak arindduten dira. Bertan neskatilla lirañak joranez beragaz oldozten daula igarten dau. Ori dala-ta, axe aztundun uri baltzetik urten eta, nekatu-barik, mendi-tontor argijetaraño igoten da.

       Eta gero ta ariñago dua, bide leun eta luziak itxitta, bide zidor-oyartsubetaz-ziar, gogo-pozak gorputzaren nekia aiztu erazoten dautsala.

       Azkenez, ekin eta ekin bere gurarija lortzen dauna lez, Teles gastia bere mattaliaren abira eltzen da.

       Mendiko lorarik ederrena, neska polit apala basetze-ondotxuban dago, bastar (solo)-lanari ekiten. Buruba jaso ta Teles berari begizka dakusanian, bere begi urdiñetan mattasun-izpija dargi.

       —Zer dokala-ta ator, Teles?

       —Ez neuri ittandu, Edurne. Mendieta basetxe onek eratorten nayon. Gero, be, uri-aldian bai-az ikuskatxa.

       —Nik gura bai, baña.... enok buru-jaube.

       Ittunak bere bekokija tximurtzen dau. Gero diño:

       —Ezintzan etorri biar.

       —Zer donala-ta?

       —Neure attea... (ta au esanik bere ezpan gorrijak dar-dar dagije), neure attea... bai-dakik nor dokan.

       —Etxian ete-yagon?

       —Ez; baña etorri yattekek.

       —Bayetorna, ba. Etxakin, ala? Eta etorrizkero be, nik ekingo yautsonat atzaltzen. Nik esango yautsonat bere alabea donan mattagarrija, atteak seme-alabaen zoruna billatu biar-yonala.

       Urittarrak eta neskatilla lirañak dagijen mattasun-eleztea luzaro dirau. Bat-batez bekokija illundu ta neskatilleak diño:

       —Neure atteak eutzaz esan yostakana, egija ete-dok, Teles?

       —Zer esan dausna, ba?

       —Esateko bilddur nok, guzurra edo-dok-eta.

       —Ez; esan, esan.

       —Ikaskintza barri-zoruakaz euzkotarren artian gorrotua eretten baso-errijetaz ibilli; aberri ixuna matte-ixateko, egijazko aberrija, gorrotau; ta arrotzak eta nire attearen alderdija ezesten yuezanetarikua azala esan yaustak... Egija ete-dok, Teles?

       Neskatilla ixiltzen da erantzunaren begira; baña Teles-ek itzik be eztiño. Adikatuta dago. Neskatilleak ekitten dautsa:

       —Guzurra dok, eztok, Teles?

       —Aberrija matte-ixaten euzko-anayai irakasteko etxetik urten eta or-emen azi ona eretten yiñardunenetarikua bai; orretarikua non ni, zorunez.

       —Bai-ete? Gaizto orretarikua az?

       —Gaiztuak ez, Edurne, abertzaliak baño. Ire attearen ustez guk eretten yonagun gorrotua, mattasuna, aberri-mattasun utza baño ezton.

       Eta Teles gastiak, mattasunaren mattasunaz, Aberri gaxo aiztuba gogoz ta sutsu goralduten dau.

       Edurne-k begijak-betti ta bijotza-otz entzuten dautsa. Noxian-bein ziñeskatxa bere aurpegijan darakus. Amaika uste ixun bere atteak sortu erazo dautsa Teles-en itz sutsubak bat-batez ulertzeko.

       Oindiño barriketea bai-dirau, baña orain mattasun-atzarik eztauka.

       —Eu be orretarikua?

       Eta bere itzak, lenago leratsubak, edurra baxen otzak dira oin. Attearen alabea, azkengo gudatian guda-buruba ixan zanaren alabea!

       Guenez, ezer lortu-barik, alkarri agur-dagitsae.

       —Eutzaz enayuan ori uste, Teles. Bai-dakik, baña. Aurrerantzian Mendieta basetxera etorri gurako ba-az, etorri atteke, nire attearen bayetzaz ta be. Baña orretarako uste oker orrek itxi biarko dozak.

       Abertzale gastiak mendiz-bera dagi. Eztua, baña, aurpegija-alai, ez oñak-iradu, ez arkatxik-arkaitz ama-billa diñardun oreña-antzez. Bijotz-bijotzan arantza zorrotza dau: mattasun bi alkarren aurka.

       Bat-batez Edurne-ren attea aurrian dakus.

       —Bai-yakijat nundik atorran. Mozollua gaimelurratxari lez nire etxe-inguruka abil. Baña bein eta betiko diñoskat: aberri ta bakaldun-atxin dozakan uste gaiztuak eztozak Mendieta basetxian sartuko. Bai-dakik.

       Eta Teles-en bijotza lettuten daun begirakun mergatza egindda, mendiz-ziar aurrera dagi.

       Azkenez gaste gaxua urira eldu ta ittun-atsege etxian sartzen da. Uriko keyak bere bularra ittoten dau; ta axe garbija gura-daula, mendi-goirantz bere begijak dagije. Laño-multsuz estalduta mendija agiri-ez dago.

 

* * *

 

       Egun gitxi-buru gaste-talde bat bai-dua mendirik-mendi abesten. Edur barrijak mendijak zurittu dabez. Au dala-ta gaste-talde andija urittik urten eta axe otzaren bilddur eztala, ortik dua mendirik-mendi. Bai-dira mendi-gallurretara elduten; bai-dira ikuskixun ederraz geltzen.

       Abertzaliak dira. Mendijan dagozala, basetxe-atietan joten dabe abertzaletasun-azija sartuteko. Eta euzko-abesti zar-barrijak, abesti aberkoyak, abesten dabez.

       Teles eurekin dua. Lengo egunetan guda gogorra sortu zan bere bijotzan. Mendieta-ko neskatilla berak matte-ebana! Bere Aberri gaxua berak laztan-ebana! Gero, be, bere bakaldun lur-jua ta gudarozte gastien zalekerijaz Edurne-ren attea zan temati ta buru-gogorra.

       Eta bijetarik bat, Aberrija ala Edurne, autetsi biar.

       Aizkidiak urrengo ibilgundia iragarten etorri yakozan. Lenenguan etzala juan gura esan eban; geruago, abertzaletasuna zala-ta, bayetz esan eutsen. Baña Mendieta-aldez-ziar ez-juateko esan eutsen.

       Eta or duaz, mendirik-mendi, euzko-gastiak, ikuskixun zuri-ederrakaz gelduten, eta azi ona edonun eretten. Euzkotar gastiak dira eurek, axe aztundun urijetatik urten eta mendi-tontor argijetaraño, bixitz-axia artzen, igoten diranak.

       Baña eguzki-argija itxungitten asten da, ta atzera egin biar. Batzuk diñue Mendieta-ondoz juateko, bidia laburtzen. Teles-ek eztau gura, baña bestiak geyago dirala, Mendieta-ondoz duaz. Teles, bakarrik ez lotutiarren, gura-ta-ez, eurekin dua.

       Mendieta-ra eltzen dira. Basetxe-atian Edurne ikaratuta dago gaste-talde andija etorten dakusala. Bere atta-billa bilddurrez dua. Baña gaste-artian Teles dakus.

       —Teles!

       Gastiak aurrera dagi. Azkengo irabakija artu dau.

       —Emen non, Edurne.

       —Nortzuk dozak orrek?

       —Ire attearen ustez, ikaskintza barri zoruakaz euzkotarren artian gorrotua eretten baso-errijetaz ibildden donazanak. Ikusi egiñaz, Edurne; ikusi ta entzun egitsoen. Eta esan gero orren gaiztuak donazan.

       Urre-urrian gaste-taldiak «Itxarkundia» abesten dau. Mendiko lora politta ixillik dago, abesti aberkoyak bere gogua sutetan eztaula.

       Attea, zaratea dala-ta, atera urteten da. Bere bijotzeko naibagia aurpegijak darakus.

       —Eu emen, Teles? Eta gorroto-abestijak abesten yuezan orrekin? Neure itzak aiztuta, neure basetxera etorri az? Alde, alde emendik bizkor, bestelan!...

       Eta bere ixakerea, lengo gudatian Karla bakaldunaren guda-buru ospetsuba ixan zanian lez, ixukorra da.

       Teles, gotas-eske, neskatillearen begijetara beriak bigurtzen dauz, baña neskatilleak, begijak itxirik, buruba beste aldera dagi.

       Bijotz-atsebagerik samiñenaz mutil gaxuak atzera dagi, ta talde urruti-ostez bai-dua.

       Urreratuten dala gero ta argijago abesti ederra entzuten dau. Gastiak abesten dabe:

 

              Goiko mendijan

              edurra dago

              erreka-aldian

              ixotza.

 

       Eta buruba bigurtzen daula, edurra, ziñez, goyan bai-dagola dakus.

 

 

ITURMENDI-KO ZORUA

 

       Iturmendi basetxetik urira sarrittan jasten zan, eta gixa-emiak itxal-itxalaz abetaltzen eben.

       Bere zoritxarra zala-ta, emakumiak erruki-yakozan; gastiak, egunoro ikusitta, ardura-ezaz begiztuten eben, eta agura-atsuak bera ikusirik burubak aldera egitten ebezan, eurentzako ikuskantz ittuna bai-litzan.

       —Zorua! Bai-dator zorua! —mutiko-neskatuak, urrun ikusirik, oyu-egitten eben, eta ikurka alkarri deika, zorua elduten zala, aldera-egin eta adi-adi, ixillik, ixeka-barik, berari begizka egoten ziran.

       Andi, zailtsuba zan; uledija baltza ta lasaya, agiñak zuri-zurijak, begijak zoli-urdurijak ziran, suba jarijoten lez. Arin-arin ibildden zan beti, iradu bai-litzan, eta bere ixakerea bakan ixukorra zan.

       Ezeban iñorekin itz-egitten, edo itz-egiñezkero, bere itzak sentzun-bakuak ziran. Bere estarrittik, baña, barre-purrustada bakan luzia noxian-bein urteten zan, irri-purrustadea. Bera entzunik agura-atsuak belarrijak bilddurrez isten ebezan.

       Egunian-egunian Iturmendi basetxe zurittik, subak erreta etxe-ondakin batzuren onduan eguan Iturmendi basetxetik jatsi ta oyar-zidorrak-ziar urijan sartzen zan. Geldittuteka txadonera juan, sartu ta bazterren baten jesarritta, irudijanez otoika luzaro eguan, eta gero bide berbertaz basetxera atzera egitten eban.

       Bera zala-ta gauza bakan-bakanak edesten ziran. Ezin eban txapel gorririk ikusi bere gogua bilddurtu-barik. Bere basetxe-onduan egozan etxe-ondakiñen aurrez ezin zan igaro, jazokun txarren baten bilddur ba-litz lez. Surik txikijenak iges-eragitten eutson, batta kebidien subak be, ta edesten zan, urtoro, Deun-Jon-gaban, mendiko sutzarrak illundijak argittuten ebezanetan, basetxeko bazterrik illunenan sartu ta oge-zapijaz eskutauta, antxe luzaro egoten zala.

       Bai-zan zoro-zorua Marte, Iturmendi-ko zorua!

       Au ta be, bere lepotik barre-egin-barik, emakumiak erruki-yakozan; gastiak ardura-ezaz begiztuten eben; agura-atsuak burubak aldera-egitten ebezan, eurentzako ikuskantz ittuna bai-litzan, eta mutiko-neskatuak adi-adi, ixillik, ixeka-barik, berari begizka, egoten ziran.

       Aldi atan neu urijan bixi-nintzan eta zorua egunoro ikusten nebala, jakin-gureak zirikauta, jakin gura-ixan neban zorakerijaren zegattija, batta gixa-emiak yakozan itxal-errukijarena be. Ta bein nire aizkide zar baten etxera juan nintzan. Aizkide ak urijan antziñetik jazotako jazokun gustijen barri eban; berari, ba, ittandu neutsan.

       Nire gixonak esku-artietan eukan lana itxi, burubari atz-egin, intziri-egin eban eta, azkenez, astiro, arira joteko bidia billatuten lez, edesi eustan zoruaren edestija, nik iñoz-ez-iñoz entzun neban edestirik negargarrijena.

 

* * *

 

       Anai-arteko guda gogorraren aldi ittuna zan, Euzkadi-ko lurra euzkotarren odalaz gorrittuten zan aldi ittun-ittuna. Ezeguan attarik, ez semerik, ez anairik, arerijo-talde bi, pizti gosetijak lez, alkarren aurka baño.

       Aldi atan Marte bere guraso ta nebearekin bixi-zan Iturmendi zarran, gaur etxe-ondakiñak baño eztan Iturmendi zarran. Amar urteduna zan neskatilla, ernai zur zolija. Bere gurasuak asko mattetan eben bera... Gudatia asi zanian bere nebea, ogei urtedun gaste errutsuba, azarkeri-zalia, baltzen gudaroztian sartu zan, usteidien artian ontsu ta bixijenetarikua agertzen zala. Attea be usteidia zan, baña zarregija gudakatzeko; au zala-ta asko eban arerijuak jakitteka bere usteidiai urgaztiaz.

       Aldi atan urija artegatsu eguan. Biztanlerik geyenak, gastiak batez-be, karlatarrak ziran eta Karla-ren aldez izkillubak artu ebezan, uri baria guda-zelaya bigurturik. Ija egunoro albo-urijetan baltzak agirtzen ziran, biztanliak asaldaurik. Arrezkero dana zan bilddurra, dana naspilla, izkillubak artu ta areyo-billa juan; areyuak, baña, beti iges-egin eban bestiak eldu-aurreko.

       A zala-ta ezeben urikuak begi onaz ikusi Marte-ren nebea baltz-gudaroztian sartutia ta bere atteari asperkunde gogorraz zematu eutsaen. Berak ezeban jaramon eta usteidiai urgazten jarrattu eban.

       Zori aldakoya egun aretan karlatarrentzat aldatu zan. Bein albo-urijetan baltzak bestietan baño geyago agiri ziran eta urikuak iges-eragitten urten ziranian, gottubak ixan ziran, apurtu ta burustuta bigurturik. Agattik asaldauta egozan eta areyuakanako gorrotua andijagotu zan. Aspertu gura-eben, zelan ezekijeta.

       Orduban Iturmendi basetxiaz gomutau ziran. Antxe bertantxe, uri-goyeneko basetxe zarran, euren zoritxarra zala-ta barreka, gentzaz bixi-zan areyua, baltz-artian semia ebana, batta, susmetan ebenez, beste taldiari urgazten eutsana.

       Ezeben geyagorik biar-ixan. Euren arteko gixon gaizto batzuk, edonun ixaten diranetarikuak, asmo ankerra artu eben. Iturmendi-ttar gaxuak!

       Eta gau baten, Marte urittik basetxera joyala, Iturmendi-aldatza igotian, bere estarrittik etzi-oyuba urten zan, goyan sutzar andija, garmendija lakua ikusijaz.

       Arin-egin eban gixaxuak, arin bijotza-ausi, joran-joranez, baña etxera eldu zaneko sutaurik ikusi eban, eta etxiari biraka txapel gorridun batzuk dantza ixukorretan.

       Etzi-deika asi zan; negar samiña egin eban; iñok ezeutsan jaramon. Orduban, oñazez alaka, gudari bategana juan zan eta besoz oraturik sutzarrera bultz-egin eutsan, esanik:

       —Ene atta! Ene ama! Gaizkatu egixubez!

       Baña, erantzun-barik, barre-purrustada anker-ixukorra entzun zan.

       Auzokidiak eldu ziranian belubegi zan. Iturmendi basetxe zarra auts utza zan. Etxe-ondakin-artetik jaubien gorpuzkin erriak atarau ziran.

       Marte bazter baten, itxura bakanaz, agiri zan. Kikildduta eguan, uledija azkatuta, begijak-zorrotz, eta bere estarrittik barre-purrustada itxal bakana urteten zan.

       Gudatia amattuta, bere nebea urira bigurtu zanian Iturmendi zar-onduan Iturmendi barrija iragi eban. Berton Marte gaxua artu ta aurrerantzian gudaketan ez sartzeko abintza egin eban.

       Marte azi ta sendotu zan, baña etzan bere zorakerija amattu.

 

* * *

 

       Au da nire aizkidiak edestu eustan edesti tamalgarrija. Orduban ulertu neban zer zala-ta zorua ikusirik emakumiak erruki yakozan, gastiak ardura-ezaz begiztuten eben, mutiko-neskatuak berari begizka, adi-adi, ixeka-barik egoten ziran, eta agura-atsuak buruba aldera-egitten eben, eurentzako ikuskantz ittuna bai-litzan.

       Edestija amattu-ondoren zorua bera geure ondoz igaro zan. Arin-arin joyan, beti lez, uledija lasai, agiñak zuri-zurijak, begljak zoli-urdurijak suba jarijoten lez.

       Barreka joyan, barre anker-ankerraz, barre ittunaz, abendaide-iralliak gaiztesten lez.

 

 

MENDIKO GURUTZA

 

 

I

 

       Gorroto-eutsan, ziñez. Berakin iñoz aurkitzen ba-zan buruba maratz bigurtzen eban eta bere aurpegijak barruko atsebagia erakusan. Bere ustez gixon txatxarragorik, dollorragorik ezeguan iñun-ez-iñun. Bijotz-bijotzez ezesten eban. Bein baño geyagotan bere zanetan odola erretan zan gixon ikusi-eziña jo-gureaz. Saltzallia! Alderkide gurenetarikua ixanda alderdija itxi ebana! Gorrotau ez?

       Au ta be beste aldijan aizkidiak ixan ziran, benetako aizkidiak, gixadi ogendi onetan gitxi diran lakuak. Lenagoko euren aizkidetasuna aborik-abo ibillija zan. Billaldeko bide- zelayak sarrittan ikusi ebezan Peli ta Andoni aizkide bijuen ibiltze ta jai alayak.

       Baña ori beñola zan, usteide ta alderkidiak ziranian, euren alderdijak gertetan euzan jai gustijetara alkarrekin sutsu juaten ziranian. Baña azkenez egi-izpijak Andoni-ren buruba argiztu eben eta bere bi jotza asi zan Aberrija mattetan eta bere aldez gogoz lan-egiten. Ordurarte gustiz bidekatuta galdu eban astija irabazi gura-eban. Eta ori ixan zala-ta alderdija ta alderkidiak be itxi euzan.

       Onek ezeutsaen aldakuntzea azketsi. Peli, aizkiderik on eta sutsubena zala-ta, bestiak baño zorrotzago minddu zan. Bere bijotzan lengo aizkidetasuna gorrotorik bixijena bigurtu zan.

       Andoni, be, minddu zan Peli-ren gorrotuaz, ta bere aldakuntzea atzalduteko, berak ikasittako egi aberkoyak ulertu-erazo gura-ixan eutsazan, baña Peli-ren lereak bere adimena illunduten eben eta Andoni-k ezeban bere gurarija lortu. Areyotu ziran.

       Eta Peli-k arrotz-ikurriñari jarrattu eutsala, Andoni-k aberri-aldez gero ta adoretsubago lan-egin eban.

       Augattik Peli-k Andoni iñoz aurkitzen ba-eban buruba bigurtu ta bere aurpegijak barruko atsebagja erakusan, bere zanetan odola erretan zala lenagoko aizkidia jo-gureaz.

       Andoni-ren bijotza alaz betetan zan. Berak ezeutsan gorroto, baña Peli-ren ikusi-eziña zala-ta ittun eguan.

 

 

II

 

       Aspaldittik uri txikiko biztanlien odola asaldetan zan. Karla bakaldunaren aldeztalle gudakoyak urdurittuta egozan areyuen atxin, onek, bestiak gura-eben baño geyagotan, ziran bizkorra erakusten ebelako. Kartalarrak euren areyuai eutsien gorrotua erakusteko eretija billatuten eben.

       Orrilla-igande atako arratsaldian uriko zelayan artega-atzea agiri zan. Txistu-dantzean iñarduben dantzari-taldiak urduri-samar egozan, eta gustijen barruban bilddurra sortzen zan. Noski, goguen asaldatia zala-ta, beste egunetan jazoten etzana jazoko zan. Gero, be, alderdi bijetako notiñak euren alderkidiakin batzaltzen ziran, zelai-bazter bijetan blidurik. Arratsa urreratzen zala urdurija andijagotuten zan. Orrattiño, ekatxa etzan asten. Baña txistularijak bere iñarkuna amattuta berialaxe, bitzubek alkarri urreratu yakazan, ija alkarregaz nastau zirala. Laster irañak eta zemakitzak abuetatik urten ziran, eta gero gustija nastau zan, zelayan makillaka ta ariñeketea egiñik.

       Peli antxe eguan. Burrukea itxirik, alde batetik bestera ebillan, erbi-txakurra erbijaren billa lez. Multsu-artian iñor billatuten eban. Alperrik baña: Andoni ezeguan antxe. Urrian, iges-egin eban. Baña berak nun-edo-nun idoroko eban, eta aspertu be bai.

       Burrukea amattu zan, alkar jo ta juaz danak nekatuta, gurendea norena zan jakitteka, bakotxa bere etxera juan zanian. Peli be aizkide batzukin etxera joyan, areyua idoroteko itxarua galduta, ta bere aizkidiai antziñeko alderkidiaren bilddurkerija edesten.

       Baña onen etxe-aurrez igarotian leyuan ikusi eban.

       —Ataz makillaka diñardubenian etxian egotia dan ona! —esan eban, Andoni-k entzuteko eraz.

       Onek ezeutsan jaramon.

       —Zer diñok, azar-errutsu orrek? —jarattu eban berari zuzendurik— zenbat zaurittu ete-dozak?

       —Jaun-goikua-ri eskarrak bat-ez-bat —erantzun eban Andoni-k—-. Egiñen txar orrek etxok neure barruba zikintzen.

       —Geugaz errukija ixan az, eztok?

       —Eta erruki natxatzube oindiño. Erruki-barik, zer dogokixube, ba, zuben gorrotuak dozakala-ta auzokidien odola ardura-barik ixurten dozubenoi?

       —Ori barrija! Ire itzak-arren ire egikereari zur-arduratsubegija yeritxoguk.

       —Eta neuri zer zuben eritxijak?

       —Geure eritxijak, ez, baña bai, beintzat, geure makillak.

       —Adi, Peli: bai-yakijat zer billatuten dokan. Baña dokana dokala ire gurarija eztok lortuko. Entzun, nire onuba: Itxi egikera txatxar ori ta aizkidiak gayadixan.

       —Ni eure aizkidia, koldar orren baten aizkidia? Iñoz-ez-iñoz.

       —Itxi naik, ba, gentzaz.

       —Izten aut, bai, bilddurraren bilddurraz zutik ezin azala egon yakustalako. Baña barriro alkar ikusiko yuagu. Bijar, arratsan, Mendiko gurutza-onduan eure begira nayagokek. Antxe bertan geure eztabaidea erabagiko yuagu. Ez uts-egin, ba, lotsea gustiz galdu ezpa-dok.

       Andoni-ren buruban asmo bat sortu zan.

       —Mendiko gurutza-onduan esan dok? Tira ba. Anxe egongo nok ni, gura dokan legez.

       —Bijar-arte, ba.

       Andoni-k leyua itxi eban eta Peli bere lagunakin irriz ta barreka aldendu zan.

 

 

III

 

       Mendi-sollan, artzañak, burubak-azke, billaldeko zelayetara bedarra jaten artaldiak eruaten dabezan bide-ertzan, gurutz motza, lerden eta bakar jagitten da. Donetasun eta askitz-usañez betia dirudi, ta baso ixillan ittun-lañuak estaltzen dau.Untzorrija betik gora edatzen yako, ta bere orri orlegijetaz arrizko gurutza janzten dau. Sarrittan, txioka urreratzen yako txoritxuren bat eta leun-leun bere ganian jarritta mattasun-abestija egitten dau. Bere onduan baso-loreak azten dira. Ittun-laño eskutabak mendi-sollan, lerden eta bakar jagitten dan arrizko gurutz motza estaltzen dau.

       Gixa-emiak bere-ondoz igaroten diranian itxaldo txapela eranzten dabe ta euren bijotzetatik otoi samur apala igoten da.

       Bijaramonian, ittunduba betetako, Peli-k, aspertu-egarriz Mendiko gurutz-era erdu zanian, Andoni aurkittu eban gurutz-oñan belaunbikatuta. Lenengoz atometako gertau zan, baña ekandu donia gomutauta, berak be txapela erantzi ta otoi apala egin eban.

       Otoya amattu-ondoren, bijok zutundu ziran eta aurrez-aurre euren burubak ikusi ebezan. Peli-k ixillunia ausi eban lenengoz, maratz-maratz esanaz:

       —Emen nok, ba. Bein eta betiko amattuteko guraritsu nayagokala diñoskat. Ointxe ikusiko yuagu eure aste gaiztuak aldezten mutilla azan. Ni eure salkerija aspertuteko gertu etorri nok.

       Andoni-ren aurpegijan atsebagia agertu zan, baña ezeban erantzun.

       —Ixillik ago? Oin, be, azan zur-zurrak eure miña lotuten yok? Damu-dok ona etorrijaz? Egiña egindda. Gertu adi, ba.

       Eta atometako eraz jarri zan. Andoni zirkiñik bez egin-barik iraun zan. Gero astiro esan eban:

       —Oindiño lereak itsututa ago, Peli? Ire adimena estalduten yuan illuna orren baltza ete-dok?

       —Itxi txonitz orrek eta jo yagijagun arira.

       —Tira; gura-dokan lez egin daikek, eta eure gurarija inddarraz ba-da be egiztu daikek. Baña lenago, adi.

       Eta besua Peli-ren lepo-gañian bigunkiro irasoten, onek erantzun baño lenago, gurutza erakutsirik, esan eutsan:

       —Gurutz ori bai-dakusk? Mendiko bakartalde onetan eztiñosk ezer bez? Bere itxura ittunak ire barrupiari ta bijotzari, etxautsek ezer esaten?... Adi ondo: bera ikusijazko gomuta alegiak! Odola eurrez jarijoten yagok. Gomutau egik noztikua dokan. Gudate ankerra baño lenago etzuan. Gudate-ondoren irailtz ixukorra geuri gomatau erazoteko or yagok. Emen anai gaste bik euren bixitzak galdu yuezan: gudakeak itsututa etxuen alkar ezautu, ta euren ezpataetaz alkarri bijotzak zulatu yeutsaezan. Euren senidiak gurutz au iragi yuen, berau gomutauta, gerokuak anai-asarriak baretu yegijezantzat. Eztok entzuten yiñokana? Bai-yirudik, ba, lenagoko aldi illuna, euzkotarrak, arrotz-ikurriñak aldeztuten alkar birrindduten yuen aldi illuna agertzen yoskubala. Eztok entzuten yiñokana? Bai-yirudik, ba, aldi zatar atan il eta jausi zuazan gustijak, bertaz itz-yagijeta, ta gaiztesten yuezala Aberrija odolez gorrittu gura yuenak. Eztozak bere esakun mingotsak entzuten? Alberrijetako notiñak bai-yuezak entzuten, bere ondoz igarotian itxalez txapela erantzi ta otoi-egitten yuek-eta. Otoi, bai, toki onetantxe, gudaka-garrez itsututa, alkar ezautu ez-ta, alkarren bijotzak zulatubaz euren bixitz gastiak galdu yuezan anai gaxo aen aldez.

       Andoni ixilli zan; bere esakunak bero-sutsubak ziran.

       Peli, begijak-betti, ixillik entzuten euzan; bere bijotzaren zauzkadeak entzun al-ziran.

       Ixillunia-ondoren, Andoni-k, azkenez, esan eban:

       —Oin gogaldu egik egingo dokana. Gogaldu egik, au lako beste gurutz batek, lengo aizkide bik, girneak itsututa, geidiaren irakatsija artu-ordez anai bijok antzartu gura-ixan yuezala, notiñai iragarri yagitsekala, gura-dokan.

       Ixillune luzia ta larrija. Peli, buruba-betti irauten zan. Bere barruban, girneak eta biarrak alkarren atxin iñarduben. Andoni-k esana barru-barru egin yakon.

       Laster erabakija artu eban. Begijak jaso euzan eta lengo aizkidiarenak jo ebezala, poza bijotz-bijotzan sortu yakon.

       Itz-egin gura-ixan eban, baña ezin, eta uste-bage eskuba eskiñi eutsan. Laster bere aizkidiarenaz estutu zan, eta bijok mattero alkartuta, andik, mendiko gurutz motzaren ondotik, bijotz abertzale bijuen otoi ta abintz zintzuak goira-egin eben, txoritxu polit batek, gurutzan jarritta, mattasun-abestija egitten ebala.

 

 

LIDE

 

 

I

 

       Lide zan uriko neskatillik ederrena: Anboto-gana burestundetan daun edurra baxen zurija; begijak oztin-oztiñak, oztija bera antzartuten lez; aurpegija-gorri, gorputza-lerden, apal, on, bera-berea zan, ziñez, Mendiarte-ko neskatilla.

       Gaxua, goxetik egunoroko lanera juatian, Lide, Mendiarte basetxetik jatsitta, usulla buruban, lerden-lerden, urreko itturrira joyala, bidian aurkittuten euzan lugin gastiak. Gaxua, bai, bera ikusi ta bertantxe edonori bijotza beratuten yakon-eta. Eta nok, bijotz-bakua ixan-ezik, matte ez begi oztindun, gorputz matte-usaindun neskatil lerdena?

       Baña Lide politta baño geyago bai-zan: ona be, politta baxen ona. Egarrittubak itturri garbijaren otsa entzuten daben pozaz, entzuten eben zorigaiztunak Lide ixena. Edonun ittunari alde-eragin eta alaya eratorten eban.

       Onez ganera, aizkidiakazko bere ixakera alai-barritxuba, agura-atsuakaz itxal-apala, gurasuakaz ixil-egizkorra, baserrittarrakaz ona, umiakaz kutun samurra zala-ta, gura-ta-ez, matte-ixan biar.

       Eta mattetan eben, ziñez. Aizkidiak, billaldietako neskatil gusti-gustijak, agura-atsuak, umiak, gurasuak... orok matte-eben; matte ez? Eta: baserrittarrak be matte-eben, bera ikusijaz bijotza-alai edo ittun lotuten ziran baserrittar gastiak.

       Uriko on, matte, gotasa zan Lide.

 

 

II

 

       Aspaldittik, baña, bere begi oztiñak len baxen argijak eztira. Eztabe beñolako matte-suba jarijoten eta negar-malkuak bustitten dabez. Lengo irribarria bere ezpanetan eztagir; aurpegijak, barriz, atsebagia darakus. Betazalak zurbilddu dira; urretxinddorra ixilli da...

       Txistubak eztau alattuten, eta, ulertu-eziña dana, beñola txistu-otsak zirikauta igittuten lenengua ixaten zanak, ointxe bera entzutiaz iges-egitten dau, usuak tiro-otsa entzunaz lez.

       Bai; Lide ezta lengua. Ezta beñolako neskatil barritxu alaya. Bere gogo ederra ta bere bijotz berea bakarrik dirauz; eurak dirala-ta Lide oindiño ezagun da.

       Zer jazoten yako neskatil polittari? Au da orok ittanduten dabena. Baña bat-ez-batek eztaki zer dan atzalduten. Au ta be ezer bai-yako jazoten. Gurasuak galdu dauz, ala? Ez; urtiak makurtuta, baña inddartsu, basoko aretxak legez, basetxe zarran oindiño bixi-dira. Euren alabearen alegia dala-ta, artega dagoz.

       Egun baten basetxian sartuten ikusi eben, begijetan negarren atza ebala. Zegattija ittandu eutsaen, baña bera, erantzun-barik, bere gelara juan zan. Ordutik dago olan, eta bere gurasuen alegiñak-arren ittun-atzak eztau bere aurpegittik alde-egitten.

       Gexorik ete-dago? Gogoz-edo bai, gorputza osasuntsuba da-ta.

       Beragana juaten dira, eskatu ta agindduten dautsae ittunaren zegattija esateko, baña erantzun-ordez, begijak beratu ta negarrak aurpegi zurbilla bustitten dau.

       Ezin geyagorik jakin. Eta au ta be zer-edo-zek Lide-ren bijotza mindduten dau. Bere gorputza be gexotuten asten da; gogua aspaldittik il-zorijan lez dauka.

 

 

III

 

       Lide gexo-gexorik dago. Egun batzuk dira oian etzunda dagola. Gurasuak, atsebagez beterik, euren alaba bakarra jaboteko Urtzi-ri deskatsoe. Baña Urtzi-k euren eskarija eztaula entzuten bai-dirudi, ta Lide gero ta gexuagotuten da.

       Auzokidiak egunoro erduten dira bere osasunatzaz ittanduten, eta egunoro be, ittun-ittun atzera-egitten dabe, beñolako lorea igartu-agiñian dagola ulertu dabelako.

       Oe-inguruban batzuk negarka dagoz, orok alabatzat esten eben-eta.

       Lide, oian etzunda, gustijai begizka dago, ittun eta eskar-begirakunakaz.

       Beruenak artu dau. Amets-dagi, ta ametsetan gauza ulerkatxik asko diño. Zerozer ulertzen dabela uste dabe; egijak argi edo-dagi. Baña bat-ez-batek eztaki ulertzen dauna esaten.

       Bat-batez basetxeko atian otsak entzuten dira. Lide-ren amea jagi ta idegitten dau.

       Aterpian uriko jaupalburu zar itxaltsuba dagir. Itxalez agur-dagitsae. Lide-ren oe-onduan jesarten da.

       —Zelan dago? —ittaunduten dau.

       —Txattuago —ameak derantzutsa, ta negarrez asten da.

       Eta oindiño gexuaren zegattija eztakixube, ala?

       —Eztakigu ezer bez, geure alabatxuba ilgo dala baño.

       —Eta nik ba-neki?

       —Zeuk jakin? —basetxekuak esan eben batez.

       —Nik dakit, bai, gustiz.

       —Zegattik eztauskuzu lenago esan? Zer dala-ta geure bijotza ausi?

       —Oin-arte nik be enekijan.

       Eta jaupari zarrak, gelako bazterran jesarritta, ixillik-samar, astiro-astiro, onetara esan eban:

       —Lide, zubek dakixuben lez, mattasun-ereduba da. Gurasuak matte-dauz, aizkidiak matte-dauz, agura-atsuak, eta mutiko-neskatuak bijotzez matte-dauz. Baña bi dira mattiago-dauzan gauzeak: aberrija ta gixon bat, gaste inddartsuba, euzkotar-eredu ederra.

       Alkar sutsu matte-eben, egizko mattasunaz. Lide-k subaz matte-eban Andoni, ta Andoni-k sutsubago Lide matte-eban.

       —Eta nik jakin ez! —atteak esan eban.

       —Ez zuk, ez iñok bez, ta zijorik bai-eguan. Euren mattasuna eskutaba ixan-biar, agertuzkero galazoko yakelako. Zeu zerori ixango zintzan lenengua jarkitten. Bai-ekijen eurak, gaste ori Andoni, Kepa zeure arerijuaren semia zan-eta.

       —Zer ete-da nik entzun dodan au? Alkar matte-ebela?

       —Matte-eben alkar, bai. Senidetarteko gorroto zantarrik eurentzat ezeguan. Bijak abertzaliak ziran, benetako abertzaliak.

       —Andoni ittota il zan, baña —esan eban auzokide batek.

       —Itto zan, bai. Gaxua! Gaxuak, obeto!... Diñodan lez, ixillik eben euren mattasuna, alkar ikusitta gero gettuten zan mattasuna. Euren bastarrak (soluak) bata bestiaren onduan egozala, sarrittan, lana itxi-barik, eta susmo txarrak erazoteka, alkar ikusten eben. Urreko itturrira, egarrija kentzen, bijok batez juan ziranak! Itturriko urak abuaren egarrija bai-eban kentzen, barria bijotzarena gettu, barriz. Eta ondoren Lide, poz-pozez beterik, bere lagunakin itz-egitten juaten zan, Andoni, beste bidez, alai abestuten, erriratuten zala.

       Baña Andoni-ri guda-mutilla ixateko aldija eldu yakon. Guda-burubak dettu eben eta bera urrutiko gudaletxera juateko gertu biar-zan.

       Igande-arratsalde baten, uriko zelayan txistu-otsaz dantza-egin-ondoren, ekandu dan lez, dantzarijak santsoka ta ijutika, urreko itturrira joyazala, Lide-k eta Andoni-k, bestiak ikusi-barik, alde-egin eben. Bijok bakarrik egon zirala, Andoni-k esan eban:

       —Lide: astebete-barru gudaletxera juango non.

       —Zer diñostak? Egija ete-dok, Andoni?

       —Bai, zoritxarrez. Euzkotarra ixan-arren gudarozte españarran sartu-biar.

       —Ta itxiko nok? Aberrittik urrun juango az? Ez, ez, Andoni. Euzkotarra ixanik ezaz atzerrira guda-mutilla juan-biar.

       —Gura ez, baña inddarrez juan biarko non.

       —Inddarrez? Ez, Andoni; euk gurako ezpa-dok ezaz gudaletxera juango.

       —Zelan ori?

       —Erraz. Gudaletxera juan-barik Ameriketa-ra iges-egiñaz.

       Andoni oldoztun lotu zan. Bijok ixilik luzaro egon ziran. Gero Lide-k barriro ekin eutson. Azkenez esan eban Andoni-k:

       —Lide: ondo yeritxonat euk esan donanari. Ameriketa-n neure osabea yonat. Ara juango non eta neure osabearekin bixiko non. Geruago eu juango az, bijok alkarregaz ezkontzeko.

       Esan eta egin. Dana gertau zan. Lide-ri agur-egindda gero, Andoni itxasoratu zan. Gixaxua! Itxaso-erdijan ixontzija eguala ekaitz gogorrak artu eban eta ixontziko gustijak, Andoni be, ¡tto ziran.

       Lide-k jakin ebanian atsebagez bete zan. Asi zan larrittuten eta egun gustijan egoten zan negarrez.

       Au ta be ezeban itzik esan. Baña gero ta geyago gogoz ta gorputzez gexotuten asi zan.

       Au da bere gexuaren zegattija. Lide-ren ustez bera da Andoni-ren erijotzaren erruduna, Amerika-ra juateko esan eta ekin eutsalako.

       Jaupalburu zarra ixilli zan. Lide-ren amea bat-baten jagi ta bere alabeagana juanik esan eutsan:

       —Ene alaba mattioi! Ezaz i, ez, Andoni erail donana. Ire gogua utz-utza don.

       Baña Lide-k ezeutsan entzuten. Gotzon-artera juan zan.

 

 

DEUN-JON-GABA

 

       Uriko zei zabal-erdiko ota-pillo andijak urrengo jaya iragarten eban. Gaba zan, eta bere illun nabarran, argontzi loi bik bakarrik argijauta, abar-pillo andijak erraldoi ixukorra irudijan, uriko zelayan lo-egitteko urrundik etorrija.

       Zeya bare eguan. Geruagoko zaratea susmaurik-edo atsedeten zan. Ixil aztuna ezeban ezek austen. Gixon-itxala alboko etxe-ormaetan irarritta bakarrik ikusten zan. Kepa, uriko txiñela zan, bere ardurapeko erregai-metea zinddoro zaintzen ebana.

       Bat-batez, baña, txiploi batek ixilla ebagi eban. Aide batetik bestera uri bare osua itxartu zan. Etxietako leyuak eta atiak zabaldu ziran. Umiak, aparija amattu-barik, euren mai-aulkijak itxitta nagusijakin atera urten ziran.

       Lastertxe urrun txistubaren ots alai-ariñak eta goyan txiployen bunbadeak entzun ziran.

       —Bai-datoz! Bai-datoz! —gixon-emakumiak, zar-gastiak, gurasuak eta seme-alabeak, euren alaya ezkaturik, orok batez oyu-egin eben.

       Eta txori gustijak, abijak itxitta, txaidera urten ziran.

       Txiploi-durundea urreratzen zan eta txistu-otsak gero ta zolijaguak ziran. Abarrotsa entzuten zan, erle-talde andija bai-litzan. Gixa-emiak gero ta urdurijago egozan.

       Guenez, bitxabalan gixoztia agiri zan. Lenengoz, urija eratzartuteko txiploi gogorrak botaten euzana; urrengo, mutiko-neskato loi-ortots-alai-talde nabarra; geruago, lau gaste inddartsu, makil alkartu bi-gañian ota-pillo sutaba eruenak; onen ostez uriko txistularijak, euren ereskin bijakaz ororen goguetan alaya eragitten ebenak; azkenez... uri-buruba ta ziñegotzijak eta gixozte alaya, batta beste uri-zaña ta abar-burdi andija zeiko abarrak ordezteko.

       Gixoztia zeyan sartu zan. Batez alaya ta zaratea berton ixan ziran. Alde batetik bestera gixa-emez beterik eguan. Mutiko-neskatuak oyu ta ijutika zeya-ziar ebiltzan.

       Kepa, gustijetarik urdurijena zana, eldubai urreratu yaken, eta uri-burubari su-egitteko baimena eskatuta, lau mutillakandik abar sutaba artu eban, eta nausikiro abar-pillora erdu zan.

       Txiploi-durundija gogorrago entzun zan, belarrijak eten eta etxietako leyarrak apurtuteko zorijaz. Gixa-emiak santsoka ta oyuka asi ziran. Kepa, dardaratxu, baña orrattiño atzeko urtietako bere iñarkuna ondo ekijana, abar-pillo-erdijan sartu ta sutau egin eban.

       Sutzar andija egin zan; txinpartak axian, ixar igazkorrak lez, zabaldu ziran, eta ota-erraldoyaren sabelak txirrika egin eban. Amaika aurpegik, sutzarrak argijauta, alaya erakutsan. Danak itz-egijen, danak barre-egijen, orok gogo-alaya erakutsen, baña bat-ez-batek ekijan alaya egiztuten.

       Txittian-potian alde gustijetatik beste notiñak eldu ziran. Zeya, gixoztiaren gixoztiaz, txikija zan. Etzan bat-ez-bat bere etxian lotu. Agura-atsuak be, narrezka, jai-tokira erdu ziran. Ta katuren batek, tellatuban, ikuskureak zirikauta, bere begi sutsubetan gelduba erakutsan.

       Zarrak beste zarrak billatuten ebezan; umiak beste umiak, neskatillak beste neskatillak, eta mutil gastiak... neskatillak be bai.

       Gaste azartu batzuk, sutzar-gañez jauzka ta ijutika asi ziran makil luze-gogorrakaz. Batzuk ondo egitten eben eta txaluak artu; bestetzuk su-onduan jausten ziran eta danai barre-eragitten eutsien.

       Txistu-otsak barriro entzun ziran eta beinguan dantzea atondu zan. Lenengo biñaka, azke ta bizkor, erriko dantza zar baten otsaz. Geruago dantzabijau gura-ixan eben eta sutzarrari biraka, eskubaz oratuta, mutil eta neskeak, dantzan asi ziran, txistubak arin-ariña joten ebala. Gixa-emien estarrijetatik santsuak, alayuak, mattasun-abestijak, Deun-Jon-ereserkija-ta urteten ziran.

       Dantzari-inguruban notiñak nabar egozan. Alkarri entzun erazoteko didar-egin biar-eben, eta ori ta be, danak itz-egijen. Noxian-bein, zeiko bazter baten tximista-antza ikusi ta txiploi bat goyan entzuten zan. Ozti garbijan ilazki zurbillak bare ta alai mendi-ganak argiztetan euzan.

       Baña jayan iñor-ez-iñor uriko idazkari zarra baxen alai; gorputz zarran gogo gastia eban idazkari ospetsubak. Txiki, lodi-samar, begi-sutau-zolija, ain bizkor ikusijaz esan leikian berrogei urteduna zala, irurogetabost-edo ixan-arren. Baña esaten eban:

       —Zer dira, ba, irurogetabost udabarri loratsu? Matusalen, erkaba ospetsuba, luzaruago bixi-ixan zan.

       Eta barria ezpanetan eta itz sontsubak min-ertzan, talderik-talde ebillan, gastiak azkortuten, neskatillakin jolastu ta gozokijak eskintzen, zarren lepotik barre-egitten eta dantza egileko mutillik ez-eukijaz ittun-alege egozan neskatillai berakin dantza-egitteko baimena irribarrez eskatzen, esaten eutsela:

       —Zubek, begirakun sutsubokaz mutillak uxatuten dozubezanok, neu, agura zimel zartu onekin dantza-egin gura dozube, ala?

       Sutzarra itxungi-agiñian eguanetan idazkarijak erregai geyago botetan eban; txistularija nekatuzkero etzan dantzaketea amattuten; berak txistuba artu ta jo, ta jo ekitten eutsan, txistularija bigurturarte.

       Bijotz-alaya zan, ziñez, idazkari ona, ta urittar gustijak matte-eben gogoz.

       Zelaiko bazter baten, lurran edo zurezko aulkijetan jesarritta, multsuka, neguban lez kikildduta, atso batzuk egozan, barriketan, euren alboko gustija begi zolijetaz arakatzen ebela. Sasi-jakintsu arek uriko zorgiñak irudijen, gixa-eme gustijen bizkereatzaz ittuntzeko akelarrez batzauta lez. Alagapidian bai-ziran ernai-zurrak. Euren itxalak, alboko ormean irarritta, kakatuen batzarra irudijan. Ondotik igaroten zana, gaxua! euren min zorrotzak zulatuten eben.

       Baña geldi ta gentzaz itxi dagiguzan, geu geronek-atxin asi eztadixantzat, eta geure begijak aurrian dagon etxe eder batera, barriz, zuzendu. Jokin indiano aberatsaren jauregija zan; pendizko nagusija jaubiaren aizkidietaz beterik eguan. Ondoko aretuan txaunburubak, osalarijak, irakaslarijak, osagaikarijak eta jaubiak berak, uriko andikijak, tresillo-jokuan iñarduben, beyan jazoten zanaren ardurarik-bage.

       Dantzea ta alaya zelayan irauten ziran. Aldija, baña, igazten zan eta idazkarijaren alegiñak-arren sutzarra itxungitten asten zan. Umiak, nekatuta ta lo-gureak artuta, baretu ziran, eta euretariko batzuk, atso baten inguruban multsuka, berak edesten eutsen Deun-Jon-askitz zarren bat entzuten eben. Gero, txittian-potian, euren etxietara juan ziran.

       Oztia gero ta urrijagotuten zan. Au ta be etziran gustijak etxera juan gura. Idazkari zarrari asmo ederra otu yakon ta berialaxe egiztu eban. Zeyan aurkittu ebazan agura-atso gustijak batu, ta arren eta arrenka, berbera aurrez joyala, aurreskuba egitteko gertau ziran. Agura-atsuen dantzakea, sutzarraren argi illak argijauta, ikuskantz bakana zan.

       —Zorgin-dantza dirudi! —iñuen ikusliak.

       Baña gogo alaidun dantza au jayaren amaya ixan zan. Danok, gastiak eurak be, nekatuta egozan. Belu zan eta sutzar andija errauts-pillua baño etzan.

       Uriko zeya bakarrik lotu zan. Etxietako atiak itxi ziran. Urrun, mendijetan, beste sutzarrik asko ikusten zan, banaka-banaka itxungitten zala.

       Ixilla barriro ixan zan. Urija lotan eguan eta urittarrak be. Baña, ametsetan, igazittako jaya begittanduten yaken. Bijaramonan barriketa gustijak beragazko ixan ziran. Eta geyenak eztabe iñoz-ez-iñoz aiztuko.

       Danak, zarrak eta gastiak barriro eldu dadilla gura edo-dabe, ta bere begira dagoz, gauza on gustijak itxaroten diran lez.

 

 

LEKAIDE EUZKELDUNA

 

       Irakurle matioi: gaur edesi gura-dautzudan jazokun jakingarrija ezta nik asmauriko ipuin motel-gazpakua. Eztot neure burutik atarau: emen esango dautzudan gustija orain urte batzuk jazo zan.

       Nun? Azketsi urijaren ixena esango ezpa-dot. Baña ekixu edeskun au gustiz jakingarrija dala, ta beragaz euzkotarrak, eta batez-be euzkeldunak, ikastekorik asko bai-dogula.

       Mutil zur bizkorra zan, Imanol ixenduna. Euzkeldun-artian jayo ta azija, txikittatik Euzkadi-ren elia itz-egin eban. Bere gurasuak Euzkerea baño ezekijen; erderaz tautik bez. Mutil zoruntsuba! Berak eban beste mutil euzkotar askok eztabena. Erdera-ezaz arrotzalekerija etzan bere bijotzan sartu.

       Imanol azten zan, eta batez, bere goguan abertzaletasuna be. Euzkeltzaletasuna abertzaletasunaren biderik onena da. Uri txikitxuban euzkeraz bakarrik itz-egitten zan-eta, euzkotasuna gustijen bijotzetan iraritta eguan. Gero, be, Imanol-en gurasuak kistar ta abertzale zintzo-zintzuak ziran eta euren semia bijotzez matte-ebelako Kisto ta aberri-mattasuna ondo-ondo irakatsi eutsaen.

       Imanol azi zan. Eldu yakon bixibideren bat artzeko aldija. Zein autetsi? Bere gurasuak lakua lugiña ixan, ala osabearen artaldija mendirik-mendi zaindu, ala itxasora juan arrantzetan, ala uri nagosijan idazti jakintsubak artu ta adiraldu, ala zer? Bere gurasuak eurek lez lugiña ixan edilla gura-eben, seme matte-mattia eurekandik ez-aldendutiarren. Baña Jaun-goikua-k beste bidera dei-egin eutsan. Jaungotasuna bere bijotzan gogor irarri eban. Eta Uskurtz-bidera eruan.

       Bein laga euzan uri mattia ta guraso laztanak eta lekaretxe baten sartu zan.

       Eta ointxe dator edesti onen jakingarrijena, negargarrijena ba-da be. Lekaretxe atan lekaidiak kistar onak ziran; a zala-ta lekaretxe-barru egozan. Baña erdeldunak ziran, eta gañez erdeltzaliak. Ez au bakarrik: gebenduta eguan euzkeraz ezetarako bez itz-egittia.

       Guzura dirudilla? Ziñeskatxa dala? Bai, ziñez; baña Euzkadi-ko lekaretxe baten jazo zan. Eta bai-dakit beste lekaretxe batzutan be jazoten dala oindiño. Geure Euzkera gaxua! Euzkadi-ren ele eder-jakintsuba! Ezta euzkotarren elia kistarrak itz-egitteko duña? Ez ete-da euzkerea gixa-emien ezpanetan entzuteko alagalakua? Ezta elerik zar eder garbijena? Zegattik bera ezetsi, zer dala-ta irail-gura, aiztu-erazo? Euzkera gaxuoi!

       Lekaretxian erderaz bakarrik itz-egitten zala, lenengo egunetan Imanol estu-estu egon zan bestiai ulertu ta itz-egitteko. Baña, azkenez ta zoritxarrez be, gura-ta-ez, erderea ikasi eban. Lekaretxe atan bere uskurtzaletasuna gettu edo-zan, ez, baña, bere euzkotasuna.

       Urte batzuk igazi ziran. Imanol-ak erderaz beti ta euzkeraz iñoz bez egitten ebala, ondo-ondo ikasi eban erderea, ta barriz, tamalaren tamala!, aiztu eban bere guraso mattien elia, bere uri txikijan txikittatik itz-egin eban ele zar ederra.

       Egun baten esan eutsaen lekaretxe-atian bere amea eguala, berari dei. Lekaretxian sartu zanetik ezeban ikusi, urija urrun eguan-eta.

       Imanol-en alaya! Ija ijutika asi zan eta berialaxe, poz-pozez beterik, bere ameagana juan zan.

       Antxe eguan, bai, bere ama matte-mattia. Une gustiz pozkarrija! Alkarri esan gura-edo-eutsaezan gauzeak! Eta laztanduta gero asi ziran itzez.

       —¡Madre! ¿Que tal estas?

       —Ene seme mattioi!

       Baña ezeben geyagorik esan. Bat-batez ixilddu ziran, alkar begiztuten ebela.

       Gauza negargarrija jazo zan: ama-semiak ezin-eutsaen alkarri ulertu.

       Amea euzkelduna zan, semia erdelduna; ameak Euzkerea baño ezekijan, semiak erderea baño. Alegin andijak egin ebezan, baña ezeben euren gurarija lortu. Ama gaxua asi zan negarrez; semiaren bijotza atsebagez itto zan.

       Azkenez aldendu ziran, euren bijotzak ausitta egozala. Amea bere urira bigurtu zan; semia lekaretxian lotu; amea seme-barik, semia ama-barik lez.

 

* * *

 

       Zerbait geyago oindiño. Ezta amattuten emen lekaidiaren edestija. Negargarijena-ondoren onuratsubena bai-dator.

       Imanol-ak jazo yakona ikusiki, irabaki aberkoya artu eban. Beste lekaidiak jakitteka, asi zan barriro Euzkerea ikasten, eta gero ta gogorrago be. Azkenez, ekin eta ekin bai-eban ikasi, len baño gustiz obeto.

       Orain bere amearekin itz-egin al-dau: euzkeldun utz-utza da, ta euzkeldun jakintsuba.

       Ona, irakurle mattioi, euzkotar zintzo baten edeskun jakingarrija. Edesti onetan euzkotarrak, euzkeldunak batez-be, asko ta asko ikasi daikegu.

 

 

ARRANTZALIA

 

 

I

 

       Itxas-uri txikijan danak arrantzaliak dira. Arrantza da euren bixibide bakarra. Gixon gustijak txiki-txikittatik arrantza-salletan iñarduten dabe. Gixonak itxaso zabalan egoten dirala, emazte-umiak etxe apaletan, euren begira, lotuten dira.

       Euren eukijeza andija da; baña jasatasuna andijagua. Antziñeko euzkotar azartuben antzez, arrantzale onek arrisku-zaletasuna euren goguetan dabe. Sarri-sarittan itxaso zabalan eurek eginddako egiñen azarkorrak entzuten dira.

       Izturija (itxaso-urija) txiro-txirua da. Etxerik geyenak txikijak eta apaldo atondubak, itxasertzian. Itxaso asarratubak bein baño geyagotan mosu-egitten dautse bere bits gorrijaz.

       Arrantzale azkarrak! Eurek matte-daben itxasuak, amaibagiak, iruntsi dauzan bixijak! Euren senide mattien bixitzak! Ezta ardura. Eurek matte-dabe itxasua, euren bixibidia ta euren sendijaren bixibidia dalako.

       Uri aunetan danak kistar onak dira, ta bai-dagoz abertzale zindduak.

 

 

II

 

       Izturi txikijan «Arrantzale-Bazkuna» irasi edo egin da. Baña arrantzaliak eztabe irasi. Erbestetik etorrittako gixon aberatz batek irasi dau, berak esaten daunez, arrantzale gaxuen bixibidia obetuteko. Gixon au ezta urittarra, ezta euzkotarra be, baña bere esatez, itxas-urija matte-dau, bere-beria ba-litz lez.

       Arrantzaliak lenengoz ezpai-susmuaz Bazkun barrija artu dabe. Alde batetik onura asko erakarriko dautsee arrantzaliai, bertan sartuzkero. Itxasua amurruz egongo danetan edo negubak bere ekaitz gogorrakaz itxasora urteten galazoko daunetan, arrantzale gaxuak jan-edatekorik eztabela eukiko, Bazkunak berak emongo dautse ogija. Eta arrantzaleren bat ittozkero bere alargunak eta seme-alabeak soroskija artuko dabe.

       Beste aldez, baña, Bazkuna ezta ain ona. Bertan sartuteko abertzaletasuna ataz itxi biar. Bere gelaetan euzkeraz itz-egittia galazota dago. Auteskunde-aldijan autarki ja abertzalien aurka dagozanai emon biar. Bazkunaren buruba arrotza edo erbestarra dala, bertan arrotzalekerija edonun zabaltzen da.

       Au dala-ta arrantzalien artian eztabaida gogorra da. Batzuk «Arrantzale-Bazkuna» on-ona dala diñue. Bestetzuk, ordez, gustiz txarra dala, berak erakarriko daun onurea baño garrantzitsubaguak gatxak ixango dirala. Onen ustez, Bazkuna irastiaz arrotzaliaren asmua euzkotasuna ta abertzaletasuna izturijan iñartziz (enbidijaz) irailtzia ixan da.

       Au ta be, arrantzalerik geyenak bazkidiak egin dira, onureari begira.

       Sartu eztiranen artian Mikel dago. Abertzale zintzua da ta arrantzale zarra. Arrantza-salletan beste edozeñek baño geyago edo-daki. Arrotz aberatzak eta bere lagunak Bazkuna-n sartzeko sarrittan esan dautsoe, baña berak, barriz, ezetz eta ezetz erantzun dautse beti. Txirua da, ta bestien soroskija ta urgazija edo laguntza askotan biarrak dauz, baña ez bere goguaren azkatasuna-ordez. Azke da, uretan arrañak lez, ta bere adimena ta guramena, laburrak ixanda be, bere-beriak dira.

       Arrotzak bere aldera eruan ezin daula ulertuki, gorroto-dautso azkenez.

 

 

III

 

       Negu gogorra da. Arrantzalientzako negurik gogorrena. Ekatxak egunian-egunian ixaten dira ta itxasua asaldauta dago.

       Gura-ta-ez arrantza-arazuak itxi dira. Azartuba ixan biar itxaso asarre agaz iztate edo portutik urteteko. Arrantzaliak euren etxietan dagoz, urten-eziñik, ittun-ittun, itxasora begira. Atan arrañik eztago: etxian ogirik bez.

       Gosia etxe askotan agiri-da. «Arrantzale-Bazkuna»-k bere elburuba egiztuteko, bazkide gustijai soroskija emon dautse. Onek, ba, ondo ala txarto, gose-barik bixi-dira.

       Bestiak, baña, bazkide eztiranak? Eta eguraldijak eztau obetuteko antzik.

 

 

IV

 

       Bere etxe txiro-barruban Mikel dago, leyotik itxasora begira. Bere onduan emaztia ta seme-alabeak multsuka dagoz. Andoni-k, amabi urtedun seme nagusijak beste leyotik, arpegi ittunaz, itxasua arakatuten dau. Andoni-k itxaso-arazuetan bere atteari urgazten dautsa. Arrantzale azkarra da, ta gastia ixan-arren, arrisku askotan bere buruba ikusi dau.

       Danak dagoz ittun. Negute txarra-dala ta itxaso-ekatxak egunian-egunian dirala, aspaldijon Mikel ezta itxasora urten. Ganez, txiruak dira. Arrantza da euren bixibide bakarra, ta arrantza eziña dala, ogija urrittuten da.

       Negu txar-txarra Mikel arrantzale gaxuarentzat! Laster eztabe jan-edatekorik eukiko ta gose gorrija etxian ixango da. Zer egin?

       Bera erruduna dala esan dautsae lagunak. Eurek bez ezin-dira itxasora juan, baña Bazkuna-n sartu dira, ta bai-dauke ogija. Arrantzale gaxuak, baña, eztau ori entzun gura.

       Mikel etxe-barruban dago, leyotik itxasora begira. Bere onduan emazte-seme-alabeak ogija deskatsae. Baña etxian ogirik eztago.

       Itxasua piztuta dago ondiño, anker-ankerra.

       Dana dala ogija bilatu-biarl

 

 

V

 

       Guenez, egun baten beintzat, itxasua zerbait baretu da. Mikel-ak ogetik jagittian dakus ta erabakija artzen dau. Eguraldija aldakorra bai-da, ta, urrian, itxaso-baria ezta luzaro iraungo. Ardura ez. Itxasora urtengo da, ta bere sendijarentzako ogija ekarriko dau.

       Andoni, seme nagusija, dettuten dau, ta gertuteko diñotso. Andoni-k poz-pozik dagi; bera be juateko guraritsu dago. Gero etxekuai agur-dagitsie. Mikel-en emaztia bilddur-da, ta ez juateko diñotse. Azkenez, baña, biarra dala-ta, bijotz ittunaz, etxetik urteten dira, seme-alabeai samurkiro mosu-einda.

       Nasean dagozala ta ixontzi txikijan sartzeko, arrantzale batzuk, gertakun arekaz jo ta gelduta urreratzen dira.

       —Nora zuaz? —diñotsie.

       —Ikusi daikezube: itxasora, arrantza-egitten.

       —Zoratu ete-zarie? Eguraldi onegaz?

       Eta euren asmua burutik kendu gura-dautsie. Arrantza-egitteko eguraldi txarragorik ezin. Itxasua zerbait baretu dala dirudi, baña, urrian, barriro ta laster piztuko da. Bertara juateko zorua ixan biar.

       Mikel-ak, barriz, diñotse:

       —Neure etxian ogirik eztago.

       Orduban euretariko batek, aurreratuten da, ta asarrez diñotso:

       —Eure etxian ogirik ez-egotiaz eu az eruduna, eure buru gogorroi dokala-ta. Bai-yagok uri onetan «Arrantzale-Bazkun» bat; bertan sartu ba-intz eure etxian goserik elayitxakek.

       —Bai, bai; lendik yakijat. Bazkun orretan sartu ba-nintzok geure etxian elayitxakian goserik ixango, baña azkatasunik bez; ta nik ogija baño gogo-azkatasuna gurago yuat.

       Eta besterik esan-bage, dana atonduta eguala, atta-semiak itxasora urteten dira, beste arrantzaliak gustiz gelduta lotuten dirala.

 

 

VI

 

       Bai-duaz, bai, atta-semiak, itxasua-ziar. Lenenguan arrantza ugarija bai-da. Eguraldija ona, itxasua bare. Laster ixontzi txikija arrañez beterik egongo da. Au dala-ta, atta-semiak poz-pozik dagoz; egun batzutarako ogija irabazi dabe.

       Baña arrantzaliak zuzen egon dira. Eguraldija gustiz aldakorra da, ta eguberdijan aldatuten da. Axe gogorra asi da ta itxaso zabalan uin edo olatu andi-ixukorrak bat-batez agirtzen dira.

       Au ikusitta, atta-semiak atzera-dagije, bilddurrez beterik. Baña arrantza-iñarkunetan asti andija artu dabe, liorretik urrun dagoz ta belubegi da biar-ba.

       Bat-batezko ekaitz gogoretik igesteko arrantzale bijok egitten dabezan alegiñak ikaragarrijak dira, baña alperrikuak baxen andijak. Ekatxak artu ta inguratzen dauz. Inddarkea zalla baño zallagua, oñaza zorrotz-mingotsa. Izturijan begira dagozan emazte, seme-alaba, ama ta anai-arrebaen gomutea alatsuba. Ekatxak artu ta batetik bestera darabiltz, eta inddarka ixugarrija dagijela, goirantz dua euren otoi sutsu, itxarotsuba.

       . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

       Arrantzale gaxuak!

 

 

VII

 

       Iztatera (portura) atta-semien ixontzi txikija; azkenez, eldu da. Baña onetan notin bat baño eztago. Andoni, seme nagusija, an, itxaso-erdijan, uin andi batek jaso ta bera jota, lotu da.

       Eztogu senidien atsebagia agertuko.

       Mikel-en etxian egun orretan goserik eztago.

       Baña aurrerantzian eztau eukiko arrantza-salletan berari urgazteko bere seme mattia.

       Baña au esaten dautsoenai, Mikel-ak erantzuten dautse:

       —Tamala da, ziñez. Gosez ez iltziarren neure semia galdu dot; baña eztot iñoiz neure gogo-azkatasuna galdu, ta au semia bera baño obetzat artzen dot.

 

 

OLESKARIJA

 

       Oleskarija da, Euzkadi-ko abeslari argitsuba, abesti ederrakaz euzkotarren aintzeak gogoz ta sutsu goraltzen dauzana.

       Gorputz-sendua, ixakera-lerdena, bekoki-ameskorra ta begi-ittun-zolija, goiko argijaz argijauta, euzko-ereduba da.

       Ez ikaratu gotillun eta oldoztun ortik ibildden ba-da: urrengo urira eldutian, bere abendaidien abertzaletasuna piztuteko abestuko dauzan abesti barrijetaz oldozten dau.

       Ez esan, baña, ezin-dala abeslari ain gorengua ixan abestija laguntzeko ereskiñik eztaukona. Ereskiñik eztauko, beste errijetako abeslarijak lez, bere ibilgundietan eragozpiderik gura eztaulako; baña, itsuboyek! ereskiña bere bular-barruban dauko: bere bijotza da. Oberik ete-dago?

       Ikusi egixube, ba, atseden-barik, bide-zidorrak-ziar ibildden. Bein bere goguan mattasun-suba ta bekokijan goiko argija ats-ixan euzan, eta beraganaño euzko-abotsa elduta, bere guraso zarrai agur-mosuba egin eutsen, eta asabaena itxitta, noraezian urten zan, mendirik-mendi, uririk-uri, etxerik-etxe, aran-ibai-baso-ziar aberri-mattasuna abestuteko.

       Aberriko mendijetaraño igon da ta gallurrik goyenetan otoi-ein dau. Basetxe zurijetan, atseden-eske, sarrittan lotu da, ta baserrittarren artua gosez jan dau. Bein baño geyagotan adi-adi entzun dauz agureak, abots asti-motelaz, sukaldian euren illobeai edesten eutsiezan erri-askitzak.

       Euretariko batek, ule luze zuridun agura itxaltsubak, erkabea irudijanak, edesti ittun-ittuna edesi dautso, bere burubaz aiztuta, aintza-barik, astiro itxungiten dan abenda gaxuaren edesti tamalgarrija.

       Bera entzunaz oleskarijaren bijotza taupadaka asi da, ta bere gogo aberkoya asarre bixiz sutauta, agureari agur egin-barik, basetxetik urten da, ta aiboko lurraldietaz ibilli da, azkatasun-azija edonun eretteko guratsu.

       Eta euren idijak zaintzen bitxabalaz joyazan itxain batzui dei-egiñik, aboskera gogorraz geldittu erazo dautse, ta agurearen edestija edestuta, maratz esan dautse: Ardura-ezaz jasango ba-dozube, zuben idijok lez arrotz-bustarrija eruango dozube.

       Eta bidiari, aurrera, jarrattu dautsa.

       Baña eguzkija itxasuan jasten da ta ortzian ixarrak asten dira agirtzen. Oleskari gastia nekatuta dago, ta bere izteak, burdiña baxen gogorrak, eztabe ibilli gura.

       Guenez, oyan itxaltsura eltzen da. Oyanak, illazki argijaz, mattagarri-tokija dirudi. Bedar-ganian etzauten da; lasterren lotan dago, ta mattagarri ederrak bekoki argitsuban mosu-dagitsa.

       Eta mosu sutsubak bere gomutean ames argija, ikuskantz ederra sortuten dau.

 

* * *

 

       Oleskarijak ames-dagi.

       Amesetan bere aurrian dakus zelai zabal orlegija, mendi goi-jagijak ingurauta. Egoi-axe bero gogaikorrak artaburubak makurtu ta uzteak erretan dauz. Mendijen bian, euren egi oyartsubetan ezarritta, gixon zendoi-gudarozte andija oindiño agiri eztan beste areyo-gudaroztiaren begira dago, euren zapa uletsubak axian zibuka, euren begijak suba jarijoten, euren izkillubak buru-gañian erabillirik, ukabil gogorrak itxirik, Guda-Goguari berari bilddur-erazoteko añak. Mendi-gañian guda-adarra entzuten da, ta bera dala-ta, urruneko basetxietatik gudari barrijak arin erduten dira bestiai urgazten, epebakoz sutauta.

       Azkenez, urrun-urrun, abarrotsa entzuten da geruago ta zolijago, itxaso asarratuba ganera etorriko ba-litz lez. Eta, bat-batez, guda-adarraren ots txirritijak laspeldi zikiña ziarkatuten dau. Eta, mendijetatik sorturiko durundi ixukorra lez, irrintzi bakan uzubak erantzuten dautsa, areyua ikaratzen.

       Gero, baña, uin asarratubak euren bits gorijaz itxasertz zorrotzeko aitz gogorrak jo ta zattitutta, atzera egitten daben lez, gudarozte areyuak be, asarrez itsurik, euzko-gudaroztia joten dabe; baña euzkotarren bularrak burdiñak baxen gogorrak dirudijelako, ta euren adoria iñorena baxen andija dalako, burrustuta, apurtuta deuseztuta, atzera-dagije arrotzak.

       Gogor atzerrittarrak ekitten dabe, baña euzkotarak eurak baño gogorrago, aberri-azkatasunarren ekitten dabe-ta. Guda-goguak sutu eta adorauten dauz. Jausten diranen negar-intzirak ittoten dira gudaka diñardubenen garrazi-oyubakaz. Gudarijak gero ta sumiñago dagoz. Atzerrittar-gudoztia, amaikatan garallla ixan zana, ointxe, barriz, bai-da, bein eta barriro, azarrijaz atzera-eragindda.

       Odola eurrez ixuri da. Zelai orlegija gorrittu da. Bertan gorpu illotzak, auts-odolezko odeyak estalduta datzaz. Gixon eta zaldijak, multsuka, erijotz-lua dagije. Arratseko eguzkijak bere izpi odoltsubakaz basua erretan-dau. Baña ipar-axiak egoi-axe berua gottu dau ta ozkiro dago. Otzak, euzkuen bekokijak mosubaz, azken-alegiña eragitten dautse, ta azkenez, areyo-gudoztiak, gustiz zatittuta, atzera, bere errirantz dagi. Euzkotarrak garattu dabe! Azke dira! Gora euzkotar adoretsubak!

       Atzerrittarrak iges-dagije; iges-dagi euren gudalburu gaxuak, eta bere belarrijetara, bere gogua alauten, mendi-gallurretan sorturiko abots gogorra eltzen da: «Zer uste-zeben zubek, geure lua asaldetan etorri zarienok? Geure abendearen odola ta geure mendijetako burdiña etzirala gauza uste-zeben? Oindiño ama abertzaliak seme abertzaliak sortuten dabez emen. Geure mendijak goi-jagijak dira, ta eurak bezau baño lenago zuben gañera jausiko dira».

 

* * *

 

       Eguzkija urruneko mendijen ostez agiri da, ta bere izpi bigunak, basoz-ziar, oleskarijaren bekokijan mosu-dagije, berau eratzarturik. Jagitten da, ta bere begi itxirriñetan gelduba ikusten da. Ames egin dau! Ames ederra, bai, baña amesa.

       Ta apurtxuban ezpai dago, oldoztun lez. Bat-batez, lerden zutindduten da, buruba eragin, begijak piztuten yakoz, ta jaurkitza lez, santso zolija egindda, mendija-bera dagi.

       Bere biarkunari barriro ekitten dua; Euzkadi-ren aintzeak abeski sutsubakaz abestuten dua; basetxerik-basetxe, txabolarik-txabola, amesetan ikusi ebazan gixon abertzalien egiñen goralkora edesteko. Nok gogo-bero-barik entzungo dautsa? Nok asabaen edestija ardura-ezaz entzungo dau? Ez; danak, adi-adi, abua zabalik eta bijotza sutaurik entzungo dabe.

       Aurrera-dagi. Euzko-uritxura eltzen da. Zei nagusijan gixa-emiak dantzaka dagoz. Baña dantza ori ezta euzkotarren dantza garbija, atzerrittarren dantza nastau-zikiña baño. Au ikusirik, gogo bixiz, zelai-erdijan dagon arri baten ganetik didar ta abots gogorraz diñotse orretara dantza ez egitteko, ta agurearen edestija edesi gura-dautse. Ezin, baña. Lenengoz gelduta begizten dabe; gero asten dira barreka, ta azkenez andik iges-deragitsoe, arin-bai-arin.

       Atsebagez aurrera-dagi. Laster basetxe batera eldu ta basetxe-barruban abesti alayak entzuten dauz. Abesti onek oleskarijaren belarrijak mindduten dabez, ondo ulertu-barik. Sartzen da, ta mai baten inguruban euzkotar asko dakusaz. Ardao-ontzi betiak aurrian daukezala, abes-dagije, erderazko abesti zikiñak. Oleskarijak agiraka dagitse, ta euren asabaen seme duñak eztirala, ta euzko-errijan euzkerazko abesti eder-garbijak bai-dagozala dirautse. Alperrik! Bestiak, jaramon-barik, abesti erdel-zikiñai gogorrago ekiten dautsie.

       Geruago ta ittunago aurrera-dagi. Bitxabalan mutil batzuk jolasten diñardube. Euren jokua atzerrikua da, zezenketa-jokua, ta euzkeldunak dirala, erderaz dagije. Oleskarija eurekana elduta, eurei begira alditxuban dago. Gero, esakera bigunaz, beste joko euzkotarra artzeko ta euzkeraz itz-egitteko diñotse. Euren asabeak euzkeraz itz-egijen eta ezeben joko txarrik ezautzen. Mutillak, bez, eztautsoe jaramoten eta oleskarija ekin eta ekin dagola, azkenez, asarrez, arrika asten yakoz, ta arin-bai-arin oleskari gaxuak aurrera egin biar dau.

       Barriro, ba, aurrera-dagi. Alper-alperrik! Bere abesti sutsubai eztautsie jaramoten; bere alegiñai ardura-ezaz erantzuten dautsie; asabaen egiñen goralkorrak ondorenguentzat eztira gauza.

       Eta gaba barriro eltzen danian, alegin-alperra-ostian, oleskari gaxuak, atsebagez beterik, diño: Nire amesan ikusi nebazan euzko-abertzalien ondorenguak ete-dira onek?

 

 

MIREN

 

       Bere begi eder-bigunak argiztu ta bere ezpan gorrijak zabaltzen ziran gauza ain polittak entzuten euzanian. Gauzaok entzunaz bere bijotz berea samurtzen zan eta, noz-edo-noz, bere begijetan, gura-ta-ez, negar-malkuak agirtzen ziran.

       Bere poz-alaya etxe begiko atan eguanetan! Iñun-ez-iñun obeto, ama beraren altzuan obeto ez.

       Bai-zan polit-politta Miren neskatilla. Gotzonen ederraz apainduba irudijan. Uledi urretsuba, begi urdiñak, ezpan bigunak, mosu zurbilla, gorputz gaste lerdena... bai-zan politta. Ta ona... ta abertzalia.

       Egunoro juaten zan etxe begiko atara. Beste neskatillak, bera baxen gastiak, laguntzen eben. Juateko gabeukija (orduba) jo baño askoz lenago epebako egozan antxe sartuteko. Gero multsuka, ijutika, oyuka, sartzen ziran. A zan zaratea! Erle-taldia, iñorbattek uxatuba ezta ixaten ume-talde a baxen urdurija!

       Gela zabal baten, piano-onduan, aulki luzietan, jesarten ziran. Irakasle gaste batek, euren aurrian, ixilla lortuta gero, ereskiña joten eban. Mutiko-neskatuak, abots batez, abestuten asten ziran. A zan ederra! Abesti gustijak bai-ebazan ondo abesten ume-talde nabarrak! Aberri-abestijak, umien abotsetan bigunaguak, samurraguak, polittaguak irudijen.

       Miren-ek bakar-abestijak abesten euzan. Bere abots zolijak gotzon-abotsa irudijan; bijotz-bijotzez abesten eban, gero.

       Abestijak-ondoren mutiko-neskatuai, etxe atantxe, euzkeraz itz-egitten irakasten eutsien. Asko zirala-ta ikastola batzutan bananduta egozan. Umiak gogoz ta sutsu egitten eutsaen Euzkadi-ren eliari, euren gurasuak irakatsi ezeutsien asabaen eliari. Ekirriaren ekirriaz naikotxu ikasten eben, batez-be, euzko-elia mattetan. Eta geure ele mattia umien ezpanetan zan entzugarrija!

       Bestietan Euzkadi-ko erri-askitzak (asaba-itzak), edo aberrijaren edestija, edo edeskun aberkoyak irakurten eutsiezan, umiak, multsuka, adi-adi, egozala. Edeskun arek euren irudimen gastiak biztu ta euren bijotzak sutetan ebezan.

       Eta abar, eta abar.

       Mutiko-neskatuak pozik egozan etxe begiko atan. Bertan egotia eurentzako pozik andijena zan.

       Miren, zorijon-izpi bixijaz argittuten zan. An egitten ziran gauza gustijak bere bijotza atsez betetan eben.

       Euzkel-abestijak entzunaz eta abestubaz berak artzen eban poza! Eurak baño ederragorik, samurragorik ezin. Zegattik ezekijala, abesti arek abesten etzan iñoz nekatzen; ordez, geruago ta eurek abesteko zaliagua zan. Edonoz eta edonun bere ezpanetan urten-zorijan egozan. Euzkerea ikasten be, zurra zan. Euzko-elia atsegin andija yakon. Eta bein baño geyagotan bere burubari ittandu eutsan zer zala-ta euren gurasuak ezekijen, euren biztaldi gustijan Euzkadi-n eta euzkeldunen artian bixiki. Erri-askitzak eta edeskun aberkoyak iñok baño adijago entzuten euzan. Jazokun-zelayetara irudimenaz aldebijau ta jazoten zan gustija- ikusten ba-lego lez agi-ixaten eban. Gero etxera juan eta jazokun aretzaz ames-egitten eban.

       Miren neskatilla etxe atara juatiaz zan zoruntsuba!

       Baña bein, egun ittuna! bere atteak etxe atara egunoro juaten zala jakin eban. Eta ordubantxe amattu zan Miren-en atsegiña. Asarrez sutauta, aurrerantzian bertara ez-juateko aginddu eutsan.

       Miren-en attea euzkotarra zan, baña euzkotar asko-bai-asko ixaten diran lakuak. Bere zanetako odolaz ta ixen-abixenetaz euzkotara: ez, baña, adimen eta guramenaz. Euzko ixanaz aiztuta euzkotasunagaz epel-epela. Euzkotarren endea, elia, ekandubak eta antziñeko lagijak gauza-ezetzat artzen ebazan eta euzkozaletasuna zorakeri anditzat. Abertzalia zer zan ezekijan, atzerri-abertzalia ixan-ezik.

       Miren bere alabea gauza arek ikasten etxe atara juaten zala jakinki, asarratu ta ez-laketuteko asmua artu eban, antxe ikasten ebazan ikaskintza zoruakaz bere alaba mattia zoratu eledintzat.

       Miren-en bijotza atsebagez bete zan. Berak ezeban ulertzen bere atteak galazuaren zegattija. Bere ustez etxe atan ikasi euzan gauza gustijak on-onak eta mattegarrijak ziran. Gero, gogorra yakon gauza arek bat-batez iztia. Negar ta erosta-egin eban; alperrik, baña: atteak bijotz gogorra eukan.

       Ordutik Miren etzan bere aizkidiakin juan. Ezeuzan abesti ederrak abestu, ez Euzkerea ikasi, ez erri-askitzak eta edeskun aberkoyak geyago entzun. Ittunak bere bijotza artu eban eta bere aurpegija zurbilagotu zan.

       Ikastetxetik urtenda gero, bere lagun gustijak etxe mattera juaten zirala, bera, barriz, gurasuen etxera, ta antxe, luzaro, igazittako gauza ain ederrakaz oldozten egoten zan. Bere lagun zoruntsubai bekaitz-eutsen. Bakarrik eguala, gura-ta-ez, abesti, ele ta edeskunak gomutauta, ikasittako euzkel-abestijai abots ixil-samarraz ekiten eutsen. Olan bere atsebagia arindduten eban.

       Bein, Miren-en etxera bere amamea eldu zan. Lenengoz Bilbao urira etorran. Txikitatik uri txikitxuban bixi-ixanda, ezekijan uri nagusija zer zan.

       Miren-en attea poz-pozik eguan. Aspaldittik ezeban bere amea ikusi. Lengo urtietan basurira, bera ikertzen, juaten zan, illean bein, beintzat. Baña urtebetia zan, bere arazuak zirala-ta, etzala basurira juan. Amea etorri zan eguna alai-alaya ixan zan.

       Miren-en amamea zar-zarra zan, larogei urteduna, euzko-eraz jantzija ta euzko-ekanduz menduba. Miren illobea bijotzez matte-eban eta Miren-ek bera be.

       Lenengo astietan poz-pozik egon zan senidien artian. Baña uri nagusija etxakon atsegin. Bilbao-ko zarateaz ta artegeaz gogattuten zan. Askotan bere uri txikitxubaz oldoztu eban eta, gura-ta-ez, bijoz-bijotzan ara bigurtuteko gurari bixija ats-ixan eban. Baña bere semia ta bere illoba kutuna ez-minddutiarren, ixiltzen zan.

       Uri nagosijazko ittuna geruago ta aztunagua.

       Bein, ittun-gogait eguala, bere ondoko gelean abesti ixil-samarra entzun eban. Adittu ta euzkerazkua zala uste ixan eban. Geldu zan eta entzun-gureak zirikauta, ixil-ixillik urreratu ta ate-ostetik entzun eban. Bai, bere illobea zan, euzkel-abestijai ekitten eutsena. Orretara luzaro egon zan atsua, ta gero, bat-batez atia zabaldu, gelean sartu ta bere illobea laztandu eban, begijetan poz-negar-malkuak eukazala. Nun, noz ta zelan abesti orrek ikasi euzan ittandu eutsan. Berak be, txikittan ikasi euzan eta oindiño ezeuzan aiztu. Miren-ek, bilddura itxitta, gustija edesi eutsan.

       Ordutik atso-neskatillak aizkidiagotu ziran. Amamea etzan barriro gogattu. Bijok bakarrik egozanetan Miren-ek abestijak abestu ta ekixan edeskun aberkoyak edesten eutsazan. Batta, gatxez ixanda be, euzkeraz Miren-ek al-eban gustija itz-egiten eban.

       Eta bein jazo zan, atteak bere amea ta alabea orretara aurkittu ebazala. Lenengoz, geldu zan eta zer egijen ittandu eutsen. Orduban atsuak, illobeari mosu samurra bekoki-erdijan egitsola, Miren-en abestijak bere gogo illuna poztu ta berakin euzkeraz, ondo ala txarto, itz-egittiaz artzen eban alaya esan eutsan. Berak, be, bere semiagandik gauza arek entzun gura leukez...

       Atteak ezeban itzik esan. Oldoztun lotu zan, bere ama-alabeai begizka.

       Atsuaren eskariz Miren-ek euzkel-abestijai barriro ekin eutsen. Abestijok gixon aren belarrijetan iñoz baño polittaguak ixan ziran. Bere ama zarrarentzako gotas ta poz-itzak eristen eutsezan.

       Eta amameak asabaen esakun atseginkorrak entzuten ba-leuz lez, Miren-en abotsari adi-adi yakon.

       Egun atatik gora, barriro erdu zan Miren gauza matte-matte arek ikasi euzan etxera.

       Eta etxera bigurtuta bere amameari biresaten eutsan egun atan ikasi ebana.

       Eta zorun-aldija zan bijontzako alkarrekin egoten ziran aldija!

 

 

IRAKASKIXUN ONA

 

       Egun atan agirakea beste egunetan baño gogorragua ixan zan. Irakaslarijaren begijak suba jarijoten eben. Betiko lelua! Beti lez, mutil zistrin motel ak gastelerea oguzi-eziñik! Berbera zan erruduna, mutillentzako onegija zalako, ta, makilla aldian itxitta, esakera onaz ta bigun akar-egitten eutselako. Ez olakorik aurrerantzian! Mutil axek eta beste gustijak gasteleraz oguzten, edo esaten, ikasiko eben ondo.

       Baña mutilletarik batek, batez-be, asarre-eragitten eutsan: Mikel txikitxubak, Asartza basetxeko zortzi-amar urtedun mutil me zurbillak. Ezin-eban, edo ezeban gasteleraz oguzi gura. Amaikatan akar-egin eutsan, alperrik, baña!

       Irakaslarijaren ustez, ori zan mutillak euren etxietan euzkeraz bakarrik edo geyenetan itz-egitten ebelako. Ekandu txar ori kendu biar-zan eta berak kenduko ebala sarri esaten eban.

       Orduko agirakea gogorra ixan zan. Mikel gaxua, ezkin (ezko-eun)-aurrian, kikilddurik, begijak norantz zuzendu ezekijala, eguan. Aurpegiz-aurpegi irakaslarija, berari begizka, asarrez gorrittuta.

       Barriro irakurteko esan eutsan. Mutillak alegin andijaz asi zan: «Somos cosientes de...» Ezin, baña; conscientes-ordez, cosientes esan eban. C arrano arek! C-ordez s oguzten eban beti. Barriro asi zan irakurten, eta len baño txartuago oguzi eban.

       Irakaslarijaren asarria gorittu zan. Asarriak berak motelduta, zer esan ezekijan. Azkenez, bere alegiñak alperrak zirala ulertuki, ibittu zan. Gero Mikel-i aginddu eutsan erderazko esakuna berridazteko; eta guenez, abots gogorraz esan eutsan bijaramon esakun axe, ororen aurrian, iru bidar oguzi biar-ixango ebala ta txarto egiñezkero, iruretarik baten ixango ba-zan be, ikastolatik jaurtiko ebala.

       Mutil gaxua ikastetxetik negarrez urten zan. Bere ikaskidiak, errukijak jota, laguntzen eben. Eurek be, noxian-bein, alako agirakeak artzen ebezan.

       Mikel-ak ezeban igatten zegattik zan irakaslarijaren asarria. Etzan bere erruba erderea oguzi-eziña. Ta zana zala, ondo oguztiaren biarra ezeban ulertzen. Bere alegiñak-arren c arrano a ezin eban oguzi; berak gura bai, baña egin ezin.

       Bai; Gabikagoxeazkoa-tar Mikel mutikua, etzan txarto oguztiaren erruduna, ta iñor-ez-iñor, Euzkerea baño. Irakaslarija zuzen eguan.

       Basetxian jayua ta euzkeldun-artian azija, ikastetxera juan-arte ezeban erderaz itzik be entzun. Bere gurasuak euzkeldun utzak ziran, batta basetxera erduten ziran gustijak be. Ezekijan Euzkerea baña beste elerik ludijan eguanik. Baña zortzi urtiak bete euzanian, biarra zala-ta, gurasuak uriko ikastetxera bidaldu eben. Irakaslarija, jazoten dan legez, arotza ta arrotzalia zan. Mutikuak alegiñaren alegiñaz erderea ikasi biar-ixan eban, txarto ba-zan be. Baña egundo ikasi ezebana ixan zan erderazko izki bat-edo beste ondo oguzten.

       Mikel, negarrez ta ittun eldu zan etxera. Gurasuak, bere arpegikerea ikusirik zerbait ebala susmau ta zer zan ittaundu eutsaen. Bera, erantzun-barik, gogorrago negar egitten asi zan. Azkenez, gurasuen ittaunak zirala-ta, jazo zana esan eutsen. Atsebagez kikildduta esakuna erakutsi ta irakurteko emon eutsen. Atteak bere eskubetan artu eban; bein eta barriro aztertu, baña ezeban ingijan idatziltta eguana ulertu. Erdera ulerkaitz a! Euzkeraz ba-lego...

       Ta bere semia negarrez ikusirik, irakaslarijaren gurarija kirtenkeritzat artu eban. Baña berak aginddu eban-eta, agintza bete biar. Gero, be, gustija umekerijak baño etziran. Eta Mikel-i negarrik ez egitteko esan eutsan.

       Geyagorik ez, baña. Amaika guraso, onelako, dago Euzko-errija-n!

       Bijaramon, goiz-goxetik, Mikel ikastetxerako bidez abijau zan. Ikastetxera urreratzen zala bijotza estubago eukan. Bilddur-bilddurra zan. Ordurik askotan erderazko esakunari ekitten egon zan. Azkenez, ekittiaren ekittiaz, ondo oguzten ikasi eban. Baña barriro aiztuko ebanaz bilddur-zan.

       Ittun atsege joyan. Bidetik igaroten ziranai jaramon-barik, bere burubari esakuna berresaten eutsan. Lenengo ondo, baña gero, bilddurraren bilddurraz, ain ondo ez, beintzat. Negar-malkuak bere begijetan agiri ziran. Atzera juan gura-ixan zan.

       Ordubantxe bere onduan abots biguna entzun eban:

       —Nora ua Mikeltxu?

       Begijak jaso ta uriko jaupalburuba ikusi eban. Erantzun-barik negarrez asi zan.

       —Zer dok? Negar-dagik?

       Mikel-en bijotz-larrija andija zan.

       —Ezegik negar. Esaistak jazo yakana ta nik atonduko yuat.

       Mutillak negar-zotinka edesi eutsan dana. Jaupalburu onak adi-adi entzun eban, eta amattu ebanian, beboki-erdijan mosu-egin eutsan. Gero, apurtxuban oldoztun egon zan. Bekokija tximurtuta eukan, begijak itxirrin. Irakaslari arrotzaren egiñenak bere bijotz aberkoya minddu eban.

       Guenez, erabakija artu ta mutillari berakin jarrattuteko esan eutsan. Eta ikastetxera urreratzen zirala egin biarko ebana atzaldu eutsan. Mikel-ak jaupalburubak esana adi entzun eban, jauparijai zor-yaken lotseaz. Lenenguan geldu zan, baña gero, ulertu ebala erakutsi eban. Bere aurpegija alayago eguan.

       Ikastetxera eldutian jaupalburu onak eta mutil gaxuak alkarri agur samuta egin eutsaen.

       Mikel ikastolean bilddur-barik sartu zan. Bere jesarlekura juan eta artetu jesarri, beste mutikuak, atzeguneko agirakea gomutaurik, berari begizka egozala.

       Ikastaldija gentzaz igazi zan. Baña amattu-aurreko beste egunetan lez, irakaslarijak irakurri-arira jo eban.

       Ezkin-aurrian jarririk, ben-ben esan eban:

       —Miguel de Gabitxeskoa: venga a decir la frase de ayer (etorri atzoko esakuna irakurten).

       Ororen begiradeak Mikel-gana zuzendu ziran. Baña Mikel, jaramon-barik, bere jesarlekuban lotu zan.

       Irakaslarijak bariro dettu eban:

       —Miguel de Gabitxeskoa.

       Mikel-ak ezeban erantzun. Buru-makur, irakurten lez eguan. Beste mutillak geldu ziran. Begijak sutsu, irakaslarijak irugarrenez, gogorrago, oyu-egin eban.

       —Miguel de Gabitxeskoa.

       Ezeban ezer lortu. Orduban, asarriak erazota, bere jesarlekutik jatsi, ta mutillagana juan zan.

       —Eztok erantzun gura?

       Eta ukabillaz zematu eban.

       —A! Baña, neuri ittandu daustazu? —Mikel-ak esan eban— Eneban uste... Zuk Gabitxeskoa esan dozu, ta nik Gabitxeskoa eztot abixena, Gabikagoxeazkoa baño.

       Au entzunik, mutillak barre-purrustadaka asi ziran. Irakaslarijak begijak-sutsu, aurpegija-gorri, bere lotsea zala-ta, zer egin ezekijan. Gero Mikel jo gura-ixan eban.

       Baña ordubantxe ikastolako atia zabaldu ta ataz jaupalburuba agiri zan. Mutil gustijak zutinddu ziran. Jaupalburuba Mikel eta irakaslarijagana juan eta oni esan eutsan:

       —Zer egin gura-dozu?

       Irakaslarijak, asarrez, Mikel itxi ta jazo zana atzaldu eutsan. Amattu ebanian, jaupari onak Mikel eskuz artu ta ororen aurrian jarririk, mutillai euzkeraz esan eutsen:

       —Mikel-ak egin dauna ondo egindda dago. Guk eztogu erderea ondo oguzi biar, geure elia eztalako; Euzkerea bai, barriz, geure-geuria dogu-ta. Irakaslarijak gastelerea ondo oguzi dagigula gura ba-dau, berak euzkeraz oguzten ikasi begi lenago.

       Irakaslarija gelduta ta ulertu-eziñik eguan. Mikel pozik eta beste mutikuak, irakaslarijari beglzka, alkarri irri ta kiñuka egozan.

       Mikel etzan ikastetxetik jaurti.

 

 

ARTZAINTXUBAREN
BAKALDUN-ATZEGUNA

 

       Artzaintxu eukijeza zan, mendijan bere artaldetxuba zaintzen iñardubana. Mendi-mendiko basetxe zar, baldar, apal baten, urittik urrun, bere gurasuakin bixi-zan.

       Txiro-txiruak ziran. Ozta-ozta, alegiñaren alegiñaz, jatedatekua bai-euken. Udatian alboko lurrak landutiaz zerbait ateraten eben, baña negute gogorran, bastarrak (soluak) landu-eziñagattik, sarri-bai-sarri jatekua urritxu euken.

       Iñaki-k (auxe mutikuaren ixena) uda ta negu, bere gurasuak basetxe ta soluetan iñarduben artian, ardi zimel argal batzuk, mendija gora ta mendija bera, zaintzen iñarduban. Udean, tira! eguraldi ederraz atsegintsuba zan eguzkija ta axia artutia, baña neguban, eurija ta txingorra ziranetan, edo edurrak basua estalduten ebanian... artzaintxu gaxua!

       Bakar-bakarrik, ardijai begira geure mutikotxuba egon oi-zan. Arditxu arek baño beste lagunik ezeban. Eguraldi txarra, naiz eguraldi ona, oskarbi naiz goibel, berua naiz otza zala, beti bakar-bakarrik, ardijai begira.

       Ardi argalok basetxiaren ogasun nausija ziran. Euren esne berua urijan saltzen eben. Au zala-ta Iñaki-k arduraz zaintzen euzan, amilburu ta otsuaren bilddurrez. Baña otsua etzan ardi aen billa etorten; ardi gixenaguak gura-euzan berak!

       Bein, jazokun pozkorra jazo zan. Basetxe-atian gixon ondo jantzi batek jo eban. Berakin mutiltxu bat etozan, makal zurbiltxuba. Urittarrak irudijen, eta, urrian, aberatzak.

       Basetxekuak gelduta lotu ziran notin apain arek toki atan ikusijaz. Bidekatuta ete-egozan?

       Susmau eben lez, urittarrak eta aberatzak ziran, atta-semiak, eta basetxera etozan eskar baten eske. Semetxuba gexo-samar eguan eta osalarijak (medikuak) esan eban osatu gurazkero mendira, eguzkija ta axia artzen, juan biar-zala. Attea basetxe agaz gomuta zan. Basetxekuak notin on eta kistarrak zirala bai-ekijan. Eta bere semetxuba antxe basetxekuak zainduta udatian izteko, etorri zan. Gero euren iñarkun ori ondo ordainduko eban, eta mutikua osatuzkero sari andija emongo eutsen.

       Basetxekuak iru bakarrik ziran: attea, amea ta seme artzaintxuba. Pozarren bayetz esan eben, eta umetxuba euren semetzat lez artuko ebela. Iñaki, batez-be, alattu-alattu zan aizkidetxu barrija eukittiaz.

       Gustija atonduta, uriko gixona, bere semiari mosu, ta eskar ta agur-egindda, urina jatsi zan eta mutikua basetxian lotu. Umiaren negarra bere attea alde-egitten ikusijaz! Bere jarrai juan gura zan eta dei-oyuka iñarduban. Baña atia itxitta eguan eta attea, jaramon-barik, aurrera joyan. Iñaki-k, mutikuaren gogua asetutiarren, beragandu ta samurrez itz-egitten eutsan. Baña beste mutikuak Iñaki-ren itzak ezeuzan adittuten eta bere bilddur zan.

       Axe ixan zan benetako gatxa: uriko umiak menditarren elia ezeban ulertzen. Iñaki-k eta bere gurasuak euzkeraz baño ezekijen eta Andoni mutikuak erderaz bakarrik. Zelan ixan leike ori, bere atteak euzkeraz ekijan-eta? Eurek auxe atzalduten ezekijen, barria geuk bai, urijetan abertzaletasuna galdu dala dakigulako.

       Egun batzuk igazi ziran. Lenenguetan Andoni ittun ixillik eguan, sarrittan negarrez, baña gerotxu ibittu ta alattu zan. Ororen, eta, batez-be, Iñaki-ren erregubak zirala-ta, bere aizkidia egin zan. Lenengo gatxez, ta geruago errazago euzkeraz itz-egitten asi zan. Urijaz aiztu zan, eta azkenez, bere etxian baxen pozik eguan. Gixa-emiak garan aldakorra!

       Iñaki-ren alaya! Andoni aizkidetxuba beretzako ixan zan atsegiñik andijena. Etzan aurrerantzian bakarrik mendi-ziar ibilliko! Norekin jolastu bai-eban. Mutiko bijok adin batexe euken.

       Itz batez: Iñaki ta Andoni, bidezkua zan lez, aizkide-aizkidiak egin ziran. Ordutik aurrerantzan alkarrekin ebiltzan beti, ezetara bez aldendu-barik. Andoni zinddua zan; bera aberatza ta Iñaki txirua ixanik be, etzan arrotuten. Bijok mai baten jan eta gela berberean lo-egitten eben. Batta, bijok batuta, arditxubak zaintzen juan oi-ziran. Bata bestia-barik ezin egon.

       Andoni-ren attea, noxian-bein, ilabetian birrittan beñik-bein, bere semetxuba ikusten igoten zan, eta ondo, alai ta sendotxu ikusijaz, bera be alattuten zan. Gero barre-egitten eban, bere semia artzaintxu-antzez ebillalako. Onetara udatia igazi zan, udagoya be bai, ta neguba etorri. Andoni, udea igazteko bakarrik ara juan zanarren, geruago senduago egualarik, eta bere arrenak eta etxekuenak zirala-ta, Gabon-arte mendijan egotia bere atteagandik jadetsi eban.

       Iñaki artzaintxubak eta Andoni sasi-artzaintxubak, alkarrekin autu jakigarrijak ixaten ebezan. Andoni-k bere lagunari uriko gauza ikuskarrijak, bere etxeko aberaskijak, eta, batez-be, berak eukazan gustittariko jostallubak edesten eutsazan. Iñaki-k, barriz, zen-edesturik ezeban, eta augattik bere aizkidetxubaren itzak adi-adi entzuten euzan. Baña euren bekaitz ezeban. Gauza ez-ezaun arekaz bere gogua gelduten zan, baña besterik ez. Bere zaletasun bakarra ardijen zaletasuna zan. Eta biarba, biarba... Andik urre, eurek ardijak zaintzen ebezanaren onduan beste artzaña jarten zan. Artzain a beti eguan txillibittuba joten, eta ondo jo be bai. Iñaki-k adi entzuten eutsan, eta berak be txillibittuba jo gura eban.

       Egunak juan eta egunak etorri, Gabona urreratu zan. Egun baten, mutiko bijok, beti lez, alkarrekin egozala, Andoni-k Iñaki-ri esan eutsan:

       —Egun batzuk-buru enok emen egongo.

       —Zer, ba?

       —Gabona laster dok, eta egun orretan etxian egon biar. Onetara esan yeustakan atteak. Batez tamala yatak eugandik aldendutia, baña bestez... Gabona ta urrengo egunak alayak dozak eta ondo igazten dozak etxian. Batez-be, Bakaldun-atzeguna... Axe egun ederra! Amaika jostallu ta emokun izten yostezak bakaldunak! Eta iri?

       Iñaki ixillik eguan. Ezeban ondo ulertzen. Andoni-k jarrattu eban esaten:

       —A, bai-yakijat! Iri ez-edo-dauske itxi, txirua ta mendijan bixi-azalako. Eztauske iñoz Bakaldunak emokunik itxi?

       —Iñoz-ez-iñoz.

       —Biarba, leyuan ire oskijak eztozak ipiñi, eta orregatik dok.

       Iñaki gero ta geldubago eguan. Orretzaz itz-egiten ezeban iñoz entzun. Orduban Andoni-k Bakaldunen edestija atzaldu eutsan. Bakaldun orrek, Josu Umia jayo zanian, Bera gurtzen sorkaldetik Belen-era juan ziran. Berari opalduteko urria, kedarra ta abaña ekarri ebezan. Il ziranian, on-onak ziralako, donokira juan ziran. Andik, donokittik, urtian-urtian etorten dira ludira, ta aberatz-aberatzek ixanik, umien artian emokunik asko banatzen dabe. Baña ume gustijai, ez; ume on eta zindduai bakarrik, ume gaiztuak ezertxu-barik lotuten dira. Bakotxak gura-dauna eskatu ta Bakaldunak emoten dautsae. Orretarako, Bakaldun-atzegunan, etxeko leyoren baten oskijak ipiñi biar, ta bijaramon, oski-barru edo onduan emokunak egongo dira.

       Iñaki arrittuta lotu zan Andoni-ren edestijaz. Ta berak jakin ez, ordurarte! Baña aurrerantzian ez; berak be, oskijak leyuan ipiñiko euzan eta Bakaldunai gauza batzuk eskatu be. Zer eskatu ezekijan ondiño, baña ezer eskatuko eutsen.

       Gabon-atzegunan Andoni-ren attea bere billa etorri zan. Ume bijok ittundu ziran alkarregandik aldendu-biarraz. Gatxa yaken, ainbeste egun batuta igazitta, bata bestia-barik lotutia. Andoni-ren atteak, baña, Iñaki-ri abinddu eutsan bere semia bera ikertzen sarri juango zala ta mutikuak artetu ziran. Agur samurra egin, eta Andoni urira, bere etxera, jatsi zan.

       Iñaki ittun-ittun eguan. Barriro bakarrik mendi-ziar! Bere laguntxuba-barik! Baña gauza batek arindduten eban bere alegia: Bakaldun-atzegunaren gomutea. Pozik eguan bere barri jakin ebalako. Zer eskatuko eban? Burubari eragiñik, azkenez iru gauza eskatutia erabagi eban: bilddots zuri eder bat, txillibittu polit bat, mendijan joteko, ta negurako janzki lodi berua, edur-artian otza ez-ixateko. Jostallubakaz etzan gomuta-ixan. Baña ezpaya sortu yakon: Bakaldunak urijetan eta aberatzen etxietan euren emokunak izten ebezan, baña, mendijan? a lako basetxe txiruetan? Ittundu zan barriro. Baña gero otu yakon Bakaldun arek on-onak eta deunak zirala, ta urrian... Dana dala berak oskijak leyuan ipiñiko euzan eta ixango zana ixango zala.

       Gabona igaro zan; urrengo egunak igazi ziran, eta, guenez, Bakaldun-atzeguna eldu. Egun osuan Iñaki artegatsu urduri egon zan. Gaba elduta, apalduta gero, bere gurasuai ezer esan-barik, leyoratu ta bere oski edo zapata urratubak antxe ipiñi euzan. Gero gurasuei mosu-egin, Agur Miren otoi ta, abots-ixil, gura-ebana Bakaldun deunai eskatu. Baña beste ezpaya: Bakaldunak euzkerea ulertzen ete-eben?

       Oldozkun onekaz oeratu zan eta andik laster lotan eguan. Gaba osuan Bakaldunakaz amets-egin eban.

       Bijaramon, iñoz baño goxago itxartu ta oetik jagi Astiro-astiro, bijotza taupadaka, leyora urbilddu zan. Urtzi Deuna! Ikusten ebana be, ezin eban ziñetsi! Leyuan bertan bere oski urratu-ordez beste oski barrijak egozan, oski-barruban txillibittu politta, eta leyo-pian janzki barrija ta, be! be! bilddots zuri ederra, berari begizka. Mutikuak bere begijak igurtzi euzan, ziñetsi-eziñik. Gero, uste-barik, belaunbikotu zan, eta bere abotik Bakaldun deunentzako eskar-otoya donokira igon zan.

       Orduban, bere atzian, abots bat entzun eban:

       —Bakaldun deunak ume gustijakaz gomuta dozak, naiz aberatzak naiz txiruakaz, onak eta kistarrak ixanezkero. Eta ele gustijak ulertzen yuezak. Ta i ona ixan azalako ona emen euren emokunak.

       Ta buruba bigurturik, ikusi eban irribarrez Andoni-ren attea, Iñaki artzaintxubari mosu ta laztan egin eutsana.

       Auxe ixan zan Iñaki artzaintxu txiruaren lenengo Bakaldun-atzeguna.

 

 

MENDIKO GENTZEA

 

 

I

 

       Mendi-mendijan, baso-usua oyan-artian-antzez, arkaitz-abijan etzaunda lez, Agerre basetxe zurija gixa-emien begijetatik ostenduta eguan. Euzko-ziñeskintzearen txadona (elexa) irudijan, antziñan, mendi-tontorran, gixon senduen jauntzaletasunak iragija. Bere orma lodi gogorrak, bere andijak eta bere aterpe zabalak, bere egillien sendua ta errukija erakusten ebezan. Antziñan, bidazti bidekatubentzako zaindokija ei-zan eta bertan janarija ta sutondoko aulkija ixaten ebezan. Aspaldittik, baña, etzan iñor-ez-iñor bertara eltzen, basurde uzuba edo edurte-gabetan janari-billa ibilli oi-diran otso gosetubak ixan-ezik.

       Etziran Agerre-raño eltzen uri andijetako eguratz edo axe aztuna, ez euren zarata jasakatxa; etziran bertan ezautzen beko lurraldietako lera oker-zikiñak. Agerre mendiko gentzaz bare-bare eguan. Eta bekuak bertaraño eltzeko gauza etzirala, nok bare ori ausi?

       Au zala-ta gixa-emiak ozta-ozta Agerre-barruban jesarten ziran, basetxekuak ixan-ezik. Onek notin lantzaliak ziran, euren ixerdijaren ixerdijaz alboko lurrak landu ta ekartu erazo ebezanak.

       Jon Joseba etxeko jauna gixon sendua zan, inddartsu ta basotija, lur gogota landuten ekanduba, ta bixi-zan basetxia bere gurasuakandik artu ebana. Berakin bixi-ziran Jone bere emaztia ta seme-alaba bi: Andere, amazortzi urtedun neskatilla lantzale ta liraña ta Mikeltxu, amar urtedun mutikua.

       Sendi apal zinddua zan, uskurtzalia, ta egunoroko ogija lortuteko lan egitten azkarra. Neguban, bidiak edurrez beterik egozanetan, Jon Joseba-k bazterreko sutizkillu zarra artu, ta, mendiz-ziar, otsuak eta janari-billa iñarduten eban.

       Agerre-n orok lan-egitten eben, alperkerija ezegokijuen-eta: Jone-k eta Andere-k etxe-zeregiñetan eta Mikeltxu-k lugintza-salletan attea laguntzen. Noz-edo-bein euretariko bat urreko urira jasten zan; olakuetan eta igande jaupea entzuteko jasten ziranetan bakarrik mendija izten eben.

       Eta biarrik bez. Mendiko bariaz, zoruntsubak etziran ala? Agerre-n, mendi-mendijan, bian baño donoki-urriago ez-ete-egozan? Bakartalde aretan euren otoyak, nok asaldau?

 

 

II

 

       Baña bein mendi-gentzea ausi zan. Basetxe zuriko aterpera gixon-taldia eldu zan. Euren itxuretaz beko aberatsak ziran.

       Jon Joseba, ikuskantza ikusten lez eguan; ain gatxa yakon, ba, betarrak leku atan ikustia.

       Baña basotija ixanda be, abegi-on-zalla zan, eta etxeko atiak zabaldu euzan, eta bakotxari mai-ondoko aulkija eskiñi eutsan, emakumiai bazkarija gertetako esanda.

       Gixon arek, Jon Joseba-ren aurpegijan geldasuna ikusitta, euren ibilgundiaren zegattija atzaldu eutsaen. Menditzar aren barruban aberaskija ugari eguala jakin eben; bere barruko arrijakaz amaika etxe barri egin leikian, orren ugari ta mota onekua zan ango arrija. Eta eurek, gixon zur arek, ezin eben aberaskijak galduten itxi. Au zala-ta igon ziran, Jon Joseba-kin ittundu-gurarik, lanak len-bai-len asteko.

       Arrobijak idegiko ziran eta langilerik asko erduko zan-eta, asko, be, irabaziko eban. Jon Joseba bera langille-buruba ixango zan; nor bera baño obeto orretarako, bere basetxeko tokija ixanik? Esku-zabalaz sariztuko yakon eta bizpide barrijak euren biar-ixanak arindduko euzan, sarrittan, edurtietan batez-be, lan-egittia eziña zalarik gettuten ziran biar-ixanak.

       Adi-adi, irudijanez, Jon Joseba-k gixon arei entzun eutsen; baña entzuten ebanaren barrijaz ondo adittuten ezebala, bere begijak agertuten eben. Au-ta-be, ezeuzan bere ezpanak zabaldu. Bakarrik langille-buruba ixango zala esan eutsaenian, agin-artian jarkija erakutsi gura-ixan eban. Zin-ziñez, bere bariaren austiori ezeban begi onez ikusten. Etziran ordurarte zoruntsu bixi-ixan beko gixonak araño erdu-barik?

       Baña notin aen esanaz, esan adorekorraz, Jon Joseba-k bere gogo-lerea naibagetuten eban irabakija, azkenez, artu eban.

       Gixonak, euren gurarija beteta, poz-alai mendiz-bera joyazalarik, Jone, autu osua ixillik entzun ebana, bere senarrari urreratu yakon eta bilddur-samar esan eutsan:

       —Enatxakok ni eure irabakijari jarkiko, baña, eztok susmetan beko axe orrek geure zoruna eruan yaikianik? Bular-barruban yuadanak, zer dokan etxakijadanak ori bai-yostak agertzen.

       Jon Joseba-k ezeban erantzun; sorbaldeak jaso, ta lan-egitten juan zan.

 

 

III

 

       Aldi gitxi-buru lanak asi ziran. Agerre-tik bosteun neurkin-edo arrobija urratu zan. Jon Joseba buru ebelarik saspi langillek (geyago ezin toki atan) egunian-egunian ekitten eben. Lenengoz mendi-errayak burdiñaz urratu ebezan, eta gero estandeak entzun ziran. Eta, ziñez, euren durundijak etxaken mendittarrai begikuak ixan.

       Jaubiak zuzen egozan, bai. Arri egoki ta ugarija zan mendi-barrukua, ta irabazpidia ezin obia. Eragotzi bakarra ixan eben: arrija urreko uriraño eruateko erea. Baña Mikeltxu-k gottu eban, idi-burdijaz eruanaz.

       Langilliak egunoro urira jatsi ezin zirala-ta, arrobi-onduan zaindokija egin eben, eurak egon eta tresneak jaboteko. Langille aretarik geyenak on-zintzuak ziran. Geyenak esan dogu, euretariko bi bestetara oker-ezkelak ziralako. Jon Joseba-k bere guraz eleukezan iñoz bez artuko, baña bere nagusijak eukitteko eskatu eutsaen eta ezin jaurti. Lera okerdun gixon arek laster euren gogo-gaiztua erakutsi eben, eta egun gitxi-aurreko, euren lagun gustijakaz asarretu ziran. Onez ganera alperrak ziran, eta, sarrittan, lan-egin-barik bestiai zirika edo mendittik aldenduta egozan, nun iñok ezekijalarik.

       Jon Joseba, euren ixakerea zala-ta, bein baño geyagotan gixon gaiztuak andik bota-agiñian egon zan, baña buruba ezi ta ereti obiaren begira itxaron eban.

       Bittartian lanak aurreratuten ziran, astiro ba-zan be; ta bein baño geyagotan gelditu-erazo ziran, eguraldi txarrak zirala-ta. Aretan langilliak Agerre-ra erduten ziren, ezer-billa edo etxekuen artian oporraldija igazten. Eta abegi ona ixaten eben, etxekuak basoti ta buru-bakartzaliak ixan-arren bijotz-errukijorrak ziralako, ta basetxe zarreko atian joten ebanari atia itxi ezin eutsaelako.

       Gixon bi bakarrik atera biar ziran: Marka ta Begi-bakara, (begi bat bage-eban-eta) len attatu doguzan langile okerrak. Basetxe zarran sartuten ziranetan eurekaz batez ondo-eza ta keskea sartuten ziran. Eta ezin eurei atia itxi; euren ixakerea zala-ta txarrago ixango zan.

       Andere zan eurek ikustiaz geyen iguinduten zana. Berak zegattija ezekijalarik, Begi-bakarra-k, bere aurrian eguanetan, bere begi bakarraz begiztuten eban adi-adi, neskatillaren begijak eratsi-erazoten. Eta Andere-k bijotz-bijotzez gixon bigurrari iguin eta ikusi-ezin bixijak eutsazan.

       Eta neskatillak sarri-askotan aurkittuten eban, zorginkeri-kaltiak alkarri erakarten ba-leutsaz lez.

 

 

IV

 

       Andere-k zijorik bai-eban Begi-bakarra-ren bilddur ixateko. Au-ta-be ezeuzan bere asmo okerrak susmetan. Girna okerdun gixona zan, bere bizkera aldakorrak mendira ekarrija, ta ez ogija irabaztiaren; bere oin gentzauskorrak mendi-mendijan eta basetxe zarran ipiñitta berialaxe, neskatilla liraña ikusirik bere girna okerrak berbiztu ziran, eta ezi-eziñik, bere gurari lixunak be piztu, ta adijona-begira gertu zan.

       Jon Joseba-k, baña, mendittarra ixanik, gustittariko piztijen asmuak aurretijaz ezaututen ottuta egualarik, laster susmau eban mendi atan agiri zan otso barrijaren asmua, ta zur ta ixiltsu, berari zain gertu zan.

       Andere-k, ordez, bere areyuaren zalekarija ezeban susmetan. Mendi-mendijan jayua, zintzo ta tolestagia, Jaun-goikua ta bere gurasuak eta nebea baño besterik ezeban mattetan. Mattasun ori, bai, andi-andija zan, bere goguaren ona baxen andija, bere gorputzaren ederra baxen andija. Mikeltxu ta urrengo txabolako artzain zar baten ardijak bere lagun bakarrak ziran. Geyagorik ezeban gura. Eta gañera gixonen mattasunatzaz, zer-ete-ekijan berak?

       Au-ta-be gixon ak begiztuten eban ereaz gogaltzen eban, eta bein baño geyagotan bere atsegia erakutsi-agiñian egon zan. Eta bijotz-bijotzez uriko gixonen etorkundia gaiztetsi eban.

       Zana zala orretara ezin jarrattu. Ta amaya lastertxu etorri zan.

       Bein, egun oskarbi ta eguzkitsuba zalarik, Andere urreko itturrira juan zan, zapijak eguzkittan iminddeko. Bere iñarkunari ekitten eutsan artian abots zolijaz antziñeko mendi-abestija abestuten eban. Bat-batez bere aurrian Begi-bakarra agiri zan. Bera ikusirik, neskatillak ixu-oyuba egin eban eta etxerantz abijau zan. Begi-bakarra, baña, bere aurrian jarri, igaroten galazo, ta esan eutsan:

       —Zer donala-ta igesi, Andere?

       Au, erantzun-barik, geldittu zan.

       —Nire biidur ete-az? Otsua enon, ba.

       —Otsuen bilddur enok, baña i otsuak baño uzubago bai-az.

       —Bilddotxuba non, Andere, bilddots otzan-otzana...

       Ta neskatillagana urbilddu zan, begi bakarraz begizturik.

       —Itxi eistak igaroten! —atsebagez oyu-egin eban Andere-k.

       —Orren iradu ete-az? Eukin itz-egin gura yonat.

       —Neukin? Iñoz bez!

       —Apurtxuban bakarrik.

       —Ezetz esan yuat. Alde emendik!

       —Gura-ta-ez entzungo yaustan. Nik matte aut; bai-dakin.

       Eta Andere-ren sorbalda-gañian bere eskuba imiñi gura-ixan eban.

       Neskatillaren zanetako odol gustija arpegira igon yakon, eta bere bijotzan ixakun mendirrarra berpizturik, jagi ta Begi-bakarra-ren atxin atomau zan, lurra-jo erazo ta basetxerantz igesi zan.

       Gixona jagi zan neska-jarrai juan-gurarik, baña ordubantxe bere albuan entzun eban:

       —Geldi edo ilgo az!

       Eta Jon Joseba, bere sutizkillubarekin berari zuzenduta, ikusi eban.

       Bijaramonan Begi-bakarra ta Marka bere laguna, arrobittik egotzi ziran, ororen alayaz. Alde-egin baño lenago aspertuko ziranaz zematu eben. Iñok ezeutsen jaramon; juan ziran eta euretzaz etzan aurrerantz ezer jakin.

 

 

V

 

       Mendijan ain gogorra dan neguba, azkenez, eldu zan. Oyan-zelayak edurrez beteta egozan. Otz-otza zan, eta eguraldi txarra. Bide-zidorrak edurrez estalduta. Otsua ta basurdia asi ziran neguko iñarkunari ekitten. Ikuskixuna iñoz-ez-iñoz orduban baño ederragua.

       Jakiña, arrobi-danak luzaroko geldittu biar-ixan ziran, eta arrobi-ondoko zaindokijan eta Agerre basetxian atiak itxi ziran, negu gogorra sutonduan igazteko. Len jazo zanaz danak aiztu ziran, batta gixon okerretaz be. Andere bakarrik, barru-barru, ezeren bilddur zan, baña.

       Arrobijan eta bastarretan iñardun-eziñik eta ali-billa urira jastia gaitz-gatxa zalarik, bizpide bakarrari eutsi yakon. Edurra atertuten zanetan Jon Joseba-k eta bere lagunak sutizkillubak artu ta exaz urteten ziran, esku-utsik atzera ez-egitteko.

       Bein, eguraldi txarra zala-ta, etzan urten iñor basetxetik. Jon Joseba ta bere sendija Agerre basetxeko eskaratz zabalan egozan. Gastañak erretan iñarduben. Andere, bere gura-arren, artega eguan.

       Bat-batez, otsuaren uluba entzun zan. Andere-k arrittu zan eta attea begiztu eban. Onek, itz-egitteka, sutizkilluba artu eban. Barriro ta urrunago entzun zan uluba, zoli ta luziago. Mikeltxu ameagana urbilddu zan. Jon Joseba ateratu, urteteko gerturik.

       —Nora ua? —Jone-k esan eutsan.

       —Otso ori irailtzen.

       —Ez urten, atta —Andere-k esan eban.

       —Zegattik ez? Zubek etzadiz bilddur. Laster natorke.

       Eta urten zan. Batez danbada bi entzun ziran eta gizon baten min-didarra. Andere jagi ta atia idegi zan, baña attea-ordez, Marka ta Begi-bakarra ikusi euzan, bere ganera jausi ziranak. Oyu egin eban, attea dettu, baña alperrik, attea ezin zan erdu; bere inddarrak be, alperrak ziran; gaizto arek ittoten eben.

       Bat-batez, danbada barrijak basetxia dardaratu eban eta Begi-bakarra-k, birau-esanik, lurra jo eban. Au ikusirik, Marka-k neskatilla azkatu, ta otso jarrattuba lez igesi zan, Mikeltxu-k, attearen sutizkilluba eskumean, bere gorpubari mun-egitsalarik. Jone zorabijauta eguan eta Andere ixuz zoratuta, ule-lasai, alaka. Mendiko mamua irudijan, mendiko gentzea galdu zalako negarrez.

       Beko gixonen lera okerrak betiko galdutako mendi-gentzea.

 

 

GOI-EGUZKIJA

 

       Buru-itz au Aznar-Zubigarai-tar Imanol-ak erderaz idatzi ta antzeztu eban. Nik, politta eritxi dautsodalako, euzkeraldu ta emen jarten dot.

 

 

       (Oyan argi-argija. Eskumaldez artzaña dagir zelai-billa, urrun-urrundik etorritta. Bere janzkija zakarra; bere begijetan itxaro-izpija dargi.)

       Artzañen Neskutzetxuboi!... Noiz elduko ete-non?... Nire bidian oyu-egin eban bixar baltzedun belduboi!... Nun ete-yagozak ire oñatzai jarrai yuazakanak? Nun orrek, neure begira yagozakan orrek bixi dozakan zelai-baztertxuba?... (Bilddurrez) Lekaruan sartuten nazala dirudi; abesti ta irrintz-bako bakartalde onek ittoten nau... Jaunoi! Nun yagozak nire anayak? O! Uri-nausijak ete-zarie zubek?... Mendiko txabolan ametsetan ikusi dodan zelai-baztertxuba ete-da au?

 

* * *

 

       Ni naz Jon Ugutz; urrun-urrun, mendi-tontorran, otsuen zulo ta sayen abi-onduan ardijak zaintzen dodazanau... Ez, arren, neure lepotik barrerik egin!

       (Asele-eraz, geure basetxietako sukaldietan egiñen gomulagarijak edesten diran eraz.)

       Gixon batek bixar-baltza ta Beldu-antzedunak neure anai-arrebeak zariela esan daust.

       Eta ni, bular-barruban daukodan txingi bat zubei ekarten natorkixube. Artalde gustijak, edurtokijetan zaunka dagijen artzañor gustijak baño aldintsubagua danau.

       Mattero jaboten dot... matte-mattero. Nire attitteak azkenengoz irail eban otsuaren narruba baño matteruago. Neure attittea!... Neure attittea!

 

* * *

 

       Artzaintxuba nintzan oindiño. Antxe, ira ta lurraz eginddako txabolean nire attittatxuba bixi-zan, gorputza zauratzez (zauri-atzez) beterik, arrubetan ainbeste otso ittotiaz besuak inddargetuta eukazan artzain zarra. Batta emakume on-ona bixi-zan be... neure amea!... (ittun-ittun) Neure ama gaxua! Txabola-zokonduan, il-zorijan egualarik dardaraz mosu-egindda esan eustan: «Ene semetxu! agur!, otoi ire amearen aldez. Ez itxi mendi-gana, ez txaboleau egundo. Ez jatsi zelaira». Eta nire amea juan zan. Gero amets-egin dot, neure amea, ama ona, neure txabolatik donokira egaztu zala.

 

* * *

 

       Tira ba! Arratsalde baten, artaldiak bildduki, eskaratz andijan, enbor gogorran jesarritta, attitteari nire egiñen gorenguak edesten neutsazan. Orduko, udabarriko eguzki-izpijak ezeban mendija argijetan. Nik oindiño enekijan beste artzañak lez makilla irabiltzen, eta ori zala-ta neure attitteak esaten eustan:

       —Ezua arru-arrura, ire besuak oindiño otsua irailtzeko inddarra etxaukek-eta.

       Eta ni arrura jasten enintzan azartzen. Baña egun atan, ardi batek... neure ardijak! bilddotxuba sortu eban. Bilddots gaxua sasi-onduan otzez dardarka eguan eta antxe be neure ardija, laztanaz miazkatzen eta bilddotsa ilgo zanaren bilddurraz alaka.

       Nik, orduban, mendiz-bera egin neban (sutsu), eta bilddotsa eguan sasi-ondora eldu-agiñian... A!... aitz-ostetik otsotxuba jauzten da ta neuganantz-dagi, buztana gora, belarrijak jagi ta agin zurijak bilddotsa-billa.

       Otsakumia zan, azkengo sortaldikua; ain txikija ikusirik bere bilddur enintzan ixan. Otsakumia nire gañera jausi zan eta besuan aginka-egin eustan. Aginka, bai!... Aginka!... Nik be gogor egiñen neban; nire makilla jaso, ta azkenez, aginka odoldurik, otsakumia nire oñetan jausi zan, gottu ta ildda. Neure alaya! Otsuak irailtzeko gauza bai-nintzan!... Eta nire attittearen poza!

       Bat-batez, attonari lenengo egiñen ori edestuta txabolako atian gixon batek jo eban.

       —Eu!... Artzañoyek!

       Abots sendua zan; neure eritxiz, irrintz batez mendi osua ikaratu leikian abotsa.

       Neure attittearen aurpegijan atsegia agiri zan goteungiaren abotsa bai-litzan.

       Laztandurik esan eustan:

       —Mendiz-ziar bidekatu dokan arrotza edo-dok. Jaun-goikua-k berari urgazteko agintzen yauskuk.

       Eta abotsak, len baño zolijago birresan eban:

       —Eu!... Artzañoyek!

       Orduban ateratu zan attona.

       —Txabola-barrura egik, bidaztijoi!

       Gixona eskaratzan sartu zan eta neure attona laztandu eban, aspaldittik ezautu ba-leu lez.

       Gixon sendua zan, artzañak lakua, bixar baltz-baltzeduna, begi-zolija ta bekoki-zabala... zabal-zabala... ortzia baxen zabala!

       —Jaun-goikua-k zaindu agi, artzain anai ori! Batta eu be, euzko-gastioi! —irribarrez esan euskun bixar baltzedun gixonak.

       Gero gastaña-enbor zarran jesarri zan.

       Ni eskaratz-baztertxura juan nintzan, eta bertatik nire attitea anaya lez artzen eban gixonari begizka adi-adi nenguan.

       —Esan eistazak, artzain anayori, mendi onetako jazokunak, ire txabola, ire guraso, ire asabaen edestija!

       —Baña zer edesiko dauskat, bidazti ori, —artzain zarrak iñotsan— urittarrak mendittarren lepotik barre-egitten dozube-ta?

       Nire txabola autan eukijeza beti ixan dok, batta matte-matte-nayenduben artzañak, eta artaldiak billddu ta otsuak irailtzeko makilla ta aballa. Ene asabaen gauzeak! Artzañak izan zuazan eta bein euren ardijak laga ta arrotzai jarkitten, euren txaboleak sutau ta neskatilla mendittarrak ostuten yuezan atzerrittarrai jarkitten juan ei-zuazan. Eta antziñeko abestijak edesten yuek geure asabaen besuak etzuazala makalak izan.

       Bidaztija dardarka eguan.

       —Geyago, geyago, anai!

       Eta orduban nire abitteak edestu eutsan geure mendiko artzañak arrotz-gudaroztia gottu ebela, ta arruban ildda jausi ziran gudari atzerrittarren aztamakillakaz euren ardijentzako esija egin ebela. Geure aberriko mendijetan ixan zan abail-otsa! Geure mendljak asaldetan erdu ziran arrotzak, odolez ittota, amillondoraño jausi ziran!

       Bixar baltzedun beldubak itz-egin eban. Negarrez, bular-barruban tamal-tamala ba-leu lez, itz-egijan.

       Eta gauza ederrak esan euzan; ametsetan lez esaten euzan.

       Gero... urtetian, neure attittea barriro laztandu ta esan eutsan:

       —Zelaira nayuak artzain zarren gauzeak edestuten. Ire abail ori iñoz barriro irabilliko al-dok!

       Eztakit zer esan eban gero, nire artaldien bidez-ziar joyalarik. Baña negarrez bai-eguan.

 

* * *

 

       Gero... urterik asko igazi da. Ordutik ona otsuak ugari irail dodaz. Nire attitteak bixar baltzedun gixonatzaz itz-egitten eustan.

       Egun baten... agurea, ardi-billa, mendiz-bera jatsi zan.

       Urtetian oyu-egin neutsan:

       —Attittatxu: Zegattik txabolatik urten ire izteak arkatxik-arkaitz ibilddeko gauza eztozakala?

       Baña ezeustan erantzun.

       Agureak mendiz-bera egin eban. Ni txabolean bere begira lotu nintzan, basetxe-onduetan zaunka egijen artzañorari entzuten. Eta attittea... etzan bigurtzen. Mendiz-gora, arkatxik goyeneraño igon nintzan; nire eskubak batu ta irrintz gogor zolija, mendi-baso-ziar zabaldu zana egin neban.

       Baña ezeban iñor-ez-iñok erantzun!

       Barriro oyu-egin neban, eta arruban bakarrik anotsa entzuten zan, arrotz-abotsa bai-litzan.

       Orduban, sasijak-ziar, arri-artietan jauzka, arrura jatsi nintzan. Areitz sendo-onduan odola... ikusi neban... eta arantzetxubago, etzaunda... attitta gaxua!

       —Attitta! Ene attitta! —esan neutsan.

       Baña ezeustan erantzun. Lepo-gañian artu ta txabolara eruan neban. Oinddiño bixi-zan!

       —Attitta! Ene attittatxuboi! ni nok! Jon Ugutz nok!

       Agureak, il-agiñian, laztanduten nenduban.

       —Ene semetxu! ildden nok! otso madarikatu orrek gottu nayok. Baña il-aurrian entzun eistak. Ara: ilgo nokanian, mendiz-bera egikek eta zelaira uake! Artzaintxuba intzala laztan-egin yeustakan belduba, bixar baltzeduna an bixi-dok! Esatsok il nokala! Ez, baña otso batek gottu nayokala! Eta esatsok etorteko... etorteko!... txabolea, artaldia, artzañorak beriak dozakala!... Ementxe geure ekandu zarraz azke bixiko dokala!... Onaño atzerrittarra eztokala igoten!... Emen goi-eguzkijak argijetan gayozakala!... Goi-eguzkijak, bai, aberri-eguzkija dokanak!

       Eta agurea laztantzen nendubalarik, irribarre egijan.

       —Zelaira arin-egikek, artzaintxu! Begi zoli-zolidun irakasle ta anai a dettu egikek!

       Agurea zurbilddu ta otzittuten zan.

       —Otso bigurri a! —azkenez esan eban, eta bere buru zurija ira-gañian etzaun zanian, bere ezpanak esan eben... «Jaun-goikuoi»... eta neure attittatxuba donokira egaztu zan.

 

* * *

 

       Arratsalde baten neure txabolatik urten nintzan. Zelaira jatsi biar. Il-aurrian neure attitteak aginddu eustan. Bide ta zidorretaz bai-naz ibilli; eguraldi txarrak jasan dodaz, ta bidian nire artzañor gustijak il dira.

       Oyana itxi nebanian gixon bakana aurkittu neban eta esan neutsan:

       —Artzain anai ori! Neure attittea laztandu yokan gixon sendua, beldu-antza, bixarduna, ikusi ete-dok?

       Eta gixonak esan eustan:

       —Zegattik neuri artzain eretxi? Basotijoi!

       Otsua lez begiztu ta oyu-egin neban:

       —Zer gero? Aberri onetan ezkozak danok anayak ala?

       Gixon a aldendu zan. Gero beste gixonak aurkittu dodaz. Ittandu dautset, eta batzuk barre eta bestetzuk, niri begizka, bular-gañian gurutza egitten eben.

       Gaur, bazter baten, emakume artzain zarra aurkittu dot.

       —Esan, artzain, nun yagon nire txabola-ziar igaro zonan gixona?

       —Zein gixon, artzain?

       —Goi-eguzkittan bixi gura-zonan gixona, mendiko txabolaetan jesarten zonana, ta artzañai anayak ereisten yeutsekana, ta arrotzaren atxin geure mendijetan guda-egin yonenen gauzeak entzun gura-yodazana.

       —Gixon sendo samur ameskorra? Danok alkar laztanduten gallurretara igon gayendixala gura-yokana? Bere abotsaz aberrija eratzartu yokana?

       —Bai, nire attittea laztandu yokana!

       —Il dok, artzain! —esan eustan atsuak— Ziñopa ixan zuan!

 

* * *

 

       Bijok negar-egin dogu. Atso ona bere bidiaz jarrain da ta ni neure txabolara bigurtu gura ixan naz, neure attittearen aldez otoi-egitten.

       Bakarrik nengualarik, goi-eguzkijaz oldozten, neure aurrian bat-batez ikuskantza ixan zan. Ikuskantza!...

       Bera zan! (alai-alai) Bera zan! Bixar baltz-baltzeduna, begi zoliduna, bekoki zabal, ortzia baxen zabaldun gixona.

       —Irakasle! —esan dautsot.

       Eta berak erantzun daust... (alayago) bai! nik entzun dautsot:

       —Artzain! aurrerago! zelai-bazterreraño! Matte-nayuenak antxe yagozak! Euren anaya nokala esaskiek! euren anai nagusija! euretarikuak zorotzat artu yuena! Esaskiek eten-barik lkusten yuadazala! Jaun-goikua ta Aberri-aldez aleginddu bayedixak! Eu baxen senduak ixan bayedixak; otsuak ittoteko beso-inddartsubak euki bayedixak; eta tontorrera igon bayedixak zelai-illunan argi-egingo yautsekan eguzki-bila.

       Ikuskantza begikatu zan gauza ederrak esanik, eta ayenatutian begiztu nenduban eta esan eustan:

       —Artzain, zelaira uake!... Itxarua ta bijotzak gora!

 

* * *

 

       Eta zelayan nago. Auxe, ba, neure txingija: Bekoki zabaldun, ortzia baxen zabaldun Irakasliaren gomutea. Oin... mendi-goira nua, artaldiak zaindu ta goi-euzkija gozarten. Eta poz-alai nua, neure abendaidiak eta bixar baltzedun belduba ikusi dodazalako Mendi-mendijan zuben begira nagoke. Agur, neurioyek! Ez itxi burubok otsuak gottuten! Ezta edurtokijetan illik lotuten! Neure txabolara irakasle-ikuskantza barriro etorriko danian, ikusi zaudazala, goiko eguzkijak zelaya argijau daula, ta atzerritarren aztamakillakaz euren ardijentzako esijak egin ebezan artzain zarrak lakuak ixan gura-zariela esango dautsot.

       Neure mendira nua!... neure mendira nua! oldoztun nagolarik ikuskantzak esan eban augaz:

 

              Erri gaxua!

              Jayo nintzan ni

              zeure il-orduban

              eltzeko?

 

              Zegattik, ama,

              zeure semiok

              eztira itxarten

              ondiño?

 

              Ama, ilgo zara

              motzen azpijan?

              Ilgo zara zeu

              betiko?

 

              Itxaron, Ama,

              jarijon biot

              neure odol au

              lenago!

 

       (Amattutian, urrun-urrun baña gogotsu, «Itxarkundia» garaitz-abestija lez artzañak abestuta entzuten da. Antzestoki-euna astiro jasten da).