39. or. atz.
Ezkerreko zutabean: Denpora baten yçan ninçan
amore minez tentadua
donzella batec edegui çidan
oy neure bioz coytadua
egun ascotan nic eguin nagon
modu ascotan erregua
arren osatu nenguiala
al içan guero medicua
errespuesta emayten çidan
liçala nesca onestua
ayta amaac liqueoela
berebiçico afrontua
ni barriz giçon desdichaduau
biçi nax biçi penadua
egun batean artu neben
neure ballesta armatua
çaguita çorroz bat yfini nagon
berarr gaxtoaz ganchitua
laztanagana oy yçan ninçan
us egin baga guiadua
camaraetan ydoro neben
santua leguez pintadua
neure aoau yfini neden
palabra dulçez ganchitua
bere çençuna yfini nagon
promesa ascoz pobladu
neure aragui gaxtoaganic
yçan ninçan ni tentadua
eçin sufridu neyquean
biçiagati tormentua
pena artaric ascatu nau ta
biçi nax biçi contentua
Eskuineko zutabean: Donostiaco San Françiscuan
agoan giçon soldadua
donçelleoni eguin jacac
yzta ondoan anditua
nyc lançeteaz jo diat eta
oy yc eçarroc enplastua
4
Ene bearra da ezta çurea
neurc confesaçen dot au alaclara
çerren biurr ez neçan chaolara
neure begui luçe ecusgurea
bada bere dichoso tenporea
dichoso beguiac dichoso oñac
dichoso burua dichoso soñac
dichoso artu neben banderea
5
Dichoso eguna nox galdu ninçan
ain gauça andia yrabazteco
dichoso lutua sarri jazteco
dichoso puntua çeinaz yl ninçan
dichoso vioça çeina jarri çan
çuregan ayn ondo enclabadua
dichoso ni laco amoradua
çegaiti gararrylean jaio ninçan
6
Dichoso çuregaiti ylten dana
ni leguez biçi dala penaetan
determinadu baga rrendietan
çugaiti cruel dala beregana
dichoso ni nolaco capitana
dichosa çu laco arerioa
dichoso ni laco arrilleroa
çerren asesta neçan çuregana
|
orrialde honen faksimilea gizpukoakultura.net-en |